17hezkutza

5
BERE KULTURA SUSTATUKO DUEN JENDARTEA 129 HEZKUNTZA • ZER DA? Hezkuntza eskubide indibidual zein kolektiboa da, herrien garapen kolektiborako zein norbanakoaren gara- pen integralerako ezinbesteko tresna. Jendartearen oinarrizko zutabea, alegia. Historikoki estatu ezberdinek euren interesen araberako jendartea berproduzitzeko erabili ohi izan dute hezkuntza. Horren adibide argia dira urtetan zehar gure herrian inposatu diren legeak eta dekretuak, zeint- zuen eginkizun nagusia asimilazioa izan den. Honen aurrean, Euskal Herriak alternatibak garatzen jakin izan du eta inposaketen gainetik herri gisa izan ditugun nahi eta beharrei erantzuteko bideak sortu dira. Ildo horretan koka ditzakegu Ikastolen sorrera, eus- karazko lerroen sorrera eremu publikoan, Euskal Curriculumaren proiektua, Euskal Unibertsitatea garatzeko proposamena etab luze bat. Beraz, gauza bat da hezkuntzaz ulertarazi nahi izan digutena eta beste bat izan beharko lukeena. Hezkun- tzak, herri baten biziraupenerako tresna izan behar du, eraldaketarako lanabesa. Zentzu horretan pertsona aske eta kritikoak garatzea izango da hezkuntzaren eginkizunetako bat. Azkenik, Hezkuntzaren garrantziaren aitortza azpimarratu beharra dago, batez ere krisi garaiotan. Horrega- tik, hain zuzen ere, hezkuntzaren esparrua bereziki zaindu eta sustatu beharrekoa dela deritzogu. • EGUNGO EGOERA 1.- Hezkuntza, adoktrinazio eta asimilaziorako tresna Nafarroako hezkuntza ereduak estatu espainoletik inposatutako egiturak eta ezaugarriak ditu. Hau da, esta- tuak egungo jendarte eredua berproduzitzeko sortutako lanabes berdinak ezartzen dira gure eskoletan, haur eskoletatik hasita helduen alfabetizazioraino.

description

 

Transcript of 17hezkutza

Page 1: 17hezkutza

BEREKULTURA SUSTATUKODUEN JENDARTEA

129

HEZKUNTZA

• ZER DA?

Hezkuntza eskubide indibidual zein kolektiboa da, herrien garapen kolektiborako zein norbanakoaren gara­pen integralerako ezinbesteko tresna. Jendartearen oinarrizko zutabea, alegia.

Historikoki estatu ezberdinek euren interesen araberako jendartea berproduzitzeko erabili ohi izan dute hezkuntza. Horren adibide argia dira urtetan zehar gure herrian inposatu diren legeak eta dekretuak, zeint­zuen eginkizun nagusia asimilazioa izan den.

Honen aurrean, Euskal Herriak alternatibak garatzen jakin izan du eta inposaketen gainetik herri gisa izan ditugun nahi eta beharrei erantzuteko bideak sortu dira. Ildo horretan koka ditzakegu Ikastolen sorrera, eus­karazko lerroen sorrera eremu publikoan, Euskal Curriculumaren proiektua, Euskal Unibertsitatea garatzeko proposamena etab luze bat.

Beraz, gauza bat da hezkuntzaz ulertarazi nahi izan digutena eta beste bat izan beharko lukeena. Hezkun­tzak, herri baten biziraupenerako tresna izan behar du, eraldaketarako lanabesa. Zentzu horretan pertsona aske eta kritikoak garatzea izango da hezkuntzaren eginkizunetako bat.

Azkenik, Hezkuntzaren garrantziaren aitortza azpimarratu beharra dago, batez ere krisi garaiotan. Horrega­tik, hain zuzen ere, hezkuntzaren esparrua bereziki zaindu eta sustatu beharrekoa dela deritzogu.

