097 (2002ko urtarrila)

of 22 /22

Embed Size (px)

description

[Ihintzako komuna: proposamen intimoa] [Gaztetxea: oraingoan bai?] [Herriko abertzaletasunaren historiari buruzko liburua] [Nesken futbol taldea arriskuan lege berri baten ondorioz] [Oliden eta Atorrasagasti: jolasean hasi eta txapeldun gelditu]

Transcript of 097 (2002ko urtarrila)

  • 97. zenb.herri aldizkariajuan Belmonte, 29 beheatel.: 943 86 15 45faxa: 943 86 17 42email: [email protected]

    ArgitaratzaileaBALEIKE KULTUR ELKARTEAAdministrazio batzordeaEsther EtxeberriaXabier Azkue

    Erredakzioa batzordeaEsther AizpuruaEguzki AgirrezabalagaAntxoka AgirreJuan Luis RomatetJosu WalioGorka Zabaleta

    KoordinatzaileaJuan Luis Romatet

    KazetariakAntxoka AgirreXabier AizpuruaItsaso IbarraMaitane Urbieta

    MarrazkigileaJon Manzisidor

    KolaboratzaileakMiriam Romatet, Xabier Aranguren,Jon Maia, Jon Sudupe, Esti Esteibar,Dani Carballo, Joxe Mari Llavori,Inaxio Tolosa, Inaxio Manterola,Belen Golmaio, Izaga Garzia, HaizeGalarraga, Koldo Landaluze, BeatFernandez de Arroyabe, Luis MariAizpurua, Ihintz Linazisoro, JoseManuel Gonzalez Aramendi,Ludoteka, Natur Taldea

    ArgazkiakBaleike, Aran Santamaria, Euskal-dunon Egunkaria

    Diseinua eta maketazioaArgi Aizpurua

    Hizkuntz zuzenketaImanol Azkue

    BanaketaAndoni Ormazuri

    Publizitatea943 86 15 45 tel. (Esther)

    InprimategiaAntza Inprimategia(Lasarte-Oria)

    Tirada1.000 ale

    Lege gordailuaSS-405/94

    ISSN1136-8594

    Baleikek ez du bere gain har-tzen aldizkarian adierazitako esa-nen eta iritzien erantzukizunik.

    Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

    EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

    aurkibidea

    32002ko ur tar r i l a k 18/97.zenb .

    Ze berri?:gaztetxea noiz?5Ze berri?:herriko abertzaletasunaren kronika6

    Oikialdean12BazterbideAizarnazabal - Altzola13

    Kulturaaste osoa bertsotan24

    Kirolanesken futbol taldea arrisku larrian!!18

  • Nora goaz?

    Herri baten izaera edo identitatea hizkuntzaren baitandago. Komunikatzeko erabiltzen den hizkuntzak izaeraberezia eman ohi dio gizabanakoari, eta nola ez,taldeari. Hizkuntzak kultura dakar eta honek izaerabat, herri bat.

    Gure kasuan aspaldidanik gabiltza herria euskaldundunahian. Ezerezetik ikastolak sortu eta aurrera egitealortu zen eta egun, euskara hutsez ikasteko aukerada guraso gehienek beren seme-alabentzat egitenduten hautua. Euskaltegietan ere urteak damatzatehelduak alfabetatu eta euskalduntzen.

    Zalantzarik gabe, euskaldun kopuruak gora egin dueta euskararen ezagutza-maila ere gorantz doa.

    Halere, euskararen erabilera jaitsi egin dela esangonuke eta ez da urrutira jo behar horretaz jabetzeko;Zumaiako kale eta tabernetan ibiltzea nahikoa da.Erdara barra-barra entzuten da, baita euskaldunzaharrez osatutako taldeetan ere, eta Zumaiakoaadibide bat besterik ez da.

    Identitatea galtzen ari ote gara?

    4 2002ko ur tar r i l a k 18/97.zenb .

    Erribera kalea, 6Tel. 861155

    iritzia

    Esti Esteibar

  • Gaztetxea:oraingoanbai?

