141. INFORMAZIO BULETINA > 2019ko Otsaila › documents › 4131764 › 7255844 › ... ·...

13
141. INFORMAZIO BULETINA > 2019ko Otsaila

Transcript of 141. INFORMAZIO BULETINA > 2019ko Otsaila › documents › 4131764 › 7255844 › ... ·...

Page 1: 141. INFORMAZIO BULETINA > 2019ko Otsaila › documents › 4131764 › 7255844 › ... · Martxoaren 11an: OEJ 2018 ebaluazio orokorraren aurkezpena eta OEJ 2019 aurkezpena Zelai

141. INFORMAZIO BULETINA

> 2019ko Otsaila

Page 2: 141. INFORMAZIO BULETINA > 2019ko Otsaila › documents › 4131764 › 7255844 › ... · Martxoaren 11an: OEJ 2018 ebaluazio orokorraren aurkezpena eta OEJ 2019 aurkezpena Zelai

2

> 2019ko Otsaila

141. INFORMAZIO BULETINA

NABARMENDU BEHARREKOA

> Gipuzkoak nazioarteko aditu eta sareekin konpartituko du Gobernu Irekiaren eta

Garapen Jasangarriaren alde egin duen apustua

170 lagunetik gora elkartu dira Tabakaleran otsailaren 18 hasi den Kongresuari hasiera emateko;

gizartearekin elkarlanean sakontzeko apustua berretsi du Ahaldun Nagusiak, etorkizunari erantzuteko.

Otsailaren 18 eta 19 artean, ‘Etorkizuna Eraikiz Open minded governance for your future’ kongresua egin da

Donostian, Garapen Jasangarriko Helburuak xede dituen gobernantza kolaboratiboari buruz. Foru Aldundiak

antolatu du, Open Government Partnership nazioarteko sarearekin lankidetzan. Izan ere, foru erakundea

sare horretako kide da, gobernu irekiaren alde lan egiten duten 75 herrialdetako gobernu eta elkarteekin

batera. Mundu osoko tokiko gobernuak ordezkatzen dituen CGLU sareak ere parte hartu du antolaketan.

Kongresuan gobernu onaren esparru desberdinetan jarduten diren lehen mailako aditu internazionalek parte

hartu dute, eta EAEko nahiz nazioarteko administrazio publikoetatik sustatzen ari diren gobernantza eredu

berrien inguruan jardun dira. Horrela, gure lurraldean egon diren esperientzien berri eman da, eta, aldi

berean, nazioarteko jardunbide onenak ezagutu dira.

Azpimarratu duenez, Gipuzkoa “gobernantza berriaren alde” egiten ari den apustua, “guztiz lerrokatuta” dago

herrialde aurreratuenetako demokraziak egiten ari direnarekin, eta baita NBEk 2030 urterako ezarritako

Garapen Jasangarriko Helburuekin ere. “Agenda politiko berri baten aurrean gaude mundu mailan, eta

agenda berri horretan funtsezkoak dira desberdintasunak murriztea, kalitatezko enplegua sortzea,

jasangarritasuna eta gobernatzeko moduak eraldatzea. Gure lurraldeak bere egin ditu helburu horiek, eta

bide onetik doa. Kongresu honek aukera emango digu jardun hori partekatzeko, praktika arrakastatsuak

ezagutzeko, eta bultzada berri bat emateko ateratako ondorioekin”.

(informazio +)

Page 3: 141. INFORMAZIO BULETINA > 2019ko Otsaila › documents › 4131764 › 7255844 › ... · Martxoaren 11an: OEJ 2018 ebaluazio orokorraren aurkezpena eta OEJ 2019 aurkezpena Zelai

3

> 2019ko Otsaila

141. INFORMAZIO BULETINA

> Adinberriren eraikuntza proiektua «Gipuzkoa osorako mugarria, eta Europa

mailan erreferentzia bat » izango da.

Zentro berriaren obrak urte amaieran hasiko dira.

