1. DELI Mahai-ingurua: Aniztasuna eta Ekonomia …...Mahai- ingurua: Aniztasuna eta Ekonomia 2014ko...

4
1. DELI Mahaiingurua: Aniztasuna eta Ekonomia 2014ko azaroak 4

Transcript of 1. DELI Mahai-ingurua: Aniztasuna eta Ekonomia …...Mahai- ingurua: Aniztasuna eta Ekonomia 2014ko...

Page 1: 1. DELI Mahai-ingurua: Aniztasuna eta Ekonomia …...Mahai- ingurua: Aniztasuna eta Ekonomia 2014ko azaroak 4 Azalpena Europar gizarteak geroago eta anitzagoak bilakatzen ari dira

 

 

1.  DELI  Mahai-­ingurua:  Aniztasuna  eta  Ekonomia  2014ko  azaroak  4  

 

 

Page 2: 1. DELI Mahai-ingurua: Aniztasuna eta Ekonomia …...Mahai- ingurua: Aniztasuna eta Ekonomia 2014ko azaroak 4 Azalpena Europar gizarteak geroago eta anitzagoak bilakatzen ari dira

           

Azalpena Europar gizarteak geroago eta anitzagoak bilakatzen ari dira nazioz haraindiko migrazioaren eraginpean, eta aniztasuna kudeatzeko estrategia tradizionalek aurre egin behar diete erronka handiei. Europar Kontseiluak, Europako hainbat hirirekin lankidetzan, arau-esparrua garatu du “aniztasunaren abantaila” kontzeptuan oinarritutako aniztasuna kudeatzeko. Aniztasunaren abantaila horrek adierazten du migratzaileak eta gutxiengoak garapen sozial, ekonomiko eta kulturalaren iturri direla, baldin eta, erakunde eta politika guztietan modu egokian sartzen badira, gizartean baztertuta egon beharrean.

Europar Batasunak publikoki onartu du funtsezkoa dela migratzaile ekintzaileek hazkundean eta enplegu iraunkorrean eman dezaketen laguntza eta ekarpena. Integraziorako Europar Programak azpimarratzen du migratzaileek ekintzaile gisa betetzen duten rolaren garrantzia, eta zera adierazten du: “halaber, haien sormena eta berrikuntzarako gaitasuna indartu egin beharko lirateke”.

Hala ere, migratzaileek ekonomia formalera sartzean aurre egin behar izaten diete legeari dagozkion zailtasunei eta zailtasun sozioekonomikoei. Gaur egun, migratzaileen enpresak batez ere mikroenpresak dira, enpresa autoktonoak baino txikiagoak produktibitatearen eta irabazien aldetik. Nahiz eta migratzaileek gainerako biztanleek baino enpresak sortzeari dagokionez tasa handiagoa duten, porrot tasa handiagoa ere badute, besteak beste informazio eta ezaguera faltagatik eta hizkuntza ez jakiteagatik (OCDE, Perspectivas de la Migración Nacional 2010).

Halaber, Enpresa Txiki eta Ertainei laguntzeko neurriak desorekatuak dira oraindik ere; izan ere, Europar Batasuneko hainbat herrialdek, oraindik ez ditu kontuan hartzen migratzaileen enpresen berezko ezaugarriak, araudiak eta legeak prestatzerakoan. Gainera, enpresa horiek oztopo naturalak izaten dituzte negozio arruntak hornitzerakoan.

Agintari publikoen erronka da ingurune bat sortzea migratzaileen ikasketa garatzea aktiboki sustatzeko eta haiei tokiko ekonomietan sartzen laguntzeko. Ekintza Plan Ekintzailea 2020 Europako Batzordearen Komunikazioak honako gomendioak ematen dizkie, esplizituki, estatu kideei: ekimen politikoak proposa ditzatela ekintzaile migratzaileak erakartzeko eta migratzaileen artean ikasketei bidea emateko, tokian garatutako jardunbiderik onena erabiliz; legezko oztopoak ken ditzatela migratzaileek enpresak ezarri ahal izateko; eta bidea erraz diezaietela informazioa lortzeko eta enpresa-sareetara sartzeko.

