142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau...

34
2006ko MARTXOA, 142. ZENB. DOHAINIK BAINA ZER EGITEN DUZU MOZORROTU GABE? www.baleike.com

Transcript of 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau...

Page 1: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

2006ko MA

RT

XO

A,

142. ZE

NB

. DO

HA

INIK

B A I N A Z E R E G I T E N D U Z U M O Z O R R O T U G A B E ?

www.baleike.com

Page 2: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

librean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4

orain hamar urte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7

ze berri . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8

talaiaaurrerapena eta historia . . . . . . . . . . . . . . . .14

argazki erreportajeainauteriak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18

gure zumai zarraemili ibarbia aldasoro . . . . . . . . . . . . . . . . .21

erreportajeaeguneko zentroa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .24

olarru zopa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .27

kirolakrosa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .29batelak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .31

zine forum . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .33

agenda . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .34

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

HERRI ALDIZKARIA

Juan Belmonte, 29 behea

tel.: 943 86 15 45

e-maila: [email protected]

Argitaratzailea

BALEIKE KULTUR ELKARTEA

e-maila: [email protected]

Administrazio batzordea

Xabier Azkue, Gurenda Serrano

Koordinatzailea

Itziar Mora

Kazetariak

Itsaso Ibarra

Maitane Urbieta

Itziar Garate

Izaskun Urbieta

Maitane Agirre

Iure Alzibar

Abelin Linazisoro

Haize Galarraga

Kolaboratzaileak

Juan Luis Romatet, Xebas Leiza,

Miriam Romatet, Dani Carballo,

Unai Gijarro, Joanito Dorronsoro,

Eneko Dorronsoro,

Xabier Aranguren, Xabier Aizpurua,

Ibon Aizpurua, Izaga Garzia,

Beñat Fernandez de Arroyabe,

Jon Maia, Eguzki Agirrezabalaga,

Natur Taldea, Ander Hormazuri,

Aitor Manterola

Diseinua eta maketazioa

Roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa

Imanol Azkue

Publizitatea

tel. 943 86 15 45

[email protected]

Inprimategia

Antza Inprimategia

(Lasarte-Oria)

Tirada

1.100 ale

Lege gordailua: SS-405/94

ISSN: 1136-8594

Baleikek ez du bere gain

hartzen aldizkarian adierazitako

esanen eta iritzien erantzukizunik.

aurkibidea

Egunero-egunero etortzen

zen Goiko Plazara bere

barazki, arrautza, baba eta

abarrekin

gure zumai zarra

torreko emili

Page 3: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

librean

Zumaia, herri euskalduna?

4 2 0 0 6 k o M A R T X O A

Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatikgaldera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

Ba, hemen hausnarketa xume bat honen inguruan:Mintzoari dagokionez, azken urteei errepara-

tzen badiogu, behintzat, datu kezkagarriak ikusditzakegu. Euskal Soziolinguistika Institutuak(SEIk) hitzezko erabileraren inguruko neurketakegiten ditu Euskal Herrian, eta hona hemen UrolaKostako datuak: 1993an, % 61,8; 1997an, % 67,5;2001ean, % 61,1. Pentsatzen dut aurki plazaratukodituztela datu berriak, baina datu hauek zer pen-tsatua ematen dute! Zumaian ere, nahiz eta euska-raren ezagutza % 76 ingurukoa den, erabilera % 40ingurura jaisten da.

‘Erabiltzen den hizkuntza ez da hiltzen’ sarritanerabili izan den esaldiari erreparatuz gero, esandezakegu euskarak ez duela etorkizuna ziurtaturik.

Herritarrak normalean ez gara ohartzen zer nola-ko garrantzia duen euskara erabiltzeak. Uste duthausnarketa sakon bat egin beharko genukeelahonen inguruan.

Olentzeroak pasa-tu dira, baina konpro-miso handiagoa eska-tuko nieke politikoei,hau da, normalkuntzasendo bat eta beneta-ko ofizialtasuna lortzeko urrats sendoak egin ditza-tela. Politiko guztiak ohartu beharko lirateke euska-ra lur eder honetan dugun altxorrik handiena dela,denon laguntza behar duela eta joko politikoengainetik beharko lukeela. Zoritxarrez, uste dutoraindik urrun gaudela!!

Idatzi honen bitartez, gonbidapen bat luzatunahi diet euskaltzale direnei, euskararen alde lanegiteko. Zaila bezain ederra baita gure hizkuntzarenalde lan egitea.

Eta ez nuke agurtu nahi besarkada bat emangabe euskaraz ikasten ari direnei eta bereziki euska-raren alde lana musu-truk egiten dutenei.

Ruperrek zioen bezala, zaindu maite duzunhori.

dani

Xebastian Leiza

Page 4: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

52 0 0 6 k o M A R T X O A

Ustekabean etxekoegongelara sartu zen,eta gu, inoiz bainoalaiago. Lagunberritsuak inoiz entzunez genituen kontuakkontatzen zituelako.Gero, sukaldeko lanakegiten ari ginela ere,hasi ginen bereberriketaldiak aditzen,lapiko artean bertan.Lagun hark kontatzenzizkigun istorioek gero

eta lelotuago uzten gintuzten. Hain ziren interesgarriak!Kalera irten, eta mundu guztiak berak esandakoazjarduten zuen.

-Entzun al dek? -Earra bota din! -Ta beste harrekin hasi danian?

Erakargarria izan laguna, eta batzuk berekinoheratzera ere ausartu ziren. Izan ere, badauka halakoargi berezi bat. Txundituta gauzka zeharo. Batzuk,berekin ez bada, lorik ez hartzeraino. Egongelan,sukaldean, logelan. Etxeko lagun leiala bihurtu zaigu.Orain, kalera ere gonbidatu dugu, tabernetara.

Zure sareetan harrapatu nauzu. Zuri begira pasatzenditut ostiral gauak tabernetan. Zuritoak ez zaizkit berdinsartzen zu ez bazaude bertan. Hitz egin ere, koadrilakoenmarmarra baino, zurea nahiago. Ixilean egoten zara,baina xorro-xorro gauzak esaten beti. Larunbatetakoparrandetan, izar handien melodiak abesten dizkidazu,modeloen dantza sentsualak erakusten. Etenik gabe, zuribegira igarotzen dut gau guztia. Ezin dut jasan, gauarenamaieran, itzalita bezala ikusten zaitudanean, hormarenkontra, eskegita bezala. Tristuraz itzultzen naiz etxera,bakarrik. Baina, badakit, betiko gisan, inork ikusi gabejoan zarela bertara, zain izango zaitudala logelan,biluzik, eta berriz ere piztuta.

Maite zaitut, telebista.Noraino iritsi behar dugu?

xa2

atximurka & brossa

z u M a i a m i ( e d o t e l e p a r r a n d a k t a b e r n e t a n )

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24 Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

Page 5: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

San Telmo, 12Tel. 943 860760

6 2 0 0 6 k o M A R T X O A

librean

ZUMAIAKO TABERNARIEI

Zumaia Urola bailaran kokatutakoherri bezala, herri euskalduna deladiote, hots bere kaleetan euskaraentzuten den herri gutxi horietako batdela. Baina kontu bat da lurralde eus-kaldunean bizitzea eta beste oso beste-lakoa herri euskalduna izatea. Gehien-goa diren politikoek garrantzi handiaematen diote euskararen ezagutzari,esanez Francoren ondorengo demo-krazia honetan bizi garenetik euskarazdakiten herritarrak askoz ere gehiagodirela. Guk ez diogu garrantzi handirikematen datu honi aldi berean euskara-ren erabilera kaleetan murrizten bal-din badoa. Eta Zumaian, zoritxarrez,espainola da nagusi gure kaleetan. Etaerabiltzen ez den hizkuntza hil egitendela edo euskararik gabe ez dela Eus-kal Herririk jakin beharko lukete erda-ra hain maiz eta ongi erabiltzen dutenpolitikoek. Baita euskaldun izan etabeti erdara erabiltzen duten herrita-rrek ere.

Beno, baina idatzi hau herrikotabernariei zuzendua da eta euskarariburuz zerbait esanez hasi bagara noneta nola bizi garen kokatzeko izan da.Besterik gabe. Euskara gutxi edogehiago erabili kontu honetan taber-nariek, jakina, ez duzue erantzukizu-nik, ez bada herritar mailan, baina bai

baduzue beste kontu batean eta hautabernan zer musika jarri erabakitzenduzuenekoa da. Tabernariek askata-sun osoa duzue zer musika jarri eraba-

kitzeko orduan, noski, baina guk deibat egin nahi genizueke esanez EuskalHerrian bizi garela eta gure nazio hauikaragarri aberatsa dela musikan. Zen-baitzuk ez badakite ere, euskal musikaizan da eta bada. Eta gaur egun era etamota denetako talde eta bakarlariakdaude. Baina Zumaiako tabernagehienetan, zoritxarrez, musika erdal-duna gehiegi entzuten da, berezikiasteburuetan edo festetan. Egun haue-tan Sevillan edo Salamancan edo

Zumaian izan alde handirik ez dagoe-la esango genuke. Erabat lotsagarria.

