2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko....

27
2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (III.Fasea) 2007 Estibaliz Arbelaitz Ubegun Mari Azpiroz Murua Lorena Uriarte Arandia

Transcript of 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko....

Page 1: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako

Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa

(III.Fasea)

2007

Estibaliz Arbelaitz Ubegun Mari Azpiroz Murua Lorena Uriarte Arandia

Page 2: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

1

AURKIBIDEA

Laburpena ...................................................................................................................... 2 Resumen ........................................................................................................................ 4 1. SARRERA ETA HELBURU NAGUSIAK ................................................................... 6 2. METODOLOGIA ........................................................................................................ 8 

2.1. Gerrikotutako zuhaitzen jarraipena ..................................................................... 10 2.2. Plantula berrien birsortzearen eta 2005eko plantulen hazkundearen jarraipena . 10 

3. EMAITZAK ............................................................................................................... 11 3.1. Gerrikotuen egoera .............................................................................................. 12 3.2. Plantula kopurua .................................................................................................. 12 

3.2.1. Basoa ............................................................................................................ 12 3.2.2. Soilguneak .................................................................................................... 13 

3.3. Plantulen luzera eta diametroaren azterketa ........................................................ 14 3.3.1. Basoa ............................................................................................................ 14 3.3.2. Soilguneak .................................................................................................... 14 

3.4. Plantulen hazkuntza 2006 eta 2007 artean .......................................................... 15 3.4.1. Basoa ............................................................................................................ 15 3.3.2. Soilguneak .................................................................................................... 15 

4. EZTABAIDA ............................................................................................................. 17 5. ONDORIOAK ETA JARRAIPENERAKO GOMENDIOAK ...................................... 20 6. BIBLIOGRAFIA ........................................................................................................ 22 7. ERANSKINAK .......................................................................................................... 24 

Page 3: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

2

Laburpena

2005ean Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat ekintza burutu zituen Oieleku pagadiaren birsortzea hobetzeko helburuarekin. Horretarako 25 ha dituen itxituko eremu bat sortu zen 2002 urtean eta bertan 5 eremu edo lote bereizi ziren: 1 lotea, ekintzarik gabekoa (kontrola); 2 lotea, zuhaitzen %50a bota eta lurzorua subsolatu; 3 lotea, zuhaitzen %50a gerrikotu; 4 lotea, eremu bateko zuhaitzen adar horizontalak kimatu eta 5 lotea, zuhaitzen %50a bota eta lurzorua subsolatu. 2 eta 5 loteetan eskuragarri geratu zen egurra atera egin zen. Honez gain, soilguneak ere landu ziren subsolatuz, rotabatorra paseaz edota aitzurrez eta ondoren, pagadi bertako hazia ereini zen.

Birsortzearen jarraipena egiteko, lote bakoitzean 2 x 2 m2 ko bost partzela jarri ziren. Partzela hauetan, udaberriro hozitzen den plantula kopurua, negura arte irauten dutenen kopurua eta euren tamaina jasotzen dira. Honez gain, 3 lotean gerrikotutako zuhaitzen jarraipena egin da eta baita lanen ondoren sortu den hildako egurrarena ere; horretarako, gerrikotu eta pieza bakoitza txapa batekin identifikatu da.

2007ko jarraipenaren oinarriak plantula gazteen jarraipena eta gerrikotuen eboluzioaren azterketa izan dira. Azken hauen kasuan, ez da lortu espero zen emaitza, hau da, hildako zuhaitzak lortzea zuhaitzak gai izan baitira egindako ebakiak isteko eta bizirauteko. Hau dela eta, erabaki beharko da datorren urtean zein metodologia aplikatu beharko zaien nahi den helburua lortzeko.

Birsortzeari dagokionez, 2007 urtean ez da plantula berririk hozitu partzeletan eta ondorioz jarraipena 2005 urtean hozitu ziren plantulekin egin da. Basoan, plantula kopuru altuenak 2 eta 5 loteetan topatu dira (26 plant/m2 eta 37 plant/m2 hurrenez-hurren). Esan behar da 3 lotean partzela bakarra geratzen dela eta beraz, 3 loteko datuak ez direla oso ongi doitzen partzela osora. Tratamendu ezberdinetako plantula kopurua erkatuz gero, diferentziak estatistikoki esangarriak dira (1 lotea: 1 plant/m2, 2 lotea: 26 plant/m2, 3 lotea: 17 plant/m2, 4 lotea: 16 plant/m2 eta 5 lotea: 37 plant/m2). 2006tik 2007ra galdu den plantula-portzentaia begiratuz gero, aldakorra da loteen artean baina estatistikoki ezberdintasun hau ez da esangarria (1 lotean: %61,49, 2 lotean: %24,37, 3 lotean: %33,66, 4 lotean: %73 eta 5 lotean: %53,17). Datu hauek iazkoekin erkatuz gero, ikusten da batez ere 4 eta 5 loteeten igo dela portzentai hau nabarmenki (4 lotean: 2006 urtean %32,47 eta 2007 urtean %73 eta 5 lotean: 2006 urtean %30 eta 2007 urtean %53).

