143 (2006ko apirila)

34
2006ko APIRILA, 143. ZENB. DOHAINIK PARABOTIKAK, BELARDENDAK... NOLA ZAINTZEN DUGU GURE BURUA? www.baleike.com

description

[Alkateari egindako elkarrizketa: EA, Zumaia Lantzen, etab.] [Su-etenari buruzko iritzi bilduma.] [Beste era bateko botikak: hiru dendarirekin hizketan.] [Puntanuetako etxeak: ametsetakoak?] [Emili Ibarbia Aldasoro: torreko emili (eta 2).] [Kultura: Lizardi Saria irabazi duen Imanoli elkarrizketa.] [Komikia eta Marbella Conection.] [Ze berri: Zumaia Lantzen, ikasle bidaiariak, Santelmoak.] [Iritziak...] [Eta gure lehiaketak!] (+518)

Transcript of 143 (2006ko apirila)

Page 1: 143 (2006ko apirila)

2006ko AP

IRILA

, 143. Z

EN

B. D

OH

AIN

IK

P A R A B O T I K A K , B E L A R D E N D A K . . . N O L A Z A I N T Z E N D U G U G U R E B U R U A ?

www.baleike.com

Page 2: 143 (2006ko apirila)

librean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4

ze berri . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6

orain hamar urte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .10

elkarrizketamª eugenia arrizabalaga . . . . . . . . . . . . . . . .12

su-etenaren ingurukoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .16

erreportajeaparafarmaziak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .21

gure zumai zarraemili ibarbia aldasoro . . . . . . . . . . . . . . . . .24

erreportaje txikiapuntanuetako etxeak . . . . . . . . . . . . . . . . . .28

kulturaimanol azkue . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .30

zine forum . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .32

agenda . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .34

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

HERRI ALDIZKARIA

Juan Belmonte, 29 behea

tel.: 943 86 15 45

e-maila: [email protected]

Argitaratzailea

BALEIKE KULTUR ELKARTEA

e-maila: [email protected]

Administrazio batzordea

Xabier Azkue, Gurenda Serrano

Koordinatzailea

Itziar Mora

Kazetariak

Itsaso Ibarra

Maitane Urbieta

Itziar Garate

Izaskun Urbieta

Maitane Agirre

Iure Alzibar

Abelin Linazisoro

Haize Galarraga

Kolaboratzaileak

Juan Luis Romatet, Xebas Leiza,

Miriam Romatet, Dani Carballo,

Unai Gijarro, Joanito Dorronsoro,

Eneko Dorronsoro,

Xabier Aranguren, Xabier Aizpurua,

Ibon Aizpurua, Izaga Garzia,

Beñat Fernandez de Arroyabe,

Jon Maia, Eguzki Agirrezabalaga,

Natur Taldea, Ander Hormazuri,

Aitor Manterola

Diseinua eta maketazioa

Roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa

Imanol Azkue

Publizitatea

tel. 943 86 15 45

[email protected]

Inprimategia

Antza Inprimategia

(Lasarte-Oria)

Tirada

1.100 ale

Lege gordailua: SS-405/94

ISSN: 1136-8594

Baleikek ez du bere gain

hartzen aldizkarian adierazitako

esanen eta iritzien erantzukizunik.

aurkibidea

“Alaitasuna sortu digu baiaurtengo udaberriak, bainailusio inozorik ez. Jakin badakigu oraindik ere arantzaugari izango dituela arrosa-landare honek...”

su-etena

zumaiarren iritziak

BALEIKEren bulego ordutegia: astelehen, asteazken eta ostegunetan 16:30etik 18:30era

Page 3: 143 (2006ko apirila)

librean

"Lotsagarria al da negar egitea?"

4 2 0 0 6 k o A P I R I L A

Otsailean bertsolari gazteen saio bat izan zen Aita Marin,eta gai jartzaileak behin eta berriz, banan-banan bota zienpuntua 8 mutil gazteei.

Guztiek, aurpegia pentsakor, eskuak patriketan, eran-tzun beretsua: nola ez?

Negarraren ona, barrua hustu beharra, norberarenateak zabalik uztea...

Harrituko ninduke duela 30 urteko plazagizonek eran-tzun bera emateak.

Hilabete geroago, leku berean "Lady Soka" antzezla-nean, kaleetan barrena bere eromena zeraman emakume-ak, bere nahigabea oihuka, festa bat antolatuko zuelazioen, eta bertara sarrera debekatuko ziela zoriontsuakzirenei.

Izan ere, gure behar guztiak ziurtatzen dizkigun bizi-tza honetan, tokatu zaigun ongizatearen gizarte honetan,ba al dugu arrazoirik haserre, triste, nazkatuta edo nahiga-betuta egoteko? Eta areago, hala dela erakusteko?

Deialdiak egiten zaizkigu batzarretara, kontzentrazio-etara, gauza bat edo bestea salatzeko, eta egonezin "gre-garioa" azaltzeko.

Eskaerak eta proposamenak iristen zaizkigu: yoga etatai chi tailerrak, sabel dantza edo kontrol mental ikastaro-ak, era eraginkor batean komunikatzen ikasteko minte-

giak, edo "risoterapia"topaketak. Zertarako?Gure estresak bideratu,gure energia negatiboakgainetik kendu, jarrerabaikorrak erakutsi, etahori bai, apuntadoreak txarteltxoaerakusten duenean, denok barre egin.

Horregatik, bertso saioaren ondoren, eta denbora luze-an buruan bueltaka izan nuen galderaren eta doinutxoa-ren) erantzuna ez dut nik hain argi.

Agian txikitatik gehiegitxotan entzun nuelako "mutur-tuta ez ibili kalean, jendeak ez du zergatik jakin beharrikhaserre zaudela", eta urteak aurrera, "barrua hustearenonura" aldarrikatuz ikusi ditudan milaka pelikula ameri-kano txatxuentzat eszeptikoegia izan naizelako.

Eta, Lady Sokaren hitzak lapurtuz, egunero jaiki,arropa ezberdinak jantzi, begiko marra egin eta irribarreamargotu, eta Erribera kalera zuzentzen gara.

Eta lapurretan jarraituz, duela gutxi iritsi zitzaidanmezu bateko bi lerro: "Eguneroko arazo saldoak akosatu-ta. Izozmendiak bezalakoak gara bizitzan zehar mantso-mantso igaroz, oso gutxitan erakutsiz azpian ezkutatzendena". Batzuetan zaila da, ez? Agian oker nago...

dani

Miriam Romatet

Page 4: 143 (2006ko apirila)

52 0 0 6 k o A P I R I L A

Egunkaria irakurtzenari nintzen orain delaegun batzuk, eta hara:Oposizioakalderdikoitzat jo duZumaia Lantzeniburuzko EAJren eskuorria. (Noticias deGipuzkoa, 2006-03-30).Bi egun geroago, to:Oposizioak gogorkritikatu du Udala,"alderdikeria leporatuz".(Urola Kostako Hitza,2006-04-01). Di-da

batean, galdera bat burura: zertan dabiltza?Titularretan agertutakoa bakarrik da hori, baina

barruan arrazoiak datoz. Eta haserreak. Zumaia Lantzeniexfoliantea eman diote esku orri honekin, poroetakozikina atera, azala leunduz eta aurpegia garbituz. Alegia,makillajea. Esku orria deitu diote, baina izan zitekeenpropaganda, izan zitekeen paskina, izan zitekeen spampaperezkoa.

Egunen batean, Udalak eta bertan nagusi den EAJalderdiak eman beharko dituzte azalpenak urteotako

informazio politikari buruz. Kasualitatea da bestela.www.zumaia.net gunean sartu naiz, berrien atalean, eta osoeguneratuta egon ohi denez, esku orri famatuei buruzkoalbistearekin egin dut topo. Non daude bestelako albisteak,kirol taldeen jarduna, ostiraletako antzerki lanenkronikak… herriak ez du islarik webgune horretan. EtaZumaiako Paola izeneko zera horretan ere ez.

Oposizioko hiru taldek mozioa aurkeztu duteZumaiako Paolari buruz. Herritarrek aspalditik genuenkezka ofizialki jarri dute mahai gainean. Azpeitikoenpresa batek idazten ditu Paoleko berriak. Ez dago, ba,bertako kazetaririk, eta lana kanpokoentzat. Aurrekontueder bezain potoloa duen zera honen banaketa masiboada, eta eskatu gabe ere, postontzian sartzen dizute bihilabetetik behin. Gaia beti berbera: Zumaia va bien.Irudipena daukat gainera, gero eta gaztelania gehiagosartzen dutela. Lehen testu nagusiak euskaraz ziren,laburpenak erdaraz. Orain gutxi, testu nagusi batzuk,tartean hirigintzari buruzkoak ere bai, erdaraz ikusi ditut.Zertan dabiltza?

Badakigu informazioa laugarren boterea dela.Agintean daudenentzat, berebiziko garrantzia duelakomunikazio politikak. Baina gauza guztietan bezala,hemen ere berdin. Nabarmen dabilenak ipurdi bistangelditzeko arriskua du.

xa2

atximurka & brossa

U d a l h o n e k i n , p o s t o n t z i a b e t e s p a m

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24 Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

Page 5: 143 (2006ko apirila)

San Telmo, 12Tel. 943 860760

6 2 0 0 6 k o A P I R I L A

Zumaia Lantzen izan zen EAJ-EA Udal Gobernuaren haus-tura eragin zuena duela hilabete. Orain, Udalak etxez etxebanatu dituen 3.000 esku-orriek eragin dute ika-mika. Opo-sizioak «alderdikeriaz jokatzea» leporatu dio EAJri.

Gobernua hautsi zenean, Zumaia Lan-tzenen jarduerari buruzko hainbat iritziagertu ziren; EAk, esaterako, gogor kritika-tu zuen kudeaketa, eta hirigintzan«garrantzia handiegia hartzen» ari delaesan zuen, besteak beste. Horrek eragindu, nonbait, Udalak hartu duen erabakia:herritarrei Zumaia Lantzenen jarduereiburuzko informazioa etxez etxe banatzea.Halaxe azaldu du, behintzat, Maria Euge-nia Arrizabalaga alkateak: «Elkarte publi-ko horren inguruan sortu diren zalantzakargitu nahi ditugu, gero eta herritar gehia-go delako elkarteari buruzko informazioaeskatu diguna».

Oposizioa, ordea, ez dator bat iritzihorrekin. Izustarrik, esaterako, «Udala etaEAJ nahastea» leporatu dio Udalari berari,«diru publikoa erabiliz, EAJren iritziaemateko». Haien ustez, «EAJk abildade handia daukapublikoa dena pribatizatzeko, beste guztiak bazterreanutziz».

Ezker Batua-Berdeak alderdiak ere gogor hartu zuen:«Zumaia Lantzeneko Administrazio Kontseiluan alderdiguztietako zinegotziak gaude, baina inor kontuan hartugabe, berak erabaki du, diru publikoa erabiliz, elkarteariburuzko informazioa argitaratzea». Esku-orrian «dirutzagastatu» duela gaineratu du, «baina elkartea kudeatzenduen Esarbe SA, lan horietara nola iritsi den ez du azal-

tzen: noiz egin zen Zumaia Lantzen kudeatu behar zuenenpresa aukeratzeko lehiaketa publikoa?». Beste hainbatgaldera ere egin du: «Ez al da kasualitate handia UrnietaLantzen, Beasain Lantzen, Ondarroa Lantzen, Lazkao Lan-

tzen eta Zumaia Lantzen Esarbe SAkkudeatzea? Ez al da kasualitate handiazenbait Udaletako Lantzen kudeatzenduen enpresa hori, EAJko alkate ohiekinhain eskuzabala izatea?».

Ezker Batua «harritu» egin du alkate-ak hori guztia ez azaltzea esku-orrian, eta«Zer ez dakigu Zumaia Lantzeni buruzizeneko beste bat ateratzeko» aholkuaeman dio, besteak beste, datu hau argi-tzeko: «Zumaia Lantzenen bitartezherrian egin zuen lehen lan handian,Izaga kaleko etxeen kooperatiba, EsarbeSAk alkateak esaten duen %3,25eko por-tzentajea baino gehiago eraman zuen».Egoera horiek saihesteko, «lan horiekguztiak Udalak berak egin ditzakeela»uste du Ezker Batuak, «Esarbe SAri bate-re komisiorik eman gabe».

EAri ez zaio ongi iruditu esku-orriarena: «EAJren ikus-puntutik egin dute, eta Zumaia Lantzenen azken hitzazinegotziena bada ere, eguneroko jardunean ez duguhorrelakorik ikusten».