Hego Euskal Herrian gure hizkun-tza, gaur egunean, espainolaren hiz-kuntzaren menpe badago, ez da kasua-litate hutsa, beste arrazoi askorenartean, arrazoi handiena gobernuespainolek euskara desagerraraztekoerabilitako hizkuntz politika izan daerantzule. Legediaren bidez: II. Gerra-te Karlista galdu ondoren (1876tikaurrera) edo zapalketa bortitzarenondoren: Francoren 40 urteko dikta-dura. Ahaztu gabe gaur egungo Espai-niar Konstituzioan euskaldunok espai-nola jakitera derrigortuta gaudela,baina euskara jakiteko eskubidea soilikdugula. Beraz, Euskal Herrian bizigarenez, musika euskalduna entzuteanormala izan beharko luke, eta, euska-ra eta euskal kultura indartu nahibadugu euskararen aldeko jarrerarekinbatera, ezinbestekotzat jotzen dugudenon lana, baita tabernariena ere.Horregatik, Zumaiako egoera nahikotristea dela ikusirik, eskertuko genukeZumaiako tabernetan talde edo bakar-lari euskaldunen musika sarriagoentzun ahal izatea. Hizkuntza bezala,musika euskalduna ere galdu ezindugun gure altxorra da eta. Aldezaurretik mila esker.

Zumaiako EHE (Euskal Herrian Euskaraz)

“Asteburuetan edofestetan, Sevillanedo Salamancanedo Zumaian izanalde handirik ezdagoela esango

genuke”

Page 6: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

72 0 0 6 k o M A R T X O A

orain hamar urte

Orain 10 urte... Zumaia zuri ikusi genuen, aurtenjoan den hilabetean gertatu den bezala; zeinek dakioraindik ere berriro egingo ez ote duen… Aurtenbehintzat argazki asko jaso ditugu eta ikusgai dituzuegure webgunean.

Orain 10 urteko aldizkarian, Joxe Mari Azkueri elka-rrizketa egin genion. Bizi ahal izateko edozer gauzaegingo lukeela esaten zuen… Nor den? Ba, k… begira-tu orain dela 10 urteko aldizkarian! Mexikon ibilia zelabesterik ez dut esango.

Orain 10 urte ere antolatu zuten herri krosa. Eta,orduan bezala, aurten ere sekulako arrakasta izan omenda, sekulako jende pilak hartu baitu parte.

Orain 10 urte ere inauterietako argazki mordoxkagenituen eta jarri ziren ordukoaldizkarian. Zenbaitzuk gustu-ra ibili ziren eta ibiliko dira,baina orain beste plan batean,ezta ala?

Orain 10 urte…irudituzitzaigun Erribera kalea hutsikzegoela… patxanganeko etxeakbota zituztenean… eta barraberriko harriak mugituta…(Oraindik ere ikusten da hala-korik).

10 urtetan… nola aldatzendiren gauzak. Edo ez?

Inauteriak eta beste komeria batzuk

Page 7: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

8 2 0 0 6 k o M A R T X O A

Urte hasieratik ikus ditzakegu Telmo eta bere sendiarilaguntzeko jarritako sinadura orriak herriko hainbatgunetan. Azaldu digutenez, "Lehengo urteko udan eba-kuntza egin zioten Telmori Murtzian eta ebakuntzahorren gastuak Gizarte Segurantzak ordain ditzan arigara hau egiten".

Telmok hamazazpi urte ditu eta buruko paralisia du;horrek bere gorputzean eragiten du, baina buruan ez.Lehengo urteko udan egindako ebakuntzan espastizitateakendu zioten. "Espastizitateak buruko paralisia duten per-tsonen muskuluen azala hondatzen du, eta horrek musku-lua gogortzen du. Murtzian egindako ebakuntza horrenbidez hildako azal hori moztu egiten dute eta, beraz, mus-kuluak askatu", esan digu bere amak, Isabel Uriak.

Baina ebakuntza horren kostua 6.000 eurokoa izan daeta ez da Gizarte Segurantzaren barnean sartzen. Hori lor-tzeko itxaropenarekin ari dira orain 500.000 sinadura bildunahian. Oraingoz 3.000 bidali dituzte Espainiako Parla-

mentura eta oraindik denbora geratzen zaie. Izan ere, seihilabeteko epea eman zieten sinadurak aurkezteko. Orainarteko emaitzak ikusita "gauzak ondo" doazela diote, "jen-dea ondo erantzuten ari baita".

Hala ere, beraiek esan diguten bezala, "Horrek ez duesan nahi gastua onartuko dutenik. Eskatutako sinadurakopurua lortuta kasua kontuan hartzen hasten dira,baina horrek ez du esan nahi erantzuna baiezkoa izan-go denik. Guk, gutxienez, kasua kontuan hartzea nahidugu".

Sinadurak Zumaian eta Zumaiatik kanpo biltzen aridira. Izan ere, familiako adarren bidez Oreretara, Azkoiti-ra... zabaldu dute laguntza eskaera. Zumaian, berriz, Loi-tzen, Maite Iruretan, udal kiroldegian, Zumaiako HerriEskolan eta Maria eta Jose Ikastetxean aurki ditzakegusinatzeko paperak.

Beraz, Telmo eta bere familiari lagundu nahi diotenekbadakite nora jo dezaketen!

Sinadura eske ebakuntza baten gastua ordaintzeko Telmo Irureta eta bere senideak sinadurak biltzen dabiltza Zumaian eta

Zumaiatik kanpo. Iaz egindako ebakuntza baten gastuaz EspainiakoOsasun Ministerioa ardura dadin nahi dute. Orain arteko erantzuna onaizan dela diote eta, beraz, helmugatzat dauzkaten 500.000 sinaduraklortuko dituztelakoan daude.

ze berri

Page 8: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

92 0 0 6 k o M A R T X O A

Baleike Kultur Elkarteak bigarren aldiz antolatu zuenotsailean liburu eta disko zaharren azoka. Hasiera emate-ko, ostiralean, mahai-ingurua izan zen Oxforden. Sekula-ko hotza egin arren, jende pila bat azaldu zen SaharakoArabiar Errepublika Demokratikoaren Adiskideen Elkarte-ko lau kideen iritziak entzutera.

Asteburuan, batez ere larunbatean jende mordoa hur-bildu zen, bigarren eskuko altxorren bat eskuratzekoasmoz. Aurten ere denetatik eraman du jendeak etxera, etasekulako arrakasta izan da.

Azokarekin lortutako dirua, Saharako errefuxiatueilaguntzeko bideratuko da, Zumaiako ikastetxeen bitartez.Dakizuenez, Maria eta Jose ikastetxeko eta ZumaiakoHerri Eskolako ikasle eta irakasle talde bat joango da api-rilean Saharara, eta haiek eramandako laguntzari gehitukozaio azokan bildutako dirua, botikak edo behar den edozergauza lortzeko.

Aurten ere, bi helburu bete ditugu guztion artean: kul-tura sustatzea eta beharra duen herrialde batentzako diruabiltzea. Izan ere, 4.780 euro bildu ditugu. Ez zarete maka-lak!

Beraz, eskerrik asko materiala eman duzuenoi eta azo-kan parte hartu duzuen guztioi.

4.700 euro lortu dira, iaz baino gehiago. Sahararabideratuko da azokako dirua, herriko ikastetxeenbitartez.

ze berri

Disko eta liburuen azoka arrakastatsua

Martxoaren 6tik 12ra, herriko ikastetxeek antolatuta,Saharako Herriaren Aldeko Elkartasun Astea

ospatzen dute. Oxforden antolatu duten erakusketazgain, larunbata Elkartasun Eguna izendatu dute, eta

hainbat ekimen izango dira; esaterako, BehekoPlazan haima bat jarriko dute, sahararrek beraien

ohiturak erakutsi ditzaten.

Sahararen Aldeko Elkartasun Astea

Page 9: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

Ostiralean, Julene Azpeitia literatur sariak banatuko dira arra-tsaldeko 19:30ean hasiko den ekitaldian. Kutxak ematenduten 3.000 euroko saria jasoko du Agustin Arrietak "Kale-zuloetan barrena" lanagatik. Bigarren saria, 1.500 eurokoa,hori ere Kutxak ematen duena Xabier Artolak jasoko du,"Asif" lanarengatik. Eta, hirugarren saria, 1.000 eurokoa,Zumaiako Udalak ematen duena, Igor Albizuri emango zaio"Egunerokoak" lanarengatik. Ondoren, Bernardo Atxagakidatzi eta "Ez dok hiru" bikoteatroak taularatzen duen"Lezio berri bat ostrukari buruz" antzezlana ikusi ahal izan-go da. Sarrerak doan izango dira.

