1 Gaia - Oinarrizko Gaitasun Fisikoak

6
Oinarrizko gaitasun fisikoak San Felix Ikastetxea HEZIKETA FISIKOA IRAKASLEA: Andrea Doce Nicolás 2012/2013 1. GAIA: Oinarrizko gaitasun fisikoak Ikaslearen izen abizenak: Kurtsoa: DBH 2 Hiruhilabetea: 1 Data: IRAILA 1.- SARRERA. Oinarrizko gaitasun fisikoa eta prestakuntza fisikoa Oinarrizko gaitasun fisikoak lantzea da prestakuntza fisikoaren muina. Oinarrizko gaitasun fisiko horiek erresistentzia , indarra , abiadura , eta malgutasuna dira. Horiekin batera beste mugimendu gaitasun batzuk ere aipatu behar dira, adibidez, koordinazioa, oreka eta erlaxazioa. 2.- ERRESISTENTZIA Esan dezakegu erresistentzia iraupen handiko esfortzuak egiten laguntzen gaituen gaitasun fisikoa dela. Ikus dezagun erresistentzia handia behar dituzten zenbait kirolarien adibidea Txirrindulariak txirrindularen gainean etapa luze horiek aguantatu ahal izateko. Maratoilariak 42,195 km korrika egiten aguantatu ahal izateko. Egunetan zehar mendian gora egiten zuten mendizaleak. Futbol, saskibaloi,... jokalariak partidu osoa aguantatu ahal izateko. Hala ere, eguneroko bizitzan erresistentzia ere garrantzitsua da, izan ere, egunean egiten ditugun ekintzak nekatu gabe ahalbidetzen du erresistentzia lantzeak. Adibidez; etxeko eskailerak igotzean,... Andrea Doce Nicolas 1

Transcript of 1 Gaia - Oinarrizko Gaitasun Fisikoak

Page 1: 1 Gaia - Oinarrizko Gaitasun Fisikoak

Oinarrizko gaitasun fisikoak

San Felix Ikastetxea HEZIKETA FISIKOA

IRAKASLEA: Andrea Doce Nicolás 2012/2013

1. GAIA: Oinarrizko gaitasun fisikoak

Ikaslearen izen abizenak:Kurtsoa: DBH 2 Hiruhilabetea: 1 Data: IRAILA

1.- SARRERA. Oinarrizko gaitasun fisikoa eta prestakuntza fisikoa

Oinarrizko gaitasun fisikoak lantzea da prestakuntza fisikoaren muina. Oinarrizko gaitasun fisiko horiek erresistentzia, indarra, abiadura, eta malgutasuna dira. Horiekin batera beste mugimendu gaitasun batzuk ere aipatu behar dira, adibidez, koordinazioa, oreka eta erlaxazioa.

2.- ERRESISTENTZIA

Esan dezakegu erresistentzia iraupen handiko esfortzuak egiten laguntzen gaituen gaitasun fisikoa dela.

Ikus dezagun erresistentzia handia behar dituzten zenbait kirolarien adibidea

Txirrindulariak txirrindularen gainean etapa luze horiek aguantatu ahal izateko.

Maratoilariak 42,195 km korrika egiten aguantatu ahal izateko.

Egunetan zehar mendian gora egiten zuten mendizaleak.

Futbol, saskibaloi,... jokalariak partidu osoa aguantatu ahal izateko.

Hala ere, eguneroko bizitzan erresistentzia ere garrantzitsua da, izan ere, egunean egiten ditugun ekintzak nekatu gabe ahalbidetzen du erresistentzia lantzeak. Adibidez; etxeko eskailerak igotzean,...

ZEINTZUK DIRA ERRESISTENTZIA MOTAK?

Aldez aurretik, jakin beharko duzu edozein jarduera fisikoa egin aurretik ezinbestekoa dela oxigenoa giharretara bidaltzea. Oxigeno hau arnastutako airetik dator eta giharretaraino garraiatua izaten da. Hori dela eta, gure giharretara heltzen den oxigeno kantitatearen arabera erresistentzia mota 2 ditugu.

1. ERRESISTENTZIA AEROBIKOA: Egiten diren ariketak intentsitate baxukoak dira eta iraupen luzekoak; gure organismoak egiten duen oxigeno ekarpenarekin nahikoa dute giharrek ariketaren eskakizunak asetzeko. Hori dela eta, esfortzu suabea izango da eta denbora luzez praktikatu dezakegu nekatu gabe. Zenbait adibide; fondoko korrikalariak, distantzia handiko igerilariak, txirrindulariak, 90 minutu jolastu behar dituzten futbolariak,...

Andrea Doce Nicolas 1

Page 2: 1 Gaia - Oinarrizko Gaitasun Fisikoak

Oinarrizko gaitasun fisikoak

2. ERRESISTENTZIA ANAEROBIKOA: Ariketa intentsitate oso handikoa bada (eta ondorioz, iraupen laburrekoa) oxigeno asko eskatzen du eta gure organismoak berak bakarrik ezingo du asetu.

Hortaz, oxigeno eskasa dugunez progresiboki nekea agertuko da eta gelditzera helduko gara. Honen adibide bat; 400 metroko korrikalari batek pistan buelta bakar bat emango balu pistara ziztu bizian.

3.- INDARRA

Pisu edo kanpoko erresistentzia bateri aurre egiteko, pertsonak dugun gaitasun fisikoa, gure giharren uzkurketari ezker.

