113 - 2011 urtarrila

20
danbolin 2011ko urtarrila 113 zb. ekuadortik dator berria ...

description

deskribapena

Transcript of 113 - 2011 urtarrila

Page 1: 113 - 2011 urtarrila

danbolin

201 1ko ur tarr i l a

1 1 3 zb.

ekuadortikdatorberria ...

Page 2: 113 - 2011 urtarrila

www.zestoaautoak.com

2011rako dugun erronka nagusienetakoa batweb orria martxan jartzea da. Baina horretarakozure laguntza behar dugu.

egin zaitez bazkideBazkide egiten direnen artean, zozketa eder bat egingo dugu. Eta jadanik bazkide bazara eta beste bat lortzen laguntzen badiguzu,zu zeu ere zozketan sartuko zaitugu.deitu 943 147 123 telefonora edo idatzi [email protected]

Urteko ekarpena 25€

Page 3: 113 - 2011 urtarrila

AA TT AA RR II KK OO AA Ohikoa izaten da urte bat bukatzera doane-an hurrengorako asmo berriak finkatzea. Etaegia aitortu behar bada, asmo onak lasterbukatzen dira, edo ahaztu. Hala ere, esanbehar da zenbait pertsonak asmo berriak be-tetzea lortzen dutela. Meritu galanta dute.Oraingoan, urte berriarekin asmo berriakfinkatu dituen horietako bat izan da Danbo-lin, eta gure asmoa da urte osoan zehar go-gor lan egitea. Soilik denborak esango digulortuko ote dugun. Hori bai, denon laguntzabeharko dugu: idazle, zuzentzaile, irakurleeta herritar guztiena. Herritarrek herriaren-tzat egiten duten aldizkari hau bizirik dago,eta, denon partaidetzarik gabe, ez zituen ha-mar urte beteko pasatu den urtean.Guztion partaidetza bultzatzen saiatu gara urte hauetan, baina, askotan, ez garagai izan, eta auzoei tarte berezi bat eman nahi diegu aurtengoan. Auzoetako jen-dearekin harremanetan jarri gara, eta, atal berri batean, auzoek beren beharrak,kezkak edo gertakizunak kontatzeko lekua izango dute. Urteko lehenengoan, Irae-ta eta bere Santa Ines jaien txanda izango da. Hurrengo hilabeteetan, auzo bakoi-tzak, txandan-txandan, bere istorioak kontatzeko aukera izango du. Beste nobeda-de bat Gaizka Kortadiren errezetak izango dira. Abenduan, errege-opila nola egi-ten den ikasi genuen, baina hemendik aurrera, hilero erakutsiko dizkigu hainbaterrezeta. Batzuetan, errazak; beste batzuetan, lan gehiago ematen dutenak; baina,betiere, etxean edonork egiteko modukoak. Ziur urtean zehar ezusteko bat bainogehiago emango digula Gaizkak. Zain egongo gara.Berrikuntzekin jarraituz, hemendik aurrera, efemerideek ere bere lekua izangodute Danbolinen. Batzuetan, kontu txikiak agertuko dira, eta beste batzuetan, be-rriz, gertaera garrantzitsua denean, modu luzeagoan azalduta. Gure iragana eza-gutzea beharrezkoa eta interesgarria baita. Azkenik, Danbolinek euskal kultura-ren alde lan egiteko konpromisoa hartu zuen bere sorreran, eta, oraingoan, herri-tarrei laguntza eskatu die. Ale bakoitzean, zestoar batek azkenaldian irakurriduen liburu baten inguruan bere iritzia emateko eskatuko diogu. Normalean libu-ruak azalduko dira, baina ez dizkiogu ateak itxiko euskal kulturaren edozein eki-taldi edo ekintzari, eta ezin dugu baztertu hurrengo aldizkarietan pelikula edoantzerki bati buruzko kritika bat azaltzea.Ikus dezakezue urte berriarekin batera hainbat aldaketa egin ditugula Danboli-nen. Berrikuntzak egiten direnean zalantzak sortzea normala da, eta Danbolinenere dudak sortzen dira; horregatik, zuen iritzia jakin nahiko genuke. Herri biziagaren neurrian, denon iritziak eta aholkuak ongi etorriak izango baitira. Gauzagehiago aldatzea komeni dela uste baduzue, lasai esan, eta Danbolineko bileretaniradokizun guztiak aztertuko ditugu. Hala ere, esan beharra dago ale honetanikusiko dituzuen berrikuntzak ez direla aurten izango diren azkenak. Hori, ordea,beste kontu bat da, eta unea iristen denean izango duzue horien berri.

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Urko canseco

34 6 10 12 15 16 19II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

EE KK UU AA DD OO RR TT II KK DD AA TT OO RRBB EE RR RR II AA

AA UU ZZ OO AA KK

DDAANNBBOOLLIINN ZZUULLOO

diruz lagundutakoa

KKOORRTTAADDIIRREENN PPLLAATTEERREETTIIKK

BB II IIZZEENNEEKKOO HHEERRRRIITTAARRRRAAKK

AA GG EE NN DD AA

Page 4: 113 - 2011 urtarrila

enbidoa I.

J U A N M A R I 2 3 – K O N T X I 2 0

Earra bota diak Netzer! Datorren urteko Euskal Selekzioaren partidaikusiko ote dudan? Ba, estatu espainiarraren eskuetan utziz gero,ziur ezetz! Halere, oraindik urte oso bat zagok aurretik, eta nork

zekik. Ondo dakianez, eta betiere estatu espainiarraren legearen arabera, nik(eta beste askok) kalean egon behar nikek, baina hori gerta ez zedin lege be-rri bat asmatu ziaten. Badituk lau urte lege hori Auzitegi Konstituzionaleanerrekurrituta dagoela, baina erantzuteko eperik ez diatenez, Espainian zeharsakabanaturik jarraitzen diagu.

Euskal Herrian bizi diagun gatazka konpontze-ko asmoarekin Ezker Abertzalea egiten ari denurratsak garrantzitsuak dituk. Hori bai, argi izanbehar diagu prozesu hori Ezker Abertzaleakbultzatzen duela eta Estatuarekin ez dagoelaezer hitzarturik; beraz, jende guztiaren inplika-zioa behar dik prozesuak. Estatuak ez ziok ezeremango Euskal Herriari, eta behingoz gure he-rriari zor zaizkion eskubide zibil eta politikoakerrespetatu ditzan lan egin beharra zagok. Pro-zesu honetan, inor ez zagok sobran, alderdi po-litikoek, eragile sozialek eta herritar uholdeakbat eginez gero, agian datorren urteko partidanazio izaerarekin izango duk, eta, partida ikus-tera joan aurretik, 23 urte ondoren oraindik iku-si ezin dudan Kontxirekin trago bat hartukodiat Erdikalean.

Nola bizi den heure Zestoara 20 urtez joanezin hori?

Beno, ez na-go guztiz ados,eskertzen dagaur eguneantabernetan kerikez egotea etaetxera joanda-koak arropeketa usainik ezedukitzea bainabeno, gustatzenzaigu baita eretabernetan edojatetxe batengaudenean afalondoren erre-tzea eta aldehorretatik penapixka bat ema-ten dit.