Zumaiarren artean lan onena Igor Albizuren ipuina zelaerabaki zuen epaimahaiak. Osorik irakurri nahi baduzue,baleike.com helbidean daukazue.

10 2 0 0 6 k o M A R T X O A

ze berri

Ostiralean, martxoak 10,Julene Azpeitia sari banaketaeta antzerki emanaldia

Imanol Azkueren "Kea airean bezala"lanak irabazi du Lizardi Saria

Azkenean, Julene Azpeitia literatur sariakbanatuko dira. Aita mari aretoan izandako arazobatzuengatik atzeratu zen otsaileko ekitaldia.

Baleikeko lankide dugun Imanol Azkuek irabazi du haur etagazte literaturako ipuin lehiaketa. Zorionak Imanol!

Jose Mª Korta IndustriguneaA1 - 4. Pabilioiatel.: 943 86 50 68fax: 943 86 13 45e-mail: [email protected]

Page 10: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

112 0 0 6 k o M A R T X O A

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

Orain arte, Euskal Herriak BereEskola herri ekimenak, bi urtetanzehar, Euskal Curriculumarengarrantzia azaldu izan du jendarte-an, gizartea motibatzeko. Lanhorren baitan, azkeneko pausoa,herriz herri Euskal Curriculumaaurkeztea izan da.

Bigarren urratsa orain hasikodute: Euskal Curriculumaren disei-nua egitea. Gero, aplikazioa hasikoda, baina orain aplikazioa gauzatzekotestuinguru egokia sortu nahi dute.Izan ere, atzetik bultzadarik ez badu,Euskal Curriculuma apalean hautsabiltzen gera daiteke.

Lege aldetik oztopo ugari dago,eta gizartean edo eskola komunitate-an ez bada beharra sustatzen, aldarrikapen hutsean geradaiteke. Horregatik, diseinuaren zirriborroa egiten dutene-an beharrezkoa izango da beste urrats bat: herritarrek ekar-penak egitea. Azken urratsa 2006 bukaeran izango da: ekar-penen sintesia egingo dute; alegia, diseinua osatuko dute.

Espainiak laster onartuko du LOE, eta aldaketa handi-rik ez omen du ekarriko, txarrerako ez bada. Espainiakorain %55 gordetzen du bere curriculumarentzat, eta %45erkidegoentzat. LOE berriarekin hori gutxienekoa izangoda. Euskal Herriak Bere Eskola ekimenaren ustez, EuskalCurriculumak Euskal Herri osorako behar du izan, etaeragile guztiek osatu behar dute.

Aurrera begira, eskola komunitateari dei berezia eginnahi diote, eztabaidan parte har dezan. Horrez gain, Admi-nistrazioen gainean egon beharko dute, Euskal Curriculu-ma oso-osorik hemen gauza dezaten. Luze joko du aplika-zioak. Hori dela-eta, eragile guztien artean estrategiagaratua antolatu beharko dela esan zuten.

WEBGUNEAK: www. Euskalcurriculuma.org

www. Euskalcurriculuma.infowww.euskaleskola.org

Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenarenhelburua Euskal Herriak bere hezkuntza sistemapropioa izatea da, eta nahi horren zutabea da

Euskal Curriculuma. Horri buruz hitz egin zutenPello Iruretagoienak eta Arantxa Landak Zumaianemandako prentsaurrekoan.

Euskal curriculumaren aldeko ekimena

Page 11: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

12 2 0 0 6 k o M A R T X O A

ze berri

olatuak...Handiak izan ziren Zumaia eta Getaria artean sortuzirenak. Hedabideek emandako bultzadaren

ondorioz, milaka lagun hurbildu ziren gurekostaldera naturako fenomeno hau ikustera.

Argazkiak: Gorka Zabaleta,

BALEIKE

Page 12: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

2 0 0 6 k o M A R T X O A

ze berri

...eta polemikaIzan ere, eztabaida piztu zen sarean Planeria etaIzustarri izenen inguruan. Eztabaida horri eta

olatuari buruzko mezuak ugarienak izan dira gurewebgunean.

13

Udalean aurrekontuen harira piztu zen istiluaren ondoren, bata bestearenatzetik etorri dira adierazpenak, prentsaurrekoak eta abar. Eztabaidarenbenetako arrazoiez hitz egin dugu Mª Eugenia Arrizabalaga alkatearekin.Elkarrizketa baleike.com-en irakur dezakezue.

Alkatearekin elkarrizketa

Page 13: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

14 2 0 0 6 k o M A R T X O A

marea errotaren aztarnak:

Otsailaren 6an agertu ziren errotaren aztarnak San Telmo kale-aren barrenean, "Carmelo Unanueren etxea" bezala ezagutzenden eraikinaren parean, hain zuzen ere. Lehen Carmelo Una-nueren lantegia zegoen lekuan orain etxebizitza berriak eginbehar dituzte, eta lurra altxatzen ari ziren, Ardantza errekakourak eramateko hodiak sartzeko. Orduan agertu ziren harriak,zuloa egiten ari zirela. Hareharrizkoak ziren, landuak, eta arkubaten egitura osatzen zuten. "Antzinako itxura eta oso zaharraizatearen traza" zutela zioen bizilagun batek.

Adituen esanetan, babestutako gune arkeologikoa da tokihori; hau da, edozein lan edo obra hasi aurretik zuloak edokatak egin behar dira lurraren azpian zer aurki daitekeen jakite-ko. Edozein aztarna aurkituz gero, erakundeei abisatu beharzaie, kasu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Historia etaOndare zerbitzuari. Harlandu hauen kasuan hala gertatu alzen? Ez hasiera batean, behintzat.

Otsailaren 9ko HITZAk jasotzen zuenez, harriak azaldu etagutxira Udaleko aparejadorea azaldu zen. Obrako arduraduna-rekin hitz egin eta gero, aurkitu zutena estaltzen hasi ziren lan-gileak. Kazetariak zioenez, kaleko bizilagunak harrituta geratuziren udal arduradunek hartutako neurriekin. Hirigintza Saile-ko arduradun batekin ere hitz egin zuen kazetariak horri buruzeta arduradunaren iritzia bestelakoa zen: "Ni bertan izan nin-tzen, eta beste teknikari batek aipatu zidan zerbait, baina ez ziongarrantzirik eman aurkitutakoari. Horma zati bat zen, zaharra,baina ez antzinakoa". Arduradun horrek zioen, gainera, ez dago-ela txostenik leku hori arkeologia aldetik garrantzitsua dela dio-

enik. Gauzak are gehiago nahasteko, Aranzadik zioen ez zuelaberririk harri horien gainean.

Otsailaren 10ean, aurkikuntzaren berri izan ondoren, Alka-tetzak lanak gelditzeko agindua eman zuen. Egun batzuk gero-ago banatu zuen prentsa oharrean irakur zitekeenez, ForuAldundiaren Historia-Ondare Zerbitzura abisua eman eta ber-tako teknikariak eta Aranzadi Elkarteko Jesus Manuel Centenoeta Xabier Alberdi aztarnak aztertzera joan ziren. Agertutakoabaloratu eta dokumentatu ondoren, Udalak dio lanekin jarrai-tzeko baimena eman zutela. Teknikarien ustetan, "PresakoTorreko marea-errotaren albo bateko harlanduak dira agertuta-

ZUBIAURREKO ERROTARIA

aurrerapena historiaren kaltetan

talaia

Zubiaurre auzoko marea errota zaharraren aztarnak izan

daitezkeen harriak agertu ziren otsailaren hasiera aldera

San Telmo kalearen barrenean. Agertu eta ordu gutxitara,

ordea, lurrarekin estaltzeko agindu zuten. Herriko histo-

riaren zati bat lurperatu nahi al zen neurri honekin?

Erabat estali aurretik aztarnak ikusten ziren.

Page 14: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

152 0 0 6 k o M A R T X O A

koak, eta obrak puntualki soilikeragin diete".

Kaleko zenbait bizilagunek,ordea, ez dute uste arkeologoekaztarnak bere osotasunean ikusieta aztertu zituztenik, ordurakoia erabat estalita baitzeuden."Gehienez, zutik zegoen harriaikusiko zuten. Beste guztia lurazpian zegoen", zioen bizilagunbatek.

Viva Españatik OdietaraArkeologoek uste dute Zubiaurreko marea errotaren aztarnanagusiak Amaiako plazaren inguruan egongo direla. Halabaieztatzen zuen Alkatetzak komunikabideei bidalitako oharre-an: "Uharkak izango zukeen norabidea kontuan hartuz, aztar-

narik esanguratsuenak Amaiako plazarekin lotzeko urbaniza-zio berria egiterakoan ager daitezke; horregatik, urbanizazioa-rekin hasterakoan ezarriko dira beharrezko kontrol arkeologi-koak". Zumaiako patrimonio arkitektoniko eta historikoa nolazaindu eta errespetatu duen ikusita, zenbaterainoko sinesgarri-tasuna dute Udalaren hitz hauek? Azken urteotan erakutsiduten jarrerari so egiten badiogu, behintzat, nahiko urria delaesan daiteke. Gogoratu besterik ez dago Arranplako garabiaedota Arbillaganeko zaku fabrika gorde, babestu edo berritze-ko erakutsi zuen borondate eza.