Soilguneen kasuan berriz, 2005ean 9 soilgune landu baziren ere egun 3tan bakarrik mantentzen dira pago-landare gazteak. Azken soilgune hauek subsolatu egin ziren eta rotabatora pasa. Plantula kopurua ordea oso baxua da: 2 lotean 3 plant/ m2, 3 lotean 4 plant./m2 eta 4 loteko soilgunean 2 plant/m2. Heriotza-portzentaiari dagokionez, %50 inguruan mantentzen da. Tratamenduen artean ez dago ezberdinasun esangarririk.

Page 4: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

3

Plantulen tamainari erreparatuz gero, basoko plantulen luzera 15 cm ingurukoa da eta diametroa berriz, 2,8 mm-koa; estatistikoki desberdintasun esangarririk ez egon arren, 2 eta 5 loteetako plantulak handiagoak dira, bai luzeran eta bai diametroan ere. Soilguneetan berriz, plantulen batazbesteko luzera 25 cm-koa da eta batazbesteko diametroa 4 mm-koa. 4 loteko plantulak besteak baino tamaina handiagokoak izan arren, estatistikoki ez dago ezberdintasun esangarririk. Azken bi urteetako hazkuntzari dagokionez, baso barrukoak euren artean antzekoak dira eta baita soilguneetakoak euren artean ere.

Hiru urte hauetan jasotako datuen arabera aurkez daitezkeen ondorio nagusiak honakoak dira: (1) pagadi honetako pago-haziak bideragarriak direla eta birsortzea batez ere ganaduaren larraketak oztopatzen duela. (2) 2005 urteko hazi urte oparo baten ondorengo urteetan hazi ekoizpena murritza da. (3) hazien hozitzea hezetasunak baldintzatzen du eta hazkuntza, berriz, argitasunak; honengatik soilguneetako plantulak handiagoak dira baso barnekoak baino. (4) gramineoen konpetentzia gero eta handiagoa da. Belarkara hauek izugarri handitu dira ganadua itxitura barrura sartzen ez denetik; hurrengo urteetan ikusiko da konpetentzia honen emaitza. (5) hildako egurrari dagokionez, 2 eta 5 loteetan lurrean dauden enborrak uste baino azkarrago usteltzen ari dira eta oso interesgarria izango da hauen eboluzioak bizidunengan nola eragiten duen ikustea.

Page 5: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

4

Resumen

En 2005, la Diputación Foral de Gipuzkoa realizó diversas actuaciones en el hayedo trasmocho de Oieleku con el objetivo de mejorar la regeneración. Para ello se utilizó un cercado de unas 25 ha donde se diferenciaron 5 lotes y en cada uno de ellos se llevaron a cabo estas actuaciones: lote 1, control (sin actuaciones); lote 2, talar el 50% de los pies y escarificar el suelo; lote 3, anillar el 50% de los árboles; lote 4, podar las ramas horizontales; lote 5, talar el 50% de los pies y escarificar el suelo. En los lotes 2 y 5 se extrajeron los árboles más accesibles. También se actuó en los claros escarificando, pasando el rotavator o con la azada y después se sembró semilla del propio hayedo.

Para realizar el seguimiento de los resultados, en cada tratamiento se dispusieron 5 parcelas de muestreo de 2 x 2 m2. En dichas parcelas se ha realizado un seguimiento del regenerado, el número de plántulas germinadas cada primavera, el porcentaje que sobrevive hasta el invierno y su tamaño. Por otro lado, también se ha realizado un seguimiento a los anillados del lote 3.

El seguimiento del 2007 se ha centrado en el regenerado y la evolución de los anillados. En el caso de éstos últimos, después de haber pasado casi 2 años desde la actuación, no se ha conseguido el resultado esperado, la mayoría han demostrado ser capaces de cerrar los cortes realizados y por lo tanto no ha aumentado el número de snags. Para el año que viene se tendrá que definir la metodología conveniente para lograr los resultados necesarios.

En cuanto al regenerado, en mayo de 2007 no se ha contabilizado ninguna plántula del mismo año por lo que el estudio se ha centrado en los germinados en el 2005. Dentro del bosque, el mayor número de plántulas se conserva en los lotes 2 (26 plant./m2) y 5 (37 plant./m2) donde los árboles fueron talados y el suelo escarificado. Cabe destacar que en el lote 3 solo se han podido contabilizar las plántulas en una parcela, por lo que estos datos no se ajustan debidamente a dicho tratamiento. Entre los diferentes tratamientos la diferencia es estadísticamente significativa (lote 1: 1 plant./m2, lote 2: 26 plant/m2, lote 3: 17 plant./m2, lote 4: 16 plant./m2 y lote 5: 37 plant/m2). El número de plántulas perdidas entre 2006 y 2007 varía entre los tratamientos pero estadísticamente no hay diferencias significativas (61.49% en el lote 1, 24.37% en el lote 2, 33.66% en el lote 3, 76% en el lote 4 y 53.17% en el lote 5). Comparando estos datos con los del año 2006, vemos que las plántulas que no sobreviven de mayo a octubre, han incrementado sobre todo en el lote 4 y 5: lote 4, en el 2006 murieron el 32,47% y en el 2007 el 73%, lote 5, en el 2006 murieron el 30% y en el 2007 el 53%.