Markel Olano diputatu nagusiak otsailaren 11an aurkeztu du Pasaiako Adinberri zentroaren eraikuntza

proiektua, nola zahartzaroaren eta mendekotasunaren esparruko erreferentzia zentro berriarena hala

Hospitalillo inguruko lurpeko aparkalekuarena. Proiektuaren adjudikazioduna Alonso & Hernández

Asociados SLk, JG Ingenieros SAk eta Antero Fernández Arquitectos SLPk osatutako ABEEa izan da.

Diputatu nagusiak nabarmendu duenez, Adinberri «mugarri bat izango da Gipuzkoa osorako eta

erreferentzia bat Europa mailan, izan ere, zerbitzu berritzaile eta punta-puntakoak» eskainiko ditu zahartze

osasuntsuaren zerbitzura, «bai arkitektura ikuspegitik bai arretaren aldetik ere», erabiltzaileak «etxean

bezala» sentitu daitezen. Eta gaineratu du Adinberrik «410 enplegu sortuko dituela, 110 zerbitzu guztiak

artatzeko, eta 300 zeharkakoak».

(informazio +)

Page 4: 141. INFORMAZIO BULETINA > 2019ko Otsaila › documents › 4131764 › 7255844 › ... · Martxoaren 11an: OEJ 2018 ebaluazio orokorraren aurkezpena eta OEJ 2019 aurkezpena Zelai

4

> 2019ko Otsaila

141. INFORMAZIO BULETINA

> "Artea eta aisialdia" goiburuarekin egingo dira Ondarearen Europako

Jardunaldiak, 2019

Ondarea modu ludiko batean esploratzeko, ehun jarduera antolatzeko asmoa dago, Gipuzkoako lurralde

osoan zehar, jende guztiarentzat .

María José Telleria Kulturako zuzendariak Ondarearen Europako Jardunaldien edizio berri bat aurkeztu du.

Telleria: “Asmoa da azpimarratzea ondareak eta arteak alderdi asko dituztela entretenimendu iturri gisa, eta

horiei esker pertsonek beren eguneroko bizimodutik ihes egin dezaketela, kulturaren zati batez jabetuz, eta

bihurtuz egile, ezagutzaile, babesle eta protagonista”.

Laugarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldietara batuko da Gipuzkoa. Ekitaldi kultural hauek

batzen dituen programaren helburua herritarrak ondareak duen garrantziaz sentsibilizatzea da.

Programaren barruan bisita gidatuak, hitzaldiak, mintegiak, tailerrak, erakustaldiak, erakusketak eta

kontzertuak egin ohi dira, urrian ospatzen diren ekitaldi hauen bitartez jendeak Gipuzkoako historia eta

kultura ezagutzeko aukera izan dezan.

NORI ZUZENDUA:

Ondare kulturalarekiko interesa duten eragile, elkarte, enpresa, erakunde publiko, erakunde eta entitate

kulturalak.

KRONOGRAMA

Martxoaren 11an: OEJ 2018 ebaluazio orokorraren aurkezpena eta OEJ 2019 aurkezpena Zelai Aritzi Kultur

Etxean Zumarragan

Maiatzaren 6an: Parte hartzeko deialdia eta proposamenak aurkezteko EPEA

Maiatzaren 14an: Parte-hartzaileek aurkeztutako proposamenaren bidalketa azken onarpenerako

Maiatzaren 25a: Behin betiko proposamenaren bidalketa eta zuzenketak

(informazio +)

Page 5: 141. INFORMAZIO BULETINA > 2019ko Otsaila › documents › 4131764 › 7255844 › ... · Martxoaren 11an: OEJ 2018 ebaluazio orokorraren aurkezpena eta OEJ 2019 aurkezpena Zelai

5

> 2019ko Otsaila

141. INFORMAZIO BULETINA

> Eraikitako ingurunea berrerabiltzearen garrantziari buruzko nazioarteko

erakusketa batekin emango dio hasiera bere ibilbideari Euskadiko Arkitektura

Institutuak

Institutuak datorren martxoaren 14an irekiko ditu ateak, eta ‘Tabula non rasa’ erakusketa eskainiko du,

Europar Batasunak 2019an emandako Mies Van der Rohe sari ospetsua lortzeko prozesuan finalista izan

zen obra batekin.