1931. urtean kokatu zuten garabia Arbustaingo arranplan.Garabia Zumaiako kaiko etengabeko jardueren eta ondorengourteetako gainbeheraren lekukoa izan zen; 50 urte luzetanlanean aritu zen, harik eta 1981. urtean erretiroa hartu zuenarte. Ordutik, eta 2000ko apirilaren 26an Urola ibaiko uretaraerori zen arte, arranplako "parlamentuko" ezaugarri eta hainbathaur eta gazteren jolasleku bilakatu zen. 1999. urtean, erabaki

“Patrimoniohistorikoa nolazaindu duenikusita,zenbaterainokosinesgarritasunadute Udalarenhitzek?”

Page 15: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

talaia

16 2 0 0 6 k o M A R T X O A

Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

ulertezin baten ondorioz, zutikmantentzen zuten bi euskarriakkendu zizkioten eta pixkanakaokertzen joan zen 2000ko apirilekoegun hartan uretara erori zen arte.Berritu eta kirol portuan jarrikozutela zioen zurrumurru batentzun zen, baina egia bakarra dagarabiaren zatiak Santiago inguru-ko sasi artean daudela, herdoiltzen.Garabi honen historia jasotzen

duen liburu eder bat argitaratu zuen 2003. urtean Rafael delPilar Zufiak, "Arbustain, garabia gogoan/Recuerdos de unagrúa" izenekoa.

"Viva España" edo "Arriba España" izenarekin ezagu-na zen Arbillaganeko fabrikaren obrak 1896. urtean hasiziren, errioari irabazi zizkioten Ondartxo izeneko lurre-tan. 1899. urtetik 1921. urtera bitartean Arbillaganeko zakufabrika izan zen. Urte hartatik aurrera, Astilleros Balencia-ga enpresak erabili zituen pabilioiak, hainbat lanetarako(arrantza ontzi txikiak egiteko, itsas motorrak egiteko,lurrun makineriarako…). Etxebizitza berriak egitekoasmoz, 2000ko ekainaren 26an eraitsi zuten fabrika zaha-rra. "Euskal Herria" aldizkariaren 20. zenbakian, kostalde-ko herrietako plazei buruz egindako erreportaje batean,honako pasarte hau irakurri daiteke: "La plaza Amaia, esel espacio urbanizado formado por el rellenado del muelle yla urbanización de las marismas de Arrangoleta. En elentrante portuario, con privilegiada posición, se encontrabala Yutera Arbillaga, ejemplar único y uno de los más bellosedificios industriales de Gipuzkoa. Incomprensiblementederribado hace pocos años".

Antzeko zerbait gertatuko zen Odieta frontoiarekin, pilo-ta elkarteak eta zenbait lagunek Udalari frente egin ez balio-te. Eusebio Gurrutxaga eta Odieta kalean egin behar direnobrekin batera, 1888. urtean eraikitako Odieta zaharra oso-osorik botatzea pentsatzen zuen Udalak. Azkenean, hainbatbileraren ondoren, frontisa eta ezker hormaren zati bat gor-detzea adostu zen.

“GarabiarenzatiakSantiagoinguruko sasiartean daude,herdoiltzen”

Page 16: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

172 0 0 6 k o M A R T X O A

Bidegabeko aurrerapen baten aitzakian, denon begienaurrean zeuden edo dauden eraikinekin halako jokabidea era-kutsi badu, lur azpian ezkutatuta dauden aztarnekin zer egite-ko gauza ez da izango. Badaezpada ere, adi egon beharkodugu.

Marea errota, zer eta non?Baina zer zen eta non zegoen marea errota hori? Errioko ura-ren bitartez lan egiten zuen errota zen, eta Amaiako plazatiknahikoa hurbil zegoela uste dute. Garai hartan itsasoko urakArdantzabideraino heltzen ziren, eta errota martxan jartzeko,uraren joan-etorria erabiltzen zen.

Lourdes Odriozolak, "Zumaia Historia" liburuan, hiruorrialde (385-387) eskaintzen dizkio errotari. Historialariarenesanetan, Zubiaurrekoa "Zumaian egon den errota bakarraeta Gipuzkoako bakarretako bat izan zen". Liburuan irakur

daitekeenez, errotek Zumaia-ko ekonomian garrantzi han-dia zuten garai hartan. Osoargi ez badago ere, Zubiaurreedo Pressaco-Torreako errotaXVI. mendean egin zela ustedute, lehen aipamenak 1542urtean agertzen baitira. Ondo-rengo mendeetan errotariburuzko hainbat aipamen

jasotzen dira dokumentuetan. Asko errotaren jabetzariburuzkoak dira; beste batzuek, berriz, kokapenak ("Hiribil-duaren gunean bertan eta Errege Bideari itsatsita") jabe etaagintariei sortzen zizkieten buruhausteen berri ematen dute.XIX. mende amaiera arte martxan egon zen, 1885. urtean aur-kitzen baita errotaren azken aipamena.

“Zumaian egonden errotabakarra etaGipuzkoakobakarrenetakoa”

Page 17: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

18 2 0 0 6 k o M A R T X O A

festa giroan

Aurten benetako lana hartu duzue mozorroakpentsatzen eta prestatzen. Bestela, begiratu argazkiei!

argazki erreportajea

INAUTERIAK

Argazkiak: Beñat (ZUGA), Miriam Romatet, BALEIKE

Page 18: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

192 0 0 6 k o M A R T X O A

Page 19: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

2 0 0 6 k o M A R T X O A

argazki erreportajea

20

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

Ez dago dudarikjendeak ondo baino

hobeto pasatu zuela.

Page 20: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

212 0 0 6 k o M A R T X O A

Torreko Emili gure haurtzaro-an, eta geroxeago ere bai, egu-nero-egunero etortzen zenGoiko Plazara bere barazki,arrautza, baba eta abarrekin.Garai hartan Erribera kalean iataberna denak eta komertzio batedo beste soilik zeudenez,Zumaian, okela, arraia, baraz-kiak, baba edo arrautzak eta bestehainbat jaki behar zituenak estra-tatik gora igo eta Goiko Plazaraedo inguruetara joan beharrazuen. Goiko Plaza ingurua, GoikoTorreraino, burnizko uztaiei lotutaeta kapalotar handiz zamatutakoasto eta behorrez josita egoten zen.Hona hemen 40. hamarkadanhasiz, berrogei urtetan baserrikoastoaz etorri zen hauetako batiegindako elkarrizketa.

Zenbat urte dauzkazu?Larogeita hamaika.

1915-an jaioa orduan. Eta non jaiozinen hemen Artadin edo…Ez. Hamen ez. Oikian.

Beraz, zuk haurtzaro osoa Oikianeman zenuen, ezta?Bai. Ezkondu arte Oikian bizi nin-tzen.

Eta zer bizimodu mota eramanzenuen haurtzaroan?Bizimodua? Guria zer izango zen, ba,pobriak ginan eta pobriena.

Eskola han Oikian bertan zenuten,ezta?Eskola Oikian, baina erderaz einbehar. Eta euskeraz eiten bazenunkaskarreko galantak. Maixua Betelu-koa genun.

Maixu berak ba al zekien euskaraz?Bai.

Eskolak emateko orduan erdarazegin arren, eskolatik kanpo zuekinhitz egiterakoan, errekreoan adibi-dez, euskaraz egiten al zizuen?Hark ez zuen sekula gurekin irten ezerrekreora eta ez inora. Gure arteanbai, gure artean euskeraz eiten genun.

emili ibarbia aldasoro (1)

ABELIN LINAZISORO

“Eskola Oikian, bainaerderaz ein behar.

Euskeraz eitenbazenun, kaskarreko

galantak.”

T o r r e k o E m i l i

gure zumai zarra

Page 21: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

22 2 0 0 6 k o M A R T X O A

gure zumai zarra

Sasoikoa al zen ala zaharra?Zaharra nik uste. Hirurogei urte ingu-ru. Prailietan eondakua omen zen.

Eta hark erdaraz irakasten bazizuen,zuek erdaraz zerbait jakingo zenu-ten, ezta?Erderaz? Batez. Ez genun ezer enten-ditzen eta eskola dana buruz ikasibihar. Zer esaten genun arrastorik ezeta segi.

Matematika irakatsi al zizuen?Bai. Pixkat. Sumar, restar eta multipli-kar. Dibidir ez. Gero hamar urtekinizeko batek bere baserrira eramanniñun eta akabo nere eskola. Hanamonari laguntzen ibili nintzan.

