1. KAPITULUA...Ikastetxerako Tutoretza Plana Ikasketa Burutzak bideratuta, edota irakasle...

23
1 1 1 1 1 . . K K A A P P I I T T U U L L U U A A : : A A l l d d e e r r d d i i o o r r o o k k o o r r r r a a k k 1 ZERTARAKO BALIO DU IKASTETXEKO TUTORETZA PLAN BATEK? Irakaskuntzaren Erreforma ezarri zenez geroztik, Lehen Hezkuntzako ikastetxeek hainbat motatako Planak eta Proiektuak egin dituzte (Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, Kudeaketa Proiektua, Ikastetxearen Curriculum Proiektua... bai eta urteko Planak eta Memoriak ere). Lantzeko unean, beti eman izan den kontsigna zera izan da: egindako dokumentua errealista, praktikoa, arina eta, batez ere, adostasunaren ondoriozkoa izatea, dokumentu burokratikoak ez sortzeko, inorentzat hurbilekoak ez diren dokumentuak, eta ondorioz, inork praktikan jarriko ez lituzkeenak. Lehen Hezkuntzako Curriculum Proiektuaren barruan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ezartzeko Aginduak adierazten duen bezala, “Hezkuntza Orientabidea eta Tutoretza zuzendu behar duten irizpideak” finkatu behar dira. Dena dela, Aginduak dioelako soilik egin behar al da Tutoretza Plana? Zeri erantzun beharko lioke Tutoretza Plan batek? Arloen Curriculum Proiektuan, jakina, Lehen Hezkuntzan landu beharreko edukien esparru zabal bat garatzen da, baina ziurtatu beharra dago ikastetxearen curriculum-eskaintzaren barruan pertsonaren hezkuntza integrala lortzeko garrantzitsuak diren gaiak garatzeko aukera dagoela, hala nola: balioetan heztea ikasten ikastea norberaren ezagutza eta norberaren kontrola arazoak konpontzea elkarbizitza erabakiak hartzea Hori lortzeko, ezinbestekoa da irakasle talde osoaren orientabide- eta laguntza- zeregina. Eta, ildo horretan, ikastetxe batek Hezkuntza Orientabide hori zehaztu ahal izateko, modu sistematikoan eta intentzioz emandako erantzuna izan behar du Tutoretza Planak. Ildo horretan, kontuan izan behar dugu, R. J. García, J. M. Moreno, eta J. C. Torrego, (1993) autoreek dioten bezala 1 , Tutoretza Planak ezaugarri jakin batzuk izan behar dituela funtzionala izateko: Ekintza-plana izan behar du, hau da, ikasgelan garatu behar da (ezin da maila teoriko batera mugatu). Ez dute adituek landu behar, gauzatuko duten irakasleek baizik. Ikastetxearen iragana (lorpenak, esperientziak...) eta oraina (beharrak) hartu behar ditu kontuan etorkizuna proiektatzeko. Planean agertzen diren proposamenak errealitatearekin kontrastatu behar dira. Aldatzea eta hobetzea izan behar du funtsezko helburu. Plan bat ezin da amaitutzat hartu, aplikatzen den heinean berrikusi, aldatu eta uneko beharretara egokitu behar baita. 1 GARCÍA, R. J.; MORENO, J. M.; TORREGO, J. C.: Orientación y Tutoría en Educación Secundaria: Estrategias de planificación y cambio, EDELVIVES, Zaragoza, 1993

Transcript of 1. KAPITULUA...Ikastetxerako Tutoretza Plana Ikasketa Burutzak bideratuta, edota irakasle...

111

11.. KKAAPPIITTUULLUUAA::AAllddeerrddii oorrookkoorrrraakk

1 ZERTARAKO BALIO DU IKASTETXEKO TUTORETZA PLAN BATEK?

Irakaskuntzaren Erreforma ezarri zenez geroztik, Lehen Hezkuntzako ikastetxeek hainbat motatako Planak eta Proiektuak egin dituzte (Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, Kudeaketa Proiektua, Ikastetxearen Curriculum Proiektua... bai eta urteko Planak eta Memoriak ere). Lantzeko unean, beti eman izan den kontsigna zera izan da: egindako dokumentua errealista, praktikoa, arina eta, batez ere, adostasunaren ondoriozkoa izatea, dokumentu burokratikoak ez sortzeko, inorentzat hurbilekoak ez diren dokumentuak, eta ondorioz, inork praktikan jarriko ez lituzkeenak.

Lehen Hezkuntzako Curriculum Proiektuaren barruan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ezartzeko Aginduak adierazten duen bezala, “Hezkuntza Orientabidea eta Tutoretza zuzendu behar duten irizpideak” finkatu behar dira.

Dena dela, Aginduak dioelako soilik egin behar al da Tutoretza Plana? Zeri erantzun beharko lioke Tutoretza Plan batek?

Arloen Curriculum Proiektuan, jakina, Lehen Hezkuntzan landu beharreko edukien esparru zabal bat garatzen da, baina ziurtatu beharra dago ikastetxearen curriculum-eskaintzaren barruan pertsonaren hezkuntza integrala lortzeko garrantzitsuak diren gaiak garatzeko aukera dagoela, hala nola:

• balioetan heztea • ikasten ikastea • norberaren ezagutza eta norberaren kontrola • arazoak konpontzea • elkarbizitza • erabakiak hartzea

Hori lortzeko, ezinbestekoa da irakasle talde osoaren orientabide- eta laguntza- zeregina. Eta, ildo horretan, ikastetxe batek Hezkuntza Orientabide hori zehaztu ahal izateko, modu sistematikoan eta intentzioz emandako erantzuna izan behar du Tutoretza Planak.

Ildo horretan, kontuan izan behar dugu, R. J. García, J. M. Moreno, eta J. C. Torrego, (1993) autoreek dioten bezala1, Tutoretza Planak ezaugarri jakin batzuk izan behar dituela funtzionala izateko:

• Ekintza-plana izan behar du, hau da, ikasgelan garatu behar da (ezin da maila teoriko batera mugatu).

• Ez dute adituek landu behar, gauzatuko duten irakasleek baizik.

• Ikastetxearen iragana (lorpenak, esperientziak...) eta oraina (beharrak) hartu behar ditu kontuan etorkizuna proiektatzeko.

• Planean agertzen diren proposamenak errealitatearekin kontrastatu behar dira.

• Aldatzea eta hobetzea izan behar du funtsezko helburu.

• Plan bat ezin da amaitutzat hartu, aplikatzen den heinean berrikusi, aldatu eta uneko beharretara egokitu behar baita.

1 GARCÍA, R. J.; MORENO, J. M.; TORREGO, J. C.: Orientación y Tutoría en Educación Secundaria: Estrategias de planificación y cambio, EDELVIVES, Zaragoza, 1993

222

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

Tutoretza-lana egiteko erantzule zuzenena talde/ikasgela bakoitzeko tutorea da. Tutoreak ikasleen, irakasle taldearen eta familien artean egiten duen bitartekotza-lanak arestian adierazitako alderdiak lortzea ziurta dezake. Nolanahi ere, nork bultzatzen du lan hori? Nork aholkatzen du? Nork laguntzen du jardunak egituratzen eta antolatzen? Nork koordinatzen ditu tutore diren irakasleak? Bigarren Hezkuntzan, orientatzaileak bultzatzen ditu tutoretza-lana eta tutoreen arteko koordinazioa. Lehen Hezkuntzan, berriz, orientatzailearen figura ezberdina da Autonomia Erkidegoaren arabera. Adibidez, zenbait erkidegotan Lehen Hezkuntzako orientatzailea dute, Euskal Autonomia Erkidegoan Aholkulari deitzen zaio, eta beste batzuetan ez dago halako figurarik.

