1 BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA PROBA LIBREA ...

14
1 BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA PROBA LIBREA GIZARTE EREMUA 2014ko AZAROA IZEN-DEITURAK: _____________________________________________ SINADURA: HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA IKERKETA SAILA

Transcript of 1 BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA PROBA LIBREA ...

1

BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA

PROBA LIBREA

GIZARTE EREMUA

2014ko AZAROA

IZEN-DEITURAK: _____________________________________________

SINADURA:

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA IKERKETA SAILA

2

Lehen zatia Galdera bakoitzak 0,25 puntu balio ditu.

Puntuazioa, guztira: 4,5 puntu.

1. Azaldu laburki irudian agertzen den paisaiaren ezaugarriak. Zein zona

geografikotan kokatuko zenuke?

2. Lotu Euskal Herriko historiari buruzko bi zutabeetako elementuak:

1 Lazarrabalgo hitzaldia.

Industrializazioa Euskal Herrian.

2 Karlistaldiak Gerra zibila Euskadin

3 Sociedad Santa Ana de Bolueta izenekoa

Sabino Arana

4 Burdinazko Gerrikoa (edo Burdinazko Hesia)

Bergarako Besarkada

3

3. Azaldu laburki ikur honen esanahia:

4. Behatu mapa, eta erantzun: zer egoera historikotan kokatzen da?

4

5.- Identifikatu honako irudi hauek:

A B

C D

A

B

C

D

6. Kokatu mapan elementu geografiko hauek:

� Gata lurmuturra � Rosesko golkoa � Matxitxako lurmuturra � Peñas lurmuturra

5

7. Kokatu mapan mendi hauek:

� Sollube � Hernio � Oiz � Txindoki

8. Ordenatu kronologikoki honako datu historiko hauek (1etik 10era):

:: Lehen Mundu Gerra :: SESBren desagertzea :: Dorre Bikien aurkako atentatua, New Yorken :: Krabelinen Iraultza :: Errusiako Iraultza :: Bigarren Mundu Gerra :: Cadizeko Konstituzioa :: Lehen Karlistaldia :: Atenaseko Demokrazia :: Misilen krisia Kuban

6

9. Zer kontzeptu adierazten du mapa honek? Definitu, labur-labur.

10. Adierazi klimograma honetako tenperaturen eta plubiositatearen ezaugarriak. Zer klimari dagokio?

7

11.- Definitu laburki "Gerra Hotza" terminoa.

12. Behatu irudia, eta erantzun. Egilea edo titulua ezagutzen duzu? Zer arte-estilotakoa da? Eman zure iritzia egileak garatzen duen gaiari buruz.

8

13. Lehenengo adibideari jarraituz, adierazi zer elementu geografiko diren eta zer kontinentetan dauden.

Ebro

Ibaia Europa

Karpatoak

Serengeti

Mississippi

Formosa

Baltikoa

14. Adierazi esaldi hauetatik zein diren egiazkoak (E) eta zein faltsuak (F):

Euskal Autonomia Erkidegoko udaletako alkateek aukeratzen dute Lehendakaria.

Lehendakariak bere gobernuko sailburuak aukeratzen ditu.

Eusko Legebiltzarreko parlamentariek aukeratzen dute Lehendakaria.

Arartekoak Euskal Autonomia Erkidegoko legeak eta arauak gauzatzen ditu.

Legebiltzarrak EAEko legeak egin eta onartzen ditu.

15. Lotu munduko historiari buruzko bi zutabeetako elementuak, dagokien zenbakia jarriz.

1 "Bake Armatua"

Stalin, Truman eta Churchill

2 Errusiako Iraultza

Khrustxev/Kennedy

3 New Deal

Benito Mussolini

4 Italiako faszismoa

Franklin D. Roosevelt

5 Postdameko Konferentzia.

Lenin

6 Misilen krisia Kuban

Otto von Bismarck

9

16. Azaldu laburki Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 12. artikuluaren esanahia, alegia: 12. artikulua.-Ez dago arrazoirik gabe beste inoren bizitza pribatuan, familian, etxean edo postan eskusartzerik, ezta inoren ohore edo izen onari erasorik egiterik ere. Nornahik du eskusartze edo eraso horien aurka legezko babesa izateko eskubidea.

17. Definitu "Gobernuz Kanpoko Erakundea" terminoa, eta aipatu adibideren bat.

18. Lotu munduko historiari buruzko bi zutabeetako terminoak eta kontzeptuak, dagokien zenbakia jarriz.

1 GATT

Munduko Bankua

2 MMA

Ipar Ameriketako Merkataritza Librerako Hitzarmena

3 NAFTA

Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa

4 UNICEF

Merkataritzari eta Aduanako Tarifei buruzko Akordio Nagusia

5 MB

Munduko Merkataritza Antolakundea

10

Bigarren zatia Irakurri testua, eta erantzun galderei.

Puntuak, guztira, 3.