Iñigo Ruiz

30 urte

Oso ondoiruditzen zait,orain behintzattaberna barrurasartzen zareneanarnasa hartu dai-teke eta pila batnabaritzen daanbientea garbiadela. Aparte,arropan usainikez da ematendagoen giro gar-biagatik. Ni neuez naiz erretzai-lea eta pila bateskertzen det.

Arantxa Zigaran

59 urte

Z e r i r u d i t z e n z a i z ut a b a k o a r e n i n g u r u k ol e g e b e r r i h a u ?

Juan Mar i Igara taund i Leongo espe txe t ik

Page 5: 113 - 2011 urtarrila

URTENGOurtea benetan modu onean hasi dugu: lokal publikoetan kerik gabe.Gertakizun garrantzitsu horren lehenengo egunaz gozatzeko, tabernara joan gara kafesnebat hartzera. Atean esekita zegoen kartelak barruan ezin dela erre ohartarazi digu. Sartuorduko agurtu gaituzten guztiek bi haurrekin gentozela ikusita, erreakzio bera izan dute:zer, txikiekin, kerik ez dagoela eta probetxua ateratzera? Bai horixe! Gure erantzuna.Gaur beste gairik ez zegoen: batak Bilboko lagun batekin hitz egin duela telefonoz, eta ho-rrek esan diola taberna guztiak umez beterik zeudela. Beste batek orain tabernetara joanbeharko dugula aire garbia arnastera, kanpoko kutsadura dela eta. Tabernariak, berriz,hainbeste urte ke artean eman ondoren, aurten, Akoako biran lehenengo postua aterakoduela.Erretzaileek ere bazuten zer esanik. Batek Bainuetxetik buelta eman behar izan du Fariasaerretzen zuen bitartean (ea nor den taberna kanpoan bakar-bakarrik negu hotzean puruosoa erreko duen ausarta!). Hobe huke kafe kremara pasako bahintz! Esan dio lagunak. Despistatuta zigarro bat piztu duenik ere izan da, eta jendearen builen ondorioz barkame-na eskatu behar izan du, ez dela konturatu esanez.Haurra nintzenean, nire lagunen guraso erretzaileek etxean edo autoan erretzen zuten se-me-alabak bertan zirela. Edonon erretzen zen: dendetan, garraio publikoetan, zinema are-toetan…. Unibertsitatean, azterketa egiten genuen bitartean, erretzen uzten ziguten. Atzo bertan, jatetxe batean afaltzen ari ginen bitartean, aldameneko mahaian zigarro baterretzen ari zen emakumeak isurtzen zuen kea aurpegira etortzen zitzaidan.Hemendik hamabost urtera gure seme-alabek, lagunekin tabernan daudenean, elkarri esan-go diete: eta lehen hemen erre egiten zela?

5Ez zait ondo

iruditzen. Ustedut herrian be-harko lukela lo-kal edo lekurenbat jendeak erreahal izateko.

Joseba Unanue

55 urte

Iruditzenzait arau gehiegijartzen direla gi-zarte honetaneta norbera hel-dua den neurriangai izan beharduela bere kabuzerabakitzeko, de-beku gogorregiairuditzen zait.

Jon Artano

32 urte

E nbido 2 . M e r t x e U r i b e t x e b e r r i a

Ba ondo, nikez det erretzeneta orduan baasko nabaritzenda, tabernetangiro garbiagoadago. Baitaumeekin egote-ko ere eta… De-nentzat hobeto.

Eba Jauregi

46 urte

Ba iruditzenzait taberna pilabatek itxi beha-rra izango duela,askozaz ere be-zero gutxiagodabil eta seguneta ze asteburu-tan aldea nabar-mena da, egun-doko aldea iza-ten da.

Maite Elustondo

21 urte A2 0 1 1 K O U R T A R R I L A R E N 2 A , Z E S T O A N

Page 6: 113 - 2011 urtarrila

Dagoeneko hiru hilabete pa-satu dira, irailaren 27an Ekua-

dorrerako bidaia hasi nuenetik.Urduritasuna, beldurra… nituen

nirekin, baina, era berean, go-goa eta ilusioa. Nire lekutik

hainbeste urruntzen nintzen le-hen aldia zen, eta eremu ezeza-gunak dastatzeko prest nengo-en (edo… bueltatzeko txartelik

gabeko bidaia bat egiteko). Sen-timendu nahasiekin utzi nituenmaite ditudanak, gaur nire bes-te familia dena ezagutzeko. No-

la liteke milaka kilometrorateknologia berrien bidez (Sky-

pe) bi bider baino ez hitz egin-dakoekin eta haiei buruzko

kontu gutxi batzuk entzundatopo egin eta lehen unetik haingertuko sentitzea? Nire egonal-dia hutsunerik gabe igaro ahal

izan dut, neurri handi bateanFatima eskolakoei esker.

Ikasturte potentea izan zen udara aurrekoa: Haur Hezkuntzako ikasketakegin nituen Eskoriatzan, eta, Lehen Hezkuntzako titulazioari esker, lanaAzpeitiko Iraurgin (ikasle ez ezik, irakasle ere aritu naiz han). Ordulariarenmenpe ibili nintzen, eta, biak ondo eta gustura bukatu ostean, berriro ereordularira jo nahi izan nuen; zazpi orduz atzeratu, eta denbora batean ho-rrela uzteko itsasoaren beste aldean. Ez nuen zoriz aukeratu Ekuadorreraetortzea. Aldaketarako gogoa nuela eta, lagun batek animatu ninduen; izanere, berak, nire adina zuenean, senargaiarekin egin zuen honainoko bidea,eta hemen igaro zituen ondorengo zazpi urteak. Oraindik ere berekin di-tuzte oroitzapen guztiak, eta, orain, askoz hobeto ulertzen dut haien isto-rioen irrika. Haien bitartez jarri nintzen harremanetan Fatima eskolakoe-kin, eta, proposamena entzun eta berehala egin zidaten gonbita: nahi be-zain laster joan nintzatekeela esan zidaten. Gehiegi pentsatzen hasi bainolehen, hegaldiak begiratzen hasi nintzen; data perfektuarekin jo ostean, etaudara, herriko festak eta hainbat eta hainbat agur festaren ondoren, biho-tza beteta zapaldu nuen hurrengo hilabetetan nire bizilekua izan beharzuen Los Rios probintziako Quevedo hiria.

Quevedora etorri berritan, egun batzuk izan nituen lekura egokitzekoeta eskola eta eskolakoak ezagutzeko. Zuzendariarekin hitz egin ondoren,eskolako txikienekin (1. OHO, gure HH5) lan egingo nuela adostu genuen.Beraz, adin horretan dauden irakasle eta laguntzailearekin jardun naiz el-karlanean, asteroko programazioan parte hartuz, ikasgelako dinamikaerrazten lagunduz, materiala prestatuz eta beharrezkoa zen guztian nire la-guntza eskaintzen saiatuz. Horretara etorri nintzen, eta horretan saiatunaiz. Adin horretako 99 ikaslerekin partekatzeko aukera izan dut, beraz,eta esperientzia zoragarria, gurearen oso bestelakoa den kulturan hezi di-

ekuadortikdatorberria ...

