109 (2003ko martxoa)

30
2003ko MARTXOA, 109. ZENB. DOHAINIK BATZUEN BAKEA BESTEEK GERRAN ORDAINDU BEHAR

description

[Gerrarik ez!!] [Artea Kongokoen alde] [Txomin Zabaleta: Seminarioaren egoerak parrokiaren etorkizuna islatzen du] [Konpromisoen garaian, 150 baietz!] [Txirrindularitza: iragana, oraina eta geroa]

Transcript of 109 (2003ko martxoa)

Page 1: 109 (2003ko martxoa)

2003ko MA

RT

XO

A,

109. ZE

NB

. DO

HA

INIK

B A T Z U E N B A K E A B E S T E E K G E R R A N O R D A I N D U B E H A R

Page 2: 109 (2003ko martxoa)

DABERRIAREKINbatera datorren Baleikehonek bazterrakalaitzeko asmo xumeadakar, hemen eta han,han eta hemen ez baitagiro.Hauteskundeek alaitubaino gaiztotu egiten

dute giroa. Zorionez edo zoritxarrezpare bat hilabete barru izangoditugu Foru eta Udal bozak. Alderdibakoitzaren nondik norakoakezagutu nahi badituzue, ze berriirakurri besterik ez duzue. Aspaldian hain zigortua izan deneta oso triste dabilen euskalhizkuntzak irribarre egiteko aukeraizango du apirilaren lehen erdianKorrikarekin. Ze berri? Korrikabadatorrela. Zumaiatik apirilaren6an pasako da goizeko lehenorduetan.Jardunian aritzeko pertsonaaproposa aurkituko duzue: TxominZabaleta herriko parrokoa.Zoritxarrez Egunkariak urhaunditan jarraitzen du, baina ez daito. Ezta itoko ere. Herri batzordeasortu da Zumaian, eta proiektuberriaren lehen pausoak ematen erehasi da bertan bildutako jendea.Zenbaki hau orain artekoetatik

desberdina da. Gehigarria prestatudizuegu, “Zumaia eta euskara” gaiajorratuz egin genuen mahaiinguruaren berri ematen.Izerdi patsetan txirrindularitzazaleak daude. Zumaiako Zikloturista

Elkarteak antolatuta mahai inguruinteresgarria izan zen,txirrindularitza eta medikuntzariburuz hitz egiteko. Abraham Olanoizan zen hizlarietako bat.Ze letua izan dezazuen Jose LuisOtamendik Forondan egindakopoesia irakurraldia proposatzendizuegu.Bistan denez, denetik dagomartxoko Baleiken. Gure asmoazuek irakurtzen gozatzea da, haingogorra den garai honetan uneatsegina igaroaraztea. Horrela bedi!!

Utxootx!

HERRI ALDIZKARIAJuan Belmonte, 29 beheatel.: 943 86 15 45faxa: 943 86 17 42email:[email protected]

ArgitaratzaileaBALEIKE KULTUR ELKARTEA

Administrazio batzordeaEsther EtxeberriaXabier Azkue

Erredakzio batzordeaIbon ManterolaEneko DorronsoroItxaso Ibarra

Aitor ManterolaGurenda Serrano

KoordinatzaileaAitor Manterola

KazetariakIbon ManterolaItxaso IbarraAitor ManterolaGurenda Serrano

KolaboratzaileakMiriam Romatet, Dani Carballo, Inaxio Tolosa,Belen Golmaio, Izaga Garzia, KoldoLandaluze, Beñat Fernandez de

Arroyabe, Ihintz Linazisoro, EgoitzLizaso, Garikoitz Telleria,Uhin Loiola, Estitxu etaItziar Eizagirre, GorkaOrmazuri, KarmeloArroiabe, EnekoDorronsoro, Natur Taldea

Diseinua eta maketazioaRoberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketaBaleike

Publizitatea943 86 15 45 tel. (Esther)

InprimategiaAntza Inprimategia(Lasarte-Oria)

Tirada1.000 ale

Lege gordailuaSS-405/94

ISSN1136-8594

Baleikek ez du bere gain har-tzen aldizkarian adierazitako esa-nen eta iritzien erantzukizunik.

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

Argazkilaria: Eva Franco

Page 3: 109 (2003ko martxoa)

4 2 0 0 3 k o M A R T X O A

Erribera kalea, 6Tel. 861155

atia irikitaGIPUZKOAKO FORU AURREKONTUEN INGURUKO IRAKURKETA

ZUMAIAKO SOZIALISTA ABERTZALAK

HONAKO LERROON bitartez, Gipuzkoako foru aurrekontuak erreti-ratu izanaren inguruko gure irakurketa eta balorazioa egin nahi dugu.Hala, erretiratze hori errespetu gutxiko erabakia izan da. Izan ere, Dipu-tatuen Kontseiluak bere erabakiarekin, Gipuzkoako Batzar Nagusieiurteko eztabaidarik garrantzitsuena egiteko aukera kentzen baitie. Aurre-kontuena izaten da urteko gairik garrantzitsuena, eta proiektua erretira-tzean eztabaida aukera ebasten zaio Gipuzkoako gizarteari. Azken bate-an, Gipuzkoako gizarteari eta bere ordezkariei baitagokie erabakitzeaberen diruak nola eta zertan erabili behar diren.Hala, gure irakurketa honako puntuetan oinarritzen da:

1.- EAJ eta EA alderdiek egunak eta asteak pasa dituzte PSErekin aurten-go aurrekontuak atera nahian, PSErekin bat eginez aurtengo akordioakonartu nahian. Hori lortu ezean, orain aurrekontuak erretiratu eta PSE-ren laguntzarekin foru dekretu batzuk onartu nahi izateak argiki adieraz-ten du EAJ eta EA alderdiek -guztiaren gainetik -PSErekin akordio baterdiestea dutela helburu. PSE alderdiaren tranpan erori dira, berarekinbat eginen zutelakoan baitzeuden jelkideak eta EAkideak. Eta PSEkziria sartu badie ere, EAJ eta EA PSErekin elkarlan eta aliantza hori bila-tzen darraite., alderdi honekiko duten erabateko sumisioa agerian utziz.Eta hau, erabat eskandalagarria ezezik, Gipuzkoar gizarteari eta herriariiruzur itzela egitea da, zein nolako garaietan bizi garen kontutan hartuz.Hau da, EAJ eta EA alderdiak ezker abertzalearen ilegalizazioaren aurkaazaltzen dira, baina gero ez dute inongo erreparorik ilegalizazio hori sus-tatu duen alderdietako batekin elkartzeko, ilegalizatzaileekin bat egiteko;EAJ eta EA alderdia Egunkariaren itxieraren aurka azaltzen dira, bainagero ez dute inongo arazorik Egunkariaren itxiera bultzatu eta txalotuduen alderdietako batekin elkartzeko; EAJ eta EA alderdiak EuskalHerriaren aurkako erasoen aurka azaltzen dira, baina gero ez dute inon-go lotsarik eraso horiek burutu eta, finean, herri eta herritar gisa dagoz-kigun nazioarteko eskubideak egunero urratzen dituzten horiekin bategiteko.Beraz, berriro diogu: 2003ko aurrekontu proiektua erretiratzea EAJ etaEA alderdiak PSErekiko duten morrointza lotsagarriaren ondorioa da,et8 ez -inondik inora- beraiek esan duten moduan ''oposizioko taldeetanakordiorako aukerarik topatu ez dutelako''. Gezurretan ari dira prepoten-te hauek. Gehiengo absolutua balute bezala jokatu nahi dute, 19 batzar-kide besterik ez dituztenean. Sozialista Abertzaleok, ordea, geure 14batzarkideren i11darraz, behin baino gehiagotan luzatu baitiegu geureeskua aurtengo aurrekontuak onartzeko. Gu izan gara, hain zuzen,horretarako aukera eskaini diegun bakarrak, eta aurrekontuak ziurtatze-

ko borondatea eskaini diegun bakarrak. Elkarrizketaren alde eta demo-kraten izenean sarritan azaldu zaizkigun Foru Gobernukoak izan diraGipuzkoako talderik handiena baztertu eta elkartu nahi ez duena,Gipuzkoako talde handienari eztabaida ukatu eta partea hartzea debeka-tuz. EAJ eta EA alderdiek, ostera, nahiago dituzte euren interes propioe-tan oinarrituriko akordioak sinatu, herri honen zerbitzura eta interesenaraberako akordioak zein aurrekontuak ziurtatu baino. Beste behi11 ere -eta ez dakigu zenbagarren aldiz- lehenengo dirua eta gero herria .

2.- Bestetik, forma aldetik ere erabat salagarria da foru aurrekontuak erre-tiratu izana. Berandu izan arren, proiektua aurkeztu zutenean prozesubat jarri zen martxan. Lan asko egin behar izan dugu aztertzen, zuzen-ketak egiten eta ekarpenak proposatzen. Ordu askotako lana alferrik izanda, Diputatuen Kontseiluak honela erabaki duelako. Duela bi urte beza-la, foru dekretu bidez ziurtatu nahi dituzte aurrekontuen hainbat parti-da. Eta bidezidor hori ez da zilegia. Eztabaida osoa egiteko aukera eza-batzen du. Eta, galnera, ez du ziurtasun juridikorik eskaintzen. Jokaldiedo trikimailu hau ''Errepublika bananeroetako'' sistemetan erabiltzenden errekurtsoa da. Hau al da EAJ eta EA alderdiek hainbestetan ahoabetetzen zaien demokrazia hitzaz duten kontzeptua ? Hau al da herria-ren zerbitzura egotea eta herriaren alde lana egitea ? Hau al da gipuzko-arron interesak defendatzea ?

3 .-Gertaturikoa larria bada ere, aurrekontuekin emandakoa ez da Gipuz-koako Foru Aldundian gertatzen den lehen aldia. Zoritxarrez, EAJ eta EAalderdiek ohiturik gauzkate honelakoetara. Izan ere, 1999an hasi etaamaitzear dagoen legegintzaldi honetan soilik bi aldiz onartu baitiraaurrekontuak normaltasunez, prozeduran zein denboran. Justuki2000.urtean ezker abertzalearekin adostutakoa, eta hurrengo urtean luza-pena izan zutena. 2002an PSOErekin onartu zituzten eta aurten bestebehin luzapena izango dute. Foru Gobernuko alderdiak iparrik gabedabiltza gipuzkoarrontzako hain garrantzitsua den instituzio hau nahiduten eran eta beraien komenentziarako gobernatuz.Baina eurena da erantzukizuna, eurena da errua. Ez baitira ohartzenedo, hobe esanda, ez baitute ikusi eta ez baitute onartu nahi, ezker aber-tzalearen sostenguak hobekuntza dakarrela Gipuzkoako Foru Aldundian;ezker abertzalearekin elkarlanak normaltasuna ziurtatzen duela,bai instituzio berarentzako zein herritarron interesetarako. Eta beste guz-tiek, berriz, bestelako elkarlan saiakerek, ordea, atzerapena, normaltasuneza eta porrota. Atzera begiratu besterik ez dago.

