2 MAILA - habe.euskadi.eus · Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2 MAILA...

17
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2 MAILA Azterketa deialdia: 2004ko ekaina Azterketa idatzia B B E E R RE E D DU UA A Deiturak: Izena: NA: ************************************************************* Azterketa idatziak bi zati izango ditu Entzumena Irakurmena eta idazmena Azterketa idatzia etenik gabe egingo da. Entzumenarekin hasi eta beste bi ariketak, irakurmena eta idazmena, ondoren. Entzumena amaitu ondoren ordubete eta 45 minutu izango dituzu irakurmena eta idazmena egiteko. ARIKETA Puntuazioa gutxienez Puntuazioa gehienez Proposaturiko denbora Irakurmena --- 20 puntu 45 min. inguru Idazmena 15 30 puntu 60 min. inguru Irakurmena eta idazmena --- 50 puntu 1h 45min. Azterketa idatzia Entzumena --- 20 puntu

Transcript of 2 MAILA - habe.euskadi.eus · Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2 MAILA...

Page 1: 2 MAILA - habe.euskadi.eus · Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2 MAILA Azterketa deialdia: 2004ko ekaina ... Irakurmena eta idazmena Azterketa idatzia etenik

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

2 MAILA

Azterketa deialdia: 2004ko ekaina

AAzztteerrkkeettaa iiddaattzziiaa

BB EERREEDDUUAA

Deiturak:

Izena: NA:

*************************************************************

Azterketa idatziak bi zati izango ditu Entzumena Irakurmena eta idazmena

Azterketa idatzia etenik gabe egingo da. Entzumenarekin hasi eta beste bi ariketak, irakurmena eta idazmena, ondoren. Entzumena amaitu ondoren ordubete eta 45 minutu izango dituzu irakurmena eta idazmena egiteko.

ARIKETA Puntuazioa gutxienez

Puntuazioa gehienez

Proposaturiko denbora

Irakurmena --- 20 puntu 45 min. inguru

Idazmena 15 30 puntu 60 min. inguru

Irakurmena eta idazmena --- 50 puntu 1h 45min.

Azterketa idatzia

Entzumena --- 20 puntu

Page 2: 2 MAILA - habe.euskadi.eus · Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2 MAILA Azterketa deialdia: 2004ko ekaina ... Irakurmena eta idazmena Azterketa idatzia etenik

-2-

ENTZUMENA

1. TESTUA Ondoren JOXE LANDAren eguraldi iragarpena entzungo duzu. Entzun gaia behin entzungo duzu. Entzuten duzun bitartean aukeratu erantzun zuzena. Aukeratu erantzun zuzena: 1. Gaurko eguraldi iragarpena:

a. Itsasaldeko haizea espero da eta gero eta eguraldi freskoagoa. b. Zerua gero eta lainotuagoa egongo da egunean zehar. c. Eguraldia ez da ona izango, baina hobera egingo du arratsalderako.

2. Ostiraleko iragarpena:

a. Goizean bero eta oskarbi; arratsalde-iluntzerako hodeiak eta euri arriskua. b. Egun osoa lainotua, iluntzean bereziki. c. Goizean hodeitsu, arratsaldean hobera.

3. Larunbateko iragarpena:

r t t

a. Eguraldi beroa izango da egun osoan zehar. b. Eguraldia nahastu egingo da, gauerako ekaitza. c. Eguraldia baretu egingo da, gauerako tenperatura goxoak.

4. Igandeko iragarpena:

a. Goizean oraindik nahasi samar, baina arratsalderako hobera. b. Egun osoan goibel egongo da. c. Goizean bero, baina iluntzerako berriro ekaitz arriskua.

5. Lau eguneta ako iragarpena kon uan hartu a,

a. denetatik izango da b. oso eguraldi ona egingo du. c. eguraldia txarra izango da.