Page 7: 113 - 2011 urtarrila

erantzun gisa, txaloak, nire izenaren oihuak eta opari ezin ho-bea: lehenengo mailakoen ahotsak, Din dan don abesten. Zora-garria txikitxo horiekin bizitakoa denbora honetan, eta zer esa-nik ez lankideekin trukatu dudan guztia; lantalde bikaina da,eta oso-oso gustura sentitu naiz haien artean, haiengandikhainbeste ikasiz eta nire jakintza xumea haiekin partekatuz.

Gauza batzuetan, gure sistema aurretik ikusten badut ere,beste askotan, eta ezin garrantzitsuagoak diren alderdietan gai-nera (jarrera, lanerako borondatea, gogoa…), atzeratuta senti-tzen naiz. Hemen, horretaz guztiaz blaitu naute, eta hori ez le-hortzen saiatu nahi nuke. Neure esku dago, ezta?

Horretaz guztiaz gain, eskola orduez kanpo, hainbat ekintzaegiten dituzte. Ez dira guztiz “eskolaz kanpokoak”; izan ere, hi-ru misiolariren ardurapean dagoen eskola erlijioso bat denez,ondoko elizarekin hitzartuak dituzte hainbat jarduera, eskolaorduez kanpo. Fatima eskolakoak komunitate oso batua osa-tzen dute, eta beren elkarlana benetan miresgarria da; kristaugisa aldarrikatzen diren balioak irakasteaz gain, praktikatu ereegiten dituzte. Iritsi nintzen lehen unetik, asko harritu ninduenberen esperientzia erlijiosoak eta hain zabalduak dauden (bainanekez jarraitzen zaien) balio horiek zer presentzia duten berenegunerokotasunean.

ren haur hauekin izan dudan elkartrukea. Hau-rrak hain dira benetakoak… Ederra beren gar-dentasuna! Ikustekoak ziren haien harriduraaurpegiak lehen aldiz ikasgeletara sartu nintze-nean; ederra hitzen erabilera desberdina dela-eta alde batetik eta bestetik egin ditugun ego-kitzapenak, haiek beren hizkera argitzeko etanik nirea; interesgarria beren jakin-mina, he-rrialde ezezagunarekiko jakin nahi dituztenhainbeste gauzengatik egindako galderak, nikgustura argitu dizkiedanak… Kuriosoa izan dahizkuntzarekiko interesa (ikasleek eta irakasle-ek erakutsi didate), eta interes horren bueltaneuskaraz ikasi dutena: euskal otoitz batzuk,kantaren bat eta, Gabonetan, hain gurea denDin dan don gabon-kanta!!

Oraindik oilo ipurdia jartzen zait Gabon au-rreko egun batean eskolako atarian gertatu ze-na gogoratzean. Ikasle guztiak atarian zeuden,eta ni eskolako balkoian nintzen, hilabete ba-terako joan aurretik eskakeatu ezin izan nuenagur komunitarioa eskaintzen zidaten bitarte-an. Kostata, baina hitz egin izan nuen, eta,

ka ...

7

···

EEKKUUAADDOORRRREEKKOO GGUUNNEE DDEESSBBEERRDDIINNEETTAANN BBAANNAATTUUAAKK DDAAUUDDEENN

IIMMSSEEKKOO KKIIDDEE BBAATTZZUUEEKK EEZZAAGGUUTTZZEEKKOO AAUUKKEERRAA IIZZAANN NNUUEENN

Page 8: 113 - 2011 urtarrila

OSASUNA

Osasunaren inguruan haiekin izandakohainbat hizketaldi gogoratu ditut; izan ere, he-men, behatzeko minarentzako ere ezagutzendute pastillarik. Dena konpondua dute kaleanhamar metrotik behin farmazia bat edukita.Benetan harrigarria da zer erraz jotzen dutenmedikaziora eta zer gutxi sinesten duten gor-putzaren sendatzeko ahalmenean. Egia da, or-dea, herrialde bakoitzeko egoerak gauza ba-tengatik edo bestearengatik pentsatzera bul-tzatzen duela eta, bizi maila pobrea dutenhonetan, beste kezka batzuk dituzte medika-mentuek gorputza alfertzen duten ala ez pen-tsatzearekin zerikusirik ez dutenak; pastilla bathartzea askoz errazagoa da (egia esan, gureanere asko gertatzen da hori, oraintxe irakurtzenari diren hainbatek pentsatuko duten beza-la…).

MISIOLARIAK

Misiolariak aipatu ditut lehen. Haiekin bizinaiz Fatima eskolan, eta asko daukat haiei es-kertzeko; lehenik eta behin, ni hemen egoteaposible egin dutelako eta, horretaz gain, haien-gandik ikasi dudan eta ikasten ari naizen guz-tiagatik. Haiekin, lana, elkarbizitza eta aisial-dia partekatu ditut.

Fatima eskolak 60 urte beteak ditu dagoene-ko. 1950. urtean, Espainiako Emakume Misio-larien Institutu Sekularrean (Instituto de Misio-neras Seculares) nesken eskola baten eskaeraegin, eta misiolari euskaldun batzuek zapaldu

LANKIDEAK

Lankideei dagokionez, lehen mailakoekin partekatu dutgehien bai lana, bai aisialdia. Nire lana hiru ikasgelatan egindut, egunero gela batean parte hartuz. Haurren eskola orduezgain, arratsalde askotan bildu izan gara: materiala prestatu, as-teko programazioa egin eta euskaldunok —edo europarrak, ho-beto esanda— arratsalde batean egingo genukeen lana hirutanegiteko. Eta baieztapen horrek zerbait negatiboa aipatzen arinaizela ematen badu ere, oso bestelakoa da pentsatzen dudana.Lana egiteko modua estresetik asko urruntzen da, gurean ezbezala, eta presarik gabe, orduak sartuz, tartean hitz eginez(kontu bat, bestea), dei bat, zerbait janez… Beti amaitu izandugu egiteko guztia. Miresgarria eta jarraitzekoa benetan.

···

Page 9: 113 - 2011 urtarrila

9

N aiara Expos i to A lberd i

zuten hiria, Quevedo ondoko auzo bateaneraikitzeko. Handik bost urtera, egun Queve-don zutik dirauen honek tinko jarraitzen diobalore kristauen pean ikasleei kalitatezko hez-kuntza eskaintzeari, eta hezkuntza saiakerahorretan beren lema ere badute: “Por una edu-cación integral generadora de mujeres felices”.Nesken eskola da, eta irakasleen artean gizo-nezkorik izan badute ere hainbat urtean, egun,guztiak emakumeak dira.