• EGUNGO EGOERA

1.- Hezkuntza, adoktrinazio eta asimilaziorako tresna

Nafarroako hezkuntza ereduak estatu espainoletik inposatutako egiturak eta ezaugarriak ditu. Hau da, esta­tuak egungo jendarte eredua berproduzitzeko sortutako lanabes berdinak ezartzen dira gure eskoletan, haur eskoletatik hasita helduen alfabetizazioraino.

Page 2: 17hezkutza

ASKATASUNA

AMA LURRA

PERTSONA

BERE

KUL

TURA

SU

STAT

UKO

IZAN

GO D

UEN

JEN

DART

EA

130

Zentzu horretan curriculum inposatu bat dugu, Nafarroako Gobernuak dituen eskumenak erabiliz dekretu bidez hertsiki lotu duena. Beraz, gure eskoletan ez da gure herriko kultura eta ohituren transmisioa ber­matuko duen curriculum ofizialik. Are gehiago, curriculum ofizial hau bermatzen ez duten testu liburuak ere debekatuak izan dira.

Bestetik, Nafarroa 3 zonalde linguistiko ezberdinetan banatzen duen lege atzerakoia dugu indarrean, “zo­nalde ez euskalduna” deiturikoan euskaraz eremu publikoan ikasteko aukera debekatzen duena. Hau da, euskalduntzen ez duten, eta ondorioz, euskara jakiteko dagokigun eskubidea bermatzen ez duten ereduak indarrean egoteaz gain, herritar batzuei debekua ezartzen zaie.

Inposaketen esparruan ikasleak dira hezkuntzaren gabeziak lehen pertsonan pairatzen dituzten lehenak. Hezkuntza sistemaren antolaketa eta pedagogia eredua bera, ikasle akritikoak eta sumisoak lortzeko he­lburua izanik, Nafarroan Ikasleen Eskubide eta Betebeharren dekretua jarri dute indarrean ikasleengan kontrol handiagoa ezartzeko.

Azkenik, espainiar estatuan laster batean burutu behar den enegarren Hezkuntza Erreformak ondorio kaltegarriak ekarriko dizkigu berriro ere, oraindik onartuta ez dagoen arren, argitara emandako zirriborroak iragarri bezala.

2.- Hezkuntza ere krisian

Hezkuntzak duen eta aitortzen diogun garrantzia, gero eta indar handiagoz agertzen zaigu krisi garaiotan. Krisiaren aitzakiarekin hezkuntzari eragiten dioten neurri ekonomikoez gain, hezkuntza eredua ere krisian dagoela esan dezakegu. Beraz, bidegurutze baten aurrean egon gaitezke, zeinean murrizketen aurrean hezkuntzak duen garrantzia aldarrikatzetik harago, gure herriak nahi eta behar duen hezkuntza ereduaren bidean urrats berriak ematen hasi gaitezkeen.

Murrizketek hezkuntzaren kalitatean duten eragina ukaezina da. Arreta indibidualizatuaz hitz egiten ari garen aroan, ikasgeletan ratioak goratzea kontraesan hutsa da. Zer esanik ez arreta berezia behar duten ikasleen egoeraz. Inklusioaz hitz egin dezakegu irakasleei orduak murriztu eta ratioak handitzen ditugunean? Zen­tzu honetan irakasleengan zama handitzen doa, baliabide gutxiagorekin eta ikasle gehiagorekin kalitatea bermatzea exijitzen baitzaie. Honi gaineratu beharra dago irakasleen iraunkortasun ezak ikasleen garapen prozesuan duen eragina.

Pedagogia eredua ere krisian dagoela esan dezakegu. Nola da posible XX. mendeko irakasleak, XXI. mendeko ikasleak hezten egotea XIX. mendeko sisteman eta eskoletan oinarrituz? Hezkuntza dinamikoa izan behar da, egoera berriei egokitzen jakin behar du eta zentzu horretan pedagogia ereduaren gaineko hausnarketak inoiz baino beharrezkoagoak dira. Asko dira jada, euren eskoletan zein lan bolondresak abian jarriz bestelako esperientziek dituzten onurak praktikara eramaten ari direnak. Zentzu honetan, magisteritza eskolak ere egoera berriari moldatu eta hezkuntza iraultzeko baliabideak eskaini beharko lituzke egungo sistema ber­matzeko ikasketak eman baino.