Lehen Hezkuntzako orientatzailearen funtzioen artean, irakasleei tutoretzari lotutako alderdiei buruzko aholkuak ematekoa eta, zentzu zabalagoan, ikastetxeko ikasleen aniztasunarekiko arretan aholkuak ematekoa azpimarra daitezke:

• Sexu-aniztasuna • Gaitasun-aniztasuna • Interes-aniztasuna • Gizarte-estatusen aniztasuna • Kultur aniztasuna • Ikasteko estiloen aniztasuna • Hizkuntz aniztasuna • Harreman-estiloen aniztasuna • .............

Aniztasun mota horiek guztiak eskola, ikasgela, curriculum (batzuk egokitzapenak badituzte ere), tutore eta irakasle guztiengan agertzen dira eta, batez ere, helburu komuna dute: ikasleak Lehen Hezkuntzako gaitasunak ahalik eta ongien garatuta, bere buruarekin ongi sentituta eta taldean txertatuta amaitzea. Ezin dugu ahaztu Lehen Hezkuntzaren helburua gizakiaren garapenaren honako hiru helburu edo dimentsio handi hauek lortzearen bitartez pertsonaren garapen integrala sustatzea dela:

1. Ingurunean jarduteko autonomia. 2. Sozializazioa. 3. Ikasteko oinarrizko tresnak eskuratzea.

Ikuspegi horretatik, Lehen Hezkuntzako orientatzaileak (edo ikastetxeetan dauden antzeko figurak) lan handia du tutore diren irakasleekin eta gainerako espezialistekin lankidetzan aritzeko eta, horrela, aniztasun horri irakatsi eta ikasteko prozesuaren barruan erantzuteko.

Nola zehazten da erantzun hori? Garbi dago irakasle talde osoak finkatu behar dituela orientabide-lana egiteko antolamendua eta tenporizazioa; nolanahi ere, ikasleekiko tutoretzaren bitartez lortuko du zehaztasunik handiena zeregin horrek.

Hain zuzen ere, ikuspegi horri heldu diogu lan hau egiteko, eta liburuaren bigarren zatia, nagusiki, irakasleei beren lana egiten laguntzeko karpeta bat da.

2. NOLA EGIN DEZAKEGU TUTORETZA PLAN BAT?

2.1. PLANA EGITEKO TRESNAK Ikastetxeak, tutoretza-jarduerak egiten hasi aurretik, irakasle guztiei, familiei eta ikasleei dagokienez landu nahi diren alderdi guztiak (helburuak, jarduerak, antolamendua…) jasoko dituen Tutoretza Plan bat diseinatu behar du. Horretarako, jarraian azalduko ditugun tresnak eta eredua Tutoretza Plana egiteko oinarria izan daitezke. Ikastetxerako Tutoretza Plana Ikasketa Burutzak bideratuta, edota irakasle aholkulariaren edo gainerako irakasleen ekimenaren bidez diseina daiteke. Garrantzitsua da Tutoretza Plana tutore guztiek diseinatzea. Halaber, interesgarria izan daiteke berariazko gainerako irakasleen ekarpena kontuan hartzea. Irakasle guztiek beren iritzia eman dezaten, tresna sinple batzuk erabil daitezke (fitxen modukoak).

333

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

“Tutoretza” kontzeptua lantzeko, irakasle bakoitzak bere definizioa emango du eta, ekarpen guztien artean, proposamen guztiak barne hartuko dituen definizio bateratu eta adostu bat egingo da.

ZURE USTEZ, ZER DA TUTORETZA EGITEA?

Tutorearen funtzioak lantzean ere, modu berean jokatu beharko da.

ZER DA ZURETZAT TUTORE IZATEA?

Ikasle bakoitzari dagokionez:

Ikastaldeari dagokionez:

Familiei dagokienez:

Irakasleei dagokienez:

444

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

Helburuak lantzeko, jakin behar dugu zein behar eta zein eremutan ditugun, eta zein beharrek kezkatzen gaituzten gehien. Horretarako, talde txikietan (zikloka ere egin daiteke) eremu bakoitzean ikusten diren beharrak definitzen dira eta, ondoren, bateratze-lana egiten da eta beharrak adosten dira.

EREMUAK ORAIN ARTEKO LORPENAK ORAINGO ETA ETORKIZUNEKO BEHARRAK

IKASLEAK

GURASOAK

BESTE IRAKASLE BATZUK

Beharrak ikusi ondoren, aldez aurretik landutako hainbat jardun-ildoren inguruan sailkatu edo antolatuko dira. Jardun-ildo horiek ikastetxe bakoitzaren arabera alda daitezke, baina, funtsean, jarraian adieraziko ditugunetan eremu guztiak barne hartzen dira (ikasleak, irakasleak eta familiak).

Hala ere, jarduerak diseinatzeko, txantiloi hau abiapuntu gisa erabili ez ezik, alderantzizko prozesua ere egin daiteke, hots, ideia-zurrunbilo batean tutoretzan egin ohi diren jarduerak eta ikasleekin (bakarka edo taldean), familiekin zein gainerako irakasleekin egin daitezkeenak jaso, eta, ondoren, txantiloi hau proposamenak antolatzeko tresna gisa erabili.

555

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

JARDUN ILDOAK EDO JARDUERAGU-NEAK BEHARRAK SAILKATZEN DITUGU

1. Ikasleen harrera eta integrazioa.

2. Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua

3. Lan-ohiturak eta norberaren zaintzari lotutakoak eskuratzea eta hobetzea

4. Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

5. Familien parte-hartzea

6. Ebaluazioaren prozesua eta prozesuaren ebaluazioa

666

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

Jarduera bakoitzaren antolamendua eta tenporizazioa adostasunez zehaztuko dira, ikastetxearen errealitatearen (beharren edo lehentasunen) eta zikloen arabera. Hona hemen proposatzen diren jarduerak antolatzeko eredu gisa erabil daitekeen taula bat:

AZPIMARRATU BEHARREKO JARDUN

ILDOAK ARDURADUNA DENBORA TRESNAK EDO

BALIABIDEAK

777

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

Ebaluazioa egiteko, denbora jakin batzuk beharko dira. Era horretan, tutoretza ikasleengan zein irakasleengan ebaluatzeko eta tresna batzuk izateko aukera izango da.

EREMUAK BURUTZAPENEN BALIOESPENA ETORKIZUNEKO BEHARRAK

IKASLEAK

FAMILIAK

IRAKASLEAK

2.2. LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXE BATERAKO TUTORETZA PLAN BATEN EREDUA2

ZER DA TUTORETZA EGITEA? Tutorearen funtzioak guraso, irakasle eta ikasleekin egindako bilera edo elkarrizketen bidez (bakarka zein taldean) eta ikasleen martxa akademikoa, pertsonala eta soziala hobetzeko helburuarekin betetzeari esaten diogu tutoretza. Gogoeta-, ekintza- eta ebaluazio-prozesua da.

