11.Ekarpena: Nola sortzen da informazio zientifikoa?

6
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua Izenak: Itxaso Frau Terradillos eta Mikel Iraola Sanz Nola sortzen da informazio zientifikoa eta ezagutza zientifikoa? Binaka ekarpen bat sortu behar duzue honako paragrafo hauekin (Issuu erabili): *Lana binaka egiteko da, pantaila baten aurrean. 1. Scholarpedia www.scholarpedia.org eta Wikipedia www.wikipedia.org sartu eta biak konparatu. Zein dira bien arteko ezberdintasunak? Zergatik batek du informazio kopuru gehiago eta bestea fidagarriagoa da?. Paragrafo bat idatzi honen inguruan, 100 hitzetakoa. www.scholarpedia.org eta www.wikipediaren.org web orrien lehen desberdintasuna, lehen honetan, artikuluak gai horretan aditua den pertsona batek idazten duela, irakurleek edota www.scholapedia.org-ko editoreek hautatua. Gainera, informazioari gainbegiratua egiten diote eskegi aurretik, eta artikulu bakoitzak bere tutorea izango du. www.wikipedia.org-k aldiz, bakoitzak nahi duena idatz dezake, nahi duen moduan editatu. Honela gezurra esatea posible da eta informazioa nolabait “kutsatu” egin daiteke. Editatutako honi gainbegiratua botatzen zaio bai, baina ez informazioari, formei baizik. Editatzen bada artikulua, lehenenik eta behin tutorearen onespeena behar dute scholarpediako artikuluek, ez aldiz wikipedian. Gezurra

description

Nola sortzen da informazio zientifikoa? Galderari erantzuteko Mikel Iraola eta biok landutako dokumentua duzue. Lan hau bideo eta testu batzuen laguntzaz burutu dugu, hona emen gure lana.

Transcript of 11.Ekarpena: Nola sortzen da informazio zientifikoa?

Page 1: 11.Ekarpena: Nola sortzen da informazio zientifikoa?

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Izenak: Itxaso Frau Terradillos eta Mikel Iraola Sanz

Nola sortzen da informazio zientifikoa eta ezagutza zientifikoa?

Binaka ekarpen bat sortu behar duzue honako paragrafo hauekin (Issuu

erabili):

*Lana binaka egiteko da, pantaila baten aurrean.

1. Scholarpedia www.scholarpedia.org eta Wikipedia www.wikipedia.org sartu

eta biak konparatu. Zein dira bien arteko ezberdintasunak? Zergatik batek du informazio kopuru gehiago eta bestea fidagarriagoa da?. Paragrafo bat idatzi honen inguruan, 100 hitzetakoa.

www.scholarpedia.org eta www.wikipediaren.org web orrien lehen

desberdintasuna, lehen honetan, artikuluak gai horretan aditua den pertsona

batek idazten duela, irakurleek edota www.scholapedia.org-ko editoreek

hautatua. Gainera, informazioari gainbegiratua egiten diote eskegi aurretik, eta

artikulu bakoitzak bere tutorea izango du. www.wikipedia.org-k aldiz, bakoitzak

nahi duena idatz dezake, nahi duen moduan editatu. Honela gezurra esatea

posible da eta informazioa nolabait “kutsatu” egin daiteke. Editatutako honi

gainbegiratua botatzen zaio bai, baina ez informazioari, formei baizik. Editatzen

bada artikulua, lehenenik eta behin tutorearen onespeena behar dute

scholarpediako artikuluek, ez aldiz wikipedian. Gezurra esatea bera, oso erraza

da wikipedian, erabiltzaileen okerrerako. Horretaz gain, wikipedian informazio

gehiago dago. Ez gainbegiratze horrek jendeak nahi duen informazioa sartzea

ahalbidetzen du, eta gehiago pilatzea. Horrek ez du kalitatea bermatzen,

scholarpediak egiten duen moduan, gutxiago baina kalitatezko informazioa

eskainiz.

2. Dibulgazioko aldizkariak eta aldizkari zientifikoak.

1. Bideo hau ikusi eta gero galdera honi erantzunez testu bat idatzi, 50 bat

hitz: Ze ezberdintasun dago dibulgazioko aldizkarien eta aldizkari zientifikoen artean?

Page 2: 11.Ekarpena: Nola sortzen da informazio zientifikoa?

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

http://www.youtube.com/watch?v=VeyR30Yq1tA&feature=related

Aldizkari dibulgatibo eta zientifikoen artean hainbat ezberdintasun topa

ditzakegu, bai hizkuntzan, idazle edo egileetan, formatuan, edukian…

Ezagutza aldizkariak, pertsona adituengandik idatzirik daude, beraz

idazleen maila altuagoa izango da, ez aldiz dibulgazio aldizkariena.