PSE-EEk esku-orriaren edukiarekin bat egin du,«Zumaia Lantzenek egiten duena azaltzen duelako», bainaez dator bat moduarekin: «Joan zen astelehenean egingenuen elkarteko Administrazio Kontseiluko batzarrean,esku-orria eginda eman zitzaigun, eta gure ustez, aurretikbeste guztiokin adostu beharko zuketeen».

Zumaia Lantzeni buruzkoesku-orrien kontura...

Joan den astean, Zumaian plenoa eginzuten Forondan. Oposizioak gogorkritikatu zuen Udala, banatu diren 3.000esku-orriengatik

ze berri

Page 6: 143 (2006ko apirila)

Alemaniako Hamburgo hirian izango dira Zumaiako Institu-tuko lehenengo batxilerreko15 ikasle, apirilaren 4tik 10erabitartean. Alemaniarrak, berriz, urrian izango ditugu herrian.

Aurreko urteetan Danimarkako ikastetxeekin egin duteelkar trukea zumaiarrek eta aurten berriz, HamburgokoGesamschule Horn eskolarekin egingo dute. Ikasleak familia-tan eta aterpetxe batean hartuko dute ostatua. Elkar trukehonetan gizarteko gutxiengoak estatuaren baitan nola txerta-tu izango dute aztergai.

Trukaketa Alemaniarekin burutuko bada ere,ikasleek euren artean komunikatzekoingelera erabiliko dute, hala, ikasleekingelera egoera erreal batean erabiltze-ko aukera izango dute. Bestalde, bestekultura bat ezagutzeko aukera izangodute eta horretarako ikastetxean EuskalHerriari eta Ipar Alemaniari buruzko aur-kezpen bat egingo dute hemengo etahango ikasleek. Honekin batera bi aldeenarteko gazteen bizimoduaren konparazioaegingo dute, besteak beste, erlijioa, familia,politika eta ohiturak aztertuz. Institututikazaldu dutenez, "kontraste handia dagohemengo eta hango kulturaren artean".

Ikasleek besteak beste, Hamburgoko uda-letxea, portua, Elbe ibaia, Alster lakua, Alema-niako Parlamentua eta Heidepark jolas parkeaezagutuko dituzte. Berlinera ere egingo duteirteera eta bertan Alemaniako historiari buruzkoerakusketa eta Holokaustoa dela eta egindakomonumentua ikusiko dituzte.

Saharako bidaiaAldizkari hau kalera atera bitartean, ikasle talde bat Saharakokanpamenduetara joan da. Baleikeren liburu eta diskoenazokan lortutako diruarekin (eta beste erakunde batzuenlaguntzaz) 300 kilo botika erosi dituzte ikastetxeko ardura-dunek, eta kanpamenduetara daramatzate, hango kanpa-menduetan banatzeko.

72 0 0 6 k o A P I R I L A

ze berri

Ikasleak Alemaniara eta Saharara

Page 7: 143 (2006ko apirila)

Jose Mª Korta IndustriguneaA1 - 4. Pabilioiatel.: 943 86 50 68fax: 943 86 13 45e-mail: [email protected]

8 2 0 0 6 k o A P I R I L A

OSTIRALA 21 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Txupinazo alternatiboa, Gazte Asanbladak antolatuta. Zurrakapoteaegongo da edateko.21:00 - San Telmo kalekoen afaria.22:30 - Aita Marin, Santelmotako bertso jaialdia. Bertsolariak: AmaiaAgirre, Andoni Egaña, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu, Unai Iturriaga,eta Jon Maia. Gai jartzailea: Josu Goikoetxea.

LARUNBATA 22 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

11:00 - Udal Txistulari Bandaren kalejira12:00 -Txupinazoa. Jaitsiera, Musika Eskolako Trikitilariekin.Hamaiketakoa Itxas Gain parean. Trikitilariekin eta Bertso Eskolakoikasleekin.12:30 - Gazte koadrilen kalejira, TXATUNGA BEMBE taldeak lagunduta.13:00 - Odieta pilotalekuan, ikastetxeetako haurrek eskainita, EuskalDantza ikuskizuna.14:30 - Frontoi Txikian, Herri Bazkaria.Jarraian, koadrila arteko jolasak.17:00 - XVII. Xisterazko San Telmo Txapelketa "Kaia-Kaipe Sariak".Final-erdiak.18:00 - Eusebio Gurrutxaga plazan hasita, TXIMELETA txarangaren kalejira.

Ordu berean, Amaiako plazatik abiatuta, SUGARRI txarangaren saioa22:00 - XVII. Xisterazko San Telmo Txapelketa "Kaia-Kaipe Sariak".Final-erdiak22:30 - E. Gurrutxaga plazan, JOSELU ANAIAK taldearekin dantzaldia.23:00 - Erriberan, TXIMELETAK txarangaren doinuakOrdu berean, Txosna eremuan, ZUGAk antolatuta, herriko taldeen etatalde gonbidatuen kontzertua.24:00 - Erriberan, ESKELETOAK IKUSKIZUNA

IGANDEA 23 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

11:00 - Kofradian, hamaiketakoa herriko itsasgizon zaharrentzat (Arbus-tain Motorzale elkarteak).11:00-14:00 X. San Telmotako Scalextric txapelketa OdietanOrdu berean, SAMA SIKU Fanfarrearekin kalejirak herriko kaleetan.12:00 - Haurren Tanborrada17:00 - Buruhandi eta Erraldoien kalejira- Irteera: Kofradian.17:00-19:00 - Scalextric saio berriak.18:00 - Aita Mari aretoan, BARRE BIRA: GARI, MONTXO ETA JOSELONTXO

pailazoak, TXAN magoa eta ELVI sabelhiztuna.18:30 - SAMA SIKU Txaranga kaleetan zehar.Ordu berean, Amaiako plazan, ZUGAk antolatuta, BMX erakustaldia.

Badatoz badatoz... San Telmoak!!!

S A N T E L M O A K 2 0 0 6

Udaberrian sartu gara jada, aste santua eregainean daukagu … Konturatzerako gaineanditugu zumaiarrok hainbeste maite ditugunfestak. Herri guztian zabaltzen den txurrousaina... barraken zarata... alaitasun berezianabarmentzen da egun horietan Zumaian.Erakundeak eta taldeak martxan dira jada ekintzaezberdinak antolatzen. Horregatik, festetan ere

aldarrikapenentzako lekua izango da. Bigarrenasteburuko larunbatean, esaterako, euskal preso etaiheslarien eguna ospatuko da eta herri bazkaria etamanifestaldia egongo dira, besteak beste.

Gazte asanblada ere hor dabil gainerakoegunetarako egitaraua betetzeko ahaleginetan, etahainbat ekitaldi antolatu dituzte.

ze berri

Page 8: 143 (2006ko apirila)

92 0 0 6 k o A P I R I L A

22:30 - Tanborrada BereziaGauerdian, Kofradian Bandera Igoera, Jose Manuel Prieto Urbietaarrantzale ohiaren esku. 01:00 - E. Gurrutxaga plazan, dantzaldia EGAN taldearekin.

ASTELEHENA 24, SAN TELMO EGUNA . . . . . . . . . . . . . . . . .

08:00 - Meza eta ondoren Jaunarekin Prozesioa eta Gaixoen Jaunar-tzea.10:15 - Ohiturazko Prozesioa San Telmoren ermitara10:30 - Meza Nagusia, itsasoaren aurrean otoitza eta Parrokiara itzule-ra. San Telmoren erlikia gurtzea. Ondoren, agintari eta gonbidatuen-tzako hamaiketakoa Kofradian.12:00 - INCANSABLES txarangaren kalejirak.17:00 - Haur festa E. Gurrutxagan: KIKI, KOKO ETA MOKO pailazoen"Alaitsu" ikuskizuna.17:30 - Odieta pilotalekuan, Profesional Mailako Eskuzko Pilota Partidua.18:00 - INCANSABLES txaranga plazan, eta jarraian herriko kaleetanzehar.19:00 - Kofradian, erromeria LOTXO taldearekin.22:30 - LOTXO taldearen saio berriak.

ASTEARTEA 25 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

08:00 - Hildakoen aldeko meza

OSTIRALA 28 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

21:00 - Zaharren Egoitzan, Bertso Afaria, eta jarraian, ZUMAIAKO VIII.BERTSOLARI TXAPELKETA. Aurkezlea: Jon Maia.23:00 - txosnetan, Rock Kontzertua: ITAKA, NUKE eta BIOK.

LARUNBATA 29 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

09:30-12:30 - Herri mailako Arrantza Lehiaketa, Talaipetik Paol mutu-rrera bitartean. (Arrainik hil gabe)11:00 - Itzurun hondartzan, Hondartzako XX. Futbol Txapelketa(azken partiduak).11:30 - Haur Jolasak Larretxoko plazatxoan.11:30 - Eusebio Gurrutxaga plazan, V. Olarruzopa eta Rana TxapelketakEkitaldia alaituz ELUSTONDO ANAI-ARREBAK trikitilariak.

12:00 - BEHEKO PLAZA eta Ondarroako ANTIGUAKO AMA abesbatzak Erri-bera kalean zehar.Ordu berean, San Telmo Ermitaren parean, Telmo izeneko herrikoseme eta kanpotik hurbildutakoen topaketa; jarraian bazkaria etaegunpasa.17:00 - E. Gurrutxaga plazan, haur festa: POXPOLO, MOKOLO ETA KON-PAINIA.18:00 - Fanfarre topaketa: PASAI eta BIZNIETOS DE CELDÓN fanfarreakarituko dira herriko kaleetan zehar.18:30 - ZUGAk antolatuta, Perkusio Kalejira.19:00 - Aita Marin, San Pedro Txiki eta Txikienak taldeen jaialdia,Kataluniako Girijol abesbatza gonbidatuarekin.22:00 - XVII. Xisterazko San Telmo Txapelketa "Kaia-Kaipe Sariak".Finalak22:00-01:30 - Kofradian, Santelmotako Diskoteka IMANOL DJarekin(12-16urte bitarteko gaztetxoentzat)23:00 - BIZNIETOS DE CELEDÓN Fanfarrearen ekitaldia E. Gurrutxagaplazan eta herriko kaleetan.Ordu berean, txosnetan, HARITZ SOUND SISTEMen saioa.Gainera, preso eta iheslarien eguna: triki-poteoa, bazkaria eta bertsola-rien saioa, manifestazioa eta pertsusio-kalejira izango dira eguneanzehar.

IGANDEA 30 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

11:00 - plazan, GORRITI ETA BERE ANIMALIAK.12:00 - Odieta pilotalekuan Urrezko Aizkolaria 2006 Sariaren barne:HARRI TXIKIETAKO BINAKAKO TXAPELKETA: EIZMENDI- ASTORKI // AGIRRE-MINTXETA II

AIZKOLARI ERRONKA: MIKEL MINDEGIA // DONATO LARRETXEA

Ordu berean, TRIKITXAS bikotea kaleetan zehar.17:00 - haurren festa E. Gurrutxaga plazan: "Txatxikaraokea"18:00 - Trainerutxoen estropada, XXVI. San Telmo Saria.Ordu berean, TRIKITXAS bikotearen doinuak kaleetan zehar.18:30 - THE McKENSY’S Clan Band taldearen kalejira.19:00 - Kofradian, ETXABE ANAIAK taldearekin, erromeria.22:30 - ETXABE ANAIAK taldearen saio berri bat.Gauerdian, Banderaren jaitsiera eta Santelmoei agurra.

Page 9: 143 (2006ko apirila)

Orain 10 urteko aldizkarian San Telmoetan ondo pasa-tzeko gonbitea egin genizuen, bai eta onartu ere. Izan ere,makina bat parranda egitekoak zineten orduan inkesta foto-grafikoan atera zinatenok. Ai, garai haiek... San Telmo kale-ko batek San Telmo egunean salda hartzera bere etxera joa-teko gonbitea ere egin zigun! Aurten ez gaude gonbidatuta? Orain 10 urte... eskubaloi taldeko kide batek idatzitakogutunean bere iritzia jakinarazi zuen kamixetetan jartzerazihoazen propagandari buruz. Kirol portuak herria erdibituzuela, baina ez zuela nahi taldea erdibitzerik. Orduko haiekez omen zuten beste aukerarik izan eta...

Orain 10 urte... larrialdiko zerbitzuaren aldeko ekintzakantolatzen hasi zen herriko jende multzo bat. 200 laguninguru elkartu omen ziren bilera batera, gaiarekin kezkatu-ta. Ez dakit gauza handirik lortu zen... kontuan hartuta gauregun Zumaian 5etan amaitzen dela zerbitzua...