Aukera itzazu erantzun egokiak eta jar itzazu dagozkien letrak ondoko laukietan:

1 2 3 4 5

Page 3: 2 MAILA - habe.euskadi.eus · Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2 MAILA Azterketa deialdia: 2004ko ekaina ... Irakurmena eta idazmena Azterketa idatzia etenik

-3-

ENTZUMENA

2. TESTUA Ondoren San Valentin eguna dela eta, jaiaren jatorriaz irratian ematen dituzten azalpenak entzungo dituzu. Entzun gaia behin entzungo duzu. Entzuten duzun bitartean aukeratu erantzun zuzena. Aukeratu erantzun zuzena: 1. Zer egiten zen Erroman Lupercalia jaietan?

a. Beste ospakizunen artean, santuak zozketatzen ziren. b. Beste ospakizunen artean, udaren hasiera ospatzen zen. c. Beste ospakizunen artean, neskak zozketatzen ziren.

2. Zer egin zuen kristau asunak V. mendean? t

t t

t

a. Jaiak bi urtez behin ospatzea erabaki zuen. b. Jai haiek bultzatzea erabaki zuen. c. Jaiak debekatu eta aldaketak proposatu zituen.

3. Zer egin zuen Klaudio II.a enperadoreak?

a. Gerrara joateko jendea ezkontzera behartu. b. Gerrarako onak ez zirelako, ezkontzak debekatu. c. Gerrara joango ziren gudarien ezkontzak antolatu.

4. Zer ger atu zitzaion San Valen ini enperadorearen aginduen kontra aritzeagatik?

a. Lepoa moztu zioten. b. Atzerrira bidali zuten. c. Erreta hil zuten.

5. Elizak san Valentin proposatu zuen Lupercaliak ordezka zeko,

a. maitaleak babestu zituelako eta santua jaien garai berean hil zutelako. b. maitaleak babestu zituelako eta santua otsailean jaio zelako. c. maitaleak babestu zituelako eta santua otsailean atzerriratu zutelako.

Aukera itzazu erantzun egokiak eta jar itzazu dagozkien letrak ondoko laukietan:

1 2 3 4 5

Page 4: 2 MAILA - habe.euskadi.eus · Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2 MAILA Azterketa deialdia: 2004ko ekaina ... Irakurmena eta idazmena Azterketa idatzia etenik

-4-

IRAKURMENA ETA IDAZMENA

IRAKURMENA 1. TESTUA Iñaki Arratibelek Berrian idatzitako iritzi artikulu bat irakurriko duzu.

Irakurri testua eta aukeratu soilik testuan baieztatzen diren ideiak, idazlearen iritziarekin bat datozenak, adibidean egiten den moduan. (Ez badira artikuluan baieztatzen hutsik utzi laukia).

Adibidea: 0. Itxurari gar antzia kendu eta osasuna zaindu behar dela dio. r √

UDA BADATOR, ETA KILOAK, SOBERA!

Iñaki Arratibel Urte sasoi hau iristen denean, ispilu aurrean

jartzen gara eta ezusteko txikia (edo handia) hartzen dugu: kilo sobera ditugu, eta bainu jantzia gaizki geratzen zaigu. Orduan hasten dira kezkak, eta depresioak. Lehenik eta behin, horrelako kezkei garrantzia kendu nahiko nieke. Gaur egungo gizartean itxurak beste edozer gauzak baino garrantzi handiagoa du. Sendagile naizen aldetik, argi utzi nahiko nuke ezin dela irudiaren diktaduragatik osasuna galdu. Baina, zoritxarrez, hori behin baino gehiagotan gertatzen da.

Kilo horiek galtzeko ez dago formula magikorik, ezta elikadura arraro edo pilula berezirik ere. Garrantzitsuena elikadura orekatu eta egoki bati jarraitzea da, eta energia gehiago erretzea. Hain zaila al da hori? Ziurrenik, ulertzea ez da zaila izango. Bai, ordea, jarraitzea. Gaur egungo gizartean, bizimodu sedentarioa da nagusi. Ordu asko ematen ditugu telebista ikusten, eta joan-etorri gehienak autoz egiten ditugu. Elikadura ohitura berriak ez dira batere onak (aurrez prestatutako jakiak, jatorduak bizkor eta desorekatuak…).

