1056 azala:Maquetación 1 30/11/17 12:30 Página 1 … Rubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI...

28
ELGOIBAR - 1056. zenb. XXIV urtea - 2017-12-01 Ezaugarrien aurretik, pertsona

Transcript of 1056 azala:Maquetación 1 30/11/17 12:30 Página 1 … Rubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI...

ELGO

IBAR- 1

056.

zen

b. X

XIV

urte

a - 2

017-

12-0

1

Ezaugarrienaurretik, pertsona

1056 azala:Maquetación 1 30/11/17 12:30 Página 1

1056 azala:Maquetación 1 30/11/17 12:30 Página 2

IRITZIA 3

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik ira-garkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du beregain hartzen Iritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletanadierazitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa An-donegi KAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, AinaraArgoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEALeire Rubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLOTEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAKAmaia Arrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK IbonSerrano, Ana Alberdi, Eire Vila, Manu Sanchez, Unai Vi-llena, Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose LuisAzpillaga, Julen Ansola, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, PaulaHeras, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, IñakiOdriozola, Ander Soraluze, Arantza Etxeberria, Irati Agirre-azaldegi INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.885 aleLEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

Gakoa bezeroari entzutea delaaspaldi xamarretik barneratutageneukan. Zenbait sektoretan,

produktu ona eta prezio lehiakorra iza-tea biziraupenarentzat nahikoa ez delaere ikusi dugu. Produktua beharrean, zer-bitzua eskaintzera zuzentzen ari direnenpresa industrialen jarduna ohikoagoabihurtzen ari da, hainbat lider hala aribaitira.

Dena dakigu bezeroari buruz. Kon-

tsumo produktuei jarraika, beste zen-bait sektoretan salmenta bera baino,

eroslearen datuak eskuratzea bilakatu dafuntsa. “Datuen sektorea” petroleoarenabaino handiagoa da dagoeneko digitali-zazioaren iraultzan. Erosketa ohiturak eza-gututa eta erosketa beharrak aurreikusita(eta sortuta), eskaintza garaitezina osa-tzeko atarian geundeke. Saltzen digute-nek garamatzate gorenera. Perfekzioa oteda dena eskuragarri izatea, nahi dugunapentsatu gabe jasotzea?

Laster produktu gehienak oso pertsonagutxirekin egiteko gai izango garen ga-raiak ere saihestezina dirudi. Adimen arti-fiziala ate joka daukagu, logikamenperaezin berarekin: hobekuntza bizi-

lege duten makinek mugarik ez dute,ondo egiten ez dituztenak bere kabuz zu-zentzeko gai badira. Super inteligentzia!

Gizatasunak aterako al gaitu atakamakur horretatik? Motibazio merkanti-lista hutsetatik ihes egiteak, ase-ezinakuzteak, bezeroaren erresuma zalantzanjartzeak. Gelditzeak, pentsatzeak.Tarte ekonomikoak murrizteak eta gi-zarte kohesionatuagoak garatzeak. En-pleguaren eta heziketaren paradigmaberriak ikuspegi berrietatik lantzeak,pertsonak baliagarriak eta baliotsuaksentiaraziz. Gizabanako gisa lekuaaurkitzeak eta besteei laguntzen aurki-tzeak, parametro ekonomiko soiletatikharatago.

Bezeroa nagusi?

MIKEL ARTOLA

“Perfekzioa ote da dena eskuragarri izatea, nahi duguna pentsatu gabe jasotzea?”

Ekonomilaria

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:32 Página 3

GUTUNAK4

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

u ESKERRAK MIKEL ETXANIZIMikel, eskerrak eman nahi dizkizugu,

zarata ateratzen genuen arren, uneorogugan izan duzun konfiantzagatik. Zuriesker lortu genuen batukadako konpasakentzuteko atseginagoak eta errazagoakizatea. Mila esker.

Haizea Emakume Taldea

u ZORIONAK Merkatu Plazako dendariak zoriondu

nahiko nituzke, ostiralean egin zuten ekin-tzagatik. Bakailao pintxo zoragarriak ba-natu zituzten, giro ederrean etaalaitasunez. Eskerrik asko horrelako ekin-tzak egiteagatik.

M.A.A.

u OHARRA Abenduko jai-zubia dela-eta, aben-

duaren 8an ez da BARRENik egongo, etaberaz, hurrengo alea hilaren 15ean ja-soko duzue.

BARREN

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:32 Página 4

ASTEKO GAIA 5

Taupada antzerki taldea 1977ko udaz-kenean sortu zen, kultura eta euskarasustatzeko helburuarekin. 40 urte pa-satu dira ordutik. 40 urte daramatzateTaupada taldeko kideek oholtzan, eus-karaz antzezten. 40 urtean ari da tau-paka Taupada. Lagun talde batek sortuzuen taldea, baina azken urteetanEdurne Lasak eta Jose Mari Larrañagakosatzen dute taldearen bihotza etaarima. Ibilbide luzea bezain oparoa egindute, eta bidean denetariko uneak biziizan dituzten arren, aurrera jarraitzekoilusioz daude. Bihotzean daramate an-tzerkia, eta 40 urtean ari dira antzer-kiaren bihotzean lanean.

Berrogeigarren urteurreneko ekital-dien artean, bi obra estreinatuko di-tuzte abenduan, Elgoibarko Herriko

Antzokian: Bihotz txatalak eta Ikasgaia.Baina estreinaldi horiek hasiera baino ezdira izango. Udazkenean sortu zuten tal-dea duela lau hamarkada, eta urteurre-neko ospakizunak udazkenetikudazkenera bitartean egingo dituzte.

‘Bihotz txatalak’ gaur, Herriko Antzokian

Bihotz txatalak obra estreinatuko duTaupadak gaur, Herriko Antzokian. Taupa-dan aritzen eta aritu izan direnen biho-tzeko txatalekin egindako antzezlana da.Zortzi esketxen bitartez gizartean sortzendiren gatazka, bidegabekeria, kezka etaustekabeko bizipenak islatu dituzte, kon-plizitatearen bitartez, ikusleei irudimena,enpatia eta ilusioa askatzeko giltza eskai-niz. Edurne Lasak zuzendu du obra, etaJosemari Larrañagak egin ditu teknikarilanak. Mikel Olaizolak aurkeztuko dusaioa, eta Aitor Novak jarriko du musika.

Ekitaldian, bestalde, Manu Sanchezekprestatutako bideo bat ere proiektatukodute. Antzezleak ondorengoak izangodira: Nagore Cid, Jon Olivares, SaraIriondo, Gorka Fernandez, Ibai Leon, AitorGuisasola, Encarni Migales, Ibon He-rrero, Daniele Zelaia, Jon Etxeberria etaAinhoa Zapata.

22:00etan hasiko da obra, eta ordu-beteko iraupena izango du. Sarrerak 10euro balio ditu. Antzezlanaren ostean, En-carni Migalesek prestatutako koktel bere-zia dastatzeko aukera eskainiko dute.

Obra berezia izango da gaurkoa, etaEdurne Lasaren anaia Josemariri eskainikodiote, Taupadaren sorreratik babesa es-kaini ziolako taldeari eta beti laguntzekoprest agertu zelako.

‘Ikasgaia’ antzezlana abenduaren 15ean

Abenduaren 15ean, bestalde, Ikas-gaia antzezlana estreinatuko dute. Eu-gene Ionesko da obraren egilea, etaAngel Ugarteburuk euskaratu du. Kasu ho-netan, Ioneskoren ikasgaia maisuaren etaikaslearen arteko harremanetan presentedagoen izpiritu menperatzailearen karika-tura da. Edurne Lasak zuzendutako obrada, eta Joxemari Larrañagak egin ditu tek-nikari lanak. Antzezleei dagokionean,Sara Iriondo izango da ikaslea eta JonOlivares irakaslea. 22:00etan hasiko daobra, eta ordubete iraungo du. Sarrerak10 euroan jarri dituzte salgai. Pitxintxunerosi daitezke aurrez, eta bestela, egu-nean bertan Herriko Antzokiko lehiatilan.

u TAUPADA ANTZERKI TALDEA: 40 URTE TAUPAKA

- AINHOA ANDONEGI -

‘Bihotz txatalak’ eta ‘Ikasgaia’ obrak estreinatuko dituzte abenduan Herriko Antzokian

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:32 Página 5

MOTZIAN6

Gizon bat erreskatatu zuten joan zen eguenean sutan zegoen etxe batetik

Etxebizitza hutsei buruzkoikerketa egingo du Udalak

Udalak aldi baterako bi lanposturen berri eman du

San Roke kaleko 26. atariko etxe batek su hartu zuen joan zen asteko osteguneguerdian, eta suhiltzaileek bosgarren solairuko balkoi batean babes hartutazegoen bizilaguna erreskatatu behar izan zuten. Suhiltzaileak ailegatu bitar-

teko uneak estuasunez beterikoak izan ziren. Laguntza eske ohiuka aritu zen sutanzegoen etxebizitzako bizilaguna eta lasaitzen ahalegindu ziren kalean zeuden zen-bait herritar. Etxe barrua sugarretan ikus zitekeen kaletik, eta Pedro Migel Urruzunokalerantz ematen duen etxebizitzako balkoian hartu zuen babesa bizilagunak, ma-kurtuta, ketik babes hartu nahian. Suhiltzaileek garabiarekin atera zuten gizona etaanbulantzian artatu zuten eta gero Mendaroko ospitalera eraman zuten.

Sebas Etxanizen aldeko elkarretaratzearekin bat egin zuen Elgoibarko Udalak azaroaren 24an

Sebas Etxaniz preso elgoibartarraren egoera aldatzeko eskatuz elkarreta-ratzea egin zuten Kalegoen plazan barixakuan. 74 urte ditu Sebas Etxanizeketa 15 urte egingo ditu espetxean preso. Villabonako (Asturias) espetxeandago gaur egun. Udaleko Osoko Bilkurak aho batez onartu zuen Etxanizenaldeko mozioa eta bat egin zuen elkarretaratzearekin.