DELI proiektuak, Europar kontseiluak eta Integraziorako Europako Funtsak batera finantzatutako programak, migratzaileen enpresa txiki eta ertainei laguntzeko tokiko politika eraginkorragoak eta migratzaileen ekintzailetza babestu nahi ditu, aniztasun eta inklusio politika zabalagoen barruan. 10 hirik elkarlanean hartzen dute parte proiektu honetan eta bideratuta dago migratzaileen integrazio ekonomikoaren aldaketa sistemiko bat lortzera eta haien eskubide sozial eta ekonomikoetara jotzen dutenean dituzten oztopoak murriztera. Proiektua aurrera eramaten Migration Policy Group-en laguntza izango da.

Europar Kontseiluak, Migration Policy Group-ekin lankidetzan, Ekintza Plan Ekintzailea 2020ko gomendioak betetzea proposatzen du TOKIKO DELI PLATAFORMAK ezarrita, zeintzuk Kultura Arteko Hirien programaren (Europar Kontseilua) eta Hornitzaileen Aniztasunaren proiektuaren (GPM) testuinguruan garatutako ezagueren oinarriei etekina aterako dieten.

DELI proiektua honako premisan oinarritzen da: gizarte inklusibo eta parte-hartzaile bateranzko trantsizioa arrakastatsua izan dadin, erabakiak hartzeko berariazko metodo bat behar dela desadostasunak negoziatzeko, aldeen arteko konfiantza eraikitzeko eta epe luzerako ikuspegi komuna sustatzeko. Integrazioaren arloko erronka nagusienetakoa da sektore arteko plangintza integratua eta elkarlaneko proiektuetan interesdun aldeen arteko adostasuna.

Zer dela eta joan beharko nuke?  • Tokiko   Plataformako   kide   izateko;  

plataforma   horrek   laguntzen   die  ekintzaile   etorkinei   eta   etorkinen  jabetzakoak   diren   Getxoko   enpresen  garapenari.  

 • Etorkinei   laguntzeko   eta,   egungo  

erronkak   kontuan   hartuta,   etorkinei  Getxon   Enpresa   Txiki   eta   Ertainak  garatzen  laguntzeko.    

 • Kultura   arteko   integrazioaren  

aniztasunarekin   eta   estrategiekin   bat  datozen   estrategia   ekonomikoak  garatzen   laguntzeko,   baita   programa  sozialki  jasangarriak  ere.  

 • Kontrataziorako   arauen   eta   politiken  

garapenari   eta   aplikazioari   buruz  eztabaidatzeko,   aniztasuna   kontuan  hartuta,   etorkinen   enpresek   lizitazio  publiko   zein   pribatuetan   sartzeko  dituzten  aukerak  handitzeko  helburuz.    

 • Kalitatea   kudeatzeko   estandarrei   buruz  

hitz   egiteko,   etorkinen   ekintzailetzari  eta   kontratazioen   aniztasunari  laguntzeko  helburuz.    

 • Tresna   praktikoei   buruz   hitz   egiteko;  

erakundeak,   politikak   eta   egiturak  ebaluatzeko;   eta   tokiko   bazkideen  artean  zabaltzeko.    

   

Norentzat da?  • Tokiko  eta  eskualdeko  agintariak.  • Berdintasunarekin   lotutako   eta  

bazterkeriaren   aurkako   organismoak  eta  erakundeak.    

• Immigrazioaren   esparruko   Gobernuz  Kanpoko  Erakundeak  (GKE).  

• Etorkinen  enpresa-­‐elkarteak.    • Merkataritza  Ganberak.  • Enpresa   txikien   eta   ertainen  

organizazioak.  • Gure   udalerriko   enpresen   erosketa  

alorreko  zuzendariak.  • Enpresa  txikiak  eta  ertainak.    • Enpresei  laguntzeko  organizazioak.  • Gizarte-­‐erantzukizun   korporatiboarekin  

eta   jasangarritasunarekin   lotutako  erakundeak.    

• Ikertzaileak   eta   Unibertsitateko  Ikerketa  Zentroak.  

• Bankuak.    