JAKIAK

Jateko modua ere guztiz bestelakoa da. Fru-ta eta barazki aldaera ugari, eta mila motatakoplatanoa errege. Txerria ere formatu guztietan(izan ere, halako borondatetsua da bera). Nikez dut haragirik jaten, eta gainontzekoarekinikaragarri gozatu dut. Jatea plazer bat dela de-ritzot, eta gustura aritu naiz jaki berriak dasta-tzen: “humita” goxo horiek, “bolon de verde”,“yuca”, “chifles”, “patacones”. Ez dut EuskalHerriko ezeren falta nabaritu hemen, ezta egu-neroko ogiarena ere. Aipatu beharra daukatetxean sukaldari bikaina dugula.

FAMILIA URRUN, BIHOTZA GERTU

Esperientzia berri horien guztien artean, fa-miliarengandik urruntzea izan da esangura-tsuenetako bat, hain bereziak diren Gabon fes-ta hauetan, eta, hori gutxi balitz, baita nire ur-tebetetzean ere; izan ere, 24 urterekinzeharkatu nuen itsasoa Hegoamerikara, eta 25urterekin bueltatuko naiz Euskal Herrira. Le-hen aldia, batetik, hainbeste denborarakourruntzen naizela eta, bestetik, distantzianhainbeste urrutiratzen naizela. Nire harridura-rako, uste nuena baino errazagoa izan da; hainetxekoa naizen aldetik, hemen deitzen dioten“mamitis” gaixoaldi ugari izango nituela ustebainuen. Egia da ez dudala ez familia, ezta la-gunak ere, une bakar batean ere ahaztu, bainainondik inora ere ez tristuraz. Nirekin bidaiatuzuten oroitzapenek, logelan ditudan argazkiguztiek, egutegi berezi batek, opariek eta eto-rri naizenetik jasotzen ari naizen horko berota-sun zibernetikoak indarra eman didate hemen-go egonaldiarekin jarraitzeko. Horrela, Gabo-netan turroia bezala etxera bueltatu beharrean,Argentina bisitatu dut, herrialdean hiru hilabe-teko baimena baino ez nuela-eta muga zehar-katu beharraren aitzakia ezin hobeagoaren on-dorioz. Han zeuden lagun batzuen gonbitaonartu, eta hilabete ezin hobea pasatu dut RioNegro probintzian, paradisua diruditen txokoe-tan. Buenos Aires ezagutzea zintzilik gelditu

zait; izan ere, egun bakar bat igaro nuen han, baina Las Grutaseta San Antonioko naturaren mirariez, ateak ireki dizkidatenfamilia ederraren konpainiaz, udarako umoreaz, jendeaz, giroederraz, parrilla usainaz… eta biziak eman dituen hainbat ezus-tekoz gozatu dut.

Orain, Quevedon nago berriz, eta duela gutxi jakin dut noizizango den Euskal Herrirako buelta. Gure amaren bisita desira-tua jasoko dut hilaren 21ean, hemen hain zoriontsu ikusi nauenhonetan, badaezpada, nire bila baitator. Egia esan, ezingo niokebukaera hoberik eman nire Ekuadorreko egonaldiari. Herrialdehonetan bizitako esperientzia zoragarri honen ostean, amarekinetxera bueltatzea jaso nezakeen urtetako oparirik ederrena dadudarik gabe! Hemendik aurrera, adrenalinaz beteriko egunakdatoz, amarekin hasi eta ia egunero pantailaren beste aldeanikusi ditudan ahizpekin, koinatuekin eta ilobatxoekin jarraitze-ko, eta, noski, hor zain zaudeten lagun horiekin osatuko duttopaketen gozamen hau. Laster naiz denokin!

IIBBAAII EETTAA EERRRREEKKAAZZ BBEETTEERRIIKKOO PPRROOBBIINNTTZZIIAA DDEELLAAKKOO DDEEIITTZZEENN DD AA LLOO SS RRIIOOSS

AZALEKO ARGAZKIA:MMIITTAADD DDEELL MMUUNNDDOO.. HHEERRRRIIAALLDDEEAARRII IIZZEENNAA EEMMAATTEENN DDIIOONN

BBEERREEZZIITTAASSUUNN PPUUNNTTUUAA,, HHAANNKKAAKK

HHEEMMIISSFFEERRIIOO BBAANNAATTAANN BBAANNAATTUUAAKK..

Page 10: 113 - 2011 urtarrila

Ab e n d u a k 2 3Benantxio Larrarteren bertsoen bildumaosatu da

Ab e n d u a k 2 4Presoen aldeko taldea gabon kantuan

Ab e n d u a k 2 4Jaiotza biziarekin ateratzen den taldea ere bai

Ab e n d u a k 2 8Puzgarriak txikienen gozamenerakokiroldegian

Z/Soroper ia . Urruti samar gelditu zaizkigu baina argazkitxo bat edobeste sartu nahi izan dugu oroitzapenak pixka bat astintzeko.Idiakaitzen dianarekin hasi zen eguna, barazki eta fruta mordoska pos-tuetan urtero bezala. Hauez gain, ezti, gazta eta sagardo lehiaketak, triki-tixa eta taloak.Eguerdia aurrera zioan neurrian babak plo plo plo eltzeetan. Arratsaldean,mahaitik jendea altxatzenhasteko orduan Laranjaditxarangaren atzetik herri-tar uholdea kiroldegira.Giro polita herri kiroletan;harri jasotzen: Gotxarri,Mixpita eta Mikelak emanzuten erakustaldia etatrontzan Akoako Gari-koitz Lopetegi eta JosebaEizagirre Zestoako JosebaOdriozola eta Mikelarenaurka. Akoarrak nagusi.Ondoren pilota partidua.Eta eguna bukatzeko mu-sika emanaldia arkupe-tan. Datorren urteangehiago!

Ab e n d u a k 3 12010eko azken ostirala, elkarretaratzea Etxeratek deituta

Page 11: 113 - 2011 urtarrila

Opariak. Abenduaren24an Olentzeroetorri zen etaurtarrilaren5ean berriz hiruerregeak. Ume-en gozamen,urduritasun etaemoziotarakonahikoa aukera.

U r t a r r i l a k 1 5Wadna taldekoak Saharara bidaltzeko janari bilketan

U r t a r r i l a k 2 0TSko langileak bilduran, 30 kidek kaleratuak

izango direla esaten zuen gutuna jaso ondoren

a l e / b a l eK A L E . ARROAGOIKO ELIZ ATARIAN

AUTOZ PASATZEAN PARIS DAKARREAN

ZOAZELA DIRUDI. LOTSAGARRIA DA GURE

HERRIKO ONDARE ARTISTIKOA EGOERA

HORRETAN EDUKITZEA. EA TXUKUN-TXUKUN

ZAHARBERRITZEN DUTEN HARRI BIRIBILEZKO LUR ZAHARRA.