TUTOREAREN FUNTZIOAK Familiei dagokienez

• Familiekin etengabeko harremanetan egotea: informazioa eman edo jasotzea eta, informazioaren arabera, aholkuak ematea, orientatzea...

Ikasle taldeari dagokionez • Taldeko arduradun nagusi gisa jokatzea eta lanerako begirunezko giro atsegina sortzea. • Taldearen kohesioa bilatzea: ikasle bakoitza hartu, ezagutu, eta talde bat osatzeko txertatzea. Taldea gorpuztea. • Ohitura eta jarrera sozialak eta akademikoak bultzatzea. • Arazoak atzematea, adi egotea eta irtenbideak bideratzea (ikasleekin). Arazoei aurre egitea. • Taldeko ikasleen dokumentazio akademikoaz arduratzea.

2 Plan hau Basauriko Basozelai-Gaztelu ikastetxean egin da.

888

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

Ikasle bakoitzari dagokionez • Ikasle bakoitzaren lan akademikoa zuzentzea taldean modu positiboan eragiteko. Ikasteko prozesu osoa kontrolatzea. • Hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak kontrolatzea eta zaintzea. • Ikaslearen ikaskuntzaren alderdiak ebaluatzea eta jarraipena egitea. Ebaluazioaz arduratzea. • Ikasleen behar indibidualei erantzutea eta beharrezkoa denean laguntza eskatzea.

Irakasleei dagokienez • Gelan esku hartzen duten gainerako irakasleekin koordinatzea eta horiekiko lotura izatea.

HAINBAT EREMUTAKO BEHARRAK

EREMUAK BEHARRAK

IKASLEAK Lehen Hezkuntzan: Motibatuta sentitu. Ikasketa-ohiturak eskuratu. Taldekideen arteko eta gainerako taldeekiko errespetua. Autoestimua handitu. Jarrera positiboak balioesten direla ikusi. Komunikazioa errazteko konfiantza-giroa izan. Ezarritako funtzionamendu-arauak ezagutu eta onartu. Taldearen barruan integratua sentitu.

GURASOAK Lehen Hezkuntzan: Irakasleekin etengabeko komunikazioa izan. Gurasoei tutoretzaren helburuak ezagutarazi eta haiekin lankidetzan aritu. Irakasleekin hitz egiteko eta parte hartzeko denbora izan. Informazio-bide egokiak izan. Seme-alaben nortasun-ezaugarriak modu objektiboan ezagutu. Ikastetxeko funtzionamendua ezagutarazi. Irakasleen eta gurasoen arteko lankidetza handiagoa lortu, honako alderdi hauetan

hain zuzen ere: ikasleen etxeko lanak, astialdiaren banaketa (jolasak, telebista-orduak...), umeen autonomia (etxeko lanekin, higienearekin...).

BESTE IRAKASLEAK Lehen Hezkuntzan: Ikasgelan sartzen diren irakasleen artean ongi koordinatu. Ikasgelako funtzionamenduarekin zerikusia duten alderdi guztietan jarrera komuna

izan. Arazo zehatzak konpontzeko (hiperaktibitatea, dislexiak), irakasle laguntzaileekin edo

beste zerbitzu batzuekin (…) lankidetzan jardun. Denbora, materialak eta programazio ona eduki. Tutoretzaren helburuak ezagutu, modu sistematikoan lan egin eta dinamizatzaile bat

eduki. Lankidetza eta konfiantza giroan lan egin.

999

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

TUTORETZAREN HELBURUAK

Tutoretza Lehen Hezkuntzan3

HELBURUAK

Lehen zikloa Bigarren zikloa Hirugarren zikloa 1. Ikasleen pertsona-, familia-, ingurune-

eta eskola-ezaugarriak ezagutzea.

2. Ikastetxearekin ohitzea (ezagutzen ez badute).

3. Ikasleek ikasteko agertzen dituzten jarrerak, ezaugarriak eta estiloak pixkanaka eta modu sistematikoan behatzea.

4. Bakoitzaren ezaugarri guztien onarpena bultzatzea, eta taldeko ikasle guztien integrazioa erraztea.

5. Gorputza ezagutarazi eta balioestea, eta zentzumenen ezberdintasunak, funtzioak eta erabilerak aztertzea.

6. Jarrerak moldatzearen bitartez balioak garatzea, eta lankidetza, elkarrekiko laguntza eta besteekiko errespetua sustatzea.

7. Autonomia eta autozaintza ohiturak sustatzea.

8. Familiekiko harremanak bultzatzea.

9. Egungo zein etorkizuneko ego-kitzapen pertsonal, sozial eta aka-demikoa erraztuko duen Gizarte Tre-betasun eta Autoestimuko programa bat garatzeko aukera ematea.

10. Ikasgelan inplikatutako irakasleekin koordinatzea.

1. Ikasle bakoitzak alderdi fisiko, psikologiko eta pedagogikoei dago-kienez maila pertsonalean, familian, eta gizarte eta ingurune mailan dituen ezaugarriak ezagutzea.

2. Ikasleengan aurreko zikloetan edo oraingoan agertutako jarreren behaketa sistematikoarekin jarraitzea.

3. Gainerakoek bakoitzaren ezaugarriak onar ditzaten bultzatzea, eta taldeko integrazioa erraztu eta bideratzea.

4. Ikasleei beren gorputzean gertatzen ari diren aldaketa morfologikoak eta funtzionalak ezagutaraztea.

5. Gizarteko sexu-rolen azterketaren bidez, estereotiporik gabeko sexu eta genero nortasuna barneratzen laguntzea.

6. Ikasleari autokontrol pertsonalerako prozesua irakastea.

7. Elkarrizketaren bidez, besteen eta be-ren ikuspuntuak balioesten irakastea erabakiak hartzeko eta gatazkak konpontzeko.

8. Esperimentazio- eta sormen-jarduerak, eta pentsatzen eta ikasten ikasteko teknikak bultzatzea eta, horrela, autonomia handiagoa sustatzea.

9. Familiekiko harremanak sustatzea.

10. Egungo zein etorkizuneko egokitzapen pertsonal, sozial eta akademikoa erraztuko duen Gizarte Trebetasun eta Autoestimuko programa bat garatzeko aukera ematea.

11. Ikasgelan inplikatutako irakasleekin koordinatzea.

1. Ikasle bakoitzaren gaitasunak (jarrerak eta trebetasunak) ezagutzea eta horiek garatzen laguntzea.

2. DBHra ahalik eta baldintzarik one-netan pasatzeko aukera ematea.

3. Ikasleengan xede errealak jartzeko eta lortzeko gai senti daitezen jarrerak garatzea.

4. Ikasleei beren gorputzean gertatzen ari diren aldaketa morfologikoei eta funtzionalei buruzko informazioa sakontzen laguntzea.

5. Gizarteko sexu-rolen azterketaren bidez, estereotiporik gabeko sexu eta genero nortasuna barneratzen laguntzea.

6. Elkarrizketa gatazkak konpontzeko eta erabakiak hartzeko tresna gisa erabiltzea.

7. Haien gizarte-errealitatea ezagutaraz-tea eta kritika konstruktiboa sustatzea.

8. Esperimentazio- eta sormen-jarduerak, eta pentsatzen eta ikasten ikasteko teknikak bultzatzea eta, horrela, autonomia handiagoa sus-tatzea.