En el caso de los claros, en total se trabajaron 9 en el 2005 y actualmente solamente 3 mantienen plántulas de haya; los tratamientos que se realizaron fueron escarificado y pasar el rotavator. Aún así el número de plántulas es muy baja: 3 plant./m2 en el lote 2, 4 plant/m2 en el lote 3 y en el claro del lote 4: 2 plant/m2. El porcentaje de pérdida entre el 2006 y 2007 ronda el 50%. No hay diferencias significativas entre los diferentes tratamientos.

Page 6: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

5

Si se tiene en cuenta el tamaño de las plántulas, dentro del bosque la media es de 15 cm de longitud y 2,8 mm de diámetro; estadísticamente no hay diferencias significativas entre los tratamientos aunque las plántulas de los lotes 2 y 5 son mayores. En los claros, el tamaño medio de la plántula es de 25 cm de longitud y 4 mm de diámetro. El crecimiento entre 2005 y 2006 ha sido similar en todos los tratamientos, bien dentro del bosque, bien en los claros.

Las conclusiones más significativas son las siguientes: (1) los hayucos son viables y por tanto la regeneración está principalmente condicionada e inhibida en el caso de este hayedo, por la presión que ejercen los herbívoros. (2) después de un prospero año de producción de semillas como el año 2005, en los años posteriores la productividad de semillas es pobre. (3) la germinación está determinada sobre todo por la humedad, y la luminosidad será importante en el crecimiento. Por eso vemos diferencias en los tamaños de las plántulas dentro del bosque y en los claros. (4) la competencia es cada vez mayor sobre todo con las gramíneas, que han crecido considerablemente en ausencia de los herbívoros. En los próximos años se podrá ver el resultado de esta competencia. (5) en relación con la madera muerta, se ha apreciado que la velocidad de pudrición de las piezas de gran tamaño (sobre todo en los lotes 2 y 5) que están en el suelo (log) está siendo más rápida que lo esperado. Por ello, es necesario estudiar cómo afecta la evolución de este recurso en las diferentes comunidades de organismos.

Page 7: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

6

1. SARRERA ETA HELBURU NAGUSIAK

Page 8: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

7

SARRERA

Oieleku, batez ere, zuhaitz mugarratuez osaturiko basoa da. Euskal-Herrian ugariak dira baso hauek eta 2005 urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak tratamendu ezberdinak burutu zituen pagadi honen eta mota honetakoen arazo bat konpondu asmoz: birsortzea bultzatu eta baso egitura aberastea.

Hontaz aparte, 2006 urtean basoko biodibertsitatea ezagutu asmoz hainbat

ikerketa ildo zabaldu ziren basoko entomokumunitatea, makromizetoak, likenak, briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna zaigu.

Txosten tekniko honetan plantulen birsortzean eta gerrikotutako zuhaitzen azterketan oinarritu gara, lorturiko emaitzak eztabaidatu, ondorioak atera eta datorren urterako betebeharrak planteatzen dira.

HELBURU NAGUSIAK 2005ean planteatutako esperimentuaren jarraipena ildo hauek kontuan izanik.

a. 3 loteko gerrikotutako zuhaitzen jarraipena b. 2007 urteko hazi-ekoizpenaren neurketa c. 2005 urteko pago-landarearen jarraipena

Page 9: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

8

2. METODOLOGIA

Page 10: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

9

2. METODOLOGIA Tratamenduak aurrera eramateko, 2005. urtean sortutako loteak erabili ziren. Lote hauek Oielekun 2002. urtetik dagoen ia 25 ha-ko itxitura batean egin ziren. Bere baitan 5 lote ezberdindu ziren eta lote hauetako bakoitzean basoari eta lurzoruari tratamendu ezberdina eman zitzaien (1.Irudia): Hauek dira basoan egin ziren tratamenduak: 1 Lotea: kontrola, ez zen ekintzarik burutu. 2 Lotea: zuhaitzak bota ziren (%50a) eta lurra subsolatu. 3 Lotea: zuhaitzak gerrikotu, zuhaitzen %50a. 4 Lotea: kimatu. 5 Lotea: zuhaitzak bota (%50a) eta lurra subsolatu. Bestalde, eremu horren barruan tamaina ezberdinetako soilgune ugari zeuden eta horietan ere lurraren konpaktazioa hausteko lanak egin ziren (subsolatuz, rotatora erabiliz edo aitzurtuz) eta pago-hazia ereini zen. Hazi hauek tratamendu ezberdinak jaso zuten. Hauetako batzuk bildu eta zuzenean bota ziren eta beste batzuk frigorifikoan 3 hilabetez gorde ondoren. Hauek dira soilguneetan egin ziren tratamenduak: 2 Lotea, 12 soilgunea: subsolatu. 3 Lotea, 9 soilgunea: rotatora pasa, hazia erein eta berriro ere rotatora pasa. 4 Lotea, 5 soilgunea: makina pasa, aitzurtu, erein eta berriro ere aitzurtu.

