1ekonomiaetaogasuna

7
PERTSONA LEHENETSIKO DUEN JENDARTEA 7 EKONOMIA ETA OGASUNA Sarrera Atal honetan Nafarroako ekonomiaren bilakaera historikoa, egungo egoera eta etorkizuneko perspektiba aztertzen dira. Analisi honek jarduera ekonomikoa, egoera finantzieroa eta zerga sistema barnebiltzen ditu, beste batzuen artean. Azken urteotako bilakaera Egungo egoera ekonomikoa txarra da nabarmenki, 2007tik ekonomiak eduki duen bilakaera ezegokiaren ondorioz. EEBBtako sub-prime hipoteken merkatuaren porrotak krisiaren hasiera eragiten du, zeina “men- debaldekoak” deitzen diren ekonomietan zehar barreiatu zen maila batean ala bestean. Ez dago krisia azaltzen duen arrazoi bakarra, faktore batzuen ondorio izan baita. Oso modu orokorren esan daiteke, hasiera batetan enpresa eta etxeei maileguak moztea eragin zuen krisi finantziero bat izan zela. Honek burbuila inmobiliarioa zartarazi zuen eta denbora pasata, krisi finantzieroa krisi ekonomikoan bihurtu da, hau da, produkzioaren krisialdian. Lehenengo momentutik, estatu mailan zein Nafarroan, egoeraren larritasuna ezkutatzen saiatu da, gezurra eta engainua erabiltzeraino. Nafarroako Gobernuak, beste askok bezala, krisiaren jatorria exogenoa dela dio, hau da, kanpotik datorren egoera bat dela eta ezin dugula ekidin. Hori maila batetan egia izanik ere, ukaezina da krisiak eragiteko duen modua endogenoak diren aldagaiengatik dagoela baldintzatuta, horietako askotan Gobernuak erabakitze eta ekite gaitasuna duelarik. Hasiera batetan, bai estatu mailan zein Nafarroan, inbertsio publikoa handitu zen batez ere eraikuntzaren sektorea berpiztu nahian, “Plan Renove” eta beste sektoreetara bideratuta zeuden beste antzeko neurri batzuk egon baziren ere. 2009ean Nafarroako ekonomiak atzerapen nabarmena bizi izan zuen, nahiz eta estatukoarena baino txikia- goa izan zen, hurrengo arrazoi hauek direla eta:

description

 

Transcript of 1ekonomiaetaogasuna

Page 1: 1ekonomiaetaogasuna

PERTSONALEHENETSIKODUEN JENDARTEA

7

EKONOMIAETA OGASUNA

Sarrera

Atal honetan Nafarroako ekonomiaren bilakaera historikoa, egungo egoera eta etorkizuneko perspektiba aztertzen dira. Analisi honek jarduera ekonomikoa, egoera finantzieroa eta zerga sistema barnebiltzen ditu, beste batzuen artean.

Azken urteotako bilakaera

Egungo egoera ekonomikoa txarra da nabarmenki, 2007tik ekonomiak eduki duen bilakaera ezegokiaren ondorioz. EEBBtako sub-prime hipoteken merkatuaren porrotak krisiaren hasiera eragiten du, zeina “men-debaldekoak” deitzen diren ekonomietan zehar barreiatu zen maila batean ala bestean.

Ez dago krisia azaltzen duen arrazoi bakarra, faktore batzuen ondorio izan baita. Oso modu orokorren esan daiteke, hasiera batetan enpresa eta etxeei maileguak moztea eragin zuen krisi finantziero bat izan zela. Honek burbuila inmobiliarioa zartarazi zuen eta denbora pasata, krisi finantzieroa krisi ekonomikoan bihurtu da, hau da, produkzioaren krisialdian.