Bestalde, dibulgazio aldizkariek, jendea erakartzeko funtzioa dute, beraz

hizkuntza sinplea eta formatu erakargarria erabiltzen dute, ikusi besterik

ez daude bien portadak. Aldizkari zientifikoek berriz, hizkuntza

teknikoagoa eta formatua sinpleagoa da, ez baitute jendea erakartzeko

funtziorik.

2. Testu honen 4. Atala (“Proceso editorial” izena duena) irakurri eta

eskema bat egin artikuluak onartzeko aipatzen den prozeduraren

inguruan http://www.revistacomunicar.com/normas/00-normativa-

comunicar-esp.pdf

Artikulu honek “Comunicar” aldizkarian artikuluak onartzeko egiten den

prozesua esplikatzen du, eta aukeratua bada, edizio prozesua zertan

joango den. Lehenik eta behin, kazetariek haien lanak bidali eta 15

eguneko epean, onartuak izan diren ala ez jakiten dute. Horretarako,

gaurkotasuna, originaltasuna, garrantzia, fidagarritasuna, antolaketa eta

itxurari erreparatzen diote gehienbat. Onartua bada, Komite Editorialak

begiratzen du. Guztia ondo badago, edukiaren errepasoa egiten da.

Errepasatzaileek, adituak dira eta anonimoak direnek, zuzenketak egiten

dituzte, baina idatzitakoa errespetatzen dute. Ebaluatutako artikuluak

moldatu beharreko guztiaren informe batekin batera itzultzen zaio

egileari egindakoa. Informea irakurri eta aldatu ondoren, inprentako

proba bidaltzen diote PDFn, baina zuzenketaren bat egin behar balu,

berriz ere bidaltzen zaio. Azkenean, publikazioaren kopia bat jasoko du

originalarekin batera.

3. Binakako errebisioa , peer review.

Page 3: 11.Ekarpena: Nola sortzen da informazio zientifikoa?

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

o Bideo hau ikusi eta aipatzen diren gai nagusiekin eskema bat egin

(txertatu ekarpenean). http://www.youtube.com/watch?v=twogpmM-

SfY&translated=1

Definizioa: Publikatu baino lehen egiten den errebisioa da.

Nork: Errebisio hori landutako gaian adituak diren pertsonek egiten

dute, eta informazioa fidagarria edo egiazkoa den ala ez ikertu. Aditu

hauek, toki ezberdinetakoak dira, eta beraien artean ez dute erlaziorik.

Ezagutza desberdinak dirutzte, eta horrekin batera ezagutza berri

bateratu eta osatuago bat lortzen saiatzen dira (New knowledge).

Pausuak: Ideia ikertu, zirriborroa idatzi, errepasatu eta aldizkari

zientifikora ematen da han ikertzeko edo errepasatzeko.

Zertan oinarritzen diren informazioa ona den ala ez esateko: Zeri

buruz hitz egiten duen, interesgarria eta garrantzitsua den gaia,

metodoak, (logika, zentzua…).

Emaitza: Azkenik publikatuko den ala ez eztabaidatzen dute. %30-90

ez dira onartzen, eta hauei aholkuak ematen dizkiete hobetuak izan

daitezen..

o Wikipediako sarrera hau irakurri (“Reclutameinto de arbitros” arte),

eta galdera hauek erantzun: Zertarako egiten da Binakako Errebisioa? Nola funtzionatzen du? Ze lotura du ezagutzaren sormenarekin? 150 hitz. http://es.wikipedia.org/wiki/Revisi

%C3%B3n_por_pares

Binakako errebisio hau, lan idatzi eta finantziazio eskarien kalitatea,

fidagarritasuna, zehaztasun zientifikoa… dituen ikertzeko egiten da.

Honen bitartez, lana hobetzeko edo perfekziontzeko zer egin

daitekeen aztertzen da.

Lehenik eta behin, adituen errebisio prozesu batetik pasatzen da

lana, eta hotzeke dagoen hori informe batean bildu eta editoreari

bidaltzen zaio. Hala ere, editoreak ez du nahitaez kasurik egin behar

Page 4: 11.Ekarpena: Nola sortzen da informazio zientifikoa?

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

adituek esaten diotenari, bakarrik gomendioa bideratzen dute.

Gainera, “arbitro” edo aditu hauek ez dute kontsentsurik behar, beraz

hainbat ideia elkarren artean ez dira bateragarriak izango. Editoreak

hauen iritziaren ondoren, berak komenigarriak ikusten dituen

aldaketak egingo dizkio artikuluari, baita artikulua publikatu ala ez.

Kasu batzuetan, beste errepaso bat eskatzen da ere.

Ezagutzaren sormenarekin lotua dago, izan ere, bi aditu batzen

badira eta ez badute beraien artean inongo erlaziorik, bien artean

ezagutza desberdin bat garatu diezaiokete editoreari. Honekin ideia

berriak garatu daitezke, eta artikulua asko aberasteu daiteke.