K A L E . URTARRILAK 15-16ASTEBURUAN HAINBAT ZUHAITZ AIZKORAZ

XELEBRE MOZTUTA AGERTU ZIREN.FESTETAN BURUGABE BATZUK LORONTZIAK

HANKAZ GORA BOTA ETA ZUHAIXKAK BI

ESKUREKIN HELDU ETA TIRAKA BERE

LURRETIK ATERATZEA INDAR DEMOSTRAZIO ULERTEZINA

BADA, AIZKORARENA EZ DA GUTXIAGO. NON DAUKAGU

BURUA?

kU r t a r r i l a k 2 0

San Sebastian danborrada egin zutenArroabeko haurrek

U r t a r r i l a k 2 2Tortila prestaketa lanak Gaztelekuan

U r t a r r i l a k 2 3Elgoibarrera oinez Agiro mendi

taldekoak

danbolinzulo

11

Page 12: 113 - 2011 urtarrila

Mikel eta Iñaki OdriozolaLau Iturri elkarteko atarian futbolean ari ziren la-gunak, askotan bezala. Arratsalde hartan, ezize-nak asmatzen hastea okurritu zitzaien. MikelOdriozola baldar xamar zebilen, nonbait, futbo-lean, eta Platano Irristakorra deitu zioten. Plata-nito Irristakorra izan zen ondoren; gero, Platani-to; eta, azkenean, gaur egun kontserbatzen duentitulua eman zioten: Plata. Zortzi-bederatzi urteizango zituzten inspirazio handiko garai hartan.Orain, ia denek deitzen omen diote Plata; fami-liakoek eta neskak ez, eta lankideek ere ez, ezbaitakite goitizena duela. Eskalada munduanere Plata da. Ohitu egin da ezizenarekin, etaidentifikatuta sentitzen dela esan digu. Anaiakbere goitizena heredatu duela esan diogu: “Nirekuadrillarekin ibiltzen hasi zen eta hura ere Pla-ta zen. Etxera deitu eta ‘Plata hor al dago?’ gal-detzen zuten... eta bi ginen...”. Horregatik daorain Plati”.Plati berari deitu diogu goitizenarekiko bere sen-tipenak azaltzeko aukera izan dezan: “Gaztetxe-ko garaian anaiaren kuadrillarekin hasi nintzenibiltzen, eta bere kuadrillakoak hasi ziren niriPlati deitzen; bestela, bi ginen ezizen berarekin”.Horrela deitzea gustuko ote duen galdetu diogu:“Txikitatik daukat ezizena; aspaldi utzi nion Iña-ki izateari”. Egia esan, bi ezizen ditu Iñakik, ba-tzuk Plati deitzen baitiote eta beste batzuek, ohi-tura zaharragoei helduz, Plata.

Ohitura batzuk ez omen dira sekulagaltzen. Zestoan, inguruko herrietan

bezalaxe, ezizenak jartzeko joerabelaunaldiz belaunaldi mantendu da.

Goitizen sorta bat bildu dugu orrihauetan. Gutxi-gustuarekin geratu gara, iadenak kanpoan utzi behar izan baititugu,

kabitzen ez direlako. Ea lehenengokapitulu honek jarraipena duen. Zuen

laguntza eskertuko genuke. Nahi izanezgero, bidali herritarren ezizenak goitizen

horien zergatiarekin danbolinera.Baldintza bakarra ipiniko dugu: ezdaitezela iraingarriak izan. Neskei

jarritako ezizenek bikoitza balioko dute;izan ere, zenbat emakume ezizen daude

gizonenekin konparatuz gero?

BiizenekoherritarrakZuk ez al daukazu goitizenik?

ppllaattaa//ppllaattii

O nintza i rure ta

Page 13: 113 - 2011 urtarrila

Amaia LopetegiNeska koskorrak zirela, lagun artean elkarri ezizenak jartzea pen-tsatu zuten. Bakoitzak animaliaren baten izena hartuko zuen.Amaia Lopetegiri txonta txoria tokatu zitzaion. Zergatik? Bada,“Hi tonta haiz!” eta horrelako esaerak botatzerakoan ohitura zeu-kalako “tonta”ren ordez “txonta” erabiltzeko. Halaxe, Txonta titu-lua eman zioten. Kontua da animalien izenak jartzeko burutazioabere horretan geratu zela eta segitu zuen goitizen bakarra Amaia-rena izan zela. Etxekoek Amaia deitzen diote, eta ezagutu berriekedo konfiantza handiegirik ez dutenek ere Amaia esaten diote.Gainerako guztiek, Txonta. Baten batek haren izen-abizenik ereez daki. Anekdota hauxe kontatu digu berak: “Lantokian, erizai-nak telefonoa hartu zuen, eta ni justu orduantxe parean pasatunintzen. Telefonoa aho paretik kendu, eta esan zidan: ‘Hi, AmaiaLopetegirengatik galdetzen diñate. Zein den Amaia Lopetegi?’, etanik: ‘Ni!’”. Erizainak, nonbait, beti Txonta deitzen ziotela ikasizuen, eta izenik jakin ez! Galdetu diogu zer irudituko ote litzaio-keen seme-alabetakoren bati ere hala deitzen hasiko balira: “Ba,egia esan, ez zionat bueltarik eman”. Bere amari galdetu dio hor-taz: “Ama, izena pentsatzen hainbeste lan hartu, eta gero niTxonta…”. Esan dezagun bere amak sorbaldak jasotzen dituela.

Asier IribarProsineski jarri diogu ezizen moduan, baina goitizen bat baino gehiago dauzka. Inguruko-ek esan digutenez, hasieran Olalde zen; gero, Prosineski; eta batzuek urtebetez Presi dei-tzea pentsatu dute. Olalde goitizena aitaren aldetik datorkio, baserri izenetik alegia. De-zente geroago, 20 urte inguru zituela, hasi zitzaizkion lagunak Prosineski deitzen. Kirolde-gian, areto futbolean jokatzen zuten, eta baloia taldekideei pasatzea baino gehiago berakerabiltzea gustatzen zitzaion. Real Madrilen jokatzen zuen Prosine_ki kroaziar jokalariare-kin akordatu ziren, nonbait, lagunak, eta halaxe, orduz geroztik, Prosineski da. Presi dei-tzearena oso berria da. Zestoako futbol elkarteko lehendakaria da orain, eta batzuen as-moa da lehendakari izango den denboran Presi deitzea.Esan dezagun goitizenez ondo osatuta dagoela Asier Iribar.oarrak

zu goitizenik?

