144 (2006ko maiatza)

38
2006ko MAIATZA, 144. ZENB. DOHAINIK SANTELMOAK PASA DIRA. ETA GUK ORAINDIK GOGOAN... www.baleike.com

description

[Iritziak, zine forum, agenda...] [Orain 10 urte: umezainak eta santelmoak.] [Ze berri: kudeaketa plana, bertso txapelketa.] [Aitamariko eta Pulpoko neskak ] [Olarru zopa: berenjena beteak] [Santelmoak joan dira] [Nuria L. de Gereñu Garraio sailburuari elkarrizketa] [Darahli 06 proiektua: zer egin dute Saharan zumaiarrek?] (+403)

Transcript of 144 (2006ko maiatza)

Page 1: 144 (2006ko maiatza)

2006ko MA

IAT

ZA

, 144. Z

EN

B. D

OH

AIN

IK

S A N T E L M O A K P A S A D I R A . E T A G U K O R A I N D I K G O G O A N . . .

www.baleike.com

Page 2: 144 (2006ko maiatza)

librean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4

ze berri . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6

argazki erreportajea

san telmoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .10

orain hamar urte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14

erreportaje berezia

darahli 06 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .15

elkarrizketa

nuria l. de gereñu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .28

olarru zopa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .33

kirola

herriko neskak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .34

zine forum . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .37

agenda . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .38

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

HERRI ALDIZKARIA

Juan Belmonte, 29 behea

tel.: 943 86 15 45

e-maila: [email protected]

Argitaratzailea

BALEIKE KULTUR ELKARTEA

e-maila: [email protected]

Administrazio batzordea

Xabier Azkue, Gurenda Serrano

Koordinatzailea

Itziar Mora

Kazetariak

Itsaso Ibarra

Maitane Urbieta

Itziar Garate

Izaskun Urbieta

Maitane Agirre

Iure Alzibar

Abelin Linazisoro

Haize Galarraga

Kolaboratzaileak

Juan Luis Romatet, Xebas Leiza,

Miriam Romatet, Dani Carballo,

Unai Gijarro, Joanito Dorronsoro,

Eneko Dorronsoro,

Xabier Aranguren, Xabier Aizpurua,

Ibon Aizpurua, Izaga Garzia,

Beñat Fernandez de Arroyabe,

Jon Maia, Eguzki Agirrezabalaga,

Natur Taldea, Ander Hormazuri,

Aitor Manterola

Azalaren argazkia

Ines Aseginolaza

Diseinua eta maketazioa

Roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa

Imanol Azkue

Publizitatea

tel. 943 86 15 45

[email protected]

Inprimategia

Antza Inprimategia

(Lasarte-Oria)

Tirada

1.100 ale

Lege gordailua: SS-405/94

ISSN: 1136-8594

Baleikek ez du bere gain

hartzen aldizkarian adierazitako

esanen eta iritzien erantzukizunik.

aurkibidea

AHTren aurkako ekitaldia antolatuzutela eta, Garraio sailburuarekinjardun dugu horretaz eta bestehainbat kontutaz.

nuria lopez de gereñu

AHT eta beste kontu batzuk

BALEIKEren bulego ordutegia: astelehen, asteazken eta ostegunetan 16:30etik 18:30era

Page 3: 144 (2006ko maiatza)

librean

4 2 0 0 6 k o M A I A T Z A

Aspaldidanik etxegintza sektorea istilu eta polemikaz bete-rik azaltzen zaigu, zurrunbilo ikaragarri bat non etxegile,udal, banka, aurrezki kutxa, inmobiliaria, notaritza, espe-kulatzaile eta abar, era desberdinean bada ere, ur zorabia-tu horien eragileak diren. Diru asko mugitzen den arloada, eta jakina, marrazo ugari inguruka. Mahuka lekubihurtu da etxegintza, eta egun inor gutxi harritu garaMarbellan gertatuarekin, zeren eta praktika hau edoantzekoak oso zabalduak daudelakoan baikaude.

Etxegileek eta Banka dira (bata bestearengandikbereiztea gero eta zailagoa bada ere) zurrunbilo horrenindar nagusiak, dinamika markatzen dutenak, alegia, etaAdministrazioa (Gobernu, Foru Aldundi, Udal, etab.)eta alderdi politikoak beraiek ere ez dira gai dinamikahorri aurre egiteko eta gutxiago oraindik norabidea alda-tzeko. Haiengandik trukean jasotzen dituzten "mesedee-kin" (frontoi, parke, bariante, kirol taldeen babesle edoantzekoak) konformatu behar. Idi izan beharren gurdibihurtu dira.

Eta zurrunbiloaren erdi erdian, itotzeko zorian, agen-te baino gehiago paziente edo pairante den etxebizitzareneroslea dago. Figura garrantzitsuena bada ere (haren biz-karretik ari baitira denak) guztien menpe dago. Erosleakezer gutxi erabaki dezake.

Etxegileak esango dio zenbat, nola (beltz, zuri edozein koloretan) eta noiz ordaindu. Eta diru bila banketxe-ra hurbiltzen denean beste hainbeste.

Eroslearen larritasunegoera azken muturrerainoeraman da, itotzeko zorirai-no. Gazte bikoteak eurensoldatekin etxebizitza erosteaezinezkoa dute gaurko prezioetan. Hipoteka maileguariezin diote inolaz ere aurre egin. Egoerak tope jo du.Baina eroslea itotzea ez da komeni, bestela akabo guz-tia!! Eraikuntza ekonomiaren motorra omen (marrazohorien ekonomiarena, batez ere). Eta makinak martxanjarraitu beharra daukanez, eta egoera bere azkenetandirudienean, hara non agertzen zaigun Banka, Jainkoa-ren eran (estutu bai, baina ito ez), Salbatzaile gisa, azkeninbentoa aurkeztuz: hipoteka mailegua 50 urtetara. Hau35 urtetik beherako gazteentzako aurkeztu da; maileguaerrazago eta erosoago ordain dezaten. Orain arte 25 urte-tan ordaindu badugu, aurrerantzean 50etan. Langileaktibo zaren bitarteko soldataz gain jubilatu izaten zare-neko pentsioa ere manejatu nahi dizute. Orain arte,etorkizuna prestatu beharra zegoela zioten, Pentsio etaJubilazio Planetan aurreztu, zahartzaro zoriontsuaaurreikusiz. Inbento berri honekin hau dena sobrandago. Plan bakarra gelditzen zaizu: bizitza osoan etxebi-zitza ordaintzea!!

Egora honen aurrean egin dezakegunaz ideiaren batbaldin baduzu, orrialde hauetan idaztera gonbidatuazaude, irakurle. Jarraituko dugu!!

dani

Karmelo Arroiabe

Etxebizitza, bizitzeko ala bizitza etxebizitzaren truke?

Page 4: 144 (2006ko maiatza)

52 0 0 6 k o M A I A T Z A

Lau zenbaki erakutsidizkit ordenagailukopantailak: 23:36. Gauakestali du eguna, etateklatuan tiki-takadabiltzan behatzak zurikolorez narrastutadauzkat. Esan baldinbanuen, esan nuen.Logela berritu behargenuela, guk geuk,geure-geurean, guretiketa guretzat. Apal berribatzuk jartzea besterikez zen hasieran, baina...

Hilabete pasatu dut hauts zuriz inguratuta. Nahiz eta aitatxok askoz ere lan gehiago egin,

jakinarazi nik egin dut lau haizeetara. Mingain alperraizatearen kontuak, badakizue. Beno, espatula etaaguaplasta bezalako bikoterik ez dago brikolajearenerresuman. Lana eta nekea ematen dute galanki, niribehintzat bizkarraldea eta sorbalda gainak minberatudizkit. Buruz gora sabaian aguaplast ematen jarduteakebasioa ekarri dit, delirioa ere bai batzuetan.Micelangelok nola bukatu ote zuen Sixtotar Kapera

margotzen? Markak hausteko moduko lunbagoarekin,seguru!

Harira. Lantokiko ordenagailu mutu hori utzi, etagauza praktikoagoak egitearen sentipena izan dut egunotan.Erabilgarria naizela ikusi dut. Aguaplasta oso bisuala da,zuloak tapatzen ditu, esker oneko lana da. Ezertarako balioez duten gauzak egitearen irudipena izaten dut askotanlanean. Aguaplastarekin ez zait holakorik bururatu.Egindako lana, ezagun. Gainera, merezi du norberarenfruituak ikustea eguneroko logelan. Adreiluak jartzen ezdakigula dirudi, ez garela gai kableak pasatzeko, hormakmargotzen arrastorik ere ez daukagula. Ba, ez! Denaegiteko gai gara, baina txipa aldatzea kostatzen da.Marrubizko bizitza honetan leloa aldatu beharra daukagu:pentsatu, sentitu, ekin! Kanpoko igeltseroak, etxekoak ezdiren arotzak, noranahi doazen argiketariak egin izanbalute lan hau, ez nuke berdin egingo lo hemen. Ardiakkontatzerakoan, neure burua ere kontatu egin beharkonukeen. Ametsek ere, beste kolore bat lukete.

Baina beldurtuta nago. Gure etxe zaharreko paretaoker txulodunak sakonune eta tripaz beteta daude, etaaguaplastaren dekalogoa entziklopedia ari zaigubihurtzen. Noiz iritsiko da pintatzeko garaia?!

PD: Aguaplastaren dekalogoan, aitari eskerrak, amarieskubiak, eta osabaren antxoak mundialak!

xa2

atximurka & brossa

A g u a p l a s t a r e n d e k a l o g o a

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24 Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

Page 5: 144 (2006ko maiatza)

San Telmo, 12Tel. 943 860760

6 2 0 0 6 k o M A I A T Z A

EBPNren (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren) biga-rren urteko planaren aurkezpenean adierazi zutenez, Eus-kara Zerbitzua sendotu nahian Zumaiako Udalak Euskarateknikaria kontratatu du behin betiko izaeraz. Euskara tek-nikariaz gainera, Udaleko arduradunek ziurtatu zutenez,EBPNko teknikaria ere izango dugu herrian euskara nor-malizatzeko lanean. Horixe izan omen da aurtengo lorpe-nik handiena.

Udaleko ordezkariek eskerrak eman zizkieten EuskararenAholku Batzordeko kideei beraien ekarpen eta elkarlanaren-gatik, Euskara Zerbitzuan garatzen dituzten ekintza eta jar-dueren abiapuntua behin baino gehiagotan Euskararen Ahol-ku Batzordea izan delako.

Euskara transmititu, erabili, eta elikatuMaria Eugenia Arrizabalaga alkateak eta Euskara batzordebu-ruak eman zuten planaren berri, eta martxan dauden edoegongo diren ekimenen berri ere bai. Hiru zatitan banatu dutekudeaketa plana: euskararen transmisioa, euskararen erabilera,eta euskararen elikadura. Zumaiar guztiei «euskararen aldearitzeko» gonbitea egin zien, «euskara normalizatzea denonartean lortu beharreko helburua delako».

Zumaian euskara belaunaldiz belaunaldi igarotzea «ber-matuta» dagoela esan zuen alkateak, «ikastetxe guztiak D ere-dukoak izateaz gain, eskolatik kanpoko jarduerak, oro har, eus-karaz egiten direlako». Hala ere, lana badagoela gogoratuzuen; esaterako etorkinekin. Horiek euskalduntzea ez da erra-za, baina «ahaleginetan» ari direla esan zuen. Lehen Hezkun-tzan ikasten duten etorkinentzako antolatu duten Alea TitaKonba ekimena nabarmendu zuen. Urte hasieratik, asteanhiru aldiz elkartzen dira umeak Ludotekan begirale batekin,eta programa bat lantzen dute. «Orain arteko balorazioa osopositiboa» dela esan zuen alkateak. DBHko ikasle etorkinen-

tzat ere bada ekimenik: astean bitan elkartzen dira Forondan.Bestalde, 'AISA', gazteekin udazkenean abiatuko duten egitas-moa da.