Beraz, argi eta garbi salatu behar ditugu besteak beste Hezkuntza alorrean ere, Nafarroako gobernuak aplikatutako murrizketak eta garbi izan Nafarroak Hezkuntzan garatu beharreko politika guztiz bestelakoa izan behar duela. Izan ere, hezkuntzara doan diru eta baliabide oro, gastua ez, baizik eta beharrezkoa deri­tzogun inbertsio gisa ulertzen dugu.

3.- Antolaketa eta parte-hartzea

Antolaketari dagokionean ere eredu inposatuak ditugu, erabat hierarkikoak. Erabaki markoak ez dira hezkunt­za komunitatearen isla eta gutxi batzuek erabakitzen dute guztioi dagokiguna.

Ikastetxeek ez dute autonomiarik euren erabaki propioak hartzeko eta ondorioz erabateko kontrola ezartzen da ikastetxeen funtzionamendu eta hezkuntza proiektuen inguruan. Ordea,esperientzia ezberdinek erakutsi digute zein aberasgarria den eskola bat zeinean hezkuntza komunitate osoak parte hartu eta erabakitzeko eskumenak izateaz gain herriarekin lotura gauzatzen den.

Page 3: 17hezkutza

131

Guraso, ikasle, langile zein hezkuntza komunitateko kideek ez dute eskola ereduen gaineko erabakiak har­tzeko eskumenik eta ez dira hauen parte hartzerako bideak irekitzen. Formakuntza eskasa garatzen da gurasoekin batera eta ikasleak subjektu baino objektu edo produktu gisa ulertzen dira.

Herria eta eskolaren arteko lotura ere eskasa da. Eskola ez dago herrian murgilduta eta aktibo gisa ulertu baino paper instituzionala jorratzera bideratuta dago.

4.- Hezkuntzaren hainbat ezaugarri

Egungo eskolak jendarte eredua mantentzeko diseinatuta dauden heinean, eredu kapitalista eta patriarkala berproduzitzeko diseinatuta daude ere bai. Ezkutuko curriculumak emakumeari egokitutako rolak garatzen ditu eta ez dago parekidetasunean oinarrituta. Honen adibide argia izan daiteke espazioen banaketa edota testu liburu ezberdin zein ikas materialetan zabaltzen den emakumearen irudia. Gutxi dira hezkidetzan oina­rrituta bestelako ereduak martxan jartzen ari diren eskolak, eta horrela izatekotan eskolak hartutako erabaki indibidualaren eskutan geratzen da.

Integrazioa, inklusioa edota kultura aniztasunari dagokionean gauza bera gertatzen da. Alor honetan ere irakasleen formakuntzari dagokionean eskasak dira martxan dauden dinamikak eta ondorioz egoera hauei aurre egiteko ezintasunak oso handiak.

Euskal kultura eta identitateari dagokionean ere, irakasleen borondatearen eskutan geratzen da transmisioa. Arlo honetan, laguntzak eskaintzetik haratago trabak nabarmenak dira. Hemen koka ditzakegu aurretik aipatu bezala testu liburuen debekuak, Euskal Herriko mapen debekua edota munduko gainontzeko herri zapalduekiko elkartasunaren kriminalizazioa.

Publiko­pribatu dikotomiak banaketa handiak eragin ditu euskal hezkuntzaren esparruan. Kontzeptuen ber­definizioa eman zen Hezkuntza Akordioaren baitan, eta honi jarraiki euskal publikotasunaren definizio berria jaso zen, herriaren beharrei erantzuten dien hezkuntza gisa definituz. Ideia hauek hedatuta ez dauden arren, egungo gatazka ezberdinak gainditzeko gakoa izan daitezke.