1. Irudia: 25 ha-ko itxituran egin ziren 5 loteen banaketa. Hauez gain, 2 lotean, 3 lotean eta 4 loteetan aztertu ziren soilguneak adierazten dira (urdinez).

Page 11: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

10

2007ko jarraipena egiteko, bi ildo nagusi izan dira kontuan:

- Gerrikotutako zuhaitzen jarraipena - Plantula berrien birsortzearen eta 2005eko plantulen hazkundearen

jarraipena

2.1. Gerrikotutako zuhaitzen jarraipena Zuhaitz hauen jarraipena identifikatzen dituzten txapen arabera egin da urtean

bi garaitan, maiatzan (udara hasi aurretik) eta urrian (udara amaitu eta gero). Bi behaketetan zuhaitzen egoera jaso da, ihartu diren, erorita dauden edota oraindik bizirik jarraitzen duten.

2.2. Plantula berrien birsortzearen eta 2005eko plantulen hazkundearen jarraipena

Honetarako, 2005 eta 2006 urteetan tratamendu ezberdinetan jarritako 2 x 2

m2-ko partzelak erabili dira (bai basoan, bai soilguneetan ere). Partzela hauetan plantula kopurua zenbatu da urtearen bi garaitan, udaberrian hozitu diren hazi guztiak zenbatuz (maiatzan) eta udazkenean, negura arte mantendu direnak kontatuz (urrian). Bestalde, 2005eko plantulen hazkuntza ere neurtu da eta horretarako etiketa mantendu duten plantulen luzera eta oinaldeko diametroa neurtu dira.

Jasotako datuak analisi estatisko bidez aztertu eta konparatu dira baina

aurretik, datuak antolatu egin dira. Alde batetik, datuak basokoak eta soilgunekoak bezala banatu dira; basokoak euren artean erkatzeko kontrola (1 lotea) eta hiru tratamendu mota konparatu dira: zuhaitzak bota eta lurzorua subsolatzea (2 eta 5 loteak), zuhaitzak kimatzea (4 lotea) eta zuhaitzak gerrikotzea (3 lotea). Soilguneen kasuan, pago-landareak soilgune gutxi batzuetan geratzen dira eta horiek konparatu dira euren artean (1.Irudian) tratamendu hauek jaso zituzten lekuetan: rotatora pasa, hazia erein eta berriro ere rotatora pasa (3 lotea, 9 soilgunea), makina pasa, aitzurtu, erein eta berriro ere aitzurtu (4 lotea, 5 soilgunea) eta subsolatu (2 lotea, 12 soilgunea).

Datuen azterketa hasi aurretik aldagai guztien maiztasunek banaketa normala

darriotela ikusi da Kolmogorov-Smirnov testaren bidez. Bide bakarreko ANOVAk egin dira datu multzoak loteen arabera konparatzeko eta horretarako SPSS 10v. pakete estatistikoa erabili da.

Page 12: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

11

3.EMAITZAK

Page 13: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

12

3. EMAITZAK

3.1. Gerrikotuen egoera 3 Lotean zuhaitzak gerrikotu zirenetik ia hiru urte igaro direnean, ez dira ekintza hauen ondorioak ikusten ari. Badirudi ez dela tratamenduan asmatu eta 3 loteko zuhaitzak bizirik jarraitzen dute. 2006ko txostenean agertzen zen bezala, urte horretan ere ez zen zuhaitzen egoeran aldaketa esangarririk ikusi eta ihartu itxurako asko egoera onean daude. Ondorioz, esan genezake tratamendu honetan ez dela nahi zen erantzuna lortu, hau da, zutikako hildako egurra ez dela lortu eta hurrengo urtean tratamendu edo ekintza berriak aplikatu beharko zaizkiela zuhaitz hauei.

2. Irudia: 2005. urteko martxoan gerrikotutako zuhaitzak (3 lotea). Zuhaitzak gerrikotuz ez da zutikako zuhaitz hilen kopurua igotzea lortu.

3.2. Plantula kopurua

Maiatza honetan partzeletan ez da plantula berririk ikusi, ondorioz, kalkulu guztiak 2005eko plantuletan egin dira orduan jarritako etiketetan oinarrituta. Konparaketa orduko eta 2007ko datuekin egin da. Heriotz portzentaiak urte batetik bestera zenbat plantula hil diren esan nahi du.

3.2.1 Basoa

2007ko urrrian egindako zenbaketek adierazten dutenez, plantula kopurua esangarriki ezberdina da loteen artean (ag=3; F=7,375; p=0,028). Kopuru altuena 5 eta 2 loteetan ageri da eta kopuru baxuena berriz, kontrolean (1 lotea). Tarteko plantula kopurua erakutsi dute kimatutakoen sailak (4 lotea) eta 3 loteak, gerrikotutako guneak (1. Taula).

