2010 / 2011 katalogoa

12
ZURETZAT PROPIO EGINDAKO ESKAINTZA AKADEMIKOA

description

Katalogo orokorra

Transcript of 2010 / 2011 katalogoa

Page 1: 2010 / 2011 katalogoa

ZURETZAT PROPIO EGINDAKO

ESKAINTZA AKADEMIKOA

Page 2: 2010 / 2011 katalogoa

02 MONDRAGON UNIBERTSITATEA eskaintza akademikoa

Page 3: 2010 / 2011 katalogoa

03MONDRAGON UNIBERTSITATEA eskaintza akademikoa

Page 4: 2010 / 2011 katalogoa

Berritzailea izatea jarrera bat da: gizarteari etengabe begira egon eta bere

beharrei erantzutea. MONDRAGON UNIBERTSITATEAk gizartearen zerbitzura

lan egiten du, eta bertan gertatzen diren aldaketak antzemateko gaitasun

berezia dauka. Hau dela eta, bere zereginetako bat gizartearen eskakizunei

aurre hartzea eta soluzioak ematea da. Honen adibide, Goi Mailako

Hezkuntzako Esparru Europarrera egokitzen lehenak izan ginen.

HAZTEN DOAN UNIBERTSITATE BERRITZAILEA

Berrikuntza eta ikerketa proiektuak gauzatu eta bultzatzen ditugu

ondoko hiru eremu hauetan: Teknologia, Enpresa Kudeaketa eta

Hezkuntza eta Gizarte Zientziak. Azken urte hauetan, gainera,

azpiegitura berrien aldeko apustu garrantzitsua egin dugu: Oñatin

eta Arrasaten eraikin berriak estreinatuko ditugu ikasturte honetan.

Hurrengoan Donostian, Aretxabaletan eta Bidasoan.

Halaber, Garaia Berrikuntza Gunean zein Goierriko

Berrikuntza Gunean parte hartze zuzena dugu, eta

gure campusetako bi bertan daude kokatuta.

1. Aurretik goazbertatik bertara, munduari begira

04 MONDRAGON UNIBERTSITATEA eskaintza akademikoa

Page 5: 2010 / 2011 katalogoa

EUROPAKO SISTEMARA EGOKITZEN LEHENAK

Lau urteko ibilbide baten ondoren, ia titulazio eta ikasgai guztiak Europako Sistemara egokituta ditugu. Europan

zehar mugagabe ibiltzeko ahalbideratuko dion ikasketen jasotzaile eta partaide aktiboa da gure ikaslea.

GIZARTEARI BEGIRA

Enpresa, erakunde nahiz orokorrean gizartearen behar eta eskakizunetarako egokitutako hezkuntza eta

ikerketa proiektu berriak bultzatzen ditugu. Horra hor, Lidergoa eta Ekintzailetasunari buruzko estatuko

lehen gradua, Basque Culinary Center, surfari buruzko graduondoko ikasketak, Ekiten Programa, kotxe

elektrikoari buruzko egitasmoa eta abar luze bat.

05MONDRAGON UNIBERTSITATEA eskaintza akademikoa

Page 6: 2010 / 2011 katalogoa

Gure hezkuntza ereduaren oinarrian talde lana, erabakiak hartzea, proiektuen lidergoa,

komunikatzen eta negoziatzen jakitea bezalako gaitasunak funtsezkoak dira; ikasleak

ikasten ikas dezan nahi dugu, eta bere burua garatzen jarraitzeko trebetasun propioak

lan ditzan.

2. Ikasten ikasizelkarlanean ekin eta eragin

06 MONDRAGON UNIBERTSITATEA eskaintza akademikoa

Page 7: 2010 / 2011 katalogoa

09MONDRAGON UNIBERTSITATEA eskaintza akademikoa

TALDE LANA

Gure balioak eta izaerarekin bat datorren hezkuntza eredu propioa dugu bitarteko

baita helburu ere. Eredu honetan, talde lana oinarrizkoa da. Modu honetan

ikasleak unibertsitatetik lan mundura salto egiten duenean proiektuak aurrera

ateratzeko jarrera proaktiboa bereganatzen du.

EKINTZAILETASUNA

EKITEN programa eta beste ekimen batzuen bitartez, ekintzailetasunaren kultura

bultzatzen dugu. Gainera, enpresa eta erakunde berriak sortzeko baliabideak

jartzen ditugu ikaslearen zerbitzura.