Orain 10 urte... Joxefran Ispizua elkarrizketa-tu genuen. Izan ere, mar-txoan aurkeztu zutenberak finlandieratik eus-karara itzulitako liburua:Rax Rinnekangas idazlefinlandiarraren "Ilargiaihesi". Irakurri gabe duzue-nok, une egokia duzueorain... Joxefranek, ordukohartan, finlandiera euskarabezain bitxia dela adierazizigun eta erronka polita izanzela liburu hori egitea.

Orain 10 urte... drogeiburuz ere idatzi genuen.Orain ere ondo etorrikolitzaioke askori bertan jarri

genuen informazioa. Droga motak,ondorioak... Ez esan...zerrenda berritubeharko genuke.

Orain 10 urte... Zein egunetan aldarrikatu zen Errepu-blika orain dela 60 urte baino gehiago? San Telmo egune-an!... Bada, ez. Orain 10 urte kontatu genizuen...

Orain 10 urte bezala... ondo pasa Santelmoak!

10 2 0 0 6 k o A P I R I L A

orain 10 urte

Santelmoetarantz orduan ere

Page 10: 143 (2006ko apirila)

112 0 0 6 k o A P I R I L A

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

ZOZKETA!!

Zumaiako txokoakAsmatzen duzuenon artean, Txapartegik emandakotarta eder bat zozketatuko dugu. On egin!

GALDERA:Denbora eta eguzki isila alferrik pasatzen diraargazkiko erlojuaren gainetik, zerk itzala egin eta ordua eman ez dauka eta.Erlojua Alde Zaharreko horma batean dago eta aurrealdean jauregi eder batdauka, idazkari ospetsu batena izandakoa. Tartean, plaza izena handitxogeratzen zaion leku bat, eta erdi-erdian iturri bat, 1888an egina, santu batenizena daukana. Garai batean, ura Karakas aldetik ekartzen zuten iturri horretara,Santiagoko padura eta Urola ibaia zeharkatuta; udako lehorterik handienean eregau eta egun irteten zen ura, etengabe, eta ur hori ederki aprobetxatzen zengero Beheko Albergarako. Gaur egun ere hor dago iturria, lehengo bizitasunik etaindarrik ez badu ere.

Nola izena du iturri horrek?Erantzunak [email protected] bidali edota Baleikeko buzoian utzi (Juan Belmonte 29 behea) otsailaren 10a baino lehen. Erantzunekin batera izenabizenak eta telefono zenbakia jarri.

Zumaia eta inguruakez ditugu behar bezala

ezagutzen, altxor txikien jabe gara

eta askotan ez garakonturatu ere egiten…

Txoko honeklagunduko digu guretxokoak ezagutzen.

Aurreko zenbakiko erantzuna: San Telmo kaleaSaridunak: - Oihane Sanchez

- Mentxu Fernandez- Manex Azkue- Antonio J. Sanchez

Parte hartu eta

zorte on!!

Page 11: 143 (2006ko apirila)

12 2 0 0 6 k o A P I R I L A

elkarrizketa

Maria Eugenia Arrizabalaga Zumaiako alkatea

Hauxe da bada joan den hilean agindutakoa.Gogoratuko duzuenez, Udaleko gobernu koalizioahautsi zenetik makina bat adierazpen egin zituztenkoalizioko kideek eta beste alderditakoek, ZumaiaLantzenen eta Udalaren jardunari buruz. Elkarrizketaegin genuenean, PSEkoek kaleratua zuten agiri bat…

Mª Eugenia Arrizabalagak eta Lide Amilibia zinegotziakhartu gaituzte alkatearen bulegoan. Hauxe izan da bilerahorretan ateratakoa.

PSEk argi utzi izan du hausturaren errua ez dela berea. Zeiritzi duzu zuk horren inguruan?Guk geure arrazoiak izan ditugu hausturarako; beti ibili garakoalizio-kide artean gauzak bere onera ekarri nahian, baina,asteak joan, asteak etorri, jarrerak hurbiltzen joan beharrean,geroz eta gehiago aldentzen joan direla konturatu gara.

PSE-k ez du guzti honetan zerikusirik, eta gainerakoalderdiek ere ez. Bost alderdi gara Udalean, eta bakoitzakgauzak ikusteko bere modua du.

Beste alderdiekin hitz egin duzue honi buruz?Guk argi izan dugu koalizioak iraun duen bitartean, etxeko-en artean konpondu behar genituela arazoak. Eta, noski, koa-lizio bat dagoen bitartean ezin dena da beste inorengana jo"sopak eskatuz", edo negoziazio bat proposatuz. Baina zure-kin koalizioan doanaren kontrako jarrera duzunean... Horre-gatik izan da ezinbestekoa koalizioa haustea, hemendik aurre-ra beste batzuekin hitz egiteko eskuak libre izateko.

Hain zuzen ere koalizioan zinaten bi alderdiek elkarriegozten diozue haustura. Zein izan da benetako arrazoiazuen ustez?Begira, guzti hau azaroaren erdi aldera hasi zen. 2006rakoaurrekontuen proiektua landu genuen, departamentu desber-dinetako batzorde buruekin egon, tekniko bakoitzak, beharrenaraberako proposamenak jaso, eta abar. Ohiko prozedura, urteberrian gauza berriak egiteko, edo beste zenbait bertan behera

uzteko. Ordura arte ez zen inolako arazorik izan. Gobernu-koa-lizioa osatzen genuenok geure arteko bilera bat izan genuen,aurrekontu-proiektua atalka-atalka azaltzeko. Ia bilera osoan ezzen arazorik izan, Izartu programaren bitartez Jaurlaritzatik lor-tutako dirulaguntzak, Odieta-Gurrutxaga proiektuaren finan-tziazioa egin ahal izateko Udaletik Zumaia Lantzenera pasa-tzeko azterketaren unea iritsi zen arte. Orduan azaldu zuenEAk lehen aldiz bere aurkako jarrera, eta Zumaia LantzenOdietako proiektu osoa eramatearekin ez zegoela ados adierazizuen. Harrez geroztik, beraien kontrako jarrera azaldu izandutenean, horretarako izan dituzten arrazoiek bilakaera handiaizan dute.

BALEIKE

“EArekin konpontzen saiatu gara, hauek eta besteak adierazpen publikoak egiten hasi diren arte”

Page 12: 143 (2006ko apirila)

2 0 0 6 k o A P I R I L A 13

Hasieran, Udalak "negozioa bilatzen zuela" asmo horrekin:gu harritu egin ginen adierazpen horiekin. Izan ere, Izartu diru-laguntzaren eskaera egin zenean azterketa sakon bat egin zen(2003. urte amaieran). Izartuk bost parametro eskatzen ditu jus-tifikatu beharrekoak (bizilagunen adina, langabezia, etab.).Guzti horiek justifikatu ez ezik, asmoen berri ematen zuenlaguntza eskaera txostena aho batez onartua izan zen Udalba-tzan, eta hasiera hasieratik argi geratuzen Zumaia Lantzenen bitartez era-mango genituela aurrera proiektuhoriek. Bestalde, 2004ko Udal aurre-kontuen likidazioa egin ondoren 500miloi pezeta geratzen baitziren. Ezohiko proiektuen bidez herrira itzulibeharreko dirua. Diru kopuru horibatetik, dirulaguntza bestetik, proiek-tuari gauza berriak eranstea erabakitagenuen: Torreberri eta frontoi txikiaberritzea, Foronda alderako igogailuaegitea, E. Gurrutxaga ez ezik Zuloa-ga plaza ere berrurbanizatzea, lur-azpiko aparkalekuak egitea, hauetatiketxe berriaren barrualdetik beste igogailu bat SanJose kalera,...

Horren aurrean, zein zen gobernuan zenutendesadostasuna?Aurrekoarekin lotuta, nola zitekeen Udalak (edoZumaia Lantzenek, berdin dio) "negozioa egite-ko" asmoa izatea? Ezinezkoa: ahal zirenak baina9 etxe gutxiago, fitxakoak baino azpiegituraaskoz gehiago, bota beharreko etxe jabeei egin-dako eskaintzaren arabera moldatutako opera-zioa, etxeen kontuan diru publikoa jarri gabe,bizilagunei eskaintza posibilista bat eginda, operazio horrendesoreka libre geratzen diren 11 etxeei doi-doi egotzita...

Gure aldetik, ahal zen salneurri merkeenean aterako geni-tuela adierazten saiatu ginen, zerrendak egiten, zozketak...eta beti ere promozio pribatuak egingo zituenaren preziotikaskoz beherago. Ez zuen balio izan.

Ondoren "Udalak berdintasun printzipioa urratzenzuela". Gure erantzuna, ez dagoela berdintasunik ezberdinta-sunean, eta Odietako etxe zaharren jabe direnak direla, eta ezgainontzekoak. Eta ez zitzaiela diru publikorik erregalatzen...Ez zuen balio izan.

Ondoren "pribatuaren eta publikoaren arteko marra desa-gerrarazten dugula". Guk, marro hori, izatekotan ere, interesorokorraren arabera marraztu behar dela.

Ondoren operazio "atipiko" bat egin nahian gabiltza, etaguk, tipikoa izan hala ez gai garela egiteko. Eta bestela,beraiek proposatzeko beste era egokiago bat. Zenbaki etaguzti, noski. Ez da horrelakorik iritsi gure eskuetara.

EAk zenbait iradokizun egin izan digu, bai, Odietakoetxeen ordezkapenaren inguruan. Bat, aprobetxamenduagehitzea, horrela etxeak Udalak berak egin beharrean pro-

motore pribatuek egin ahal izate-ko moduko etekinak sor daitezen;edo fitxa aldatu, bertako aprobe-txamendua Udalak ez dezala gau-zatu promotore batek baizik etaurbanizazio kargak soilik gera dai-tezen udalaren diruen gain. Bainaguk ez dugu inondik inora ikusi,ez batak ez besteak, inolako onu-rarik ekartzen dituenik, ze, apro-betxamenduaren gehikuntzaketxeek altura gehiago izatera era-mango luke. Eta, bestalde, zeronura dakar zumaiarrentzat opera-zioaren etekina esku pribatuetan

utzi eta karga guztiak diru publiko bitartezegiteak?

Etxeak dauden bezala utzi eta berritzea ereproposatu dizuete, ezta?Bai. Alderdiari bidalitako eskutitz batetan, alter-natiba hori ere proposatzen ziguten, Odietakoetxe horien balio historikoan oinarrituz. Baina,etxe-jabe direnei, beraienaren truke beste bateman eta libreak merkatuko prezioen azpitik sal-duz operazioa egokitzea, "berdintasunarenaurka" baldin badoa, berdintasunaren ildotik,

nola ulertu Zumaia osoko jabe horiei bakarrik laguntzak eskain-tzea beraienak diren etxeak konpontzeko. Ze, herrian makinabat etxe egongo dira berritzeko beharrean... Gaur egungo arau-diak aplikatzeko ezintasuna kontutan hartu gabe (irrisgarritasu-na, segurtasunari buruzko araudia eta abar).

Zuen ustez, beraz, Zumaia Lantzenen aurkako kritikak ezdute fundamenturik?Argi geratu da Zumaia Lantzen ez zaiela gustatzen. Elkartea1992an sortu zen, eta makina bat lan egin du ordutik. Lanera-ko sistema ez du aldatu, eta emaitzak hor daude. Azken bola-dan, beste herri batzuetan era eratu dituzte horrelako sozieta-teak eta zenbait etorri ere Zumaian gauzak nola egitenditugun galdezka.

“Guzti hauazaroarenerdialdera hasizen. Ordurarteez zen inolakoarazorik izan”

Page 13: 143 (2006ko apirila)

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

14 2 0 0 6 k o A P I R I L A

Beste herrietan ere horrelako erakundeek kudeatzen dituz-te etxebizitzak eraikitzeko lanak?Horretarako ez ezik, egin ahal dituzten lan guztietarako ereerabiltzen dituzte udal elkarteak beste zenbait herritan. Halaere, Zumaian heineko maila inork ez du lortu oraindik.Zumaian egin den etxe publiko kopurua adinaez da beste inon egin.

Udalak Izarturen dirulaguntzak eskura bal-din baditzake, zergatik egin behar ditu lanhoriek Zumaia Lantzenek?Egitura askoz malguagoa duelako. ZumaiaLantzen Udalak sortu zuen, eta Udalak eraba-kitzen duen egunean desagertuko da. Ez duinolako hipotekarik sortzen alde horretatik.Abantaila asko ditu, eta luze aritu gaitezkehemen azaltzen: funtzionatzeko prozedura,BEZaren inguruan, kredituak lortzeko, saltze-ko, erosteko erraztasunak... Beharbada zenbai-tek esan dezakete asmo ilunak ikusteko tenta-zioa, baina ez dago horrelakorik, jardunamerkea da. Gaurdaino Zumaian lortu ditugunak azkenhamabost urtetan dugun lan-sistemarekin, ea non lortu diren.