Elgoibarren hutsik dauden etxebizitzen gai-neko ikerketa egiteko 14.900 euro (BEZakanpo) erabiliko ditu Elgoibarko Udalak. Iker-talde Aholkularitza Taldeak egingo du azter-keta, bi helbururekin: Batetik, herrian daudenetxebizitza hutsen kopurua kuantifikatzea; eta,bestetik, etxebizitza huts horien jabeekin, gauregun udalerrian dauden etxebizitza beharreierantzuna ematea laguntzen duten ekimendesberdinen abiaraztea baloratzea. Horreta-rako, Ikertaldeko beharginek etxe jabeentzakogaldetegi bat prestatu dute. Inkestatzaileekikerketa egiazkoa dela frogatzen duen gutunaeramango dute, eta bestela, azalpen bat es-kainiko dute auzotarrek hala eskatzen baldinbadute. Doako 900 101 124 telefono zen-bakia jarri dute zalantzak argitzeko.

Elgoibarko Udalak aldi baterako admi-nistrari laguntzaile bat eta eraikuntzako etaobra zibiletako ingeniari bat kontratatukoditu, Tokiko Enplegu Planaren barruan. Pos-tuetarako beraien burua aurkeztu nahi du-tenek Lanbidera, euskal enplegu zerbitzura,jo behar dute hautagaitza erregistratzeko.Epea datorren abenduaren 5era arteegongo da zabalik. Informazio gehiago-rako www.elgoibar.eus webgunea kontsul-tatu daiteke.

Bakailao pintxo irabazlea San Roke tabernan

‘Alcorta bakailaoak’ Pintxo LehiaketanElgoibarko kanporaketa irabazi zuen pin-txoa salgai jarriko du San Roke kafetegiak. Zapatuan eta domekan, 12:00etatik15:00etara bitartean, jan ahal izango da,3,5 euroan.

Arg.: EH Bildu

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:32 Página 6

MOTZIAN 7

Elikagai bilketa egingo dute gaur eta bihar Elgoibarren

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak janari bilketa egingo du asteburuan Gipuzkoako hainbat herritan, tartean, Elgoibarren.Gizarteratze Mahaiak hartu du bilketaren ardura. Gaur eta bihar egingo dute bilketa, Eroski (Santa Ana eta BernardoEzenarro) eta BM supermerkatuetan, 9:00etatik 21:00etara. Iaz, Sanlok eta C.D. Elgoibarrek ere bat egin zuten kan-

paina honekin, eta guztira, 13.124 kilo janari bildu zituzten Elgoibarren. Elgoibarko Ongizate Sailak eskerrak eman dizkiejanari bilketan lagundu duten boluntarioei.

Egile taldearen aeronautika-arloainauguratzeko ekitaldian parte hartuzuen Iñigo Urkullu lehendakariak barixa-kuan, Ekonomiaren Garapeneko eta Az-piegituretako sailburu Arantxa Tapialagun zuela. Era berean, Ekonomia Sus-tapena, Landa Ingurunea eta LurraldeOrekako diputatu Ainhoa Aizpuruak,Mendaroko alkate Sonia Garcíak, etaEduardo Junkera Egile taldeko lehenda-kariak ere hartu zuten parte. Egile taldeabase teknologikoa duten enpresen koo-perazio bat da, eta Mendaron du bereegoitza. Erabateko Doitasun Mekani-kako jardun nuklearretik sektore desber-

dinak hartzen dituzte. Lehendakariakziurtatu zuenez, Egile taldea berrikuntza-rekin hartutako konpromisoaren adibideda, Eusko Jaurlaritzak planteatutako Bas-

que Industry 4.0 estrategiarekin bat da-torrena. Mendaroko enpresak 15 milioieuro fakturatzea aurreikusi du 2019rakoaeronautika atal berriari esker.

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak Egile enpresa bisitatu zuen Mendaron

Indarkeria matxista salatzeko hainbat ekitaldi egin zituzten asteburuanElgoibarren eta Mendaron

Indarkeria matxistaren kontrako aldarria plazara atera zuten asteburuan Elgoibarren eta Mendaron, azaroaren 25aren hariraantolatutako ekintzetan. Elgoibarren, Haizea emakume taldekoek osatu berri duten batukada taldeak hasi zuen zapatuko ekitaldiaperkusio doinuekin eta irrintziekin. Ondoren, plazan bildutako lagunek ordu laurdeneko elkarretaratzea egin zuten, isilean. Eraberean, feminismoaren ideiak zabaltzeko sortu zuten Narrutsik taldekoek antolatuta, Woman in black ekimena egin zuten. Beltzezjantzita, indarkeria matxistak hil dituen emakumeak gogoratu zituzten lurrean euren siluetak marraztuz, udaletxeko arkupeetan. Gero,emakumeen ikur handi bat osatu zuten Narrutsikeko kideek Kalebarren plazan. Mendaron, berriz, barixakuan egin zuten Womanin black ekimena. Bigarren urtez jarraian antolatu zuen Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak. Gizonek hildako emakumeak go-gorarazi zituzten izen-abizenekin.

Elgoibar Mendaro

Arg.: Jaurlaritza

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:32 Página 7

ERREPORTAJEA8

Elkarrekin, inklusioaren aldeAbenduaren 3a ez da Euskararen Nazioarteko Eguna bakarrik. Ezintasunen bat dutenen eguna ere bada abenduaren 3a, eta aitzakia horihartuta, Nuala elkarteko lagunak ekarri ditugu gurera. Aniztasun funtzionala edo adimen urritasuna duten pertsonen guraso eta lagunentaldea da Nuala, eta elkartea sortu zutenetik gogor ari dira euren seme-alaben bizitza hobetu eta aniztasun funtzionalak bistaratzekoahaleginean, benetako inklusioaren alde borrokan. Taldeak babesa eman die, eta baita eguneroko lanean jarraitzeko indarra ere, eta ho-rregatik deia egin diete euren egoera berean egon daitezkeen gurasoei Nualara gerturatzeko. Harremanetarako: [email protected]/ www.facebook.com/nualaelkartea.

Denok gara jenioak, baina arraina arbolara igotzeko duentrebetasunaren arabera epaitzen badugu, hark idiota delasinistuko du”. Albert Einstein ikertzaile handiaren berbak

dira (1879-1955) eta ekitatearen alde egiteko eta bereziki gauregungo Hezkuntza sistemaren inguruan gogoeta egitera bultza-tzeko erabili izan dira sarri. Nuala elkartekoek ere oso bere egitendituzte hitz horiek. Aniztasun funtziolana edo adimen urritasunaduten pertsonen guraso eta lagun taldea da Nuala, eta gauregun, 5 eta 20 urte bitarteko hamabi neska-mutilen familiak osa-tzen dute [Elgoibarkoak dira 11, eta bestea, Mendarokoa].Nuala Gardner eskoziarrari zor dio izena elkarteak, eta heinhandi batean, izana ere bai, Gardnerrekin egindako solasaldi

baten ostean sortu zutelako elkartea, 2016an. Nuala Gardnerautismoa duten bi seme-alabaren ama da, eta 2015eko azaroanAnateusk elkarteak eta Udalak gonbidatuta Elgoibarrera hitzaldiaematera etorri zen egunean ezagutu zuten Nuala elkarteko lagu-nek, haren istorioa askori ezaguna zitzaien arren ordurako. Etxeanbizitakoaz jardun zuen Gardnerrek Elgoibarren, semeari eskaini-tako After Thomas liburuan bildutako gogoetez, eta hari entzun-dako kontuak irakaspen handia izan zitzaiela aitortu dute MiriamAldazabal, Brigida Iriondo eta Erminio De Carlo Nualako elkar-tekideek. Autismoa duen semea dute Aldazabalek eta Iriondok,eta garun-paralisia duen alaba Erminiok. Guraso dira, minak el-kartu ditu, eta borroka bat bera konpartitzen dute: euren seme-ala-

- AINARA ARGOITIA-

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:32 Página 8

ERREPORTAJEA 9

ben bizitza hobetzea, aniztasun funtzionalak bistaratzea eta be-netako inklusioaren alde egitea.

“Denok ditugu gaitasunak, denok gauza bera egiteko gaiizan ez arren. Har dezagun kontuan pertsona bakoitzaren gaita-suna, ez soilik haren desgaitasuna. Pertsona da lehenengo, etagero datoz ezaugarriak; eta ez alderantziz”, dio Miriam Aldaza-balek. Aniztasunari balioa emango dion gizarte inklusiboa ames-ten dute. “Gure ahaleginak ez doaz integrazioaren alde,inklusioaren alde baizik”, jaso dute Facebookeko orrialdean ere.Hezkuntzara ekarrita, hauxe: behar bereziak dituzten umeak be-tiko eskoletan sartzea (integrazioa) ez da nahikoa. Ume horieigarrantzia handiagoa eman behar zaie, beraiek ere badutelakoikasteko eta irakasteko ahalmena, eta hezkuntza jasotzeko esku-bidea, baina horretarako, ikastetxea edo hezkuntza prozesuabera da umeari egokitu behar zaiona, eta ez alderantziz.

Ez da erraza, baina eskubideez ari garela, erraza ez izateaezin da sekula traba izan. Ez da erraza guraso hauen egunero-koa ere, baina zailtasunak adoretuta ari dira, eskubidez dago-kiena eskatzen.

