12-18...Apirilak 22 18:30 - 20:30 EUSK. 0 Sare sozialen saltsan Ibaiondoko ge Apirilak 22 18:00 -...

7
Argazkia: Concepción Campos

Transcript of 12-18...Apirilak 22 18:30 - 20:30 EUSK. 0 Sare sozialen saltsan Ibaiondoko ge Apirilak 22 18:00 -...

Page 1: 12-18...Apirilak 22 18:30 - 20:30 EUSK. 0 Sare sozialen saltsan Ibaiondoko ge Apirilak 22 18:00 - 20:00 EUSK. 3,40 Lipduba edo bideo bat egin Salburua ge Apirilak 23 eta 24 18:00 -

12-1810 urte / 10 años!

kultura, kirola, aisialdia...

2016 Udaberria-Uda

www.vitoria-gasteiz.org/xtraclub

Arga

zkia

: Con

cepc

ión

Cam

pos

Page 2: 12-18...Apirilak 22 18:30 - 20:30 EUSK. 0 Sare sozialen saltsan Ibaiondoko ge Apirilak 22 18:00 - 20:00 EUSK. 3,40 Lipduba edo bideo bat egin Salburua ge Apirilak 23 eta 24 18:00 -

Xtra Club Udaberria-Uda. 20162 3

Ekintzetan parte hartzeko 12 eta 18 urte bitartekoa izan behar zara eta Herritarren Udal Txartela (HUT) indarrean izan behar duzu. Txartela dohainik eskura dezakezu Gazteen Ar-gibideetarako Udal Bulegoan, baita gizarte etxeetan ere.

InformazioaGazteen Argibideetarako Udal Bulegoa (GAUB): 945 16 13 30 Gizarte etxeakHerritarrei laguntzeko bulegoakwww.vitoria-gasteiz.org/xtraclubTel.: 010Twitterren (@VG_gazteria) eta Facebooken (OMIJ-Informazio Gaztea) elkarren berri izan dezagun.

Eman ezazu izena(irteerak eta jarduerak)Izena emateko tokiak: Gazte Argibideetarako Udal Bulegoa (GAUB), gizarte etxeetan, herritarrei laguntzeko bulegoetan, 010 telefonoan eta udalaren webgunean: www.vitoria-gasteiz.org/xtraclub .Eguna: otsailaren 22ko, 8:30etik aurrera, lekuak bete arte. Izena emateko azken eguna ekintza hasi baino lehenagoko osteguna izango da, salbuespenak salbu.Ordainketa: txartela erabiliz.

Oharrak:Pertsona batek, gehienez, 4 izen eman ahalko ditu aldi berean.Udal instalazioetako bazkideek %40 deskontua izango dute jarduera guztietan udako kanpamentuetan izan ezik.Nahiko lagun egongo ez balitz, edota beste arrazoi batzuengatik, jarduerak bertan behera gera daitezke. Kasu hauetan izen ematearen diru guztia bueltatuko da.Izen emateko dirua ez da itzuliko, ez bada gaixotasun edo lesioagatik eta betiere medikuaren egiaztagiria aurkeztuta.Irteeretan eta udako kanpamentuetan parte hartzeko, gurasoen edo tutoreen baimena beharrezkoa

da. Baimen-eskaera GAUBn, gizarte etxeetan eta www.vitoria-gasteiz.org/xtraclub webgunean eskura dezakezu.Baimen hori begiraleari eman behar zaio irteeraren edo jardueraren egunean.Orbanik eta kalterik ez izateko, erabil ezazu arropa zaharra eskulanen lantegietan.Gure helburua: zure autonomia indartzea. Sartzeko ordutegiak errespetatu eta kontuan hartu irteeretan itzultzeko ordutegiak gutxi gorabeherakoak direla; horregatik, jarduera bukatu eta gero, adostu familiarekin etxera noiz bueltatu edo jar zaitez harremanetan beraiekin.Aurkezten ditugun ekintzetan edozein pertsonak parte hartzea nahi dugu; zail jartzen badizugu, zure elbarritasuna kontuan hartu ez dugulako, jarri harremanetan Gazteria Zerbitzuarekin telefonoz (945 161990) edo posta elektronikoz [email protected].