    Gaztetxe baten beharraren gaia aspal-ditik dator. 1980ko hamarkadaerdialdera, Rock Radikal Vascodelakoa bere gorenean zegoenean izanzen Gaztetxeen aro oparoena.Tailerrak, kultur ekitaldiak,kontzertuak nonahi, etab. EuskalHerriko herri eta hiri askotan irekiziren Gaztetxeak, bai okupatutakoetxeetan, bai zenbait udal aurrera-koiek utzitako lokaletan. Zumaian, ohibezala, ez zen halakorik gertatu, etaherriko gazteek taberna-zuloetan itobehar izan zituzten iraultzarakogogoak. Orain, pezeten ordezpoltsikoan euroak ditugun honetan,Gaztetxe eske hasi dira herrikozenbait gazte. Beren helburua lortzeazaila izango badute ere, zalapartaateratzeko prest agertu dira.

    Hainbat koadrilatako lagunak elkartueta Gaztetxea aldarrikatu dute.Taldeari Zumaiako Gazteak izena jarridiote, eta jada zenbait bilera izandituzte. Bilera horietako batean taldeaez politizatzea erabaki zen, ahalik etairekiena izatea, azken finean.Taldearen lehen mugimenduetako batberaien eskaeraren berri ematea izanda; horretarako, egunkari bateragutuna bidali dute. Arazoaz ohartuta,badirudi Udalak bilera egin nahi duelagazte talde honekin.

    Etxabeak topagune40-50 lagun ingururekin egin genuentopo Itzurunbideko etxebizitzetako

    etxabeetan, hura baita gazteak

    biltzeko lekua. Monopatin batzuk

    eskaileretan, hautsitako zakarrontzi

    bat lurrean eta adoleszentzian murgil-

    dutako gazte mordoa. Argi dute orain

    bezala ezin dutela jarraitu, kalean

    bueltaka, etxebizitzetako etxabeak eta

    atariak okupatzen eta bizilagunekin

    haserretzen. Zenbait gauza egiteko,

    gazte koadrilak biltzeko leku baten

    beharra dutela aipatzen digute, beren

    esanetan, ezin baitute, txakurrak

    bezala, kalean bueltaka ibili. Euria eta

    hotza egiten duenean, gainera, arazoa

    areagotu egiten dela diote.

    Herri osoko 17-18 urte arteko hainbat

    gazte biltzen dira Zuhaizbide

    auzategiko etxabeetan. Bizilagunekin

    izan dituzten arazoak direla medio,

    beste toki batzuetara joan beharrean

    aurkitu dira sarritan. Leku haietan

    arazoak errepikatu dira eta berriro

    hasierako lekura bueltatu behar izan

    dute. Herriko ia leku guztiak bisitatu

    omen dituzte dagoeneko, eta toki

    guztietan arazo berbera errepikatudela diote.

    Auzategiko bizilagun batzuekdiotenez, kokoteraino daude gaztehauekin. Bizilagunei errespetu falta,zikinkeria eta ateratzen duten zaratadira, besteak beste, kexetako batzuk.Pazientzia erabat galduta, behin bainogehiagotan deitu diete udaltzainei.Hasieran udaltzainei kasu egiten omendiete, baina ordubete eskasera bueltanizaten direla.

    Arazoak berriz ere ez gertatzeko,lokala eskatu diote Udalari gazteek. 16urte bitarteko gazteentzat topalekubat jarriko delako zurrumurrua entzundutela diote. "18 urte dituztenek zeregin behar dute, tabernan sartu?",erantzun du gazte batek.

    Badirudi beraien eskakizunekinaurrera joateko asmoa dutela.Antolatzen hasiak dira, behintzat.Agian aurreko belaunaldiek lortu ezzutena lortuko dute gazte hauek. Norkdaki!

    E. Gurrutxaga plazan

    Erlojueta bitxidenda

    ze berri?

    52002ko ur tar r i l a k 18/97.zenb .

  • Antxoka Agirre

    1999aren azken aldera Batzokizaharrean Erkibe Kultur Taldeakantolatu zuen "Abertzaletasuna, 1931-1940" erakusketa izan zen liburuarensorburua. Dezenteko arrakasta izanzuen herrian eta Zumaiako euskalabertzaletasunaren bilakaerarengaineko historiografian zegoenhutsunea ikusirik, liburu batentzakoabiapuntu egokia izan zitekeelapentsatu zuten. Sabino Arana Funda-ziora jo zuten, eta haiek proiektua

    beren gain hartu eta Miren Baran-diaran historialari beasaindarraproposatu zuten lanerako. "Zornotzakoabertzaletasunari buruzko liburuabukatu berria nuen, eta aurkezpeneraJoseba Esnal azaldu zen proiektua-rekin", gogoratu du Mirenek.