5 urteko semea du Brigida Iriondok eta haurrak 2 urte zitue-nean diagnostikatu zioten autismoa. “Sekulako kolpea izan zen,imajina dezakezun bezala”. “Ohikoa da hori. Diagnostikoa tra-gatzea ez da inondik inora erraza. Zergatik gertatu behar zaiguhau guri? Zer egin dugu? Egia da gertatzen ari zaiguna?. Zailada ulertzea eta zailagoa onartzea, eta denok gainditu behar iza-

ten dugu dolua. Pertsonaren arabera, motzagoa edo luzeagoaizan daiteke, baina sekula ez da bi eguneko kontua”, azaldu duDe Carlok. “Onartu behar duzu zure seme-alabak ezintasun psi-kologiko bat daukala, eta era berean, onartu behar duzu gizar-tearen parte handi batek ez duela arazo honen berri eta zuritokatuko zaizula hori bistaratzea. Ez da borroka erraza”, gehitudu. Diagnostikoa emateaz batera, halakotarako protokoloa jar-tzen dute martxan osasun-etxeetan eta euren seme-alabak dutenadimen urritasun bera dutenen elkarteetara bideratzen dituzte gu-rasoak. “Ezinbesteko laguntza da hori. Lehenengo babesa. Gu-rasoak oso bakarrik sentitzen garelako, oso galduta, tokatzenzaizunera arte inork ez dakielako behar beste kontu hauei buruz”,kontatu du Iriondok. Gautenara, Autismoaren Gipuzkoako Elkar-tera, bideratu zituzten sendagileak Iriondo, Aldazabal eta haienbikotekideak, eta hantxe jaso zituzten lehenengo argibideak. “Se-meari nola lagundu azaltzen dizu psikologo batek, aurrera egi-teko ezinbestekoa”, argitu du Aldazabalek. Baina hori bezaingarrantzitsua izaten da askotan gaitasunak ikusten laguntzea.“Guraso batzuei ere kostatzen zaie batzuetan. Garai batean, ez-kutatu egiten ziren ume hauek, baina ‘gaituak’ eta ‘ezinduak’ be-reiztea aurrehistoriako kontua iruditzen zait niri, XXI. mendekoabaino gehiago. Denok pertsonak baldin bagara, zergaitik bidalibehar ditugu gure seme-alabak bide paralelo batetik”, esan duhorren harira De Carlok. “Zergatik ibili behar da gurea piszinanondoko bidean, gainerako umeengandik bereizita? Sar dezatela

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:32 Página 9

ERREPORTAJEA

gainerakoekin taldean etajarri dezatela talderakobeste begirale bat, batekbakarrik ezingo du-eta”,gehitu du horren hariraIriondok.

Aniztasun funtziona-lak ageriko egitea dutelehentasun, agerikoadena, ikusten dena, errazago ulertzen eta onartzen delako. “Ez-jakintasuna da txarrena. Etxean bertan ere igarri dut nik. Ume-umetatik gureak besteekin batera ibiliko balira leku guztietangainerakoek ez liekete horrenbeste erreparatuko gureen ezinei.Ez lukete bururik jiratuko nire alaba ondotik pasatzean”, dio DeCarlok. Hori iraultzeko lan egin behar dela iruditzen zaio Alda-zabali ere. Inposatutako diskurtso kategorikoa desegin beharda, “mendekoak” eta “desgaituak” izendapenak bertan beheralaga. “Bizitzako uneren batean denok izan gara edo izangogara mendeko edo gaur baino mendekoago. Ez dezagun horiahaztu”, gehitu du Aldazabalek.

Aurrerapausoak eta erronkakPausoak eman direla aitortu dute, bereziki azken hama-

bost urteotan, baina oraindik zer hobetu asko dago, baitahezkuntza arautuan ere, ustez gai honen inguruan gogoetahandiena egin den esparruan. Ez dute aparteko ezer eska-tzen; besteek dituzten aukera berdinak izatea baizik. “Esku-bidez dagokiguna eskatzen dugu, eta ematen du limosnaeskean gabiltzala. Kiroldegiko arranpala eskatzen ari nintze-nean ere direnak eta bi entzun behar izan nituen. Eta begira

zer ari nintzen eskatzen. Neuk neukan orduan beharra, bainaez nintzen niretzat eskatzen ari. Bihar zuk ere izan dezakezupremia”. Lortutakoa ez da nahikoa, hala ere. ElgoibarkoUdalari, Elgoibarko Izarrari eta beste eragile batzuei eskergauza asko lortu dituztela nabarmendu dute, bereziki aisial-diko eskaintzan, eta esker ona agertu diete. Baina badutekezka bat ere. Umetan adimen urritasunak ez dira horren age-rikoak izaten, baina adinarekin gehiago nabarmentzen dira,eta hutsune handiak aurreikusten dituzte. “Nerabe izatera iris-ten dira umeak eta askok haur txikiei bezala hitz egiten diete;ume ikusten dituzte, baina ez dira umeak. Euren adinekoenbehar eta interesak dituzte. Hor lan handia dugu egiteko”,zehaztu du Aldazabalek. Naluako nerabeak bi zapatuzbehin elkartzen dira, aisia elkarrekin pasatzeko, 18 bat urtebetetakoan zaila zaielako euren adinekoen artean lekua bi-latzea, baina behintzat, gazteak dauden lekuetara elkarrekinjoateko bidea egin dute. Hala ere, esan gabe doa Elgoi-barko eta Mendaroko gazte hauek ez dituztela hiri handia-goetan euren ezaugarri berekoek dituzten beste aukera.

Badago beraz zer sortu. Seme-alaben eskubideak berma-tzean jarri dute lehentasuna gurasoek. Helburu horrekin, hain-

bat ekintza egin dituzte Udalarenlaguntzarekin, tartean terapia-saio ezber-dinak, eta ekintza berriak ere iragarri di-tuzte gai hau gizarteratzeko eta aliantzaksortzeko. Abendurako programa ere osatudute. Hona hemen.

Abenduaren 13an, Kultur Etxekohitzaldi gelan 19:00etan.Zaintzaileak zaintzen. ‘Min emozionaleanbarrena. Kulpa eta frustrazioa’. Hizlaria:Amaia Saenz Aurtenetxe, Bideaneko tera-peuta

Abenduaren 18an, Kultur Etxekohitzaldi gelan, 19:00etan‘Etorkizuna prestatzen’. Hizlaria: ConchiRodriguez Atzegi fundazioko arduraduna.

10

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:32 Página 10

11K ilibarren Kontzezio azoka

Bihar, larunbata, egingo dute Men-daron Kontzezio egunaren bueltanantolatu ohi duten izen bereko

azoka. Eta ohiko barazki eta ganaduazokaren harira, hainbat ekintza antolatuditu Udalak, Debemenen eta herriko hain-bat eragileren laguntzarekin. 9:30an za-balduko dute azoka eta baserrikojenerorik onena dastatu eta erosteko au-kera izango da frontoian. Sagardo lehia-ketak ere ez du hutsik egin azkenekourteoetako egitarauan, eta aurten Menda-roko Txirrindulari Elkarteko eta LizarpeMendi Klubeko bazkideak ibiliko dira11:00etatik aurrera sagardoa zerbitzen.Tarte horretan Ahobizi eta Belarriprest pe-gatinak banatuko dituzte euskara egin be-harraz kontzientziatzeko.

Eguerdian, 12:00etan, Menda-roko trikitixa taldeko neska-mutilak kale-jiran irtengo dira Azpilgoetatik etadantza-saioa eskainiko dute plazan,eta 12:30etik aurrera, Izetako idiek ti-ratutako gurdian ibiltzeko aukera zabal-duko dute. Usansoloko joaldunak eregonbidatu dituzte aurten, eta13:00etan irtengo dira kalejiran. Joal-

dunen zintzarri hotsekin batera, hasikodute sari-banaketa ekitaldia, plazanbertan.

Egitarauan eten bat egingo dagero, 18:00ak aldera arte, biharkoakuadrillan edo taldean bazkaltzekoeguna izaten dutelako mendaroarrek,baina arratsaldean ere izango da zerikusi eta zertaz gozatua. Hasteko,16:30ean, kontzertua eskainiko du he-rriko Jo ta Ito talde gazteak, Gazte-txean. 18:00etan, berriz, ElgoibarkoHaritz dantza taldekoen dantza ema-

naldia ikusteko aukera izango da pla-zan, eta tarte hori Maite Maiora mendikorrikalariari esker ona agertzeko balia-tuko du Udalak. Munduko mendiko ko-rrikalari osoena izendatu dute Maiora,eta egindako ibilbide biribilagatik zo-riondu eta Mendaroren izena munduanbarrena zabaldu izanagatik eskerrakemango dizkiote. Ondoren, basetxerriizendapeneko saiheski-errea dastatzekoaukera izango da, eta baita Guri 5erromeria talde gabiriarrarekin dantzaegitekoa ere.

Baserriko jenero onena, Haritz dantza taldekoen saioa eta Maite Maiorari esker on ekitaldia izango ditu bihar Kontzezio azokak

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:32 Página 11

lentzeroren zakua

1. Tratu gertukoagoa eta pertsonalizatua eskaintzen dizutelako.

2. Aholkatzen dizutelako, eta era horretan zure konfiantza irabazten dutelako.

4. Gertuan erosita, hemen bertakoa balioesten duzulako.

5. Hemen bertako identitate kulturala zaintzen duzulako.

6. Gure bizilagunak direlako eta etxetik gertu ditugulako.

7. Auzoetako gizatasuna mantentzen dutelako, eta gizarte harremanak sustatu

8. Bizia ematen dietelako gure auzoei, eta askok auzoetako jaiak antolatzen eta auzoetan egiten diren ekin-

tzetan laguntzen dutelako.

9. Eskaparateek kaleak janzten dituztelako.

10. Denda handien aldean, enplegu egonkorragoa eta kalitatezkoagoa sortzen dutelako.

Zergatik erosten duzu auzoko denda txikian?

OGehigarri honetan aurkituko dituzun bole-toekin deskontuak eskuratuko dituzu,abenduaren 1tik 14ra arte. Erosketa ba-koitzeko boleto bakarra erabili daiteke, etaezin zaizkie bestelako deskontuei gehitu.

12

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:32 Página 12

13

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:32 Página 13

ELKARRIZKETAK

52. Durangoko azoka

Durangoko Azokak 400 nobedade eta 200 kultur ekitaldi baino gehiago izango ditu aurten, eta nobedadeen artean badira elgoibartarrenlanak ere. Uxue Alberdik bost liburu aurkeztuko ditu, Haur eta Gazte literaturako lau ale Elkar argitaratxearekin eta Jenisjoplin eleberria,Susarekin. Jasone Osorok, berriz, Gazte literaturako bi lan aurkeztuko ditu Elkarrekin, ‘Casting-a’ eta ‘Eskularru beltzak’, eta Danele Sa-rriugartek itzulpen lan bat aurkeztuko du: Geoff Rodkey idazle estatubatuarraren Tapper bikiak bildumako hirugarrena, ‘Tapper bikiak le-hendakari’. Abenduaren 6an zabalduko dute azoka, eta hilaren 10a bitartean, jendez, erakusmahaiz eta ekitaldiz beteta egongo da espaziohori. Orrialde hauetan euren lan berriez galdetu diegu gure idazleei.

w ‘Tapper bikiak lehendakari’, bildu-mako hirugarren lana. Egiguzu la-burpen bat. Zeri buruz ari da?