Jaurlaritza eta Aldundiaren arteko lankidetzaren frutua da, Aldundiak Santa Teresaren egoitza utzi baitio.

Arriola sailburua eta Diputatu Nagusiordea Denis Itxaso pozik agertu dira Donostian “euskal arkitektura-

kultura sustatzeko” balio izango duen erreferentziazko baliabide bat abian jarri izanagatik.

Euskadiko Arkitektura Institutuak urte honetarako prestatu duen programazioaren barruan, adierazitako

erakusketaz gain udako ikastaroen antolaketa, Euskal Arkitektura Gaztearen Peña Ganchegui Saria eta

Nazioarteko II. Arkitektura Bienala daude aurreikusita

(informazio +)

Page 6: 141. INFORMAZIO BULETINA > 2019ko Otsaila › documents › 4131764 › 7255844 › ... · Martxoaren 11an: OEJ 2018 ebaluazio orokorraren aurkezpena eta OEJ 2019 aurkezpena Zelai

6

> 2019ko Otsaila

141. INFORMAZIO BULETINA

> Gipuzkoako Foru Aldundiak langileen enpresetako akzio-eskuhartzea bultzatzen

jarraitzen du, Bruselako otsailaren 6ko konferentziaren ondoren

Foru ordezkaritza bat izan zen ekitaldi honetan , hala nola hainbat bilera eta kontaktuetan. Konferentzia edo

Hitzaldiak Europako Batzordekide den Mariya Gabriel-en partehartzea izan zuen, hala nola Europako

enpresa garrantzitsu batzuenarekin, beren hizlariek aurkeztu baitzituzten langileen enpresengan hartutako

akzio-partehartze kasu interesgarriak.

Europan, Estatu Batuetan baino 6 aldiz txikiagoa da langileen partehartzea enpresen jabetza egituran.

Ahulezia hau konpontzeko planak eztabaidatuak izan dira hamakadetan zehar, eta Europako erakundeak

alde agertzen joan dira, Legebiltzarrak ere 2018an sustatu duen arte. 2019tik aurrera, bere burutze edo

egiaztapena dago egiteke.

Eider Gardiazabal, Errumaniako Renata Weber, eta Izaskun Bilbao Europako Legebiltzarkideek ere

gipuzkoar ordezkaritzarekin elkarrizketan aritu ziren eta horietako batzuk taldeko grabaketa bat egin zute

(informazio +).

ASLE, Euskadiko Sozietate Laboralen Elkarteak, parte hartu zuen ere, eta erreportai zabal bat argitaratu du

topaketa honen argazkiekin, berea duen GATZA aldizkarian (informazio +).

(informazio +)

Page 7: 141. INFORMAZIO BULETINA > 2019ko Otsaila › documents › 4131764 › 7255844 › ... · Martxoaren 11an: OEJ 2018 ebaluazio orokorraren aurkezpena eta OEJ 2019 aurkezpena Zelai

7

> 2019ko Otsaila

141. INFORMAZIO BULETINA

KOHESIO POLITIKA

> Aldundiak Amute-Jaizubia bidegorria inauguratu du Hondarribian: Ederbidea

proiektu mugakidearen, eta ELGF europar funtsaren aplikaziorako Gipuzkoak

duen planaren barne dago

Txirrindularien eta oinezkoen bidea erabilgarri dago jada herritarrentzat, 1,4 kilometroko tartea du eta

txirrindularien eta oinezkoen kontaketa-estazio bat izango du, baita totem bat ere erremintekin, gerta

daitezkeen matxuretarako. Bidegorriak 1,2 milioi euroko kostua izan du.

Gaur goizean ireki da jendearentzat Jaizubia-Amute bidegorria, Hondarribian, Ederbidea Europako proiektu

mugakidearen barruan sartzen dena. Txirrindularien eta oinezkoen bide honek ‒1.385 metro luze‒ lotu

egiten ditu Hondarribiko Amute auzoa eta Bidasoa Ospitalerako sarbideko biribilgunea, eta nabarmen

hobetuko du Bidasoaldeko txirrindularien mugikortasuna. Bere trazatua paraleloan doa GI-636 eta GI-638

errepideetako ezkerraldetik, eta 1,2 milioi eurokoa izan da bere exekuzio-kostua.