Page 4: 109 (2003ko martxoa)

52 0 0 3 k o M A R T X O A

JAKINA DA OIKIARROK beste ezpal batekoak garela,joaten garen tokian ez dut uste inork zumaiarra dela esa-ten duenik nahiz eta gero non dagoen esplikatu behar iza-ten dugun (oilaskoak eta guzti hori...) eta Zumaiara azal-dutakoan ere oikiarrak izan ohi gara onerako eta txarrera-ko. Nahiz eta legez auzo bat izan herri izaera izan dubetidanik Oikiak. Horren adibide ditugu bertako eskola,elkartea, eta nola ez, udako festarik onenak.

Baina azken aldian arazo eta behar bat baino gehiagoazaldu zaizkigu, alde batetik eskola txiki eta zaharkituageratu da Oikiako haurrei gaur eguneko heziketa emanahal izateko eta beste aldetik etxebizitza guztiak bete egindira. Ondorioz etxebizitza baten beharrean dauden oikia-rrek inolako aukerarik ez dute bertan bizitzen jarraitzeko.

Orain dela gutxi Zumaiako Udalak behar horiek bete-ko lituzkeen bi egitasmo azaldu zizkigun, alde batetikeskola berri bat egitea (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzasailaren eskutik), eta bestetik etxebizitza berriak eraiki-

tzea. Oikiarrok nola ez, begi onez ikus-ten ditugu bi egitasmo horiek, betiizan duen herri nortasuna mantentze-ko beharrezkoak diren bi zutabe baiti-ra oikiar gazteak bertan bizitzenjarraitzea, eta haurrek bertan ikaste-ko aukera izatea.

Horregatik lerro hauek aprobetxatu nahi nituzke egi-tasmo hauek aurrera eramateko inplikatuta dauden guz-tiek ahalegin berezia egin dezaten, Oikiaren herri izaerabaitago jokoan.

Nunca mais!!Gerrarik ez!!

Egunkaria aurrera!!eta

OIKIA BIZIRIK!!!

Oikian bizi nahi dugu

Ibon Aizpurua

Page 5: 109 (2003ko martxoa)

6 2 0 0 3 k o M A R T X O A

trinidade santua

Poz haundia hartu diat bi ardi hauena irakurtzean.Pentsamentua eta Jakituria ez dituk egunero entzun etairakurtzen diren hitzak eta are gutxiago, nire ustez,gizartearen esparru zabalean. Kale eta tabernetakohiztegi laburra baino laburregotik kanpo, zerbait aipatzendenerako, erantzuna berehala zetorrek: TXAPA ¡. Ez gaudek ezgogoetarako garaietan; dena esanda eta asmatuta dagoela zirudik,dena zekiagula eta gogoetarako ahalegin pertsonalak debekatuakzeudek. Hemen, pena merezi duen ahalegin bakarra zera duk: lauerroskila loturik dituen markako kotxea erostekoarena alegia. Ezzaiok ajola hartarako zenbat lan ordu beharko diren; beharrezkobada, baita Pinotxoren (de 8 a 8) ordutegia ere. KANPOEDERren garaiak dituk lagunok. Gorputzaren itxura,arropak, kotxea eta gainontxeko ondasunak lortzea dituk bizitzaren

arrazoi eta helburu; eta Polikiroldegiak eta CorporaciónDermoestética gaurko Tenplu nagusiak.Artifizial,ordezko,faltsu,gezurrezko gauzak gure kodeanonartuak zeudek jadanik, baldin eta Kanpotasuna"edertzen" badute.

Artzain asko zegok gaur egun, bakoitzak artaldea bere larretaraeraman nahiean, eta ez politikaren alorrean bakarrik. Ni neu, eznauk oso artzain zalea; haren zeregina ukatzen ez badiat ere,gogokoago diat ardi bera ahalengintzea larreak aurkitzen, eta berakerabakitzea zeintzuk dituen gogoko eta zeintzuk ez.Beraz bi ardioak badakizute zer egin: Pentsamenduaren etaJakituriaren larreak bilatzen hasi inongo artzainen zain egon gabe.Larre freskoak eta ederrak. Ardi zahar batek beste bati (neuri) behinesan zioan larrerik onenak Grezia aldean ote zeudean.

Galdera existentzialak garrantzitsutzat dituteta norberak edozerri buruz pentsatzeaezinbestekotzat. Ba hori, pentsatzearengarrantziaz pentsatzen, konklusio baterairitsi naiz.Jakituriari gero eta garrantzi gutxiago

ematen zaio, eta jakituria hori da gizakiak duen erremintagarrantzitsuena edozer gauza ulertzeko.Tristura handia ematen dit norberak bere jakituria ezerabiltzeak arazoak konpontzeko, edota oraindik tristeago dena,hain gutxi erabiltzen dute kaskoa, arazoak daudenaz ezjabetzeraino.Alegia, lehen, ikasteak argiago izatea esan nahi zuen, eta geroonura hori erabiltzen ere ikasi egiten zen. Orain ikasteaestudiatzearekin nahasten dugu, eta honek (ikasteak) lan aukeraesan nahi du. Jakitearren ikaste hori galdua da. Ikasgelan ezezikasko ikas daiteke han ez dauden liburuetatik, lagunenesperientzietatik, haurren jokabideetatik, agureen kontuetatik,etb…Entzuten, egoten, isiltzen, pentsatzen, begiratzen, ukitzen,ulertzen, maitatzen, gorrotatzen, ikasi beharko genuke guztiok,eta irakatsi, noski.Nik hemendik, zinezko eskerrikasko bat bidali nahi dietgaurdaino zerbait irakatsi didaten orori.

"Lepo gainean denok daukagun laguna", haladefinitzen zian Andoni Egañak ezagun egin huenbertso hartan, "gehiegik gutxiegi erabiltzen duna".Halako toki txikian (konforme, nire gisako batzunaez hain txikia) hainbeste leku, espazio,aukera…bertigo apur bat ere eman ohi zidak oroitzehutsak. Eta neure kasa oroitzearen sustotik besteri azaltzera, izubihurtzen zaidak.Zinezko eskerrikaskoa bidali duk hik Uhin, eta jasoko zian tokatzenzaionak. Nik zinezkoa ezik, zinekoa aipatu nahi diat. Urruna,fikziozkoa gainera.Pentsatu zale etzekiat bagaituken, baina badiat konfiantza oraindik.Sustotik izurako jauzia egiteak koldartzen gaituelakoan nauk ni;gure usteak, kritikak, argudioak, plazaratzea kostatzen zaigulakoan.Eta horregatik bidali nahi dizkiat nik irudi urrunak, fikziozkoak. Niere eroso sentitzen bainauk hor.Gogoan diat pelikula. Lurralde urrun hartako gerra, fikziozkoanoski. Izan ere gure etxe ataria zipriztintzen ez duen oro baizaigukfikziozko. Eta zineko butakaren epelean denok gaituk artaldebereko ardi, eta hor erraza duk pentsatzea, kritikatzea, argudiatzea.Pegatina handi bana ipini, eta lasai joango gaituk lotara.Baina zer gertatzen duk zinetik kanpo? Etxe ataria zipriztintzenduten gertaerekin? Uff! Nola esan, nori… badaezpada…ezpegatina hori ez, ze bestela…Pelikula baterako modukoak dituk hauek ere, eta zineko butakarenepelean ikusita, lasai hitzegingo genikek hauetaz.

Esker aunitzUhin Loiola

Karmelo Arroiabe

Eskerrik kasko!Uhin Loiola

Artzairik gabeko ardiak

Page 6: 109 (2003ko martxoa)

72 0 0 3 k o M A R T X O A

ze berri?

PRESTIGE-N HONDAMENDIAK itsaso zabalean eragindako kalteak gutxituta, arran-tzaleek berriro ere arraina harrapatzeko aukera dute. Fuela biltzen sekula behar hainbes-te eskertuko ez diegun lana egin eta gero, berriro ere itsasoan dira gure arrantzaleak. Zorteona izan dezatela!!

ARRANTZALEAK ARRANTZARA

Gipuzkoan sekula egin den ontzi han-dienak Zumaia utzi zuen martxoarenhasieran.

Egin beharreko lanak bukatuta, itsasozabala ezagutzeko aukera izan zuen"Grampian Surveyor" itsasontziak.Sekulako ikusmina piztu zuen herrianontzitzarraren irteerak. Itsasoaren bedeinkazioa hartu aurretik,ordea, paolaldeko harriek ere bedeinka-tu nahi izan zuten. Zumaiako barratikirtetzeko egin behar den maniobrak egi-ten ari zela, kapitainak kalkuloak oker

egin, eta harriak jo zituen. Zorionez ezzen ezer gertatu, eta bere bideari jarraituahal izan zion Iparraldeko uretan lanegingo duen itsasontziak.

Ondo bedeinkatutakoa

Page 7: 109 (2003ko martxoa)

8 2 0 0 3 k o M A R T X O A

ze berri?

AURTENGO MENDI astearenbarruan lau hitzaldi eta bideo ema-naldi interesgarri izan dira. Mendiaribegiratzeko lau ikuspegi: AlbertoMadinabeitiarena, Alberto Iñurrate-girena, Xabier Arangurenena etaJosune Bereziarturena.

Atturritik Ebrora…Xabier Aranguren zumaiarrak emanda-ko diapositiba sortaren izenburua hori-xe izan zen. Euskal Herriko paisaia etaibilbide zoragarriak banan bana azaldubeharrean, gure paisaiarekin, naturare-kin eta geografiarekin lotura dutenbeste hainbat gairi buruz hitz eginzuen Xabierrek.

Kezkatuta dagoela azaldu zuen,batez ere Bizkaia eta Gipuzkoako pai-saiarekin. Ez daude ondo zainduta:pinu asko, obra handiak…. Nafarroak,Arabak eta Zuberoak itxura askozhobea dutela esan zuen. Osasuntsuagodaude.