9. Familiekiko harremanak sustatzea.

10. Egungo zein etorkizuneko egokitzapen pertsonal, sozial eta akademikoa erraztuko duen Gizarte Trebetasun eta Autoestimuko programa bat garatzeko aukera ematea.

11. Ikasgelan inplikatutako irakas-leekin koordinatzea.

3 J. L. Galve Manzano eta E. M. García Pérez autoreen La acción tutorial en la enseñanza no universitaria (de 3 a 18 años) liburuko datuetatik landua. Madril: CEPE.

111000

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

TUTORETZAREN JARDUERAK: JARDUERAGUNEAK I. Ikasleen harrera eta integrazioa Bai ziklo edo etapa baten hasieran, bai tutorez aldatzen denean edo ikasle berriak taldean sartzen direnean, ezarritako edo ezarri beharreko harremanak asko aldatzen dira. Hori dela eta, oso garrantzitsua da lehen harreman hau. Alde batetik, gure aurrean daukagun taldeari buruzko informazio asko jasoko dugu eta, bestetik, gure ikasleei harremanak erraztuko dizkiegu. Hona hemen atal honetan egin daitezkeen jardueretako batzuk:

• Harrera- eta aurkezpen-jarduerak, eta • Taldean integratzeko jarduerak.

II. Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua (elkarrekin bizitzen irakatsi) Atal honetan, taldekide bakoitzaren informazioaren bilketari (espedienteen, taldearen karpetaren, soziogramen eta gainerako irakasleen bidez) eta taldearen antolamenduari (arauak, taldekatzeak, ordutegiak, laguntzak, erantzukizunen esleipena...) lotutako alderdi guztiak barne hartzen ditugu.

Taldea berria bada edo aldaketa asko izan badira, taldearen kohesioa lortzeko dinamikak sartzea eta, oro har, taldekideekin harremanak egiteko trebetasunei buruzko lan bat egitea komeni da. Hona hemen atal honetan egin daitezkeen jardueretako batzuk:

• Ikasleei buruzko informazioa biltzeko ekintzak (tutoreak egiteko): espedienteak berrikusi, taldearen karpeta irakurri, beste irakasle batzuekin informazioa trukatu, soziograma bat egin, ordutegiak eman...

• Gelaren antolamendurako eta funtzionamendurako jarduerak: - Arduradunak edo ordezkariak aukeratu. - Gelako arauak finkatu (2. eta 3. zikloetan, ikasleekin batera egingo da), eta ikastetxeko arauak ezagutarazi. - Taldeak egin (ikasturtean aldatu egingo dira).

• Gela/taldea sustatzeko jarduerak (kideekin harremanak egiteko trebetasunak)

III. Lan-ohiturak eta norberaren zaintzari lotutakoak eskuratzea eta hobetzea (pentsatzen irakatsi) Atal honetan, ikasleei eskolako lanak ordenaz, autonomiaz eta eraginkortasunez egin ahal izateko lan-ohitura indibidualak, ikasgelakoak zein etxekoak, bultzatu behar dira.

Ikasten eta pentsatzen irakatsiko dugunez gero, oso garrantzitsua da gainerako irakasleekin arlo bakoitzean maila edo ziklo bakoitzerako funtsezkotzat hartzen diren estrategiak, arauak edo irizpideak koordinatzea. Hona hemen atal honetan egin daitezkeen jardueretako batzuk:

• Oinarrizko ohiturei lotutako jarduerak: - Gorputz-ohiturak (idazteko, jesartzeko, irakurtzeko...) - Denbora planifikatzeko ohiturak (ordutegia, agenda 3. mailatik aurrera...) - Antolamendu- eta autonomia-ohiturak.

• Arloetan lan egiteko arauak (arkatza edo boligrafoa, koaderno motak, azpimarratzeko, eskematizatzeko, laburtzeko edo buruz ikasteko teknikak...)

• Arlo bakoitzean pentsatzen irakasteko estrategiak

IV. Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena (pertsona izaten eta elkarrekin bizitzen irakatsi)

Atal honetan, gure Tutoretza Planaren eduki nagusiak garatuko ditugu. Gure ikasleen pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena sustatzeak hainbat alderditan lan egitea eskatzen du. Maila pertsonalean, nortasuna hartu behar dugu kontuan (autokontzeptua), betiere autoestimu ona bilatuta. Gizarte-alderdiari dagokionez, ikaskideekin ahalik eta harremanik onenak egiten irakatsi behar zaie. Eta eskola-esparru batean gaudela kontuan hartuta, ikasleek hobeto garatuko dituzte beren ahalmenak gizabanako gisa eta gainerakoekiko harremanetan ziurtasuna lortu badute.

111111

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

Prozesu honetan gatazkak sor daitezke, eta aniztasunari erantzungo dion irtenbide bateratzaile bat bilatu behar zaie ikasleei. Hona hemen atal honetan egin daitezkeen jardueretako batzuk:

• Autoestimua bultzatzeko jarduerak. • Sexu-nortasuna garatzeko jarduerak. • Genero-nortasuna garatzeko jarduerak. • Gizarte-trebetasunak garatzeko jarduerak. • Gatazkak konpontzeko jarduerak.

V. Familien parte-hartzea. Eskolan ikasleekin egiten dugun lanean, arrakasta lortzeko aukera familiekin lortzen dugun lankidetzari hertsiki lotuta dago. Hori dela eta, oso garrantzitsua da alderdi hori alde batera ez uztea eta ongi zaintzea.

Sarritan, familiek informazioa behar dute beren seme-alaben adineko umeen ezaugarriei, ikasten laguntzeko edo autonomia sustatzeko estrategiei, eta emaitzak edo portaerak balioesteko edo jarrera negatiboak geldiarazteko moduari buru.

Komunikazio hori etengabea bada, taldeko ikasle askorengan aldaketa garrantzitsuak nabarituko ditugu. Hona hemen atal honetan egin daitezkeen jardueretako batzuk:

• Familiekin bilerak egitea, taldeka. • Bakarkako elkarrizketak.

VI. Ebaluazioaren prozesua eta prozesuaren ebaluazioa. Prozesuaren ebaluazioa: edozein eskola-jardueratan emaitzak ebaluatzen saiatzen gara. Horregatik, tutoretzan egingo ditugun jarduerak ikasleekin balioetsi behar ditugu. Horrela, beharrezkoa izanez gero, aldaketak egin ahal izango dira. Ebaluazioaren prozesua: tutoretza-zeregin osoa egin ahal izateko, ikasgelan sartzen diren gainerako irakasleekin etengabe koordinatuta egon beharra dago.

Hona hemen atal honetan egin daitezkeen jardueretako batzuk:

• Ikasleekin egiteko ebaluazio-jarduerak: - Ikasle bakoitzaren eskola-prozesua (adinaren arabera). - Tutoretza-jarduerak.

• Berariazko irakasleekin ebaluatzeko eta koordinatzeko jarduerak: - Taldearen funtzionamendua. - Eskola-errendimendua. - Tutoretza Plana.