Xtraclubeko parte hartzaileen portaera Vitoria – Gasteizko Udaleko Gizarte Etxeen eta Kirol Instalazioen Araudiaren menpe egongo da. Araudi horretan bildutako arauak ez betetzeak zigorra ezartzea ekarri ahal izango du.

Xpress lantegiak 4Xtra lantegiak 7Xtra kirola 8hiriko irteerak 9kultur bidaiak 10Udako kampamentuak 11Xtra maukak 12Xtra jaiak 12

10 urte / 10 años!

Udaberria-Uda

2016

Page 3: 12-18...Apirilak 22 18:30 - 20:30 EUSK. 0 Sare sozialen saltsan Ibaiondoko ge Apirilak 22 18:00 - 20:00 EUSK. 3,40 Lipduba edo bideo bat egin Salburua ge Apirilak 23 eta 24 18:00 -

Xtra Club Udaberria-Uda. 20164 5

zEr? nOn? nOIz? zer ordutan? Hizk. €*

Gofreak Iparralde ge Martxoak 5 18:00 - 20:00 EUSK. 3,40

Diru-zorroak Pilarreko ge Martxoak 6 18:00 - 20:00 ELE BI. 3,40

Sukaldaritza mexikarra Iparralde ge Martxoak 13 18:00 - 20:00 ELE BI. 3,40

Malabareak & slackline Pradoko parkea Martxoak 19 18:00 - 20.00 ELE BI. 3,40

Bitxiak Pilarreko ge Martxoak 20 18:00 - 20:00 EUSK. 3,40

zure gelarako erlojua Pilarreko ge Apirilak 10 18:00 - 20:00 ELE BI. 3,40

Esprai pintura zure kamisetan Pilarreko ge Apirilak 16 18:00 - 20:00 EUSK. 3,40

Bizikletaren oinarrizko mekanika

Bike Station, Landazuriko kiroldegia

Apirilak 22 18:30 - 20:30 EUSK. 0

Sare sozialen saltsan Ibaiondoko ge Apirilak 22 18:00 - 20:00 EUSK. 3,40

Lipduba edo bideo bat egin Salburua ge Apirilak 23

eta 24 18:00 - 20:00 EUSK. 6,80

Masajeak eta baltsamoak Aldabeko ge Apirilak 24 18:00 - 20:00 EUSK. 3,40

Batidoak eta sorbeteak Iparralde ge Maiatzak 15 18:00 - 20:00 EUSK. 3,40

Ileapaidegi berezia Pilarreko ge Maiatzak 29 18:00 - 20:00 EUSK. 3,40

Etxeko gozogintza Iparralde ge Ekainak 11 18:00 - 20:00 EUSK. 3,40

* %40ko deskontua udal instalazioetako bazkideentzat.

Saio 1 edo 2. Lehen harremana kultura, aisi eta denbora libreko ekintzekin.

GofreakGofreak Belgikan du jatorria, eta olata moduko gaileta bat da, bi xafla bero artean egiten dena…izugarri goxoa! Baina garrantzitsuena: noiz jango dugu?

Diru-zorroakKomikiekin, aldizkarietako irudiekin, egunkariekin …diru-zorro polit-poli-tak egingo ditugu. Gustuko dituzun pertsonaien irudiak ekarri edo au-sartu beste irudi batekin eta ikusiko duzu zure sosak gordetzeko ze poltsa berezia egingo dugun.

Sukaldaritza mexikarraMundu zabalean sukaldaritza mexikarra ezaguna da eta gero eta jatetxe gehiago aurki daitezke. Arratsalde honetan guakamolea, natxoak gaztarekin, burritoak…egingo ditugu, ea ausartzen zaren pikantearekin!

Malabareak & slacklineMalabare jolasetan ikasten hasi

eta slacklinean oreka mantentzen saiatuko gara, bi zuhaitzen artean zintzilikatzen den zintan, alegia. Zirku hastapenak.

Bitxiak Txapa batzuk belarritakoak izan daitezke botila batzuk, aldiz, esku-muturrekoak…eguneroko objektuak birziklatuko ditugu bitxi bereziak sortzeko asmoz.