Denok ikusten dugu nola urtez urte tresna elektronikoak, etxetresna elektrikoak edo beste mota bateko tresnak aldatzen diren, hobekuntza handiak sartuz, hobeto funtzionatzeko. Hala eta guztiz ere, hobekuntza horiek ez dute beti luzatzen tresnaren bizitza erabilgarria. Batzuetan merkeago da produktu berri bat erostea zaharra konpontzea baino. Nori ez zaio gertatu, bada, paradoxa bitxi hori?

Errealitatean, artikulu gehienak lehenago edo beranduago "hiltzeko programatuta” daude. Hala, bada, bat-batean, fotokopiagailuak ez dabiltza, telefonoen bateriak apurtzen dira, bonbillek ez dute argirik ematen... Zaharkitze programatuaren biktimak dira tramankulu horiek guztiak. Baina askoz adibide gehiago ere badira. Ez al dago bizitza osorako iraun dezakeen tresnarik?

Zaharkitze programatua estrategia komertzial bat da: produktu edo zerbitzu baten bizitza erabilgarria planifikatzen da, eta, horren ondorioz, produktua edo zerbitzua zaharkituta edo erabilgaitz geratzen da fabrikatzaileak edo enpresak kalkulatutako denboraldi bat igarotakoan. Azken finean, azpijoko moduko bat da, zeinaren bidez objektu bat denboraldi jakin bat igarotakoan ordeztu behar izaten baita. Baina horrek ez al du zapuzten enpresen irudia? Hain ondo zaintzen da planifikazioa, ezen produktuak edo

11

zerbitzuak enpresaren kalitate-irudia ez zapuzteko besteko denboraz irauten baitu, eta, are gehiago, enpresak etekinak lortu ohi ditu.

Zaharkitze programatuaren aldaera bat da zaharkitze psikologikoa. Hori gertatzen da publizitate-makineriak bere arma guztiak agertzen dituenean, eta kontsumitzailearengan merkatura ateratako azken produktua edukitzeko premia sortarazten duenean.

Zaharkitze psikologikoa "bizimodua erraztu behar da", "oraingo garaietara egokitu behar da" bezalako esloganen atzetik ezkutatu daiteke. Horrela, hain berria ez dena erabili dezakegun arren, apetan hartzen dugu beste bat, handiagoa eta politagoa delako, nahiz eta biek oso funtzio antzekoak izan.

Begi-bistakoak dira fenomenoaren ondorioak. Kontsumitzailearen poltsikoan nabaritzen da, produktu bat beste berri batez ordeztera behartuta ikusten baitu bere burua. Enpresek, ordea, eskaera handiagoa egotea lortzen dute, eta, horrenbestez, beren etekinak handitzen dituzte. Zalantzarik gabe, hasieratik, dirua irabaztea da zaharkitze programatuaren helburua.

Bestalde,ondorio psikologikoak ere begi-bistakoak dira. Gure kontsumitzeko ohiturak aldatzera ere iristen dira (erosi, erabili, bota, erosi...), behar ez ditugun produktuak desiratzera bultzatzen baikaituzte.

Dena den, arazorik handiena da horren ondorioz hondakin piloa sortzen dela, fenomeno hori behin eta berriz gertatzen ari baita mundu osoan. Horregatik, erakunde ekologistek ezbaian jartzen dute eredu horren jasangarritasuna epe luzera begira.

Eva C. 2014ko martxoaren 26a

GALDERAK:

1. Azaldu testuaren ideia nagusiak.

2. Azaldu testuko esapide hauen esanahia:

- Bizitza erabilgarria.

- Hiltzeko programatuak.

- Zaharkitze psikologikoa.

12

3. Azaldu zeure iritzia testuak planteatzen duen arazoari buruz, arrazoiak

emanez.

4. Zer titulu jarriko zenioke artikuluari? Zergatik?

Hirugarren zatia: Lan mundua Galdera bakoitzak 0,5 puntu balio ditu.

Puntuazioa, guztira: 2,5 puntu.

1. Definitu "Ergonomia" terminoa.

2. Lotu bi zutabeak, dagokien zenbakia jarriz.

1 SA Sozietate Komanditarioa

2 SM Kooperatiba Elkartea

3 SK Sozietate Anonimoa

4 LSA Sozietate Mugatua

5 Koop. E

Lan Sozietate Anonimoa

3. Azaldu labur zer alde egon ohi diren Biztanleria Aktiboari buruzko Inkestaren

eta Erregistratutako Langabeziaren arteko datuen artean.

13

4. Azaldu seinale bakoitzaren oinaldean, zer nolako betebehar edo debeku azaltzen duen:

� Ez itzali ura botaz. � Ez ukitu. � Edateko txarra den ura. � Ez gelditu hemen. � Debekatuta baimenik gabeko pertsonei. � Debekatuta mantenu-ibilgailuei.

5. Azaldu zer legek arautzen dituzten eskubide hauek: askatasunez sindikatu batean bazkidetzekoa, lan egitekoa, greba egitekoa, soldata justua jasotzekoa eta diskriminatua ez izatekoa.

14