Harrobiek paisaiari eta naturari ika-ragarrizko kaltea egiten diete. Bainabada Xabier asko kezkatzen duenproiektu bat: Abiadura Handiko Trena-rena. Natura behar den bezala zaintze-aren erabat kontrako proiektu bezaladefinitu zuen.

Mendizaletasunak hartu duen bidea-

rekin ere ez dago oso konforme. Garaibatean mendia naturarekin lotzen zen,baina gaur egun kirolarekin lotura han-diagoa duela azpimarratu zuen. Tonto-rretara igo eta kitto!! Bidean eta men-dian zer dagoen ikusi gabe.Mendiarekin erabat gozatu gabe.Xabierren ustez, mendiak eta naturakbat eginda egon behar dute. Kirolarenikuspegi hori ondo dagoela dio, bainanaturarena eta kirolarena uztartzearenaldekoa da.

Kanpora egiten diren bidaiak erejorratu zituen. Galdera hau bota zuen:oso ondo dago Nueva Zelandara joa-tea, baina Euskal Herriko bazterrakezagutzen al ditugu?

Hire HimalayaAlberto IñurrategikHimalayara egindakoespedizioetan jasotakoirudiekin egindakobideoa eskaini zuen.Zuri beltzean. Felixanaia zen bideoarenardatza. Felix hil aurre-tik Albertok mendianola bizi zuen, eta hilondorengo ikuspegiauztartu zituen. Hunki-garria izan zen. Buka-

tzeko Felixek asmatutako bi esaeragogoetarako: - Zuhaitz batera igo aurretik, jaisteko

kapaz izango zaren jakin.- Bat ez da batera iristen. Bi bi t´erdi.

Atturritik Ebrora Himalayatik barrena

Page 8: 109 (2003ko martxoa)

92 0 0 3 k o M A R T X O A

ZUMAIAKO Kongolagun taldeaketa Arte Eskolak antolatutako era-kusketa Kongorako dirua biltzeko.Martxoaren 11tik 23ra Alondegi Zaha-rrean erakusketa interesgarria egonda ikusgai. Kongoren aldeko besteekimen bat izan da, Arte Eskolakoikasleei bururatutakoa. Beraiek egin-dako koadroak erakutsi eta saltzeapentsatu zuten, eta bildutako diruaKongora bidaltzea. Kongolagun tal-dearekin harremanetan jarri, eta koa-droak nahi zuen orori eskatzea eraba-ki zuten. Horrela, Arte Eskolan ezdabiltzan beste batzuen lanak ereerakusketan izan dira. Guztira berro-geita lau koadro bildu dituzte, eta

hor izan dira Alondegi Zaharreanikusgai. Gehienak zumaiarren lanakizan dira, baina tartean egon da kan-pokoen lanen bat edo beste.

Hasierako asmoen arabera,bildutako diruak orain hilabe-te pare bat Zumaian osatutakokontainerra bidaltzeko izanbehar zuen. Baina asmoakaldatu, eta dirua Kongokoproiektuaren alde izango zelaerabaki zuten.

Salmentak Kongolagun taldeko kidea denJoseba Ossak esan digunez,saldu dituzten koadroak doze-

na bat edo izan dira. Salmentak pre-zio onean egin dituztela esan digu..Diru gehiago biltzeko, erakusketabukatuta saltzeke zeuden koadroekinenkante edo subasta egitea erabakidute, eta albiste hau idazterakogaraian horretan ari dira, enkanteaegiten.

Hurrengo asmoakKongo aldean diruaren behar gorriadutenez, Kongolagun taldeak besteekimen batzuk antolatzeko asmoadu. Saldu gabe gelditu diren koadro-ak zozketatzea ere pentsatzen aridira. Dena eginda ere gutxi izangoda, zoritxarrez.

Artea Kongokoen alde

Baltasar Etxabe, 5Tel. 943 14 31 35

Erribera kalea Tel. 943 861523

Page 9: 109 (2003ko martxoa)

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24 Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

10 2 0 0 3 k o U R T A R R I L A

KORRIKA KulturalaMartxoaren 29an, larunbata:KORRIKA festa. Txalapartariak, tri-kitilariak, pintxoak jateko aukera,IV. Piropo Lehiaketako sarien bana-keta. Apirilaren 5a, larunbata:Pako Aristiren eta Mikel Markezenekitaldi berezia. Musika eta hitzakoso era dibertigarrian nahastuta.Aita Mari Zineman, 22:30etan.Sarrerak salgai: Foronda,Inpernupe, Metro, TurismoBulegoa, Foto Mertxe, 5 eurotan.

KORRIKAApirilaren 4a, ostirala:Herriko ikastetxeek Korrika Txikiaantolatuko dute. Kiki, Koko, Mokoeta Flax pailazoak Beheko Plazanarituko dira herriko umeak alaitzen,4:30etatik aurrera. Apirilaren 6a, igandea: Goizeko 9:30ak aldean KORRIKAigaroko da Zumaiatik. Lehenagosalda eskainiko dugu, AlondegiZaharrean.

Badator KORRIKA!!

ze berri?

Page 10: 109 (2003ko martxoa)

Basadi Auzategia, 9-A 2-B

112 0 0 3 k o U R T A R R I L A

AZKENEKOAK URRUTI ez izanarren, berriro ere hauteskundeakditugu ate joka. Maiatzaren 25eanegingo dira Udaletarako eta ForuAldundietarako ordezkariak aukera-tzeko bozketak. Nahiz eta bi hilabeteeskas falta, batzuen parte hartzea ezdago ziurtatuta.

Uste zen bezala, martxoaren 17anlegez kanpo laga zuten Batasuna.Erabaki hori hartuko zutela antze-manda, Euskal Herriko herrietanhainbat herri plataforma sortu zituz-ten ezkertiar aurrerakoi eta abertza-leak biltzeko. Plataforma horiekAutodeterminaziorako Bilgunearenildoak jarraitzen dituzte, eta EuskalHerriarentzako autodeterminazioeskubidea aldarrikatzen dute.Zumaian Izustarri sortu berria da.

Zumaiako Udalerako alderdienzerrendaburuakIzustarrikoek hauteskundeetara aur-kezteko asmoa dute, baina Espainiaaldean dituzten asmoak betetzen badi-ra, ez diete parte hartzen utziko, Bata-sunaren ondorengoak direla argudiatu-ta. Zerrenda osatuko duten pertsonaknortzuk izango diren oraindik ez duteerabaki.

EAJk eta EAk koalizioa osatzea lortudute hainbat bilera eta beste hainbattirabiraren ondoren. Zumaian aurkez-tuko duten hautagaia Maria EugeniaArrizabalaga izango da. Zinegotzilanetan zortzi urte daramatzanzumaiarra da, hogeita hamasei urteditu, eta Zuzenbidean lizentziatua da.

Ezker Batuak oraindik ez du erabakigure herrian hautagaitzarik aurkeztuko

duen. Apirilaren bigarren hasterakoerabakiaren berri izango dela esandigute.

Aralarrekin harremanetan jartzen saia-tu gara, baina ez dugu lortu. Horren-bestez, ezin izan dugu jakin Zumaianhautagairik aurkeztuko duten.

PSE-EEk hautagaia zein izango denoraindik erabakitzeke du. Sozialistekesan digutenez, besteetan baino beran-duago dabiltza, euren kargu publikoekbizi duten egoera gogorragatik arazoakdituztelako zerrendak osatzeko.

PPk herri guztietan hautagairen bataurkeztuko zuela agindu zuen. Horrihelduta, Zumaian ere aurkeztuko dutenorbait. Balizko hautagaien berri jaki-teko, saiatu gara eurekin harremanetanjartzen, baina ezinezkoa izan da.

Denei utziko al diete?

Page 11: 109 (2003ko martxoa)

12

jardunian

SAN JOSE EGUNEAN bildu gara Txominekin zenbaitgairi buruz duen iritzia jasotzeko, eta hona hemen luzatudizkiogun galderei emandako erantzunak.

Aurten hiru urte egingo dituzu Zumaian, zer nolako balo-razioa egiten duzu?Alderdi askotatik begiratuta, ahuldua eta zaharkitua dagoengauza ematen du elizak. Baina egia esanda, ilusioa eta inda-rra ematen du, gure kristau elkarteetan, duen guztia ema-nez lanean ari den jendea ikusteak. Fedearen eta gizon-emakumeen arteko urruntasuna edo hurbildu ezina hautsinahi duen pertsona talde bat topatu dut hemen. Elizara hur-bildu ahal izateko igogailua jarri nahi duten bezala, kendunahi dituzte beste oztopo batzuk: Jainko urruna eta gaurkogizartea banatzen duten horma izugarriak topaketarako etafede berria bizi ahal izateko toki bihurtu nahi dituzte. Eta niprest nago pertsona talde hau suspertzeko eta lanean lagun-tzeko, horretarako bidali ninduten eta horretarako nagohemen.

Denbora honetan aldaketa ugari egin dituzue. Zergatik?Nolako harrera izan dute jendearen artean?Gauzak ez dira egin behar besterik gabe, beti egin direlako.Zergatik eta zertarako galderei erantzun behar zaie egitendiren gauzekin. Elkarteak helburu batzuk ditu, eta etengabeebaluatu behar du egiten diren gauzek helburu horiei eran-tzuteko balio duten ikusteko. Balio ez badute, berriz,zuzenketak eta aldaketak egin beharra dago.

Haurrek lehen jaunartzea egiteko dotri-na ikasi behar dute, baina diru-dienez erakusteko oso jendegutxi dago. Zer irtenbideikusten diozu?Katekesi prozesuaren helbu-rua, haurrek kristau izatearenberritasuna eta alderdi positi-boak ezagutu eta bizi ahalizateko esparru bat sortzea da.

Garizumak jo du kanpaia aurtenere kristauentzat, eta aste santuaere gertu dagoen honetan,Txominekin, Zumaiako parrokogaztearekin, egon gara solasean.

"Seminarioaren egoerakparrokien etorkizunaislatzen du”

A P A I Z ATXOMIN ZABALETA

2 0 0 3 k o M A R T X O A

Page 12: 109 (2003ko martxoa)

132 0 0 3 k o M A R T X O A

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

Horrek, euren fedea transmititzekoprest dagoen talde bat eskatzen du.Baina dena, jaunartzeko zenbat ikas-turte egin behar diren galdetzeramurrizten bada, porrot egin dugugure asmoetan.