Euskara ikastaroei dagokienez, aurten ere ikastaro bereziakantolatuko dira, eta AEKk gurasoei ematen dienaz gain, mer-katarientzat berezia izango den beste bat jarriko dute abian,«beraien ordutegietara eta beharretara egokitutakoa».

Ohikoak diren beste ekimen batzuekin ere jarraituko dute:iaz hasitakoari segituz, eskoletan bertsolaritza lantzeko progra-ma emango dute; irakurzaletasuna bultzatzeko ekimenakegingo dituzte; eta euskara ikasteko diru laguntzak banatukodituzte.

Alkateak gogoratu zuenez, herrian euskararen ezagutzamaila handia izan arren, erabileraren eremua ez da hain han-dia. Erabilera bultzatzeko ekimenen artean, batek Udala duardatz, udaletxeko langileek eta Udaleko zerbitzuek ErabileraPlana garatuko dutelako. Lan luzea izango omen da: euskarak

Kudeaketa Plana: euskara txanpan!!

Herrian euskara normalizatzeko planaren barruan,2006ko KUDEAKETA PLANA aurkeztu dutemaiatzean.

ze berri

Page 6: 144 (2006ko maiatza)

langileen artean duen egoera aztertu eta, ondoren, plana egin-go dute, «langileen trebakuntza beharrak aztertuta, neurri era-ginkorrak hartzeko».

Toponimia Mapa ere aurten aurkeztu dute Imanol etaXabier Azkuek. Herriko leku izenak aztertzeko egin dute, etahorri jarraituz, Toponomia Mapa kaleratuko du Udalak. Herri-ko toki esanguratsuenak zabaldu, eta «gerora etorriko direnbeste argitalpen batzuen lehen urratsa izango da».

'Lanera!' ekimenaren baitan, Urola Kostako Udal Elkarte-aren babesean, enpresak euskalduntzeko ekimenarekin jarrai-tuko dute.

Aurten Merkataritza Euskalduntzeko Planaren bigarrenfasea garatuko dute, eta helburuen artean, zerbitzuetako lan-gileekin lanean hastea da, Merkataritza Planera bil daitezen.Hartara, arlo horretako sektore guztiak bilduko lituzkete, eta

Udalak «beraiek proposatutako ekimenak jarriko ditu abian».Kale erabilera neurtzeko asmoa ere aipatu zuten. Sozio-

linguistikako Klusterrak Euskal Herri osoan egingo du, herrizherri, euskararen erabilera neurtzeko kaleko azterketa.Zumaian udazkenean hasiko dira lanean, eta Udalaren asmoada, horrelako lanak aldian behin egitea, «horren arabera neu-rriak hartzeko».

Euskara elikatzeari dagokionez, herriko euskara ikertze-ko bekak, esate baterako, Zumaiako hizkeraren ezaugarriaketa bitxikeriak bilduko ditu, «ondorengoentzat gorde ahalizateko». Lan horrekin, geroago garatuko diren beste egi-tasmo batzuen oinarriak jarri nahi ditu Udalak.

Bestalde, lehen ere egiten diren jarduerekin jarraitukodu. Hala, Euskara Kiroltasunez jaia berriz antolatuko dute,adibidez.

72 0 0 6 k o M A I A T Z A

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

tresna digiinternetscanner

ze berri

Nola idazten ote da euskaraz...??

Hitz horrek H-rik ba ote dauka? Beste hura TS-z edo TZ-zidazten da? Nola esaten da "proveedor" euskaraz? Internetennon daude hiztegiak? Hutsune hori betetzeko asmoz, mer-katarientzako ikastaroa antolatu du Euskara Zerbitzuak.

12 orduko ikastaro berezia izango da, eta Foronda kulturetxean emango dute: maiatzaren 19, 22, 24, 26, 29 eta 31n,14:30etik 16:30era bitartean. Batez ere praktikoa izango

omen da, eta gaiak honako hauek izango dira: zenbakiaknola idatzi, datak, orduak, txekeak nola bete, prezioen orto-grafia, oharrak nola idatzi...

Izena emateko, udaletxeko Euskara Zerbitzukoengana jobehar da, telefonoz (943 86 50 25) edo posta elektronikoz([email protected]).

Maiatzaren 17ra arteko epea daukazue!!

MERKATARIENTZAKO IKASTAROA

Page 7: 144 (2006ko maiatza)

Jose Mª Korta IndustriguneaA1 - 4. Pabilioiatel.: 943 86 50 68fax: 943 86 13 45e-mail: [email protected]

8 2 0 0 6 k o M A I A T Z A

Santelmo festa ondorengo ostiral gauean, apirilaren 28an,San Prudentzio egunez jokatu zen Zumaiako azken bertso-lari txapelketa herriko jubilatu etxean, 100 lagun afaldarrenarteko giro beroan. Zortzi bertsolari gaztek hartu zutenparte; Unai Gijarro (azken bi urteotako txapelduna) etaharen anaia Jokin, J.J. Aizpurua (88an txapeldun izana),Manex Elola, Maddi Gallastegi, Josu Manzisidor, MarkelPeñalba eta Maialen Velarde.

Lekuz aldatu dugu aurten. Orain arteko zazpi saioakAnade elkartean jokatu badira ere, bagenekien era honeta-ko ospakizunak endredo ugari sortzen dizkiola elkartearibazkide denak festetan murgilduta dabiltzan egunotan, etahorregatik herriko jubilatu etxean egitea erabaki dugu aur-tengoan. Festa giroan marinelez jantzitako gazte jende ber-tsozaleak bete zituen janlekuko mahai gehienak. Bertsogiro aparta. Zortzi bertsolariak gazteak eta publikoa ere bai,horra jaialdiko protagonistak zaharretxean.

Jon Maiak zuzendu zuen bertso saioa, berak asmatu etaeman zizkien maisuki gaiak ariketaz ariketa. Epaile lanetanberriz, aurreko urteotako hirukote bera, Baxakarte, JosuGarate eta Imanol Lazkano. Sailkapenei buruzko egituranaldakuntzatxo bat egin da aurten; aurreneko zatian bertso-lari guztiek kantatu ondoren, bi bakarrik aukeratu dira biga-rren zatirako. Joxe Joakin eta Maialen sailkatu ziren txape-laren bila nor baino norgehiago buruz buru joka zezaten.Ez dut uste inor harritu zenik hautaketa honekin. Saioahasi bezain pronto konturatu ginen entzuleok, Aizpuruaklehengo lepotik daukala burua, eta lanak emango zizkielazazpiei. Maialen gazteak menderatu du hala ere oraingoanbeteranoa. Erabaki honek ere ez zituen bada harritu entzu-leak, ez horixe.

Bere buruarekin seguru, kantakera aparta, arrazoietansendo eta bertso teknikaz urtez urte janzten ari zaigunZumaiako txapeldun berriari etorkizun ona opa diogu.Azken bi urteotan txapela buruan zenbait plaza eta saiotanzehar bertsotako ofizioan trebatu zaigun Unai jatorrarenlekua Maialen gazteak hartzeak, on egin diezaioke honi, etabaita gure bertso eskolaren irudiari ere. Bertsozalea askopoztu zuen Joxe Joakinen saioak, hori garbi baino garbiagoadierazi zuen publikoak bere txalo zaparradekin. Unaik ezzuen porrot egin, hori badakigu denok. Agian beranduxamar esnatu zela, berak zioen moduan. Markel eta Joki-nek parez pare jaso zuten publikoaren saria. Josuk ondo ira-bazita dauka herriko bertsozaleon estimazioa; baduguhonen beharra herrian, bai bat-bateko txapelketan eta baiGabonetako idazketa saioan huts egin gabe parte hartzenduelako. Bertsogintzaren maila goraka doa urtetik urtera

Bejondeizula, Maialen!

ze berri

JOANITO DORRONSORO

Page 8: 144 (2006ko maiatza)

92 0 0 6 k o M A I A T Z A

eta, Maddik bertsotan kantatu zuenez, horrexek izan zuenerrua bera, Manex eta Josu ez nabarmentzearena, zorione-ko errua. Denok ezin irabazi, baina galtzailerik ez da izaninor. Herriko euskaldun guztiok irabazi dugulakoan nago.Euskal kultura jaso nahian gabiltzanontzat aurrerako bul-tzadatxoa dira horrelako ekitaldi xumeak.

Ez nuke nahi bukatu eskerrak eman gabe Jon Maia, Ima-nol Lazkano, Baxakarte eta Josuri, urtero musu-truk egitenduten lan esker txarrekoagatik, eskerrak antolakuntzako bizka-rrezurra dugun Xabier Azkue adiskideari. Jaialdia oroimeneangorde dezagun lagungarri, Marieta Azkuek grabatu zigun bide-oan aurten ere. eta kronikatxo honen amaiera letrak bihoazkieesker onez Anade elkarteko zuzendari taldeari, hainbeste urte-tan gure zerbitzura hartu izan duten ardura guztiagatik.

Bejondeizula, Maialen, aupa beste zazpiok! Datozensantelmoetan hurrengoa, beste urtebete gelditzen zaigu.

MAIALEN (2. bertsoa)

Tinbrean bakarrik ezseguru zeharoatzo hartu genitunmakina bat tragota ez gogoratzeaagian nahiagonere oroimeneangauza bat badagoilunpetan zinelaaskoz politago

JOXE JOAKIN (3. bertsoa)

Esnatu eta alkarhortxe bat-bateanzerbait gertatuko zan gaur gure arteanbaina zuretzat nonbait hori ez suerteanez zedila izan ez inoren kalteanbeti gordeko zaitut subkonszientean

HAMARREKO TXIKIAN OFIZIOKA

Bezperako parrandaren ondoren zuek biok Itzu-rungo txoko batean esnatu zarete; elkarri begiratueta ez duzue elkar ezagutzen.

Gau hartako bertso batzuk:

Zer ote du bertsoak pozten gaituena

espresibitate ta sentimenarenaharekin hustu ohi dut nik sarri barrenabertsoak ematen dit ez daukadan dena

Zumaian bertsozale ugari ditugu

hori izan genuenaspaldi helburueta aurrera doa nik daukat segurueta luze horrelajarraituko dugu

PUNTUARI ERANTZUNAK (MAIALEN)

Page 9: 144 (2006ko maiatza)

10 2 0 0 6 k o M A I A T Z A

Joan dira... SantelmoOraindik balkoiren batean alkandora edozapi urdina ikustea kasualitatea dela esandaiteke; duela bi aste saskiaren barreneangeratutako arropari garbitzeko ordua iritsizaion adierazgarri. Izan ere, joan zaizkigusantelmoak.Etorri bezala, zarata artean joan ere. Lehenostiral hartan bertso saioa eta ZUGAkantolatutako txupinazoa izan ziren hotsarenarrazoiak; azken igandean, berriz, banderajaitsiera izan zen zarataren zergatia.Tartean, eta ondoren ere bai, festak berebidean! Denetarik ikusi ahal izan dugu: urterokoekitaldiak, berritasunak eta jada San Telmojaiak bezain ohiko bihurtu den euria.Txupinazoa, danborrada, musikaemanaldiak, herri bazkaria, bandera igoera,etab. izan daitezke lehenengoen erakusle.Ez dira, ez, gauza berriak falta izan (askokaurkakoa uste badute ere): noiz izan datxupinazoa ostiral gauean edo noiz egonziren azkeneko aldiz Zumaian bost txosna?

IURE ALTZIBAR

Page 10: 144 (2006ko maiatza)

112 0 0 6 k o M A I A T Z A

oak!!!