    2000ko udaberrian hasi zen bilketalanetan. Hemen bilduta zegoena, Arteaeta Irargiko Dokumentazio Zentroetangordetakoak eta batik bat garaikoaldizkari eta egunkarietan jasotazeudenak izan ziren bere aztergai

    nagusiak. "Franko sartu arte,lehenengo Gipuzkoarra, geroEuzkadi eta azkenik El dakherrietako albisteen sekzioa izanzuten. Oraingoekin alderatuaz osopolitizatuak zeuden herrietakoalbisteok, eta zumaiarrek idaztekoohitura handia zutenez, asko balio izandidate", kontatu digu. Testigantzak erejaso ditu, hamabost bat guztira, garaieta joera politiko ezberdinetakoak.

    Sabino Aranaren bizarraLiburua, herriko abertzaletasunarensorrerarekin hasten da, XX. mendekolehen urteetan. "Sorrera bera da agianZumaiako kasuaren bereizgarrinagusia. Herri turistikoa izanik,udatiarrek, Zelaia edo Enbil bezalakoBilboko familia dirudunek ekarri zutenabertzaletasuna Zumaiara. Infor-mazioa, ekitaldiak finantzatzekodirua... jarri zituzten", dio Mirenek.Prentsa abertzalearen lehen agerpena1907an; lehenengo Batzokia 1909an;lehen zinegotzi abertzalea 1911n;antzerkia, mendi-txangoak,erromeriak... propagandarako tresnagisa. "Bitxienetakoa lehen Batzokiareninaugurazioaren historia da. Lokalalehenago ireki zen, baina inaugurazioauztailerako programatu zuten jende-tsuagoa izango zelakoan. Eguna iritsizenean, ordea, EAJek Sestaon antola-turiko euskal jai batzuekin kointzidituzuen eta suspenditu egin zen.Abuztuan jarri zuten hurrena, bainaeguna iritsitakoan semana trgica-rekin kointziditu zuen, huelgabatzuengatik setio egoera deklaratu

    6 2002ko ur tar r i l a k 18/97.zenb .

    ze berri?

    Herriko abertzaletasunaren historiariburuzko liburua

    Foronda,prentsau-rrekoaren

    irudia.

  • zuen gobernuak, eta berrirosuspenditu. Hurrena alkate karlistakoztopatu zuen, eta azkenik, urrian,bertan zegoen ikurrina bat bedeinkatueta halaxe jo zuten inaguratutzat",kontatu digu.

    Lehen atalean sarrera egin etabigarrenean Primo de Riveraren 1923kokolpeak eten zuen hasierako etapaazaldu ondoren, hirugarrenean errepu-blika garaiari heltzen dio. Osodinamikoa eta emankorra izan zen garaihau euskal abertzaletasunarentzat, etaZumaian ere EAJ lehen indar politikobihurtu ez ezik, gehiengoa eta alkatetzaere eskuratu zituen. Batzoki berriareneraikuntza lanak, Autonomia Estatu-tuaren aldeko borroka, hauteskunde-etako lehia, euskal kulturaren hedapenaeta mugimendu abertzaleanemakumeak izan zuen parte hartzeadira, besteak beste, atal honetanjorratzen diren gaiak.

    Frankoren bibotiaLaugarren atalaren ardatza GerraZibila da. 1936ko irailaren 21eanherria nazionalen eskuetan eroriaurretik antolatu zen erresistentzia,nazionalen martxa oztopatzekobezperan zubi txikia bota zuena, etadata horretatik aurrera garaileekezarri zuten errepresioa azaltzen dabertan. Konfiskaturiko ondasunak,desagerturiko dozena bat lagun,umilazio publikoak eta abar. Kanpora-ketei atal berezia eskaintzen zaie: 256zumaiar bidali zituzten herritik, EuskalHerri osoan kanporatu gehiena izanzuen herria da gurea, eta batzukbizpahiru urte egin behar izan zituztennoraezean itzuli ahal izan aurretik.