Hamar urte bitartean, eskolatikirten ondoren, jolasean ibiliko zine-ten, ba?Bai. Plazan.

Zer jolas klase?Gehienbat pelotan. Neskak eta muti-lak nahastuta.

Eta neskak bakarrik ez al zinetenibiltzen?Bai, jakina. Neskak neskaekin soka-sal-tuan, lurrian kareakin edo harriakinraiak ein eta txintxarrika eta horrela.Eta mutilakin pelotan, baina apaizak ezzigun uzten alkarrekin jolasian ibiltzeneta hura azaltzen zanian, ospa. Mutilakmartxa edo bestela neskak martxa.

Hamar urterekin amonari laguntze-ra joan zinen baserri hori non zego-en?Zautzen. Baina han urtebete bakarriein nun. Gure aitta eskola zalia zan.Hark esaten zun eskola daukanak ezdula lotsik. Nahiz ta beste ezerre jakinez, eskola euki ezkeo, balekua.

Zarautzen urtebetean zer lan motaegin zenuen?Hamar urtekin zer lan eingo nun, ba?Joan ganbara eta ekarri patata, ekarriartua… Hau garbitu eta hura jaso.Neskame.

Zarautzeko baserrian egon zinenbitartean jaietan joaten al zinetenkalera?

Bai. Jaietan mezeta. Meza entzun etatxintxo-txintxo atzea berriz baserrira.

Jai egunean lana berdin egiten alzenuten, ba?Ez. Hainbeste ez. Jai egunian gutxio.

Zarautzetik itzuli ondoren, Oikianjarraitu al zenuen eskolan?Ez. Oikian ez zutela ondo erakusteneta Aizarnazabalaino hasi ginan juten.Goizian goiz jaiki eta taka-taka oinez.Kamiñoz juten ginan.

Kamixua oraingo aldean estua izan-go zen, ba?Ez. Oaingo moukoa. Diferentzi gutxidao.

Aizarnazabalen, orduan, maixuhobea zegoen.Maixua ez. Maistra. Gurekin gehiokezkatzen zan. Obligazioz erdarazematen zun eskola, baina entenditzenez zuenari euskeraz ematen zion espli-kazixua.

Aizarnazabala, beraz, bazkaria zeue-kin eramango zenuten, ezta?Bai. Jatekoa etxetik eramaten genun.Eguerdian han bertan jan eta arratsal-deko bostetan buelta etxera. Aizarna-zabalen pare bat urte eingo nun esko-lan. Eta hamahiru urtekin Zumaira,neskame. Yereginera umiak zaintzera.Hamen hiru urte-edo eingo nittunlanean. Irene, Edurne, Iñaki eta

“Eta Iñaki eta hauenaitta oso abertzaliazan. Hark Euskadi

askatua ikustekoesperantza haundia

zeukan.”

Page 22: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

232 0 0 6 k o M A R T X O A

hauek zaintzera. Gero, ni gazteegianintzala umiak zaitzeko eta beste nes-kame bat, zaharragoa, ekarri zuten.

Yereginean, hiru urte horietan, zerlan mota egin zenuen?Goizian 6,30tan jaiki eta oheratzera-ko igual gabeko hamaikak izatenzian. Bazkaldu, beaiek salan eta nisukaldian, baina jateko bea, e? Jaten-eta oso ondo ematen zuen. Ni ondoeon nintzan. Lana bai, baina hangoetxekoandria ona zan. Lanean zeki-na eta nik zer lan ein eta nola einagintzen zekina. Eta Iñaki eta hauenaitta oso abertzalia. Hark Euskadiaskatua ikusteko esperantza haundiazeukan.

Orduan zu 16-17 urterekin lanikgabe geratu zinen.Bai, baina beste neskame berri honeksei hilabete bakarrik ein zitun etaberriro Yereginetik deitu eta besteurtebete ein nun lanian. Gero, Donos-tira jun nintzan. Hara ere neskame.Loyola kaleko familia batena. Haundiusteko España zale hauetakoa zan. Gubi neskame ginan. Konprak eiteko-etadirua juxtu-juxtu ematen ziguten etahilen bukaeran guri batez. Nazkatueta alde ein nun. Oikira.

Oikian zer eiten zenuen?Zer eingo nun, ba? Lana. Hantxe bara-tzean lanean. Etxeko lanak ere bai,sukaldean ere bai. Danetik.

Afal ondoren tertulian edo amona-ren ipuinak entzuten edo horrelakozerbait egiten al zenuten?Ez. Oso nekatuak eoten ginan eta afal-du eta ohera.

Eta jai egunetan?Jai egunetan, zer esango dizut, ba?Goizian mezeta. Eta arratsaldeanMiara juten ginan. Han beti erromeixaizaten zan eta Miara inguru guztieta-ko jendia juten ginan. Soinua jotzenzuten, dantzan ein, eta iluntziakinbatera etxera. Tritikixa eoten zan etadantzan sueltoan eta baltsian eitenzan. Gu mutilakin dantzan eiten ezginan atrebitzen "Hijas de Marìa" kon-gregaziotik botako ote gintuzten bil-dur.

Mutilekin, orduan, dantza sueltoanbakarrik.Gu bai. Baina kongregaziotik botatze-ko beldur ez zianak edo halako agin-durik ez zutenak mutilekin berdineiten zuten dantzan.

Neska-laguntza egiteko ohitura nor-mala izango zen, ba, garai hartan.Bai, baina guri ez, gu hurre bizi ginan-eta. Baina urrutio bizi zianak izatenzuten, bai, neska-laguntza. Orduandantza asko eta erromeia asko izatenzan. Pentsa zazu, Oikian festak, SanBartolomiak, agostuan hasi eta setiem-bre bukatu arte izaten zian. Bi hilabe-te erromeixan jaiero.

“Oikian SanBartolomiak agostuan

hasi eta setiembriabukatu arte izatenzian. Bi hilabete

erromeixan jaiero.”

Page 23: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

24 2 0 0 6 k o M A R T X O A

erreportajea

Duela urtebete eskas sortu berri da Zumaian Branka ize-nez ezagutzen dugun eguneko zentroa. Beharra Zumaia-ko zerbitzu sozialetatik sortu zen, bertan ikusi baitzuteneskaera gero eta handiagoa zela herrian.

Ordura arte, Zumaian bi zerbitzu bakarrik eskaintzenziren gaixotasun fisiko edo psikikoak zituzten pertsonakzaintzeko edota etxean bakarrik geratu ezin zirenekin ego-teko: etxez etxeko zerbitzua eta egoitza. Etxez etxekolaguntza gehienez 2 ordukoa zen eta egoitzan eguneko 24orduak igarotzen zituzten bertan. Horregatik, tartekoirtenbide bat beharrezkoa zela ikusita, eguneko zentroasortu zen.

Gaur egun familiako kide gehienek lan egiten duteedota ikasten ari dira eta gaixotasun fisiko edo psikikoakdituztenak edo edozer egiteko laguntza behar dutenakezin dira bakarrik utzi etxean, betiere arriskua baitago zer-bait gertatzeko. Horregatik, baliabide honek aukera ema-ten du ordu batzuk zentroan igaro ondoren bakoitza bereetxera itzultzeko. Izan ere, eguneko zentroa astelehenetikostiralera egoten da irekita goizeko 9:00etatik arratsaldeko17:00etara. Azken batean, koordinatzaileak eta gizarte lan-gileak adierazi digutenez, "Zentrora joaten direnen ingu-rune soziala eta familiarra mantentzea garrantzitsua da,eta horretan oinarritzen da, hain zuzen, eguneko zentroa".

Zentroan hiru laguntzaile, erizain bat, gizarte langilea,

koordinatzailea eta garbitzaileak daude lanean. Hara joa-ten diren 18 pertsonak zaintzeko nahikoak direla adierazidigute. Hala ere, zentroa 20 pertsona hartzeko dago pres-tatuta.

Zentroan hainbat ekintza egiten dituzte eta horren bitar-tez pertsona horiek pasiboak bihurtzea ekiditen da. Izanere, "Etxean normalean telebista ikusi besterik ez dute egi-ten eta horrek pertsona horien maila kognitiboa lantzeaekiditen du". Horregatik, gimnasia, laborterapia, eskula-nak, memori tailerrak eta jokoak egiten dituzte. Horrela,ekintza horien helburua pertsonen gaitasunak lantzea edoguztiz ez galtzea da.

Ariketak ezartzeko garaian, lehendabizi bertara joatendiren pertsonak aztertzen dituzte, eta horretan oinarritzendira ekintzak antolatzeko. Ekintza bakoitza helburu zehatzbatzuk lantzeko egiten da. Egun osoko plangintza osatze-ko, helburu batzuk ezartzen dira eta ondoren horren ara-berako ariketak prestatzen dituzte.