Lurralde Antolaketako foru diputatu Marisol Garmendiak inauguratu dute bidegorria, Ederbidea proiektu

mugakideko beste kide batzuekin batera. Izan ere, Nafarroako Gobernuarekin eta Pirinio Atlantikoetako

Kontseiluarekin partekatutako proiektua da, Nafarroako Gobernuko Turismo zuzendari nagusi Maitena

Ezkutarik eta Pirinio Atlantikoetako Gobernuko Mugikortasuneko arduradun Sabine Etcheverryk ordezkatuta.

Bertan izan dira baita ere Hondarribiko alkate Txomin Sagarzazu eta Bidasoa Bizirik sozietateko presidente

Miguel Ángel Páez.

Bide-zati hau Ederbidea proiektu mugakidearen barruan sartzen da; Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pirinio

Atlantikoetako Departamentuak eta Nafarroako Gobernuak partekatutako proiektu bat da; 9,4 milioi eurokoa

da bere guztizko aurrekontua eta % 65eko finantzaketa du FEDER Europako fondoen bitartez.

(informazio +)

Page 8: 141. INFORMAZIO BULETINA > 2019ko Otsaila › documents › 4131764 › 7255844 › ... · Martxoaren 11an: OEJ 2018 ebaluazio orokorraren aurkezpena eta OEJ 2019 aurkezpena Zelai

8

> 2019ko Otsaila

141. INFORMAZIO BULETINA

EUROPA 2020 ESTRATEGIA

> Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko I. Topaketa: Gipuzkoak birziklapenaren

sektorea bikoiztu eta 10.000 enplegura iritsi nahi du 2030. urtean.

José Ignacio Asensio: “Gipuzkoak lankidetza publiko-pribatua sustatu behar du, Europan proiektuak

aurkezteko eta 6.000 milioi euroko zuzkidura duen ekonomia zirkularreko paketearen funtsak eta

finantzaketa lortzeko”.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko I.

Topaketa antolatu du, EuRIC Birziklatze Industrien Europako Konfederazioaren eta FER Berreskuratzearen

eta Birziklatzearen Espainiako Federazioaren lankidetzarekin. Urtarrilaren 30aren goizeko saioan,

azpimarratu da ekonomia zirkularrak duen garrantzia ekonomia berdea bultzatzeko eta enplegua sortzeko,

eta esperientziak trukatu dira nazioarteko ingurumen politiketan erreferente diren beste erregio, fundazio eta

erakunde aditu batzuen artean.

Topaketan 200 profesional inguru bildu dira eta maila handiko adituen hitzaldiak entzuteko aukera izan dute,

besteak beste honako hauenak: Pavel Misiga, Europako Batzordeko Ekoberrikuntza Unitateko burua;

Emmanuel Katrakis, EuRICeko idazkaria; Ion Olaeta, Berreskuratzearen eta Birziklatzearen Espainiako

Federazioko (FER) lehendakaria; eta Christophe Debien, Ekonomia Zirkularreko Frantziako Institutuko

zuzendari nagusia. Arratsaldean, workshop saioak egin dira Adela Conchado ekonomia zirkularreko

adituaren eskutik. Saio horietan parte hartzaileek modu pertsonalizatuan ezagutu dituzte zer onura lortuko

duten beren enpresetan ekonomia zirkularra ezarriz gero.

Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioa

Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak eta Itziar Eizaguirre Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioko

zuzendariak fundazioaren berri eman dute, zeina irailean hasi baitzen lanean ekonomia zirkularraren erronka

aukera bihurtzeko helburuarekin.

(informazio +)

Page 9: 141. INFORMAZIO BULETINA > 2019ko Otsaila › documents › 4131764 › 7255844 › ... · Martxoaren 11an: OEJ 2018 ebaluazio orokorraren aurkezpena eta OEJ 2019 aurkezpena Zelai

9

> 2019ko Otsaila

141. INFORMAZIO BULETINA

> Euskadiko erakundeek, ‘Change the Change’ Donostiako konferentzian, klima-

aldaketak toki-eremuan dakartzan mehatxuen berri eman dute.