31

Joxe Mari GonzalezAizarnako Benezi baserrikoa da, jatorriz, Joxe Mari. Kontua da Joxe Marik aspaldi hartuzuela Benexi ezizena, eta ez pentsa saltzeko daukanik. Hala deitzea inporta al dion galdetudiogu, eta honela esan digu: “Ez da ez zaidala gustatzen; kontrakoa: gustatu egiten zait!”.Familian bakarra da titulu hori daramana, seme-alabek ez dute heredatu. Anaiari BeneziBeltza esan ohi diote, baina Benexi, x-rekin, bakarra da. Benexi esanda mundu guztiakomen daki norengatik ari garen. Biak berriketan ari garela, taupa!, bota dit: “Eta zuk ba aldakizu nire izena zein den?” eta hau idatzi duenak: “Ba… abizena bai… Gonzalez… bainaizena…”. Irribarrea ederra atera zaio. ···

pprroossiinneesskkii

ttxxoonnttaa

bbeenneexxii

Page 14: 113 - 2011 urtarrila

Aitor BergaraBa omen zen Arroagoiko eskolako kide bat denei ezizenak jartzen ibiltzen zena. Ai-tor Bergara oso azkarra zen, nonbait, korrika, eta ikaskide horrek, hamar-hamaika ur-te zituztela, Aitorri Turbox deitzea pentsatu zuen. Berari bezala lagunei jarritako ezi-zen gehienak galdu dira, baina Bergarari etxekoek eta lantokiko zaharrenek baino ezdiote deitzen Aitor; gainerakoentzat, Turbox da. Azpeitiko eskolara joandakoan, erator-pena izan zuen goitizenak: Turbina. Hasieran ez zion grazia handirik egin ezizenak, “zegauza bat da abizenez deitzea edo izena pixka bat aldatzea, baina Turbox!”. Beste erre-mediorik ez, eta ohitu egin da. Amari ere ez omen zion halako ilusiorik egiten, “etxe-ko tinbrea jo, eta lagunek galdetzen zuten: ‘Turbox hor al dago?’ eta amak: ‘Hemenez dago Turboxik!’”. Aitorren ustez, bere izena oso arrunta da, eta Aitor askokdute ezizena Zestoan. Bere ezizenagatik aritu gara berriketan, baina aitortudigu berak ere lagun bati jarri ziola ezizena. Kuadrillakoa da Mikel Odriozo-la, Plata, eta haiekin ibiltzen hasi zen Iñaki anaia. “Bigarrenak ezin zuenPlata izan, eta beraz, Plati jarri nion, anaia txikia zen-eta”.

ZakutarrakZaku Gorria, Zaku Zaharra, Zaku Gaztea. Joxe Mari, Ramon

eta Roberto. Zaku Iraetako baserri bat da, eta Joxe Marizenari, itzaina bera, hasi ziren deitzen Zaku Gorria.

Ramon eta Roberto Martija ilobek heredatu duteZaku ezizena. Biak batera daudenean, lehenengoari

Zaku Zaharra eta bigarrengoari Zaku Gaztea esatendiote. Bi mutil horien amari, Zaku Gorriaren arrebari,

ez diote Zaku deitzen zuzenean, baina berari errefe-rentzia egiteko askotan esaten da Ixiar Zakunekoa. Ixia-

rrek kontatu digu nola bere senarrak esaten zuen zerga-tik bi semeei ez zioten Zian deitzen, bera Zian baserrikoabaitzen. Beste kontu batekin ere akordatu da Ixiar: “Bi se-meei deitzen diote Zaku, baina Ixiarri (alabari) behin ereez. Mutilei ezizena jartzen diete, baina neskei ez, non-bait…”.

Axun ErkiziaTelefonoa hartu, eta galdetu diogu: “Axun, zuri Amutxa deitzenomen dizu jendeak…”. Ez, ordea, berari zuzenean; ia inork ezomen dio deitzen Amutxa, Andoni Arrieta koinatuak eta bes-teren batek baino ez omen du holako ohitura. Hori bai, An-donik iloba txikiari ere hala deitzen omen dio batzuetan.Amutxa Iraetako Amuzkoa baserri izenetik dator, etaama du hangoa Axunek. Dirudienez, Axunez hizke-tan ari garenean, Amutxa asko erabiltzen dugu, bai-na berari zuzenean apenas hala deitzen dion inork.Sarri, goitizenak zeharka erabiltze hori pertsonairaintzeko izaten da, edo, behinik behin, ezizenaduenari graziarik ez dionean egiten. Ez da Amu-txaren kasua; pozik erantzun die Axunek gure gal-derei. “Amutxa!” baten batek, eta berak: “A mu-cha honra!”.

···

ttuurrbbooxx

zzaakkuuttaarrrraakk

aammuuttxxaa

Page 15: 113 - 2011 urtarrila

51

Goxuaketa gozuak. Goxatuak eta go-zatzekoak. Giro aparta aurtengo Iraetako festetan. Festak ostirala 21eanhasi ziren txupinazoarekin, eta meza handiarekin. Esan daiteke iraetarrakSanta Inesekin portatu zirela eta Santa Ines iraetarrekin ere. Eguraldia etagiroa apartak izan ziren. Ostiral horretan bertan, bazkaria antolatu zutenGure Ordeka Elkartekoak eta bazkariarekin hasi zena gauez bukatu zen,triki-poteo bat tartean.

Larunbatean berriz, iraetar txikiak hartu zuten erreleboa, parkeanzuhaitz landaketa bat eginez. Bakoitzak bere arbola bataiatu zuen, eta da-goeneko herriari ekarpen handi bat egin diotela sentitu zuten. Eguerdi al-dera berriz bere guraso eta aiton-amonen txanda, patata tortilla lehiaketa-rekin. Mundiala txapelketa eta mundialagoa giroa. Azkenean anekdotaugari eta epai mahaikoak lepo, “putxerazo” eta “tongo” oihuak ere entzunbehar izan zituzten barreen artean. Bapo bazkaldu eta deskantsatzeko

denborarik gabe, arratsalde partera-ko berriz auzoen arteko futbol 7txapelketa egin zen. Hemen ere girobikaina nagusi. Zestoar ekipoak ira-bazi bazuen ere, txapeldun nagusiagiroa izan zen. Elkarrekin ospatze-ko, gauean parrillada eta txotxa.Afari herrikoian 170 pertsona pasa-txo eta ondoren Unsain anaiekinberbena. Gaua luzatu nahian ibilizen jendea, eta berbenaren osteantrikitixa ere atera zuten. Festa goi-

zaldera bukatutzat eman zuten baratxuri zopa ederra partekatzen.Igandean berriz momentu hunkigarrien txanda iritsi zen: Iraetako na-

gusiei omenaldia, Egañaren bertso eta gazteen dantzekin egin zena, Eliza-ren baitan, eta ondoren hamaiketakoa. Nati eta bere anaia ere hunkitu zi-relarik, txapela eta zapia harro-harro jantzita joan ziren hamaiketakora.Igandean nagusi izan ziren gure nagusiak. Bitartean frontoia ere jendezlepo, pilota txapelketaren finalak ikusteko. Partidu intentsuak, non emo-zioa zian zen nagusi. Hamaiketako eta musikaren ostean, bazkari familia-rrak Iraetan non nahi. Eta arratsaldean estreinakoz zaldi-probak. Hiruparte hartzaile Iraetako kalean gora eta behera ia ia tonakoa den harriaritiraka. 250 pertsonen aurrean Hernani aldeko zaldia garaile suertatu zen.

Hurrengo asterako gelditu dira ostiraleko mus txapelketa, 120 bikote-ren marka hautsi nahi duena krisi garai hauetan, eta larunbateko umeengozamenerako eguna: puzgarriak, tailerrak, musika, molto-kross karre-rak… eskaintza zabal eta landua aurten prestatu dutena.