Denok dakigu zenbat, noiz eta nola elikatu behar dugun. Eta baita kirola egin behar dugula ere.

Baina hor hasten da gure bekatutxoa. Gure eguneroko bizimodua zurrunbilo moduko bat da, eta ez dugu ordubete ere lasai jateko. Gainera, barneratutako elikadura ohitura berri eta desegokiak erabiltzen ditugu. Zenbat aldiz entzun dugu: “Ez dut afalduko, asko gosaldu dudalako”. Elikadurari dagokionez, ez da bakarrik kaloria kopuruan pentsatu behar. Baita kaloria horiek noiz hartzen ditugun ere. Ezin ditugu kaloria guztiak otordu bakar batean hartu. Hobe da lauzpabost otordutan hartzea.

Beste arazoetako bat jaten duguna da. Horretan ez dut arazo handirik ikusten. Etxean jaten duguna, orokorrean, nahiko egokia izaten da.

Otorduetatik kanpo jaten dena izaten da arazoa. Gazteen artean gozokiak izaten dira gizentasunaren eragile nagusiak. Horien artean azukre asko duten

jatorri industrialeko gozokiak dira okerrenak. Helduen artean, berriz, alkohola izaten da arazo nagusia. Horrekin ez dut esan nahi asko edaten denik, baizik eta alkoholak kaloria asko dituela. Nahikoa da apur bat edatea gizentzeko.

Horri guztiari sedentarismoa gehitzen badiogu, ez da harritzekoa gizentasuna egun dugun arazo larrienetako bat izatea. Jardun fisikoari buruz sarri askotan hitz egin dugu. Behin baino gehiagotan esan dut, ez dela kirol berezirik egin behar. Nahikoa da lanera oinez joatea, egunero paseotxo bat ematea edo asteburuan mendira edo ibiltzera joatea.

Horrekin argi utzi nahi dudana zera da: ez dagoela formula magikorik. Behar duguna formula logiko bat da, eta ez formula magiko bat. Ezinezkoa da kiloak galtzea etxean eserita egonda, eta nahi duguna janda. “Galdu sobera dituzun kiloak, nahi duzuna janez eta kirolik egin gabe?” Inork sinesten al du? Nik zentzudun izateko eskatuko nuke. Ez dira gauza bereziak egin behar. Ez da plan arrarorik bete behar. Behar dena normaltasuna da, besterik ez. Denok dakigu egun gutxitan ezin ditugula kilo asko galdu gure osasunean arriskurik izan gabe. Beraz, hobe da irudia alde batera utzi, eta osasunaren alde egitea.

Tartea 2004ko apirilaren 20a

Page 5: 2 MAILA - habe.euskadi.eus · Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2 MAILA Azterketa deialdia: 2004ko ekaina ... Irakurmena eta idazmena Azterketa idatzia etenik

-5-

Adibidea:

0. Itxurari garrantzia kendu eta osasuna zaindu behar dela dio. √

1. Testuak egun gutxitan kilo asko galtzeko bideak azaltzen ditu.

2. Argaltzeko elikadura eta pilula miragarriak gomendatzen dizkigu.

3. Gomendagarriak dira aurrez prestatutako jakiak.

4. Hobe da kaloriak otorduetan banatzea.

5. Etxeko otorduak, oro har, egokiak izaten dira.

6. Alkohol pixka batek ez duela gizentzen esaten du.

7. Argaltzeko kirola gogor egitea beharrezkoa dela dio.

8. Artikuluaren amaieran, argaltzeko formula magikorik ez dagoela esaten du.

9. Mezu engainagarrien aurrean, zentzuz jokatzea eskatzen du.

10. Arratibelek dio argaltzeko zer egin behar den badakigula, baina zailena

dakiguna betetzea dela.