TUTORETZAREN TENPORIZAZIOA Ikasleekin

• Une jakin batzuk aprobetxatuko ditugu egin beharreko zereginak taldean planifikatzeko eta gelako bizitzaren alderdiak antolatzeko, hala nola zereginak banatzea, elkarbizitzarako arauak, materiala erabiltzeko arauak, arduradunak...

• Modu sistematikoan ez bada ere, gatazka edo bestelako arazo puntual geroraezinak konpontzera zuzendutako bilkurak egingo dira.

Familiekin • Guztiontzako informazio-bilera (mailaka) ikasturtearen hasieran edo interes komuneko gairen bat dagoenean,

ikasturtearen helburuez hitz egiteko.

• Bakarkako elkarrizketak, beharrezkoa izanez gero. Nolanahi ere, Antolamendu eta Funtzionamendu Araudian gurasoekin bilerak egiteko ezarritako egunak errespetatuko dira, ahal bada (hileko lehen eta bigarren asteazkenetan).

111222

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

Irakasleekin • Ikasgela bakoitzean inplikatutako irakasle guztiekin bi bilera egingo ditugu, lehenengoa azaroan eta bigarrena maiatzean,

taldearen funtzionamendua balioesteko (talde-kohesioa zein arlo bakoitzeko errendimendua, bakarka zein taldean). Halaber, tutoretzaren bidearen balioespen/berrikuspena egingo da.

TUTORETZA PLANAREN EBALUAZIOA Jarduerei buruzko atalean adierazi bezala, irakasleen arteko koordinazio-bilkuraren bat tutoretzaren funtzionamendua aztertzeko erabiliko da ikasturtea amaitzean. Ebaluazio horretan bertan, ikasleen iritziak kontuan har ditzakegu, betiere adinaren arabera. Horretarako, balioesteko tresnak erabil daitezke, eta tresna horiek, gainerako jarduerak bezalaxe, tutoretzaren karpetan barne hartuko dira.

111333

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

3 PROGRAMAZIO OROKORRA

3.1. LEHEN HEZKUNTZAKO TUTORETZAREN HELBURUAK Tutoretza Lehen Hezkuntzan4

HELBURUAK

Lehen zikloa Bigarren zikloa Hirugarren zikloa 1. Ikasleen pertsona-, familia-, ingurune-

eta eskola-ezaugarriak ezagutzea. 2. Ikastetxearekin ohitzea (ezagutzen ez

badute). 3. Ikasleek ikasteko agertzen dituzten

jarrerak, ezaugarriak eta estiloak pixkanaka eta modu sistematikoan behatzea.

4. Bakoitzaren ezaugarri guztien onar-pena bultzatzea, eta taldeko ikasle guztien integrazioa erraztea.

5. Gorputza ezagutarazi eta balioestea, eta zentzumenen ezberdintasunak, funtzioak eta erabilerak aztertzea.

6. Jarrerak moldatzearen bitartez balioak garatzea, eta lankidetza, elkarrekiko laguntza eta besteekiko errespetua sustatzea.

7. Autonomia- eta autozaintza-ohiturak sustatzea.

8. Familiekiko harremanak bultzatzea. 9. Egungo zein etorkizuneko egokitzapen

pertsonal, sozial eta akademikoa erraztuko duen Gizarte Trebetasun eta Autoestimuko programa bat garatzeko aukera ematea.

10. Ikasgelan inplikatutako irakasleekin koordinatzea.

1. Ikasle bakoitzak alderdi fisiko, psikologiko eta pedagogikoei dago-kienez maila pertsonalean, familian eta gizarte eta ingurune mailan dituen ezaugarriak ezagutzea.

2. Ikasleengan aurreko zikloetan edo oraingoan agertutako jarreren behaketa sistematikoarekin jarraitzea.

3. Gainerakoek bakoitzaren ezaugarriak onar ditzaten bultzatzea, eta taldeko integrazioa erraztu eta bideratzea.

4. Ikasleei beren gorputzean gertatzen ari diren aldaketa morfologikoak eta funtzionalak ezagutaraztea.

5. Gizarteko sexu-rolen azterketaren bi-dez, estereotiporik gabeko sexu- eta genero-nortasuna barneratzen la-guntzea.

6. Ikasleari autokontrol pertsonalerako prozesua irakastea.

7. Elkarrizketaren bidez, besteen eta beren ikuspuntuak balioesten irakastea erabakiak hartzeko eta gatazkak konpontzeko.

8. Esperimentazio- eta sormen-jarduerak, eta pentsatzen eta ikasten ikasteko teknikak bultzatzea eta, horrela, auto-nomia handiagoa sustatzea.

9. Familiekiko harremanak sustatzea. 10. Egungo zein etorkizuneko egokitzapen

pertsonal, sozial eta akademikoa erraztuko duen Gizarte Trebetasun eta Autoestimuko progra-ma bat garatzeko aukera ematea.

11. Ikasgelan inplikatutako irakas-leekin koordinatzea.

1. Ikasle bakoitzaren gaitasunak (jarrerak eta trebetasunak) ezagutzea eta horiek garatzen laguntzea.

2. DBHra ahalik eta baldintzarik onenetan pasatzeko aukera ematea.

3. Ikasleengan xede errealak jartzeko eta lortzeko gai senti daitezen jarrerak garatzea.

4. Ikasleei beren gorputzean gertatzen ari diren aldaketa morfologikoei eta funtzionalei buruzko informazioa sakontzen laguntzea.

5. Gizarteko sexu-rolen azterketaren bidez, estereotiporik gabeko sexu- eta genero-nortasuna barneratzen la-guntzea.

6. Elkarrizketa gatazkak konpontzeko eta erabakiak hartzeko tresna gisa erabiltzea.

7. Haien gizarte-errealitatea ezaguta-raztea eta kritika konstruktiboa sustatzea.

8. Esperimentazio- eta sormen-jarduerak, eta pentsatzen eta ikasten ikasteko teknikak bultzatzea eta, horrela, autonomia handiagoa sustatzea.

9. Familiekiko harremanak sustatzea. 10. Egungo zein etorkizuneko egokitzapen

pertsonal, sozial eta akademikoa erraztuko duen Gizarte Trebetasun eta Autoestimuko programa bat garatzeko aukera ematea.

11. Ikasgelan inplikatutako irakasleekin koordinatzea.

4 J. L Galve Manzano eta E. M. García Pérez autoreen La acción tutorial en la enseñanza no universitaria (de 3 a 18 años) liburuko datuetatik landua. Madril: CEPE.

111444

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

3.2. JARDUERAGUNEAK

JARDUERAGUNEAK BALIABIDEAK ETA JARDUERAK 4

I. Ikasleen harrera eta integrazioa

Bai ziklo edo etapa baten hasieran, bai tutorez aldatzen denean edo ikasle berriak taldean sartzen direnean, ezarritako edo ezarri beharreko harremanak asko aldatzen dira. Hori dela eta, oso garrantzitsua da lehen harreman hau. Alde batetik, gure aurrean daukagun taldeari buruzko informazio asko jasoko dugu eta, bestetik, gure ikasleei harremanak erraztuko dizkiegu.