    Bosgarren eta azken ataleanFrankoren garaian abertzaletasunakizandako bilakaera aztertzen da:

    lehenengo urteetako errepresioa etaisiltasuna; abertzaletasunari bizirikeusteko ahaleginak; 60ko hamarka-datik aurrera gertaturiko eraldaketak;ETAren sorrera eta horren ondorioak;abertzaletasunak Zumaian garatutakokultur jarduerak, diktaduraren azkenastinduak... "Atal hau izan da langehiena eman didana. Prentsaabertzalea erbestetik egiten da eta ezdauka herrietako albisteak ematekomodurik. Izatez, herrietan ez dagoalbiste handirik ere. Zumaian, bestetoki askotan bezala, abertzaletasunaerabat isilik gelditzen da, familienbarruan", azaldu digu Mirenek. Testi-gantzen bidez egin behar izan duetapa hau, eta Frankismoaren bigarrenerdian abertzaletasun berria sortzendenez, bateko eta besteko jendearekinegoten saiatu da. "60ko hamarkadaarte abertzaletasunaren historiaEAJen historia da. ANV ere horzegoen, baina indar gutxi zuten eta ezdut inor topatu. Gero, EzkerAbertzalea deituko zaiona sortzen

    denetik aurrera saiatu naiz ikuspegiglobala jasotzen", dio.

    Azkenik, liburuak eranskin bat daukaeuskal abertzaletasunak 1977-2000bitarteko hauteskundeetan izandakobilakaerari buruz.

    "Aurreko generazioei,batik bat gerra etadiktadura jasan zuteneieginiko errekonozi-mendua da liburu hau.

    Abenduaren 20an Aita Mari zineanegin zen aurkezpena. AbertzaleakZumaian: ibilbide luze baten arrastoandauka izenburutzat, euskaraz idatziadago eta guztira 300dik gora orrialdeditu. Aleen erdiak Sabino AranaElkargoak liburutegietan banatukoditu eta beste erdiak Erkibe KulturTaldeak Zumaiako dendetan.

    "Aurreko generazioei, batik bat gerraeta diktadura jasan zutenei eginikoerrekonozimendua da liburu hau.Euren testigantza eman didatenek erehorrela hartu dute: urteetan eurenhistoria debekaturik egon da eta orainidatzita geldituko da. Eta gerora berebalio historiografikoa ere izango du.Abertzaletasunaren historia orokorra80ko hamarkadaren erdialdean hasiziren idazten eta egun nahikoa landutadago, baina herrietakoan hutsunenabaria gelditzen da eta historiaorokorra hobeto ezagutzeko osagarribikaina izan daiteke", bukatu duMirenek.

    ze berri?

    72002ko ur tar r i l a k 18/97.zenb .

    Miren Barandiaran Contreras, liburuaren egilea.

  • 8 2002ko ur tar r i l a k 18/97.zenb .

    Alai auzategia, 2Tel. 943 14 33 24 Juan Belmonte, 6

    erreportajea

    Norbaitek Arriba Espaa idatzi zuen

    komuneko atean. Atzetik zetorrenak hizki

    pare bat aldatu zizkion, Arriba PEstaa, eta

    horrela sortu zen komunetako eztabaida

    politikoa. Hurrena sartu zen bati, maite-

    minduta, zu zara nire izarren sabaia idaztea

    otu zitzaion, eta komunetako olerkigintza jaio

    zen. Beste batek Tolstoiren liburu bat utzi

    zuen ahaztuta eta komunetako irakurzale-

    tasuna sortu. Izan ere, bakardadean, isilik

    eta ikusmiran, meditaziorako aproposak

    izaten dira komuneko minutu horiek. Ihintza

    tabernak ere egin nahi izan du bere

    ekarpena eta berritu zutenetik herriko

    hainbat artistak euren lanak bertako

    komunean jarri dituzte ikusgai.