Page 6: 2 MAILA - habe.euskadi.eus · Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2 MAILA Azterketa deialdia: 2004ko ekaina ... Irakurmena eta idazmena Azterketa idatzia etenik

-6-

IRAKURMENA 2. TESTUA Ondoren egunkariko hainbat albiste labur irakurriko dituzu.

Albiste bakoitzari bere izenburua aurkitu behar diozu. Lotu letrak eta zenbakiak eta idatzi erantzuna ondorengo laukietan, adibidean egiten den bezala. (3 izenburu soberan geratuko zaizkizu). Adibidea:

0 -A- 1 2 3 4 5

-A- 0 -B-

Etorkinen egoitza baimen faltsuak lortzen zizkieten talde bateko hamar kide atxilotu ditu Espainiako Polizia Nazionalak. Bilbon, Bartzelonan, Madrilen eta Valentzian jarduten zuen taldeak. Hala ere, atxiloketa gehienak Bilbon egin zituzten. Poliziak jakinarazi zuenez, Kolonbiakoak dira atxilotutakoak, gehienak Cali hirikoak. Era berean, baimen gehienak etorkin kolonbiarrei saltzen zizkietela jakinarazi zuen.

Ertzaintzaren helikoptero batek herenegun galdutako 78 urteko gizona erreskatatu omen zuen atzo Orion. Gizona egoera onean zegoen, baina anbulantzia batek Donostia Ospitalera eraman zuen azterketa medikoa egiteko. Bilatze lanak lurrean eta itsasoan egin ziren. 12:00ak aldera aurkitu zuten, San Juan ermita inguruan.

-C- -D-

92 urteko bilbotar bat hil eta bi lagun

larri zauritu ziren atzo BI-633

errepidean gertatutako istripuan,

Berrizen. Horretaz gain, Ertzaintzaren

furgoneta batek auto bat eta moto bat

jo eta bost lagun zauritu ziren atzo

Donostian. Bestalde, bi lagun zauritu

ziren Zornotzan eta Gasteizen

gertatutako istripuetan.

ESA Europako Espazio Agentziaren esanetan, espaziora bidali aurretik egindako probak ez ziren nahikoak izan eta horregatik galdu zen Beagle 2. ESAk egindako ikerketaren arabera, zientzialariek bazekiten arazoak izateko arriskua handia zela. Marten bizia ote zegoen ikertzera bidali zuen ESAk ontzia. Baina Beagle 2 desagertu egin zen planeta gorrira iritsi aurretik.

-E- -F-

Gipuzkoako Bide Azpiegituretarako diputatuak, Bidegik eta Bidelanek atzo jakinarazi zutenez, azken urtean A-8 autobidearen erabiltzaile kopurua asko igo da. Ondorioz, irabaziak ere handiak izan dira: 90 milioi euro. Hirurek nabarmendu zutenez, bidesaria merkatu izanak eragin du batik bat trafikoaren gorakada.

Gernikako osasun beharrei erantzuteko, egonaldi laburrerako ospitalea eraikitzen hasiko dira aurten eta 2009an izango da prest. Gernikako saihesbidearen alboan egongo da ospitalea. Urtean 17.000 ebakuntza egitea espero dute bertan. Zentro berria oso aurrerakoia izango da, eta punta-puntako osasun materiala izango du.

igandea 2004ko maiatza

Page 7: 2 MAILA - habe.euskadi.eus · Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2 MAILA Azterketa deialdia: 2004ko ekaina ... Irakurmena eta idazmena Azterketa idatzia etenik

-7-

Albisteen izenburuak Adibidea: 0. Agirien iruzurra

1. Eraikin berria laster abian

2. Amaiera zoriontsua: bizirik eta onik

3. Merkatzeak irabaziak ekarri

4. Ezin etsi berriro plazan izan gabe

5. Ezbehar ugari errepideetan

6. Inoiz izan den luzeena

7. Andreak kexu

8. Nahikoa saio ez egiteagatik, bidean galdu

Page 8: 2 MAILA - habe.euskadi.eus · Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2 MAILA Azterketa deialdia: 2004ko ekaina ... Irakurmena eta idazmena Azterketa idatzia etenik

-8-

IRAKURMENA 3. TESTUA Puntukako gidabaimena da ondorengo testuaren gaia. Hiru egiteko izango dituzu.