Bildumako hirugarren alea da hau,eta Claudia eta Reese Tapper neba-arreben arteko istilu eta borrokak dira

nobelaren ardatza. Culvert eskolakoseigarren mailako ikasleak dira Clau-dia eta Reese eta adin horretako neska-mutilei zuzendutako liburua da berez.Kontua da eskolako ikaskideen ordez-karia aukeratzeko unea dutela eskolan,eta Claudiak, ikasleen gobernuko buruizana denez aurrez ere, erabakiko dulehendakari kargurako aurkeztea. Uste-kabea izango du, baina, Reese ereaurkeztuko delako kargu horretarako.Izan ere, eskolan debekatuta dute fut-bolean jokatzea eta futbolzaleen inte-resak defendatu nahiko ditu Reesek,bera ere hautagai bihurtuta. Hori daabiapuntua, baina hortik aurrera bestemila kontu gertatuko dira, mila aldre-beskeria eta kontu xelebre. Ez da liburumorala, baina bai laguntasunari balioaematen diona. Tapper bikiak betidaude elkarrekin lehian, baina azkene-rako beti konpontzen dira.w Ez da hau zure lehen itzulpen-lana.Bide bat egin duzu. Nola ikustenduzu itzulpegintza?

Ez naiz itzulpegintzara bakarrik de-dikatzen, baina bai, itzultzen ditut testuliterarioak ez diren lan batzuk ere tar-teka. Hala ere, tartekako lan batzuk

dira, eta ez nago itzulpegintzaz oroko-rrean hitz egiteko moduan, ez duda-lako ezagutzen, adibidez,administrazioko itzultzaileen lana. Libu-ruak itzultzea beste esperientzia batda. Liburu bakoitzaren helburua zeinden aztertu behar duzu eta horretaraegokitu itzulpena bera ere, baina bai,liburuak itzultzen asko ari naiz ikasteneta izugarri eskertzen diet nigan sinistudutenei. Asko ikasi dut zuzentzaileekegindako zuzenketekin eta ekarpene-kin, bereziki Angela Davisen ‘Emaku-meak, arraza eta klasea’ liburuarekin.Oso gustura gelditu nintzen itzulpen lanhorrekin, nahiz berriro irakurtzen hastennaizenean topatzen ditudan bestemodu batera esango nituzkeen kontuakere. Betikoa da.w Euskaldunon Egunkaria-k eta Be-rria egunkariak genero gaietan izanduten eragina ikertzeko beka ere ira-bazi duzu taldean. Labur, zer da?

Bai, dokumental bat egingo duguEgunkaria-k eta Berria-k genero gaietanizandako eraginaz. Gidoia aurkeztudugu, baina oraindik ez gara hasi la-nean, eta ez nago askoz gehiago esa-teko moduan.

u DANELE SARRIUGARTE IDAZLEA ETA ITZULTZAILEA

“Tapper neba-arreba bikienarteko istilu eta borrokak dira

nobelaren ardatza”

Tapper bikien sorta arrakastatsuko hiruga-rren alea ekarri du euskarara Danele Sa-rriugartek Elkar argitaletxearentzat(Elgoibar, 1989): ‘Tapper bikiak lehenda-kari’. Orain arte bi liburu kaleratu ditu ar-gitaletxe berak, ‘Tapper bikiak gerran’ eta‘Tapper bikiak New York astintzen’, etaSarriugartek itzuli ditu biak euskarara.

- AINARA ARGOITIA -

14

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:32 Página 14

ELKARRIZKETAK

“Sorkuntzak, sortzaileak eta hartzaileak bategiten duten topagunea da Durangoko azoka”

‘Eskularru beltzak’ gazteentzako bildu-mako lehen bi liburuak aurkeztuko ditu Ja-sone Osorok (Elgoibar, 1971) Durangokoazokan: Eskularru beltzak eta Casting-a.Zapatuan, abenduaren 9an, Ahotseneanizango da liburuak aurkezten eta, eta 8aneta 9an liburuak sinatzen egongo da. Lauliburuz osatutako bilduma da EskularruBeltzak. Aurten idatzi ditu lehenengo biak,eta datorren urterako argitaratuko ditu on-dorengoak.

w Zein mezu zabaldu nahi izan duzu‘Eskularru Beltzak’ bildumarekin?

Orain arte gazteentzat idatzi izan du-danean helburu nagusia beti izan da gaz-teak entretenitzea, irakurzaletzea etaliteraturara erakartzea. Oraingoan, hel-buru hori ahaztu gabe, balore batzuktransmititu nahi izan ditut. Batetik, desber-dintasunari garrantzia eman diot. Pertso-naiak oso desberdinak dira: liderra,gizajoa, hitz-totela, harrera etxeetan biziizan dena... Bakoitzak bere ikuspegitikkontatuko du istorioa, eta irakurlea batekinedo bestearekin identifikatuko da. Bestemezu garrantzitsu bat ere helarazi nahidut: ahulak diruditenak askotan ez direlahain ahulak, eta indartsuak diruditenek,aldiz, badituztela euren ahultasunak. Horidena biltzeko boxeoaren metafora erabilidut. Alde batetik boxeoa kirol biolentoada, baina beste alde batetik, bizitzarenmetafora da, bizitza bera ere borroka de-lako. Boxealariak jakin egin behar du kol-peak ematen, baina baita ere jasotzeneta lurrera erortzean altxatzen. w Zein harreman izan duzu zuk boxeo-arekin?

Ez dut sekula boxeoarekin harremanikizan, eta aurreiritzi negatiboa neukan. Bil-

duma hau idazteko boxeo konbateak ikusiditut zuzenean eta nire iritzia aldatu dut.Ez naiz zaletu, eta ez dut esango orainboxeoa maite dudanik, baina ikasi dut bo-xeoa ulertzen. Boxeoaren alderdi positi-boarekin geratzen naiz. w Bilduma izaerarekin idatzi duzun es-treinakoa izan da.

Bai. Elkar argitaletxeak eskatu zidangazteentzako lau liburuz osatutako bil-duma bat idazteko. Horrek hasieratikplangintza bat eskatzen du. Nik argi neu-kan ez nuela nahi protagonista bakarreanzentratu, beraz, liburu batetik bestera pro-tagonismoa aldatu egingo da. Momentuzbi liburu argitaratu ditut, hirugarrena idaz-ten nabil eta laugarrena datorren urteanidatziko dut. w Zein alorretan idazten duzu gustu-roen?

Heldu, haur zein gazteentzat idaztera-koan garrantzitsuena istorioan sinistea da,bestela oso zaila delako mezua transmiti-tzea. Ni gazteentzako literaturan gehiagodibertitzen naiz. Ez dut esan nahi hartzailegazteak errazak direnik, baina helduen-

tzako idazten beste karga bat sentitzendut. Greta idatzi nuenetik Hamabietanbermuta idaztera hamabi bat urte pasatuziren. Dena dela, badaukat helduentzakoistorio bat, eta bilduma honen ostean ha-siko naiz idazten. w Zer da Durangoko azoka euskal idaz-leentzat?

Sorkuntzak, sortzaileak eta hartzaileaktopo egiten duten topagunea da. Idazleeketa musikariek euren lanak aurkezteko etasaltzeko lekua ere bada, eta hartzaileakzuzenean ezagutzeko gunea ere bai.Hartueman zuzenerako foro bat da. w Zein egoeratan ikusten duzu euskal li-teratura?

Asko argitaratzen da euskaraz, ba-tzuen ustez gehiegi, agian, gero ez de-lako horrenbeste irakurtzen. Baina nireustez beharrezkoa da argitaratzea. Ira-kurzaletzeko garrantzitsua da askota-riko liburuak argitaratzea,irakurzaletasuna bultzatzeko aukera es-kaini behar zaiolako hartzaileari. Sor-kuntzari dagokionean garai oneandago euskal literatura.

u JASONE OSORO IDAZLEA

- AINHOA ANDONEGI -

15

Jasone Osoro eta Joseba Larratxa, Josevisky, bildumaren ilustratzailea. Arg.: Ikorkotx.

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:32 Página 15

ELKARRIZKETAK16

w Nobelan gai asko kontatu dituzu, su-frimendu handiak. Eskertzen da esateakostatu zaigun gauza asko esateko eginduzun ahalegin hori. Zeuk ere halakozerbait aitortu duzu.

Bai, nobela plataforma bat izan da ni-retzat bestela esango ez nituenak esateko.Iruditzen zait denok sentitzen dugula hain-bat hitz esanahiz hustuta daudela eta, po-litikaz hitz egiten dugunean, ez dakigulaondokoak nola entzungo dituen gure hi-tzak, batetik, hitzak eurak gastatuta, esa-nahiz hustuta edo manipulatutadaudelako, eta bestetik, gatazkaren gor-dinak bandotan banatuta eduki gaitue-lako eta esaten zenari baino gehiagoerreparatu izan diogulako esaten zuenari.Nobela honek aukera eman dit pertso-naia bat marraztu eta haren ertz guztiaketa iragana erakusteko, eta hala, irakur-leak, ideia politikoetara iritsi denerako,oso argi ikusi du Nagoreren ideia guztihoriek nondik sortuak diren: ahultasunetikbatzuetan, indarretik beste batzuetan, kon-traesanetik beste zenbaitetan...

Baina, jakina, hizketan edo bertsotanari garela, ez dugu uneoro informazioguzti hori izaten. Gure solaskideen iraga-naz oso gutxi dakigu, ez dakigu ezer mo-mentu jakin horretan bizi duen egoeraemozionalaz, eta besteek ere ez dakiteguk nondik hitz egiten dugun.w Gai asko landu dituzu, baina denakpertsonaia baten inguruan: Nagore

Vargas, emakume errebelde, ausart etaerosotasunaren kontra egiteko hezita-koa. Hain marraztu duzu ondo, norbai-tek pentsa dezakeela autobiografikotikasko duela, baina zure buelta ezagu-tuta, ez du ematen.