• Harrera- eta aurkezpen-jarduerak: - Ezagutza-jokoak - Distentsio-jokoak - Konfiantza-jokoak

• Taldean integratzeko jarduerak: - Komunikazio-jokoak - Baieztapen-jokoak

II. Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua (Elkarrekin bizitzen irakatsi) Atal honetan, taldekide bakoitzaren informazioaren bilketari (espedienteen, taldearen karpetaren, soziogramen eta gainerako irakasleen bidez) eta taldearen antolamenduari (arauak, taldekatzeak, ordutegiak, laguntzak, erantzukizunen esleipena...) lotutako alderdi guztiak barne hartzen ditugu.

Taldea berria bada edo aldaketa asko izan badira, taldearen kohesioa lortzeko dinamikak sartzea eta, oro har, taldekideekin harremanak egiteko trebetasunei buruzko lan bat egitea komeni da.

• Ikasleei buruzko informazioa biltzeko ekintzak (tutoreak egiteko): espedienteak berrikusi, taldearen karpeta irakurri, beste irakasle batzuekin informazioa trukatu, soziograma bat egin, ordutegiak eman...

• Gelaren antolamendurako eta funtzionamendurako jarduerak:

- Arduradunak edo ordezkariak aukeratu - Gelako arauak finkatu (2. eta 3. zikloetan, ikasleekin batera

egingo da), eta ikastetxeko arauak ezagutarazi (ikus diziplinari buruzko eranskina)

- Taldeak egin (ikasturtean aldatu egingo dira)

• Gela/taldea sustatzeko jarduerak (kideekin harremanak egiteko trebetasunak):

- Konplimenduak - Partekatu - Lankidetza-jokoa - Elkarrizketak - Txandaka hitz egin

III. Lan-ohiturak eta norberaren zaintzari lotutakoak eskuratzea eta hobetzea (pentsatzen irakatsi) Atal honetan, ikasleei eskolako lanak ordenaz, autonomiaz eta eraginkortasunez egin ahal izateko lan-ohitura indibidualak, ikasgelakoak zein etxekoak, bultzatu behar dira.

Ikasten eta pentsatzen irakatsiko dugunez gero, oso garrantzitsua da gainerako irakasleekin arlo bakoitzean maila edo ziklo bakoitzerako funtsezkotzat hartzen diren estrategiak, arauak edo irizpideak koordinatzea.

• Oinarrizko ohiturei lotutako jarduerak: - Gorputz-ohiturak (idazteko, jesartzeko, irakurtzeko...) - Denbora planifikatzeko ohiturak (ordutegia, agenda 3.

mailatik aurrera...) - Antolamendu- eta autonomia-ohiturak

• Arloetan lan egiteko arauak (arkatza edo boligrafoa, koaderno motak, azpimarratzeko, eskematizatzeko, laburtzeko edo buruz ikasteko teknikak...)

• Arlo bakoitzean pentsatzen irakasteko estrategiak: - Arazoak konpontzea - Sormena - Metakognizioa - Arrazoitzea

111555

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

IV. Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena (pertsona izaten eta elkarrekin bizitzen irakatsi) Atal honetan, gure Tutoretza Planaren eduki nagusiak garatuko ditugu. Gure ikasleen pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena sustatzeak hainbat alderditan lan egitea eskatzen du. Maila pertsonalean, nortasuna hartu behar dugu kontuan (autokontzeptua), betiere autoestimu ona bilatuta. Gizarte-alderdiari dagokionez, ikaskideekin ahalik eta harremanik onenak egiten irakatsi behar zaie. Eta eskola-esparru batean gaudela kontuan hartuta, ikasleek hobeto garatuko dituzte beren ahalmenak gizabanako gisa eta gainerakoekiko harremanetan ziurtasuna lortu badute.

Prozesu honetan gatazkak sor daitezke, eta aniztasunari erantzungo dion irtenbide bateratzaile bat bilatu behar zaie ikasleei.

• Autoestimua bultzatzeko jarduerak (gustura nago neure buruarekin).

• Nortasun sexuala garatzeko ekintzak (ni eta nire gorputza). • Genero-nortasuna garatzeko ekintzak (ni, neska- ni, mutila). • Gizarte-trebetasunak garatzeko ekintzak (ni eta besteak):

- Gizarte-elkarreragina bilatzen dutenak - Sentimenduak, emozioak eta iritziak adieraztekoak

• Eta gatazkaren bat sortzen bada, zer? - Portaera asertiboak - Portaera agresiboak - Portaera ez-asertiboak edo pasiboak

V. Familien parte-hartzea. Eskolan ikasleekin egiten dugun lanean, arrakasta lortzeko aukera familiekin lortzen dugun lankidetzari hertsiki lotuta dago.

Hori dela eta, oso garrantzitsua da alderdi hori alde batera ez uztea eta ongi zaintzea.

Sarritan, familiek informazioa behar dute beren seme-alaben adineko umeen ezaugarriei, ikasten laguntzeko edo autonomia sustatzeko estrategiei, eta emaitzak edo portaerak balioesteko edo jarrera negatiboak geldiarazteko moduari buruz.

Komunikazio hori etengabea bada, taldeko ikasle askorengan aldaketa garrantzitsuak nabarituko ditugu.

• Familiekin bilerak egitea, taldeka.

• Bakarkako elkarrizketak (ikus elkarrizketa-eredua eranskinean).

VI. Ebaluazioaren prozesua eta prozesuaren ebaluazioa.

Prozesuaren ebaluazioa: edozein eskola-jardueretan emaitzak ebaluatzen saiatzen gara. Horregatik, tutoretzan egingo ditugun jarduerak ikasleekin balioetsi behar ditugu. Horrela, beharrezkoa izanez gero, aldaketak egin ahal izango dira.

Ebaluazioaren prozesua: tutoretza-zeregin osoa egin ahal izateko, ikasgelan sartzen diren gainerako irakasleekin etengabe koordinatuta egon beharra dago.

• Ikasleekin egiteko ebaluazio-jarduerak : - Ikasle bakoitzaren eskola-prozesua (adinaren arabera) - Tutoretza-jarduerak

• Berariazko irakasleekin ebaluatzeko eta koordinatzeko

jarduerak (ikus bileraren gida eranskinean): - Ikasle taldearen funtzionamendua - Eskola-errendimendua - Tutoretza Plana

111666

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

3.3 PROGRAMAZIOA, ZIKLOEN ARABERA

LEHEN ZIKLOA

HELBURUAK JARDUERAGUNEAK JARDUERA MOTA JARDUN-EREMUA DOKUMENTU EUSKARRIAK TENPORIZAZIOA

1. Ikasleen pertsona-, familia-, ingurune- eta eskola-ezaugarriak ezagutzea.

Ikasleen harrera eta integrazioa. • Harrera- eta aurkezpen-jarduerak: - Ezagutza-jarduerak. - Distentsio-jarduerak. - Konfiantza-jarduerak.

• Hasierako elkarrizketa familiekin; galdera sorta bat egitea.

• Ikasle bakoitzaren espedientea irakurtzea.

• IKASLEAK

• FAMILIAK

• TUTOREA

• Jardueren karpeta. • Seme edo alabari buruzko

galdera sorta zikloaren hasieran. • Espedientea.

Lehen hiruhilekoan.

2. Ikastetxearekin ohitzea (eza-gutzen ez badute).

Ikasleen harrera eta integrazioa. • Ikastetxerako bisitaldia. • IKASLEAK Lehen hiruhilekoan.