Ikusten duzuen eran betelanik gabeko festa mun-dialak, denentzako aukerekin eta aspertzeko beta-rik gabekoa. Gora Santa Ines eta gora Iraeta!

auzoetatikiraeta

I ban narba i za

Page 16: 113 - 2011 urtarrila

AHUNTZ GAZTA, TIPULAZOO ss aa gg aa ii aa kk ::ahuntz gazta1 tipulaModenako ozpinaren erredukzioa

PP rr ee ss tt aa kk ee tt aa kk ::

Kendu bularkiari koipe pixka bat, eta egosi bermut baso erdi baten, su ba-xuan, 15 minutuz. Gero, gorde hozkailuan.

2. Zartaginean bertan, gehitu beste bermut pixka bat, eta nahasi azukrea.Erreduzitu sutan, saltsa loditu arte.

3. Zatitu platanoak, eta pasatu zartagin batean, bi aldeetatik gorritu arte.Egin gauza bera hozkailuko bularkiarekin.

4. Muntaketa edo aurkezpena: hartu platano zati bat, eta jarri bularki za-ti bat gainean. Bukatzeko, bota gainetik bermut saltsa eta lima azal birrindua.

plAHATAnoaOO ss aa gg aa ii aa kk ::ahate bularkia (magret)• 2 platano• bermuta (basokada bat)• lima edo limoia• 150 g azukre

PP rr ee ss tt aa kk ee tt aa kk ::

Urtu kakaoa eta gurina Maria bainuan.2. Beste ontzi batean, egin krema bat gorringoak eta azukrea nahasiz.3. Nahasi kakaoa, gorringoak, irina eta zuringoak, denak, kontuz-kontuz.4. Igurtzi banakako moldeak gurin eta irinez, eta bete. Molderik ez badugu, kafe kikarak erabil ditzakegu.5. Sartu izozkailuan ordubetez.6. Berotu labea 200 gradura, eta eduki 10 minutuz.

TXOKOLATEZKO BROWNIE-AOO ss aa gg aa ii aa kk ::100 g kakao (% 70)• 80 g gurin• 2 gorringo• 40 g azukre• 2 zuringo harrotu• 40 g irin

On egin!

kortadirenplateretikPP rr ee ss tt aa kk ee tt aa kk ::

1. Prestatu tipula marmelada bat. Jarraitu beharreko pausuak: moztu ti-pula Juliana erara, fin-fin, eta eduki oliotan, su baxuan, 20 minutuz, gorrituarte. Ondoren, gehitu azukre koilarakada bat eta ur pixka bat, eta beste 10minutuz eduki.

2. Aurkezpena: ogi xerra batean, jarri gazta zatiak, eta, gainean, ipini ti-pula marmelada. Apaindu, Modenako ozpina erreduzituz.

*Oharra: Modenako ozpinik ez baduzue, egin karamelu bat ohiko ozpi-naz, uraz eta azukreaz, su baxuan, ondo loditu arte.

Page 17: 113 - 2011 urtarrila

1

7

Irati Jimenezen “Nora ez dakizun hori” izenekoeleberria da nik gomendatu nahi dizuedana.Sentimenduz beteriko 234 orri. Neu bederen liluratuta utzininduena. Azkar irakurtzen den liburua, oilo ipurdia jartzen duenaeta malkoa begietara erakartzen duena.Guztia Ameriketarako bidaia batekin hasten da. Liburuan dioenmoduan, “ipuin inposibleetan” sinesten dute protagonista denek.Nora, galdera den izena. Bizitzan ez dakigulako nora goazen.

SUNSET PARKPaul AusterItzulpena, Oskar AranaAlberdania 2010

Sunset Park, New Yorkeko auzopobre baten izena da. Badago han,Green-Woods hilerriaren ondoan,

etxe bitxi bat, etxe bakarra, AEBetako mendebalde-ko larre eta ordokietatik hartu eta New Yorken txer-tatua ematen duena, zurezkoa. Lau squatter gaztebizi dira bertan. Bizitzan eta gizartean bidea irekinahian ari dira gazteak.Maitasun debekatuak, zorigaiztoak, belaunaldienarteko etenak, krisi sozial nahiz pertsonaletan au-rrera egiteko baliabideak, New York... hainbat osa-gai ditu kontakizunak. Kontakizunaren egitura beraere jostagai izan du idazleak. Maitasunarenindarra eta beharra antzematen da gertaeren etapertsonaien hautu eta ibileren azpitik.

L a r r a i t z E t x a b e M a n z i s i d o r

irakurriberridut

ORGASMUSAskoren arteanTxalaparta 2010

Liburu honetako idazleei ez zietenesan zaila zela E.R.A.S.M.U.S.-etiketxera onik itzultzea eta ezinezkoErasmusetik Euskal Literaturara bi-

zirik ailegatzea. Horrenbestez, gauza bakarra eska-tzen diote Euskal Literaturari: “Aitortzeko geuri erebeste idazle batzuei, beste belaunaldi zaharrago etagizonezkoago batzuei emandako eskubide berbera”. “Gure E.R.A.S.M.U.S esperientziek literaturarekinzerikusi gutxi izan zutela esatera gatoz eta izenezdeitu nahi bagaituzue, aski erraz duzuela, aski zo-riontsu egingo gaituen etiketa askoz zintzoagoare-kin gatozelako. Izatekotan, hobe Orgasmus Eras-mus baino”.

1956-01-29.“Hamar lagunek

eraman zuten harria eta 19plaza eta bost iltze egin zituzten 30 minututan; ez

apustuko 30 plazak. Nobedade gisa, klase horretakoprobak ezezagunak direlako, jende dezente azaldu zen,

baina hainbat zaleturi galdetuta zera sumatu dugu:proba horiek ez dutela halako lilurarik eragiten,

monotono eta aspergarritzat jotzen direla. Ez dute idiprobek duten saltsa” (J. L. Arrizabalaga Potxolo)

1977-01-6tik 9ra. Lehen Euskal Zinema Topaketa antolatuzen Zestoan. Euskal zinema sortzeko lehen saiakera izan zen hura. Zineaegiten ari zen jendea bazegoen Euskal Herrian baina non agerturik ez, or-dea. “Topaketa honekin posibilitate hori eskaini nahi diegu” zion XabierUnanue sortzaileak.

1986-01-27. Santiago Vegas Iglesias, 35 urteko zestoarra,Osinbeltz harrobian zulaketa-lanak egiten ari zela, harritzar batek buruanjota hil egin zen.

efemerideak

J. L. ARRIZABALAGA POTXOLOREN ARTXIBOA

Page 18: 113 - 2011 urtarrila

Ezin dugu euskarazko jaiotza-agiririkeskatu, jaio ginenean gaztelaniaz zegoenliburu batean erregitratuta gaudelako.Legeak euskarazko erregistroakbaimentzen dituen arren, Zestoan (etabeste herri gehienetan) erregistratzen direnhaurrek ez dute oraingoz aukera hori.

2005etik legeak baimentzen du haurrak euskarazerregistratzea2005ean, legez onartu zen Espainia estatuan haurrak ka-talanez, galizieraz eta euskaraz ere erregistratzeko esku-bidea. Erregistro Zibilak informatizatzen diren neurrian,INFOREG izeneko sistema jarriko da martxan eta, or-duan, bai; erregistroak euskaraz egin ahal izango dira.