Lorpenak lorpen, oposizioak kudeaketa kritikatzen du, etaesaten du lehiaketara atera behar liratekeela proiektuak...Eta ateratzen dira... (Zumaia Lantzenek aldizkari ofizialeanaurkeztutako lehiaketen txosten bat ateratzen du mahai gaine-ra). Kontratazio legea ez omen dugu betetzen... Legea aldatueta elkarte publikoei aplikagarria izan baino lehenagotik bete-tzen du Zumaia Lantzenek Kontratazio Legea. Zinegotziekkontrola galdu omen dute... Zumaia Lantzenen administra-zio kontseilua 95 aldiz elkartu da, eta bertan alderdi politikoguztiak daude ordezkatuta. Legegintzaldi honen hasiera arteaho batez egin dira gauzak. Eta gauza ikusgarriak lortu dira.

Ez dakit zergatik dioten orain Udalak egin dezakeela lanbera. Pentsa, ezker abertzaleak, aurreko legealditako zenbait

kasutan, Udal aurrekontuei ezezko botoa eman arren, argiadierazi izan zuten zenbaitetan, beren aurkako jarrera ez zelaZumaia Lantzenekiko, horren jarduera ontzat jotzen zutela-ko. Izan ere, Zumaia Lantzenen etsairik handienak promoto-re pribatuak dira. Zumaia Lantzen lurren jabe egiten da, ildo-

ak markatzen ditu, eta baita prezioak ere.

Egitura hori gutxi batzuen esku dagoelasalatzen du oposizioak, ordea. Izenak errepi-katzen omen dira asko...Bai, eztabaida hori EArekin izan dugu.Baina kontutan hartu kritika hori egitendutenek administrazio kontseiluaren partedirela, eta kontseiluak erabakitzen duelazeini esleitu lanak. Esate baterako, arkitektu-ra baten kostua, edo estetika, edo irtenbideteknikoen balorazioaren proposamenarekinados ez daudela?... ba adierazi dezatela desa-dostasuna eta horren zergatia dagokion kon-tseiluan. Prozesu osoan parte hartzen dute,ez bakarrik Zumaia Lantzeneko arduradun

eta teknikoak, baita Udal arkitekto eta idazkariek ere. Orain,guztiak maltzurkeriatan dabiltzala esan nahi badute... Ino-laz ere ez da onargarria.

Kaleko jendeak zalantzak ditu ordea, instituzio publikoenjardunaz; informazio falta ez al dago?Behar bada zaila egiten zaigu nahiko genukeen informazioguztia era egokian azaltzea. Hala ere, saiatzen gara. Etahemendik aurrera, jendearen informazio eskaera ikusita, aha-legin berezia egingo dugu. Dena dela, benetan, ez daukaguezer ezkutatzeko asmorik, ez eta beharrik ere.

Oposizioak egindako adierazpenetan aditzera eman duteez duzuela negoziatu nahi izan? Egia al da kritika batekinetortzen zaizkizuen bakoitzean, alde batera uzten ditu-zuela?

elkarrizketa

“Pribatuareneta publikoarenarteko marra,izatekotan ere,interesorokorrarenarabera jarribehar deladiogu guk”

Page 14: 143 (2006ko apirila)

152 0 0 6 k o A P I R I L A

Lehen ere esan dut, koalizioa mantentzen den bitartean ezzaigula zilegi iruditzen beste indar politiko batzuenganajotzea negoziatzeko. Horretaz aparte, nik ez dakit ba, zeinizango den bakoitzak duen inpresioa. Nik dakidana zera da:gauzak, teknikarien laguntzarekin, noski, ahal den ondoengauzatzen saiatzen garela, eta batzordeetan denetaz jardutendugula. Hortik aurrera, bakoitzak noski, bere iritzia.

Prentsan agertu zen beste informazio batek obra bakoitza-ren operazioaren ehuneko zati bat Zumaia Lantzen kude-atzen duen enpresa pribatuarentzat dela dio. Hala al da?Kontratua, Zumaia Lantzenek 92an sinatu zuen Esarbe S.A.enpresarekin. Erabili zen formula, egin ala ez "iguala" batordaindu beharrean, emaitzak gauzatzen ziren, eta errealakbilakatzen ziren heinean obra beraren ehuneneko batordainduko zitzaienarena izan zen. Ordain-sari finkoak eza-rri ziren, %9, %6, %4, %2, edo hutsa, lana-ren arabera. Bataz beste jaso dutena%4aren bueltan izan daiteke, ez duguoraindik kalkulu zehatz bat egin. Kontutanhartu behar da, portzentaiak obren gainaplikatzen direla, eta ez beharrekoak direnbeste zenbait gastuen gain (alegia, proiek-tuak, zuzendaritzak, eta abar). Zerbitzuenpresa horrek beren lanagatik, gainontze-ko diren enpresa guzti guztiek bezalaxekobratu beharko du, ezta?

Beraz, hala ere, merkeagoa al da lan horiek ZumaiaLantzenek kudeatzea?Dudarik gabe, etxebizitzak enpresa sustatzaile batek egiteabaino askoz merkeagoa da. Esate baterako, Odietako proiek-tuan, promotore pribatu batek 24 etxeak egiteko aukera ereaztertu dugu, eta egia esan, zenbakiak ez dira inondik inoraateratzen. Gure planteamenduaren arabera, kaltetutako jabe-ei egin diegun proposamena kontutan izanda, eta operazioa-ren kostuak –aurreproiektuen arabera– libre geratzen diren 11

etxeei egotziz, 32 miloi inguru pezetatan saltzekomoduan ginateke. Inolako promozioko irabazirikgabe. Beraz, promotore batek logikoak dituen ira-baziak atera ahal izateko, zenbatetan saldubeharko lituzke? Askoz garestiago. Ondorioz: lor-tzen den guztia lortuz, etxeak 32 miloi horietansalduz, ezinezkoa da horretan interesa edukidezakeen promotorerik aurkitzea.

Beraz, zuek negoziatzen saiatu zarete?EArekin konpontzen saiatu gara. Hauek eta bes-

teak adierazpen publikoak egiten hasi diren arte. Guk argiditugu zenbait gauza: Zumaia Lantzen Zumaiarentzat balia-bide ona dela, eta frogatu duela; Odieta-Gurrutxaga asmoakasko hobetuko duela herria; gauzak egin aurretik sakoneanaztertzen ditugula. Eta orain arteko emaitzak begi bistakoakdirela. Batzuentzat, ordea, badirudi dena oker egin dela…Guk denei utzi diegu proposamen alternatiboak egiteko den-bora eta aukera, paper gainean beste zenbaki eta formulabatzuek defendatzeko aukera luzatuz. Eta ez dugu erantzunargirik jaso.

“ZumaiaLantzenenetsairikhandienakpromotorepribatuak dira”

Page 15: 143 (2006ko apirila)

16 2 0 0 6 k o A P I R I L A

Lerro batzuk eskatu dizkidate gure Baleike-koek eta baietzerantzun diet. Seguru nago ezezko borobila emango nielalehentxeago politikaz zerbait idatz nezan eskatu izan bali-date. Izan ere, kukuaren kantuarekin batera, hitz egitekogogoa ekarri dit, aspaldian ez neukana, martxoaren 22konotiziak. Geroztik irratia entzun, egunkariak irakurri etalagunekin politikaz mintzatzeko gogoa piztu zait. Egiaesan, poztu egin naiz benetan su-etenarekin eta emanduten moduarekin. Nabari da aurrez lan asko egin ondo-rengo urrats sendoa egin dutela. Gure herriak gogoz jasodu berria, Europa eta mundu osoak ere bai.

Alaitasuna sortu digu bai aurtengo udaberriak, bainailusio inozorik ez. Jakin badakigu sufrimenduak jarraitukoduela gure artean, oraindik ere arantza ugari izango dituelaarrosa-landare honek, baina espero dezagun zulatu arinago-ak izango direla hemendik aurrera. Badakit ondo, bai, Eus-kal Herria existitzen dela munduko beste guztien artean etabere eskubideen jabe dela onartua izan dadin, irtenbidealdapatsuari ekin besterik ez diogula egin gaurkoz. Arrisku,oztopo, eta probokazio asko agertuko da bazterretan, bide-an aurrera egin ahala, hasi gara ikusten. Zaila eta gogorra

izango dela diote; ni ere horretan nago, kontrako interesindartsuak dituen jende asko baitago.

Konponbidearen bila, buruz eta pazientziaz jokatzeakomeni zaigu herritar guztioi. Zerbait konpontzeko bidea, ez alda hitz egokia hauxe, konponbidea? Amets egin nahi dut, herri-tar eta alderdi guztion borondate onez eta elkar hartuta, gureherria eta euskara indarberritzen asmatuko dugula. Nahi nukegeure arteko zauri mingarriak sendatzen joan daitezen adiski-detasunez. Behingoz, herritarrik eta lurralderik baztertu gabe,guztion partaidetzarekin Euskal Herri osoko eskubide guztiakerrespetatuak izatearen bakea eraikitzea dugu esku artean egin-kizun eta buruan amets. Nori berea, omen, gizalegea. Artearbolak ez du sagarrik ematen. Justizia da bakearen fruituaeman dezakeen zuhaitz bakarra. Asko eskatzea al da, gaur egu-nean, kanpokoek laga gaitzatela bakean, geure arazoak geuk,gure arteko guztiok erabakitzen? Bai, ba asko eskatzea da.

Gogoan daukat, Joxe Azurmendi idazle ezagunari ira-kurri niola behin bere artikulu sakon baten amaiera-ondo-rio gisan honako esaldi hau: euskaldunok oso zaila daukaguETAren borroka armatuarekin, hau gabe ere bai, oso zaila.Ikus dezagun, saia gaitezen merezi du-eta.

Su-etena dela etaJoanito Dorronsoro

ETAk su-eten iraunkorra ezartzen zuela adierazi zuen

martxoko azken astean. Milaka izan dira ordutik hona

jaso diren adierazpenak, eta kalean ere nabari da

zirrara, urduritasuna, poza, itxaropena…

Guk ere gure ekarpena egin nahi izan dugu. Horregatik,

Zumaiako zenbait laguni eskatu diogu su-etenaren inguruan

beren balorazioa egiteko. Hemen dituzue bildu ditugun

iritziak (lortu nahi genituen guztiak ez dauden arren):

SU-ETEN ITXAROPENTSUA

su-etena

Page 16: 143 (2006ko apirila)

172 0 0 6 k o A P I R I L A

Su-etenaren iragarpenak, berriro gure giro sozial eta politikoabeste erronka baten aurrean ipintzen du. Duela zortzi urte itxa-ropena nagusi izan zen bezala gure inguruetan, iruditzen zaitoraingo honetan modu apalagoan eta zuhurtzi handiagoarekinhartu dugula albistea baina aurrekoan ez bezala barneratuagoakikusten ditut eman diren urratsak, euforiak alde batera utzita.

Orain arteko bideak bereak egin duela uste nagusia dasektore zabal eta anitzetan, baina zein bide dira egokiakikuspegi abertzale eta demokratiko batetik? Lizarrako ere-

duak porrot egin eta gero, aurkituko ahal dugu eraginkorraizango den estrategiarik? Gai izango ahal gera elkarrizke-ta eta akordioaren kulturak eskatzen dituen ezaugarriekinhelburuak defendatzen?

Politikariei bereziki ozen eskatu beharko genieke prota-gonismoak alde batera utzita bere lana ondo bete dezaten.

Hasten den bidea zaila izan arren Bilboko manifestazioerraldoiaren leloa denontzako lagungarri izan dadila: Eus-kal herria, erabakia, adostasuna.

Modu berriak etorkizunari begiraJoxean Galdona

Pozez eta itxaropenez hartu nuen ETAren su-eten iraunkorra-ren berria. Poz eta itxaropen handiz.

Ez da dena, baina asko da.Ez da bakea, baina asko laguntzen du bakegintzan.Ez da bidearen amaiera, baina bai urrats garrantzitsu eta

behar-beharrezko. Behingoz ETAk besteei hainbestetan eskatu diena egin du:

herriaren borondatea errespetatu. Bazen garaia, bai, eta ongi-etorria izan bedi.