Lehenengo momentutik, estatu mailan zein Nafarroan, egoeraren larritasuna ezkutatzen saiatu da, gezurra eta engainua erabiltzeraino. Nafarroako Gobernuak, beste askok bezala, krisiaren jatorria exogenoa dela dio, hau da, kanpotik datorren egoera bat dela eta ezin dugula ekidin. Hori maila batetan egia izanik ere, ukaezina da krisiak eragiteko duen modua endogenoak diren aldagaiengatik dagoela baldintzatuta, horietako askotan Gobernuak erabakitze eta ekite gaitasuna duelarik.

Hasiera batetan, bai estatu mailan zein Nafarroan, inbertsio publikoa handitu zen batez ere eraikuntzaren sektorea berpiztu nahian, “Plan Renove” eta beste sektoreetara bideratuta zeuden beste antzeko neurri batzuk egon baziren ere.

2009ean Nafarroako ekonomiak atzerapen nabarmena bizi izan zuen, nahiz eta estatukoarena baino txikia-goa izan zen, hurrengo arrazoi hauek direla eta:

Page 2: 1ekonomiaetaogasuna

PERT

SON

AAR

DAT

ZIZ

ANGO

DUE

N J

ENDA

RTEA

AMA LURRA

ASKATASUNA

KULTURA

8

•NafarroakoekonomiaezdaEstatuespainiarrekoeskaeranbakarrikoinarritzen,kanpoesakerak,batez ere europearrak, pisu asko baitu.

•Egoerafinantzieroajoriaizangabe,ezzentxarra.Horrenbestezsoberakinbatgelditzenzen,inber­tsio publikoa handitzeko erabili zena batez ere.

•NafarroanburbuilainmobiliarioaezzenEstatukobesteparteetanbezainhandia.

2010.ean zehar magnitude makro-ekonomikoak itxoropentsuagoak ziren baino 2011.ean ekonomiak atzera egin zuen berriz, kolapso seinaleak igorriz momentu askotan. GRAFIKOA 2012.an orain arte jasotako datuak ezkorrak dira argiki eta Nafarroako ekonomia Estatu espainiarrekoa baino azkarrago txikiagotzen dela ikus daiteke.

%6

I II III IV

2003

I II III IV

2004

I II III IV

2005

I II III IV

2006

I II III IV

2007

I II III IV

2008

I II III IV

2009

I II III IV

2010

I II III IV

2011

I II III IV

2012

%4

%2

%0

-%2

-%4

-%6

Producto Interior BrutoTasa de variación interanual

NAFARROA

Fuenet: (CTNAV) IEN; (CNTR) INE

ESPAÑA

Egun inbertsio publikoa Nafarroan bai estatuak, Foru Gobernuak edo udal entitateek finantziatutako mi-nimoa da, edo ez da existitzen. Bestalde, gastu publikoan murrizketa politika ezarri da, zerbitzu publikoen urritzea suposatzeaz gain, jardun ekonomikoaren geldotzea eragiten ari da, eta ondorioz, krisiaren luzapena. Egoera hau langabezi kopuru handia dela eta larriagotu egiten da, batzutan arrazoi produktiboak direla eta, eta bestetan, enpresek krisiaren aitzakia aprobetxatzen dutelako langile kopurua gutxitu eta lan baldintzak okertzeko.

Eta bien bitartean, barne eskaerak oso maila txikian darrai. Konfiantza krisi izugarri bat dago, zeinak, etxeen kontsumoa eta enpresen inbertsioak gutxitzen dituen. Baino nagusiki, mailegutzaren murrizketa batek da-rrai, sektore finantzieroak jasotako laguntzak jaso izan arren

Egoera orokorra

Zerga sistema

Garrantzitsua da zergek Ogasunaren diru sartzerik nagusiena suposatzen dutela, eta Nafarroako Parlamen-tuak eskumen guztiak dituela eremu hau arautzeko.

•EGZ (IRPF). Alde batetik zerga progresiboa da, baino kontutan hartu behar da langile gehienek ordaintzen duten zerga dela, hau da, errenta baxu eta ertainak. Baina gainera kapitalaren sarrerek (dibidenduak,interesak) lanaren errentek (soldatak) baino gutxiago ordaintzen dute, errenta altuenei mesede eginez.