IKASLEAREN AUTONOMIA

Ikaslea erabakiak hartzeko eta bere bidea egiteko garrantzian sinesten dugu.

TEKNOLOGIA BERRIETARA EGOKITUA

Mondragon Unibertsitateak teknologia berrien aldeko apustu zintzoa egin du.

Ikasleek zein irakasleek 2.0 Webgunean parte hartzen dute.

Page 8: 2010 / 2011 katalogoa

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk enpresa eta erakundeekin eguneroko harreman estu eta zuzena

mantentzen du, MONDRAGON Korporazioa osatzen duten 230 enpresa eta erakunderekin (guztira 70.000

langile ), eta hainbat sektoreko enpresa eta erakunde askorekin sinatuta ditugun hitzamenei esker.

mundutik gertu3. Enpresa eta lan

ikasketa eta lan proiektu errealak

08 MONDRAGON UNIBERTSITATEA eskaintza akademikoa

PRAKTIKOA

Enpresa eta erekundeekiko harreman estua aukera ematen die ikasleei

unibertsitateko ikasketetan zehar lan-munduari buruzko ezagutza praktikoak

eta errealak bereganatu ditzaten. Honetaz gain, gizartea eta merkatuaren

errealitatean oinarritutako benetazko ikasketa proiektuak. lantzen ditu.

NAZIOARTEKOTASUNA

Atzerriko hizkuntzak ikastea, Ikas-bidaiak, eta Erasmus zein

Leonardo Bekak sustatzen ditugu; eta mundu zabaleko

150en bat unibertsitaterekin hitzarmenak ditugu. Gure

ikaslea munduko merkatu globalak eskatzen dizkion

erronkei heltzeko prest dago.

IKASKETAK ETA LANA TXANDAKATU

Ikasleei egun erdiz lan

egiteko aukera ere eskaintzen

zaie, ikasletak eta lana

txandakatzeko.

Page 9: 2010 / 2011 katalogoa

08MONDRAGON UNIBERTSITATEA eskaintza akademikoa

ALEMANIAUniversität Duisburg-EssenUniveresität StuttgartAachen UniversitatEsselingen UniversitatAnsBach FachhohcshuleFachhcshule WiesbadenARGENTINA Tecnológica Nacional de ArgentinaBELGIKAUniversité de LiégeUniversité de Mons-HainautKatholieke Univeritéit LeuvenKatholieke Hogeschool LimburgHogeschool West-VlaanderenBRASILUniversidade Federal de PernambucoUniversidade Federal de Mato GrossoUniversidade de Sao Paulo – Riberao PrietoUniversidade Estadual de Feira de Santana (Bahía)BRITAINIA HANDIAEdinburgh UniversityUCE – University of Central EnglandUniversity of the West of England, BristolManchester Metropolitan University

Napier UniversityCass Business SchoolSaint Mary’s University CollegeSheffiel UniversityDINAMARKAAalborg UniversityCVU Midt-VestESTONIA Tallinna ÜlikoolESLOVAKIASlovak University of Technology FRANTZIAEcole Nationale Supérieure d’Arts et Métiers (ENSAM)Université Paul Sabatier de ToulouseINSA de ToulouseUniversité Bordeaux 1Ecole de Design NantesEcole Centrale de NantesInstitut National Polytechnique de Toulouse (ENSEEI-HT)ENSEIRB BordeauxINPG GrenobleUniversidad de MaineUniversité Jean Moulin, Lyon IIIUniversité Victor Segales Bordeaux IIInstitut Universitaire de Technologia, Universtiés des Pays de l’Adour, BayonneEcole d’Ingerneurs, ESTIAChambre de commerce et d’Industrie de Bayone Pays BasqueChambre de Metiers Pyrennées AtlantiquesINSA: Institut Nacional des Sciences ApliquesEcole Nationale Superieure D´Electronique (Bordeaux)FINLANDIATurku University of Applied Sciences