Asko poztu nintzen, arrazoi askorengatik. Hasteko,sufrimenduaren katea eteten hasi delako. Heriotzarenmehatxua bizkar gainean zeramaten askorengatik, ETArengutun mehatxaileak jaso eta sufritu dituzten guztiongatik,torturak eta tratu txarrak jasan dituztenengatik, presoenga-tik eta haien senideengatik, alde askotan nola edo halasufrimendu latza jasan duten guztiengatik, hemendik

aurrera mehatxu horiek guztiak arintzen joango diren itxa-ropenez…

Bestetik, herrigintzan aurrera egiteko baldintza hobeakditugulako orain: gizarte eragileen arteko elkarlana errazagoaizango da, oro har. Bi Udalbiltzak bat egiteko aukera handia-goak daudelako. Euskal Herriaren alde egiteko askoz hobetogaudelako. Konponbide politikoa hurbilago dagoelako, etabeste arrazoi askorengatik. Oztopoak eta mehatxuak hor egonarren, lehen baino askoz hobeto gaude. Bada garaia elkarlanestuagoari ekin, eta aurrera egiteko.

Atzera begira jarrita, tristea da hainbeste sufrimendu etakalte alfer samarrik izan direla ikustea. Eta ez alferrik bakarrik,kaltegarri ere bai.

Aurrera begira jarrita, berriz, itxaropen bat: gure askatasuneta justizia amets ederrak ez daitezela berriro amesgaiztobihurtu, ez geuretzat, ez beste inorentzat ere.

Bazen garaia! Bada garaia!Joseba Ossa

Euskal Herrian bizi dugun egoera berri honekin oso itxaro-pentsu naiz. Niretzat, su eten iraunkorra izan da bake proze-sua bultzatzeko ETAk egin duen urratsa; halere, urrats honeksoilik ez du bakea ekarriko; izan ere, ETA gatazkaren ondorioada, eta ez kausa.

Bestaldetik, betiko marko juridiko-politikoarekin jarraitzendugu; ezker abertzaleak legez kanpo jarraitzen du, bere boze-ramaileak atxilotzen dituzte; dispertsio politikak bere horretanjarraitzen du; euskal preso politikoen eskubideak ez dira erres-petatzen; e.a.

Halere, nahiz eta konponduta ezer ez egon, argi dagokonponbide demokratikorako ateak irekita daudela; horre-xegatik, denok inplikatu behar dugu prozesu honetan,bake prozesu honek aurrera egingo badu herritar guztionparte hartzea beharko du. Alderdikeriak eta protagonismo-ak alde batera laga eta Herri bezala jokatzeko ordua helduzaigu.

Etorkizuna geurea da, ez dezagun aukera hau galdu,behingoz, euskaldunak bezala askatasunean bizitzeko, hainzuzen.

Bizi dugun egoeraItziar Arrizabalaga

Page 17: 143 (2006ko apirila)

18 2 0 0 6 k o A P I R I L A

su-etena

Iritsi da "su eten iraunkorra", eta horrekin batera, herritar guz-tiok aukera berriak, bide berriak, ilusio berrituak ikusi eta sen-titu ditugu.

Lehenik eta behin, zorionak eman nahi dizkiet zuhur-zuhur eta konpromiso osoz egoera hau iritsi zedin lan egitendute gizon eta emakume guztiei. Bizi dugun egoera hau ez daalde bakarraren meritua; hemen borondate eta konpromisougari bildu dira eta su etenean mamitu da.

Garai honetan, ordea, guztiek ez dute berdin jokatzen:batzuk lan diskretua egiteko prest daude; beste batzuk,berriz, protagonismo bila dabiltza. Batzuek prozesua abianjarri nahi dute; beste batzuek, berriz, prozesua nola buka-tuko den kalkulatzen dute, ea egoera berri hori interesatzenzaien edo ez aurreikusi nahian. Batzuek herri honen esku-

bideak defendatu nahi dituzte; beste batzuek, berriz, alder-diaren interesak soilik defendatuko dituzte. Hori guztia argiikusi da Bilboko manifestazio jendetsuarekin bat egitekoorduan.

Egoera berria daukagu eta ezin dugu aukera huts egin.Herritarrok behartu egin behar ditugu alderdi politiko guztiak,serio eta alderdikeriarik gabe lan egin dezaten, eta geuk ere lanegin, prozesu honetan inplikatu eta parte hartu. Batzuek urteasko pasatu dituzte ETAren aitzakian. Instituzioen gestioekematen duten dirutza izugarriak kontrolatu eta alderdikideenartean banatzen, negozioak egiten ohitu dira. Bada ordua nor-beraren negozioak eta interesak utzi eta Herrian pentsatzenhasteko. Gure txanda da; lan egiteko garaia da; herritarronordua da.

Aukera berriak eta lanerako garaiaAndoni Etxaniz Izustarri

Bati baino gehiagori entzun diogu, azken egun hauetan, ETA-ren su-eten iraunkorrak ekarri digun egoeraz gozatzeko tartepixka bat behar dugula. Datozen hilabeteetan ezinbestekoaden lana bideratzeko, aurrez ongi jabetu beharrean gaude ego-erak izan duen aldaketaz eta sortu dituen aukera berriez.

Bake prozesua eta normalizazio prozesua dira oraingolehentasun nagusiak, eta alderdi politiko nahiz gizarte eragileguztiok hortxe murgildu behar dugu buru-belarri. Tentazioaizan dezakegu, batez ere alderdi politikook, hauteskunde garaiagerturatzen doan eran, beste alderdiei eraso merkeak egiteko,

eta hori huts larria izango litzateke, guztion parte hartzea ezin-bestekoa baita prozesuak aurrera egingo badu.

Orain arteko eraso dinamika alde batera utzi, eta bestearenarrazoiak eta zailtasunak ulertzeko ahalegina egin beharreangaude. Topikotik gertu baldin badago ere, behin eta berriroazpimarratu beharrean gaude burua hotz eta bihotza bero izanbehar ditugula, hori bai, tripak bakean utzita.

Lehen ere aukera galdu genuen. Eta Zumain ondo dakiguzer ondorio ekarri zigun usteldutako aukerak. Udaberri honekbakearen kimua indartuko duen itxaropena dugu.

Su-etenaz eta bakeazMª Eugenia Arrizabalaga EAJ-PNV

Heldu da horrenbeste espero genuena. Lortu dugu esperan-tzari ate bat irekitzea. Lortu dugu Euskal Herria eraikitzearenaldeko elkarlanean aritzeko bidea egiteko lehenbiziko aukeraeta pausua ematea.

Konponbidearen aldeko lana ez da erreza izan. Atzeanutzitako esperientzia mingarriek erakutsi dutena, batetik, etagure seme-alabentzat beste etorkizun bat nahi genuen askorenelkarlana eta tinkotasunak, bestetik, abiapuntu berri honetaraekarri gaitu.

Eskutan dugu orain elkarren errespetuan oinarrituta,

auzoz auzo eta herriz herri, bertan bizi garenon arteangeure herriaren alde lan egiteko aukera; Euskal Herri eus-kalduna, buru jabea, oparoa eta demokratikoa eraikitzekoaukera; zazpi lurraldeak batera lantzeko aukera; eskutan,azkenik, geure herriarentzako hitza eta erabakia lortzekoaukera.

Zailtasunak zailtasun, gogor saiatu behar dugu gure berez-ko eskubideen errespetuan oinarritutako betirako bakea eraiki-tzen eta, hala, gatazka politiko berrientzako inongo zirrikiturikez uzten. Hala bedi!

Iritzia su-etenaren inguruanArritxu Santamaria Hitzarmenerako Mahaiaren koordinatzailea

Page 18: 143 (2006ko apirila)

192 0 0 6 k o A P I R I L A

ETAk iragarritako su etenaren erabakiak itxaropena ekarri duherri honetara. Erabaki hori ez da ezerezetik sortutako urratsa,baizik eta lan politiko luze, zail eta era berean itxaropentsubaten emaitza publikoa da. Su etenaren erabakia bake prozesuhorri eman zaion bultzada izugarria da, bake prozesuari besteabiada bat emango diona eta, ziurrenik herritarren parte har-tzea eta inplikazioa areagotuko dituena. EAn, behintzat, osoharro gaude egin dugunarekin, eta egin dugun moduarekin.

Elkarrizketa politikoa, desberdinen arteko akordioa etaherritarren hitza kontzeptuek berebiziko garrantzia hartzendute aurrerantzean. Orain ezin dira debateak ekidin. Espai-niako gobernua, Erkidegoko gobernua, alderdi desberdinak,sindikatuak eta eragile sozialak izango dira bake prozesuhonen protagonistak. ETA desagertzeko hartu beharrekobide eta neurriak, berriz, Espainiako gobernua eta ETAren

artean eman beharko dira.Beti, uneoro egongo dira herri hau baketzearen aurka

dauden interesak. Ez ditzagun ahaztu. Eta ezkutuan badau-de ere, modu batean edo bestean prozesu hau leherraraztensaiatuko dira interes horiek dituztenak.

Apirilaren bateko manifestaldia izango da bake prozesuariherritar askok eman nahi diogun bultzadaren agerpide publikoeta jendetsua. "Konponketa garaia da" lelopean hiru kontzeptuazpimarratu nahi ditugu: Euskal Herria, erabakia eta adostasu-na. Batzuek adierazi dute ez direla agertuko, hiru kontzeptuhorietako batekin ados ez daudela argudiatuz. Bakoitzak jakin-go du zer egiten duen. Gu, ordea, ziur gara, bilduko garen per-tsona andanak, helburu zintzoak ditugula eta bide horretanmanifestaldi hau bakearen alde bultzadatxo bat emateko auke-ra paregabea dela.

Bake prozesuaIñaki Agirrezabalaga EA

PSEren EAEko ordezkaritzak –etaZumaiakoak– adierazia du gai honiburuz duen iritzia. PSOEk eta Zapa-terok egiten dutenarekin bat egingodute.

Ezker Batua - Berdeak alderdiak martxoaren 22an kaleratugenuen adierazpenak honako hau zihoen, besteak beste:

Su-eten iraunkorra euskal hiritarren garaipena da, azkenurteotan behin eta berriro eskatu diotelako ETAri bere jardunabertan behera uzteko eta bide politiko eta demokratikoen alde-ko behin betiko apustua egiteko.

Gure iritziz, su-eten iraunkorrak itxaropenerako, elkarbizi-tzarako eta normalkuntza politikorako atea ireki du Euskadin.Orain, euskal gizarteak aukera historikoa dauka, errespetuaneta tolerantzian oinarritutako etorkizuna eratzeko.

Alde horretatik, elkarrizketa demokratikorako mahaiaeratzea aldarrikatzen dugu. Bertan alderdi politiko guztiakegon beharko dira, salbuespenik gabe. Izan ere, adostasune-an zein hitzarmenean oinarrituta, euskal gizarteak bere etor-kizuna erabakitzeko daukan eskubidea onetsi beharko da,antolamendu juridiko-politikoaren barruan, eta herri-galde-ketaren bitartez.

Estatuko gobernuari eskatzen diogu, indarreko legeriarenarabera, bidezko espetxe-politika premiaz sustatzeko, preso guz-tiak euren jaioterritik hurbil egon daitezen. Euskal gizarteakaspaldi eskatu zuen, eta, orain, inolako aitzakiarik gabe betebehar da.

Bestalde, alderdi politiko guztiei eskatzen diegu etorkizune-ra begira jokatzeko eta, nork bere arlotik, elkarbizitza, adiski-dantza eta normalkuntza sendotzeko moduko ekimenak bultza-tzeko. Alderdi Popularrak ere su-eten iraunkorraren iragarpenakoro har sortu duen poztasunean parte hartu behar du, eta Eus-kadi baketsua eratu nahi dugunokin batera lan egin behar du. Amaitzeko, estatuko gobernuak aurrerantzean sustatzen dituenekimenak zintzotasunez babestuko ditugu. Horrela, bake-pro-zesua berretsi, bermatu eta sendotu egin ahal izango dugu, etaalderdi politikook elkarbizitzari eta normalkuntza politikoariburuz eztabaidatu ahal izango dugu, euskaldunek askatasunezadierazitako borondatea eta erabakia errespetatuz.

Su-etenazEzker Batua - Berdeak

Page 19: 143 (2006ko apirila)

2 0 0 6 k o A P I R I L A

bazkideen txokoa

20

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

Oraingoan, sari hauek ditugu.Santelmoetako bertso-saiorako bina sarrera bi lagunentzat.

Iker Goenagaren maiatzaren 12ko kontzertura joateko,bost

lagunentzako bina sarrera.

Emaitzak web orrian jarriko ditugu, dagokion egunaren

aurretik.

Zorte on!!Bertso Eskolak eta Udaleko Kultur Batzordeak emandako txartelak.

Txoko berri honetan, zozketa bidez sariak emango ditugu hilero. Baina, erne! Parte hartzeko bazkide izan behar duzue !! Idatzi [email protected] helbidera, zuen izen-abizenak eta telefonoa adieraziz.