1. Taula: plantula kopuruen batezbestekoa (urrian), heriotza-portzentaia 2005tik 2006ra eta 2006tik 2007ra, basoan.

Lotea Tratamendua Plantula kop.urria 2006

Plantula kop.urria 2007

Heriotza % 2006

Heriotza % 2007

1 Basoaren kontrola 8,6a 5a 56,45 61,49 2 Zuhaitzak bota, subsolatu 131,6b 102,8 ab 21,88 24,37 3 Gerrikotu 25,25a 67 68,53 33,66 4 Kimatu 72,6ab 62,2 a 32,47 73 5 Zuhaitzak bota, subsolatu 300b 146b 30,81 53,17

Page 14: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

13

Aipatu behar da gerrikotutako gunean (3 lotea) plantula kopuruaren datu bakarra edukitzean ezin izan dela besteekin binakako konparaketarik egin.

2006. urtetik 2007. urtera plantula kopurua jeitsi egin da lote guztietan eta hori

adierazten du bi urteen arteko plantula kopuruaren batazbesteko datuak (1.Taula). Jeitsiera hau lote guztietan eman da 3 lotean izan ezik. Lote honetan aipatu behar da datu oso gutxi lortu direla eta soilik lote honetako partzela batean hartu ahal izan direla. Beraz, datu hauen arabera zuhaitzak gerrikotu ziren lote honetan plantula kopurua igo egin da eta hau ez da doitzen esperotakora.

Heriotza-portzentaiei dagokienez (1. Taula), nahiz eta portzentaiak nahiko

ezberdinak izan, ezin da esan loteen artean diferentzia esangarririk dagoenik (ag=4; F=1,775; p=0,199). Hala ere, heriotza-portzentai baxuena 2 eta 3 loteetan agertzen da (%24,37 eta % 33,66) eta altuena berriz, kimatutakoen eremuan (%73koa).

Heriotza-portzentaia 2006tik 2007ra igo egin da lote guztietan 3 lotean izan

ezik. Lehen esan bezala lote honetako datuak hain urriak izanik ez dira oso fidagarriak. Bestalde, 1 eta 2 loteetan 2006. urtean eman zen heriotza-portzentaia eta 2007. urtean eman dena antzekoak dira. Aldiz, 4 eta 5 loteetan heriotza-portzentaia handitu egin da 2007. urtean eta bereziki 4 lotean eman da igoera hau (1. Taula).

3.2.2. Soilguneak

Metodologia atalean azaldu bezala, hiru soilguneetan bakarrik mantendu dira pago-landare gazteak 2007ean eta horietan egin da aurten ere jarraipena (2. Taula).

2. Taula: plantula kopuruen batezbestekoa (urrian), heriotza-portzentaia 2005tik 2006ra eta 2006tik

2007ra, soilgunean.

Lotea Soilgune zenbakia Tratamendua

Plantula kop.

urria 2006

Plantula kop.

urria 007

Heriotza % 2006 Heriotza

% 2007

2 12 Subsolatu 3,5 12,5 0 44,54 3 9 Rotatora pasa, hazia erein, rotatora pasa 8 3,8 58,52 53,33 4 5 Makina pasa, aitzurtu, erein eta aitzurtu 4 6 43,95 64,28

Plantulen kopurua antzekoa da hiru soilguneetan, hau da, ez dago ezberdintasun esangarririk (ag=2; p=0,472; F=0,805). Plantula gehien 2 lotean agertu da, subsolatuan eta gutxiena 3 lotean, rotatora pasa, hazia erein eta berriz ere rotatora pasa zen lekuan. 2 eta 4 loteetan ikus daiteke 2007 urteko plantula kopurua iazkoa baino altuagoa dela. Nahiz eta, datu hauek plantula berrien jaiotza aditzera eman, esan behar da akats metodologikoen ondorio direla, zenbatutakoen artean ez baitzegoen aurten jaiotako plantula berririk.

Heriotza-portzentaien artean ez dago ezberdintasun esangarririk (ag=2; F=0,232; p=0,798). Batazbeste, oso plantula gutxi mantendu dira partzela bakoitzean eta bestetik, 2005etik hona erdiak baino gehiago galdu dira, bereziki 4 lotean.

Page 15: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

14

3.3. Plantulen luzera eta diametroaren azterketa

3.3.1. Basoa Baso barruko plantulen luzera eta diametroa konparatu da loteen artean eta ez da ezberdintasun esangarririk topatu (luzera: ag=4; F=2,627; p=0,083 eta diametroa: ag=3; F=2,721; p=0,087). Esan daiteke beraz, antzeko tamaina dutela lote guztietako pago-landare gazteek (3. Taula). Loteen artean luzera aldetik ezberdintasun esangarririk atera ez den arren 2 lotean eta 5 lotean plantulen batazbesteko luzera handiagoa da eta 1, 3 eta 4 loteetan antzekoa da plantulen luzera (3.Taula). Diametroari dagokiola ere, 2 eta 5 loteetan plantulek batazbesteko diametroa altuagoa dute eta baxuena 1 eta 3 loteek.

2005 urtean, ernetu zirenetik batazbesteko ia 15 cmko altuera lortu dute eta batazbesteko 2,8 mm inguruko diametroa.