Niretik asko dauka, baina ez, ez daautobiografikoa. Aita Espainiatik etorritakoetorkina du Nagorek, langile klasekoakdira, langile auzo batean bizi direnak, etabai, gure gurasoak ere langileak dira,baina konturatu naiz langile-klasean eremailak daudela. Gure nerabezaroan,denok klase ertainekoak ginela saldu zi-guten, baina 13 bat urterekin Instituturapasatu ginenean eta inguruko herrietako-ekin batu ginenean, konturatu nintzen horidena gezurra zela.

Nagore Vargasek berak ere bazte-rreko errebeldeak eta errebelde ideologi-koak bereizten ditu, eta nire kasuan, nireiraganagatik-edo, beharbada normala-

goa izango nuen errebelde ideologikoen-gana biltzea, baina ez, nik bazterrekoerrebeldekoak egin nituen lagun Institu-tuan, erdal familiatik zetozenak eta gureabaino etxe pobreagoetan bizi zirenak.Nerabe zarela beti pentsatzen duzu zureetxea normala dela, baina gure etxekolurra egurrezkoa zen, bitrozeramika ge-neukan, gasa sartzen hasi zirenean gasasartu genuen, liburu pila bat geneuzkaneta ordenagailuak iritsi zirenean, etxeratugenuen guk ere bat. Ezagutu nituen,baina, libururik gabeko etxeak, alfabetatugabeko gurasoak zituzten lagunak, be-raien seme-alabei notak eskatzen ez ziz-kieten gurasoak eta tabernetan eta kaleanhazitako umeak, eta orduan konturatu nin-tzen oso eremu babestutik nentorrela ni,kulturari garrantzia ematen zioten leku ba-tetik eta zaintza gertukoari eta haurrenpausoak jarraitzeari garrantzia handiaematen zion familia batetik, eta konturatu

“Ez dut inor errudun sentiarazi nahi, baina bai klaseari buruzko gogoeta egitera bultzatu irakurlea”

Nagore Vargas emakume zailduaren isto-rioa kontatu du Uxue Alberdik (Elgoibar,1986) Susa argitaletxearekin argitaratuberri duen azken lanean, Jenisjoplin elebe-rrian, eta zeharka, Euskal Herriak azkenurteetan bizi izandako gatazka gordinarenkontakizuna ere egin du. Elgoibarren ereaurkeztu zuen liburua, eta ekitaldi harenlaburpena www.barren.eus webguneanduzue ikusgai.

- AINARA ARGOITIA -

u UXUE ALBERDIIDAZLEA

Arg.: Dani Blanco

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:32 Página 16

ELKARRIZKETAK

nintzen pribilejio horiek klasearekin lotutazeudela. Gerora ezagutu dut baita erebenetako langile klase horretatik etorritakojendea, oso ezkertiarra zena, ideologikokioso politizatua, eta bat egin dugu euskal-tzaletasunaren edo herriaren askapene-rako beste borroka batzuetan. Aspalditikneukan hori dena kontatzeko gogoa etaidentitateez eta identitatearen berrasma-tzeari buruz hitz egiteko nahia, maila per-tsonalean nahiz kolektiboan. w “Ez nintzen kontra egitera ausartu,baietz egin nion buruaz, nire baitan ta-xuzko euskaldunak nor ziren argi neu-kan arren: ikastolakoak, arratsaldeetansolfeora, euskal dantzara eta ingele-sezko klase partikularretara joaten zi-renak...”, diozu. Erruduntasunetikidatzita dagoela ematen du.

Ikastolei aitortu behar zaie egindakolana. Oso beharrezkoak izan dira eta diraoraindik ere, baina iruditzen zait begiratubehar dugula beste alderdi batetik ere. Ezdut uste euskaldunen kasuan autoflajela-zioa denik inondik inora eraikitzekobidea, iruditzen zaidalako komunitate za-paldu bat garela eta bizirauteko estrate-giak landu ditugula eta lantzen jarraitubeharko dugula, baina hori alde baterautzita, bai iruditzen zait eskoletan eta ikas-toletan ez dela klasearen gaia landu, ge-neroarena eta jatorriarena landu direnbezala. Atzera begira jarrita, konturatzennaiz eskolaz kanpoko jardueretan genbil-tzan gehienok ikastolakoak ginela sasoibatean eta beste eskola publikoetakoumeak gehiago zebiltzala kalean, eta pro-portzioan, jende pobre gehiago zegoelaeskola publikoetan ikastolan baino. Etaoraindik ere esaten da aisian eta udanegiten dela nabarmenen umeen artekoklase diferentzia. Eta ez dut erruduntasu-netik bizi, baina kokoteko bat bai emanniola neure buruari nerabezaroan, ustenuelako euskaldun bakarrak ikastolakoakginela. Ez dut inor errudun sentiarazi nahi,baina klasearen inguruan gogoeta bategitera bultzatu nahi dut irakurlea, zapal-dua dena ez delako zapaldua eremu guz-tietan, eta pribilejioduna ez delako betipribilejioduna.

w “Jarrera bati luzaroegi heltzeakahuldu egiten gaitin”, dio Irantzuk libu-ruan, eta oskoletik askatu berri den ota-rrain zaurgarriaren figurarekinamaitzen duzu obra. Herri honen histo-riak ere badu hortik zerbait. Ala?

Otarrainaren metafora Nagoreri da-gokio. Eraiki duen armadura gogor horrekhondamenera darama eta bere burua be-rrasmatu behar du, baina oraindik kan-pora begirako jantzi berria ez dio eraikibere buruari, eta zalantzaz beteta dago.Eta gauza bera gertatzen zaio derrigorbere burua defendatu behar duen edo-zein pertsona edo kolektibori. Herri gisa,oso gatazka gordina bizitakoak gara etabizitzen ari gara, eta horrek eraman gaitumomentu batzuetan armadura bat eraiki-tzera, jarrera epikoak hartzera, gure kon-traesanak ez erakustera eta gure minaketa zalantzak isiltzera. Gatazkaren inten-tsitatea bolumenez apaldu den honetan,baina, arrakaletatik min zaharrak, kontra-esanak eta zalantzak agertzen hasi dira,eta oso zaila ari zaigu egiten horiek moduosasuntsu batean kudeatzea, besteakbeste errelatoen gerra ere hor dagoelako.Ematen du askeago garela gure emo-zioak agertzeko eta besteekin enpatiza-tzeko, baina errelatoaren kontuantrabatzen gara. w Bada pertsonaia bat, Luka, oso dei-garria egin zaidana. Freenlace-a da,aberri gabea, baina berak ematen dulasaitasuna. Izugarria iruditu zait Luka.

Badaude izaera batzuk zarata handiaegiten dutenak eta oso sendoak dirutenak,baina gero pixka bat hazka eginez gero,konturatzen zara ahuletik ere badutela.Luka esango nuke oso izaera sendokoadela, baina ez duela zaratarik egiten. Li-burua idazten ari nintzela La sociabilidaddel sur izenburuko artikulua irakurri nuen.

Hegoaldeko herrietan ondo bizitzearengakoak zeintzuk ziren azaltzen du: den-borari denbora ematea, lasai bizitzea,jendetasuna, gauzak zeharka esatekogaitasuna... Eta liburuan, Nagoreren mo-menturik gogorrenean, Lukak jolasetik har-tzen du kontua, desdramatizatu egiten duegoera eta arrazoiari karga kendu. Hortikasko dugu ikasteko. Lukak balio izan dit,era berean, identitate esentzialetatik ihesegiteko. Askotan identitateaz hitz egitendugunean, badirudi esentzia batez ari ga-rela. ‘Zergatik gara euskaldunak?’ galde-rari arrazoi bat bilatzen ari gatzaizkio, etaLuka, ez. Luka aberri gabea da, eta eus-kalduna da hala izatea erabaki duelako.Identitate askorekin gertatzen zaigu hori.Nagorek identitate berria eraiki behar du,eta horregatik jarri diot Luka ondoan, lek-ziorik eman gabe berak behar duen pa-txada emateko. w Zure laugarren luzea da, baina irudi-tzen zait nobela honen egitura osatzekolan handia hartu duzula, salto bat emanduzula.

Hiru urteko lana izan da, eta bai,orain arte idatzi dudan lanik konplexuenada, hainbat ertzetatik idatzi behar izan du-dalako eta pertsonaia, tonu eta espazioasko kudeatu behar izan ditudalako,baina hala ere, jende askok esan dit sal-toaren kontu hori eta alarma batzuk piztuzaizkit. Eta sentitzen dut orain artekoa de-fendatzeko gogoa. Lanei buruz egitendugun balorazio horretan beste kontu batere sartzen da sarri, eta ez dut esaten zukhala diozunik, baina nobela irakurri ez du-tenek ere aipatu didate salto hori eta nagodela politikaz eta arazo sozialez hitz egindudalako, maskulinotzat jo izan diren gau-zetaz. Maskulinotzat ditugun gauzetaz arigarenez, uste dugu serioa dela. Ipuinetanaskoz gehiago abiatzen gara sentsazioe-tatik eta emozioetatik, baina esan beharrikez dago intuizioetan eta emozioetan ara-katze horretatik ere ateratzen dela funda-mentu handia. Hala ere, ipuinari bainoerrazago ematen zaio balioa nobelari,eta emozioei eta intuizioei baino erra-zago ematen zaio balioa pentsamen-duari.