Page 3: 1ekonomiaetaogasuna

9

• Sozietateenzerga. Enpresen mozkinen gaineko zerga. Bereziki larria da sahiespena zerga honetan, hau da, iruzurra ez da ez ordaintzearen edo diru sarrerak ezkutatzearen norabidean egiten baizik eta kontabilitate eta zerga ingeniaritza erabiliz, ordaindu beharko litzatekeena baino askoz ere gutxiago ordaintzea lortzen da era legal batetan. Historikoki, gobernuek onura fiskalak politika eta ekintza zehatz batzuk (inbertsioak, I+G, kontratazioak...) bultzatu edo mesedetzeko erabili dituzte, baina kasu asko-tan onura hauek zergak desitxuratzen bukatzen dute. Askotan gainera erregresiboak bihurtzen dituzte, enpresa handiek eta aberastasun handiak dituztenek bakarrik erabili ahal dituzte, beharrezkoak diren asesoreak eta azterketa fiskalak direla eta ordainketa jaitsiarazteko.

• Ondasunarengainekozerga.2008.an ezabatu ondoren, 2012.an berreskuratu zen, nahiz eta lehen zuena baino askoz ere exijentzi maila txikiagoa izan. Krisiarekin batera, honek lehenago sartzen zenaren %50a sartzea eragin du. 2012.ean onartutako erreforma fiskalean 2008.ko koefizientea berreskuratu arren, 2014.tik aurrera indarrean egongo denaren zalantzak dituzten ahotsak entzuten hasi dira.

• Zergairuzurra:zerga iruzurren artean bi motatakoak bereizten ditugu:

-Legezkanpokoa: iruzurgilea dela errudun nagusia argi utzi ondoren, ezin daiteke ahaztu, Gobernua dela iruzurra ekidin eta hau gutxitzeko bitartekoak dituena. Nafarroan ezarri eza bazen ere, Gobernu espainiarrak amnistia fiskala egin berri du. Nafarroako Gobernuak ez du inolako ahaleginik egin iruzurraren kontra baliabide ekonomikoak eta humanoak bideratzeko. Langile faltak eta hauen kudeaketa eta motibazio ezegokiak, (buruzagitzak, postuak “a dedo” aukeratuz) zor fiskalak kobratzeko tramitazioen falta eta delitu fiskalak aztertzeko ezintasuna dakarren ezeraginkortasuna sortzen du.

-Legala:atal honetan zergak ez ordaintzea ahalbidetzen dituzten trikimailuetaz arituko gara.

•Sozietateak: zegokion atalean aipatu da dedukzioen eta bonifikazioen bidez zerga honen desitxuraketa nola egiten den.

•Fundazioaketairabaztekoasmorikgabekosozioetateak:enpresa eta ondasun handien-tzako besste irtenbide bat zergak ez ordaintzeko.

•SICAV(KapitalAldakorrekoInbertsioSozietateak):%1ean ordaintzen duten sozietate ano-nimoak, aberastasun handien eskura bakarrik daude, gutxieneko kapitala 2,4 milioi euro da eta.

•Eliza: ez du IBIa ordaintzen, ez du ondare zergarik ordaintzen, ez du BEZa obretan ordain-tzen…

•Kirolklubak:diru-laguntza publikoak jasotzeaz gain Ogasunarekin eta Segurtasun Soziala-rekin zorrak edukitzeko pribilegioa dute ezer pasa gabe

Aurrekontuenpolitika

Gobernatzea lehenestea dela ulertuz, argi dagoena da Nafarroako Gobernuak begirune handia diela eraikuntza lan publiko handiei. Horien erakusgarri nagusienetakoa Plan Navarra 20121 delakoa da, 2008an onartua, 2008 eta 2011 bitarte eraiki beharrekoa barnebiltzen ditu. Plan honen barruan, Nafarroako Ka-nala, Musikaren Hiria, Nafarroako Liburutegia eta Filmoteka berria, Segurtasunaren Hiria, Logroño eta Jaca bitarteko autobidea, AHTa, Noaingo aireportuaren zabalkundea. Eta plan honetatik kanpo, ez dira beste lan enblematiko batzuk ahaztu behar, Los Arcoseko Abiadura Zirkuitoa edo Navarra Arena, esaterako.