Zure gelarako erlojuaGuk barruko makineria jarriko dugu eta zuk etxetik ekarritako zerbait (zerealen lata, kakao kutxa, argazki-markoa…). Imajinazio pixka eta zure gelarako erloju bat egingo dugu, ez duzu aitzakiarik ohean gelditzeko!

Esprai pintura zure kamisetanOraingoan zure kamiseta grafitea-tuko dugu, esprai eta txantiloien bidez kustomizatuz.

Bizikletaren oinarrizko mekanikaLantegi honetan zure bizikletari be-har dituen mimoak ematen saiatuko gara. Gaixoak leku guztietara erama-ten zaitu eta bere itxura tamalgarria da, ez al duzu bere kirrinka entzu-

xpress lantegiak

Page 4: 12-18...Apirilak 22 18:30 - 20:30 EUSK. 0 Sare sozialen saltsan Ibaiondoko ge Apirilak 22 18:00 - 20:00 EUSK. 3,40 Lipduba edo bideo bat egin Salburua ge Apirilak 23 eta 24 18:00 -

Xtra Club Udaberria-Uda. 20166 7

4-8 saio hainbat diziplinatan sakontzeko eta ikasteko.

Bideo-jokoak zure mugikorreanZeure mugikorrerako bideo-jokoak diseinatzeko eta sortzeko lantegia. Aukera bat, zure abilezia eta zure sormena aske uzteko. Mugikorra ez da behar, ordenagailuko emuladorea-rekin egingo da-eta.

Kantua Ahotsa oinarrizko musika tresna dugu. Lantegi honetan bere funtzio-namendua ikasiko dugu. Sekuentzia musikala aurkitu, kantu bat ikasi eta kantatu, mikrofonoaren erabilpena eta eszenatokian aritu. Maiatzaren 21ean Aldabeko antzokian estreina-tuko gara.Puri Santamariak emana.

Hiriko dantzaKalea da eskola; erritmoa zure gus-tuko musikak jartzen du: hip-hopa,

free-stylea, rock &rolla… Hamaika aukera dago; zure gorputzaren mugimenduak adierazi ahal duena ere ikaragarria da. Gozatu eta ikasi publiko aurrean emanaldi bat egingo dugulako.David Silvak, Oreka Dance taldeko kideak emana.

GraffitiaHiriko artea zure eskura. Ikas ezazu espraiz margotzen eta askatu zure irudimena. Lantegi aurreratua kaleko artistekin batera, hiri artea ere bisi-tatuko dugu. Graffitiaren historiaren berri izango dugu.

ArgazkigintzaArgazkigintzaren inguruko ideia nagusi batzuk jaso ondoren zure begirada aldatzen da objektibotik so egitean. Enkoadraketa egokia nahi duzu aurkitu, argiaren ñabardurak jaso nahi dituzu…ez da soilik botoia sakatzea, buruan duzun argazkia lortzea baizik.

* %40ko deskontua udal instalazioetako bazkideentzat.

ten? Gurpildun lagunak noizik behin Bike stationetik pasatzea bihotzez eskertuko dizu.

Sare sozialen saltsanFacebook, Twitter, Instagram, YouTube…elkartuko al gara sare sozialei buruz mintzatzeko? Nola funtzionatzen duten, ze alderdi on duten, desabantailak….informazioa eta esperientziak partekatzeko tokia duzu hau.

Lipduba edo bideoa nola egin Bi saio dituen lantegi honetan bideo txiki bat grabatu eta muntatzeko gai izango gara.

Masajeak eta baltsamoakAtsedenaldi bat merezi duzu. Masajeak egiteko teknikak ikasita, zure gorputza nola erlaxatzen den sentituko duzu, eta baltsamoekin lagunduta, askoz hobe!

Batidoak eta sorbeteak Nola esan ezetz edari freskagarri, goxo eta osasuntsu bati. Elkarrekin edanda, gehiago gozatuko dugu.

Ile-apaindegi bereziaTxirikordak egin, ilea bildu, motots polit bat…edo gomina edo laka pixka bat. Gure itxura berriarekin gustura sentituko gara. Elkartuko al gara truku batzuk ikasteko?