Page 20: 143 (2006ko apirila)

212 0 0 6 k o A P I R I L A

erreportajea

Parafarmazia erraz esaten da, baina benetan ba al dakiguzer den? "Farmaziaren alternatiba bat da. Parafarmazianerrezetarik behar ez duten farmaziako gauzak saltzen ditu-gu", azaldu digu Naroak. Hortzetako pasta bereziak, xaboiakedo umeentzako produktuak dira bere apaletan ikus eta erosditzakegun produktuetako batzuk. Ez bakarrak, ordea. Belardenda izan gabe, bertako produktuek badute eta eurenlekua. Baina, ez dira belardendak: "Nahasketa bat da,farmazia eta belar dendarenartean", adierazi digu Egoi-tzek. Analgesikoak, adibidez,ezin dituzte saldu, baina baihorien ordezkoak. "Arazoaberdin sendatzen da, bainamodu naturalean. Gaur egunnaturala oso modan dago etahorren aurrean parafarmaziaalternatiba bat da".

Produktu naturalen mo-daren inguruan bestelakoikuspuntua du, ordea, Izagak:

"Naturala modan dago, baina hori ere pasako da. Gauregun gure interesak gehiago daude beste gauza askotan osa-sunean baino. Ez dago benetako interesik osasunean, kurio-sitaterik ere ez dago. Niri zaila egiten zait ulertzea osasunasaltzen duten leku batean janaririk ez saltzea, adibidez".

Naturalaren aurrean, ordea, Egoitzek eta Naroakalderdi positiboa gailentzen dute: "Jendea hasi da natura-lerako joera azaltzen". Izagaren ustetan horren azpian ezdago benetako kontzientzia bat. "Esaterako, gure energiaiturria janaria da. Elikadura munduaren motorra da. Itxu-rari garrantzia handia ematen diogu eta ez gara kontura-tzen kanpokoa sabelean eta buruan hasten dela. Hor dagogakoa: soja esne litro batek zerbeza batek adina balio du,eta aste osoan irauten du. Ez gara hortaz konturatzen.Horrela jatea garestiagoa dela esaten dugu, baina kontuz,begiratu ditzagun gauzak zuzen".

Ez dira gauza beraNaroaren ustetan, hala ere, parafarmazia eta farmaziarenartean badago beste ezberdintasun bat: harremana. "Far-mazian eskatzera sartzen zara, baina hemen bueltaka ibilizaitezke nahi duzuna ikusten. Eta hori jendeak eskertzendu. Sartu, galdetu eta begiratu egiten du jendeak. Atsegi-nagoa da erosteko orduan".

ITZIAR GARATE

Antzeko ezaugarriak dituzten bi denda

ireki berri dira herrian. Eta antzekoa,

baina era berean, ezberdina den beste

bat ixtear dago. "Parabotika" eta

"Farma Zumaia" parafarmaziez eta

"Siwa" belar dendaz ari gara, hurrenez

hurren. Naroa Garcia, Egoitz Maia eta

Izaga Garcia dendarien iritziak jakin

nahi izan ditugu ezaugarri berdin

samarrak baina izaera ezberdina duten

denda hauen inguruan.

parafarmaziak, belardendak...

Beste era bateko botikak

“Elikaduramunduarenmotorra da. (...)Horrela jateagarestiagoadela esatendugu, bainakontuz, begiratuditzagun gauzakzuzen”

Page 21: 143 (2006ko apirila)

22 2 0 0 6 k o A P I R I L A

erreportajea

Prezioak ere ezberdinak dira. "Ez dugu gatazkariksortu nahi, baina gehiago saltzeko dugun modua da.Bakoitzak bere merkatua bilatu nahi du. Farmaziek badu-te oinarri bat guk ez duguna: errezetak. Merkatu horrekinnolabait lehiatu behar dugu", dio Egoitzek.

Lizentzia berezia edukitzea beharrezkoa ez denarren, guztiak bat datoz asko ikasi behar dela esatean.Izagaren ustetan formazioa oso garrantzitsua da, osasu-narekin erlazioa duen zerbait ezin da negozio hutsagatikbakarrik ireki. "Belarrei buruz, etxe bakoitza dator ikas-taroak ematera; kremak saltzeko ikastaroak ere egitenditugu. Prestakuntza bat behar da", argitu digu Naroak."Aholku bila datorrenari berdin lagundu diezaiokegu".Egoitzen esanetan, prestakuntza beti da beharrezkoa:"Ezagutu egin behar duzu daukazun produktua. Osasu-

naren arloa da hau eta ezin dugu hala-moduz ibili; kon-tuz ibili beharra dago".

Farmazia eta belar denden arteanZaila da esatea non egongo litzatekeen parafarmazia, belardendetako eta farmazietako produktuak saltzen dituztelaikustean. Lekua zehazterakoan, Naroak farmazia eta belardendaren artean kokatuko luke parafarmazia. Egoitzek,aldiz, dagokien lekua soilik hartu nahi dutela dio, "Merka-tuan guztientzat dago". Izaerari dagokionez, "Norberakerabakitzen du parafarmaziari ematen diona. Askotan,zonaldearen arabera izaten da". Bere ustez, "Parafarma-ziak belar denda eta farmaziaren artean egotean bi arloakukitzen ditu. Beraz, egin dezakegun onena ahalik eta zer-bitzurik zabalena eskaintzea izango da".

Izaga:

"Ez dago benetako

interesik osasunean,

kuriositaterik ere ez

dago"

Egoitz Maya:

"Jende harritu egiten

da zenbat produktu,

barietate eta gauza

dauden ikustean"

Naroa:

"Hemen bueltaka ibili

zaitezke nahi duzuna

ikusten. Atseginagoa da

erosteko orduan"

Page 22: 143 (2006ko apirila)

232 0 0 6 k o A P I R I L A

Parafarmazien izaerareninguruan Izagak beste ikus-puntu bat du, ordea: "Parafar-maziek oinarria falta dute. Etaez badute filosofia hori zailaizango dute aurrera jarraitzea.Belar dendak ere negozioakdira, baina badaukate atzeanfilosofia bat. Gaixotasunanondik datorren ezagutu nahidute, gero hori tratatu ahalizateko.

Antzeko ustea du Egoi-tzek: "Belar denda eta farma-ziako produktuak izanez, bialderdiak erabiliz tratatu deza-kegu. Gehiago hurbiltzen da parafarmazia belar dendara,alderdi horretatik. Sustraia hor dago, arazoa konpontzenere saiatzen gara. Askotan arazo hori ezin da belar denda-tik konpondu, baina asko lagun dezake. Sustraitik saiatubehar dugu arazo hori konpontzen. Baina krema edo erre-medio naturalen bitartez asko hobetu daitezke gauzak".

Bi parafarmazia bateraBat-batean herrian bi parafarmazia sortzeak sortu du,beharbada, harridura gehien. Baina biak ia batera ireki-tzea ez da oztopo izan lan egiteko. "Bioi batera samarbururatu zaigun ideia izan da". Gehiago zehaztu nahiizan du Egoitzek: "Bion artean elkarlana komenigarria

da. Ona da bi parafarmazia izatea herrian, bai guretzat,baita kontsumitzaileentzat ere. Konpetentzia ona da,konparatzeko modu bat da. Luzera ona iruditzen zait,elkarlana ona da biontzat".

Orain arte egindako lanarekin ere pozik dago Naroa:"Bi aste daramatzagu eta oso pozik gaude. Jendeak ondohartu du, horrelako zerbait izateko garaia ere bazela esandigu norbaitek".

Hala ere, oraindik lan asko egin beharra dago Egoitzeniritziz: "Jende askok ez daki oraindik parafarmazia bat zerden. Errezetarekin etortzen dira asko. Erakutsi egin beharzaie, beldurra kendu. Askok ez dakite produktu naturalakdaudela. Jende harritu egiten da zenbat produktu, barieta-te eta gauza dauden ikustean. Nire helburua da herrikojendeari erakustea, konfiantza ematea eta parafarmazia batzer den erakustea".

Etorkizuna ez du argi ikusten, ordea, Izagak: "Zailairuditzen zait parafarmaziek aurrera egitea. Merkatua ezda gehiagora joango eta osasunaren azokan, une honetan,ez dakit guztientzat lekurik badagoen".

Herrian bi parafarmazia ireki berri direnean belardenda batek ateak itxiko ditu, baina zerbitzua ematenjarraituko du. Izagak azaldu digunez, "Lagun bat eta niostegunetan Zumaiako azokan izango gara eta ostiraletanZestoakoan. Gainera, telefono bidez eskaerak egin ahalizango dira eta produktua etxean jaso". Oraindik gauzakzeharo zehazturik ez badituzte ere, apirilean hasiko dirazerbitzua eskaintzen. "Hori bai, jendeak informazioabehar badu deitu eta emateko prest gaude".

“Jendeak ezdaki oraindikparafarmaziabat zer den.Errezetarekinetortzen diraasko. Askok ezdakite produktunaturalakdaudela”

Page 23: 143 (2006ko apirila)

24 2 0 0 6 k o A P I R I L A

Gerra piztu zenean zu Oikian egon-go zinen, ezta?Bai, baina, gorriak agintzen eon ziangaraian, gure ahizpa bat Donostian hilzan. Hau karnizeixa zeukan besteahizpa baten neskame zebilen eta ezdakit nola pasa zan, baina milizianobatek pistola atera zun eta gure ahizpahau inpresioakin hil ein zan. HildakuaKruz Rojara eraman zuten eta ez zigu-ten guri hura jasotzen utzi. Apaizakein zizkion azkeneko errezuak etaarreba zaitzen ari zan CNT-koak esanzion apaiz danak hura bezelakoakizan balia, haien kontrako ezer ez zalagertatuko. Gero, beaiek arreba hartueta etxera eraman zuten. Gero, ba, nigeratu nintzan karnizeixa zeukan ahiz-pa honei laguntzen. Ezto. Beti bestiailaguntzen.

Zer bizimodu izan zenuen Donos-tian?Ba, umiak jaiki, garbitu… Bazkaiaahizpa beak eiten zun eta nik umiakzaitu. Ondo eon nintzan. Jaietanlibre izaten nun. Gu San Bizentekoonduan bizi ginan, Parte Zaharrean,eta jaietan neska lagunekin mendialdera juten ginan. Ez naiz ongoakordatzen nora, Altza aldera edo…Han baserri bat zeon eta dultzainasoinua eoten zala uste det. Batzuekdantza eiten zuten, baina guk pasia-tu eta berriketan. Gero aitta hilzitzaigun, anaia ere bai eta hor aka-batu zian gure juergak.

emili ibarbia aldasoro (eta 2)

ABELIN LINAZISORO

T o r r e k o E m i l i

gure zumai zarra

Page 24: 143 (2006ko apirila)

252 0 0 6 k o A P I R I L A

Zuloaga plaza, 1Tel. 943862309

Anaia nola hil zitzaizun?Gerran. Gerrara jun zan hura.Artxandan gudari hil zitzakun.

Noiz arte izan zinen Donostian?Ezkondu nintzan arte. 1.942 arte.

Gerra garai hartan euskara entzutenal zen Donostian?Guk beti euskeraz eiten genun. Ezzekitenai erderaz, baina zekitenai betieuskeraz. Han Parte Zaharrean euske-ra nahiko eiten zan. Plaira juten bal-din banintzan ere, euskeraz. Umiaibeti euskeraz.

Oikira itzuli eta berehala ezkondual zinen?Bai. Segituan.

Eta senargaia nola egin zenuen, ba?Oikiako plazan. Karnabaletan etxeanneon eta Oikiako plazan soinua zeon.Hantxe dantzan ari ginala, mutil batetorri, harekin dantzan jardun etahurrengorako zitatu ginan alkar. Hiruhilabetera ezkondu ginan.

Hiru hilabetera! Hori da gauzakazkar egitea!Biok zaharrak ginan-da. Nik 28 etabeak 32 edo 33 zitun. Ezkondu behar-ko. Gizonak soldau sei urte ein zitulaesaten zun. Hiru urte marinan etabeste hiru gerran. Hura Bilbon harra-patu zuten eta preso Burgosa eamanzuten. Gero trabajadorietan ibili zan.Murtzian eta beste mila tokitan. Behinbatian Fragan behi bat ume eitekomen zeon, eta inor atrebitzen ez hari

laguntzen. Gure gizonak zer ein beharzen ikusita zun beaien baserrian,prueba ein zun eta bale.

Ezkontu eta zuzenean Torre baserri-ra etorri zinen, ezta?Bai. Honeaxe. Hamentxe ein dittut nik63 urte.