Plangintza hau onartu zenean 2008.an, krisi garrantzitsu bat gerturatzen zenaren zantzu argiak zeuden, baina honek ez zuen arazorik suposatu aurrera jarraitzeko. Egun, lehenengo zerbitzuetan, hezkuntzaren, osasunaren edo udal erakundeen kasu, murrizketak zabaltzen diren honetan, AHTean edo Navarra Arenan inbertsioak mantentzen dira.

Nafarroa 2012 Planean dauden hornidura batzuk beharrezkoak ziren eta diren arren, azterketa honetan

1 www.navarra.es/NR/rdonlyres/E0A62972.../PlanNavarra2012.pdf

Ekonomia eta ogasuna

Page 4: 1ekonomiaetaogasuna

PERT

SON

AAR

DAT

ZIZ

ANGO

DUE

N J

ENDA

RTEA

AMA LURRA

ASKATASUNA

KULTURA

10

nabarmendu nahi duguna da Nafarroako Gobernuak eduki duen eta duen itsutasuna azpiegitura handiekiko, beste behar batzuen galeran inbertsio eta baliabide izugarriak hauen eraikuntzara bideratu baititu.

Egituraekonomikoa

Krisi ekonomikoaren hasierarekin burbuila inmobiliarioa lehertu zen, eraikuntzaren eta inmobiliarien sekto-rearen gainbehera ekarriz. Eraikuntzaren sektorearen barruan lan zibiletan jarduten zuten enpresek hobe-kiago eutsi zioten Nafarroako Gobernuak eta Udaletxeek egindako inbertsio publikoa dela eta. Denborarekin inbertsio hauek desagertu egin dira eta 2009 urtetik sektoreak hazkunde negatiboa bizi du.

Nafarroako industriak kanpo eskaeren bidez krisiaren parte bati egin izan dio aurre, bereziki autoen sekto-rean. 2009. urtea izan ezik, gainontzeko urteek hazkunde positiboa eduki dute, estatu espainiarrarena baino askoz handiagoa eta inguruko beste herrialde batzuena baino handiagoa ere.

Dirudienez 2012.ko datuak oso ezkorrak izango dira, beste arrazoien artean kanpo eskaerak gutxitu egin di-relako. Lehenengo sektorea egonkor mantentzen da gutxi gora behera, hazkunde xume batekin. Zerbitzuen sektorearen antzera, nahiz eta kasu honetan beherako joera txiki bat nabaritzen den.

Politikafinantzieroa

6,0

2003200220012000 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010

4,0

2,0

0

-2,0

-4,0

-6,0

3,7

2,0 2,3 2,6

4,45,2

1,9

-2,4 -3,6-3,9

3,3

Kontu ekonomikoak krisiarekin batera okertzen joan dira eta 2008.tik finantziazioaren beharra dago, hau da, kontu publikoek defizita dute. Ondoko taulan, administrazio publikoak BPGaren arabera duten finantzazio gaitasun edo beharren bilakaera ikus daiteke.

Langabeziaren atalean aztertuko dugun bezala, defizitaren banakatzean honen gehiena administrazio fora-lari (%60), neurri txikiago batetan udal erakundeei (%8) eta gainontzekoa (%32) segurtasun sozialari, egotzi dakiokela ikusten da.

Europa mailan existitzen den akordioaren arabera, estatu baten defizitak ezin dezake BPGaren %3 gainditu, eta hala bada neuriak hartzen dira hau zuzentzeko.