Etxeko gozogintzaJakina merezi duela eskuak irinetan ondo zikintzea, lortzen dugun emaitza hain goxoa denean. Sukaldaritza lantegi hauen onena, dena jaten dugula da.

xtra lantegiakzEr? nOn? nOIz? zer ordutan? Hizk. €*

Bideo-jokoak zure mugikorrean

Aldabeko geMartxoaren 11tik maiatzaren 20ra (ostiralak)

18:00-20:00 GAZT. 15

Kantua Landazuriko kiroldegia

Martxoaren 12tik maiatzaren 21era (larunbatak)

17:30-19:30 GAZT. 15

Hiriko dantza Lakuako geMartxoaren 12tik maiatzaren 21era (larunbatak)

18:00-20:00 GAZT. 15

Graffitia Angel Ganivet LHI

Apirilak 9, 10, 16, 17 (larunbatak eta igandeak)

11:00-13:00 ELE BI. 10

Argazkigintza Salburuko geMaiatzak 7, 8, 14,15 (larunbatak eta igandeak)

18:00-20:00 CAS. 10

Page 5: 12-18...Apirilak 22 18:30 - 20:30 EUSK. 0 Sare sozialen saltsan Ibaiondoko ge Apirilak 22 18:00 - 20:00 EUSK. 3,40 Lipduba edo bideo bat egin Salburua ge Apirilak 23 eta 24 18:00 -

Xtra Club Udaberria-Uda. 20168 9

Vitoria-Gasteiz inguruan egiteko proposamenak.

Hiriko termakBisitaldia, zure hiriko terma batera. Aukera bat erlaxatzeko eta patxadaz bainu izugarria hartzeko.Nork bere bainujantzia eta eskuoiha-la eraman behar ditu.Topalekua eta agurtzeko lekua: Atlas zentroa (Domingo Beltrán k., 24)

AquaerobicaAquaerobica, hidrogimnasia bezala ere ezagutzen dena, igeriketa eta aerobic kirolen uztarketa da…eta guk ondo pasatzea nahi dugu, uretan, jolasean, musika eta dantzaren erritmoan…Hauek eraman behar dira: bainujan-tzia, eskuoihala, txankletak, txanoa.Udal instalazioetako txartela izanez gero, ekarri mesedez.

Karting-a + askariaFrogatu zirkuitu estali batean gidatzen eta bolantean zer sentitzen den nabaritzen. Askaria prezioaren barnean.Elkartzeko eta agurtzeko lekua: Lakua merkataritzaguneko sarrera nagusia.

KomikitekaSalburuako ge berrian komikiak eta eleberri grafikoak gustuko ditugu-nontzat komikiteka bat zabaldu dute. Altxor hau deskubritu ezazu eta zure zaletasuna gainerakoekin partekartuz ondo pasa. Etxera maileguan komiki batzuk eraman nahi badituzu ekarri zure HUT txartela.

zEr? nOn? nOIz? zer ordutan? Hizk. €*

Hiriko termak Atlas zentroa Martxoak 5 18:00-20:00 EUSK. 10

Aquaerobica San Andres kiroldegia Martxoak 13 18:00-20:00 EUSK. 3,40

Karting-a + askaria Karting Lakua Apirilak 9 17:00-19:30 ELE BI. 10

Komikiteka Salburuko ge Maiatzak 28 18:00-20:00 ELE BI. 3,40

* %40ko deskontua udal instalazioetako bazkideentzat.

hainbat kiroletan hasteko ekintzak.Beharrezkoa da gurasoen edo tutoreen baimena.

Padelaren hastapenaAusart zaitez parerik gabeko kirol hone-tan hastera. Estrategia eta indarra izango dira zure lagunak.

Raftinga Urdaibain Urdaibai ibaiaren bokaleaz gozatu ikuspuntu berri batetik: txalupa batetik eta arraunei eraginez. Ondoren bainu bat hartzeko asmoz Lagako hondartzara hurbilduko gara.Hauek eraman behar dira: bazkaria, bai-nujantzia, eskuoihala, kamiseta akrilikoa, eguzkirako krema eta bazkaria.Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.Ordutegia: irteera: 8:30ean; eta itzulera: 19:00etan (gutxi gorabehera).Tokia: autobus geltokia.