Parrokian zaudeten hiru apaizetatikbi adinez aurreratuak dira. Zerondorio ekarriko ditu On Jose Mariaeta On Jose egunen batean erretira-tzeak?San Pedro Parrokia ez da bera baka-rrik. Honek, Artadi eta Oikiarekin etaAizarnazabal eta Getariarekin batean«Saiatz Ibarra» deituriko PastoralBarrutia osatzen du. Eta beraz lauapaiz gara, Aitor ere taldekoa denez.Pastoral egitasmoak eta lanak bostparrokiek batera antolatu eta egitenditugu, eta elkarri laguntzen diogubehar denean. Aitor eta ni bakarrikgeratzea elkarteko jendea murrizteare-kin batera dator. Guztiok egin beharkodugu ahalegina, dena apaizen eskuutzi gabe gauzak aurrera ateratzeko,fedea ez baita apaizona bakarrik. Indarrak gutxitzeak, garran-tzirik gabeko gauza asko utzi eta egiaz pena merezi dueneanbakarrik lan egitea eskatuko du.

San Telmotako prozesioa kentzekotan omen zabiltzatenzurrumurrua zabaldu da herrian, egia al da?Egia da, bai, hirugarren urtez zurrumurruek gauza bera dio-tela. Aspergarria benetan.

Gero-eta jende gutxiago hurbiltzen da elizara, zergatikgizarte honen aldaketa?Kristauak gero eta gutxiago direla egia da. Baina kontraesanhandia ikusten da, ordea herri-ohituretan: haurrak bataia-tzea, lehen jaunartzeak, ezkontzak, hiletak… inflazio erlijio-soa agian?

Seminarioan oso jende gutxi omen dago,zer etorkizun ikusten diozu elizari?Seminarioaren egoerak parrokien etorki-zuna islatzen du. Jende gutxiegi, itogarriaden eskakizun baten aurrean.Elizbarrutian hausnarketa aldi batean ari

gara, pastoral planteamendu berriak bilatu nahian.

Apaizak ezkontzea zer iruditzen zaizu? Eta emakumeakapaiz egitea?Nik ez diot inongo oztoporik aurkitzen. Baina, adibidez,emakumeak apaiz egitea onartu behar bada, bidezkoa dela-ko izan behar du eta ez gizonezko gutxi dagoela eta irtenbi-dea bilatu nahian. Dena den, ez dago nire esku gauza horiekaldatzea.

Zer iritzi duzu Egunkariaren itxiera, Prestigen honda-mendia, Irakeko gerra eta Euskal Herriaren etorkizunariburuz?Ba ez noa ezer esatera. Ez nuke Auzitegi Nazionalean buka-tu nahi!

“Elizbarrutianhausnarketa aldibatean ari gara”

TXOMIN ZABALETA

Orain dela 31 urte jaio zen

Elgoibarren. Urte honen

bukaeran hiru urte egingo

ditu Zumaian, bertan

parroko dela. 1997. urtean

apaiz egin zen, 26 urte

zituela. Musika du gustuko

eta irrati-afizionatua da.

Page 13: 109 (2003ko martxoa)

14 2 0 0 3 k o M A R T X O A

ur haunditan

ilabete luzea pasa da JuanDel Olmo epailearen agin-duz Guardia Zibilak Euskal-dunon Egunkaria itxi zuene-tik. Hilabete luzea,

gertakariak bata bestearen atzetik etorribaitira, arrapaladan. Egunkariako langi-leok ahal izan dugun moduan erantzundiogu eguneroko erronkari, etorkizune-an pentsatzeko denbora hartu ezinik.Baina sasiak sasi, hasi gara bidea ikus-ten. Oztopoak ez dira nolanahikoakizango, baina euskarazko egunkari berrieta sendoago bat kaleratzeko ahaleginguztiak egingo ditugu.

Hilabete luzea pasa da, eta Euskaldu-non Egunkariako langileok gizarteakeskaini digun elkartasunezko babesaeskertu baino ezin dugu egin. Pentsa-tzen genuena baino gehiago ginelaohartu gara. Hunkigarria izan da gure-tzat, aurrera egiteko bultzada ikaraga-rria. Donostiako manifestaziokoburrunba barrenean sartuta daukaguoraindik, baina alferrik da atzera begiragelditzea. Egunkaria betirako itxi digu-te, egin dezagun beste bat!

Denon artean, euskarazko egunkarisendoago bat egin dezakegu. Hori izandadila gure erantzuna. EuskaldunonEgunkaria bezala, egunkari berriak gizar-tearen babesa behar du, gizartean errotu-tako egunkaria behar du izan, instituzio-

H

Zumaian ere sortu daEGUNKARIAren aldekoHerri Batzordea. GorkaZabaletak herrietan etahirietan jasotzen ari direnatxekimenduei buruzkogogoeta egiten du.

Konpromisoen garaian,150 baietz!

Page 14: 109 (2003ko martxoa)

152 0 0 3 k o M A R T X O A

ek lagundua, baina haiengandik inde-pendientea. Egunkari euskaltzalea,nazionala, baterakoia, zabala,..., Euskal-dunon Egunkaria oinarri hartuko duena,azken finean. Elkartasun oldea konpro-miso bihurtzeko garaia iritsi da.

Zumaiako Herri BatzordeaEuskal Herriko hainbat herritan beza-la, Zumaian ere Egunkariaren aldekoherri batzordea sortu da, proiektuberriari laguntzeko helburuarekin.Euskarazko egunkari berriaren alde lanegiteko prest dagoen orori dago irekia.Bilerak Oxford aretoan izaten dira,ostegunero arratsaldeko 20:00an. Hel-buruak finkatzea eta horiek aurrera era-mateko planifikazioa lantzea izan diraorain arteko zereginak. Bi talde osatudira horretarako: Erantzunaren taldeakale presentziaz arduratzen da, pankar-tak eta kartelak egiteaz, kamiseten sal-metaz... Proiektu berriarentzako dirubilketa da bigarren taldearen zeregina.

Lehen erronka: 150 harpidedunberri egiteaEuskaldunon Egunkariak 15.000 alekotirada zuen, eta horietako 6.000 harpi-dedunen artean banatzen ziren. Datubiribilak dira, gutxigorabeherakoak.Egunkariaren tiradak etengabe egin dugora azken urteotan, harpidedunberriei esker, batik bat, baina prozesuluzea eta nekeza izan da. 13 urte beharizan ditugu proiektua sendotzeko,azpiegitura eta baliabide txukunak lor-tzeko –Martin Ugalde Kultur Parkea,esate baterako-, langileen lan baldin-tzak eta soldatak duintzeko, kalitatezkoproduktua eskaini ahal izateko. Zoritxa-rrez, hori guztia pikutara bidali digute.Zorionez, duela 13 urte ez zegoen lantaldea dago orain, gaztea baina zaildua,profesionala eta ilusioz beterikoa.

Egunkariak egindako 13 urteak alferri-kakoak izan ez daitezen, proiektu berriaoinarri sendoekin abiatu behar da. Eta

egunkari batek izan dezaken oinarri sen-doena irakurleak dira. Irakurleek ematenbaitiote bizitza egunkariari. Horregatik,Euskal Herrian 10.000 harpidedun berriegitea da gure buruari jarri diogun lehenhelburua. Orain ez badugu lortzen, noizlortuko dugu?

Zeregin horretan, zumaiarrok baduguerronka propioa: 150 harpidedun berriegitea. Harpidetza kanpaina prestatzeneta lantzen ari da jada Herri Batzordea,baina garbi izan behar dugu norberakduela hitza, norberak egin behar duelaurratsa. Egunkaria egunero erosi eta ira-kurtzea baino konpromiso irmoagorikez dago. Euskarazko prentsak oztopohandiak gainditu behar izaten ditu: eus-karak gizartean duen presentzia eskasarieuskaldunok euskaraz irakurtzekodugun ohitura falta gehitu behar zaio.Euskarak aurrera egingo badu, euskaraz-ko prentsa erosi eta irakurri behar dugu,gure burua behartu behar dugu, pixka-naka ohiturak aldatzeko.

EGUNEROk hartu du EuskaldunonEgunkariak kioskoetan utzitako lekua.Gertatutako bidegabekeriari emandakobehin-behineko erantzuna da EGU-NERO. Ditugun balibide eskasekin,muga guztiekin, ahalik eta produkturikduinena eskaintzen saiatzen gara.Dena den, garbi utzi nahi dugu Eus-kaldunon Egunkaria eta egunkari berribaten arteko parentesia baino ez delaEGUNERO. EGUNERO ez da gureetorkizuneko proiektua. Hura gauzatubitartean, harpidedunek EGUNEROjasoko dute.

Egunkariak egindako 13urteak alferrikakoak izanez daitezen, proiektu

berria oinarri sendoekinabiatu behar da.

EGUNEROk 0,80 zentimo baliodu eta, harpidedun eginezgero, etxean jasoko duzu(banaketa zerbitzua doanda). Zure ekonomiaraegokitutako epeak daudekobraketa egiteko:-3 hiletik behin: 68,75 euro.-6 hiletik behin: 137,50 euro.-Urtekoa: 275 euro.

Deitu 943 30 35 55telefonora, edo jar zaitezharremanetan Zumaiakoherri batzordearekin(943861545).

Harpidedun egiteko behardiren datuak: izen-abizenak,helbidea, herria, herriarenposta kodea, telefonoa,nortasun agiriaren zenbakia,jaioteguna, lanbidea eta kontukorronteko 20 zenbakiak.

Zenbat diru da harpidedun egitea?

Herri Batzordean gazteak ere gogoz ari dira.

Page 15: 109 (2003ko martxoa)

16 2 0 0 3 k o M A R T X O A

HURA ZEN HURa jendetza 2003-02-22 egunez Donostianbildu ginena! Zer dela eta horrenbeste lagun kalera?Gertarazi dutenaren kontra gaudelako. Baina, gertatudenak alderdi eta aurpegi asko ditu: 1) gure gizartean hain-bat herritarrek libreki erosi ohi zuten komunikabide batitxiarazi dute; 2) oso-osorik euskaraz argitaratzen zen egun-kari bakarra da itxiarazi dutena; 3) ezker abertzalearen alde-ko joera editoriala erakutsi izan duen egunkaria da; 4) ber-tako langileak kalean utzi dituzte; 5) arduradunetako zen-bait legez kontra ari izanaz salatu dituzte (geroztikakoak dirahauteako batzuen salaketak jasandakotratu txarrei buruzkoak) eta 6) guztihorren babesle-zirikatzaile egungoPPren eskuko gobernu espainola izanda.