Beno, goazen berriro Donostiakokontuetara. Gerra garai osoanDonostian eman al zenuen?Ez. Hanketako minez gaixotuta Oiki-ra etorri nintzan. Orduan Francorenaldeko hauek zeuden agintzen etaagintari hauek guri debekatu einziguten Zumaira juatea. Ba al dakizuzer pasatu zan? Nik garai batiannobioa karlista hauetako bat nun.Donostira juteako ein nun. Ba, Yere-ginetikan Donostira jun nintzan har-tan gauza txar asko aittu nittun etamutila laga ein nun. Kontuak honela,gerra etorri eta gorriak nagusi ziangaraian, gure aittak karlistetako lagunbat zun eta Sueltzuk euki zun ixkuta-tuta. Gero, hauen tropak sartu etabuelta etorri zanean, Sueltzun lagun

“Sueltzuk lagun honeiesan zixon: hi, nik hiri

mesede ein diat etaoain hik nei ein behar

diak. Honelako etahonelako zeatik ezindia etorri zumaiara?Laga haiek pakian.”

Page 25: 143 (2006ko apirila)

26 2 0 0 6 k o A P I R I L A

gure zumai zarra

Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

honei esan zixon: Hi, nik hiri mesedeein diat eta oain hik nei ein behardiak. Honelako eta honelako zeatikezin dia etorri Zumaira? Laga haiekpakian. Orduan jakin genun niknobioa laga nulako izan zala. BehekoPlazako Zelaianeko etxe horretanhartzen zituzten erabakiak. Lehengoalkatia ere, errepublikanoa zalako,oso gaixki ibili zan. Eta apaiza eredetenituta eraman zuten.

Apaiza? Zergatik eta nora?Apaiza oso jatorra zan. Zeatik ez dakit,baina Amaiako Plazan euki zuten lotu-

ta. Hantxe jendiaren aurrean, lotsatze-ko-edo, kriminala balitz bezela. DonInazio, Donostiko moilakoa. Barren-dero baten semia zan.

Zumaiatik berriro Donostiara joanzinen, ezta?Bai. Hantxe eon nintzan ni ezkonduarte.

Ezkondu ondoren egunero etortzenzinen Goiko Plazara, ezta?Bai, egunero. Goizeko 7,30tan astoahartu eta Zumaira. Berdura, baba,tomatia… Baserriak ematen zuna sal-

tzera. Neguan hotzak kaz-kaz eon etaetxera. Orduan plaza dana irekitazeon. Komento aldetik zabalik, aiunta-mentu aldetik zabalik, aurretik zaba-lik… Haizia nagusi ibiltzen zan. Ezto.Eon ein bihar.

Ezkondu ondoren Zumaiara etor-tzen al zineten mezetara?Zumaira ez. Oikira. Don Inazio"Mendaro"nekoa eoten zan han.Gero, baserrian, gizonaren aldekoume bat ekarri zioten aittari. Gizonbat alargundu zan eta aittari esanzion: Bi urte egindakoan ekarri

“Beti arpegi bera edukiduna, bale, baina

lehen era batekua etagero bestekua…

horrek ematen dit neiamorrua.”

Page 26: 143 (2006ko apirila)

272 0 0 6 k o A P I R I L A

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

idazu. Lehen bi ume geneuzkan etabeste bat hartu nun. Danak ez ziankonforme, baina… Gure bizimoduahorrelakotxea izan da. Lan da lan.

Plazako kontu berezirik?Ez. Oain jateko ia dana kanpokuaetortzen da, baina orduan ingurukobaserritarrak etortzen ginan saltze-ra. Astoa kanpoan lotu eta plazanbakoitza bere tokira. Gu baserrita-

rrak gure artian ondo konpontzenginan.

Gerra ondoren zer esan eta nori esantentuz ibili beharko zenuten, ezta?Horrek ez niñun kezkatzen. Ahoa itxieta bale. Beti arpegi bera euki duna,bale, baina lehen era batekua eta gerobestekua… Horrek ematen dit neiamorrua. Emakume hoixek danak txa-pel gorriakin ibiltzen zian. Francon

tropak herri bat hartu zutela eta kan-paiak jo eta txapel gorriakin ibiltzenzian desfilean.

Amaitzeko. Zure bizi osoa lanerakoizan da, orduan.Bai. Hala da. 88 urte ein arte beti eindet lana. Azken urte hauetan batez.Oain karga bat hartzeko arnasa estu-tzen zat eta ezin. Honela geldik eoteaazkenengoa da. Hobe lanian honelabaino. Zuen amari ere lana eitea toka-tu zitzakon.

Bai hori ere hala da.Hark etena zeukan umea sendatu eitenzun. Gure semiak etena zeukan. Etabehin Oikiko amari galdetu zion: Zermoduz zeate? Gu ondo, baina umiaetena jaio zaku… Ez kejatu, hark, neuksendatuko det. Hala, algodoizko haria-kin etxera jun eta esan zion: Nik neriahonelaxe sendatu iñat eta hik ere ikasizan. Ondo begiratu, e? Algodoiagerrian lotu, izterretik bueltan hartu etaeten koxkor gainian korapiloa eitenzion, etena barrura sartzeko, eta gerogerritik bueltan atzea berriz lotu. Etenazeukan ume asko sendatu zun hark.

Page 27: 143 (2006ko apirila)

28 2 0 0 6 k o A P I R I L A

Dakizuenez, Zumaia Lantzen-ek Puntanuetako lurra erosizuen, bertan babes ofizialeko eta tasatutako etxebizitzak eraiki-tzeko.

Horrekin, Zumaia herriari bultzada eta garapena ekarrikozion proiektu bat aurrera atera nahi zen. Hau da, gazteei auke-ra eman etxea Zumaian erosteko, etxebizitza duin eta merkea-goak eskaini eta abar.

Baina zein baldintzatan eraiki dituzte etxe hauek? Arazoabesterik ez al dute sortu?

Gure belarrietara iritsi zaigunez, bizilagunek kexa ugariizan dituzte. Hori ziurtatzeko, beraiekin hitz egin dugu, baitaobrako arduradun batekin ere.

Bizilagunen iritziz, arazoak ia etxeak eraikitzearekin baterahasi ziren. Behin etxeak amaiturik, jabeei giltzak eman zizkie-ten, bakoitzak altzariak jartzeko neurriak har zitzan. Baina etxe-ra sartu orduko, akats ugari ikusi zituzten. Akatsak ikaragarrizko-ak ziren: eskaiola gaizki ipinita, paretak gaizki margoturik(marrez beteta), egurra eta baldosak oker jarrita, leihoak ongiixten ez zirela eta abar.

Beraz, hanka sartze nahikoa larriak gertatu ziren.Bizilagunak etxegileengana joan ziren, arazoez galdetzera,

eta erantzunen bat lortu nahian. Bertako arduradunak esan zie-ten, ordea, pertsona batzuk gehiegi kexatzen zirela eta ez zirelaprotestatzeko moduko akatsak.

IZASKUN URBIETA

Puntanueta: ametsetako bizilekua?

erreportaje txikia

Azken egunetan hainbat berri jaso ditugu Zumaia

Lantzen enpresaren inguruan. Artikulu honetan ez dugu

berriz azalduko informazio hori, baina bai, aldiz, Punta-

nuetako etxebizitzei buruzko iritzi batzuk.

Page 28: 143 (2006ko apirila)

292 0 0 6 k o A P I R I L A

Baina bertan etxea duen batek azaldu digun moduan, "Aka-tsak ikaragarrizkoak ziren eta horietaz konturatzeko ez da gaianaditua izan beharrik".

Bestalde, bizilagunek ikusi duten beste arazo bat izan daakatsak konpontzeko garaian egin behar ziren tramiteak. Lehen-dabizi, obrako arduradunarengana joan, kexatzera; horrek ustebazuen konpondu beharreko akatsa zela gremioari deitzen zion.Ondoren, gremioko langileak etortzen ziren akatsa baloratzeraeta neurtzera. Gero, handik egun batzuetara, berriz bueltatzenziren zuzentzera. Azken finean, tramitea oso luzea zen etabeharbada kristal berri bat ezartzeko 3 aste egon behar zen zain.Horren aurrean, bizilagun batzuek zuzenean deitzen zuten gre-mioetara.

Etxeak barrutik politak direla esan digute bertan bizi dire-nek, baina akatsak gehiegizkoak izan direla eta beti langileengainean egon behar izan direla.

Azken boladan hezetasunaz kexatzen hasi dira lurra altxa-tzen ari baita, eta etxabeetan bizi direnak elkartzen ari dira,arazo garrantzitsu bat baitute. Proiektuaren arabera, etxeen arte-

an parke bat eraiki behar zuten zuhaitzez, eserlekuez eta aba-rrez beterik. Baina orain arte ez dira belarra ipintzen jarri etanahiz eta landatu, belarra ez da fatxada arte iristen. Hortaz, etxa-beetako bizilagunek intimitatea galtzen dute, jendea bertangelditzen baitzaie begira.

Obrako arduradunak, aldiz, ez digu askorik kontatu. Bereiritziz, bizilagunak gehiegi kexatu dira eta batzuek ez dute izanarrazoirik. Bere hitzetan "Edozein eraikuntzatan sortzen diraarazoak eta ez Puntanuetan bakarrik. Guk benetan konponbi-dea behar zuten arazoei eman diegu, eta ez besteei".

Argi ikusten dena da bakoitzak bere interesen arabera joka-tzen duela. Nahiz eta batzuen iritziz langile ez kualifikatuak jar-dun duten lanean, besteen ustez jendea kexatu besterik ez daegin.

Bukatzeko, azpimarratu daitekeena da pertsona askok ame-tsetako bizilekua topatu zutela bertan. Hau da, etxebizitza mer-kea lortu zuten, herrian bertan, polita... baina dena ongi jarriarte eta bertara bizitzera joan arte, amesgaizto batean egon dira.

bizilagunak:

Akatsak ikaragarrizkoakziren eta horietazkonturatzeko ez da gaianaditua izan beharrik.

obrako arduradunak:

Guk benetan konponbideabehar zuten arazoei emandiegu, eta ez besteei.

Page 29: 143 (2006ko apirila)

30 2 0 0 6 K O A P I R I L A

kultura

Aurreko alean iragarri genizuenImanol Azkuek Zarauzko Udalakantolatutako XXIV. Lizardi Sariairabazi duela. Badu esperientziahaur eta gazteei zuzendutako ipuinlehiaketa honetan, hiru aldiz aur-keztu eta bitan saria lortu baitu.Apirilaren 25ean izango da saribanaketa Zarauzko Sanz Enea udalliburutegian. Honetaz guztiaz hitzegin dugu Imanolekin.

Ipuina argitaratzea da lehiaketakosarietako bat. Noiz kaleratuko da?Inprentan dago eta lehenengo fro-gak bidali dizkidate. Bi edizio egitendituzte: bata, Zarauzko Udalaren-tzat; bestea, argitaletxeak (oraingoanElkarrek) egiten duena. ZarauzkoUdalarentzat egindako edizioko2.400 liburuak Zarauzko ikastetxee-tako haurrei banatzen dizkiete. Edi-zio hori apirilaren 20rako-edo prestegongo da.

Goazen, bada, ipuin irabazleaz hitzegitera. Zer kontatzen da "Kea aire-an bezala" ipuinean?Bi gauza bereiziko nituzke: agerianedo azalean zer kontatzen den etahorren azpian zer kontatu nahinuen. Azalean kontatzen da bi anai-arrebaren istorioa, Lionel eta Krise-na, nola bizi diren egunerokoanharrera-etxe batean; mutilak 11 urteditu eta neskak 16, eta gurasorik

gabe daude, aita ospitalean dagoela-ko; baina azpian benetan azaldunahi nuena zen hobeto bizi nahia,maitasuna eta goxotasuna bilatzea,bakardadeari aurre egitea, horretara-ko batzuetan irudimenarekin ihesegin behar bada ere.

Mutilaren ikuspuntutik kontatzenda istorioa eta haur horrek bizidituenak azaltzen dira: ospitaleanduten aita ikustera joaten direneanzer gertatzen den, nola bizi nahikolukeen...

Istorioa hamaika urteko umearenikuspuntutik azaltzen dela diozu.Erraza al da adin horretako per-tsona baten lekuan jartzea?

Niri ez zait asko kostatu, baina ezdakit zenbateraino dudan. Ez dakitbenetan adin horretako haurrek zerdaukaten buruan eta zer ez, etaimajinatu behar izan dut. Bederatzi

IURE ALTZIBAR

"Ez nuen Lizardi Sarira aurkeztekoasmorik, baina Gabonetako oporretanipuinaren ideia bururatu zitzaidan"

imanol azkue

“Ipuina inprentan dagoeta lehenengo frogakbidali dizkidate. Apirilaren 20ankaleratuko dute. ”

Page 30: 143 (2006ko apirila)

2 0 0 6 k o A P I R I L A

E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

31

urteko semea daukat eta horrelakoe-tan haren lekuan jartzen saiatzennaiz.