Zestoan, oraindik ezSistema hori ezartzen duen legeak bost urte bete arren,oraingoz, oso toki gutxitan dago martxan INFOREG de-lako hori —Gipuzkoan: Azpeitian, Bergaran, Donostian,Eibarren, Irunen eta Tolosan—. Hortaz, Zestoako fami-liek bi aukera dute: Donostian euskaraz erregistratzea,baina, kasu horretan, haurra donostiarra izango da; alaZestoan, orain arte bezala, gaztelaniaz.

Herri guztietan legeak dioena lehenbailehen mar-txan jar dezaten, kanpaina bat UEMAren eskutikHerritarren eskaerak bakarrik lortuko du prozesu horiguztia azkartzea. Horregatik, UEMAk, Kontseiluak etaUEMAko beste udalek kanpaina bat jarri dute martxan,herritarrei eskaera egiten laguntzeko. Zestoako EuskaraZerbitzuan —baita www.zestoa.net web orrian ere— ba-daude eskaera egiteko beharrezko inprimaki guztiak etahoriek bideratzeko beharrezko informazioa.

Ildo beretik, Zestoako Udalak eta UEMAko beste 39 uda-lek mozio bat onartu berri dute, eta, han, erregistroakeuskaraz gauzatu ahal izateko beharrezko baliabideak be-rehala abiaraz ditzaten eskatzen da.

Zestoako lau familiak egin dute eskaeraKanpaina martxan jarri eta berehala, lau familiak egin zu-ten eskaera. Oraindik ez dute Azpeitiko bake epaitegitikinolako erantzunik jaso; dagoeneko familia horietako hi-ruren haurrak jaio dira, eta ezin izan dituzte euskarazerregistratu.

Ur tantek goizago edo beranduago betetzen dutebasoaGuztion esku dago oraindik geure hizkuntza bizitzekoematen ez diguten eskubide hori behingoz lortzea. Nor-banako bakoitzak egiten dugun urrats txikia urrats han-dia da egunen batean bizitzako arlo guzti-guztietan eus-karaz bizi ahal izateko.Euskaraz bizi nahi dugunok badakigu bide luze eta mal-karretan aurrera egiten. Poliki-poliki, gehiegi nekatu ga-be, aldarte ona mantenduz, pauso txikiz, baina beti au-rrera, etsi gabe.

Haurrak euskarazerregistratukoditugu...egunen batean

N ora Pa lmi tano

Page 19: 113 - 2011 urtarrila

1

9a g e n d aurTTAARRRRIILLAA

28 OOSSTTIIRRAALLAA

Zestoako Udalaren laguntzarekin, PUXKA-MUXKAZIRKUS kultur elkarteko kideak Aizarnan izango dira arratsal-deko 17:00etatik 18:00etara. Bertako haurrekin aisialdiko ekin-tzak egingo dituzte.•• Etxeratek deituta hileko azken ostiralekoelkarretaratzea 19:30ean plazan.

otSSAAIILLAA

04 OOSSTTIIRRAALLAA

Santa Ageda bezpera. Goizeko 9:00etan aterako diraGurutzetik eta Etorra aldean ibiliko dira eguerdira arte. Arra-tsaldean, Akoa eta Lili auzoetan arituko dira eta arratsaldeko19:00ak alderako herrian jardungo dute. Bildutako dirua Odolemaileentzat izango da.

06 IIGGAANNDDEEAA

Agiro Mendi taldeak antolatuta Zestoa, Otzarreta, Gaz-telu, Lastur goiz pasa.

10 OOSSTTEEGGUUNNAA

Atez ateko hondakinen bilketaren inguruko hitzaldia19:00etan Kultur Etxeko aretoan. Hizlaria Usurbilgo zinegotzia.

19 --2200 AASSTTEEBBUURRUUAA

Agiro Mendi taldeak antolatuta Sonportera (Aspe baila-ra) irteera, iraupeneko eskia ikasi eta praktikatzeko aukera. Izenematea eta ordainketa kiroldegian egin behar dira. Joan nahidutenen artean bilera bat ere egingo da. Informazio gehiago ki-roldegia 943 147 942 telefonora deituta.

25 OOSSTTIIRRAALLAA

Zestoako Udalaren laguntzarekin, PUXKA-MUXKAZIRKUS kultur elkarteko kideak Arroabean izango dira arra-tsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Bertako haurrekin aisialdikoekintzak egingo dituzte.

27 IIGGAANNDDEEAA

Agiro Mendi taldeak sagardotegira irteera. Zestoa Zu-bieta egun pasako itzulia. Informazio gehiago eta izena ematea943 147 942..

santa inesak Iraetan

28 OOSSTTIIRRAALLAA

XXII. Mus txapelketa azkarra Iraetako Be-koetxe tabernan (Merenderoa), gaueko 22:30ean,22:00etan izena ematea, 30 euro bikoteko. Antola-tzailea Iraetako Auzo Elkartea. Sariak: lehenengoa-ri 1000 euro, txapela eta trofeoak, bigarrenak 500euro eta trofeoak, hirugarrenak 200 euro eta lauga-rrenak 100 euro.

29 LLAARRUUNNBBAATTAA

14:00etan babajana herrikoia Gure Ordekaelkartean. 16:00etan Iraetako jaioberriei omenaldiaelkartean. 17:00etan puzgarriak, tren txikia... fron-toian. 17:30ean txikien txokoa eta tailerrak fron-toian.18:00etan umeen arteko Molto Kross karre-rak. 18:30ean txokolatada eta goxoki jaurtiketa.Arratsaldean zehar buruhandiak, jolasak, musika...

••Ertxiña Musika Eskolak 25 urte betetzen ditu.Hori dela-eta, ekainaren 4an, larunbatean, bes-

te hainbat gauzen artean, Musika Eskolako ikasleizandakoen kontzertu bat egin nahi da: trikitixa,txistua, perkusioa, konboak… Garrantzitsuena ezda izango musika maila ikaragarria erakustea, bai-zik-eta lagunarteko giroan parte hartzea. Beraz, Mu-sika Eskolako ikasle izan direnei dei egiten zaie ai-patu kontzertuan parte har dezaten. Proiektu honiburuzko xehetasun gehiago, otsailaren 8an, astearte-an, iluntzeko 20:00etan, emango dira Zestoako Mu-sika Eskolan.

••Zestoako KZgunea. Otsaileko astearte guztie-tan, Kultur Etxean, 16:00etatik 20:00etara. Lau

ordenagailu eta pertsona aditu bat herritarren zerbi-tzura. Internet erabiltzen ikasteko tutoretza, Interne-ten doan nabigatzeko aukera, bakoitzak posta elek-troniko propioa sortzeko aukera, ikastaroak... Zer-bitzu aproposa, batez ere tresna informatikoetatikurrunen dagoen jendearentzat, baina, baita besteedozeinentzat ere.

Page 20: 113 - 2011 urtarrila