    arteKomunista

  • Duela bi urte taberna berritu zutenean, AranSantamariari eskatu zioten komuna diseina-tzeko. "Txiki eta Ander Hormazuriri mural banaeskatu zieten tabernako horma nagusiak apain-tzeko eta niri komunaren diseinua. Ez daukatikasketarik arlo horretan, baina asko gustatzenzait eta koadro bat edo murala eskatu balidatebaino ilusio handiagoa egin zidan kasik", adierazidigu. Azulejo koloretsuz eta umeen lainourdinez bete zuen komuna. Argia itzalitakoanikus daitezkeen izar eta laino fosforitoak ereitsatsi zituen sabaian. "Komunen sarreranargizko kaxa bat sartzea okurritu zitzaidanlehenengo eta barruan zerbait sartu zitekeelaondoren. Azkenik, hilero zerbait ezberdinasartzeko konpromisoa hartu nuen tabernakoekineta halaxe jarri nintzen martxan", dio.

    Agian helburua izan litekejendeari sorpresa bat ematea"

    Argizko kaxa hau bitrina moduko bat da, luzeranmetro bat, altueran 40 cm, sakoneran 15 cm etagainkaldean bi argi dituena. Barruan sartudituzten artelanak, berriz, proposamen bezalakatalogatuko lituzke Aranek. "Instalakuntzakizateko txikiegiak dira. Erdaraz toki jakinbaterako egiten diren lanei propuesta deitzenzaie eta nik halaxe, proposamenak, deitukonieke", azaldu digu.

    Artelanak komunera eramaterakoan intentzioberezirik, artea sozializatzea edo, ote zuengaldetu diogunean ezetz erantzun digu."Helburu hori izanez gero, hobe litzatekeartelanen katalogoak buzoneatzea. Alderantziz,Ihintzakoa gauza intimo txiki bat bezala ikustendut, zerbait anekdotikoa. Horrelako gauzak askogustatzen zaizkit... Agian helburua izan litekejendeari sorpresa bat ematea", adierazi digu.

    Urtarrilean, dekorazioari lotuta, algodoizkolainoak jarri zituen. Otsailean sugusakazulejoei, txikiak eta koloretsuak, sugusentankera hartzen zitzaielako. Martxoan espon-jekin eginiko laino eta tantunak. Apirileankromoak. Maiatzean barrua gastatutako xaboiak.

    erreportajea

    92002ko ur tar r i l a k 18/97.zenb .

  • "Kutxara batekin forma ezberdinetakotransparentziak egin nizkien barruaneta oso argi polita ematen zuten,alabastroarena bezalakoa", dio.Komuneko materialekin martxa hartueta orraziak, komuneko papera,belarriak garbitzeko bastoitxoak etadesmakiladoreak erabili zituen hurren-goetan. Azkenik, hortzeria batenargazkiei etxean bilatutako urrezkopostizo batzuk itsatsi zizkion urrian;kondoi batzuk puztu eta bihotz etalainoak sartu zizkien azaroan etaabenduan, gabonekin lotuaz, kopa etaaingeru ogiarekin bete zuen kaxa.

    Joe, zumaiar hauek kemodernidades

    Urte guztian zehar komentariodexente iritsi zitzaizkion jendearenaldetik, bai zuzenean eta baita taber-nariek entzun eta pasatu zizkiotenak,eta gustura dago ideiak izan duenharrerarekin. "Batzuek ez zioten kasohandirik egingo eta beste batzueigustatuko zitzaien. Badakit bat edobeste artelana ikustera bakarrik sartuizan dela komunean", dio. Sorpresaizan omen da jendearen erreakzioohikoena. "Gogoratzen dut festabatzuetan, Santelmoak zirela uste dut,eta jaboiak zeudela kaxan, kolan zainnire aurretik zeuden kanpoko hirumutil ari zirela euren artean lanakomentatzen. Joe zumaiar hauek kemodernidades, ke istorias, batek, etaelegante, elegante, besteak. Graziahandia egin zidan", azaldu digu.

    Izan ere, ideia nahikoa originalabaita."Bai egia da, ez dut beste inonkomunetan horrelako gauzarik ikusi.Duela gutxi Bartzelonan antzekoinbentu bat ikusi nuen, baina taber-naren sarreran zegoen jarrita", dio.