Page 11: 144 (2006ko maiatza)

12 2 0 0 6 K O M A I A T Z A

Gainerakoan, jendea nonahi, urtero bezala.Batzuetan gehiegi eta besteetan neurrian.Egongo da "gehiegi inoiz ere ez" pentsatukoduenik, baina galde diezaiotela herribazkarira joan eta lekurik ez zuenari, edogauean tabernako komunetara joan eta ilaraluzean zain egon behar izan zuenari. Halaere, eta behin baino gehiagotan entzun izanden kontua da, ez omen da aurreko urteetanadina kanpotar etorri. Beraz, neurriorekatua atsegin dutenak gustura izangodira aurtengoan. Joan dira, eta, ondorioz, datorren urtera arteezingo da Erribera kale urdinik ikusi(aurten Divergentes ez dator, ezta?) edobandera batekin herri oso bat kantuan jarri.Tarteko egunetan ere izango da, bai, zerospatua eta orduan ikusiko dugu elkar;bestela, datorren urtera arte.

Page 12: 144 (2006ko maiatza)

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

132 0 0 6 K O M A I A T Z A

Page 13: 144 (2006ko maiatza)

Orain 10 urte… Zumaian umeak nork zaintzen zituengaldetzen genuen. Aiton-amonak, eta, gaizki ordainduta,neska gazteak aritzen omen ziren orduan umezain. Lanaamaituko ote zitzaien orain, haurtzaindegiak zabaldudituztela eta?… Ez dakit, ba… Zumaian gero eta umegutxiago jaiotzen omen ziren orduan, baina 10 urtetanmakina bat aldatu dira gauzak… Santelmoetan, bai, lanegin dute umezainek… Izan ere, guraso asko ikusi ditu-gu kalean, umerik gabe…

Orain 10 urteko aldizkarian, Miren "Torreberri"ri egingenion elkarrizketa. Zaletu gutxi egongodira orain ere, hori bezainzaleak.

Orain 10 urte atera ziren tele-bistako saio batean Piru etakonpainia; bigarren gelditu etaSanto Domingorako bidaia ira-bazi zuten. Hori mauka postuhorretan geldituta!Txiskola edo… Aur-kezleak badu orainere beste saio batETB1en. Eskerrakorain ez den berabakarrik ateratzen…Zenbait gustura ibili-ko zen, berriz, Karibealdean…!!

Orain 10 urte…kirolen artean aerobic,etenik gabeko dantza dela idatzi genuen.Amaiak ematen zituen orduan ikastaro-ak. Makina batek egin du "dantza" ordutik... eta spinning,eta pilates… eta… Aerobic? Zer da hori?…

Orain 10 urte ere atera genituen Santelmoetako argazkiakaldizkarian. Lasai egon zaitezkete; aurten txintxoak izanzarete, eta ez dugu ia inor konpromisoan harrapatu... ezorduan bezala!

Amaiako plaza

14 2 0 0 6 k o M A I A T Z A

orain 10 urte

Umezainak, santelmoetako ajeak, etab. Z

Page 14: 144 (2006ko maiatza)

152 0 0 6 k o M A I A T Z A

D A R A H L I 0 6Z U M A I A

Mendebaldeko Saharan izan ziren astebetez herriko100 ikasle eta irakasle, hango bizimodua ezagutu etaelkartasun lanak egiteko. Baleike-ren Liburu etaDisko Zaharren azokan jaso zen diruarekin erositakobotikak ere eraman zituzten.

Han bizitako esperientziak bertan ibilitakoen ahotikezagutu ahal izango dituzue; izan ere, han izan zenAitor Manterola kazetaria, eta bere egunez egunekoankontatzen dizkigu. Gainera, BALEIKEko kazetariekinhitz egin dute han izandako hainbat lagunek.Eskerrik asko denei: Samuel eta Ibon irakasleei;Irune, Ane eta Andrea ikasleei; eta Ines medikuari.

Argazkiak: Aitor Manterola, Samuel eta beste irakasleak.

Page 15: 144 (2006ko maiatza)

16 2 0 0 6 k o M A I A T Z A

erreportaje berezia

Duela bi urte ereindako hazia izan da Herri Eskolako etaMaria eta Jose ikastetxeek elkarlanean gauzatu duten ekime-na. Ikasleek Mendebaldeko Saharako egoeraren berri izanzuten orduan, eta erabat liluratuta gelditu zirenez, zerbaitegin behar zela bururatu zitzaien. Zerbait hori errefuxiatusahararrek Tindufen (Algerian) dituzten kanpamenduetarajoatea zela pentsatu zuten, eta esan eta egin. Apirilaren 6anabiatu eta 13an itzuli arte, hango egoera ezagutu eta sahara-rrei laguntzeko aukera izan genuen Darahli ekimenari esker.Azken batean, horixe zen helburua: hango eta hemengo gaz-teek hassanieraz darahli egitea, eta euskaraz besarkatzea.

16, 17 eta 18 urteko 80 bat ikasle joan ziren, dozena bat ira-kasle, Maria Eugenia Arrizabalaga alkatea, Ines Aseginolazasendagilea eta hiru kazetari. Horixe da iragarrita zegoena,baina ezustez ezuste bizi izan genuen bidaiaren kronika.

APIRILAK 7, OSTIRALA: IZARRAK ETA DUNAK.

Zumaia eta errefuxiatu sahararren kanpamenduen arteandagoen tartea egiteko ia 12 ordu behar izan genituen. Umeekegunak kontatzen dituzten bezala kontatuta, bi egun: ostegu-nean atera eta ostiral goizaldean heldu.

05:00ak ziren kamioi batzuetan sartuta kanpamenduetaraheldu ginenean. Ilunpetan zegoen dena, baina lehen aldizikusi genituen saharar batzuk. Gure bila etorri zirenak ziren.Gu etxeetan hartu behar gintuztenak.

Dena zen ezezaguna guretzat. Baita zerua ere. Izarrezgainezka zegoen, eta guztiok harrituta begiratzen genien, era-bat liluratuta. Kamioian izan genuen gozatzeko aukera, bainahan ez zegoen tarterik. Elkartasunezko laguntza osatzenzuten kaxa guztiak udaletxeko gelarik handienean laga beharziren, eta denok murgildu ginen horretan. Gure bila joanda-ko sahararrak begira genituen.

Edcheran geunden, eta ez hasiera batean aurreikusita zego-en Dora-n. Aldaketak izan ziren, eta astebete han igaroko genue-la esan ziguten. Gaua zenez, eta zerua izan ezik, beste denailunpeak hartua zuenez, bost axola Edchera edo Dora izan.

Lanak bukatuta, bospasei laguneko taldetan banatuta,sahararren aginduetara gelditu ginen. Oinez, haimetara(telazko etxeak) edo beitsetara (lurrezko etxeak) eraman gin-tuzten. Logurak jota geunden, eta lotarako gogoz. Familiakzain genituen, ordea, eta han hasi ginen sahararren izaeraezagutzen: gauaren erdia izan arren, bertako asko esna zeu-den, eta laguntzeko prest. Ura eta mantak eskaini zizkiguten,eta lotara joan ginen.

AITOR MANTEROLA

Page 16: 144 (2006ko maiatza)

2 0 0 6 k o M A I A T Z A 17

07:00ak aldera argitu zuen egunak, baina beste ordubetez-edo lotarako zakuetan sartuta egon ginen. Sahararrak ordura-ko esna zeuden, eta hain estimatua duten tea elkarrekin har-tzeko gonbitea egin ziguten. Ondoren, gosaria etorri zen.

Eguna argitu eta berriz denak elkartu ginenerako, ohartuginen zein zen hango egoera: hondarra, beroa, lehortea etaetxetxoak. Hasierako irudipena gogorra izan zen. Bertakoenaldartea, ordea, guztiz bestelakoa zen: sekulako energia, inda-rra, elkartasun keinuak, eta umeen bizi poza.

Berehala nahastu ginen sahararrekin. Edchera barruan har-tzen duen Aaiun probintziak III. Fisahara Zinema Jaialdia anto-latu zuen, eta sekulako giroa zegoen: jendea hara eta hona,kazetari mordoa, eta bertakoak ikusmiran. Gu ere batera etabestera ibili ginen, bazkaltzera norbere etxera joan artean.

Arratsaldea lasaia izan zen, eta atseden hartzeko baliatugenuen.

Gauean, dunetara eraman gintuzten. Zinema Jaialdiarenbaitan, kontzertua antolatu zuten, eta han bildu ginen guz-tiak: sahararrak, Zinema Jaialdira joandakoak eta gu. 02:00akaldera oheratu ginen.

APIRILAK 8, LARUNBATA: GANBELUAK ETA AURRENEKO LANAK

Bezperan baino lo gehixeago eginda esnatu ginen. Gosalduondoren, denon bilgunea zen udaletxean elkartu ginen. Gan-belu lasterketa zegoen han inguruan, eta bertara joan ginen,handik aurrera gure garraiobideak izango ziren bi kamioietansartuta. Bero handia egiten zuen, baina han egon ginen laster-keta ikusten. Gero, ganbeluen gainean jartzeko aukera emanziguten, eta asko izan ziren aukera alferrik galdu ez zutenak.

Bazkaldu eta gero, atseden hartu beharra zegoen. Arra-tsaldean, aurreneko elkartasunezko lana egin behar zutenikasleek: otsaileko euriteak eraitsitako udaletxeko horma bataltxa. 17:00ak aldera elkartu ginen. Beroa lepo. Hala ere, lane-ra. Taldeka banatuta jardun zuten ikasleek: batzuk harrienbila joan ziren; besteek eraitsitako horma garbitu zuten aitzu-rrekin; hirugarren taldeak zuloa egin zuen lurrean, kamioiakura bertan bota eta masa egiteko.

Denen artean, horma erdia altxatu zuten, hango pare batigeltserok lagunduta. Ikusmina eragin genuen, eta bertakoezgain, Zinema Jaialdira joandako kazetari batzuk ere gerturatuziren. "Gracias, gracias", esan zigun adineko saharar batek.

APIRILAK 9, IGANDEA: LANEGUNA

Sahararrekin ia iritsi orduko egin genituen harreman onak,eta egunak aurrera joan ahala, agerikoa izan zen hori: ikaslebatzuk sahararren ohiko arropak jantzita azaltzen ziren, etaeskuetan henna eginda zutenak ere gero eta gehiago ziren.Ohikoa izaten zen, gainera, norbere etxeko txikienak gurekinbatera eta bestera ibiltzea. Ematen zuen urteak zirela elkarezagutu genuela.

Bezperan udaletxeko horma erdi konponduta utzita,erabat altxatu beharra zegoen, eta goizean goiz, han bilduziren ikasle batzuk. Lortu zuten horma bukatzea. Bienbitartean, beste ikasle multzo batek bigarren elkartasunezkolanari ekin zion: administrazio zentroan, hemendik era-mandako 12 ordenagailu jarri. Goiz eta arratsalde jardunzuten, baina ezin izan zutenez bukatu, hurrengo egunera-ko laga zuten.

“Gauaren erdia izanarren, bertako askoesna zeuden, etalaguntzeko prest.Ura eta mantakeskaini zizkiguten,eta lotara joanginen”

Page 17: 144 (2006ko maiatza)

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

18 2 0 0 6 k o M A I A T Z A

APIRILAK 10, ASTELEHENA: RABOUNI ETA GOBERNADOREA

Egunero bezala, egunsentiak esnatu gintuen. 08:00etarakoudaletxean egon behar genuen, handik abituko ginelakoRabounira. Kanpamenduetako gune garrantzitsuena da. Handaude ospitalea, nazioarteko janaria jaso eta bideratzen dutenlekua, eta Frente Polisarioaren Gerrako Museoa.