HOLANDADe Haagse HogeschoolHanzehogeschool GroningenFontys Lerarenopleiding SittardChristelijke Hogeschool WindesheimHogeschool RótterdamITALIAPolitécnico di TorinoPolitécnico di MilanoUniversitá di Bolognia - Alma Mater Studiorum I BolognaIRLANDA CorkSaint Patrick´s CollegeSaint Mary’s University CollegeDublin city universityAthlone Institute of technologyKOLONBIAMinuto de DiosUniversidad de AntioquíaFundación Educativa ESUMER, MedellínKUBAPinar del Río Instituto Superior Politécnico José Antonio Echeverría (CUJAE), La HabanaIDICT, Instituto de Información Científica y TecnológicaMEXIKOMonterrey- QueretaroAutónoma de Yucatán -UADY Universidad AutónomaUniversidad Autónoma de Yucatán -UADY (Mérida)NORVEGIAOslo University CollegeHogskolen i OsloSUDRAFRIKAUniversity of the witwathersrandSUEDIAChalmers Tekniska HögskolaKungliga Tekniska högskolanSUITZA Ecole Polytechnique Federale de LausannePOLONIAWroclaw University of TechnologyWroclaw University of EconomicsUniversity Technology and Life Sciences BydgoszWarsaw university of technologyUSAUniversidad San DiegoSouth Carolina UniversityTXEKIAR ERREPUBLIKA Brno University of TechnologyMendel University of agriculture and forestry BrnoTURKIAMustafa Kemal Universitesi-HatayTXILE Universidad de MagallanesUniversidad técnica Federico Santa MaríaTXINAJiangsu University

Page 10: 2010 / 2011 katalogoa

4. Bizi unibertsitatea!sentitu, mugitu, murgildu

10 MONDRAGON UNIBERTSITATEA eskaintza akademikoa

PARTE HARTZEA

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk bere izaera

kooperatibistari helduz, erakundearen barne

antolakuntzako partaide izateko aukera ematen

dio ikasleari ordezkaritza lanetan, erabakiak

hartzeko garaian, baliabideen erabileran,

komunikazio sortzailea gisa, eta abar.

Unibertsitate garaian ikasketek bezainbesteko garrantzia daukate bizitako esperientziek.

Elkarlana, parte hartzea, sormena, ardura, elkartasuna edota ekintzailetasuna ez dira ikasketa

prozesuari soilik atxikitzen direnak, unibertsitatea eta ikasleak, hainbat arlotan aberasten

dira gaitasun hauetaz. Aukera zabala daukagu gurean kirolaz, kulturaz, eta oro har aisialdiaz

gozatzeko. Esan bezala, sentitu, mugitu eta murgildu.

AISIALDIA, KIROLA

Gure campusetan instalazio eta programa egokiak daude

aisialdi, kirola eta kulturako ekintzak garatzeko hainbat

arlotan. Ikasleen jaiek, alde ludikoa eta ikasitakoaren

aplikabilitatea elkartzen duten lehiaketek eta ekintzailetasuna

sustatzeko programek leku garrantzitsua dute MONDRAGON

UNIBERTSITATEAn. Entitate bezala, MUk arlo ezberdinetako

ekintza kultural, kirol edo elkartasunekoak bultzatu eta

laguntzen ditu, patrozinioen bidez.

Page 11: 2010 / 2011 katalogoa

11MONDRAGON UNIBERTSITATEA eskaintza akademikoa

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk 2011-2012 ikasturtearen eskaintza akademiko

zabala aurkezten dizu, gune hauetan emateko:

Goi Eskola Politeknikoa

ARRASATEKO CAMPUSA Loramendi, 420500 ARRASATE, Gipuzkoatel. 943 73 96 32 - fax 943 79 15 [email protected]

GOIERRIKO CAMPUSAGranja auzoa, z/g20240 ORDIZIA, Gipuzkoatel. 943 88 00 62 - fax 943 88 83 [email protected]

Enpresa Zientzien Fakultatea

OÑATIKO CAMPUSA Larraña, 1620560 OÑATI, Gipuzkoatel. 943 71 80 09 - fax 943 71 81 [email protected]

BIDASOAKO CAMPUSAPalacio Ducourau. Hendaia, 820301 IRUN, Gipuzkoatel. 943 63 91 29 - fax 943 66 70 [email protected]

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

ESKORIATZAKO CAMPUSA Dorleta, z/g20540 ESKORIATZA, Gipuzkoatel. 943 71 41 57 - fax 943 71 40 [email protected]

Page 12: 2010 / 2011 katalogoa

WWW.MONDRAGON.EDU