3. Taula: 2007ko plantulen tamainen batasbestekoa (diametroa eta luzera) lote ezberdinetan, basoan

Lotea Tratamendua Luzera (cm) batazbestekoa

Diametro (mm) batazbestekoa

1 Basoaren kontrola 12,62 2,20 2 Zuhaitzak bota, subsolatu 19,74 3,53 3 Gerrikotu 10,01 2,37 4 Kimatu 12,90 2,69 5 Zuhaitzak bota, subsolatu 18,78 3,33

3.3.2. Soilguneak Soilguneetan ere joera bera ageri da bai luzerari dagokionean (ag=2; F=2,580; p=0,130), bai diametroari dagokionean ere (ag=2; F=1,540; p=0,266). Ez dago ezberdintasun esangarririk loteen artean. Batazbesteko luzera handiena 4 lotean lortu da eta txikiena 3 lotean. Diametroari dagokiola, kasu honetan ere batazbesteko diametro handiena 4 loteak erakutsi du eta 2 eta 3 loteetan 3 mm inguruko batazbesteko diametroa erakutsi dute (4.Taula).

Soilguneetako plantula gazteek batezbeste 25 cm-ko altuera dute eta 4 mm-ko diametroa baino handiagoa.

4. Taula: 2006ko plantulen tamainen batazbestekoa (diametroa eta luzera) lote ezberdinetan,

soilguneetan

Lotea Soilgune zbk Tratamendua Luzera (cm)

batazbestekoaDiametro (mm) batazbestekoa

2 12 Subsolatu 21,87 3,54

3 9 Rotatora pasa, hazia erein, rotatora pasa 15,74 3,21

4 5 Makina pasa, aitzurtu, erein eta aitzurtu 37,69 5,85

Page 16: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

15

3.4. Plantulen hazkuntza 2006 eta 2007 artean

3.4.1. Basoa Pago landareen hazkuntza bi urtetako datuekin aurkezten da 5. Taulan, bai luzerari dagokiona, bai diametroari dagokiona ere. Bi aldagai hauen kenketa (diferentzia) loteka konparatuz gero, ikusten da estatistikoki ez dagoela ezberdinatasun esangarririk; hau da, plantulak urtebete honetan antzeko hazi dira lote guztietan (luzera: ag=4; F=1,664; p=0,222; diametroa: ag=3; F=1,006; p=0,424). Hala ere aipatu behar da, 2 eta 5 loteetako plantulak hazi direla gehien azken urtean eta beste hiru loteetan antzeko hazi direla. Diametroari dagokiola, gehien 2 lotean hazi dira eta 3 lotean ere hazkundea aipatzekoa izan da (6. Taula).

5. Taula: hazkuntzaren konparaketa loteka eta urteka (2006 eta 2007) basoan. Batazbesteko balioak ematen dira bai luzera, bai diametrorako ere.

Lotea Tratamendua Luzera 06 Luzera 07 Diam 06 Diam 07 1 Basoaren kontrola 10,07 12,62 1,79 2,20

2 Zuhaitzak bota, subsolatu 13,15 19,74 2,67 3,53

3 Gerrikotu 8 10,01 1,92 2,37 4 Kimatu 10,25 12,90 1,97 2,69

5 Zuhaitzak bota, subsolatu 13,13 18,78 2,75 3,33

6. Taula: hazkuntzaren konparaketa loteka, hau da, 2006 eta 2007 urteen arteko diferentzia basoan. Batazbestekoen kendura balioak ematen dira bai luzera, bai diametrorako ere.

Lotea Tratamendua 2006-2007 plantulen luzeren arteko deferentzia (cm)

2006-2007 plantulen diametroen arteko diferentzia

(mm) 1 Basoaren kontrola 2,56 0,406

2 Zuhaitzak bota, subsolatu 6,59 0,866

3 Gerrikotu 2,019 0,446 4 Kimatu 2,659 0,72

5 Zuhaitzak bota, subsolatu 5,66 0,572

3.3.2. Soilguneak

Soilguneetako plantulei dagokienez ere, 2006etik 2007rako hazkuntza antzekoa izan da (7. Taula), bai luzeran (ag= 2; F= 2,748; p= 0,132), bai diametroan ere (ag= 2; F= 0,971; p= 0,415). 4 loteko 5 soilgunean izan dute plantulek hazkuntza handiena bai luzera eta bai diametroan ere eta hazkuntza baxuena 3 loteko 9 soilgunekoek (8. Taula).

Page 17: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

16

7. Taula: hazkuntzaren konparaketa loteka eta urteka (2006 eta 2007) soilguneetan. Batazbesteko balioak ematen dira bai luzera, bai diametrorako ere.

Lotea Soilgune zbk Tratamendua Luzera

06 Luzera 07 Diam 06 Diam 07

2 12 Subsolatu 13,90 21,87 2,68 3,54

3 9 Rotatora pasa, hazia erein, rotatora pasa

11,22 15,74 2,418 3,21

4 5 Makina pasa, aitzurtu, erein eta aitzurtu

20,36 37,69 2,97 5,85

8. Taula: hazkuntzaren konparaketa loteka, hau da, 2006 eta 2007 urteen arteko diferentzia soilguneetan. Batazbestekoen kendura balioak ematen dira bai luzera, bai diametrorako ere.