Ospitalea erakutsi ziguten lehendabizi, eta desertuarenerdian egoteko, nahikoa ondo antolatuta daude. Janariak jaso-tzeko lekuan adina kamioi ikustea ez da erraza izango. Denaknazioarteko laguntzaz beteak. Azkenik, Gerrako Museoa ikusigenuen. Tankeak, misilak… armak eta armak.

Bertan bazkaldu ondoren, Edcherara itzuli ginen, etaordenagailuak jartzen aritu behar zutenek izan ezik, gainon-tzekoek atseden hartu genuen.

Iluntzean, Aaiun probintziako gobernadorea genuen zain,Omar Mansur. Agintariek ohikoak dituzten esker oneko hitzakesan eta gero, ikasleek euskal dantzak dantzatu, eta bertsoakbota zizkioten. Bere erantzuna luzexeagoa izan zen: Mende-baldeko Sahararen historiaz eta egungo egoeraz luze eta zabal

mintzatu zitzaigun. Ikasleen galdera batzuei erantzun ondoren,bukatutzat eman zuen ekitaldia, eta lotara joan ginen.

APIRILAK 11, ASTEARTEA: DUNETAKO GAUA.

Alde egiteko bezpera zen, eta nekeak jota geunden denok.Nekeak berak eta guretzat ezezaguna zen klimak eraginda,gero eta gehiago ginen gaixotzen ari ginenak. Gurekin joanzen Ines Aseginolaza sendagileak makina bat lan egin beharizan zuen. Nekeak neke, eta gaixotasunak gaixotasun, baratzebatzuk ikustera eraman gintuzten. Tomatea eta garia zegoen,eta lan pixka bat egin zuten ikasleek. Ondoan zegoen urputzutik ura ateratzeko, Zestoatik joandako pare bat lagun urbonba jartzen ari ziren, eta lanak bukatzeko ez zuten uneegokiagorik aukeratu: mangeratik ura erruz ateratzen zen, etanahi zuenak blai egiteko modua izan zuen.

Horrelaxe etorri zitzaigun bazkaltzeko tartea. Jakinbagenekien gauean dunetara joan behar genuela, gaua hanigarotzera, eta atseden hartu beharra zegoen.

erreportaje berezia

“Arratsaldean,aurrenekoelkartasunezkolana egin beharzuten ikasleek:otsaileko euriteakeraitsitakoudaletxeko hormabat altxa.”

Page 18: 144 (2006ko maiatza)

192 0 0 6 k o M A I A T Z A

Gauarekin batera abiatu ginen; nola ez, kamioietan. Osti-raleko duna berak ziren. Haima baten azpian afaldu genuenerretako antxumea. Gero, musika ere jarri ziguten, bainainork gutxik zuen dantzarako gogoa. Nekea gailentzen zitzai-gun. Hala ere, lotara sartzeko, 05:00ak inguru izan ziren, etahandik pare bat ordura, eguzkiak esnarazi gintuen. Azkenekoeguna hasi zen.

APIRILAK 12, ASTEAZKENA: ESKOLAK ETA AGURRA.

Herrixkara heldu orduko, bertakoeskola ikustera eraman gintuzten.Klaseak nola ematen dituztenerakutsi ziguten, azalpen praktikoeta guzti. Handik, udaletxerajoan ginen, Edcherako alkateakharrera egin behar zigulako.Ohiko ekitaldia izan zen, etabukatu bezain pronto, oinezabitu ginen norbere etxera.

Bazkaldu ondoren, nahi zue-nak Giltze herrixkara joatekoaukera izan zuen. Merkatua dagobertan, eta opariak erosteko balia-tu genituen pare bat ordu.

Itzuleran, afaria eta agurrabesterik ez genituen zain. Une polita bezain gogorra izan zenagurrena. Astebetean familiakoak bagina bezala zaindu gin-tuztenak agurtzeko garaia zen. Gu etxera gentozen, bainadesertuan gelditzen direnak beraiek dira. Hondarra, beroa,lehorra, etxetxoak. Erbestea. Egunen batean, MendebaldekoSahara aske izango den usteak ematen dien indarrarekin lagagenituen han. Eta 30 urteko borrokak ematen dien duintasu-narekin. Eta guztiontzako duten elkartasunarekin. Horrela-koxeak dira sahararrak, eta astebetean, sekulako ikasgaia har-tuta ekin genion itzuliko bideari.

“Une politabezain gogorraizan zenagurrena.Astebeteanfamiliakoakbagina bezalazaindugintuztenakagurtzekoa.”

Page 19: 144 (2006ko maiatza)

20 2 0 0 6 k o M A I A T Z A

erreportaje berezia

Duela hiru aste inguru Saharara joan ziren Zumaiakoikasle eta irakasleak. Hainbat erakundek eta elkartekemandako diru laguntzari esker joan ziren eta helburu

nagusia bertakoei laguntzea zen. Horretaz eta bestehainbat gauzez hitz egin dugu bertan egon diren hiruikaslerekin, medikuarekin eta irakasle batzuekin.

"Harrigarria da bizi duten egoerajasateko duten gaitasuna, eta halerebeti dute barre txiki bat eskaintzeko"

Sahara joandako ikasleak oso ukituta etorri omen dira handik,bizitako esperientzien eraginez. Guk Irune Lazkanorekin,Ane Aizpuruarekin eta Andrea Manterolarekin hitz egindugu, eta hauxe kontatu digutena.

Zer moduzko esperientzia izan da saharara egindakobidaia?IRUNE: Esperientzia oso gogorra izan daANE: Bizitzakua dudaik gabe, uste det beste edozein biajeba_o askoz hobia dala dudaik gabe. Ez det uste bizitzan ahaz-tuko deunik. Bueno... ze esaten detustet!!!!! BADAKIT ez detela sekula ahaz-tuko, ezin da eta! Nik berriz ere han nahidet egon. Bueltatu eta buruan Sahara bes-terik ez, bertako jendia, elkartasuna...ezin dia beste inongoekin konparatu.Ezin da han sentitutakua ta bizitakua bihitz sinpletan idatzi ta ulertarazi. Saharahori baino askoz gehiago da. Dena izanda. Sahara, Sahara, Sahara, Sahara... ANDREA: Oso esperientzia polita izanda,ahaztezina.Gauza ugari ikasteko aukera izan dugu etabenetan oso zortedunak izan garela uste dut. Jende zoragarriaezagutu dugu gainera!

Nolako egoera ikusi duzue? IRUNE: Ba... txarra, haiek ez dute ezer, eta nahiz eta ezer ezeduki, duten apur hori, bestiei emateko prest daude. Betidaude laguntzeko prest. Beti daude irribarrez, batez ere,

umiak eta beti jolasteko prest daude. Horregatik,futbolian, kartetan... jolaste ginen....ANE: Tristea. Egoera jasangaitza, harrigarria, alar-mantea... da, baina batez ere tristea, giro tristea duSaharak, nahiz eta guri bertakuak guztiz poztuizan. Ez dakit, uste det galdera bera ez dagoela gal-detu beharrik ere. Badakigu ze errepresio jasatenari diren ta nik uste horrelako zerbaiten aurrenaedozein herrialdek izango dituela bi malko, ezta?

Ez dute merezi, eta aldatuko ote den galdetziak tristura ema-ten dit neri ere. SAHARA LIBRE!ANDREA: Uste genuen bagenekiela nora gindoazen, bainaorain badakit inork ez dakiela zer den hura, benetan harajoan eta ikusi arte. Egoera nahiko latza da: janari eta ur eska-sia dago, tenperaturak jasangaitzak dira, sufrimendu handiadago familiak banandurik daudelako etab. Bidalitako lagun-tzekin bizi dira eta hori beraientzat gogorra da. Orain, gaine-

MAITANE AGIRRE

“Ezin da hansentitutakua tabizitakua bi hitzsinpletan idatzita ulertu arazi”

ikasleak saharan

Page 20: 144 (2006ko maiatza)

212 0 0 6 k o M A I A T Z A

ra, laguntzak murrizten ari dira eta egoerak okerrera egindezake. Baina hala ere duten guztia emateko prest daude;guk han ez genuen ezerren faltarik sumatu.

Egoera ikusita, zerk harritu zaituzte gehien? IRUNE: Pertsona onak direla, dana eman digute eta beti lagun-tzeko prest daude.ANE: Biztanleak. Dudarik gabe, biztanleak. Oso harrigarria dabizi duten egoera jasateko duten gaitasuna, eta halere beti duteparre txiki bat eskaintzeko. Haimara hurbiltzen ginen bakoitze-an han zegoen familiko norbait bere barre txikiarekin, etanoski!!!, ahaztu gabe beraien tearekin... Ezin da sinistu hangobiztanleen jarrera ona, atsegintasuna, elkarbanatzea, ez duteezer eta halere dena ematen digute. Horrelakorik ez da I_OIZikusten gurean. Eta gazteak, gure horren berdin eta hain des-berdin... Faltan sumatzen ditugu!!!!!! ANDREA: Harrigarria da nola jasan dezaketen egoera horietanhainbeste denbora. Baina gehien inpresionatu nauena lehenesan bezala, beraien eskuzabaltasuna da, duten gutxi hori ereemateko prest baitaude.

Komunikabideek islatzen aldute benetan bertakoek biziduten egoera? IRUNE: Ez, han bizi behar da,egoera txarrean bizi dira, jendeasko gaixo dago, ez dute senda-gairik sendatzeko...ANE: Interesaren arabera betiere... hori pentsatzen det behin-tzat.ANDREA: Ez da erraza hangoegoera den bezalaxe islatzea. Gusei egun egon gara eta uste detez dela nahikoa guztiz ulertzekohango egoera zein den; zer esan, orduan, telebista edo aldiz-kari baten bidez transmititzea zein zaila izan daitekeen. Ezinda ahaztu gainera batzutan zenbait datu ezkutatu ere egitendituztela interes desberdinengatik eta horrela ezinezkoa delabenetako egoera islatzea.

Ez zarete, ordea, oporretara joan, lanera baizik. Zeregin duzue zehazki? IRUNE:Uholdeak bota zuten udaletxeko horma bat konpondugenun: batzuk puskatutako horma garbitu zuten, bestiak zuluain ura bota eta masa egiteko; eta beste batzuk lurrezko adrei-luen bila jun horma egiteko. Blokeak eta masa elkarri pasatzenhorma berreraiki genun bertako igeltsero batzun laguntzaz.

Beste batzuk administrazio zentroan 12 ordenagailu jarrizituzten...

Ospitala ikustera ere joan ginen Rabounira, Tindufekokanpamenduetako hiriburura. Zirugia, optika, pediatria,odontologia, fisioterapia eta larrialdiak dituzte bertan.

Kanpamendutako janaria bideratzen den biltegietara erejoan ginen. Kamioi asko daude janariz beteta kanpamendu-tara eramateko zain.

"Ez zaiguezertxo erefalta etaaskotan gurezorteaz nolaabusatzendugunkonturatzenzara.”

Page 21: 144 (2006ko maiatza)

22 2 0 0 6 k o M A I A T Z A

erreportaje berezia

Gerrako museora ere joan ginen, bertako armak, gerrakoagiriak eta abar jasotzen ditu...

Aaiun-eko gobernadoriai, batzuk aurreskua eta bertsopare bat kantatu zizkioten eta berak Saharari buruzko hitzal-di bat eman zigun, bertako egoera zein den azalduz...