Nola bururatu zitzaizun horrelakoideia bat lantzea? Ipuin denak ezberdinak izaten dira:batzuetan bukaera bururatzenzaizu, beste batzuetan ideia nagusiaizanda haren aurrekoa eta bukaera-koa asmatu behar duzu... Kasuhonetan, esaldi bat nuen (ipuinekolehena) eta horretatik gainerakoguztia asmatu behar nuen. Egiaesan, ipuina asmatzen hasi nintze-nean ez nekien nola bukatukonuen. Hasiera nekien eta idaztenjoan ahala egin nuen amaierarakobidea, baina non amaituko nuenhasieran jakin gabe.

Orain arteko lanak ere kontuan har-tuz, ipuinak lehiaketan parte har-tzeko idazten dituzu edo denborapasa moduan?Denbora pasarako dira, baina lehia-ketak akuilu oso onak dira. Lehiake-

tek presioa sortzen dute eta hori onada, horrela norberak bere buruarizerbait idazteko eskatzen diolako.Denboraren presio hori ez baduzuerraza da idazteari uztea, nirekasuan, behintzat. Lehiaketa batenberri izaten badut, ahal badut astiahartzen dut idazteko; batzuetanbukatzen dut eta besteetan ez. Eznaiz horrekin itsutzen: bukatzenbadut ondo, eta bestela ez da ezergertatzen.

Ipuin hau, adibidez. Ez neukanLizardi sarira aurkezteko asmorik,ez neukan ezer ere idatzita, bainaGabonetako oporretan ideia burura-tu zitzaidan eta, denbora nuenez,idazten hasi nintzen. Epea urtarrila-ren 12an amaitzen zen eta garaizbukatu nuen. Baina ez nintzen itsu-tuta ibili.

Haur eta gazteei zuzendutako ipui-nez gain, beste zerbait idazten alduzu? Beste generorik lantzen alduzu?Helduei zuzendutako ipuinak ere

idazten ditut. Aspaldian ez ditutlehiaketetara aurkeztu, baina aur-keztu izan ditut: Julene Azpeitiara...Liburu bat ere argitaratuta badau-kat, Egunerokoa ez dena, ipuinbatzuk bilduta.

Generoari dagokionez, batez ereipuingintzan aritzen naiz. Idazteare-kin zerikusia daukaten lanak ere egi-ten ditut, idaztea gustatzen zaidalako.Baina literatur arloan ipuingintza dutgustuko.

Amaitzeko, hemendik aurrera erelehiaketetan aritzeko asmoa alduzu?Asmoa ez. Ideia on bat bururatzenbazait eta garai horretan lehiaketa-ren bat dagoela jakiten badut, saia-tuko naiz bukatu eta aurkezten;baina asmorik ez. Badaude idazleaklehiaketen egutegia betetzen dute-nak: urtarrilean bat, otsailean bes-tea... Ni ez naiz horrela ibiltzen.Egunen batean istorio bat badaukateta lehiaketa bat badago bidalikodut, baina bestela ez.

“Lehiaketak presioasortzen du eta hori onada, horrela norberakbere buruari halakoegunetarako zerbaitidazteko eskatzendiolako.”

Page 31: 143 (2006ko apirila)

Erribera kalea, 6Tel. 861155

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058

32 2 0 0 6 k o A P I R I L A

kultura

Z I N E F O R U M

Hasi dira udaberriko zine forumeko saioak. Apiriletikekainera bitartean 6 film eskainiko dituzte Aita Marin.Dagoeneko eman duten “Una canción del pasado” filmazgain, beste bost gelditzen zaizkigu ikusteko: “El séptimosello”, “Crash”, “Las llaves de casa”, “Vete y vive” eta“Buenas noches y buena suerte”. Hemen dituzue hurrengobiak. Ikusi eta gozatu.

Uppsalan (Suedia)jaiotako Bergmaneta munduko zuzen-dari handienetakoadena antzerki zuzen-dari izatetik 1945eanzinema zuzendari-tzara pasa zen.Hasieran pelikulaserioez gain komedia

arinak ere egin zituen: Juegos de verano, Un verano conMónika, Sonrisas de una noche de verano eta abar; baina Elséptimo sello egin zuenetik bere filmak askoz sakonagoakbihurtu ziren. Begmanen kezka nagusiak hauek dira: bikote-aren (gizon-emakumea) arteko harremanak, heriotzaren pre-sentzia eta jainkoa ba ote den ala ez. Seguru asko, bikoteenharreman horietan gehien sakondu duen zuzendaria izangoda, eta emakumeen zuzendaritzan onenetakoa.

El séptimo sello famatu honetan, zaldun bat gurutzadeta-tik bere lurraldera fedea erabat galduta itzuliko da; kostalde-an Heriotzarekin topo egin eta berekin eraman nahiko du.

Zaldunak, hil aurretik, bere emaztea ikusi nahi duenez, xakepartida bat irabazi ala galdu erronka egingo dio, heriotzariirabaziz gero, berekin eramango ez duen esperantzaz. Horre-la, emaztea hainbat urtetan zain daukan zaldunaren gaztelu-raino doan kostako bidea, bide fisikoa, morala, jokoa eta iker-keta bihurtuko da. Alde iluna ikusiko dugu: beldurrak mutugeratu den neska, sorgina den akusaziopean surtan errekoduten neska gaztea, izurritea Jainkoaren zigorra delakoanberen buruak txikitzen ari diren erromesak, Heriotzaren dan-tza… Baina baita alde argia ere: haur txiki bat duten txerpo-lari bikotearekin ere topo egingo du eta Bergmanek horienapaltasuna eta inongo amarrurik ezagutzen ez duen sotilta-suna azpimarratuko du. Esanez bezala, zoriontsu izatekohonelako pertsona izan behar dela.

Filma harrigarria eta txundigarria da. Kontrastez beterikoargazkiak, zuria eta beltza, misterio eta beldur kutsu aparte-koa ematen dio film osoari. Itsasertzeko olatuetatik hasi etagazteluraino doan bide osoak, zaldunak sorginari egiten diongaldeketa eta penitentzia egiten duten erromesen prozesioaazpimarratuz, pantailari begiak kendu ezinik egonarazikogaitu. Maisu lana.

apirilak 20, osteguna, gaueko 10:15ean

El séptimo sello Zuzendaria: Ingmar Bergman Aktoreak: Max Von Sydow, Gunnar Björnstrand, Bibi Andersson

"Udaberrirako zinea"

Page 32: 143 (2006ko apirila)

Amaiako plaza

332 0 0 6 k o A P I R I L A

tresna digiinternetscanner

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

"Norbaitek zu ukitzearen sentsazioa da. Benetako edozein hiritan, oinez zoa-zela, pasatzen ari den jendea ukitu egiten duzu, edo estropezu egiten duzu.Los Angelesen ez: inork ez zaitu ukitzen. Beti gaude metalaren eta kristalarenatzean. Hain dugu beharrezkoa ukitzeko sentsazio hori, iruditzen zait elka-rren gainera salto egiten dugu zerbait sentitzeko".

Paul Haggis-ek gidoigile bikaina dela erakutsi zigun Million Dolar Babypelikulan, baina hau du lehen pelikula zuzendari- lanetan. Film korala da,pertsonaia askokoa, Magnolia eta Vidas Cruzadas bezain pelikula bikainenantzekoa. Paul Thomas Andersonen eta Robert Altmanen pelikuletan bezala,Crash-en ardatza gizaki batzuen bizitzak dira, eta pertsona horiek halabeha-rrez gertakari batzuen aurrean kokatuko dira, elkarrekin gurutzatuko direngertakariak, eta amildu egingo dira horietan. Bai segundo labur batek irautenduen denboran, bai une eta leku desegokietan egokitzeagatik, Crash-enbarruan gertakariek astindu egingo dituzte pertsonaia guztiak eta bakoitzabere inertziatik aterako da; prozesu horretan, hainbeste denboran ezkutuaneta egunero-egunero egosten aritu den amorrazioa eta arrazakeria aterako diraazalera, bor-borka ari den Los Angeles inurritegian.

maiatzak 4, osteguna, gaueko 10:15ean

Crash Zuzendaria: Paul Haggis Aktoreak: Don Cheadle, Matt Dillon, Brendan Fraser

Jose Mª Korta IndustriguneaA1 - 4. Pabilioiatel.: 943 86 50 68fax: 943 86 13 45e-mail: [email protected]

Page 33: 143 (2006ko apirila)

34 2 0 0 6 k o A P I R I L A

Juan Belmonte, 6

Basadi, 12 behea Tel. 943 861018

- SANTELMOAK: apirilaren21etik aurrera, SAN TELMOJAIAK (ikusi egitaraua,Baleiken bertan)

- BIDEZKO MERKATARITZAAZOKA: Apirilaren 28tik30era Parrokiko Taldeakantolatuta, Alondegian.

- ZUMAIAKO ARGAZKILEHIAKETA: txuri-beltzean.Gaia: "Ura". Lanak aurkeztekoepea, ekainaren 22ean.Informazioa kultur etxean(943-861056)

- IRTEERA MUSIKALA:Maiatzaren 20an, KursaaleraAIDA ikustera. Sarreraksalgai maiatzaren 3tikaurrera.

- NATUR ASTEBURUA:Maiatzaren 19tik 21era.Zumaiako Natur Taldeakantolatuta.

Bisita naturalista: apirilak 9,23; maiatzak 7, 21

Geologikoa: apirilak 14 etamaiatzak 13

Kulturala: apirilak 14, 15 eta29; maiatzak 6, 13 eta 27

Trekking: apirilak 16 etamaiatzak 14

Itsaslabarrak eta ibaia:maiatzak 27

TXANGOA:Apirilak 8, Tudela- Las

BardenasMaiatzak 6, asteburua

Santanderren; Informazioa:Turismo bulegoan (943-143396)

Alondegian (egunero 18:00-20:00)

- Maiatzaren 4tik 17ra: JOSUARRIETA

- Maiatzaren 20tik 28ra: BIARRI – Eskulan tailerretakolanak.

- Maiatzaren 31tik ekainaren11era: Forondako PinturaTailerraren lanak

- Apirilaren 7an DARDO TXAPELKETA

- Apirilaren 8an SANMIGELERA EGUN PASA

- Apirilaren 21 eta 22an ISPILU TAILERRA

-Apirilaren 28 eta 29an.ESKUZ EGINDAKO XABOIAK

- Maiatzaren 5ean SANTELMOETAKO ARGAZKILEHIAKETA:

- Maiatzaren 6an ZINEMA: "Kids"

- Maiatzaren 12an MAHAI JOKUAK

- Maiatzaren 19, 20 eta 26an ZERAMIKA TAILERRA

- Maiatzaren 27an: ZARAUTZEKOGAZTELEKURA IRTEERA

- Photoshop: maiatzaren 3tik31ra. Astelehen, asteazkeneta ostiraletan, 19:00etan,kultur etxean. Izenematea:943-861056/[email protected]

- Skate Tablak margotzeko etabideo tailerra: apirilaren 18tik21era eta maiatzekoostegunetan. Izen emateaapirilaren 12a baino lehenGaztetxolan.

Igandea, 9 17:00etan, Aita Mari aretoan,

"Eujenia ardiaren bidaiak"haur antzerkia.

Osteguna, 20: 22:15ean, zine forum saioa: "El

séptimo sello"21etik aurrera: SAN TELMO

JAIAK (ikus egitaraua)

Osteguna, 4: 22:15ean, zine forum saioa:

"Crash."Larunbata, 6:16:30ean, "Gure itsaslabarra" –

irteera geologikoa.

Zumaiarrentzat.Ostirala, 12:22:00etan, Aita Mari aretoan,

IKER GOENAGArenKontzertua.

Larunbata, 13Udal Musika Bandaren

Kontzertu didaktikoa. Osteguna, 18: 22:15ean, zine forum saioa:

"Las llaves de casa". Ostirala, 19:22:00etan, Aita Mari aretoan,

TXALOren "Erreleboa"antzezlana.

MAIATZA

APIRILA

IKASTAROAK

GAZTETXOLA

ERAKUSKETAK

IRTEERAK

DEIALDIAK

agenda

Santelmoak 2006Betiko txupinazoaz gain, aurten txupinazo alternatiboaegingo du Gazte Asanbladak Santelmoetako lehenengoostiralean. Edabe arraroren bat edateko aukera ereizango omen da...

Page 34: 143 (2006ko apirila)