 

1.    DELI  mahai-­ingurua:  Aniztasuna  eta  Ekonomia  

Page 3: 1. DELI Mahai-ingurua: Aniztasuna eta Ekonomia …...Mahai- ingurua: Aniztasuna eta Ekonomia 2014ko azaroak 4 Azalpena Europar gizarteak geroago eta anitzagoak bilakatzen ari dira

 

“Etorkinek ekarpen handiak egin diezazkiekete gure gizarteei. Baina ekarpen horiek egin ahal izateko, immigrazioaren potentziala aitortu eta erabiltzeko prest egon behar dugu…”

Cecilia Malmström, Europar Batasuneko Komisarioa; 2013ko urria.  

“Immigrazioaren ahalduntzea eta eremu ekonomikoan sartzea funtsezko faktoreak dira kohesio soziala eta zuzentasuna lortzeko. Baina, dibertsitatearen abantailez ohartzeko ere balio digute - produktibitatean irabaziak,

enpresen eta komunitateen dibertsitateari lotutako sorkuntza eta berrikuntza…” Snezana Samardzic Markovic, Demokraziaren Zuzendari Nagusia Europako Kontseiluan;

2014ko apirila.  

"Hiriek funtsezko rola betetzen dute dibertsitatea eta haren onurak kontuan hartuko dituzten politika eraginkorren plangintzaren trantsizioa gidatzeko garaian"

Herwig Van Staa, Europako Kontseiluko Tokiko eta Eskualdeetako Agintarien Kongresuko Presidentea; 2014ko apirila.

   Batzarrerako  data    eta  lekua:  2014ko  azaroak  4    BAKE  EDER  JAUREGIA  BiscayTIK  Fundazioa  Zugatzarte,  32  Getxo    

   Laguntzailea  :    

   

     Etorriko  zaren    baieztatzeko    eta  informazio    gehiagorako:  E-­‐posta:  [email protected]  Tel.:  944  660  140  

1.  DELI  Mahai-­ingurua:  Aniztasuna  eta  Ekonomia    

10:00    Ongietorria   eta   irekiera.   Aniztasunaren   kudeaketa   toki-­eremuan:    herritarren   integrazioa   eta   kohesio   soziala,   kultura   artekotasunaren  ikuspegitik.  Imanol  Landa,  Getxoko  alkatea.    10:20    DELI   ulertuz   (Europako  Kontseilua   eta   Intercultural   Cities   Programa;  DELI  zer  eta  zertarako  den;  saioaren  sarrera).    Lilia  Kolombet,  DELI  Manager,  Europako  Kontseilua.    10:30    Aniztasuna:  bere  onurak  benetakoak  dira  (Migration  Policy  Group  zer  den,   MIPEX,   Intercultural   Cities   Index,   INTI   Cities,   GPM   Hornitzaileen  Dibertsitate  Proiektua,  Klausula  sozialak  erosketa  publikoan).  Jan  Niessen,  MPG  Migration  Policy  Group-­‐eko  Zuzendaria.    10:45      Galderak    11:00      Atsedena  eta  kafea  hartzeko  aukera    11:30    DELI  Tokiko  Plataformaren  auto-­ebaluazioko  eta  partaidetzako  tresna  aztertzea   (Zergatik   tresna   hori,   zergatik   kolaboratu,   partaideentzako  baliagarriak  diren  eta  espero  diren  emaitzak)                            Jan  Niessen,  MPG  Migration  Policy  Group-­‐eko  Zuzendaria.  Beth  Ginsburg,  MPG  Migration  Policy  Group-­‐eko  ikertzailea.    12:15    Eztabaida    12:45    Itxiera  Mercedes  Oleaga,  DELI  tokiko  koordinatzailea.  Lilia  Kolombet,  DELI  manager,  Europako  Kontseilua.  Getxoko  Udaleko  ordezkaria.  

http://pjp-­‐eu.coe.int/web/deli/home                                                        http://www.getxo.net/deli  

   

Page 4: 1. DELI Mahai-ingurua: Aniztasuna eta Ekonomia …...Mahai- ingurua: Aniztasuna eta Ekonomia 2014ko azaroak 4 Azalpena Europar gizarteak geroago eta anitzagoak bilakatzen ari dira