“Aspalditik neukanidentitateez eta identitatearen

berrasmatzeari buruzidazteko gogoa”

52. Durangoko azoka 17

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:32 Página 17

KULTURA18

Herriko Antzokia txiki geratu zen Txomin Mujikakzuzendari gisa eskaini zuen azken kontzertuan

Santa Zezilia Eguneko kontzertuberezia eskaini zuen domekanUdal Musika Bandak, baina aur-

tengoa are bereziagoa izan zen, izanere, Txomin Mujikak zuzendari gisa es-kaintzen zuen azkena izan zen-eta.Omenaldi berezia eta hunkigarria eginzioten bandako kideek eta lagunekTxomin Mujikari. Herriko Antzokia txikigeratu zen, eta hainbat herritar antzo-kira sartu ezinda geratu ziren kanpoan.Txomin Mujika Latxak berak esango lu-keen moduan "apoteosikoa" izan zen.Ezustez eta opariz beteriko omenaldiajaso zuen Txomin Mujikak. Bere bizi-tzako eta musikari gisa egin duen ibil-bideko argazkiekin osatutako bideobat jarri zioten lehenengo, eta hunkituegin zen. Elgoibarko alkate Ane Bei-tiak, intsignia eta pergaminu bat opa-

ritu zizkion Udalaren izenean, eta ban-dako kideek ere koadro bat eman zio-ten. Bandako kide izandako hainbatlagun ere igo ziren oholtzara, eta mu-sika munduko beste hainbat lagunen

mezuak ere jaso zituen bideo bidez.Mujikak eskerrak eman zizkien ban-dako kideei, omenaldia prestatu zutenguztiei eta familiari, bereziki, emazte-ari, izan duen pazientziagatik.

Aurtengo eguberrietako bertso jaialdirako sarreren aurre-salmenta abenduaren 11tik 22ra itzango dela jakinarazi dute ElgoibarkoIzarrako arduradunek. Sarrerak Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen egoitzan eros daitezke epe horretan, eta, ondoren, sarrerarik ge-ratzen bada, egunean bertan kiroldegian jarriko dituzte salgai. Sarreren prezioa 11 eurokoa da (Elgoibarko Izarrako bazkideek,10 euro). Abenduaren 28rako antolatu du Elgoibarko Izarrak Eguberrietako bertso jaialdia, Udalaren eta Kirol Patronatuaren lanki-detzarekin. Aurtengoan ondorengo bertsolariek hartuko dute parte: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Igor Elortzaeta Miren Artetxe. Gai-jartzaile lanetan Uxue Alberdi arituko da. Bertso jaialdia 22:00etan izango da, Olaizaga kiroldegian.

Abenduaren 11n jarriko dituzte salgai Eguberrietako bertso jaialdirako sarrerak

Kanta eta jolas tradizionalen liburuxka-DVDa banatu du Elgoibarko Udalak ikastetxeetan

Betiko 51 kantu eta jolasekin osatutako Jira Bueltan liburuxka-DVDa banatudu Elgoibarko Udalak ikastetxeetan, LHko 1. mailan, hain zuzen ere. Deba-rroko lau udalen babesa izan du proiektuak (Eskoriatza, Aretxabaleta, Eibareta Elgoibar), eta guztira 9 ikastetxetako 300 bat eskola umek hartu dute parte.Ahotsak Ikasgelan egitasmoaren barruan eginiko lana izan da hau. 2011njarri zuen martxan Badihardugu elkarteak egitasmoa, eta 2015ean batu zenElgoibarko Udala proiektura. Durangoko azokan ere egongo da liburuxka-DVDa erosteko aukera. Horrez gain, liburuxka-DVDan datozen kanta eta jolasguztiak Ahotsak Ikasgelan webgunean ere jarri dituzte herritarren eskura:http://ikasgelan.ahotsak.eus/fitxak/ eta web atari horren bidez erosteko au-kera ere izango da, Durangoko azoka igaro ostean.

Elgoibar

Txomin Mujika eskerrak ematen.

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:32 Página 18

KULTURA 19

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, euskarazko esaldien lehiaketa antolatu dute Elgoibarko eta Mendaroko Gaztelekuek.Elgoibarren Aiala Sierra izan da irabazlea, Ilargiraino eta bueltan erabiliko zaitut esaldiarekin. Kamisetak atera dituzte esaldihorrekin, eta ikastetxeetan banatuko dituzte. Mendaron, bestalde, Judith Madariagaren Euskara belarritik sartu eta bihotzean geratuesaldiak irabazi du. Mendaroko Udalak ateratzen duen egutegian agertuko da esaldia. Irabazleak Morroskilo dendan euskarazkoliburu edo CD bat erosteko bonoa jasoko du.

Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldea 2013an sortu zen, etaordutik elgoibartarron euskaltasuna aldarrikatzeko ekintzakantolatu izan ditu, Euskararen Nazioarteko Egunaren buel-

tan. Aurtengoan, euskararen alde egotetik euskararen alde egiterapasatuko dira. Orain arte euskararen alde zeudela esateko irtenbadira plazara, aurten euskararen alde egiteko bilduko dira.

Hala, Euskaraldia izeneko egitasmoa aurkeztuko dute dome-kan, Euskararen Nazioarteko Egunean, Kalegoen plazan,13:00etan. Elgoibartarrok euskaraz gehiago egiteko proposa-mena da Euskaraldia. Euskaltzaleon Topaguneak eta Eusko Jaur-laritzak prestatu dute proiektua, baina bestelako erakundepublikoek eta euskalgintza zibilak ere bat egin dute proposame-narekin. Elkarlanean sortu eta garatuko da Euskaraldia proiektua.Une honetan, Euskal Herriko lurralde guztietako 40 herritan lantzen

dihardute proiektua, baina helburua ahalik eta herri gehienetarazabaltzea da. Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldeak abendua-ren 3an Kalegoen plaza jendez betetzeko deia egin die elgoi-bartarrei.

Euskarazko esaldien lehiaketak egin dituzte Elgoibarren eta Mendaron, Euskararen Egunaren harira

Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldeak 'Euskaraldia' proiektua aurkeztuko du domekan Kalegoen plazan

Pegatina lehiaketa egin dute BH Institutuan Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, pegatina lehiaketaegin dute ebaluazio honetan Elgoibar BH Institutuan. Arduradunek esan dutetez, gizar-tean hedatzen ari den biolentzia matxistari kontra egiteko helburuarekin antolatu dutelehiaketa. DBHko ikasleek hartu dute parte, eta bigarren mailako Mariam Ahdadouizan da irabazlea.

MendaroElgoibar

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:32 Página 19

KIROLA20 Arg.: Raigoso

Ander de Luis eta Ainhoa Lendinez nagusi Alkortako IgoeranAnder de Luis soraluzearrak eta Ainhoa Lendinez el-

goibartarrak irabazi zuten XXII. Alkortako Igoera,21:25eko eta 21:26ko denborekin, hurrenez hurren.Aurreko zapatuan egin zuen eguraldi bustiak eta ho-tzak ez zuen lar lagundu, baina hala ere, hamazazpilagun lehiatu ziren Mendaroko Ezker Abertzaleak ur-tero antolatzen duen lasterketan, eta esprin dotoreanbukatu zuten lasterketa helmugaraino elkarrekin igoziren Ander de Luisek eta Gorka de la Horra elgoibar-tarrak. Bi horiengandik minutu eta erdi ingurura aile-gatu zen hirugarren sailkatua, Hasier Muruaelgoibartarra. Herrikoen artean, berriz, Jon Larrañagaizan da azkarrena, 27:23ko denborarekin.

Aritza Monasteriok bide berria ireki du Nevado Hualcan mendian, Peruko Andeetan

Aritza Monasterio elgoibartarrak eta Alik Berg kanadarrak bide berria ireki dutePeruko Andeetan. Bi mendizaleek Mendikate Zurian dagoen Nevado Hualcan(6.125 m) mendiko ipar hormaren balizko lehen igoera egin zuten. 1.000

metro luzeko bidea ireki zuten, konpromiso eta zailtasun tekniko handikoa: ED1, M6,85°, VI. Nadie sabe nada deitu zioten uztailean irekitako bide berriari. Gainera, iparhorma igo ondoren, hego isuritik jaitsi ziren; hau da, mendiaren zeharkaldi integralaegin zuten. Estilo andinoan egin zutela zehaztu du Monasteriok, alegia, oso arin joateazgainera, besteak beste, ez zuten mandazainen laguntzarik izan eta ez zuten sakelakotelefonorik edo satelite telefonorik erabili. Sei eguneko jarduera bat izan zen, eta den-dena bizkar-zakuetan eraman zuten. Peruko Andeetan, mendi-gidari lanetan aritzen daAritza Monasterio (www.andinista-adventures.com), 1993tik bizi baita Huarazen. HanAlberque Andinista aterpetxea kudeatzen du. Mendikate Zurian mendi gidaria izateazgain, makina bat eskalada eta bide berri ireki ditu urteotan Alpamayon, Chacrarajun,Taullirajun, Siula Granden, Trapecion... eta beste hainbat menditan.

Julen Urruzola Espainiakoselekzioaren deialdian

Promesa mailako Espainiako Esku-baloi selekzioak bost jokalari gipuz-koar deitu ditu Villa de AvilesNazioarteko txapelketa jokatzeko,eta horien artean da Julen Urruzola el-goibartarra. Sanloko Urkunde kadetetaldean jokatzen duen jokalariak Por-tugal eta Errumaniako selekzioenaurka jokatuko ditu lagunarteko parti-dak Avilesen (Asturias, Espainia),abenduaren 13tik 18ra bitartean.Urruzolak aurrez ere jokatu izan duEspainiako selekzioarekin, iaz infan-tilekin aritu zen.

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:33 Página 20

KIROLA 21

AgendaFUTBOLA (Mintxetan)Zapatua, 212:00 Elgoibar – Lagun Onak (Oho. infantilak)16:00 Elgoibar – Eibartarrak (1. erreg.)18:00 Elgoibar – Urki (Oho. jub.)Domeka, 310:00 Elgoibar – Lengokoak (Inf. Txiki)12:00 Elgoibar – Ikasberri A (1. jub.)

ESKUBALOIA (Olaizaga Kiroldegian)Zapatua, 210:00 Zubacor Elg – Ereintza (Inf. mut.)11:15 Bacalaos Alkorta – Pulpo (Inf. nesk.)12:30 Bankoa – Urola (Kad. mut.)16:00 Beristain – Leizaran (Jub. mut.)17:45 Astigarraga GYS – Urnieta (Jub. nesk.)19:30 Lauko Elg. – C.B. Kukullaga (Senior emak.)Domeka, 310:00 Arilan – Kukullaga (Kad. nesk.)11:30 Tecnifuelle – Kukullaga (Jub. nesk.)13:00 Salento – Ilcapo Hondarribia (Sen. giz.)