    10 2002ko ur tar r i l a k 18/97.zenb .

    erreportajea

    urtarrilaAnderHormazuri

    otsailaIsmaelManterola

    maiatzaKlaudioMonreal

    ekaianTxipi

    20

    01

    ek

    o

    pr

    op

    os

    am

    en

    ak

  • Ideiak funtzionatzen zuela ikusita,bigarren urterako hilero herriko artis-testako bati eskatzea erabaki zuen."Jendeari aldaketak gustatzen zaizkioeta artistei tokia uztea zela egokienairuditu zitzaidan", azaldu digu.Zerrenda bat egin eta baiezkoa emanzioten denek, tartean baita tabernakobi nagusik ere. Egutegia osatu zuenizenekin eta aldaketetarako datekin,eta urte hasieran denei banatu zien.Eguna iristean, taberna itxita dagoelaahal bada, goizetik aurrekoadesmontatu eta arratsaldean berriajartzea izan da lan guztia. "Tokia txikiadenez ordu gutxitan egin daitekemontajea. Bakoitzak ideia etamateriala aurretik prestatuta ekartzenzituen, kaxa bete, itxi, trago bat hartueta listo", adierazi digu.

    2001ekoak ere ondo funtzionatu zueneta beste urtebete jarraitzea erabakidute. "Herriko artistekin egingo dugubeste urtebete. Martxora bitartekoakjada lotuta daude eta ez dut ustebeste hamar bat lagun bilatzeko arazohandirik egongo denik", komentatudidgu. Aurrerago kanpoko artistakekartzeko asmoa ere ba omen duAranek. "Datorren urtea urruti dagooraindik eta auskalo, baina izenezagun batzuk badauzkat buruan", dio.

    Zuloaga plaza, 1Tel. 943862309

    erreportajea

    112002ko ur tar r i l a k 18/97.zenb .

    abuztuaImanol Ossa

    irailaBigara

    urriaJon Manzisidor

    azaroaJuan LuisBlanco

    Komunak etaartea

  • 12 2002ko ur tar r i l a k 18/97.zenb .

    Aita-Mari auzategia, 17Tel. 943 861569 Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

    Hala diote belaunaldiz belaunaldi eskuz esku igaro den liburuhonen lehen lerroek. Gaur egun, besterik gabe "ezkongabeenbazkaria" bezala ezagutzen denak 1944an du bere jatorria etaakten liburuan suma daitekeen moduan, gerraosteko egoeralatzean izan zuen sorrera. Guda Zibilak utzi zuen gizarte

    krisia zela eta, herri xumeak ezzuen hildakoei mezaberezia atera eta ordain-tzeko dirurik; beraz,elkartea sortu zutendenen artean kostueiaurre egiteko. Liburuairakurtzen jarraituzjakin daiteke elkarteakbere "kondicio"bereziak dituela:zahar eta gazteekberdin ordaindukodute elizkizunaren150 pezetako kostua;jaunartze handiaegina duen edozeinezkongabek sartuahal izango duelkartean eta ezkon-

    tzean irten egingo da; elkarteko sekretarioaren "Obligasiyuada Apaiz jaunaquin enteratzeko" noiz den meza berezia;abenduaren 8ko bilerara etxe bakoitzetik gutxienez batekjoan beharko du, joaten ez bada faltaturiko etxekidebakoitzak 5 pezetako isuna ordainduko du; morroiek herri-tarren eskubide berdinak izango dituzte

    Horrela, 57 urte daramatzate Oikiako mutil ezkongabeakohiturari jarraituz, askotan elkartearen jatorriari begiratu ereegin gabe. Aurten ere abenduaren 8an bildu ziren, gero etagoizago den mezara joan eta ondoren hamaiketakoa egiteko.Dena dela, badago kritikarik elkarte honen inguruan, bertakolegeak liburuko idazkera bezain zaharkituak geratu direlapentsatu, eta emakumeen sarrera onartzeko ordua badeladiotenak, hain zuzen ere. XXI. mendeak esango duliburuaren orri hutsak nola beteko diren.