Gaitasun fisikoen artean garrantzitsuenetarikoa da, izan ere edozein eguneroko jardueretan edota edozein kirol jardueretan beharrezkoa da.

Hona hemen zenbait adibide; klaseko motxila liburuz beteta eramatea, futbolean alboko sakea egitea eta noski atletismoko pisu jaurtiketa.

ZEINTZUK DIRA INDAR MOTAK?

Hiru indar mota bereiz ditzakegu:

1. INDAR MAXIMOA:Pisu handi bati edo erresistentziabati aurre egiteko gaitasuna; muskuluen uzkurketa-ren bidez adierazi daitekeen indar altuena da.Indar maximoaren eredurik errazena halterofiliakoada.

2. INDAR EXPLOSIBOA: Pisu txikia edo erresistentzia txikibati aurre egiteko gaitasuna da modu azkar eta bizkorbatean. Gaitasun honi ezagutzen ohi zaio POTENTZIA izenarekin.Indar explosiboaren eredu tipikoa jauziak, golpeoak eta jaurtiketak dira.

3. INDAR ERRESISTENTZIA: Indarra denbora jarraian eta luze batez aurre egiteko gaitasuna da. Hurrengo kiroletan erraz antzeman daiteke; judo, eskalada,...

Andrea Doce Nicolas 2

Page 3: 1 Gaia - Oinarrizko Gaitasun Fisikoak

Oinarrizko gaitasun fisikoak

INDAR MAXIMOA INDAR EXPLOSIBOA ERRESISTENTZIA INDARRA

HALTEROFILI ATLETISMOA (jauziak) ATLETISMOA (5000 m)

HARRI JASOKETA PILOTA ARRAUNA

ESKUBALOIA (jaurtiketak) TXIRRINDULARITZA

FUTBOLA (jaurtiketak) IGERIKETA

Praktikatzen dugun kirolaren arabera indar mota desberdinak landu beharko ditugu. Honekin batera, jakin ezazue zuen adinarekin (13 eta 18 urteren bitartean) ez dela batera komenigarria karga maximo gehiegirekin lan egitea, onuragarria EZ baita.

4.- ABIADURA

Abiadura, ekintza motorrak ahalik eta denbora laburrean burutu ahal izateko izakiak duen ahalmena da.

Atletismoko kasuan adibidez, 100 metro ahalik eta denbora laburrean egiteari deituko diogu abiadura. Futbolari baten kasuan, berriz, baloia ahalik eta azkarren eta egokien jaurtitzea izango da.

ZEINTZUK DIRA ABIADURA MOTAK?

Erreakzio abiadura

Estimulu baten aurrean, gorputz erantzunak behar duen denbora.

o Entrenamenduarekin hobetzen da.o Koordinazio motorearekin oso lotuta.o Kiroletan garrantzi handikoa

Lekualdatze abiadura

Distantzia labur bat ahalik eta denbora gutxienean zeharkatzekoFaktore hauen araberan dago:

1. Oinkadaren zabalera: Zenbat eta handiagoa hobe. Faktore hauen araberan oinkadaren zabalera handituko dugu.

Andrea Doce Nicolas 3

Page 4: 1 Gaia - Oinarrizko Gaitasun Fisikoak

Oinarrizko gaitasun fisikoak

Bulkadaren ahalmena Palankaren luzera Malgutasuna

2. Oinkaden maiztasuna: Indarra, malgutasuna eta teknikaren arabera.

3. Abiadura mantentzeko erresistentzia:

- Energia lortzeko gaitasunarekin lotuta dago. - Oxigeno-zorra egoeretan lan egiteko gaitasunarekin lotuta dago.

4. Koordinazio eta erlaxazio faktoreak.

5.- MALGUTASUNA

Esan dezakegu, malgutasuna gure gorputzeko atalekin zabaltasun handiko mugimenduak egiten permititzen digun gaitasun fisikoa dela. Berari eskez, lurra ukitu dezakegu belaunak tolestu gabe, bizkar atzean eskuak batu ditzakegu, eta mila mugimendu gehiago egin ditzakegu.

Malgutasuna kirol espezialidade guztietan praktikatzen da. Malgutasun on bat izateak gainera, giharren lesioak ekidi ditzake. Irakur ezazu hurrengo adibideak;

Hesi-korrikalari batek heziak pasatzeko orduan.

Gimnasta batek bere ariketa izugarriak egiteko orduan.

Boleibol jokalari bat baloira heltzeko orduan.

6.- GOGORATU...

Eguneroko bizitzan ere era askotako oztopoak gainditu behar dira, adibidez eskailerak igotzea, kaxa pisutsuak lekuz aldatzea,.. eta kasu horietan oso onuragarria da fisikoki nahiko ongi egotea.

7.- BA AL ZENEKIEN...?

¿...? Bizkarreko malgutasuna landuz gero, gure altuera ere gehitu dezakegu zentimetro gutxi batzuk badira ere. Horren arrazoia gure lepaornoen artean dauden espazioak direla eta gertatzen da

Andrea Doce Nicolas 4

Page 5: 1 Gaia - Oinarrizko Gaitasun Fisikoak

Oinarrizko gaitasun fisikoak

¿...? Usain Bolt munduko korrikalari azkarrena dela. 2009. urtean Berlineko Munduko Txapelketan, Alemanian, marka guztiak hautsi zituen; 100mko froga 9,58 segundotan egin zuen. Hori bai azkarra!

Andrea Doce Nicolas 5