ESKUBALOIA (IMH Kiroldegian)Zapatua, 211:00 Elgoibarko Sanlo B – Elgoibarko Sanlo B (Aleb.nesk)Domeka, 310:00 Elgoibarko Sanlo – Pulpo (Aleb. mut)

Jokin Muñoz hirugarren, Gipuzkoako Maratoi Txapelketan

Donostiako maratoiaren 40. ekitaldian 3.300 lagunek parte hartu zuten, joanden azaroaren 26an. Gizonezkoetan afrikarrak izan ziren nagusi eta hiru ke-niar sailkatu ziren lehen hiru postuetan. Emakumezkoetan Rehima Serro etio-

piarra gailendu zen. Gipuzkoako Maratoi Txapelketa ere bazen Donostiakoa etahirugarren postua eskuratu zuen Jokin Muñoz mendaroarrak. 42,195 kilometroko ibil-bidea 2 ordu 35 minutu eta 14 segundoan osatu zuen, eta sailkapen nagusiko 17.postuan ailegatu zen Anoetako estadioan zegoen helmugara. Roberto Gonzalez el-goibartarrak ere lasterketa aparta egin zuen eta sailkapen nagusiko 24. postuanamaitu zuen maratoia, 02:37:25eko denbora eginda. Ander Zulaika mendaroarrak43. postua lortu zuen, 02:38:59ko denborarekin. Elgoibar eta Mendaroko lagungehiagok ere amaitu zuten maratoia.

Elgoibarko 27. Maisuen Nazioarteko Xake Txapelketa abenduaren 12tik 22ra bitartean jokatuko dute udaletxeko plenoaretoan. Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, Zubi-Ondo Xake Taldeak eta Xakeko Euskal Federazioak antolatzen duten txapelketangoi mailako xakelariek parte hartuko dute aurtengoan ere. Iaz, Michael Oratovsky xakelari errusiarrak lortu du garaipena bereestreinako parte hartzean.

Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketa abenduaren 16tik 22ra jokatuko dute

Xakelari elgoibartarren emaitzak Gipuzkoako banakako Txapelketan

Elgoibarko Mekatar Iriondo Xake Taldeko sei kidek parte hartu dute Gipuzko-ako banakako xake txapelketan. Absolutu mailan Juan Manuel Navarro izan daordezkari bakarra eta zazpi jardunaldi jokatu ostean, 24. postuan amaitu du. Bi-garren mailan lehiatu dira Mikel Leon eta Markel Kerexeta eta eskura izan dutemaila absolutura igotzea. Laugarren postuan sailkatu zen Leon eta bosgarrengoanKerexeta, biak hirugarren sailkatuarekin berdinduta. Tamalez, lehen hiru sailkatueklortu dute igoera. Hirugarren Mailan lehen lau sailkatuak igotzen ziren, eta IbanFernandez eta Vicente Santos xakelari elgoibartarrak sailkatu ziren hirugarren etalaugarren postuetan, hurrenez hurren. Hortaz, Bigarren Mailan arituko dira hu-rrengo denboraldian. Bestalde, Eskolarteko Xake Txapelketa abenduaren 17anjokatuko da Elgoibarko Xake Taldeak pista beltzean (Juan Mugertza kalea) duenegoitzan, 10:15etik aurrera. Parte hartu nahi dutenek bertan agertu beharko dute.Egun berean, 16:00etan, senior mailakoen txapelketa azkarra jokatuko dute.

Kirol Federatuaren Urteko Sarietarako proposamenak

2017 urtean nabarmendu diren kirolari,entrenatzaile, laguntzaile, zuzendaritzakokide edo babesleak saritzeko, ElgoibarkoKirol Elkarteek abenduaren 12ra arte aurkeztuditzakete beraien proposamenak. ElgoibarkoUdal Kirol Patronatua 2007 urtean hasi zenKirol Federatuen Sariak antolatzen, herriko 19kirol klubek urtean zehar egiten duten lana go-raipatzeko asmoz. Aurtengo sari banaketaekitaldia abenduaren 21ean izango da, Mu-sika Eskolako auditoriumean, 20:00etan.

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:33 Página 21

MERKATU TXIKIA22

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako etaKantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Etxejabe batek bere etxean egin beharreko aldaketa ba-tzuengatik komunitateak diru bat jasotzea adostu genuenbatzarrean. Egun, komunitateak epe finkorako kontu bateandauka diru hori. Azkeneko batzar batean, baina etxejabee-tako batek bere partea itzultzeko eskatu zuen. Jakin nahikonuke behartuta ote gauden diru hori itzultzera, kontuanizanda epe finkorako kontu horretan legeak komunitateen-tzako ezarritako gutxienekoa baino diru gehiago daukagula.

Epe finkorako kontuan legeak ezarritako gutxieneko erreserba-funtsa baino diru kopuru gehiago egon ala ez, diru hori jabekideguztiena da, eta beraz, komunitateari dagokio diru horrekin zer eginerabakitzea.

Kontu horretan daukazuen dirua komunitatearen diru-funtsa da,eta beraz, komunitatearen onespena beharko da diru hori bana-tzeko. Jabekideen batzarra da diru horrekin zer egin erabakitzekoeskumena daukan bakarra. Beraz, etxejabe batek ezin du diru horiitzultzea exijitu eta ezta diru hori partaidetza-kontutik deskonta-tzeko eskatu.

AHOLKUA: Legeak ez du esaten jabekideen batzarra de-rrigortuta dagoenik likidazio indibidualak egitera. Betebeharbakarra dauka: urtean behin batzea, urteko diru-kontuaketa aurrekontua onartzeko. Momentu horretan eztaibadatudaitezke kontu hauek.

ROSA Mª PINTADO

LANA...................................EskaerakAdinekoak zainduko nituzke, arratsal-dez. Elgoibarren zein Mendaron.( 602 490 595 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zein umeak zaintzeko prestnago. Interna edo orduka. Asteburuetanere bai. ( 632 953 013 -----------------------------------------------------------------------------------------Umeak zaintzeko edo garbiketa lanakegiteko prest nago.( 633 401 678 -----------------------------------------------------------------------------------------Umeak zein adinekoak zaintzeko etagarbiketa lanak egiteko prest nago. Or-duka, gauez ere bai.( 629 872 270 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. ( 617 350 350 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Gida-baimena daukat. ( 674 687 863 -----------------------------------------------------------------------------------------Umeak zein adinekoak zaintzeko etagarbiketa lanak egiteko prest nago. In-terna edo orduka. ( 634 209 087 -----------------------------------------------------------------------------------------Umeak zein adinekoak zaintzeko etagarbiketa lanak egiteko prest nago. Or-dutegi malgua. Interna edo orduka. ( 688 627 687 (Katherine) -----------------------------------------------------------------------------------------

Emakumea eskaintzen da etxeko lanakegiteko eta adinekoak zaintzeko.( 637 102 725 / 943 744 033 -----------------------------------------------------------------------------------------Neska euskalduna eskaintzen da umeakedo adinekoak zaintzeko eta etxekolanak egiteko. ( 628 524 420 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago, etxeanzein ospitalean. Formazioa eta eskar-mentua ditut. ( 602 161 496 -----------------------------------------------------------------------------------------Baserriko lanak edo garbiketak egitekoeta sukalde laguntzaile moduan aritzekoprest nago. ( 617 846 775 -----------------------------------------------------------------------------------------Neska euskalduna eskaintzen da umeakzaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Titu-lua eta esperientzia ditut.( 688 639 371 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko, garbi-ketak egiteko edo zerbitzari lanetarakoprest nago. ( 649 425 356 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago.( 699 535 728 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko, garbiketak egi-teko edo zerbitzari lanetarako prestnago. ( 691 500 787 -----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko edo garbiketalanak egiteko prest nago. Euskaldunanaiz. ( 626 435 491

EskaintzakSakeleko telefonoa erabiltzen irakatsikodidan pertsona bat behar dut. Ordain-tzeko prest nago. ( 690 758 905 (Amelia)----------------------------------------------------------------------------------------Zerbitzaria behar da Mendaroko ta-berna batean asteburuetan lan egiteko. ( 678 396 522 (Maider)

ETXEBIZITZAK.....................Etxea hartuko nuke alokairuan. ( 602 490 595 ----------------------------------------------------------------------------------------Babes Ofizialeko etxebitzitza salgai Iñi-gez Karkizao kalean. Hirugarren solai-rua, igogailuarekin. Bi logela, komunaeta jangela-egongela. Hegoaldera be-gira. Garajea eta trastelekua ditu. ( 678 498 626 / 680 266 090----------------------------------------------------------------------------------------Babes Ofizialeko etxebizitza salgai Iñi-gez Karkizao kalean, Elgoibarren. Bos-garren solairu batean, igogailuarekin.Hiru logela eta bi komun ditu, eta hego-aldera begira dago. Garajea eta traste-lekua ere baditu. ( 620 025 161 / 699 547 832 ----------------------------------------------------------------------------------------

Hiru logelatako etxea hartuko nuke alo-kairuan. ( 688 718 853 ----------------------------------------------------------------------------------------Logela bat hartuko nuke alokairuan El-goibarren. ( 669 173 635----------------------------------------------------------------------------------------Hiru gelatako etxea hartuko nuke alokai-ruan, astebeterako, abenduaren 29tikurtarrilaren 5era. ( 629 956 062----------------------------------------------------------------------------------------Etxea hartuko nuke alokairuan Elgoiba-rren. ( 677 259 560----------------------------------------------------------------------------------------Etxea hartuko nuke alokairuan Elgoiba-rren. ( 626 329 979

BESTELAKOAK...................Karakate elkarte gastronomikoko akzioasaltzen dut.( 679 843 332----------------------------------------------------------------------------------------Identifikazio txapa galdu dut. Alde ba-tean C.R. inizialak ditu, eta beste aldeannire datuak. ( 659 254 343

Enpresa kolaboratzailea: P. M. Urruzuno kalea, 6 - Elgoibar

Merkatu txikiko iragarkiak hiru astez argitaratzen ditugu. Salmenta eta alokairu iragarkiak ordaindu egin behar dira.