3. Ikasleek ikasteko agertzen dituzten jarrerak, ezaugarriak eta estiloak pixkanaka eta modu sistematikoan behatzea.

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua.

• Taldeari buruzko informazioa biltzeko jarduerak.

• IKASLEAK • Ikasteko estiloen fitxa.

Lehen hiruhilekoan.

4. Prozesua hasi aurretik haurrak irakurtzen eta idazten ikasteko gaitasun-maila egokia duela egiaztatzea.

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua.

• Taldeari buruzko informazioa biltzeko jarduerak.

• IKASLEAK • LEHEN HEZKUNTZAKO

ORIENTATZAILEA • AURREKO IRAKASLEAK

• Proba estandarizatuak. Lehen hiruhilekoan edo aurreko

ikasturteko bigarren hiruhilekoan.

111777

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

5. Bakoitzaren ezaugarri guztien onarpena bultzatzea, eta taldeko ikasle guztien integrazioa erraztea.

Ikasleen harrera eta integrazioa.

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena.

• Taldean integratzeko jarduerak. • Komunikazio-jarduerak:

- Baieztapen-jarduerak - Autoestimua garatzeko

jarduerak. • Gizarte-trebetasunak garatzeko

jarduerak. • Genero-nortasuna garatzeko

jarduerak. • Norbanako Curriculum Egokitza-

penak egin eta ebaluatzea.

• IKASLEAK

• TUTOREA

• IKASLEAREN IRAKASLEAK ETA AHOLKULARIA

• Jardueren karpeta • Norbanako Curriculum

Egokitzapenak.

Ikasturte osoan.

6. Gorputza ezagutarazi eta balioestea, eta zentzumenen ezberdintasunak, funtzioak eta erabilerak aztertzea.

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena.

• Autoestimua garatzeko jarduerak. • Sexu-nortasuna garatzeko jardue-

rak.

• IKASLEAK • Jardueren karpeta Ikasturte osoan.

7. Jarrerak moldatzearen bitartez balioak garatzea, eta lankidetza, elkarrekiko laguntza eta besteekiko errespetua sustatzea.

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena.

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua.

• Gizarte-trebetasunak garatzeko jarduerak.

• Gatazkak konpontzeko jarduerak. • Ikasgelaren antolamenduari eta

funtzionamenduari lotutako jar-duerak: arduradunak, taldeak, arauekiko errespetua, txandak.

• IKASLEAK • Jardueren karpeta. • Ikasgelako arauak. • Bakarkako elkarrizketak

(beharrezkoak izanez gero). Ikasturte osoan.

8. Autonomia- eta autozaintza-ohiturak sustatzea.

Lan-ohiturak eskuratzea eta hobetzea.

• Oinarrizko ohiturei lotutako jarduerak: - Gorputz-jarduerak - Ikasteko antolamendu- eta

autonomia-jarduerak. • Arloetako lan-arauak. • Sexu-nortasunari lotutako

jarduerak (higienea eta osasuna).

• IKASLEAK ETA FAMILIAK

• IRAKASLEAK • IKASLEAK

• Jardueren karpeta.

• Zikloko arloetako lan-arauak. • Jardueren karpeta.

Ikasturte osoan.

111888

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

9. Familiekiko harremanak bul-tzatzea.

Familien parte-hartzea. • Hasierako eta amaierako bilerak. • Bakarkako elkarrizketak.

• FAMILIAK • Elkarrizketak egiteko gida. • Informazio-koadernoa (ikastetxe-

ko arauak, organigrama, maila bereko ikasleen ezaugarriak).

• Seme edo alabari buruzko galdera sorta.

• Ebaluazio-txostenak.

Lehen hiruhilekoan eta beharrezkoa den guztietan.

10. Ikasgela bakoitzean inplikatutako irakasleekin koordinatzea.

Ebaluazioaren prozesua eta prozesuaren ebaluazioa.

• Lau hilez behingo ebaluazio-bilerak.

• Koordinazio puntualak bakarka eta taldean jokatzeko arauak eta irizpideak finkatzeko.

• ZIKLOKO IRAKASLEAK • Taldearen ebaluazio-orriak. • Ebaluazio-txostenak. • Zikloko arauak.

Lehen eta hirugarren hiruhilekoetan.

Ikasturte osoan.

111999

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

BIGARREN ZIKLOA

HELBURUAK JARDUERAGUNEAK JARDUERA MOTA JARDUN-EREMUA DOKUMENTU EUSKARRIAK TENPORIZAZIOA

1. Ikasle bakoitzak alderdi fisiko, psikologiko eta pedagogikoei dagokienez maila pertsonalean, familian ,eta gizarte eta ingurune mailan dituen ezaugarriak ezagutzea.

Ikasleen harrera eta integrazioa (ikasle berririk badago edo tutorea berria bada).

• Harrera- eta aurkezpen-jarduerak: - Distentsio-jarduerak - Konfiantza-jarduerak

• Hasierako elkarrizketa familiekin; lehen zikloan egindako galdera sorta berrikustea.

• Ikasle bakoitzaren espedientea irakurtzea.

• IKASLEAK

• FAMILIAK • TUTOREA

• Jardueren karpeta. • Espedientea.

Lehen hiruhilekoan.

2. Ikasleengan aurreko zikloetan edo oraingoan agertutako jarreren, ezaugarrien eta estiloen behaketa sistematikoarekin jarraitzea.

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua.

• Taldeari buruzko informazioa biltzeko jarduerak.

• IKASLEAK • Ikasteko estiloen fitxa.

Ikasturte osoan.

3. Gainerakoek bakoitzaren guztiak onar ditzaten bultzatzea, eta taldeko integrazioa erraztu eta bideratzea.

Ikasleen harrera eta integrazioa.

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena.

• Taldean integratzeko jarduerak: - Komunikazio-jarduerak - Baieztapen-jarduerak

• Autoestimua garatzeko jarduerak. • Gizarte-trebetasunak garatzeko

jarduerak. • Genero-nortasuna garatzeko jar-

duerak. • Norbanako Curriculum Egoki-

tzapenak egin eta ebaluatzea.

• IKASLEAK

• TUTOREA • IKASLEAREN IRAKASLEAK ETA

AHOLKULARIA (LEHEN HEZKUN-TZA)

• Jardueren karpeta. • Norbanako Curriculum Egoki-

tzapenak.

Ikasturte osoan.

4. Ikasleei beren gorputzean gertatzen ari diren aldaketa morfologikoak eta funtzionalak ezagutaraztea.

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena.

• Sexu-nortasuna garatzeko jarduerak.

• Autoestimua garatzeko jarduerak.

• IKASLEAK • Jardueren karpeta.

Ikasturte osoan.

222000

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

5. Gizarteko sexu-rolen azterketaren bidez, estereotiporik gabeko sexu- eta genero-nortasuna barneratzen laguntzea.

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena.

• Sexu-nortasuna garatzeko jarduerak.

• Genero-nortasuna garatzeko jarduerak.

• IKASLEAK • Jardueren karpeta.

Ikasturte osoan.

6. Ikasleari autokontrol pertsonale-rako prozesua irakastea.

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena.

• Autoestimua garatzeko jarduerak. • Gizarte-trebetasunak garatzeko

jarduerak.

• IKASLEAK

• Jardueren karpeta. Ikasturte osoan.