Bertako koordinatzailea eta gizarte langileak adierazidigutenez, momentu honetan hiru taldetan banatutadaude hara joaten direnak eta talde hauek bakoitzaren gai-tasunaren arabera eratzen dituzte. Talde bakoitzean 4-6

MAITANE AGIRRE

Orain dela urtebete eskas sortu berri da Zumaian

eguneko zentroa. Orain arte ezer gutxi jakin izan dugu

funtzionamenduaren inguruan. Horregatik, eta nondik

norakoak jakin nahian, bertako koordinatzailearekin eta

gizarte langilearekin hitz egin dugu. Argi utzi digute

eguneko zentroa denbora pasatzeko gunea baino zerbait

gehiago dela.

eguneko zentroa

denbora pasatzeko lekua bainozerbait gehiago

Page 24: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

252 0 0 6 k o M A R T X O A

Zuloaga plaza, 1Tel. 943862309

pertsona egon arren, bakoitza oso ezberdina da eta adierazidigute askotan taldeak egitea oso zaila dela. "Beraiek kon-turatzen dira talde ezberdinak daudela eta pertsona bat tal-dez aldatzen baduzu galderak egiten ditu, baina normale-an ordu batzuetako gauza izaten da, eta berehalamoldatzen da taldera".

Adierazi digutenez, ekintzak antolatzerakoan batzue-tan arazoak edukitzen dituzte. "Eskulan mota bat ezin dataldeko guztiekin landu. Taldekoen maila kognitiboaantzekoa izan arren, bakoitzak bere ezintasunak dauzka;pertsona batek, adibidez, ezingo du idatzizko memori lanbat egin bista gaizki daukalako. Beste batek, adibidez,entzumen arazoak dauzka… Horregatik, oso garrantzi-tsua da bakoitzaren ezaugarrietara moldatzen den lanabilatzea. Baina, era berean, oso zaila da denentzat ondodatorren ariketa bat osatzea. Horregatik, ezarritako arike-tak egiteko zailtasunak dituztenei laguntzen aritzen diralaguntzaileak eta begiraleak".

Horrez gain, familiakoen parte hartzea bultzatzen eresaiatzen dira. "Askotan zaila izaten den arren, orain arteoso ondo erantzun dute senideek. Lehenengo urteurren

festa egin genuenean eta Gabonetan, esaterako, familia-koen partaidetza oso handia izan zen".

Beraien lanaz galdetu diegunean, berehala esan digutejendeak pentsatzen duena baino zailagoa dela. Laguntzai-leak eta begiraleak bertara joaten direnekin egoten diraekintzak egiten. Koordinatzaileak eta gizarte laguntzaile-ak, aldiz, bitartekari lana egiten dute eta kontaktua man-tendu behar dute bertara joaten direnekin eta beraienfamiliakoekin. Askotan zailena familiarekiko kontaktuadela esan digute. Koordinatzaileak eta gizarte laguntzaile-ak emandako informazioa bakarrik daukate, baina"Barruan nola dauden ez dutenez ikusten, askotan ez duteulertzen egoera eta zaila bihurtzen da komunikazioa.Horregatik, arazoak sortzen dira familiakoekin. Lan errazaematen du, baina ez da horrela".

Badirudi, denborarekin lanbide honen profesionalta-suna baloratu dela. Orain dela gutxi hitzarmen probintzialbat sinatu da eta hori, momentuz, aurrerapauso garrantzi-tsua izan dela esan digute. Ezer ez edukitzetik beraienlana baloratzea lehen pausoa izan da. Sektore honetan lan

"Bertara joaten

direnen ingurune

soziala eta familiarra

mantentzea

garrantzitsua da eta

horretan oinarritzen

da, hain zuzen, eguneko

zentroa".

Page 25: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

26 2 0 0 6 k o M A R T X O A

erreportajea

egiten duten guztiak baldintza berdinetan daudela esandigute. "Eguneko zentroetan ez dago kexa handirik; egoi-tzetan gauzak ezberdin funtzionatzen dute".

Etorkizunera begira, zentroa laster beteko dela ustedute. "Zentroaren hasiera zaila izaten da, jendeak ezbaitu ezagutzen. Normalean jendea zain egoten da fun-tzionamendua nolakoa izango den ikusteko. Horregatik,zentro bat ireki eta oreka lortzeko urtebete inguru igarobehar da".

Zentroak orain dela gutxi bete du urtebete ireki zene-tik. Herriak oso poliki erantzun duela esan dute. "Arazo-rik egon ez den arren, kostatu egin zaio jendeari egunekozentroa onartzea". Agian horren arrazoia gauza berriaksortzen duen ezjakintasuna eta beldurra izango zirelaesan digute. Hala ere, laster guztia beteko dela pentsatzendute, "Eta orduan jende gehiegi dela eta bertara sartzekolistak egin beharko dira. Gainera, denborarekin egunekozentro guztiak astelehenetik igandera egongo dira irekita,denborarekin eskaera gero eta handiagoa izango baita".

"Arazorik egon ez den

arren, kostatu egin zaio

jendeari eguneko

zentroa onartzea".

Agian horren arrazoiak

ezjakintasuna eta

beldurra izango ziren.

Astelehenetik ostiralera:

9:00-10:00 Gosaria10:30-11:15 Egun on11:15 Komunak11:30-12:00 Gimnasia pasiboa12:00- 13:00 Laborterapia/eskulanak13:00-14:00 Bazkaria14:00- 15:00 Atsedenaldia15.30 Komunak15:30-16:00 Memoria tailerrak16:00-17:00 Jokoak (ostiraletan ordu honetanbingoan aritzen dira)

Ekintzak:

Page 26: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

272 0 0 6 k o M A R T X O A

olarru zopa

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

SAGAIAK:

1 kg. olarru2 tipula2 tomate, entsaladarako2 patata egosi1 piper berde1 kalabazin (txikia)6 arrautza1 letxuga

Nola prestatu:Egosi olarrua gatzik gabeko uretan, tipula oso batekin. Irakitenhasten denean jarri behar dugu olarrua uretan, eta, berriz iraki-ten hasten denetik, 45 minututan eduki. Ondoren, utzi bertan15 minutu. Bitartean, azpil batean jarriko ditugu tomatea xerra-tan, horren gainean patata (xerratan baita ere), eta horien gai-netik letxuga.

Hartu olarruaren burua eta garro puntak, eta dadotanmoztu. Garroen zatirik lodienak luzetara moztu, bi zatitan.Salteatu tipula, piper berdea eta kalabazina, zati txikietanmoztuta. Gehitu horri olarruaren burua eta garro zatiak.Horri arrautza botaz nahaskia egin.

Entsalada prestatu gatz, olio eta ozpinarekin. Horri, nahas-kia bota gainean, eta inguruan plateraren ertz guztiangarroen zati lodiak jarri. Aurrez, garro zati horiek plantxanberotu behar dituzue, gatz apur batekin.

Oharra: Olarrua egosi ondoren geratutako salda, olarruzopa egiteko erabil dezakegu.

OSukaldaritza

Olarru entsalada epela

Beñat Fernandez de ArroyabeSukaldaria

Page 27: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

Jose Mª Korta IndustriguneaA1 - 4. Pabilioiatel.: 943 86 50 68fax: 943 86 13 45e-mail: [email protected]

28 2 0 0 6 k o M A R T X O A

ZOZKETA!!

Zumaiako txokoakAsmatzen duzuenon artean, haur literaturakoeleberri batzuk zozketatuko ditugu.

GALDERA:Bi leiho, bi begi… , auskalo zer ikusi ote duten, urteen joan-etorrian, hortik gau eta egun begira… Garai batean, Ondartxoizenekoan bete-lana egin aurretik, leiho hauen behealdera erriokoura ailegatzen zen, eta etxe honetatik hurre zegoen marea errotaur horretaz baliatzen zen zerealak (artoa, garia eta abar) jo etairina egiteko. Leiho hauen azpialdean zubi bat zegoen, eta zubiapasata Zubiaurre izeneko auzoa hasten zen. Gaur egun, ordea,garai batean auzoa zena kalea da.

Zer izen du kale horrek?

Erantzunak [email protected] bidali edota Baleikeko buzoianutzi (Juan Belmonte 29 behea) otsailaren 10a baino lehen. Erantzunekinbatera izen abizenak eta telefono zenbakia jarri.

Zumaia eta inguruak ezditugu behar bezala

ezagutzen, altxor txikien jabe gara etaaskotan ez gara konturatuere egiten… Txoko honek

lagunduko digu gure txokoakezagutzen.

Aurreko zenbakiko erantzuna: Azkoin baserriak, zaharra eta berria.Saridunak:

- Kontxi Esnal- Kontxi Aizpurua

- Juana Alkorta- Esther Osa

Parte hartu eta

zorte on!!

Page 28: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

292 0 0 6 k o M A R T X O A

kirolak

Inoiz baino korrikalari gehiago aterazen krosean: 480, eta helmugara iris-ten lehena gizonezkoen artean,Bouizza El Mastati izan zen, eta,emakumezkoen artean, Nerea Ami-libia.