Donostian bildu ginenok ez diogugarrantzi berdina ematen alderdi horie-tako bakoitzari. Beraz, gure ezezko bate-ratuak ez ditu baiezko berdinak biltzen.Euskal gizarteaz egiten ditugun azterke-tek zerbait balio badute, aurrenengobiak (1,2) eta azkenengoa (6) izan diraerabakiorrenak hainbat jenderen ezez-koa biltzeko.

Aipatu dugun puntuetako bakoitzak mereziko luke,ikerlan zehatza. Baina denetaz aritzeko tarterik ez dudanez,aurrenengo biei helduko diet bakarrik, eta gure herrigintza-ren demokraziazkoaren eta euskarazkoaren ikusgunetikbegiratuta, bi horiek dira-eta, nere iritziz, interesik orokorre-na dutenak.

Partehartze demokratikoak indarra duen herrietan –etaindarra duen neurri berean- zera bitxi bat gertatzen da:demokraziak berak sortarazten duela, zenbait erakundedemokratiko helburu eta jokabide antidemokratikoen zerbi-tzura erabili ahal izateko aukera. Herrialde demokratikoe-tan, ez zaie herritarrei aukerarik ukatu behar beren herriki-deei programa antidemokratikoak aurkeztu eta eztabaida-tzeko, teknokraten edo faszisten edo sekta berezi baten dik-tadura eskaintzeko bezala proletagoraren edo klase irauil-tzailearen edo alderdi komunistaren diktadura proposatze-ko. Eta demokraziak ez luke indarrik proposamen horienaurrean, herritarrik gehien-gehienek beren jarrera, joera etajokabidea demokraziaren bideetatik sendoagotzea erabakieta lortuko ez balute. Hortik du demokraziak bere irabazia.

Nabaria da demokraziaren kontra erabiltzen direlademokraziak beharrezkoak dituen hainbat erakunde demo-kratiko. ETA-k ezezik GAL-ek erabili ditu, ezinbestekoakditugun bitartekoak, telefonoak eta komunikabideak, azoka

libreak –gauzak saldu eta erosteko, kotxeak alokatu eta kon-pontzeko ...-. Baina hori horrela dela jakiteak ez du, demo-kraziaren ikusgunetik, bidezko sekula egingo, telefonoak,komunikabideak, azoka ...(edo dena delakoa) interbenitzeaeta botere bakar baten manupeko egitea.

Hori da nere iritziz, Egunkaria itxiarazteko erabakiannabarmendu beharrekoa. Epaileak, ETA-k Egunkarian–beste hainbat erakundetan bezalaxe– bere eragina izannahi dueneko frogak dituela-ta, pentsatu du Egunkaria beraezabatu behar duela. Baina, eztabaida hau bere gordinene-

an planteatzeko, zera esan behar da: loji-ka horri atxikiz gero, ETA-koek (edotaGAL-ekoek) erabiltzen edo ikutzendituzten erakunde demokratiko denakitxiarazi beharko liratekeela. Bide hori,demokrazia antidemokraziaz defenda-tzeko estrategia da, demokraziaz antide-mokratak baliatzen direla-eta.

Bide oker horri helduz gero, edozerda posible. Muga zaila baitu estrategiahorrek. Hontaz ari garela, gure arbasoekGernikan aldarrikatu zutena ekarribehar da gogora: ez dela bidezkoa, inori

tormentuz erasotzea, ezta gaizkilerik gaizkileenari bere gaiz-ki eginen aitorpenik ateratzeko ere, nahiz-eta jakin delakogaizkile horixe izan dela krimenik handiena burutu duena.Zuzenbidea burutzeko aitzakiarekin okerbidea hartzen due-nak, okerra okerraren gainean eskaintzen dio herriari.

Hauxe da, nere irudiko, gertarazi dutenaren muinarenalderdirik garrantzizkoena, herrigintzaren demokraziazkoa-ri dagokionez.

Herrigintzaren euskarazkoari begira, helburuari lotubehar dizkiogu bitartekoak. Eta BALEIKE-rako ari naize-nez, gogora dezagun, Urolako gehienok, Azpeitian bezalaZumaian eta gainerako herri edo auzoetan, geure egunoro-koan euskaldun izan nahi dugula. Izan-nahiak egi bihurtze-ko, bideak behar izaten dira. Egunkaria 1990.eko abenduanplazaratu zen. Ba, hogei urte lehenago, eman genuen argi-tara, 1970.eko abenduan, URTEKARI-71, honako agurrazuena bere atarian, neronek idatzia: "Geu izan nahi dugu-nez gero, egunoroko ordu orotan izan nahi dugu euskal-dun: telefonoz mintzatzean bezala mendian kantatzean,bakardadezko neke-pozetan bezala gizartezkoetan, egunbakoitzeko ordu eta zeregin orotan. Dugun lema bete ahaldezagun argitara dugu URTEKARI-71". Egunorokotza eus-karaz bizi nahia, eleanitz izateari eta tekno-aurrerapeneiuko egiteke, egungo euskaldun eta euskotarrik gehienonasmoa eta erabakia da, Urolan eta gainontzeko bailaratan.

“Kanpotikdatozkigun oztopoakgainditzeaz gain,geure baitatik erebide berriak ebakibeharrean gaude”

EGUNKARIA = EUSKALGINTZA?

Page 16: 109 (2003ko martxoa)

172 0 0 3 k o M A R T X O A

Egunkaria Aurrera!Ia dena esanda dagoela iruditzen zait. Inondik inoraonartu ezin daitekeen bidegabekeria galanta egin dutedel Olmo epaileak eta abarrek. Bidegabekeria ugariatxilotuen aurka, langileen aurka, harpidedunon aurka,euskararen aurka, eta Euskal Herriaren aurka. Gureelkartasun osoa merezi dute guztiek.Egunkariak aurrera egin behar du,eta ahal balitz, lehen baino hobeto,harpidedun gehiagorekin (PakoAristik oso ondo esaten zuen bezala)eta ildo editorial… nolakoarekin?Horra hor korapilo ederra!

Izan ere, ez dut uste posible denik"euskaldun guztion" egunkaria egite-rik. Ez dut uste euskaldun guztiokgustura irakurriko dugun kazeta sor-tzea posible denik. Baina ahalik etairekiena izan beharko lukeela bai. Etagauzak garbi esan behar ditugula erebai. Alde horretatik, oso murriztua etalerratua iruditu zait ETAk su-etenahautsi zuenetik zuzendaritzak euskalgatazkaren inguruan hartutako ildoeditoriala. Hor bota dut faltan egunka-riak bestela ugari (segur aski besteperiodiko guztiek baino ugariago) izanduen ausardia, pluraltasuna eta irekita-suna. Egokiagoa iruditu zait, adibidez,ARGIAk hartutako ildoa. Izan ere,komunikabideen esparruan oso zaila dainteres gerra ugarietatik libre geratzea.

Ez gaitezen engainatu. Hemen inor ez gara aingeru.Gogoeta eta eztabaida zintzoa behar dugu, baina horibai, helburua argi izanik: Egunkaria Aurrera!

Euskal Herria aurrera! Bestetik, egoera ilunei alde ona bilatzearren, uste dut

aukera hau aprobetxatu behar delaetsaituta dauden alderdi eta sektoreenarteko hurbiltasuna eta elkarlana bul-tzatzeko. Hori ere ez da erraza, beste-ak beste hauteskundeak datozelako.Baina betikoa: gure artean liskarretanjarraituz gero, jai dugu!

ETA aurrera!Azkenik, egoera nahasi honetan ezin-bestekoa iruditzen zait ETAri aurreraegin dezan eskatzea. Ez hiltzen jarrai-

tuz, jakina, baizik eta Euskal Herriariegin diezaiokeen mesederik onena egi-nez: su-etena emanez. Oztopo gehiagopilatu beharrean, eman diezaiola auke-ra bat herri honi aurrera egiteko. Inorkinoiz ez dezan berriro inongo aitzakia-rik izan egunkaririk ixteko edota inortorturatzeko. Eman dezala su-etena,sufrimendu eta bidegabekeria kateluze honi lehenbailehen amaiera ema-ten hasteko.

Joseba Ossa

“Aukera hauaprobetxatu

behar da etsaitutadauden alderdieta sektoreen

arteko elkarlanabultzatzeko”

Egunkaria Aurrera! EuskalHerria Aurrera! ETA aurrera!

Egunkaria bidezko egiten zuena eta duena, herri eske horizen eta da.

Baina, Egunkariak zertaraino bete izan du gure arteanegiteko hori? Ba, neurri oso apalean. Zumaian zabaltzenziren dozenak kontatzeko esku bateko behatzak nahikoakdira. Hori da zuen eraginaren seinale. Zergatik hain gutxi?Arrazoi bakar bat aipatzeak ez du balio. Baina ezin konformagindezke esanda: konpetentziak duela errua. EuskaldunonEgunkaria ez da sekulan izan euskaldun guzion egunkaria,euskaldun talde batek bere ikuspegi jakin eta minoritariobatetik beste guzioi eskaini digun egunkaria baizik, idaztekobezala irakurtzeko. Horrek berdin balio du Euskalerri osoari

begira eta, baita, gure Urolari begira ere. Adibidez, ez zenzumaiarrik gehienon gustukoa izan Egunkaria-k erakutsizuen jarrera editoriala Joxe Mari Korta ETA-k erail zuenean.

Ondorioz, zer? Gure egunorokotza euskaraz burutzenlaguntzeko, urtekariak, astekariak eta egunkariak ezezik,ordukariak ere beharrezkotzat jotzen ditugun euskaldunoketa euskotarrok, oraindik zeregin asko dugula gure era ani-tzetako euskaldun izan nahiari zor dizkiogun bideak lan-tzen, kanpotik datozkigun oztopoak gainditzeaz gain, geurebaitatik ere bide berriak ebaki beharrean gaudelako.

Pako Garmendia

Page 17: 109 (2003ko martxoa)

Jorge Sanchez

Egia da, baina nik beti daukat odola

mugituta.

18 2 0 0 3 k o M A R T X O A

inkesta

Belen SalegiBatzuk urte guztiyan ibiltzen diatxorauta.

Rosa AlonsoNik baietz esango nuke. Eguraldiona egiten hasten denez animatuegiten gara..

Manuel Mari Garate

Nik uste det animo aldetik dakala eragina.

Egunak luzatzen ai dia, ta jendia animau iten

da.

UDABERRIYA

Fran AizpuruaEsaera bat dek, besteik ez.