Baratza batzuk ikustera ere joan ginen, negutegiko belartxarrak kentzen aritu ginen, belarra mozten ere bai...ANE: Beno, nahiz eta egindako lanak gertaturiko kalteenzati oso-oso txiki batean lagundu... Saiatu gara eta besteakbeste udaletxearen pareta egin eta ordenagailu gela batmuntatu dugu. Oso gogorra da Saharako lana, eta gogorra-goa izango da bertan 30 urte daramatenentzat. Beroa izu-garria da!ANDREA: Egon garen herriko udaletxeko pareta eraiki dugu,uholdeen ondorioz eroria zegoelako. Eskolako materialaeraman dugu, baita sendagaiak,ordenagailuak,plaka sola-rrak eta abar ere. Ospitalea bisitatu dugu, baita eskola

ere,baina gehienbat beraienganako gure elkartasuna adie-raztera joan gara eta bide batez ikastera (egoeraren berriizan eta ohartzera)

Bertan egon eta etxera itzuli ondoren, zer sentituduzue? IRUNE: IZUGARRIZKO PENA! hona etorri eta han nengoe-la pentsatzen egon nintzen egun pare batzutan, zein ondohartu ziguten denek, zuten guztia eman zigutela, ondorenhona etorri eta hemen dana dugula ikusita beraietaz gogora-tzen ginen zein gaizki bizi diren ikusita. Estimazio ikaraga-rria hartu genien bertakoei... Izugarrizko esperientzia da...Hori bai! Berriz juteko aukera izanez gero joango nintzateke!ANE: Ohetik altxatu ezina. Saharan ez nagoela ikustean, tristu-ra handia. Guztia maletan sartu eta nirekin ekartzea besterik eznuen nahi. Izugarrizko aldaketa da, lehen aipatu bezala.ANDREA: Orduntxe ohartzen zara zein zortedunak garen. Ezzaigu ezertxo ere falta eta askotan gure zorteaz nola abusa-tzen dugun konturatzen zara. Uraren kasuan, adibidez,beraiek ur edangarri oso-oso gutxi dute eta guk berriz nahibeste. Itzuli garenetik gehiago zaintzen ditugu horrelako gau-zak: dutxan denbora gutxiago igaro eta abar.

Gauzak ikusteko modua asko aldatzen da.

"Gu sei egun egon gara eta uste det ezdela nahikoa guztiz ulertzeko hangoegoera zein den; zer esan, orduan,telebista edo aldizkari baten bideztransmititzea zein zaila izandaitekeen.”

Page 22: 144 (2006ko maiatza)

232 0 0 6 k o M A I A T Z A

Herriko pediatra modura urte asko daramatzaInes Aseginolazak. Saharako bidaia esperientziaberezia izan den arren, han ere herrikoak zain-tzen jardun du.

Nola sartu zinen proiektuan? Hasieratik izan zenuenasmoaren berri?Kontsultan jakin nuen. Goiz batean ama batek Saharari buruzzerbait komentatu zidan, baina ez nion kasu handirik egin.Egun berean, Samuel etorri zen eta berak ere zerbait esanzidan. Pentsatzen aritu eta Samueli deitu nion parte hartu ahalnezakeen galdezka. Ez dakit lekurik zegoen, niri behintzategin zidaten.

Zein izan da zure lana han?Hemendik joan ginenak zaindu ditut. Ahalik eta hobekienzaintzen saiatu naiz.

Hala ere, batzuk gaixo samar etorri dira…Guztira berrogeita bost bat gaixotu ziren han. Badaude etorrieta gaixo jarri direnak ere. Lehen egunetatik jarri ziren gaixoeta hango nire etxera joan zitezela erabaki genuen. Beraz, kan-poko gutxi ikusi dut.

Zailtasunak izan dituzue?Orokorrean, uste dut ongi moldatu garela. Gaixo egon direnekez zuten hitz egiteko gogo handirik, baina kalean topatu ditu-dan ikasleak oso gustura egon direla uste dut. Hizkuntza izanda beharbada okerrena. Ez jakitean zaila da elkarrizketa sako-nago bat izatea. Bertako mutiko bat izan genuen itzultzaile. Ezda erraza modu horretara informazio asko lortzea.

Jendeak nola hartu zuek hara joatea?Ez dugu ahaztu behar euren bizimodu eta ohiturak dituztela.Beste leku batzuetan sinesmenek traba handiak jartzen dituzte

botikak edo laguntza hartzeko orduan. Gure kasuan, ez dahain zaila gertatzen, ohitura handiago dute, gugandik hurbila-go daude.

Hemendik botikak eraman dituzue, orduan.Banatzeko botikak erosi genituen, baita guretzat ere, sobratu-takoak han uzteko asmoarekin. Zalantza handiak izan nituenaukeraketan, baina azkenean ongi atera zen.

Joango al zinateke berriz?Oso ongi pasa dut. Itzultzeko prest nago. Gure artean ere osoondo moldatu gara. Besteekin ez dut oraindik hitz egin, bainapolita izan da, nire lana dela eta gauzak kanpotik ikusi ditudanarren.

Bueltatzekotan, egoera berean?Gauzak beste modu batera pentsatuz egingo nuke. Uste dutnire lana oinarrizko laguntza ematea izango litzatekeela. Bainaez dakit zenbateraino den ona hemendik eraman dezakeguna.Arretaz jokatu behar da. Guztia hara joan eta botikak agintzeabaino zerbait garrantzitsuagoa da. Euren ohiturak, bizimoduadituzte.

Alde handia nabaritu duzu, beraz.Bi mundu ezberdin dira. Ez dakit egokia den gure oinarrizkolaguntza hara eramatea. Esaterako, ama batek anemia zuelaeta berun pilula batzuk eman nizkion. Egun batzuetara ema-kume batek esan zidan ama hori ospitalera joan zela, medi-kuari galdetzera, emandako pilula haiek onak ziren jakin nahizuen. Egoera horietan pentsatzen duzu egiten duzuna hainonuragarria ote den.

"Guztia hara joan etabotikak agintzeabaino zerbait garran-tzitsuagoa da"

ITZIAR GARATE

ines aseginolaza zumaiako pediatra

Page 23: 144 (2006ko maiatza)

2 0 0 6 k o M A I A T Z A24

erreportaje berezia

Maria eta Jose eta Herri Eskolako arduradunekinhitz egin nahi izan dugu beste behin ere, eta jator-jator erantzun digute Samuel eta Ibon irakasleek.

Gaua zen Daralhi proiektuan parte hartu duen taldea Tin-doufeko aireportu militarrera iritsi zenean. Kamioietan sartueta errepiderik gabeko bidean abiatu ziren Ahayunera. Ilunta-sunean milaka eta milaka izar izan zituzten lagun; denak ahozabalik zerura begira egin zuten Saharako lurretan lehen ibi-laldia.

Goizeko bostetan udaletxean bildu ondoren, emakumebatek eraman zituen bosteko taldetan zumaiarrak haimetara.Ibonek, antolatzailetariko batek dioenez, "han ezzuen balio ‘nik ez dut nahi’ esateak. Bizitzara egoki-tu behar zinen: tearen erritoa, hango janaria, hangokontakizunak...".

Daralhi proiektuaren helburu nagusia sahararre-kin elkarbizitzea zen eta hori ondo baino hobetobete dutela diote antolatzaileek: "Ikasle, irakasle etakazetarien arteko elkarbizitza ona izan da, baita ber-takoekin ere. Oraindik familiek deitu egiten dieteikasleei. Gainera, gauza asko ikasi dituzte eta ikaslebatzuk ukituta etorri dira".

Saharan izan diren astebetean, errefuxiatu izatea zer denikasi dute, baita bizi duten egoera gogorrean zoriontasuneznola bizi daitekeen ere: "Ez dute ezer eta duten gutxi horieman egiten digute eta, gainera, alai bizi dira. Baldintza gogorhorietan antolatzeko eta aurrera begiratzeko gai dira, itxarope-

na galdu gabe". Samuelekgaineratu duenez, "pazien-tzi errepasoa ere eman digu-te: hemen beti erlojuarenkontrolpean bizi gara etahan ez du funtzionatzen, ezdute presarik ezertarako".

Bi urtean lanean arituondoren, hainbat proiektu

garatzeko asmotan abiatu ziren zumaiarrak Saharara etaproiektuok gauzatzea lortu dute: informatika gela aurrera ateradute, uholdeak suntsitutako udaletxearen pareta altxa dute –40graduko tenperaturan egun osoz lanean jardunez–, Baleike-kemandako diruarekin erositako botikak Ospitale Nazionaleanentregatu dituzte, eskolako materiala utzi dute, eguzki plakak...

"Ez dute ezer, daukaten gutxi hori eman egiten dute eta alai bizi dira"

irakasleak saharan

ITSASO IBARRA

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

"Oraindik familiek deituegiten diete ikasleei.Gainera, gauza asko ikasidituzte eta ikasle batzukukituta etorri dira”

Page 24: 144 (2006ko maiatza)

252 0 0 6 k o M A I A T Z A

Zazpi egun igaro dituztesaharar lurretan eta orain hanbizitako esperientzia zabaldunahi dute. Antolatzaileek dio-tenez, "Enbaxadore bihurtuditugu 80 ikasle hauek etaorain ahoz aho zabaltzen aridira bertako egoera, eta horixeda Sahararrei interesatzenzaiena; izan ere, gai garalaguntza bidaltzeko, baina ezgara ohartzen zergatik daudenhan". "Daralhi 06-"-k nolabai-teko jarraipena izateko espe-rantza badute antolatzaileek: "Saharak badu zerbait, barneanzerbait geratzen zaizu eta berriz joaten saiatzen zara. Ikasleenaldetik ea zerbait irteten den. Hazia bota dugu eta ikusiko dugufruituak ematen dituen ala ez".

Amaitzeko eskerrak eman nahi izan dizkiete proiektuhau aurrera eramateko laguntza eskaini duten guztiei: orohar, Zumaiako herri osoari, bai erakundeei, baita banaka-koei ere.

Jose Mª Korta IndustriguneaA1 - 4. Pabilioiatel.: 943 86 50 68fax: 943 86 13 45e-mail: [email protected]

"Baleike-kemandakodiruarekinerositako botikakOspitaleNazionaleanentregatudituzte”

Page 25: 144 (2006ko maiatza)

26 2 0 0 6 k o M A I A T Z A

ZOZKETA!!

Zumaiako txokoakAsmatzen duzuenon artean, Txapartegik emandakotarta eder bat zozketatuko dugu. On egin!

GALDERA:Oraingoan argazkiko etxetik abiatukogara. Etxe honek itsas izena dauka, eta tamainaz txikia izanagatik, baliohandikoa da, batez ere barrualdean dauzkan eskulturengatik. Etxearenaurrealdean, ibaiertzean, pasealeku bat dago, etxe honen jabeizandakoaren izena daukana gaur egun, baina lehen beste izen batzukere izan zituen: Avenida del Conde de Valle Llano, Avenida de AlfonsoXIII, Avenida de la República, Avenida de Navarra… Ibaiertzetik ibaiangora 500 m inguru eginda, uretara jaisten den porlanezko aldapabatera iritsiko gara. 1916 inguruan egin zuten aldapa hori, portukolanak errazteko. 1931n garabi edo grua bat ere jarri zuten, 2000anuretara erori zena, itsasontzietan motorrak sartzeko. Garai batean,igerilekurik ez zegoenean, gutariko askok eta askok hortxe ikasi genuenigerian. Baina aldapa hori egin aurretik, baita Paolbidea egin aurretikere, uharte txiki bat zegoen hor inguruan, eta uharte horren izena hartuda inguruko gauza batzuk izendatzeko (arranpla, garabia…).

Nola izena zuen uharte horrek? Arrasto txiki bat: gaur egun, ontzi txiki edo motorzaleen elkarteak ereizen horixe dauka.

Erantzunak [email protected] bidali edota Baleikeko buzoian utzi (Juan Belmonte 29 behea) ekainaren 5a baino lehen. Erantzunekin bateraizen abizenak eta telefono zenbakia jarri.