Eguraldia nahiko triste esnatuzen, baina gero ateri egin zuen, etaagian horregatik hurbildu zen hain-beste jende.

Zorionak parte hartu duzuen guz-tioi!

BALEIKE

Zumaiako krosa: orain arteko jendetsuenaAurtengo edizioan inoizko partaidetza handiena izan da. El Mastati eta Amilibia, azkarrenak.

EMAKUMEZKOEN SAILKAPENASENIORRAK

157 790 AMILIBIA ARRUTI, NEREA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:41:23188 1073 ESNAOLA AGESTA, EVA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:42:09228 1452 UBEDA ETXARRI, NEREA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:43:28264 712 IBARBIA BELOKI, AITZIBER . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:44:51280 814 ARDIRONS BLANCO, ANA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:45:32283 898 RODRIGUEZ ALDALUR, SARA . . . . . . . . . . . . . . . . .0:45:41295 960 ALONSO ASENSIO, MARGA . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:46:29300 936 ESNAOLA AGESTA, IDIOA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:46:39304 716 IRURETA GARATE, ALAZNE . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:46:48382 896 KEREJETA LIZARAZU, AINTZINE . . . . . . . . . . . . . . .0:51:20383 895 IZAGIRRE, AITOR . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:51:21384 844 ZENARRUZABEITIA ERKIAGA, AITZIBER . . . . . . . . .0:51:38392 784 MENDOZA ETXABE, AMAIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:52:23416 710 IRURETA AZKUNE, ONINTZA . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:55:58418 899 IRURE IZETA, NEREA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:56:08

BETERANOAK

249 1188 ALDALUR AGIRREZABALAGA, ARANTXA . . . . . . . .0:44:13417 1192 ZIGARAN BIDEBIETA, ARANTXA . . . . . . . . . . . . . . .0:55:58

BETERANO ZUMAIARRAK

335 1043 SASIAIN CALVO, KARMELE . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:48:41381 1026 EGIGUREN EGIGUREN, ITZIAR . . . . . . . . . . . . . . . .0:51:20

ZUMAIARRAK

228 1452 UBEDA ETXARRI, NEREA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:43:28335 1043 SASIAIN CALVO, KARMELE . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:48:41336 1437 ZUBIZARRETA SUDUPE, ENERITZ . . . . . . . . . . . . .0:48:43356 1453 ORUESAGASTI ALTUNA, ONINTZA . . . . . . . . . . . . .0:49:58379 1465 DURAN RINCON, INMACULADA . . . . . . . . . . . . . . . .0:51:15

JUNIOR ZUMAIARRAK

411 688 VELARDE MUGIKA, MAIALEN . . . . . . . . . . . . . . . . .0:55:23412 686 EIZAGIRRE ALBIZU, ANE . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:55:38

SAILKAPEN OSOA IKUSI NAHI IZATEZ GERO, BALEIKE.COM-EN!

Page 29: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

30 2 0 0 6 K O M A R T X O A

kirolak

astelenetik ostegunera 16:00-19:00ostiralak 11:30-19:00larunbatak itxitaaldez aurretik deitu

GIZONEZKOEN SAILKAPENASENIORRAK

1 999 EL MASTATI, BOUIZZA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:32:452 938 EL MILHOUDI, DAHBI . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:32:453 746 MUÑOZ DEL POZO, PEDRO . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:32:484 766 FERNANDEZ ALCALA, RITXAR . . . . . . . . . . . . . . . .0:32:515 729 AIZPURU BEREZIARTUA, ENEKOITZ . . . . . . . . . . . .0:34:226 756 MAYORA ELIZONDO, IKER . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:34:247 952 MUGIKA LARRAÑAGA, GORKA . . . . . . . . . . . . . . . .0:34:258 891 SODUPE INTXUSTI, ARKAITZ . . . . . . . . . . . . . . . . .0:34:3010 854 ZABALA AIZPURUA, LANDER . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:34:5211 785 KORTAJARENA IRIBAR, HARITZ . . . . . . . . . . . . . . .0:35:0812 752 ARRAZTIOA SARALEGI, ANDER . . . . . . . . . . . . . . .0:35:1714 780 UGARTETXEA UGARTETXEA, ASIER . . . . . . . . . . .0:35:2915 715 RUIZ DEL REY, JOSÉ ANTONIO . . . . . . . . . . . . . . . .0:35:3217 954 CASADO ARMENTIA, EDUARDO . . . . . . . . . . . . . . .0:35:3818 742 MOLINERO MENDIGUREN, IMANOL . . . . . . . . . . . .0:35:39

BETERANOAK

9 1146 VELEDA PRIETO, RICARDO . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:34:3216 795 SALSAMENDI ANSORENA, MIGUEL . . . . . . . . . . . .0:35:34

BETERANO ZUMAIARRAK

32 1040 ARRONA JIMÉNEZ, JESÚS Mª . . . . . . . . . . . . . . . . .0:36:0696 1033 YEREGI LETAMENDIA, YONI . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:39:13

ZUMAIARRAK

13 1456 OSA PENA, JAIME . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:35:2320 1466 AGIRRREZABALAGA MEABE, PAULO . . . . . . . . . . .0:35:4021 1467 ULAZIA ARAMENDI, JON . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:35:4426 1500 ETXEBERRIA URBIETA, PEDRO . . . . . . . . . . . . . . .0:35:5948 1418 MANZISIDOR ERNABIDE, JON . . . . . . . . . . . . . . . . .0:37:08

JUNIOR ZUMAIARRAK

163 689 LEON EIZAGIRRE, OIHAN . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:41:33410 687 AIZPURUA IBAROLA, AITOR . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:55:23

SAILKAPEN OSOA IKUSI NAHI IZATEZ GERO, BALEIKE.COM-EN!

Page 30: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

2 0 0 6 k o M A R T X O A

E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

31

2006ko Gipuzkoako Liga otsailaren12an hasi zen Trintxerpen. Bigarrenjardunaldia, berriz, Orion jokatuzen, otsailaren 25ean, eguerdian.

Haur-kadete mailako neskekberaien lehendabiziko estropadaTrintxerpeko uretan jokatu zuten.Urduri zeuden, baina hala eta guz-tiz bigarren postua lortu zuten, etaez da emaitza txarra.

Koxtape izan zen garaile,05’13’’76ko denborarekin. Jarraianzumaiarrak izan ziren, 36 ehunene-tara, hau da, 05’14’’12ko denborare-kin. Atzetik sanpedrotarrak izanziren 05’34’’56ko denborarekin.Tolosaldeko bi batelak, berriz, estro-padatik kanpo geratu ziren.

Pena handia hartu zuten neskekhain denbora gutxigatik bigarrenpostuarekin konformatu behar izanzutelako. Baina aipatu behar daOlatz Agirregabiria gaixo zegoelaeta ezin izan zutela onena eman.

Hurrengo estropada Orion jokatuzuten eta bertan errebantxarako auke-ra izan zuten. Trintxerpen ez bezala,Orion binaka jokatu zuten estropadaeta Aita Marikoei Koxtaperen aurkaneurtzea tokatu zitzaien.

Ez zen estropada bikaina izan,baina zumaiarrak garaile ateraziren. Amaieran 05’16’’49ko denboramarkatu zuten; Koxtapekoek,berriz, 05’18’’91. Gainerako taldeakoso atzetik iritsi ziren helmugara.

Zumaiarren batela honako neskekosatzen dute: Olatz Agirregabiria,Ainhoa Iriondo, Aintzane Urbieta,Izaro Etxaniz eta patroi lanetan AnaReyes.

Liga hasi besterik ez da egin,baina ikus dezakegunez, lehia biziaizango dute Aita Mariko eta Koxta-peko bi talde hauek. Ea gure talde-ak zorte handia duen eta lehengonesken koadrilak bezala banderaketxera ekartzeko moduan dauden.

IZASKUN URBIETA

Gipuzkoako batelen DV liga abian daAurtengo urtean ere Zumaiako Arraun

Taldeak 3 batel atera ditu bakoitza kategoria

batean. Mutilek bi talde osatu dituzte:

kadeteak eta jubenilak. Neskei dagokienez,

iaz halako poztasun eta ilusioa ekarri zuten

neska koadrilak utzi egin du, baina orain

beste boskote bat dabil jo eta ke lanean,

haur-kadete mailan.

Page 31: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

Erribera kalea, 6Tel. 861155

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058

32 2 0 0 6 k o M A R T X O A

kirolak

Kadete mutilen lana ere aipatze-koa da. Neskek bezala, Liga Trin-txerpen hasi zuten. Baina hasieratikarazoak izan zituzten. Estropadakoarduradunek Aita Mariko entrena-tzaileei esan zieten patroiak, IñakiAristik, ezin zuela estropada jokatugazteegia zelako. Iñakik oraindik 11urte ditu. Horren ondorioz, Ana(nesken patroia) jarri zuten mutilkadeteen gidari.