5.- Hezkuntza mailak eta eskola ereduak

Haur hezkuntza

Etapa honek, pertsonaren garapenean eta hezkuntzako ibilbidean duen berebiziko garrantzia azpimarratu nahi dugu. Horregatik, etapa honi arreta berezia eskaini behar zaiola uste dugu; adin tarte horretan bizit­za osorako gaitasunen garapenak baldintzatzen baitira(psikologikoak, afektiboak,kognitiboak, motoreak) eta gizarte baten antolakuntzan duen paperagatik, bereziki emakumeen bizitza proiektuaren garapenean eta familiaren egituraketan.

0­3 etapa. Gaur egun, etapa honetan hiru ikastetxe mota topatzen ditugu: publikoak, pribatuak eta kont­zertatuak.

Nahiz eta Nafarroako Gobernuak bere pean ikastetxe batzuk dituen, etapa honetako ikastetxeen kudeaketa Tokiko Administrazioari dagokio. Udalek bi aukera dituzte: beraiek zuzenean kudeatzea edota kanpora ate­ratzea, enpresa pribatuen eskuetan uztea, alegia. Gaur egun dagoen eskaintza, guztion eskubidea bermatu eta doakoa izatetik oso urrun dago. Batetik, egun dauden 100 inguru eskoletan adin honetako neska mutilen %30ri bakarrik bermatzen zaio postu bat. Bestetik egungo finantziazio ereduak (%40tik %60ra Hezkuntza Departamentuak, %25a Tokiko Administrazioak eta gainerakoa, %15etik %35era, familiak) hartu behar dira aintzat. Haur eskola publikoetan aitorpen errentaren arabera ordaintzen dute eta bakoitza zenbat ordu ego­ten den arabera. Ikastoletan berriz aitorpen errenta ez da kontutan hartzen eta ordu berdinak egoten diren haurrek berdin pagatzen dute.

Hezkuntza

Page 4: 17hezkutza

ASKATASUNA

AMA LURRA

PERTSONA

BERE

KUL

TURA

SU

STAT

UKO

IZAN

GO D

UEN

JEN

DART

EA

132

Pribatizazioaren aldeko apustua gailendu da. Iruñeko udala adibide adierazgarria dugu, eraikitako azken eskolak esku pribatuetan utzi baititu. Nafarroako Gobernuak darabilen politikari jarraiki eta Udal Batzarraren erabakiari muzin eginez, eraiki dituen azken eskoletan ingelesa amu moduan erabilita (Hello Rochapea, Hello Buztintxuri) sasi eredua ezarri du euskararen zabalpenari oztopoak jarri nahian.

Etapa hau derrigorrezkoa ez izan arren, gainontzeko Derrigorrezko Hezkuntzaren balio hezitzailea duela ulertzen dugu, horretarako noski, beharrezkoak diren azpiegiturak, pertsonala, ratioa, prestakuntza…, eskaini beharko zaizkielarik. Doakoa beharko luke izan eta egungo eskariari erantzuteko gaitasuna eduki.

Lehen Hezkuntza

Murrizketen ondorioak: ratioak, laguntzak,koordinazioa...

Bigarren Hezkuntza

Hezkuntza lege berriaren ondorioak: Nafarroako erabakitze ahalmena murriztua ikusiko da. Eskola porrotari aurre egiteko neurri eraginkorrak hartzeko ezintasuna.

Unibertsitatea

Nafarroan lau unibertsitatek daukate bere egoitza, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) deritzana, Na­farroako Unibertsitatea (OPUSekoa), Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) eta UNED. Asko dira oraindik uni­bertsitateak erakusten dizkigun gabeziak: euskaraz ikasi ahal izatearen ezinezkotasuna, eredu hierarkikoa, ikasleriaren bigarren mailako eragile izaeraren rola, goi mailako ikasketa eta ikerketaren merkantilizazioa edota tasen igoera.

Lanbide Heziketa

Murrizketen ondorioak batez ere baliabideetan nabaritu dira; hezkuntza erreforma berriak egun dagoen pribatizazioa larriagotuko du, Donapearen afera...

Lanbide Heziketetan euskarazko eskaintza hutsaren hurrengoa dela ere esan dezakegu.