Eskalada haitzetanPraktikatu eskalada Arabako eskola ospetsuenean. Ahuntzak bezala sentituko gara, baina segurtasunez; izan ere, be-girale esperimentuek gidatuko gaituzte. Ez galdu eskalada-teknikak eta trukuak ikasteko aukera paregabe hau! Hauek eraman behar dira: arropa erosoa, ura eta bazkaria.

Ordutegia: irteera: 10:00etan; eta itzule-ra: 17:00etan (gutxi gorabehera).Tokia: autobus geltokia.

Lagatik Laidara coastering eginez Trekkinaren modalitate honekin estrei-natzen gara Xtraclubean, itsasertzean aurrera egingo dugu haitzen artean saltoka, uretara jauzi eginez, rapelatzen…karramarroen antzera! Abentura ederra egun eder batentzat. Hauek eraman behar dira: bazkaria, bai-nujantzia, eskuoihala, kamiseta akrilikoa, eguzkirako krema eta bazkaria.Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.Ordutegia: irteera: 10:00etan; eta itzule-ra: 18:00etan (gutxi gorabehera).Tokia: autobus geltokia.

Surfa (Somo, Kantabrian)Somon surfa praktikatuko dugu, eta bide batez, eguzkia hartuko dugu, hondartza-tik ibiliko gara eta bainatuko gara. Plan hoberik ba al duzu? Hauek eraman behar dira: bainujantzia, eskuoihala, kamiseta akrilikoa, eguzkirako krema eta bazkaria.Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.Ordutegia: irteera: 8:30ean; itzulera: 17:30ean (gutxi gorabehera).Tokia: autobus geltokia.

zEr? nOn? nOIz? zer ordutan? Hizk. €*

Padelaren hastapena

Ibaiondoko ge Maiatzak 21 eta 22 11:30-13:30 ELE BI. 10

Raftinga Urdaibai Maiatzak 28 8:30-19:00 ELE BI. 25

Eskalada haitzetan Egino Maiatzak 29 10:00-17:00 EUSK. 25

Coastering-aLaga-Laida hondartzen artean

Ekainak 11 10:00-18:00 EUSK. 25

Surfa Somo (Kantabria) Ekainak 12 8:30-17:30 ELE BI. 25

* %40ko deskontua udal instalazioetako bazkideentzat.

xtra kirola hiriko irteerak

Page 6: 12-18...Apirilak 22 18:30 - 20:30 EUSK. 0 Sare sozialen saltsan Ibaiondoko ge Apirilak 22 18:00 - 20:00 EUSK. 3,40 Lipduba edo bideo bat egin Salburua ge Apirilak 23 eta 24 18:00 -

Xtra Club Udaberria-Uda. 201610 11

Bidasoako bide berdeaDonezteben hasi eta Behobiaraino iritsiko gara, bidean lagun Bidasoa ibaia izanik. Ibilbidean Lesaka herrian geldituko gara. Eguna amaitzeko Hendaiako hondartzara hurbilduko gara.Hauek eraman behar dira: bazkaria, bizikleta, kaskoa, bainujantzia, eskuoihala eta arropa erosoak.Ordutegia: irteera: 9:00ean; itzulera: 19:00etan (gutxi gorabehera).Tokia: autobus geltokia.

Sellaren jaitsiera eta Poo de LlanesMaiatzak 21 eta 22.Asturiaseko ekialdean itsasertzeko paisaia natural zoragarria ezagutzeko aukera pare-gabea. Sella ibaiaren jaitsiera piraguaz eta ibilbidea Llaneseko itsasertzean.Egonaldia, ostatuan.Hauek eraman behar dira: bainujantzia, eskuoihala, bustitzeko oinetako itxiak, arropa erosoa kirola egiteko eta lehe-nengo eguneko afaria eta bigarreneko bazkaria (Cangas de Onisetik pasatuko gara ogia erostera).Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.Ordutegia: irteera larunbatean, 7:00etan; itzu-lera igandean, 19:30ean (gutxi gorabehera).Tokia: autobus geltokia.