Mutilek bigarren postua lortuzuten Orioko A batelaren atzetik.Oriotarrek 06’41’’33ko denbora lortuzuten eta zumaiarrek 06’56’’57koa.

Orioko estropadan ere arduradu-nen jarrera berbera izan zen: legeakaldatu egin dituztela eta ezin duelahorrelako mutil gazteak estropadajokatu. Hori horrela izanda, zumaia-rrek patroi berri bat aurkitu beharizan zuten. Eneko Cabello ordezko

patroia jarri zuten. Aurten hasitakomutila da, oraindik esperientziagutxikoa.

Orioko estropadan ez zuten egunoso ona izan eta denbora kaxkarra-goa egin zuten, 07’37’’20, eta lauga-rren izan ziren. Garaile Orio A izanzen, 07’20’’99ko denborarekin. Halaere, esan beharra dago bederatzi tal-detatik laugarren postua lortzea ezdela hain txarra. Arraunlariak hauekdira: Ibon Basterretxea, MarkelMendizabal, Iraitz Arrizabalaga,Joseba Aristi eta Eneko Cabello. Eahurrengo estropadetan zortea alde-ko duten eta orain bezala goiko pos-tuetan ibiltzea lortzen duten. Ani-morik ez zaie faltako, behintzat!

Gure arraun taldeen errepasoabukatzeko, gazte kategoriako muti-len lana azalduko dugu. Besteek

bezala, Trintxerpen hasi zuten Liga.Maila honetan lehia askoz erenabarmenagoa dela esan dezakegu.Izan ere, mutil zaharragoak dira (17-18 urte bitartekoak), normaleanarraunean aspalditik dabiltza, espe-rientzia gehiago dute eta asko senio-rretara pasatzeko azken txanpan sar-turik daude.

Maila honetan talde gehiagokhartzen dute parte, 11k hain zuzenere. Zumaiarrak seigarren postualortu zuten Trintxerpen, 07’51’’03kodenborarekin. Garaile Orioko Abatela atera zen, 07’27’’58ko denbo-rarekin. Getariarrak bosgarren sail-katu ziren, zumaiarren aurretik,segundo batengatik.

Orion jokatu zen estropadan,aldiz, Aita Marikoek laugarrenpostu bikaina lortu zuten. IrabazleaKoxtape izan zen (Orio A deskalifi-katua egin zutelako) 09’03’’37kodenborarekin. Zumaiarrek 09’31’’39denbora lortu zuten. Getariarrak,berriz, bosgarren gelditu ziren,09’32’’98ko denborarekin.

Arraunlari hauek hartu zutenparte Orion: Egoitz Lopetegi, OdeiArrizabalaga, Xipri Elorza, ErikMendizabal (Jon Martinen partez)eta Unai Osa patroia.

Ea hauek ere lan bikaina egitekomoduan diren eta Baleiketik zorte-rik onena opa diegu gure arraunla-riei. Animo eta zorte on!

Page 32: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

Amaiako plaza

332 0 0 6 k o M A R T X O A

kultura

tresna digiinternetscanner

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

Z I N E F O R U M

Emaitzak oso ikusgarriak izan ziren.25.000 dolar balio izan zuen pelikulakizugarrizko arrakasta izan zuen eta 600milioi dolar bildu zituen. 30 urte geroa-go, mito bat da eta Garganta profundadu izena.

Zineman hasi aurretik, emakumez-koen ile apaintzaile izan zen zuzenda-

ria, Gerard Damiano, eta bere ustez, Garganta profunda pelikula txarrazen. Txarra, baina oso dibertigarria, eta hainbeste kardatu, laka eta erruloartean entzuten zituen kezka sexualei erantzuten ziena. Garai hartansexua tabua zen, eta horregatik 3. mailako aretoetan ikusi beharra zegoen.Alde horretatik, Garganta profunda mugarria izan zen: zalaparta handizestreinatu zen eta egun batetik bestera fenomeno sozio-kultural bihurtuzen, eta sentsazio berriak behar zituen gizarte haren kezkei erantzutenzien. Inside Deep Throat-en bidez, Fenton Bailey-Randi Barbato bikoteakfilm honen atzealdean gertatutako guztia arakatu zuen, eta ordura arteinoiz ikusi gabeko eta Linda Lovelacek eginiko felazio hark nolako eragi-na izan zuen azaldu nahi izan zuten zuzendariek.

Hasieran, barrea da nagusi filmean, protagonisten adierazpenak ereazal-tzen dira, argumentuaren premisa burugabea –"Klitoria eztarrian"–azal-tzen digute eta muntaia oso dinamikoa da; aurrerago, ordea, gaiariaskoz ere serioago heltzen zaio, tratamenduak groteskoa eta tragikoauztartzen ditu eta Estatu Batuetako gizartearen moralak dituen bi aurpe-giei heltzen zaio, hainbesteko beldurra eragiten duenari.

Gerard Damiano zuzendariak, Ron Wertheim ekoizpen zuzendariburugabeak eta kamera laguntzaile hasita azkenean protagonista bihurtuzen Harry Reemsek pelikularen hainbat pasadizo gogoraraziko dizkigutekameraren aurrean, eta bestelako iritziak ere azalduko dira, besteak bestehauenak: Gore Vidal, Norman Mailer, John Waters eta Erica Jong-enak.

Otsailak 23, osteguna, gaueko 10:15ean

Dentro de Garganta Profunda Zuzendaria: Fenton Bailey eta Randy Barbato

Page 33: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!

34 2 0 0 6 k o M A R T X O A

Juan Belmonte, 6

Basadi, 12 behea Tel. 943 861018

Kzgunea Zumaia 943862866

- Martxoaren 6tik 17ra,

10:00etatik 12:00etara.

- Martxoaren 20tik 31ra,

9:00etatik 11:00etara.

Beheko Plaza gizarte zentroa :

943-862741

- Saloiko Dantzak.

Larunbatetan, 16:30ean eta

18:00etan.

Turismo Bulegoak Antolatuta:

943-143396

Martxoaren 11ean: BASTIDA -

SAMANIEGO - ELCIEGO

- SAHARAKO HERRIAREKIN

ELKARTASUN ASTEA:

martxoaren 6tik 12ra,

hitzaldiak, filmak eta

erakusketa Alondegian.

- ZUMAIAKO XII. MENDIASTEA: mendiko ikus-entzunezkoak, martxoarenlehen hamabostaldian.

- SANTELMOAK 2006: herrikokultur, aisialdi eta kiroltaldeek jai egitarauan sartunahi dituzten ekitaldienproposamenak ForondaKultur Etxera eraman behardituzte. Azken eguna:martxoaren 17a.

- ARGAZKI AUKERAKETA2006: argitalpenetarakoargazkiak lortzeko deialdia.Lanak aurkezteko epea,martxoaren 31. Oinarriakkultur etxean.

- HAUR ZINEMA ZIKLOA:udalaren babesean, igandearratsaldeetan Aita Marin.

10, ostirala

19:30ean, Julene Azpeitialiteratur sarien banaketa.

Ondoren, Bernardo Atxagak

idatzi eta "Ez dok hiru"

bikoteatroak taularatzen

duen "LEZIO BERRI BAT

OSTRUKARENTZAT"

antzezlana.

11, larunbata

SAHARAKO HERRIAREKIN

ELKARTASUN EGUNA

Eusebio Gurrutxaga plazan:

musika, ipuin kontaketak eta

hango ohituren erakusketa.

18:00etan, Forondan,

Emakumearen Eguneko

Kontzertua.

12, igandea

Zumaiako Ibilaldi Neurtua.

17.00etan, "Kiriku eta

basapiztiak" haurrentzako

emanaldia Aita Mari aretoan

19, igandea

17.00etan, "Micaela"

haurrentzako emanaldia Aita

Mari aretoan.

22, asteazkena

17:30ean, ipuin kontaketa

haur liburutegian.

23, osteguna

22:15ean, Aita Marin, zine

forum saioa: "Dentro de

Garganta Profunda".

26, igandea

12.00etan, "Amama

Pantxikaren altxor ezkutua"

antzerkia, Aita Mari aretoan.

31, ostirala

22:00etan, ANTZERKIOLA

IMGINARIOAren "Aurrevoiretriunfadoreak" antzezlana.

2, igandea

17.00etan, "La profecía de larana" haurrentzakoemanaldia Aita Mari aretoan

APIRILAMARTXOADEIALDIAK

IRTEERAK

IKASTAROAK

agenda

Martxoak 8Aurten hainbat ekitaldi egin dira, emakumeeneskubideen alde. Emakumearen egunarekin lotutakoekimenak martxoaren 11n amaituko dira.

Page 34: 142. ZENB. DOHAINIK 2006ko MARTXOA,librean Zumaia, herri euskalduna? 4 2006ko MARTXOA Hau irakurtzerakoan askok pentsatuko dute, zergatik galdera hau Zumaia herri euskalduna da eta!!