Espainiar estatuak bere konpromezuak mantentzeko izango zuen ezintasuna ikusita Europar Batzordeak BPGaren %6,3an utzi zion. Era berean estatuak defizita berearen, segurtasun sozialaren, autonomia erkide-goen, Nafarroa barne, eta udaletxeen artean banatu zuen. Banaketa honetan autonomi erkidegoen eta udal

Page 5: 1ekonomiaetaogasuna

11

erakundeen mailegatze gaitasuna mugatu zen %1,5era era %0,3ra hurrenez hurren.

Nafarroako Gobernuak, kontra jarri eta bere eskumen fiskalak aldarrikatu ordez, muga hau onartu zuen aurrekontuen murrizketak zuritzeko baliagarri zaio eta.

Defizitaren inguruan ere Nafarroako Gobernuak erabili duen finantzazio modua aipatu behar da, itzaleko bidai saria deritzona. Sistema honetan enpresa eraikitzaileak eraikuntzaren gastuak ordaintzen ditu eta gero urteetan zehar ordainak jasotzen ditu urteko dagoen trafikoaren arabera.

Defizit publikoa bezala ez agertzeko egiten den trikimailua izan arren, era ez-ofizialean behintzat, ikusten ari da asko garestitzen duela orotarako gastua kontu publikoentzat.

Politika finantzieroen barruan udal erakundeen egoera era islatu behar da. Azken urteotan Gobernuak Uda-letxeei egiten zizkien transferentziak izoztu edo gutxitu egin dira, bai kapitalaren (inbertsioak) transferentziak zein korrontetakoak. Izatez, azken fondo hau bi urte gehiagotan luzatu da, bere zenbatekoa igo gabe ez eta epe berdinerako inbertsioak barneratu gabe. Ez dezagun ahantzi Udaletxeek oinarrizko zerbitzuen esku-menak dituztela eta askotan beraienak ez diren ardura batzuk hartzen dituztela, haur eta musika eskolak esaterako.

Egia da ere Udaletxe askoren egoera finantziero kaxkarra azken urteotan egin duten baliabideen kudeaketa ezegokiari zor diotela. Erakunde askok eraikuntza faraonikoak burutu dituzte, erabilgarritasun gutxikoak kasu askotan, eta zergen bidezko diru-sarreren jaitsierek eta ondarearen (eraikuntzarako lurra) salmentetan edo transferentzietan bizitako jaitsierek zailtasun finantzieroetara bultzatu dituzte Udaletxeok. Eta hau guztia, esandako lan hauek kasu gehienetan gastu korrontearen (finkoa) hazkundea dakartela kontutan hartu gabe.

Banketxeenerregulazioa

Bankuen erregulazioa ez da zuzenki nafar administrazioaren esku gelditzen. Ez da posible puntu hau pa-satzea banku sistemak jaso dituen laguntza publikoak aipatu gabe, zeinak ondoren, ekonomia publikoaren kontra espekulatzeko erabiliak izan diren. Are eta gehiago, erreskatatuak izan diren banku hauek dira pisua erosteko hartutako zorra itzuli ezin dezaketen familiak etxetik kanpo botatzen dituzten berberak.

Nafarroa mailan azpimarragarria da CANen amaiera tamalgarria, nahiz eta orain “soberakin” bat gelditzen den, CAN Fundazioa kasu. Iruzur eta desbideratze kasu posible batzuk baztertu gabe, salagarria da bere garaian osasuntsu eta indartsu kontsideratzen zen Kutxa honen kudeaketa ezegokiak, banku pribatu baten-gandik oso diru gutxiren truke erreskatatua izatera eraman izana2 . Modu honetan, Nafarroak bere Kutxa publiko bakarra galdu du, eta horrekin tresna finantziero oso garrantzitsua. Hori bai, batek baino gehiagok gainontzeko euskal kutxekin ez batzearen bere helburua beteta ikusi ahal izan du.