Konferentzia martxoaren 6tik 8ra bitartean izan da, Donostian; urteko hitzordu esanguratsuenetako bat izan

da, eta nazioarteko lehen mailako hizlariak izan dira bertan. Halaber, arazoa eskualde-mailan nola

bideratzen ari den ezagutuko da.

Nazioarteko lehen mailako adituak izan dira, esaterako: Nicholas Stern ekonomialari britainiarra, Bunny

McDiarmid Greenpeace Internationaleko zuzendarikide exekutiboa, Connie Hedegaard Klimako Europako

komisario ohia edo Manuel Pulgar-Vidal Naturarentzako Mundu Fondoko (WWF International) Klimako eta

Energiako liderra, beste askoren artean.

Mende-amaierarako, hiru euskal hiriburuetan tenperatura maximoak 4 eta 5 ºC bitartean igoko dira eta

minimoak 3 eta 4 ºC bitartean. Gainera, berrogei udalerritan, non biztanleriaren % 80 bizi baita, kanpoko

klima-fenomenoek eragingo dute, besteak beste uholdeek, itsaso-mailaren igoerak eta bero-boladek. Klima-

aldaketa fenomeno globala da, eta Euskadi ere ari da haren eraginak jasaten. Nazioarteko erakunde

gehienek gizatasunaren erronka nagusienetakotzat katalogatu dute, eta maila globalean eta toki-eremuan

jardun behar da, haren aurrean.

‘Change the Change’ nazioarteko konferentzian, klima-aldaketan adituak diren 50 pertsona ezagunen

hitzaldiak izan dira, ‘planetako heroi’ izenekoez gainera. Bertan, hiru egunez, 600 pertsona batzea

aurreikusita zegoen; beraz, eremu horretan urteko hitzordu esanguratsuenetakoa izan da.

(informazio +)

Page 10: 141. INFORMAZIO BULETINA > 2019ko Otsaila › documents › 4131764 › 7255844 › ... · Martxoaren 11an: OEJ 2018 ebaluazio orokorraren aurkezpena eta OEJ 2019 aurkezpena Zelai

10

> 2019ko Otsaila

141. INFORMAZIO BULETINA

> CAF eta Ikerlanek Estatuan aitzindari den teknologia bat garatu dute, tren

arinagoak eta eraginkorragoak lortzeko, Euskotrenek frogatu dituenak.

Shift2Rail proiektuak Horizon 2020 programaren dirulaguntza izan du.

Euskal proiektu hau Estatuaren esparruan berria da, bertan erabiltzen den lehen SiC bihurtzailea baita.

Arintasun handiagoa, zarata gutxiago eta energia aurrezpena bilatzen du. Osagai hau Euskotrenek frogatu

du bere trenetan. Europa mailan, metroko 1500 V DC lehen ustiapen plataforma da baita ere.

CAF Power & Automation-ek eta Ikerlan teknologia guneak silizio-karburo eroale-erdien inguruan egin dute

ikerketa, trenbide trakzio berri baterantz: bolumenaren eta galketen heren bat gutxiago izango du, eta

pisuaren seiren bat galduko du; fidagarritasun eta eskuragarritasun handiagoa izango dute; mantentze kostu

eta energia kontsumo txikiagoa.

Shift2Rail elkarkidetza publiko-pribatua da eta Horizon 2020 programarengandik 30 milioi euro lortu ditu.

(informazio +)

Page 11: 141. INFORMAZIO BULETINA > 2019ko Otsaila › documents › 4131764 › 7255844 › ... · Martxoaren 11an: OEJ 2018 ebaluazio orokorraren aurkezpena eta OEJ 2019 aurkezpena Zelai

11

> 2019ko Otsaila

141. INFORMAZIO BULETINA

> Europak 2020rako ezarritako helburuak gainditu ditu Gipuzkoak

2018ko birziklatze tasa %52,41 da, 2020rako Europak ezarritako helburua bi urte lehenago gaindituz.

2015-2018ko epean birziklatzeak gora egin du, 10,15 puntu igo delarik.