Santoñako padurakEkainak 4 eta 5.Uda gainean dugun honetan, ez da plan txarra asteburua itsasertzean igarotzea, aterpetxean eta konpainia onean, Santoñako padura zora-garrietan. Jostatzeko, paseatzeko… asteburua.Aterpetxean egonaldia.Hauek eraman behar dira: bainujantzia, es-kuoihala, arropa erosoa, eguzkirako krema itxiak eta lehenengo eguneko janaria.Ordutegia: irteera: 9:00etan; itzulera: 19:00etan (gutxi gorabehera).Tokia: autobus geltokia.

Hossegor, Frantziako hondartza bat Akitania frantsesean, Hossegor hondartzara joango gara: oso ingurune naturala eta zoraga-rria! Hauek eraman behar dira: arropa erosoa, bainujantzia, eskuoihala, ura eta janaria.Ordutegia: irteera, 8:30etan eta itzulera, 19:30etan.Tokia: autobus geltokia.Ezinbestekoa da pasaportea edo nAna eramatea eta adingabekoek atzerrira joateko baimen ofiziala eskuratu behar dute Ertzaint-zako komisarian edota Polizia nazionalean. Baimena eskuratzeko adingabekoaren nAna eta familia-liburua eraman behar dira.

Bi kanpamentu Cunit-en (Tarragona), ekainaren amaieratik uztailaren erdial-dera. Egonaldiak kanpinean izango dira. Handik txangoak egingo dira, hondartze-tara eta inguruko leku interesgarrietara.1999tik eta 2003ra bitartean jaiotako neska-mutilentzat.APIrILETIK aurrera kontsultatu baldintzak, diru-laguntzak eta izen emateko epea www.vitoria-gasteiz.org web orrialdean (Xtraclub eta 2016eko Udalaren Opor Programa lekuetan).Udaleku bakoitzerako aurkezten den eskabide kopurua kontuan hartuta, antolatzaileek leku kopurua egokitzeko eskubidea izango dute zozketa egiteko edo jarduera bertan behera uzteko

eskubidea, baldin eta eskabideak lekuak baino askoz gutxiago badira.Hezkuntza premia berezirik izanez gero, eskumena duten erakundeek eginiko egiaztagiria aurkeztu beharko da eta izena ematean adierazi.Esandako epean ordaindu ezean erreser-ba baliogabetutzat hartuko da. Aurretik bilera egingo da ezaugarrien eta kanpamentuen beharren berri emateko.Xtraclubeko parte hartzaileen portaera Vitoria – Gasteizko Udaleko Gizarte Etxeen eta Kirol Instalazioen Araudiaren menpe egongo da. Araudi honetan bildutako arauak ez betetzeak zigorra ezartzea ekarri ahal izango du.

asteburuak eta irteerak

Egun eta asteburuko proposamenak hiriak eta esparru naturalak ezagutzeko, baita esperientziak partekatzeko ere.Beharrezkoa da gurasoen edo tutoreen baimena.

HipikaZaldi-ibilaldiak Valderejo parke naturala-ren inguruan. Txandaka, talde bat zaldian ibiltzen den bitartean, beste txandak zaldien beharrak eta zainketak ezagutuko ditu; esaterako: elikadura, ferratzea, orraztea…Ez da beharrezkoa esperientzia izatea.Ordutegia: irteera, 9:00ean eta itzulera, 14:30ean (gutxi gorabehera).Tokia: autobus geltokia.

Bartzelona gotikoa, Tarragona erromatarra Apirilak 28, 29 eta 30.Kataluniara bidaiatuko dugu eta bere historia ezagutu Bartzelona gotikoa (auzo gotikoa, ramblak, Portua, Zitadelako parkea…) eta Tarragonan, aldiz, garai

erromatarrera hurbilduko gara.Hauek eraman behar dira: lehenengo eguneko bazkaria, jantzi eta oinetako erosoak, bainujantzia, eskuoihala eta eguzkirako krema. Ordutegia: apirilaren 28an irteera: 7:00etan; itzulera: apirilaren 30ean, 21:00etan (gutxi gorabehera).Tokia: autobus geltokia.