PUNTUKAKO GIDABAIMENA GERO ETA GERTUAGO

(1. paragrafoa) Zirkulazio arauak askotan hausten dituzten gidariak zigortu ahal izatea da puntukako gidabaimenaren muina. Hau da, behintzat, gidabaimena kudeatzeko sistema hori sortzearen arrazoia; urte baten buruan Euskal Herrian jar daitekeen sistema, hain zuzen. Bi hitzetan: zirkulazio arauak hausten dituzten gidariek gidabaimenean dauzkaten kreditu puntu guztiak galtzen badituzte, gidabaimena galduko dute. (2. paragrafoa) Kudeaketa sistema horrek helburua lortu du Europan; hala, Italian, ezarri osteko lehen sei hilabeteetan , %18 auto istripu gutxiago izan ziren. Frantzian, berriz, sistema gogortuta, ezbeharrak % 20 gutxitzeaz gain, zirkulazio arauak hautsi dituzten lau gidaritik hiruk berriro ere gidatzeko hutsik ez egitea lortu da. Azkenik, Erresuma Batuan sistema hori ezarri zenetik, biztanleko errepidean hildako gutxien dituen herrialde izatea erdietsi dute. (3. paragrafoa) Alabaina, badago sistema hau kritikatu duenik ere. Europako beste estatuetan batez ere garraiolariek kritikatu dute puntukako sistema, gidari profesionalek beste gidariek baino kilometro gehiago egin behar dituztenez puntuak errazago gal ditzaketelako.

Puntukako sistema beste nazioetan (4. paragrafoa) Egun, puntukako sistema Europako hainbat naziotan dago ezarrita; halere, oraindik ez dago erabateko adostasunik, eta estatu bakoitzak bere berezitasunak ditu gidabaimenak kudeatzeko orduan. Frantzia (5. paragrafoa) 1992an ezarri zuten. Gidariek 12 puntuko bermea daukate, eta puntuok arau hausturen larritasunaren arabera gal daitezke. Hala, marra jarraitua zapalduz gero edo argiak gaizki erabiliz gero, puntu bat galtzea ekar dezake; sakelako telefonoa erabiliz gero edo gehienezko abiadura orduko 20 kilometrotan pasatuz gero, berriz, bi. (6. paragrafoa) Odol litro bakoitzeko 0,8 gramo alkohol emanez gero, 6 puntu galtzea ekar dezake, eta alkoholaren eraginarengatik istripu bat edo ezbehar bat izan eta ihes eginez gero, 8 puntu kentzen dira. Gidariek, punturik gabe gelditzen direnean, ezingo dute berriro ere baimena lortu, sei hilabete pasatu eta gaitasun azterketa gainditu arte. Honen ostean, sentsibilizazio ikastaro bat eginez gero, 4 puntu lor ditzake; araurik urratu gabe hiru urte egiten baditu, 12 puntuak berreskuratzen dira.

Motorra, 2004ko maiatzaren 28a

Page 9: 2 MAILA - habe.euskadi.eus · Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2 MAILA Azterketa deialdia: 2004ko ekaina ... Irakurmena eta idazmena Azterketa idatzia etenik

-9-

1. Egitekoa

Irakurri testua eta aukeratu soilik testuan baieztatzen diren ideiak, adibidean egiten den bezala. Ez badira artikuluan baieztatzen hutsik utzi laukia. Adibidea:

0. Puntukako sistema berria ekin gidariak pun uak galtzen ditu t afiko a auakhausten baditu.

r t r r √

1. Puntukako gidabaimenak Frantzian, sistema gogortu ondoren, Italian baino emaitza hobeak lortu ditu.

2. Frantzian puntuak galdu dituzten gidari gehienek berriro ere hutsegiteak

egin dituzte.