Mari Karmen OdriozolaHori esan izan da beti, ta lengoesaerak segi berko ditugu.

Beti esan izan da udaberriyan jendiatxoratu iten dala...

Hala al da?

Page 18: 109 (2003ko martxoa)

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

192 0 0 3 k o M A R T X O A

Page 19: 109 (2003ko martxoa)

Bertsolaritza

20 2 0 0 3 k o M A R T X O A

olarro zopa

uskaldunon Egunkariaitxi eta hamar euskal-tzaleren atxiloketa bel-durgarria salatzeko

asmoz, Euskal Herriko Bertso-zale Elkarteak plazaratu ditu bertso hauek.Zumaiako bertso eskolak ere bertsolariaren senti-menduekin bat egin eta zumaiarrok kanta ditza-gun proposatzen dizuegu.

E

E G U N K A R I AA U R R E R A ( b e r t s o a k )

Zumaiako Bertso Eskola

1Madrilgo estrategiairitsi da zoro hitzei hatsa kentzeaharturik metodoastindu egin gaitu buru eta gogoeuskararen hauspoan gabiltzanok oro

2Espero zitekeen,ez genuen ustemiresten ditugunakmallatu dituzteasko mututu etadenok jo gaituzteaspaldi ez genuenikasi hainbeste

3Itxitako hitzarinola egin omen?Nola bildu beretzatbehar beste kemen?Defentsarik onena oldartzea omenaurrerako pausoa behar dugu hemen

4Lehen ere oihu frankodaukagu entzunaelkartasun kexuakgaldu du zentzunamin honek izan bezabere oihartzunakioskoetan dagogure erantzuna

NaturaURTEN ERE, Zuhaitz Eguna ospatzeko asmoa dugu Zumaian,eta horretarako zuhaitz landaketa sinbolikoa egitea pentsatudugu. Hiru zuhaitz besterik ez ditugu landatuko. Bai, hirugarrenZuhaitz Eguna denez hiru zuhaitz nahikoa direla iruditu zaigu.

Zuhaitz hauek erosteaz, landaketa prozesuaz eta landatzekobehar diren tresnak lortzeko egin behar joan etorriez Natur Taldeko zenbaitbolondres arduratuko dira, azkeneko bi aldietan bezala. Landaketa guneaoraindik zehazteko, baina Natur Taldeko boluntarioak arduratuko dira lekuegoki bat bilatzeaz ere. Eta kitto!!

Baina hori nahikoa ez dela iruditu zaigu aurten Natur Taldekoei.Zuhaitzei urtean zehar ospakizun egun bat eskaintzea egokia iruditzen

zaigun arren beste ardura garrantzitsuagoak hartu behar direla ere iruditznzaigu, batik bat erakundeen aldetik. Zergatik? Gure inguruan gero etazuhaitz gutxiago dagoelako. Gizonak eta bizitzeko behar duen espazioaklekua han diete (bestela, begiratu zure inguruan), eta ondorioz urte gutxitanzuhaitzen kopurua asko jaitsi da. Jaitsiera oso kezkagarria izan da munduosoan, baita Zumaian ere. Espezie batzuk desagertzear daude, beste batzukbidean doaz, eta berez jaiotzen ziren zuhaitzez inguratuta egotetik baso arti-fizialez inguratuta egotera pasatu gara. Eta egoera gero eta larriagoa delaesan beharrik ez dago.

Baina gauzak horrela daude, eta guztiok ahal den neurrian konpontzensaiatu beharko genuke, edo, behintzat, ez gehiago izorratzen.

Orain dela urte batzuk, Europako eta mundu mailako erakundeak, ego-era aztertu ondoren, konturatu ziren aldaketak egin behar eta araudiak sortubehar zirela hondamendiari aurre egiteko.

Ondorioz hauxe adierazi nahi dugu:- Ez dela nahikoa sentsibilizazio kanpaina bat, gutxiago egun bakar batekoa.- Erakundeek zuhaitzak (herri barrukoak eta ingurukoak) tajuz zaintzeko

neurriak hartu beharko lituzketela.- Erakundeek ematen ari diren pausoen berri eman beharko luketela legez.- Zuhaitzen egoera eta beharren inguruko ikerketa, legedia, etab. lantzea

derrigorrezkoa dela iruditzen zaigu.- Erakundeek izan beharko luketela ideiak jarri eta aurrera eramateko gogoa

ipiniko dutenak, talde txikien esku utzi beharrean.Besterik gabe, gai honen inguruan guztiok hausnarketa txiki bat eginez

gero, pixkanaka Zumaiako baso eta zuhaitzen egoera hobetuko delakoangaude.

AZumaiako III. Zuhaitz Eguna Zumaiako

Natur Taldea

Amaiako plaza

Doinua: Intsumisoena

Page 20: 109 (2003ko martxoa)

212 0 0 3 k o M A R T X O A

SAN GENEZAKE haurdunaldiaren aurreanhiru modutara jokatzea dagoela. Batetik, umeaizan nahi dutenak daude, eta ondorioz, berenharreman sexualak emakumearen obulaziodatarekin bat egiten saiatzen dira. Bestetik,

haurdun gelditzeko asmorik izan ez arren haurdunal-dia onartzen dutenak daude; azken finean, umea izate-ko beren asmoa zertxobait aurreratu baino ez da egin.Eta azkenik, inolaz ere planifikatu gabe haurdun geldi-tzen direnak. Horiek ez dute umerik izan nahi, etahorretarako hamaika arrazoi izan ditzakete (adina,bikotearen arteko harremana, arazo ekonomikoak...).Horrela, bada, edozein arrazoi dela medio norbaitekabortua izan nahi badu, inor ez da erabakia hartuduena baino gehiago, erabaki horretan atzera egiteaagintzeko. Ez bere ama, ez apaizak, ez politikoak...Beraz, ez epaitu inor haurdunaldia eten nahi duelako,jadanik badaude nahiko fiskal. Haurdun gelditzenbazara, aztertu egoera eta hartu erabakirik egokiena.Bakoitzak bere arrazoiak ditu eta guztiak dira errespeta-garriak.

Esan beharra dago haurdunaldi hori eteteko den-bora oso garrantzitsua dela; hots, zenbat eta lehenagoeten haurdunaldia, orduan eta hobe (garapen enbrio-narioaren hasierako fasea izango baita). Gainera opera-zio kirurgikoa askoz ere errazagoa izango da. Jakinbeharra dago, haurdunaldia eteteko garai onena amo-norrearen 6. edo 8. astea dela, hau da, azkeneko hile-rokoa izan duzunetik, 6. edo 8. astera. Kirurgikoki erra-

za da (bost bat minutukoa)eta anestesia lokala bainoez da behar. Emakumebatzuek diotenez, hile-rokoarekin pasatzenden mina bainotxikiagoa da haurdu-naldia eteteko operazio kirurgikoak eragiten dizuna.Egun horretan etxean lasai egotea komeniko da, bainahurrengo egunean eguneroko dinamika berdin-berdinegin daiteke.

Komenigarria da abortua izan ondoren zenbaitneurri hartzea, esaterako honokoak: ez izatea koitorik 3astetan zehar; zikintzen den lehenengo egunetan kon-presak erabiltzea tanpoiak erabili beharrean, tenperatu-ra aste betez kontrolatzea; bi astez dutxatzea bainatubeharrean...Gaur egun abortuek ez dute inolako era-gozpenik sortzen; izan ere, baldintza oso onetan egitendira operazio horiek, eta bestalde emakumeek ere sen-dagileak agindutako ondorengo baldintzak hitzetik hor-tzera betetzen dituzte.

Esperientzia horrek, gutxienez, ikasteko baliodezake. Eta hortik aurrera berriz uste gabe haurdunez gelditzeko neurriak hartu. Ez fidatu ogino metodo-az... Ez pentsatu behin kondoirik gabe egiteagatik ezzarela haurdun geldituko. Azken finean sexualitateajolas bat da, baina lasai jolasteko neurriak hartzeabeharrezkoa da. Beraz, disfrutatu, baina beharrezkoneurriak erabiliz!

ESexualitatea

Ihintz Linazisoro.

Abortua

Page 21: 109 (2003ko martxoa)

22

aluga-se!

BILBON ERE JARRI omen dute, baina ziur ez daukalahonakoarekin zerikusirik. "O eléctrico 28", Lisboakotranbiarik ezagunena dela esatera ausartuko nintzateke baterebeldurrik gabe; bai, Lisboan oraindik tranbiek garrantziahandia dute garraio publikoaren sarean, eta gure auzotikpasatzen den 28ak ez dauka parekorik. Hori koloreko tranbiahau, auzo historikoetatik igarotzen da, ttirriki-ttarraka bereerritmo erdoilduarekin. Mourarian "legerik gabeko" eremuaigarota, Graçan auzogiro herrikoia dasta daiteke, aldapanbehera Alfamara kale ertzak igurtziz jaisteko. AurreraxeagoSanta Luziako "miradouroan" Tejo ibaiaren dizdiraz itxutu,eta geometrikoki antolaturiko Baixa ponbaliarra azkar pasakodu, aldapan gora hasiaz. Chiadora iritsita, Brasileirakafetegian Pessoa-rekin kafetxoa hartzea ezinbestekoa da,Camões plazatik gora ta gora beti, Prazeres-ko hilerriikusgarrira iritsi eta txangoa amaitzeko.Bost hilabete neure atentzio guztiarekin begira ibili, etaoraindik ere tranbia hauek gidatzeko modua misterio bat daniretzat. Horko botoiak eta manibelak, horko zarata etatinbreak,... misterio hutsa. Gainera Pandoraren kaxak bainoezusteko gehiago ematen ditu tranbia santu honek: bat-