Zumaia eta inguruakez ditugu behar bezala

ezagutzen, altxor txikien jabe gara

eta askotan ez garakonturatu ere egiten…

Txoko honeklagunduko digu guretxokoak ezagutzen.

Aurreko zenbakiko erantzuna: San Juan iturriaSariduna: Ruth Arano

Parte hartu eta

zorte on!!

Page 26: 144 (2006ko maiatza)

272 0 0 6 k o M A I A T Z A

bazkideen txokoa

Oraingoan, sari hau zozketatuko dugu.Maiatzaren 19an, T X A LO ren Erreleboa antzezlanaz gozatzeko aukera izango duzue.G u k

antzerki hori ikusteko bost lagunentzako bina sarrera ditugu.

Emaitzak web orrian jarriko ditugu, dagokion egunaren aurretik.

Zorte on!!Udaleko Kultur Batzordeak emandako txartelak.

Txoko berri honetan, zozketa bidez sariak emango ditugu hilero. Baina, erne! Parte hartzeko bazkide izan behar duzue !! Idatzi [email protected] helbidera, zuen izen-abizenak eta telefonoa adieraziz. Bestela, deitu telefonoz (943 86 15 45) edo utzi zuen mezuaBALEIKEren buzoian.

Lan honek saria jaso zuen 2005eko Azpeitiko EuskalAntzerkiaren XXIII. Topaketetan.

Algezirasen egingo dute topo bi euskalduneksoldadutzan; bata amaitzekotan eta bestea hasiberritan. Gau batean elkarrekin esperientziak etabizipenak konpartituko dituzte.

Soldadutzaren absurdua islatzen duen antzezlana.

Esperientzia, inozentzia, adiskidetasuna, borroka edoleialtasunaren istorio komikoa da. Laburbilduz, bieuskaldun etxetik kanpo.

Page 27: 144 (2006ko maiatza)

28 2 0 0 6 k o M A I A T Z A

elkarrizketa

nuria lopez de gereñu garraio eta herri lan sailburua

Eibarren jaio eta Zumaian bizi da Nuria Lopez deGereñu, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lansailburua. Telekomunikazioetan ingeniaria da eta,Jaurlaritzan aritu aurretik, Gipuzkoako ForuAldundiko landa diputatua izan da. Politika beti izandu gogoko; besteak beste, legebiltzarkide nahizGipuzkoa Buru Batzarreko kide ere izan da.

Aurrera eta atzera ibili ohi da egunero, eta Baleike-rekin goi-zean goiz egin du zita, lanera abiatu aurretik.

Eibartik Zumaiara dator Euskotren, zeuk ere bide beraegin duzu...Nire amak txiki-txikitatik pasa izan ditu udak Zumaian etageuk ere bai. Beti izan dut lagun taldea Zumaian. Senarraketa biok non bizi erabakitzeko garaian Zumaia aukeratugenuen. Duela ia hamar urte bizi naiz hemen, baina herria-rekin lotura beti izan dut.

Orain berriz, Zumaiatik Gasteizera egunero...Bidean irakurtzen joaten naiz eta denbora aprobetxatzen dut.Gauean luze egiten da, bulegotik 18:30ean-edo irten eta etxe-ra heltzeko 20:00ak dira, eta hori luzea egiten zaizu. Nahizeta bulegotik goiz atera etxera berandu heltzen zara. Lehen,Foru Aldundian nengoenean, hogei minutuan etxean nengo-en eta oraindik erreferentzia hori ez dut ahaztu, oraindik eznahiz ohitu.

Nola heldu zara Garraio eta Herri Lan sailburu izatera? Lehendakariak egun batean deitu ninduen eta bere taldekokide izateko aukera eman zidan, eta, noski, halako aukerabaten aurrean baiezkoa esan nuen, ohore handia delakobertan lan egiteko aukera izatea. Ibilbide batek eramatenzaitu bertara, halako batean ez zara heltzen sailburu izate-ra, atzetik badago jarduera bat; legebiltzarkide izatea, dipu-tatu izatea...

ITSASO IBARRA

“Engranaje asko dituenmakinaria da Jaurlaritza”

Page 28: 144 (2006ko maiatza)

292 0 0 6 k o M A I A T Z A

Zuloaga plaza, 1Tel. 943862309

Ingeniaritza ikasten ari zinela inoiz pentsatu zenuen poli-tikan amaituko zenuenik?Politika beti izan dut gustuko. Konturatu izan naiz nire ingu-rukoak ez direla harritu neu politikan ikusteaz, nire politika-rako dedikazio honekin, politikarako grina neukala ikustenzutelako. Ingeniaritza ikasterakoan uste nuen horretan egin-go nuela lan. Baina Bartzelonan karrera ikasten nengoela ereoso gertutik bizi izan dut hemen gertatzen zena eta hemen-go politika. Beti jarraitu izan dut politika.

Bada loturarik ingeniaritza etadaukazun karguaren artean?Edozein kargutan garrantzitsua daezagutza tekniko bat izatea. Eraba-kiak hartzerakoan lan talde batdaukazu atzean, baina beharbadazenbait sailen buru izateko ezagu-tza tekniko bat izatea garrantzitsuada eta erabakiak hartzerakoanlagungarria.

Zein onura eta kalte ditu sailburuizateak? Nik kalte bakarra ikusten diot: fami-liarekin egoteko kentzen didan den-bora, ume txikiak ditut eta. Onurenartean, berriz, niretzat lehendaka-riaren eta bere taldeko kide izateaohore handia da. Guk argi daukagu esku artean ditugunproiektuek izugarrizko garrantzia daukatela gure herriarenetorkizunerako eta, beraz, gure herriaren eraikuntza horidepartamentutik egitea uste dut talde guztiarentzat oso gauzainteresgarria dela. Horregatik gaude hain ilusionatuta etabenetan hain buru-belarri proiektu honetan sartuta.

Ofizioak uzten al dizu afizioetarako astirik? Emakume izateak berarekin dakar lehentasunen zerrendannorbera azkena egotea eta horregatik ere ez dut izaten nire

zaletasunetarako denbora askorik. Umeak hazten doazen hei-nean, pentsatzen dut nire zerrenda horretan afizioak gora egi-tea eta aukera gehiago izatea.

Nolakoa da zure laneguna?Luzea, egin behar ditudan gauzen araberakoa. Egun batzu-tan agerraldi publikoak dituzu eta tartekatzen da hori bilere-kin, irakurtzeko denborarekin... Batzuetan publikoki gehiagoazaltzen naiz eta bestetan bilerak edo barneko lanak izaten

ditut egiteko.

Eta Jaurlaritza?Administrazio handia da, sailgehiago daude eta ahaltsuagoak.Jende gehiago dago lanean. Maki-naria handia da. Departamentuenartean bakoitzak daukagun mailankomunikazio ona dago eta horrekere erraztu egiten du proiektuakaurrera eramateko garaian. Barru-tik jende asko dago lanean, depar-tamentu ugari dago. Maila bakoi-tzean harremanak daude,sailburuen artean, sailburuordeenartean, eta teknikarien artean.Makinaria bat da, engranaje asko-rekin eta departamentuen arteankonexio asko dituena.

Zu agertzen zara komunikabideen aurrean, baina laneanez duzu bakarrik jardungo, ez? Nolako lantaldea duzuatzean?Funtzionarioak, teknikari asko, sailburuordea, prentsa ardu-raduna, kabineteko burua... Departamentuan bost zuzenda-ritza dauzkagu. Lantalde ona izatea garrantzitsua da; taldeanlan egin behar da eta norberak bakarrik jai dauka. Ekipoberria da eta gaztea. Erronka handiak dauzkagu eta burubelarri gabiltza proiektu horiek bultzatzen.

“Emakume izateak berarekindakar lehentasunenzerrendan norbera azkenaegotea”

Page 29: 144 (2006ko maiatza)

30 2 0 0 6 k o M A I A T Z A

elkarrizketa

Gipuzkoako Foru Aldunditik Jaurlaritzara badago alderik? Aldundian nengoenean lan esparrua Gipuzkoa zen; orain,berriz, Erkidego guztia da eta hortik aurrera egin daitezkeenbidaiak... Esparrua zabala da, eta aurrera eta atzera ibiltzekobeharra sortzen du. Saila ere ezberdina da eta horrek proble-matika eta gauza denak aldatzen ditu. Dimentsio aldetikAldundia eta Jaurlaritza ezberdinak dira. Beste ikuspegi batizaten da Jaurlaritzatik, Erkidegokoikuspegi zabalagoa. Diputazioannuen karguak aberastasun handiaeman dit, ikuspegi zabal bat izate-ko eta erabakiak hartzeko garaianarlo asko kontuan hartzeko.

Aurrera eta atzera ibiltzen zareladiozu; erabiltzen al duzu garraiopublikoa? Egun batean posible dut Erkidego-ko hiru hiriburuetan egotea etaerantzukizunek Jaurlaritzarenautomobila erabiltzea eskatzendidate. Baina nik neure bizitza per-tsonalean erabiltzen dut. Askokikusiko naute trena hartzen Donos-tiara joateko, batez ere umeekinnoanean edo erosketak egitera...Lehen asko erabiltzen nuen,Donostian lanean nengoenean tre-

nez joaten nintzen egunero. Asko gustatzen zait trena, auto-busa baino gehiago.

Landa eta ingurugiro diputatu zinen Aldundian; orain,Garraio eta Herri Lan sailburua; ez al dira kargu kontraja-rriak?Guk azpiegiturak lantzen ditugunean lurra babesten jarrai-

tzen dugu. Esaterako, AbiaduraHandiko Trenarekin gure helbu-rua da hori garatzean ingurumena-rekiko eragina txikitzea eta landalurraren inguruan izan dezakeeneragina murriztea. Horregatik diotlehen izandako erantzukizunakere eman didala ikuspegi osoaikusteko aukera. Esango nukekargu bietan garapenaren alde lanegiten jardun dudala eta orain ere,esparru ezberdinetatik, bainabetiere garapen hori bultzatzearenikuspegitik.

Abiadura Handiko Trena ez dahemendik igaroko, baina zeineragin izan ditzake Zumaian?Tren sare berria herritar guztienazpiegitura bat izango da. Herritar

“Azpiegiturak lantzenditugunean lurra babestenjarraitzen dugu”

Page 30: 144 (2006ko maiatza)

312 0 0 6 k o M A I A T Z A

guztiek hainbat urtetan eskatu duten azpiegitura bat, behar-beharrezkoa herri honentzat eta zumaiarrei, euskal herritardiren heinean, tren sare berri honek mesede egingo die, eus-kaldunak direlako eta euskaldun guztien azpiegitura delako.

Tren honen helburua, gaur egun, garraioaren inguruandagoen egoera bati irtenbidea aurkitzeko aurrerapauso batematea da. Euskal Herri osoak nabarituko ditu onurak,azpiegiturak garatzerakoan lortu nahi dugun egoera komu-nikazioa hobetzea baita: barrura eta kanpora begira.

Nolakoa da Zumaiako garraio publikoa? Kanpora begira, zumaiarrek bizitza gehiago egiten duteDonostia aldera eta Donostiarekin, bai trenez eta bai auto-busez oso konbinazio ona daukala uste dut. Alde horretatik,hobetu daiteke, eta trenaren lotu-ra hori hobetzeko lanean ari gara:orain ordu erdian behin dagoenmaiztasuna hobetzearen alde etaherri batetik bestera dagoen den-bora ere murriztu nahi dugu.

Bilbora joateko, berriz, bada-go zer hobetu. Zumaia herrietangeratzen den trenaren sistemahorren barruan sartzen da, eta,ondorioz, bidaia luzea egiten da.Horregatik herri guztietan geratuko ez diren azpiegiturakbehar dira beste era bateko lotura eskainiko dutenak.Zumaiak Donostiaren bidez lotura zuzena eduki dezake,tren bide sare berriarekin, eta, beraz, hor egongo da bi ordubaino gutxiagoko lotura Bilborekin.