Zirkuitua zuhaitzen artean eta arku-tiroaOtxandiotik gertu eta Anboto azpian. Zuhaitzen artean zirkuitu bereziak egiteko aukera izango duzu paisaia izugarri ba-tean. Igo zuhaitzetara, hainbat metrotara, soka, tirolina eta zubi zintzilikatuen bitartez. Eta gainera…arku tiroa.Hauek eraman behar dira: arropa eta oinetako erosoak kirola egiteko.Ordutegia: irteera: 10:00etan; itzulera: 14:00etan (gutxi gorabehera).Tokia: autobus geltokia.Elbarrientzat egokitua.

zEr? nOn? nOIz? zer ordutan? Hizk. €*

Hipika Villamaderne Martxoak 12 9:00-14:30 EUSK. 10

Bartzelona go-tikoa, Tarragona erromatarra

Comarruga Apirilak 28, 29 eta 30

Irteera ostegunean 7:00etan eta itzulera igandean 21:00ak aldera

ELE BI. 75

zirkuitua zuhaitzen artean eta arku-tiroa

Otxandio Maiatzak 8 10:00-14:00 EUSK. 15

Bidasoako bide berdea

Bera (Nafarroa) Maiatzak 14 9:00-19:00 ELE BI. 15

Sella & Poo de Llanes

Cangas de Onis (Asturias)

Maiatzak 21 eta 22

Irteera larunbatean 7:00etan eta itzulera igandean 19:30ak aldera

ELE BI. 50

Santoña-ko padurak

Santoña (Kantabria)

Ekainak 4 eta 5

Irteera larunbatean 9:00etan eta itzulera igandean 19:00ak aldera

ELE BI. 25

Hossegor Hossegor (Frantzia) Ekainak 19 8:30-19:30 EUSK. 20

* %40ko deskontua udal instalazioetako bazkideentzat.

kultur bidaiak

udako kampamentuaknOn? HIzKUnTzA nOIz? €

Cunit 1 Gaztelaniaz/ Euskaraz Ekainaren 27tik uztailaren 6ra 280

Cunit 2 Gaztelaniaz/ Euskaraz Uztailaren 6tik 15era 280

Page 7: 12-18...Apirilak 22 18:30 - 20:30 EUSK. 0 Sare sozialen saltsan Ibaiondoko ge Apirilak 22 18:00 - 20:00 EUSK. 3,40 Lipduba edo bideo bat egin Salburua ge Apirilak 23 eta 24 18:00 -

Xtra Club12

Udalaren antzoki sarea%30eko beherapena Principal antzokiko udal programazioan.%50eko beherapena udal programazioan Ibaiondoko eta Jesus Ibañez de Matauco (Hegoalde) antzokietan.Beharrezkoa da HUT aurkeztea bai sarrerak erosterakoan, bai antzokira sartzerakoan.

Liburu-dendakLiburuetan % 5eko beherapena lor dezakezu eta gainontzeko materialetan, % 10ekoa Xtraklub txartela aurkeztuz ondorengo libu-rudendetan: Ayala (Antso Jakitunaren kalea, 1), Anegón (San Antonio kalea,35) eta zuloa (Hedegile kalea, 21).

Kirol-dendak% 10eko beherapena Kirolak (Florida, 2); X-Treme eta 4-SK8 (Alaba Jeneralaren kalea, 1) dendetan.

KartingaKart-ak Vitoria–Gasteizen, Karting Indoor Gasteiz pista estalian. Egunero, Lakuako merkataritzaguneko zirkuituan.8 € saioa, zure herritarren udal txartelaz.

Artium% 50eko beherapena gazteentzat antolatzen dituzten ekintzetan, Xtraclubeko kide bazara.Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

Psikoasesoria eta AsexoriaGOGORATU 14 URTE BAINO GEHIAGO BADUZU, PSIKOASESORIA (945 161 904; [email protected]) ETA ASEXORIA (945 16 15 83; [email protected] ) ZERBITZUAK DAUZKAZULA, ZURE ZALANTZAK ARGITZEKO.

XTRAJAIAMaiatzak 21, 18:00 Aldabeko ge.Xtra lantegien erakustaldia.Kantua eta hiriko dantza.Ele bietan. Sarrera doan lekuak bete arte.

XTRACLUB 10 URTE JAIA!Ekainak 18, 17:30-20:30 Mendizorrotzeko sarrera.Ospakizun jaia, hainbat sor-presa izango dira.Ele bietan. Sarrera doan.

Gazteentzako para jóvenes

xtra maukak

xtra jaiak