Langabezia

Nafarroan krisiaren ondoriorik garrantzitsu eta larrienetakoa, langabeziaren igoera mardula izan da. Igoera hau egitura ekonomiko okerrago bat duten beste herrialde batzuetako baino handiagoa izan da, eta sektore ekonomikoen jardueraren aldaera baino askoz ere handiagoa. Berez, langabezi honen zatirik handiena in-dustri sektoretik dator, 2009.an bakarrik murriztu zen sektorea (2012.ko daturik gabe).

Ondoko taulan, langabeziak estatu espainiarreko autonomi erkidegoetan eduki duen bilakaera ikus daiteke:

2 Parlamentuaren egoitzan Barcinak onartu du NAK 2009.etik bere balioarekiko mila miloi galdu egin dituela. Ez dugu ahaztu nahi Kontuz! elkarteak ateratako informazioen harira bere kargua utzi behar izan duen parlamentariaren kasua, ez eta PPko kongresukide batek estortsio kasu batengatik kargua utzi beharra. http://www.noticiasdenavarra.com/2012/06/22/politica/navarra/barcina-reconoce-que-desde-2009-can-ha-perdido-1000-millones-de-su-valorhttp://www.europapress.es/navarra/noticia-consejero-pejenaute-dimite-cargo-acusaciones-blanqueo-capital-20121021163634.htmlhttp://www.europapress.es/nacional/noticia-cervera-recogio-cubriendose-gorro-bufanda-20121211081349.html

Ekonomia eta ogasuna

Page 6: 1ekonomiaetaogasuna

PERT

SON

AAR

DAT

ZIZ

ANGO

DUE

N J

ENDA

RTEA

AMA LURRA

ASKATASUNA

KULTURA

12

HILABETEKO DATU ABSOLUTUAK

ALDAKETAK

AURREKO HILABETEA INTERANUALA (1)

ABSOLUTOA ERLATIBOA ABSOLUTOA ERLATIBOA

ANDALUCIA 1.110.801 23.553 2,17 128.324 13,06

ARAGON 111.436 675 0,61 11.358 11,35

ASTURIAS (PRINCIPADO DE) 105.216 1.832 1,77 16.363 18,42

BALEARS (ILLES) 96.377 9.226 10,59 -943 -0,97

CANARIAS 289.032 1.212 0,42 22.819 8,57

CANTABRIA 55.818 1.853 3,43 7.336 15,13

CASTILLA-LA MANCHA 262.882 6.856 2,68 37.781 16,78

CASTILLA Y LEON 239.867 4.498 1,91 36.299 17,83

CATALUNYA 652.091 5.785 0,90 36.422 5,92

COM. VALENCIANA 574.939 -3.101 -0,54 42.009 7,88

EXTREMADURA 146.174 456 0,31 11.892 8,86

GALICIA 276.536 8.724 3,26 23.120 9,12

MADRID (COM. DE) 553.762 4.408 0,80 60.750 12,32

MURCIA (REGION DE) 156.046 3.055 2,00 14.328 10,11

NAFARROA 51.849 856 1,68 6.010 13,11

EAE 171.069 2.991 1,78 26.095 18,00

ERRIOXA 27.520 1.077 4,07 2.960 12,05

CEUTA 13.289 70 0,53 1.938 17,07

MELILLA 13.113 270 2,10 2.494 23,49

OSOTARA 4.907.817 74.296 1,54 487.355 11,02

Langabeziak eragiten dituen ondorio pertsonal eta sozial larriak alde batetara utziz, honen ondorio zuzena Segurtasun Sozialean eragiten den defizita da. 2009.tik Nafarroako Segurtasun Sozialaren kutxa defizitarioa da, soberakin handiko urteen ondoroen. Azalpen erreza du eta honako faktoreei dagokio:

•Dirulaguntzenhazkundea:2008.anzeuden17.500onuradunetik,2009.an27.900izaterapasaziren, eta 30.500 2010.ean.