batean bi metroko turista alemaniarrez inguratuta ikusidezakezu zeure burua, "txoixua hestian bezela" sentituz; edobezperako parrandaren burukomina haserretutako bikoteiskanbilatsu batekin pasa behar duzu. Gau batean DragonKhan-erako praktikak egiten ari zen gidari batekin egingenuen topo, aze (pott-) abentura! Dena den, nik bi faktore azpimarratuko nituzke. Lehenik etabehin, ordaindu nahi ez duten gazteen atala. Atzeko ateaitxitzean, ttak, olagarroa haitzari nola, halaxe zintzilikatzendira tranbiatik, bidaia dohan eta haize frexkorekin burutuz. Iabeti mutilak izan ohi dira, eta aurreko asteko hilehori hura...sekulakoa!!! Bigarrenez, berriz, aitton-amona edadetuak.Badakit, bai, ez dela xamurra izango beraientzat honelakotramankulu batean ibili behar izatea. Badakit, baina bestealternatibaren bat bilatu beharko luketelakoan nago. Lauhanketan igotzen direla iruditzen zait, eta haiek orekamantentzea nik Fatimako amabirjinaren mirakuluetansinestea bezain zaila da. Nahiz eta eserlekua eskaini, beti"overbooking" egoeran gaude (alegia, agurez gainezka!),marmarka hasten dira gero, bateko erreuma dela, betekogazteen alperkeria dela... Hala ere aitortu beharra daukatbadela salbuespenik. Aurrekoan eseri nintzen, eta albokoamonatxoak to galdera: "Gerra oztopatzea posible dela uste aldezu?" Ein??? Orduantxe apurtu zitzaizkidan eskemaguztiak, luze jardun genuen hizketan bidaia bukatu eta geroere, eta hirugarren gerla mundial-mundial batek munduaribira emango diola esan zidan. Zer konparazio jarriko eta,zera, mundua burdinbidetik irtendako tranbia bat dela,galdurik dabilena, eta egunen batean amildegitik beheraerortzeko eguna iritsiko zaiola, delako 3. mundu gerra handihorrekin, (oraingoa ez akaso, baina egunen batean ziuretorriko dena); eta gero, dena berriz hasiko omen. To hipotesia!Ni mutil praktikoa nahiz, (txoro xamarra ere bai...) etaokerrena, geltokian eseri eta zain- zain,... tranbiarik ezetortzea dela iruditzen zait. Atzo ere, etxera oinez.Eraginkortasunaren filosofia portugesa barneratzea, zaila da.Dedio!! Beste batzuen gisan, neuk ere ultimatumak ematenhasi behar dut!

ULTIMATUMA 28ari

2 0 0 3 k o M A R T X O A

Page 22: 109 (2003ko martxoa)

E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

232 0 0 3 k o M A R T X O A

koadrilen bueltan

IZENIK GABEKO kuadrilla da gurea. Beti holaxe izan da, tauain ez gea izena bilatzen hasiko (ezkutuan ibiltzeko garaiakizanda, uaindik eta gutxiyo). Gatozen harira. Uain dala gutxisagardotegiyan izan geanez, hango buelta in bear dezuenen-tzako dekalogua egin deu. To hamarrekua!!1. Plana in.Hilabete lenuo hasi bear da planak iten. Mahai baten bueltanbildu ta gauzak zehazten jun: sagardotegiya, eguna, jungo gea-nen kopurua, transportia, ta holakuak…Guk di-dau erabakigenun. Badakizue, geo jan ta edanai azkarro ematiarren.2. Gauzak lotu."Hik autobusa; hango harek sagar-dotegiya; bestiak jun bear deunenlista; ta nik…beno nik…nik zeozeingo det". Alperrik izatea hori dana.Azkenian Jaungoikoaren antza har-tzen dulako sagardoteiko jira (jirauaez) antolatzen dunak: hirutasunankontu hori betetzen du, eta batekhiruen lanak iten ditu. Sagardotegi-ra deitu, autobusa hartu, zerrendain…Normalian halaxe izaten da, tagurian´e antzeko parezido. Berdin dio, eina bale!!3. Telefonua belarriyan hartu ta segi aurrea.Listina hartu, hori koloreko hori. "Sagardotegiak" jartzen dunorrialdera jo, ta sustua!! Perretxikuak aina sagardotegi. Noadeitu? Gure aholkua hauxe da: bihatza gora ta bera, ezker esku-bi moitu eta listineko puntu batian jarri: "Akelenea Sagardote-gia". Total, danak dia garestiyak. Ba, horreaxe!! Deitu, ta lekuabaldin bado primeran. Bestela beste bat bilatu, ta beste saio batein.Sagardoteikua lotuta, autobusan txanda. Hemen merkienabilatzen saiau. Geo, txoferrakin orduak negoziatu, ta konformebada, aurrea. Lan bat gutxiyo.4. Sagardoteira jun aurreko egunian parrandaik ez ein.Norbeak jakingo du zer ein, baina gure aholkua hoixe da. Bez-

peran lasai, sagardoteiko jira luzia ta okerra izaten dalako.Orduak aurrea jun ahala geo ta geyo okertzen dana. Beaz, bez-peran oyan.5. Autobusak mikrofonua euki behar du.Derrigorrezkua. Mikrofonoik gabeko autobusian sagardoteirajutiak ez du bate garziikan. Bueltakuan bertsolai asko izaten dabere abileziyak azaltzeko prest, ta mikrua ezinbestekua da.6. Sagardoteira aileatutakuan zenbat kupel dauzkan beiratu.Beiratzia txorakeria da, azkenian gutxi edo asko euki erdipurdi-ko sagardua atetzen dutelako. Baina bazpare beiratu, ta kontau.

Asko izanda hobe, leku geyokin lasa-yago eoteko proportziyua izatea ta.7. Jatekua ateatakuan jan.Jatekua mahaian izandakuan kupele-tik kupelea edanian ibiltzen dan jen-dia dao. Beayentzat okerro. Jan, bapojan. Ta bestiak edanian baldin badabehobe, geyago jatea ta. Hor konponbestiak!!8. Asko edan.Aldeindakuan begiyen aurrian jarrita-ko kontuakin sekulako sustua hartze-

ko arriskua izaten da. Batea jun edo bestea jun, sustua!! Torti-lla, bakailua, txuleta ta sagardua= 20 eurotik gora. Ekuazioparegabia…sagardotegikuantzat. Ordaindu beharrekua nolakonpentsatu? Edaten, sagardua lepo edaten. Hori bai, neurri-yan.9. Mozkortutakuak aguantatzeko pazientziyaSagardotegira juten dian askok eta askok dezenteko leatzaharrapatzen dute. Eta harria handiya izaten da hoyek aguanta-tzia. Pazientziya, egunen batian norbea izango da mozkortukodana ta. 10. Urtian behin jun.Geyotan ez. Karterak dantzan jartzen dia sagardoteiko jira indageo. Behin junda nahikua.…ah, ta hurrengo egunian…ahal dana ein…!!

Hamarreko haundiya

Lasai, gu ez gea ta

Page 23: 109 (2003ko martxoa)

24 2 0 0 3 k o M A R T X O A

izerdi patsetan

Zumaiako Zikloturista Elkarteak 25 urtebete dituela ospatzeko hainbat ekintzaantolatu ditu. Horietako bat AlondegiZaharrean izandako mahai ingurua.Abraham Olano eta Manu GonzalezAramendi medikua izan ziren hizlariak,Gorka Zabaleta Egunkariako kazetariamoderatzaile zutela.

Txirrindularitza eta medikuntza. Horixezen gai nagusia, baina hortik abiatutabeste hainbat gai jorratu zituzten Olanoketa Gonzalez Aramendik.

Prestakuntzaren bilakaeraOlanoren esanetan, orain urte batzuetanegiten zen prestakuntza eta gaur egungoaoso desberdinak dira. Lehen kilometroakegin eta egin. Horixe zen prestakuntza.Gero pulsometroak sartu ziren. Eta oraindenboraldian zehar une jakin batzuetanizaten da txirrindularia puntu-puntuan.Bistan denez, bilakaera handia.

Baina prestakuntza aldatzearekin baterabeste hainbat gauza ere aldatu dira. Itzulihandiekiko ikuspegia, esaterako. Olanokzioen, orain urte asko ez dela hiru itzulihandiak urte berean egin eta bukatzea izu-garrizko balentria zela. Marino Lejarretakbehin baino gehiagotan egin zuen hori,Italiako Giroa, Espainiako Itzulia etaFrantziako Tourra urte berean egin etabukatu. Gogoan al duzue Marinok hori

egitea nola ospatzen genuen? Gaur egungauzak aldatu egin dira. Olanok ederkiazaldu zuen. Itzuli handietako batean zer-bait irabaztea da garrantzitsua. Zergatikikuspegi edo mentalitate aldaketa hori?Olanoren hitzak dira hauek: kirol mun-duan hain beharrezkoak diren babesleenpresioagatik. Irabaztea da balio duena.Hiru itzuli handiak urte berea bukatzeakez du sosik ematen.

Medikuen garrantziaManu Gonzalez Aramendi kirol medi-kuntzan aritzen den medikua da, eta txi-rrindularitza oso ondo ezagutzen du.Medikuaren laguntza ezinbestekoa dela

uste du. Txirrindulariak eta medikuakelkarrekin lan egin behar dute. Bainamedikuak zer egin behar du? Bere ustez,txirrindulariaren gainean egon behardu. Buru-belarri zaindu behar du. Pro-bak edo mediku azterketak etengabeegin behar dizkio. Gonzalez Aramendi-ren ustez, txirrindulariak hasiera hasiera-tik egon behar du medikuaren eskuetan,gazte-gaztetatik.

Olanok ere bazuen zeresana medikuengaiaren inguruan. Medikuak txirrindula-riaren osasuna zaintzeko egon behar du,ez medikamentuak emateko. Horrela ustedu Anoetako txirrindulari bikainak. Urru-nago ere joan zen, bere ustez "medikutxo-

Txirrindularitza: iragana, oraina eta geroa

Page 24: 109 (2003ko martxoa)

San Telmo, 12Tel. 943 860760

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058

252 0 0 3 k o M A R T X O A

ak" sartu direlako txirrindularitzan izuga-rrizko kaltea egiten.

Gogortasuna eta ikuskizunaBeti entzun izan da kirolik gogorrena txi-rrindularitza dela. Olano bat dator horre-kin, baina gustukoa denean gogortasunaerrazago onartzen dela uste du.

Gogorra izateaz gain, goi mailako kiroladenez, estresa ere bere ezaugarrietako batdela esan zuen Gonzalez Aramendi medi-kuak. Bere ustez, goi mailako kirola egiteaestresantea da.

Gogortasuna eta ikuskizuna lotuta aldaude? Gaur egun telebistan txirrindulari-tza ikusten ari denarentzat zenbat etaetapa gogorragoa, orduan eta ikuskizunhandiagoa. Olano ez dago ados ekuaziohorrekin. Galdera hau egin zuen: txirrin-dularia ezinean ikustea, aldapa igotzekohanka lurrean jarrita ikustea, hori ikuski-zuna al da?