Lotea Soilgune

zbk Tratamendua 2006-2007 plantulen

luzeren arteko deferentzia (cm)

2006-2007 plantulen diametroen arteko diferentzia (mm)

2 12 Subsolatu 7,97 0,86

3 9 Rotatora pasa, hazia erein, rotatora pasa

4,52 0,79

4 5 Makina pasa, aitzurtu, erein eta aitzurtu

17,33 2,88

Page 18: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

17

4. EZTABAIDA

Page 19: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

18

4. EZTABAIDA Gerrikotutako zuhaitzen egoera

3 loteko zuhaitz hauetan ez da behatu espero zen emaitzik, hau da, zutikako egur hila. Litekeena da oraindik bi urte igaro ez direnean egur hila lortzeko goizegi izatea baina badirudi egindako ebaketak ez direla eraginkorrak izan. Plantula kopurua eta heriotz-portzentaia

2007 urteko maiatzean, 2006 urtean bezela, ez da pago plantula berririk jaio, izan ere 2005 urtean izan zen hazi kolpea eta gero esperotako emaitza da, horrelako urte baten ondorengo urteetan hazi gutxi ekoizten baitute pagoek (Read & Frater, 1999). Hazi gutxi daudenean gainera, gehienak kaltetuak izaten dira hegazti, onddo eta intsektuengatik eta ez dute plantularik ematen, soilik hazi urte onetan irauten dute hazi bideragarri nahikoek (Wijdeven & van Hees, 2001). Hazi urtea aurresan ezin daitekeen parametro bat da, nahiz eta, aurreko urteko udako tenperatura altuek eta eguzki ordu luzeek fabora dezaketen (Matthews, 1955).

Basoko plantula kopuruak aurreko urteetako ildo bera darrai (Arbelaitz, 2006), plantula kopuru altuenak lurzorua subsolatu eta zuhaitzak bota diren tratamenduan (2 eta 5 loteak) mantentzen dira. Heriotza-portzentaiari dagokionez, 2007 urtek balioak antzeko mantendu dira lote guztietan 4 eta 5 loteetan izan ezik: 2006 urtean %30 eta %32 eta 2007 urtean %53 eta %73, hurrenez-hurren. Kontutan hartu behar da hazia ernetu eta 2-3 urteetan galtzen direla plantula gazte gehienak (Butler & Huss, 2001) eta lurzoru azidofiloetan eta adaburua irekitzean sarritan iratzea azaltzen dela eta honek birsortzea murriz dezakeela (Mountford, 2001).

Soilguneei dagokiela, heriotza-portzentai datuak ez dira basokoaren oso ezberdinak, nahiz eta, plantula kopurua baxuagoa den. Pago plantulen biziraupenean hezetasunak garrantzi handiagoa du argitasunak baino (Fanta, 1995) eta baso barruko baldintzak egokiagoak dira hezetasuna handiagoa mantentzeko soilguneetakoak baino. Gainera, soilguneetan sarri sastraka-geruza garatua ageri ohi da plantulen garapena oztopatuz (Mountford, 2001).

Oielekun itxitu barruan gramineoen hazkuntza izugarria eman da, Deschampsia flexuosa gramineo azidofiloa kasu, lehiakidetza areagotuko duena eta lehorte garaian are eta gogorragoa izango dena.

Plantulen tamaina eta hazkuntza

Lehen urteetan pagoaren hazkuntza motela da (Oosterbaan & Bartelink, 1995) eta iazko patroi bera jarraitzen du (Arbelaitz, 2006). Baso barruan plantulen luzeran ez dago desberdintasun handirik, 10-19,74 cm artean neurtzen dute luzeran eta 2,2-3,53 cm diametroan. Soilguneetan ere gauza bera gertatzen da, ez dago desberdintasun esangarririk, nahiz eta, bai luzeran eta bai diametroan hazkuntza tarteak handiagoak diren: luzeran 15,74-37,7 cm eta diametroan 3,21-5,85 cm.

Basoa eta soilguneko hazkuntza neurriak erkatuz topatzen ditugu

desberdintasun handienak, soilguneetako plantulak handiagoak baitira luzeran eta diametroan. Argi asko iristen den inguruan, plantulek sustrai garatuagoak dituzte eta

Page 20: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

19

hostoak erresistenteagoak dira lehorteen aurrean (Topoliantz & Ponge, 2000), hazkuntzarako energia gehiago bideratuz.

2006 urtetik 2007 urtera arteko hazkuntzari behatuz gero, ez dago

desberdintasun esangarririk tratamendu desberdinen artean.

Page 21: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

20

5. ONDORIOAK ETA JARRAIPENERAKO GOMENDIOAK

Page 22: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

21

ONDORIOAK

1. Gerrikotutako zuhaitzak: uste baino zailagoa da Oielekuko pago hauek gerrikotzearen bidez hiltzea. Metodologia berria planteatu beharko da hurrengo urtean zuhaitz hauei aplikatzeko.

2. Plantula kopurua, tamaina eta hazkuntza: plantula kopuru altuenak lurzorua subsolatu eta zuhaitzak moztu diren tratamenduetan mantentzen dira eta soilguneei dagokionez, 3 soilgunetan soilik mantentzen dira plantulak, eta oso kopuru baxuan. 2006tik 2007ra landare gazte kopuru altua galdu bada ere, birsortze naturalean espero dena da. Plantulen tamainari dagokionez, handiagoak dira soilguneetakoak basoetakoak baino. Azken urte honetako hazkuntza antzekoa izan da tratamendu guztietan (bai soilguneetan, bai baso barruan ere).