Page 7: 1ekonomiaetaogasuna

13

Administración de la Seguridad Social (miles E) 2006 2007 2008 2009 2010Cotizaciones sociales 1.942.862 2.028.403 2.223.924 1.996.246 2.001.632Prestaciones sociales 1.482.272 1.684.938 1.788.921 2.052.645 2.139.595Diferencia 460.590 343.465 435.002 -56.398 -137.963

•Kotizazioenerorketa:langilekopurugutxiagodaudeneankotizaziogutxiagoematendira.

•HauguztiaGobernua,CEN,etaUGTetaCCOOartekoharremanzuzenbatetanemanda.Krisianzehar, ERE asko aurkeztu dira, zeinak Nafarroako Gobernuarengatik sistematikoki izan diren onartuak, aurkezten zituen enpresak mozkinak eduki ala ez. Gainera egoera okertzeko, 2012.ko Lan Erreforma onartu zenetik EREen kopurua hirukoiztu egin da.

Aurrerabegira

Gaur egungo egoera azaltzen duten faktore ugari dago eta guztiak ala guztiak kontutan hartu beharko dira krisi hau sortu duen sistema aldatu nahi badugu.

Banketxesistema: banketxei libreki ibiltzeko aukera eman zaie eta irabaziak lortzeko izan duten gehiegizko nahiak, kontrola eta euren espekulazio operazioen gaineko zorroztasuna galtzera eraman ditu, modu hone-tan prozesu azkar baten baitan urtu direlarik. Frogatu ahal izan den bezala, banketxe sistema ez dago modu egoki batean arautua eta gainbegiratua. Era berean, kutxa publikoen desagertzearekin sektore publikotik jarduera ekonomikoa sortzeko tresna finantziero oinarrizkoa desagertzen da.

Zorpetzea: gehiegizko zorpetzea, batez ere sektore pribatuari dagokiona, krisiaren eta bere ondorioen arra-zoi argienetakoa da. Aurreko puntuarekin zerikusi zuzena duen atala da izan ere, kasu askotan zorpetze hau bankuek eraginda izan baita mozkinak irabazteko asmoarekin. Bestelako banku sistemekin alderatuta, gu-rean ez dago inolako koerantzukizun bankariorik mailegu irregularrak eman diren kasuetan, modu honetan zorraren portzentai bat arazoa sortu duen banketxearen gain eror dadin.

Etxebizitzareningurukoespekulazioaetabestelakooinarrizkoondasunak:espekulazioak lehenago edo beranduago eztanda egingo duten burbuilak sortzen ditu bidean dagoen ororengan eragin zuzena duelarik. Baino modu ez zuzenean gainontzeko jendartearegan eragina dute izan ere, aipatu burbuilek prezioen go-rakada sortzen baitute eta oinarrizko ondasunen asetze maila gero eta zailagoa bilakatzen dute diru sarrera nahikorik ez duen pertsonentzat.

Politika fiskala: politika liberalen aplikazioak zerga txikiak nagusi diren edota desagertzen diren sistema fiskala sortzen du. Kontutan izanik hauek direla administrazio publikoaren diru sarrerarik garrantzitsuena, gastuak eta inbertsioak egiteko ez-gaitua den sektore publiko ahularekin aurkitzen gara parez-pare.

Aurrekontupolitika: aitzitik esandakoari lotuta eztabaidaezina da gastu eta inbertsioen aurrekontu politika egoki baten beharra, bereziki garrantzitsua dena lehenetsiz eta etorkizuneko jasangarritasun ekonomikoa ziurtatuz, onura ekonomikoa dagoen garaietan aurreztearen printzipioa aplikatuz geroko zailtasunak baliabi-deekin gainditu ahal izateko.

Sektorepublikoa: sektore publikoak merkatuan eragina izan behar du eta sektoreen arteko lehiakortasun askea bermatu beharra dauka, esaterako informazio eskubidearekiko sarrera ziurtatuz. Horretarako beha-rrezkoa da egitura zein kudeaketa eraginkor batez hornitzea. Gainerakoan enpresa publikoen tresneria dago, esate baterako sektore klabeei egonkortasuna emateko erabili daitezkeelarik.

Ekonomia eta ogasuna