José Ignacio Asensio: “Legealdi honetan Gipuzkoa Europako herrialde aurreratuenen mailan kokatu da

hondakinen kudeaketaren, birziklatzearen eta berrerabilpenaren arloan. Herritarren lan onari eta hondakinen

tratamendurako zein gaikako bilketarako azpiegiturei esker”.

Gaikako bilketak 13 puntuan gainditzen du errefusa frakzioa, %56,91ean kokatuz. Hirugarren urtez, gaikako

bilketak errefusa frakzioa gainditzen du tona kopuruan zein ehunekoan.

Bio-hondakinaren birziklatzea 4,59 puntu igo da eta %44,9an kokatu da. 2015-2018ko epean 15,84 puntu

igo da, edukiontzioen sistemaren eraginkortasuna frogatuz.

Ontzien birziklatzeak ere hazkunde nabarmena izan du, 3,22 puntukoa hain zuzen. 2015etik 14,41 puntu

hobetuz eta %66,01a lortuz.

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak, José Ignacio Asensiok, hiri-hondakinen bilketa eta

birziklatzeari buruzko 2018ko datuak ezagutzera eman ditu. Asensiok datuak oso onak direla jakinarazi du,

izan ere erakusten dutelako “Gipuzkoan aukeratu dugun eredua egokiena dela gure lurraldean sortzen diren

hondakinei tratamendua emateko”. 2018ko birziklatze tasa %52,41 izan da, 2020rako Europak ezarritako

%50eko helburua lehenengo aldiz, bi urte lehenago eta zabalki gaindituz. 2018ko datuek baieztatzen dute

2015-218ko epearen joera; izan ere, birziklatzeak 10,15 puntu igo da, orain lau urte %42,26koa zen eta gaur

egun 52,41ekoa. Honen inguruan Ingurumeneko diputatuak adierazi du Gipuzkoako Ingurumen Gunearen

azpiegiturak martxan jartzen direnean eta gaikako bilakaerari esker, “Gipuzkoak epe laburrean gaindituko

duela birziklatzearen %60a, Europako herrialde aurreratuenak bezala”.

(informazio +)

Page 13: 141. INFORMAZIO BULETINA > 2019ko Otsaila › documents › 4131764 › 7255844 › ... · Martxoaren 11an: OEJ 2018 ebaluazio orokorraren aurkezpena eta OEJ 2019 aurkezpena Zelai

13

> 2019ko Otsaila

141. INFORMAZIO BULETINA

EUROPAKO DEIALDIAK

POCTEFA 2014-2020 Programaren 2019ko 3. Deialdia. Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde mailako Lankidetza Programa. (+info)

PNDR 2014-2020 FEADER. Estatuko Landa Garapen Programa Nazionala 2014-2020. Europako Landa Garapeneko Nekazal Funtsa.

- Biomasaren hornikuntza iraunkorrerako elkarlan laguntzak. 2019. (+info) - Nekazal ekoizpenen eraldaketa, merkaturatzea eta garapenerako inbertsio materiagabe ta

materialentzako laguntzak. 2019. (+info)

ERA-NET COFUND WaterWorks 2017. Nazioarteko ur kudeaketa proiektuentzako dirulaguntza, Estatu mailako partaidetzarekin ERA-NET COFUND WaterWorks 2017 ekintzan. (+info)

EPUF (Espainiako Probintzia eta Udalerrien Federazioa) – “Itsasgora” edo Pleamar Programa. Arrantza eta akuikulturaren jasangarritasunaren bultzada eta sustapenerako dirulaguntzak. (+info)

EGF- Empleaverde edo “enplegu berde” Programa. Europako Gizarte Funtserako bideragarriak diren proiektuetarako laguntzak. (+info)

Horizon 2020. Proposamen deialdia. Migrazioak. Gomendio giden lanketa, edo barneraketa proiektu eta konponbideak. (+info)

Horizon 2020. Proposamen deialdia. Ibilgailu berdeak. Karbono gutxiko eta klimarekiko berreskurakorra den etorkizuna eraikiz. (+info)

“EUROPAKO FONDOAK GIPUZKOAN” webgunea