EtorkizunaTxirrindularitzaren etorkizunaren koloreabeltzetik hurbilago dagoela uste du Gon-zalez Aramendik. Berak emandako datuenarabera, Gipuzkoan hamar urtetan dezen-te jaitsi da federatuen kopurua. Orduanbaino 320 fitxa gutxiago daude gaur egun. Olanoren hitzetan, oraingo umeek geroeta kirol gutxiago egiten dute. Medikua-ren ustez, umeek kirola egiten dute, bainanerabe garaira iritsita utzi egiten dute.

TXIRRINDULARITZA

Page 25: 109 (2003ko martxoa)

RPS: 066/02

26 2 0 0 3 k o M A R T X O A

kultura

1972AN ARGITARATUA, 2002kourtearen amaieran izan du bereberrargitalpena Stephen Stills gita-rrajole eta abeslari texarraren diskohonek. Erabat remasterizatua, lanbikain hau gogora ekarri nahi izandugu, merezi du-eta!

30 urte luze pasa diren arren,“Manassas”-ek Stephen Stills-en dis-korik miretsienetako bat izaten jarrai-tzen du, berak ere bere lanikonentsuenetako bat bezala kon-tsideratzen duena. Hara hor BillWyman-ek esanikoa (“TheLove Gangster” kantuan jotzendu bere baxua): “Proiektuakluzera joko balu, Rolling Sto-nes utziko nuke Manassas-erabatzeko”.

Garai hartan, Stephen Stills-ek (Buffalo Springfield etaCrosby Stills Nash & Youngtaldeekin urteetan jo ostean)lagun talde garrantzitsua ingu-ruan zuela, honelako diskoheterogeneo bat egin zuen.Bere kideetako batzuk: ChrisHillman, Byrds eta FlyingBurrito Brothers ohia; Al Per-kins, Flying Burrito Brohters etaShilo ohia; Dallas Taylor bateriajoleezaguna, Byron Berline Gram Par-sons, Byrds, Flying Burrito Brotherseta The Dillards-eko fiddle ospetsua,

eta azkenik gorago aipaturikoRolling Stones-eko baxujolea, BillWyman.

Stills-en asmoa Country-rock taldeitzel bat sortzea bazen ere, disko batgehiago argitaratu zuten, “Down theroad”(1973).

“Manassas” honek Amerikakomusika tradizional guztiari errepasobat ematen dio, non angelu guztiak

landuak geratzen diren; kantu akusti-koak eta elektrikoak aurkitzen ditugu,eta kantuek blues, country, rock, pasa-je latino, rock´n roll, folk edo blue-grass soinuak lantzen dituzte, eta

maisulanak exekuzio bokal eta ins-trumental ikusgarria du (Hillman-enarmoniak, Stills-en ahots apurtuare-kin kontrapuntu bikaina osatzendute).

Horrenbesteko kalitatea bildu zuenlan honek, gaika biltzen ditu berekantuak; honela, lehen atala, “TheRaven”, rock eta soinu latinoez dagoosatua, taldeak emaniko kontzertue-

tan maiz jotzen zituztenak.Bigarrena, “The Wilderness”,country eta bluegrass-ean oina-rritzen da, non “So begins thetask” kantu gaindiezina azal-tzen den beste askoren artean.Hirugarrenak, “Consider”,gehienbat Folk eta Folk-rockestiloak jorratzen ditu, “JohnnysGarden”, “It doesn´t matter””(Hillmann-ek eta Stills-ekbatera kantaturiko eta idatzirikokantua) eta “Move Along”-en(sintetizadoreak azaltzen dira)moduko kantuak dituelarik.Bukatzeko, azken atala, “Rock& Roll Is Here to Stay”, rock-aeta bluesa lantzen dituen atalada, eta hemen “The Treasure”

(benetako altxor bat) bezalako kan-tuak azaltzen dira.

Oro har lan zoragarri bat, bereberrargitalpena dela eta aipatu beha-rrekoa!

ZE AITUA

Stephen Stills "Manassas"

Page 26: 109 (2003ko martxoa)

272 0 0 3 k o M A R T X O A

MARTXOAREN 20AN Jose LuisOtamendi poeta azpeitiarrak poesiairakurraldia egin zuen Forondan.

Atxilotu berri duten Mikel Ibargu-ren poeta zestoarraren poesia batekinekin zion. Ondoren berak idatzitakoakirakurtzen hasi zen. "Poesia politikoak"izenburupean gordetako poesia sortairakurri zuen: Euskal Herriko gataz-kak, eguneroko errealitateak…berarisortzen dizkion kezkak poesiaren bidezadierazita.

Ordu erdiko saio atsegina izan zen.Poesiak bata bestearen atzetik. Letreneta hitzen soinuak kateatuta. Akaso,poesia bat bukatu eta hausnartzekodenbora ez izatea izan zen okerrena,bat entzun orduko hurrengoaren soinugoxoak belarrian sartzen zirelako.

Otamendiren barneko kezkak,letren bidez idatziak eta hitzen bidezazalduak. Hitzen korpus aberatsa Oto-rena. Hiztegi oparoa. Bertaratu ezzinetenontzat hona Jose Luis Otamen-diren poesia bat.

Maite zaitudalako

maite zaitudalakoamets egin dutburdinazko hostoetan zintzilikatu zugana amildu naizgure maitasuna euri tanta delako

maite zaitudalakosortu egin dutnakarezko izerditan irristatuzati izan naizgure maitasuna euri tanta delako

maite zaitudalakoustesinesten dutdakitgure maitasuna euri tanta dela

Otoren poesia politikoak

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

ZE LETUA

Page 27: 109 (2003ko martxoa)

28 2 0 0 3 k o M A R T X O A

kultura

TOM FAMILIABURUA da, berrogei urte inguru ditu eta gizakiarrunta eta nahikoa zoriontsua da. Alabaina, Tomen inguruandena kolokan dago: lankide bat berekin maitemindu da; berelagunik onena garai txarra pasatzen ari da seme-alaba nerabeakdirela kausa; auzokoa, polizia, emaztearen jeloskor dago eta guz-tiak Tomengana jotzen dute. Baina Tomek baditu bere kezkak.Lanaz nazkatuta, gauero etxera iristen denean denbora guztiaseme-alabek jaten diote. Horrez gain, Silvia emaztearekin dau-kan harremana ez dago unerik gozoenean eta, gainera, andreakberriz ere ama izan nahi du. Baina bat-batean, antzinako andre-gaiarekin elkartutakoan, bizitza erabat aldatuko zaio: Tom 8urteko alaba baten aita da eta bere gain hartu beharko du neska.

Manuel Poirier frantsesak harridura eragin zuen bere Wes-tern sentiberarekin, Sergi López ezagutarazi zuen pelikularekin.Oraingoan ere elkarrekin dira lanean peliku-la bikain eta argitsu honetan, amodioa etaardura gai nagusitzat hartuta. Poirierreklasai-lasai, emaro azalduko digu istorioa, osoerritmo egokian, Bretainiako baserri-giroangirotuta. Eta pertsonaia maitagarriak eraku-tsiko dizkigu, guztiak ere Tomen antzekoarazoak dituztenak. Mizkeriak baztertuta,jende arrunta aurkezten digu, hezur etaharagizko pertsonak, ia denok izan ohi ditu-gun arazoez kezkatuak, eta hori guztia ikus-pegi baikor batetik. Istorioaren eragile nagu-siak (alaba baten aita zela jakiteak), Tomeninguru guztia argituko du, foku batek bezala:erosokerian lokartutako bizimoduak bizipo-za lausotu zuela erakutsiko digu.

Erosokeriak ez omen dakar zoriontasunik

La curva dela felicidad

("Les femmes...ou les enfants

d’abord", 2002,Frantzia)

Zuzendaria etagidoilaria:

Manuel PoirierFotografia:

Christophe BeaucarneAktoreak: Sergi

López, Sacha Bourdo,Sylvie Testud.

Apirilak 3, osteguna,22:15ean

Page 28: 109 (2003ko martxoa)

Basadi, 12 behea Tel. 943 861018Zuloaga plaza, 1

Tel. 943862309

292 0 0 3 k o M A R T X O A

ZE IKUSIYA

VICTOR IZENEKO gazte bat Parisa heldu da. Bere familiaaita zaintzen ari da, gaixo baitago. Gaixoak, ordea, oso moduarraroan jokatzen du. Zergatik egin nahi du ihes ospitaletik?Zergatik da zaintzen dutenen beldur? Zoratu egin al da? Bali-teke, baina Victorrek, herentzian besterik pentsatzen ez duenfamiliak ez bezala, benetako zergatia jakin nahi du: zergatikhainbeste beldur?

Denbora aurrera joan ahala, Victorrek agurearen konfiantzalortuko du. Aitak, ordainetan, nahiko ulergaitzak diruditen zen-

bait argibide emango dizkio:existitzen ez den telefono-zenbaki batera deitu behardu, orain urte batzuk hil zengizon bat bilatu behar du,etab. Aita klinikatik ateratako-an, Victor konturatuko daagureak ez dituela ezagutzengaztaroko kaleak.

Familiak gertakaria jakinondoren, aitaren beste ihesal-di bat eragozteko, bisitenarauak aldatu egingo ditu.Victor burumakur sentitukoda eta ikerketa erabat uzteko

asmoa erakutsiko du, zentzugabea irudituko baitzaio. Baina,halako batean, istorioari zentzua bilatzen dio. Aitaren erotasu-nak ikaragarrizko sekretu bat ezkutatzen duela konturatuko da.Denei min egin liezaiekeen sekretua.

Sekretu mingarriak

En la ciudadsin límites (2001, Espainia).)

Zuzendaria: AntonioHernández.

Gidoia: AntonioHernández etaEnrique Brasó.

Fotografia: UnaxMendia.

Musika: Víctor Reyes.Aktoreak: LeonardoSbaraglia, Fernando

Fernán-Gómez,Geraldine Chaplin.Sariak: 2 Goya sari:

gidoi onena etabigarren mailakoaktorerik onena

(Geraldine Chaplin).

Apirilak 15,asteartea, 22:15etan

Page 29: 109 (2003ko martxoa)

30

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

tresna digiinternetscanner

Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

Juan Belmonte, 6

JUSTAtaberna

Erribera kalea, 20

eguneroko bazkariak

tientuan!!

IRAK GOGOAN taldeak deituta,larunbatean (martxoak 29) eta

arratsaldeko 8,30etan,kontzentrazio ixila egingo duguZumaiako Gernikako Parkean.

Ordu berean, 15 minutuz argiakitzaltzeko gonbitea egiten diegu

zumaiar guztiei.

Page 30: 109 (2003ko martxoa)