7. Elkarrizketaren bidez, besteen eta beren ikuspuntuak balioesten irakastea erabakiak hartzeko eta gatazkak konpontzeko.

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua.

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena.

• Gela/taldea sustatzeko jar-duerak.• Ikasgelaren antolamenduari eta

funtzionamenduari lotutako jar-duerak: arduradunak, taldeak, arauekiko errespetua, txandak…

• Gizarte-trebetasunak garatzeko jarduerak.

• Erabakiak hartzen ikasteko jar-duerak.

• Gatazkak konpontzeko jar-duerak.

• IKASLEAK • Jardueren karpeta.

Ikasturte osoan.

8. Esperimentazio- eta sormen-jarduerak, eta pentsatzen eta ikasten ikasteko teknikak bultzatzea eta, horrela, auto-nomia handiagoa sustatzea.

Lan-ohiturak eskuratzea eta hobetzea. • Pentsatzen irakasteko estra-tegiak.

• Arloetako lan-arauak. • Agenda.

• IKASLEAK • IRAKASLEAK • FAMILIAK

• Jardueren karpeta.

Ikasturte osoan.

9. Familiekiko harremanak sus-tatzea.

Familien parte-hartzea. • Hasierako eta amaierako bilerak. • Bakarkako elkarrizketak.

• FAMILIAK • Elkarrizketak egiteko gida. • Informazio-koadernoa

(ikastetxeko arauak, organigrama, maila bereko ikasleen ezaugarriak).

• Ebaluazio-txostenak.

Lehen hiruhilekoan eta beharrezkoa den guztietan.

222111

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

10. Ikasgelan inplikatutako irakas-leekin koordinatzea.

Ebaluazioaren prozesua eta proze-suaren ebaluazioa.

• Lau hilez behingo ebaluazio-bilerak.

• Koordinazio puntualak bakarka eta taldean jokatzeko arauak eta irizpideak finkatze aldera.

• ZIKLOKO IRAKASLEAK • Taldearen ebaluazio-orriak. • Ebaluazio-txostenak. • Zikloko arauak.

Lehen eta hirugarren hiruhilekoetan. Ikasturte osoan.

222222

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

HIRUGARREN ZIKLOA HELBURUAK JARDUERAGUNEAK JARDUERA MOTA JARDUN-EREMUA DOKUMENTU EUSKARRIAK TENPORIZAZIOA

1. Ikasle bakoitzari DBHra ahalik eta baldintzarik onenetan pasatzeko aukera emango dioten gaitasunak ezagutzea (jarrerak eta trebeta-sunak), eta horiek garatzen la-guntzea.

Ikasleen harrera eta integrazioa (ikasle berririk badago edo tutorea berria bada).

• Harrera- eta aurkezpen-jarduerak: - Distentsio-jarduerak - Konfiantza-jarduerak

• Hasierako elkarrizketa familiekin. • Ikasle bakoitzaren espedientea

irakurtzea. • Harremanak beste institutu batzu-

ekin DBHri buruzko informazioa emateko.

• IKASLEAK • FAMILIAK

• TUTOREA • BESTE ZENBAIT INSTITUTU

• Jardueren karpeta.

• Espedientea. • DBHri buruzko informazioa.

Lehen hiruhilekoan-

2. Gainerakoek bakoitzaren ezauga-rri guztiak onar ditzaten bultza-tzea, eta taldeko integrazioa erraztu eta bideratzea.

Ikasleen harrera eta integrazioa (ikasle berririk badago edo tutorea berria bada).

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena.

• Taldean integratzeko jarduerak: - Komunikazio-jarduerak - Baieztapen-jarduerak

• Autoestimua garatzeko jarduerak. • Gizarte-trebetasunak garatzeko

jarduerak. • Genero-nortasuna garatzeko jar-

duerak. • Norbanako Curriculum Egokitza-

penak egin eta ebaluatzea.

• IKASLEAK • IKASLEAREN IRAKASLEAK ETA

AHOLKULARIA (LEHEN HEZ-KUNTZA)

• Jardueren karpeta. • Norbanako Curriculum Egoki-

tzapenak.

Ikasturte osoan.

3. Ikasleengan xede errealak jartze-ko eta lortzeko gai senti daitezen jarrerak garatzea.

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena.

• Erabakiak hartzen ikasteko jar-duerak.

• IKASLEAK

• Jardueren karpeta. Ikasturte osoan.

4. Ikasleei beren gorputzean gerta-tzen ari diren aldaketa morfo-logikoei eta funtzionalei buruzko informazioa sakontzen laguntzea.

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena.

• Sexu-nortasuna garatzeko jar-duerak.

• Autoestimua garatzeko jarduerak.

• IKASLEAK • Jardueren karpeta.

Ikasturte osoan.

222333

1. KAPITULUA: Alderdi orokorrak

5. Gizarteko sexu-rolen azterketaren bidez, estereotiporik gabeko sexu- eta genero-nortasuna barneratzen laguntzea.

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena.

• Sexu-nortasuna garatzeko jardue-rak.

• Genero-nortasuna garatzeko jar-duerak.

• IKASLEAK • Jardueren karpeta.

Ikasturte osoan.

6. Elkarrizketa gatazkak konpon-tzeko eta erabakiak hartzeko tresna gisa erabiltzea.

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua. Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egoki-tzapena.

• Gela/taldea sustatzeko jarduerak. • Ikasgelaren antolamenduari eta

funtzionamenduari lotutako jar-duerak: arduradunak, taldeak, arauekiko errespetua, txandak…

• Gizarte-trebetasunak garatzeko jarduerak.

• Erabakiak hartzen ikasteko jarduerak.

• Gatazkak konpontzeko jarduerak.

• IKASLEAK • Jardueren karpeta.

Ikasturte osoan.

7. Esperimentazio- eta sormen-jarduerak, eta pentsatzen eta ikasten ikasteko teknikak bultza-tzea eta, horrela, autonomia handiagoa eta jarrera kritikoa sustatzea.

Lan-ohiturak eskuratzea eta hobetzea. • Pentsatzen irakasteko estra-tegiak.

• Arloetako lan-arauak. • Agenda.

• IKASLEAK • IRAKASLEAK • FAMILIAK

• Jardueren karpeta.

Ikasturte osoan.

8. Familiekiko harremanak susta-tzea.

Familien parte-hartzea. • Hasierako eta amaierako bilerak. • Bakarkako elkarrizketak.

• FAMILIAK • Elkarrizketak egiteko gida. • Informazio-koadernoa (ikastetxe-

ko arauak, organigrama, maila bereko ikasleen ezaugarriak).

• Ebaluazio-txostenak.

Lehen hiruhilekoan eta beharrezkoa den guztietan.

9. Ikasgelan inplikatutako irakas-leekin koordinatzea.

Ebaluazioaren prozesua eta proze-suaren ebaluazioa.

• Lau hilez behingo ebaluazio-bilerak.

• Koordinazio puntualak bakarka eta taldean jokatzeko arauak eta irizpideak finkatzeko.

• ZIKLOKO IRAKASLEAK • Taldearen ebaluazio-orriak. • Ebaluazio-txostenak. • Zikloko arauak.

Lehen eta hirugarren hiruhilekoetan. Ikasturte osoan.