Behar al dugu garraiorik herri barruan mugitzeko? Ez da herri zabala, Zumaia hazten ari da, baina distan-tziak ez dira handiak. Barrura begira, Zumaian garraio sis-tema egokiena bizikleta da. Horretan asko laguntzen dudituen ezaugarriak: badaude aldapa batzuk, baina, orohar, nahiko zabala da eta herriak daukan dimentsioak ez

Santelmoetako bigarren igandean, AHTren AurkakoAsanbladak kontzentrazio deialdia egin zuen Kantauri pla-zan, baina Barne Sailak debekatu egin zuen. Hasierakoasmoa ezin burutu, baina azkenean manifestazioa egin zuenAHTren Aurkako asanbladak. Ezin izan zuen bukatu, ordea,Ertzaintzak eragotzi egin zuelako. Zein iritzi duzu horriburuz?Trenari buruz edo beste edozein azpiegitura edo egitasmopublikoari buruz iritzi desberdinak izatea legitimoa da. Baita iri-tzi horien alde adierazpen askatasuna erabiltzea ere.

Baina tipo honetako protestak arduradunen etxebizitza par-tikularren aurrean burutu nahi izatea onartezina da gizartedemokratikoetan eta garbi erakusten du holako ekintzak bul-tzatzen dituztenen etika falta eta jarrera koertzitibo eta antide-mokratikoa. Hala ere gure gizartean oso joera minoritario etamarjinalak dira. Ez naute kezkatzen eta nik nire erantzukizunabetetzeko lan egingo dut gogotik orain arte bezala.

Errepideetan bizi den egoera erabat aldatuko omen duAHTk eta onera egiteko giltzarri dela adierazi zuen oraingutxi sailburuordeak (zure sailekoak). Zuk ere hala uste alduzu?Trenbide-sare berri hau jarrita, denbora asko aurreztuko duguguztiok: treneko bidaiariek, jakina, baina baita errepidekobidaiariek ere, errepideetan ibilgailu gutxiago ibiliko baita joan-etorrietan.

Bidaiariek trena erabiltzen duten neurrian, errepideetakosegurtasuna hobetu egiten da, eta istripu-kopurua gutxitu. Tren-bidearen aldeko apustu egitea, garraiobide seguruaren alde egi-tea da.

Santelmo beroak

“Zumaiangarraiosistemaegokienabizikleta da”

Page 31: 144 (2006ko maiatza)

32 2 0 0 6 k o M A I A T Z A

elkarrizketa

Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

du arazorik jartzen halako garraio sistema bat erabiltzeko.Gainera, herrian lanean ari dira bizikletaren erabilera bul-tzatzeko.

Izango dugu garraio publi-koaren beharrik Zumaianbarrena mugitzeko? Momentuz ez dago beharhandirik. Badago itsasontzibat hondartzara joateko,baina horrek hondartzara joa-teko eman behar den bueltaguztia kentzen du. Egia daZumaia hazten ari dela eta,behar bada, joango da beharhori sortzen. Anbulatorioberria egitera doazen moduan, agian garraio publiko bat erebehar izango da etorkizunean, baina nik orain ez dut beha-rrezkoa ikusten.

Urolako Trena berreskuratzeko asmoa omen dago... Bai, Urolako Trena merkantzia garraiatzeko berreskuratzekoasmoa dago. Proiektua garatzen ari gara orain dagoen trenbi-dea errekuperatzeko. Egia da lehengo trenbide sarearen gai-nean ekipamendu batzuk garatu direla eta, beraz, ez delaposible izango lehengo sare osoa errekuperatzea. Baina,behintzat, merkantziari irtenbide bat emateko proiektuanlanean ari gara.

Trena badago, baina autoa erabiltzen dute gehienek etahorrek aparkatzeko arazoak sortzen ditu. Nola konpon dai-teke hori?Garraio publikoaren erabilera areagotzea nahi dugu, neurrihorretan lortu nahi dugun helburua da norberaren autoarenerabilera gutxitzea, eta behar hori ez egotea. Ez daitezenegon familia bakoitzean bi auto edo gehiago. Azken urtehauetan asko lotu da garraioa errepide eta norberaren auto-

mobilaren erabilerarekin eta horri guztiari erantzutekogarraio publikoa bultzatu behar da. Trena ezinbestekoa da,

eta horrek uste dut herri guztietan automobilak aparkatze-ko dagoen arazoa normaldu dezakeela.

Zertan da saihesbidea? Hori Diputazioaren proiektua da, baina nik dakidanez,aurten hastekoak dira edo behintzat aurrekontuetan haladago aurreikusita. Oso garrantzitsua da Zumaiarentzat,azken finean errepide nazionala herri erditik igarotzen da,trafiko handia dago eta udaran sortzen diren ilarak zeresanik ez. Saihesbidea interesgarria da, Zumaia bi zatitanbanatuta egon beharrean elkartzeko eta trafikoa erditikkentzeko.

Ba al dago beste proiekturik gure herrirako? Kostalde guztiaren inguruko babes figura bat bultzatzekoasmoa dago. Aldundian nengoela harremanetan egonginen Deba eta Zumaiako alkateekin. Azpiegiturei begira,portuak badauka oraindik garatzeko beharra: pantalangehiago jarri beharra dago. Orain Zumaiako kirol portuaenpresa batek gestionatzen du eta badago proiektu batEKPk portuak orokorrean gestionatzeko; azken finean,enpresa bakar baten bidez Erkidegoko kirol portu guztiakkudeatzeko.

Eguraldiaren berri ere zuen sailetik jasotzen dugu. Ez da lotzen departamentuarekin, baina metereologia etaklimatologia gure ardura dira, eta Euskalmet agentziadepartamentuarena da. Oso baloratua dagoen zerbait da.Radar berria orain dela gutxi inauguratu zen, eta horrekingure hurrengo erronka da lortzen den informazio guztiaondo zuzentzea sektoreko esparru bakoitzak behar dituenbeharretara; ezberdina baita aisialdirako edo jarduera eko-nomiko zehatz baterako behar den iragarpena. Norberakbehar duen informazioa eskaini ahal izateko egokitu nahidugu.

“Saihesbideainteresgarria da,Zumaia bi zatitanbanatuta egonbeharrean, elkar-tzeko eta trafikoaerditik kentzeko”

Page 32: 144 (2006ko maiatza)

332 0 0 6 k o M A I A T Z A

olarru zopa

SAGAIAK:

2 berenjenairin pixka bat2 tipula4 arrautza150 gr haragi pikatu (txahalarena)tomate saltsaolioa, gatza eta piperra

Nola prestatu:Berenjenak erditik ebakiko ditugu (luzetara) eta labean egingoditugu 20 minututan, 180 º-tara. Hozten utzi, eta mamia kendu-ko diegu berenjenei, kontu handiz. Berenjenaren mami horigorde gerorako. Tipulak hartu eta txiki-txiki egin, eta frijitu gorritu arte. Orduan,gehitu lehen gordetako berenjena mamia, baita haragi pikatuaere. Ondo nahastu dena, eta nahaste horri tomate frijitua gehi-tu. Ateratzen den nahastearekin, berenjena zatiak beteko ditu-gu. Ondoren irinetatik eta arrautzetatik pasa eta frijitu berenje-na beteak.Eta, on egin!

Oharra: berenjena beteak tomate frijituarekin edo tomate sal-tsarekin atera daitezke mahaira.

OSukaldaritza

Berenjena beteak Urraren modura…

Beñat Fernandez de ArroyabeSukaldaria

Page 33: 144 (2006ko maiatza)

34 2 0 0 6 k o M A I A T Z A

kirola

Batel txapelketa amaiturik eta trai-nerillena hasirik, Euskadiko BatelTxapelketa irabazi duen boskoteare-kin hitz egin dugu. Bost neska dira,denak leku desberdinetatik etorriak,baina guztien artean talde sendo etapolita osatzeko gai izan dira.

Ainhoa Iriondo debarra, OlatzAgirregabiria eta Izaro Etxanizitziartarrak, Ana Reyes Zumaianbizi den sevillarra eta AintzaneUrbieta zumaiarra. Nolatan hasizineten arraunean?Gu (Ainhoa, Olatz eta Izaro) kiro-len bat egiteko gogoz geunden, etapiraguistak entrenatzen ikusita, bro-metan piraguan hasiko ginela esangenuen. Baina dena brometan izanzen. Azkenean, arrauna polita zelairuditu zitzaigun eta probatzekoarraunean hasi ginen.AINTZANE: ni, berriz, familiak bul-tzatuta hasi nintzen. Gelakidebatzuk etorri ginen arrauneko loka-

lera; hasieran gu bost ginen, bainaazkenean ni bakarrik geratu nin-tzen.

ANA: Aintzaneren gelakidea naize-nez, beraiek animatuta hasi nintzengeroxeago. Azkenean gure gelatikAintzane eta ni geratu ginen. Bainaeskerrak Ainhoa, Olatz eta Izaro erebazeuden; bestela, ezin izangogenuen batela atera.

Denboraldi hasieran pentsatzen alzenuten hain ondo ibiliko zinatela?

Ez, ezta pentsatu ere. Entrenatzaile-ek esaten ziguten bigarren edo hiru-garren postua lortzeko moduanikusten gintuztela. Uste genuenlehenak izatea oso zaila izango zela,batez ere gure aurreneko urtea izan-da, eta beste talde askorena, berriz,laugarrena.

Hasiera-hasieratik ibili zinatenlehian Koxtaperekin. Irabazitako biestropadekin momentu bateanligan aurrenak ere jarri zinaten.Azkenean, bigarren postuarekinkonformatu behar, bai GipuzkoakoLigan, bai Txapelketan. Zer gertatuzitzaizuen?Entrenamendu falta izan genuen.Denok elkartzen ginen egun baka-rra ostirala zen. Beste egunetan ahalzuena joaten zen entrenatzera. Gelaezberdinetan gaudenez, batek azter-keta egun batean izaten zuen, beste-ak beste batean...

Gainera, Olatzek ere besoa karga-tuta ibili zuen denboralditxo batez

IZASKUN URBIETA

"Neskak arraunean hastera animatunahi ditugu, merezi du-eta kirola etahemengo giroa ezagutzea"

aita mariko neskak

“Uste genuen lehenakizatea oso zaila izangozela, batez ere gureaurreneko urtea izanda,eta beste taldeaskorena, berriz,laugarrena”

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

Page 34: 144 (2006ko maiatza)

2 0 0 6 k o M A I A T Z A

E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

35

eta horrek ere gure maila jaitsarazizuen.

Gure ustez, oso garrantzitsua dadenok batera entrenatzea, eta horiegin genuen, adibidez, EuskadikoTxapelketa jokatu baino lehen.

Baina azkenean saria izan zenuten,Euskadiko Txapeldun, alajaina!Nola gogoratzen duzue estropada?Gogo handiarekin joan ginen, ezgenuen espero irabaztea, eta, hor-taz, lasai abiatu ginen DonibaneLohizunerantz. Gure asmoa ondoarraun egitea zen. Beste estropada

guztietan ez genuen arrauneanondo egin eta hemen ongi egitekoasmoz joan ginen.

Bertara iritsi ginenean esan zigu-ten 3 kategoria osatu zituztela: haur,kadete eta haur-kadete kategoria.Guk azken horretan hartu genuenparte. Gainera Koxtapek bajagarrantzitsu bat zuela esan ziguteneta orduan estropada gurea izanbehar zuela pentsatu genuen.

Urduri atera ginen eta irteeraeskasa egin genuen. Ziabogara biga-rren iritsi ginen, baina lehenak ateraginen. Sanpedrotarrak gertu izan

genituen bueltako luzean, bainaerritmoari ongi eutsi eta ondoarraun eginez garaipena lortugenuen.