Landa eskolak

Asko dira gure herrialdean barreiaturik dauden Landa Eremuko eskolak. Hauei begirako tratamendu berezirik ez dago eta kontutan izan beharra dago dituzten berezitasunei so eginez, bestelako eredu eta beharrak dituztela.

Landa Eremuko eskolen garapenaren bermerako ezinbestekotzat jotzen dugu lehenik eta behin duten be­rezko izatearen onarpena, honi so egiteko administrazioaren barruan atal berria sortu beharko zelarik.

Bestetik, aipatu beharra dago azken urtetan eskolen itxiera nabarmena egon dela ratioak betetzen ez zire­naren aitzakiarekin. Ordea, herri batzuetan ikasle kopuruak gora egin duenean ez dira irekierak edo berri­rekierak gauzatu. Honekin erabat loturik dago hizkuntzaren auzia, “zonalde ez euskalduna” deituriko hainbat herritan eskolak itxi izanaren arrazoia D eredua martxan jartzeko borondate ezaren ondorioa izan baita.

Nafarroan eskola hauen garapenari baldintzak jarri izana, hauen tratamendua ikuspegi ekonomizista batetik egitean dauka bere oinarria. Europako herrietan ondare kultural gisa tratatuak diren bitartean, hemen ez zaie aitortzen beren balore pedagogikoa.

Page 5: 17hezkutza

133

Aurretik adierazi dugun bezala, Landa Eremuko eskolek berezko tratamendua behar dute eta hauetan irakasle gisa jarduteko berezko formakuntza jaso behar da ere. Arlo honi dagokionean ezinbestekoa da ma­gisteritza eskoletan hauei begirako lanketa egitea eta modu berean irakasleen formakuntza. Gainera, Landa Eremuko eskolen irakasleen karrera profesionalari bultzada emateko hezitzaileei erraztasunak eta pizgarriak eman beharko litzaizkieke lanpostuak erakargarriagoak eginez eta egonkortasuna bermatuz.

Azkenik, eta antolaketari dagokionean, aipatu berezitasun hauei aurre egiteko organo eraginkor baten jar­duna beharrezkoa da. Bide beretik, egungo zentzugabeko banaketa geografikoarekin amaitu behar da eta eskola mapa berri bat sortu zeinetan eskola hauen beharrei egokitutako proposamena jasoko den.

Aisialdi eskolak

Gaur egun, esan genezake, Nafarroako Haurren Hezkuntza Ez Formala ez dagoela behar bezala lagunduta, ez eta aitortua ere. Arazo estruktural baten aurrean gaude. Lan eta familia kontziliazioa bermatuko duen denbora banaketaren aldaketa lortu behar dugu.

Eta puntu honek berebiziko garrantzia dauka gure ustez, izan ere, egungo aisialdia kontsumistari alternatiba bilatu behar bazaio, baloreetan heziko duen aisialdia da bultzatu, sustatu eta lagundu behar dena, euskarari bizitasuna emanen diona, jolasteko, harreman osasungarriak eraiki eta lantzeko. Haurrek ez baitute eskolaz kanpo euskaraz aritzeko aukerarik gaur egungo aisialdi eskaintzan.

• HAINBAT DATU1

Ikastetxe kopurua

Ikasketa ez unibertsitarioan, 311 zentro daude. 241 sare publikokoak, 68 kontzertatuak eta 2 pribatuak

Matrikulazioa ereduka

Ikasleen %65a sare publikoan matrikulatuta dago eta gainontzeko %35 inguru kontzertatuan.

Matrikulazioa ikasmailaka

Haur Hezkuntzan, 25.492 ikasle. Lehen Hezkuntzan 38.296 ikasle. DBH 23653 ikasle.

Matrikulazioa Ikastetxe publiko eta pribatuetan

Sare publikoak ikasleen %76,74 hartzen du eta %23, 26 gainontzekoek.

1 http://www.educacion.navarra.es/portal/Informazio+interesgarri

Hezkuntza