3. Garraiolariek ez dute puntukako sistema nahi, beste gidariek baino arrisku

handiagoa dutelako arauak hausteko.

4. Frantzian argiak gaizki erabiltzea sakelako telefonoa erabiltzea baino falta

larriagoa da. 5. Frantzian gidabaimena berreskuratu ondoren, urtebeteko epean ez badira

arauak hausten, puntu guztiak berreskuratzen dira.

Page 10: 2 MAILA - habe.euskadi.eus · Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2 MAILA Azterketa deialdia: 2004ko ekaina ... Irakurmena eta idazmena Azterketa idatzia etenik

-10-

2. Egitekoa

Ondorengo adierazpenak testuan irakurriak dituzu (bakoitzaren alboan adierazten den paragrafoan). Zure egitekoa izango da adierazpen horiek berridaztea, beltzez dauden zatiak aldatuz, baina esanahia aldatu gabe, adibidean egiten den bezala.

Adibidea: 0. (2. paragra oan) Frantzian, berriz, arauak gogortuta, ezbeharrak %20 jaisteaz gain,

zirkulazio arauak hautsi dituzten 4 gidaritik hiruk berriro ere gidatzeko hutsik ez egitea lortu da.

f

0. Frantzian, ordea, arauak gogortuta, istripuak %20 jaisteaz gain,zirkulazio arauak hautsi dituzten 4 gidaritik hiruk berriro ere gidatzeko hutsik ez egitea lortu da.

6. (6. paragrafoan) Alkoholaren eraginarengatik istripu bat edo ezbehar bat izanez gero,

8 puntu kentzen dira.

………………………………………………………………………………………………………………………….

………………………………………………………………………………………………………………………….

7. (1. paragrafoan) Urte baten buruan Euskal Herrian jar daitekeen sistema, hain zuzen.

………………………………………………………………………………………………………………………….

………………………………………………………………………………………………………………………….

8. (2. paragrafoan) Italian ezarri osteko lehen sei hilabeteetan, %18 auto istripu gutxiago izan ziren.

………………………………………………………………………………………………………………………….

………………………………………………………………………………………………………………………….

3. Egitekoa

Testuan hitza aurkitu. Ondoren 4 azalpen irakurriko dituzu. Azalpenari dagokion hitza testuan aurkitu behar duzu. Testuan aurkituko duzun hitza idatzi horretarako duzun lekuan, adibidean egiten den bezala.

Adibidea: 0. (2. paragrafoan)

Hiri, herri edo lurralde batean bizi den pertsona biztanle

9. (5. paragrafoan)

Zerbait etetearen edo puskatzearen ondorioa

10. (1. paragrafoan)

Zerbaiten erdigunea, zatirik sakonena, garrantzitsuena

Page 11: 2 MAILA - habe.euskadi.eus · Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2 MAILA Azterketa deialdia: 2004ko ekaina ... Irakurmena eta idazmena Azterketa idatzia etenik

-11-

Page 12: 2 MAILA - habe.euskadi.eus · Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2 MAILA Azterketa deialdia: 2004ko ekaina ... Irakurmena eta idazmena Azterketa idatzia etenik

-12-

IDAZMENA Oharrak:

- Garbi idatzi eta saiatu letra garbia egiten. - Gogoratu gutxieneko hitz kopurua bete behar duzula. - Idazteko boligrafoa erabili.