Zer sentitu zenuten irabazitakoan?Izugarrizko emozioa. Bukatu etairabazi genuela konturatu gineneanoso pozik jarri ginen, negar malkoakere atera zitzaizkigun. Momentubatean bigarren egin genuela erepasa zitzaion burutik Aintzaneri,Sanpedrotarrak ere ospatzen ari bai-tziren baina hori momentuko emo-zioagatik izango zen. Gainera,

Page 35: 144 (2006ko maiatza)

36 2 0 0 6 k o M A I A T Z A

kirola

Zumaiako beste arraunlariak hanzeuden guri animatzen eta zorionakematen.

Eta ondorengo ongi-etorrian?Lotsa eta emozioa, bietatik pixkabat. Zumaiara iritsi ginenean Basus-tara joan ginen bazkaltzera eta ber-tan zeundenek txalo zaparradezhartu gintuzten. Momentu horretanlotsa pasa genuen. Ondoren kaleanbanderarekin ibili ginenean ere bai.Gauean, balkoira atera ginenean eresentimendu guztiak izan genituen:poza, emozioa eta lotsa punttu batere bai. Hainbeste pertsonarenaurrean normala da. Baina oso gus-tura egon ginen.

Zer da arraunetik gehien etagutxien gustatzen zaizuena?Gutxien gustatzen zaiguna korrikaegitea da. Horretarako nahiko alpe-rrak gara, baina badakigu hori ere

egin beharreko gauza dela, osoinportantea delako erresistentziaona izatea.

Bestalde, gehien gustatzen zaigu-na estropadak jokatzea da, eta, batezere, autobusean eta lokalean izatendugun giro ona.

Neska gutxi daude arraunarenmunduan. Zer esango zenieke zuekbezalako neska gazteei?Etortzeko, animatzeko hona etortze-ra. Kirol nahiko gogorra dela, baina,egia esan, gehiago gozatu dugulasufritu baino, eta merezi duela kiro-la eta hemengo giroa ezagutzea.

Hurrengo urtean zer?Izaro eta Ainhoa jubeniletara igokodira. Jubenilek denboraldi gogorra-goa izango dute, 2.000 metro eginbeharko dituztelako arraunean (aur-ten 1.000 metro egiten zituzten).Biek jendea behar dute batela osa-

tzeko, baina aurreko urteko neskakberriz arraunean hasiko diren espe-rantza dute.

Anak, Olatzek eta Aintzanek eregutxienez bi neskaren beharra dutebatela osatzeko. Hirurek maila bere-an jarraituko dute, haur-kadete mai-lan.

Beraz, nesken beharra dagoelaaldarrikatzen dute. Nahi duenarianimatzeko esaten die, ondo pasakodutela eta arraunean.

Ea beste neska batzuk animatzendiren; izan ere, pena izango litzate-ke orain dabiltzanak arrauna uzteaezin dutelako batela osatu. Mutilenkadete mailan ere gauza bera gerta-tzen da. Orain arte dauden askojubeniletara pasako dira eta bi baka-rrik geratuko dira kadeteetan. Eamutilak ere animatzen diren.

Bukatzeko, eskerrak eman nahidizkiete entrenatzaileei eta lagundudieten guztiei.

Azkenean bai. Azkenean lortu zutenPulpo K.E. taldeko neska seniorrekEuskadi A mailara igotzea. Bi astezjarraian igoera esku artean edukizuten, baina Logroño eta Muskizengaraipenik lortu ez zutenez, ezin izanzuten igoeraz gozatu. Horregatik,azken partidua irabaztea ezinbestekoazitzaien eta, horrela, igoera lortuzuten Portugaleteko Jarrilleras taldeari23-18 irabazi ondoren.

Zumaiarrak bigarren geratu dirasailkapen nagusian; izan ere, Bizkai-ko Muskiz taldearekin berdindutageratu diren arren, bizkaitarrek golgehiago sartu dituztenez denboral-dian, haiek dira irabazleak.

Denboraldian zehargora-behera ugari edukidituzten arren, azkenunera arte sufritzenegon ondoren, azkenpartidu erabakigarriairabaztea lortu zuteneta, beraz, hurrengodenboraldian goragokomailan ikusiko ditugu.Orain arte bezalaGipuzkoa eta Bizkaikotaldeak arituko dira,baina maila handiagoaizango denez, manten-tzea izango da beraien helburu etaerronka bakarra. Horregatik, urtehonetan egin duten bezala, denbo-

raldi berrian ere gogor borrokatukodirela adierazi dute.

Hemendik, beraz, zorte ona opadiegu, eta, nola ez, ZORIONAK!!

Partidu erabakigarriaMAITANE AGIRRE

Page 36: 144 (2006ko maiatza)

Erribera kalea, 6Tel. 861155

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058

372 0 0 6 k o M A I A T Z A

kultura

Z I N E F O R U M

Erditze traumati-ko baten ondo-rioz, Paolo buruzeta gorputzezelbarria da, etaBerlingo ospitaleberezi baterajoan beharra

dauka, errehabilitatzen jarraitzeko. Gianni aitaklagundu egingo dio Berlina, behin batean abandonatuzuen semea ezagutzeko aukera izango duelakoan.Gianni gizon gaztea eta zalantzatia da, eta semearenegoera barkamenik izango ez duen kondenatzat har-tzen du, bere bizitzako zulo beltza balitz bezala. Pao-loren ama hil egin zen semea erditzean eta Giannikihes egin zuen "arazo batzuekin" jaiotako semeariaurre egin behar izan zionean. Hamabost urterenondoren Paolorekin elkartu da, Berlingo ospitaleralaguntzeko eskatu diotelako, eta beldurrak airean dagoGianni; iruditzen zaio egoerak gainditu egingo duela;uste du ez duela behar bezala erantzungo. Pelikulak kontatzen du nola ezagutzen duten elkar,baita amodioa, erresumina eta itxaropen hauskorrakere. Osagai horiekin, edozein zuzendarik bazkalostera-ko film negar eragile bat egingo zuen; Ameliok ez,ordea: bitxi bikain hau egin zuen, sentiberatasunez(eta ez milikeriaz) betea, eta film honek baieztatzendu calabriarra Italiako zuzendari interesgarrienetakobat dela..

Maiatzak 18, osteguna, gaueko 10:15ean

Las llaves de casa Zuzendaria: Gianni Amelio Aktoreak: Kim RossiStuart, Andrea Rossi, Charlotte Rampling

1984. urtean koka-tzen da errealita-tean oinarriturikoistorio gordinhau. Afrika izuga-rrizko gosetea pai-ratzen ari da etahainbat herrialde-

tako milaka errefuxiatu iristen dira Sudango kanpale-kuetara. Egoera honetan, Estatu Batuak eta Israelek"Operación Moisés" izeneko plana jarri dute martxanetiopiar juduak (falasha edo lurrik gabeak) Israeleraeramateko.Bizi duten egoera penagarria ikusita, ama kristaubatek umezurtz judua dela esateko eskatzen diobederatzi urteko semeari, horrela gainean daukatenetorkizun beltzetik ihes egiteko aukera izan dezan.Mutikoa Tel Aviv-era iritsiko da, familia batek hartu-ko du semetzat eta ordura arte ezagutu ez duen bizi-tza eskainiko diote: ura nahi adina, janaria, ikastekoaukera... Isilpean ezkutaturik duen sekretuarekinhaziko da, eta heldutasunerako bidean mendebalde-ko kultura eta judaismoa ezagutuko ditu. Horrekinbatera, ordea, inguruan dituen arrazakeriaz beterikojarrerez ohartzen joango da eta bere herrialdeanamaiezina dirudien gatazka odoltsuaren neurriazjabetuko da.Momentu hunkigarriez eta gizatasunez gainezka egi-ten duen pelikula.

Ekainak 1, osteguna, gaueko 10:15ean

Vete y vive Zuzendaria: Radu Mihaileanu Aktoreak: Yaël Abecassis, Roschdy Zem, Moshe Agazai

Page 37: 144 (2006ko maiatza)

- HERRI URRATS (maiatzak 14): Maiatzaren 12an amaitzen daautobuserako izena ematekoepea. Txartelak salgai:Inpernupen eta Metron (10euro / 5 euro). Irteera, 8etanPulpotik; itzulera, 7etan.

- NATUR ASTEBURUA:Maiatzaren 19tik 21era.Zumaiako Natur Taldeakantolatuta.

- IRTEERA MUSIKALA:Maiatzaren 20an, KursaaleraAIDA ikustera. Sarreraksalgai maiatzaren 3tikaurrera.

- ZUMAIAKO ARGAZKILEHIAKETA: txuri-beltzean.Gaia: "Ura". Lanak aurkeztekoepea, ekainaren 22an.Informazioa kultur etxean(943-861056)

Bisita naturalista: maiatzak 21Geologikoa: maiatzak 13Kulturala: maiatzak 13 eta 27Trekking: maiatzak 14Itsaslabarrak eta ibaia:

maiatzak 27Informazioa: Turismo

bulegoan (943-143396)

Alondegian (egunero 18:00-20:00)

- Maiatzaren 4tik 17ra: JOSU ARRIETA

- Maiatzaren 20tik 28ra: BI ARRI – Eskulantailerretako lanak.

- Maiatzaren 31tik ekainaren11ra: Forondako PinturaTailerraren lanak

- Maiatzaren 12an MAHAI JOKUAK

- Maiatzaren 19, 20 eta 26an ZERAMIKA TAILERRA

- Maiatzaren 27an: ZARAUTZEKOGAZTELEKURA

- Photoshop: maiatzaren 3tik31ra. Astelehen, asteazkeneta ostiraletan, 19:00etan,kultur etxean. Izenematea:943-861056/[email protected]

Ostirala, 12:22:00etan, Amnistiaren aldeko

MUS TXAPELKETA. Izenematea: Inpernupen.

22:00etan, Aita Mari aretoan,IKER GOENAGArenKontzertua.

Larunbata, 13Udal Musika Bandaren

Kontzertu didaktikoa Osteguna, 18: 22:15ean, zine forum saioa:

"Las llaves de casa". Ostirala, 19:22:00etan, Aita Mari aretoan,

antzerkia: TXALO"Erreleboa"

Igandea, 21a:12:00etan, Foronda kultur

etxean, KITARRA AUDIZIOAAsteazkena 24:17:30ean, Haur liburutegian,

Ipuin kontaketa (5-8 urtebitartekoentzat)

Larunbata, 27:Egunean zehar, ELBIRA

ZIPITRIAren omenezekitaldiak

Iluntzean, parrokian, ORFEONDONOSTIARRAABESBATZAren kontzertua

Osteguna, 1: 22:15ean, zine forum saioa:

"Vete y vive"Ostirala, 2:11:00etan, Aita Marin,

antzerkia: "ZAPALDUMARRA"- Pikor teatro.

Ikastetxeentzat. Antzezlanbera ekainaren 16eaneskainiko da "irekian"

Igandea, 4: 12:00etan, Aita Marin, haur

antzerkia: "Robin eta Hood" -GORAKADA

EKAINA

MAIATZA

IKASTAROAK

GAZTETXOLA

ERAKUSKETAK

IRTEERAK

DEIALDIAK

38 2 0 0 6 k o M A I A T Z A

Juan Belmonte, 6

Basadi, 12 behea Tel. 943 861018

agenda

Herri Urrats 2006Senpereko aintziraren inguruan ospatzen da aspalditikHerri Urrats Iparraldeko ikastolen festa. Aurten joatekoasmoa duzuenok, nahi beste informazio daukazuehonako helbide honetan: www.herriurrats.com

Page 38: 144 (2006ko maiatza)