JARRAIPENERAKO GOMENDIOAK Hurrengo urteetan egin beharreko neurketak eta lanak zehazten dira ondoren: 1. Birsortzearen eta plantulen hazkuntzaren jarraipena. 1.a. Pago-ezkurren hozitzea: Aurreko urteetan bezala, 2008an ere pago-ezkurren hozitzea jarraitu beharko litzateke. 1.b. Pago-landareen errotzea: urrian partzela bakoitzean 2005eko zenbat plantula geratzen diren zenbatu eta 2007ko zenbatek iraun duten zenbatu beharko da. 1.c. Plantulen hazkundea: aurreko urteetan bezala, 2005etik partzeletan mantendu diren plantulen hazkuntza neurtu beharko da eta 2007an jaiotakoenak. 2. Egur hilaren jarraipena Basoaren dinamika naturalean hain garrantzitsua den baliabide hau, 2008ari begira azterketa-puntu garrantzitsua izan behar du. Izan ere, basoko bizidun ugari baliabide honen erabat mendekoak dira eta bertan gertatzen diren aldaketak bizidun-komunitateetan nabarmenak izango dira. Hori dela eta, eta basoko bizidunen azterketarekin lotuta, hildako egurraren jarraipena egitea komenigarria da.

3. Gerrikotutako zuhaitzak 2008ko udaberria eta udara garai garrantzitsuak izango dira gerrikotutako zuhaitzen azterketan. Garai hauetan ikusiko da orain dela ia 3 urte gerrikotutako zuhaitzek hostoak berriro botatzeko eta udara igarotzeko gai diren. Baina badirudi 2005eko zuhaitzen gerrikotzeak ez duela nahi bezelako erantzunik izan eta ez direla hauek hil. Beraz, beste metodologia bat aplikau beharko zaie eta konparatu aurreko metodologiarekin lortutako emaitzekin

Page 23: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

22

6. BIBLIOGRAFIA

Page 24: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

23

6. BIBLIOGRAFIA

• ARBELAITZ, E. 2006. 2006an Oieleku pagadian (Aiako Harria P. N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II. Fasea). Txosten teknikoa. Aranzadi Institutua. Donostia.

• BUTLER MANNING, D. & HUSS, J. 2001. Gap-phase regeneration and ground vegetation

in beech forests of central Europe. ln: Diaci & Rozenbergar, 2001. Regeneration processes in European beech forests. Deliverable 3 of the Nat-Man project.

• FANTA, J. 1995. Beuk ( Fagus sylvatica L.) in het Nederlandse deel van het nw-

Europees diluvium. Nederlands Bosbouw Tijdschrift 67, 225-0234. ln: Diaci & Rozenbergar, 2001. Regeneration processes in European beech forests. Deliverable 3 of the Nat-Man project.

• MATTHEWS, J.D. 1955. The influence of weather on the frecuency of beech mast years

in England. Forestry 28, 107-116. ln: Diaci & Rozenbergar, 2001. Regeneration processes in European beech forests. Deliverable 3 of the Nat-Man project.

• MOUNTFORD, E. 2001. A review of information on natural regeneration in British

beechwoods. ln: Diaci & Rozenbergar, 2001. Regeneration processes in European beech forests. Deliverable 3 of the Nat-Man project.

• OOSTERBAAN, A. & H.H. BATERLINK, 1995. Teeltkundige mogelijkheden van beuk in

gemengd bos. Nederlands Bosbouw Tijdschrift 67, 246-252. ln: Diaci & Rozenbergar, 2001. Regeneration processes in European beech forests. Deliverable 3 of the Nat-Man project.

• READ, H.J. & FRATER, M. 1999. Woodland Habitats. Routledge. London. • TOPOLIANTZ, S. & J.F. PONGE, 2000. Influence of site conditions on the survival and

growth of Fagus sylvatica seedlings in an old-growth beech forest. Journal of Vegetation Science 11, 374-396. ln: Diaci & Rozenbergar, 2001. Regeneration processes in European beech forests. Deliverable 3 of the Nat-Man project.

• WIJDEVEN, S.M.J. & VAN HESS, A.F.M. 2001. Natural regeneration in beech forests in

the Netherlands, north-western Germany, Belgium and northern France. ln: Diaci & Rozenbergar, 2001. Regeneration processes in European beech forests. Deliverable 3 of the Nat-Man project.

Page 25: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

24

7.ERANSKINAK

Page 26: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

25

I. ERANSKINA:

I. ERANSKINA: 2007ko argazkiak

1. Irudia: zuhaitz kimatuak. 2. Irudia: 2005ean gerrikotutako zuhaitza.

3. Irudia: botatako zuhaitza.

Page 27: 2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako ... · briofiotak eta ornodunak ezagutzeko. Izan ere, baso mota hau gurean ugaria izanagatik, bertako biodibertsitatea ezezaguna

2005ean Oieleku pagadian (Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa (II.Fasea)

26