Egitekoa: Zuzendariari gutuna. Auzoko/ herriko aldizkarira gutuna bidali. Egun batzuk eman dituzu oporretan. Era guztietako arazoak izan dituzu, bai bidaian zehar eta baita egon zaren lekuan ere. Bidaia agentzian erreklamazioa egin duzu, baina ez dizute kasurik egin. Orain gertatutakoa salatu nahi duzu eta herriko edo auzoko aldizkari batera gutuna idaztea bururatu zaizu. Aldizkariko atal honetara bidali zure gutuna:

>>zuzendariari

Auzoko aldizkariak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Helbide honetara bidali behar dira, izena eta herria adierazita: Auzoko aldizkaria, kale nagusia, 35667. [email protected] Gutxienez 200 hitz idatzi behar dituzu.

Page 13: 2 MAILA - habe.euskadi.eus · Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2 MAILA Azterketa deialdia: 2004ko ekaina ... Irakurmena eta idazmena Azterketa idatzia etenik

-13-

Zirriborroetarako orria

Page 14: 2 MAILA - habe.euskadi.eus · Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2 MAILA Azterketa deialdia: 2004ko ekaina ... Irakurmena eta idazmena Azterketa idatzia etenik

-14-

Egitekoa:

____________________________________________________________

Page 15: 2 MAILA - habe.euskadi.eus · Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2 MAILA Azterketa deialdia: 2004ko ekaina ... Irakurmena eta idazmena Azterketa idatzia etenik

-15-

Page 16: 2 MAILA - habe.euskadi.eus · Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2 MAILA Azterketa deialdia: 2004ko ekaina ... Irakurmena eta idazmena Azterketa idatzia etenik

-16-

Page 17: 2 MAILA - habe.euskadi.eus · Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2 MAILA Azterketa deialdia: 2004ko ekaina ... Irakurmena eta idazmena Azterketa idatzia etenik

-17-

BIGARREN MAILAKO AZTERKETAREN ZATIAK ETA PUNTUAZIOA:

Irakurmena %20 20 puntu 45 min. inguru Proba idatzia

%50 Idazmena %30 gutxienez 15 30 puntu 60 min.

Entzumena %20 20 puntu 25 min. Ahozko proba

%50 Mintzamena %30 gutxienez 15 30 puntu 10 min.

GUZTIRA %100 gutxienez 60 100 puntu

Agiria eskuratzeko gutxienez 60 puntu beharko dira eta 30 proba bakoitzean. Proba idatzian, gutxienez 15 puntu lortu beharko dira idazmenean eta ahozko proban, 15 puntu mintzamenean. Agiria eskuratzeko bi probetan (idatzian eta ahozkoan) gai izan beharko da azterketaria. Emaitza bakarra emango zaio azterketariari: GAI/ EZ GAI.

AZTERTZAILEAREN ORRIA Idazmena

Oharrak (irizpide hauek hartuko dira kontuan oharrak idaztean: ikuspegi orokorra, baliabide linguistikoak eta zuzentasuna)

Puntuazio orokorra: (gehienezkoa 30-gutxienezkoa 15) (Puntuazioa emaitzen orrian idatzi) Aztertzailearen izen-abizenak: kodea

Sinadura Idazmena zuzentzeko irizpideak: IKUSPEGI OROKORRA. Eginkizuna bete du, erraz ulertzen da lehenbiziko irakurketan. Koherentea da, hari logiko bati jarraitzen dio. BALIABIDE LINGUISTIKOAK (ABERASTASUNA). Lexikoaren aberastasuna. Erregistroa. Egitura aberatsak. Antolatzaileak, lokailuak, kohesio-formak. Testu-motari dagokion egitura.

ZUZENTASUNA. Mailari dagozkion egitura morfosintaktikoen erabilera. Lexikoaren erabilera. Puntuazioa. Ortografia. Eskatu zaion egitekoa gainditzeko ezinbestean gutxieneko bat lortu behar du gaitasun komunikatiboa osatzen duten azpigaitasun bakoitzean (gaitasun soziopragmatikoa, estrategikoa, linguistikoa eta testuala) edo ebaluazio irizpide bakoitzean.