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 18€ (alokairua) - 22€ (salmenta). Autoak saltzea: 18€ . Bestelakoak: 10€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 6€ gehiago ordaindu behar dira.

BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK:

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 15€ (alokairua) - 20€ (salmenta). Autoak saltzea: 15€. Bestelakoak: 8€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 5€ gehiago ordaindu behar dira.

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:33 Página 22

Zorionak, Hai-zea! Muxu po-tolo bat Larraitz,Laiene, Irantzueta Jabiren par-tez. Asko maitezaitugu.

Z o r i o n a k ,Elene, hilaren9an 10 urteegingo dituzu-lako. Familia-koen etabereziki, Estani-sen partez.

Zorionak, aita,50 urte egin ditu-zulako. Etxekoenpartez, muxuhandi bat.

Zorionak, Adei,abenduaren 6an2 urte egingo di-tuzulako. Zeinenzoriontsu egitengaituzun! Gura-soen partez.

ZORIONAK

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora,

edo [email protected] e-postara bidali.

Erretratu bakarreko agurra: 4,50€. Argazki bikoitza: 7€.Hirukoitza: 9€.Hiru lagunetik gorako taldeak:15€.

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAKErretratu bakarreko agurra: 3,50€. Argazki bikoitza: 6€Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€.

Lagunduko al diguzu

ELGOIBARKO IZARRAREN

TONBOLA OSATZEN?

Harremanetarako:

[email protected]

943 744 112

Zorionak, Eire,asteazkenean 2urte egingo ditu-zulako. Zeinazkar pasatzenden denbora.Muxu handi bat,pittin!

Z o r i o n a k ,Malen, gaur 3urte egin dituzu-lako. Etxekodenon partez,muxu handi bat.

Z o r i o n a k ,Itsaso! 5 urte,eskua bete!Muxu handi batetxekoen, eta be-reziki, Beñat,Oihane eta Saio-aren partez.

Zorionak, Lea!3 urte! Patxuakfamilixakuen par-tez!

Aurreko lau urteetan TONBOLAK izan duen estimazioak bul-tzatuta, aurten ere abenduaren 24an Elgoibarko Izarraren ton-bola jarriko dugu Kalegoen plazan. Ehunka erregalu banatzeada gure desioa, baina horretarako zure laguntza behar dugu.Animatuko zara tonbolarako erregalua ematera? Animatzenbazara, esan ahal duzun azkarren tonbolarako erregalua ema-teko prest zaudela. Dagoeneko hasi gara opariak jasotzen!

Elgoibarko Izarraren aldeko TONBOLAAbenduak 24, 11:00etatik 14:00etara, Kalegoen plazan

1.000 erregalu

baino gehiago...... eta opari

gehiago!

Z o r i o n a k ,Nahia, Elgoi-bartik Bilbora!17 urte! Txikiaizan denak baka-rrik dauka handi-tzeko aukera.Amama, aitxitxa,Maite eta tio.

Z o r i o n a k ,Aimar, astele-henean 4 urteegingo dituzu-lako.Muxu handibat familiakoen,lagunen etabatez ere, Libe-ren partez.

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:34 Página 23

AGENDA24

1 BARIXAKUA18:30 Kantu kalejira. Arno Guraso Elkar-teak antolatuta, Mendaroko Garagar-tzako elizaren aurrean. 21:30 Bideo forum-a. Volar filma lan-duko dute Loredi Salegik dinamizatuta.Haizeak antolatuta, Berdintasun Sailarenlaguntzarekin. Kultur Etxeko hitzaldi gelan.22:00 Antzerkia: Bihotz txatalak obrataularatuko du Taupada antzerki taldeak.Herriko Antzokian.

2 ZAPATUA9:30 Kontzezio azoka Mendaron.10:00 Gabonetako apaingarrien taile-rran. Elgoibarko Izarrak antolatuta, Atxu-txiamaikaren lokalean (merkatu plazan).

3 DOMEKA13:00 Euskararen Nazioarteko Eguna.Euskaraldia proiektuaren aurkezpena. Ka-legoen plazan.

10 DOMEKA10:30 Jaiotzen lehiaketa, San Bartolomeparrokiako arkupeetan. Sari banaketameza ostean egingo dute.

11 ASTELEHENA18:30 Erakusketa: Aita Agirre Berreraiki-tzeko proiektua. Hilaren 22ra arteegongo da ikusgai, Kultur Etxean.

13 EGUAZTENA19:00 Hitzaldia: Min emozionalean ba-rrena: kulpa eta frustrazioa. Nuala elkar-teak antolatuta, Udalarekin elkarlanean.Kultur Etxeko hitzaldi gelan. 19:30 2018ko egutegiaren aurkezpenaeta sari banaketa. Kultur Etxeko sotoan.

15 BARIXAKUA19:00 Volar dokumentalaren emanaldia,Mendaroko San Agustin kulturgunean.Ondoren, solasaldia, Mujeres al cua-drado elkartekoekin. 22:00 Antzerkia: Ikasgaia. Taupada an-tzerki taldeak aurkeztuko du, Herriko An-tzokian.

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:34 Página 24

AGENDA 25

Mari Luz Uriarte Arizmendiarrieta 2017ko azaroaren 27an hil zen, 84 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Maitasuna ta bakeakantari bihotzean

eztitasun samurra izateanaskatasun egarriz, bizitzean

adio, ez agur,

egun haundira artean.Argi bat itzali zaigugaur hemen lurrean,

beste bat piztuhan ortzean.

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

G

U

A

R

D

I

A

K

09:00 - 22:001 Barixakua ORUESAGASTI2 Zapatua BARRENETXEA3 Domeka BARRENETXEA4 Astelehena IBAÑEZ5 Martitzena GARITAONANDIA6 Eguaztena ORUESAGASTI7 Eguena FERNANDEZ8 Barixakua BARRENETXEA9 Zapatua ORUESAGASTIGoizez, YUDEGO10 Domeka ORUESAGASTI11 Astelehena BARRENETXEA12 Martitzena IBAÑEZ13 Eguaztena GARITAONANDIA14 Eguena ETXEBERRIA15 Barixakua IBAÑEZ

GUARDIAK 20:00 - 22:00Guardia Elgoibartik kanpora de-nean, asteburuetan izan ezik:BARRENETXEA (Elgoibar)Errosario, 26 - 943 741 277

22:00 - 09:00MANDIOLA (Eibar)San Agustin, 3 - 943 820 533

* Fernandez: Herriko enparantza4, Garagartza (Mendaro) Tel.: 943 756 142

* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

Zinea (Herriko Antzokian)

‘El secreto de Marrowbone’

2 zapatua, 19:00 / 22:15 (VOS)3 domeka, 19:00

4 astelehena, 21:306 eguaztena, 19:00

‘Lego ninjago’(Euskaraz)

3, domeka, 16:30

‘La librería’8 barixakua, 21:30

9 zapatua, 19:00 / 22:15 (VOS)10 domeka, 19:00

11 astelehena, 21:30

‘Amarillito’10, domeka, 16:30

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:34 Página 25

HITZ ETA KLIK26

“Esku batzuk laztandu egin zituen, eta laztan batzuk jaso zituen bueltan,baina gehiago nahi zituen”

Jone Olaizola

Eire Vila

Dotoreak ikusten zituen besteen es-kuak, garbiak, leunak, denak an-tzekoak gainera, perfektuak.

Bereak, ordea, ez zituen horrelakoakikusten, eta horrek min egiten zion. Saiatuzen, xaboi garestiz garbitzen, eraztun

distiratsuz hornitzen; hala ere, inoiz ez ziren mailakoak. Eskuineskua zaintzen zuen bereziki; ezker eskuak ez ei zuen askotarakobalio, hazka egiteko, gehienez. Ezkerrarekin idazten hasi zene-tan, irmo gogorarazi zioten, hori ez zela bide zuzena, ezkerraezetz, eskuineko eskuaz idazteko. Eta berak ezkerra ahaztu eginnahi izan zuen, gorrotatu egin zuen, baina barru-barruan ezinzuen abandonatu. Hala itotzen zuen eskutik bere eskua askatueta beste batzuk ukitu zituen; Bidean, eskua erre zuen batzuetan,inoiz edo behin ez zen eskua sartzera ausartu hanka ez sartzea-

rren, batzuetan eskua luzatu zuen nori begiratu gabe, eta batzuekbesoa hartu zioten; eskerrak beste besoa geratzen zitzaion.Hozka egin zioten bestetan, eta zapaldu egin zioten inoiz. Eskubatzuk laztandu egin zituen, eta laztan batzuk jaso zituen bueltan,baina gehiago nahi zituen. Ezkerraz tinko heldu zien langile eskutrebeei, euskaldun umil eta umiliatuenei, desagerrarazi nahi zituz-ten esku gorriei, eta beltzei, desberdinak izateagatik gorrotatuakziren eskuei, emakumeen eskuei, berdin burdinez lotuta zeudenei.Bere eskuak ikusten zituen horietan guztietan. Bereak bezalako es-kuak topatu zituen, inozentzia galdu zutenak, baina topa egitekoprest zeudenak, ez ziren eta poztu egin zen. Orduan, baztertutaeduki zuen ezker eskua igurtzi zuen laztanez, bularreraino helduzen, bihotza ezkerrean zuen, ondo zekien bezala. Bihotzari kasuegitea erabaki zuen, eta une hartan ez zen ezer aldatu bainadena aldatu zen.

1056 alea:Maquetación 1 30/11/17 12:34 Página 26

AROZTEGIAK

PINTURA

ELEKTRIZITATEA IGELTSERITZA

ITURGINTZA

LEIHOAK

Gremioen gidaAroztegiak

ElektrizitateaIgeltseritzaIturgintzaLeihoakPintura

Gremioen gida Gre

mio

en g

ida

1056 azala:Maquetación 1 30/11/17 12:31 Página 3

1056 azala:Maquetación 1 30/11/17 12:31 Página 4