    " Oiquinako mutil gaztediak artudu asmobat anaitasunede sociedade bat jartzeko gure artean, 1944, millabederatzireun-da beroeta laugaren urtean abenduarenzortzian, gure arteko enbati guertatzen bazayo berearimaren kontua emanbeara Jaungoikoari eguingozayo elizkizunbat bere arimaren alde, ondorengokondicio abek aguintzen duten becela: ()"

    1944. urtetik gaurdaino, abenduaren 8an

  • Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

    172002ko ur tar r i l a k 18/97.zenb .

    Lurdes Gutierrez

    Egia dana da jendiak

    oraindik pezetatan

    daukala burua, eta

    adibidez zenbat ekarri

    behar duten ez dutela

    kontrolatzen bainajoango garamoldatzen.

    Erlantz EsteibarArazo haundiena

    txanpona besterik ez

    dagoela. Ordaindu

    behar duen bakoi-

    tzean jendeak barra

    gainean ustutzen du

    kartera guztia. Gaine-

    rakoan behin prezioak

    ikasiaz gero pezeta

    baino erosoagoa da

    kalkuloak egiteko.

    Tere Lorente

    Umeak dira azkarren

    ikasten dutenak. Joanden asteburuan

    bataioak egon ziren

    eta umeak duro pila

    batekin etorri zitzaiz-kidan, baina

    normalean xentimoakibiltzen ditugu.

    Anton Segurola

    Zarrak ondo ikasita

    datoz, hogarrianikastaroren bat

    hartuta edo Jendea

    euroagatik ez da

    kexatzen baina prezio-

    engatik bai pixkat

    redondeatu ditugueta.

    Itziar Intxaurrondo

    Ondo. Jendia osoazkar hasi zan

    euruakin eta

    dagonekoz ez da

    pezetarik ikusi ere

    egiten. Jendeari

    gehiena kostatu dena

    txanponak ezagutzeaizan da.

    Esther MartinezJendeak ez ditu

    prezioak kontrolatzen

    eta eta gutaz fidatu

    behar izaten dira.

    Lehen baino gehiago

    ikusten da ordain-

    tzeko orduan dirua ez

    iristea eta bihar

    ordainduko dizut!

    esan beharra. Diber-tigarria da.

    zer moduz moldatzen dira

    zumaiarrak euroarekin

    inkesta

    ?

  • Maitane Urbieta Aizpurua

    Zumaiako FTko nesken taldeahurrengo urteetan taldea osatzekoarazoetan egon daiteke, GipuzkoakoFutbol Federakuntzak atera nahi duenlege baten ondorioz.

    Legearen helburuak Gipuzkoakoemakumezkoen futbolak dituen akatsedo hutsuneak gainditzea da etahelburu nagusia emakumezkoenfutbolak Gipuzkoan indarra hartzea da.

    Legearen helburuak finkatu bainolehen, Gipuzkoako emakumeen futboltaldeen egoera ezagutzeko azterketabat egin zen. Azterketak erakutsiduenez, Estatuko taldeek Gipuzko-akoek baino indar ekonomikohandiagoa dute, eta, ondorioz, bertakoneskak fitxatzen dituzte beraientaldeetan jokatzeko, askotan txanponbatzuen truk.

    Horregatik, GFFk talde lider bat sortunahi du Estatuko ohorezko mailanjokatzeko. Taldea Gipuzkoako jokalarionenek osatuko lukete eta Reala dataldea zuzentzeko aukera gehiendituena.

    Hala ere, arazoak Zumaiako

    neskentzat ez dira hemen hasten.

    Jakina denez, futbolean mailak ez

    daude adinka bereizita, hau da, 14

    urteko neska batek 25 urteko neska

    batekin joka dezake talde berean. Hori

    GFFrentzat oztopoa da, beraien ustez

    oso zaila baita 14 urteko neska bat

    zaharragoak diren taldekideekin

    integratzea eta gainera batak zein

    besteak beharko luketen entrena-

    mendua desberdina dela diote.

    Hori guztia kontuan hartuz, bi maila

    ezarri nahi dituzte, bata 18 urtetik

    beherakoena (14 eta 18 urte bitarteko

    neskek osatua) eta bestea 18 urtetik

    gorakoena. Hori ikusirik, Zumaiako

    neskak kezkaturik daude, batik bat 18

    urte baino gehiago dituztenak, ikusten

    baitute legeak aurrera jarraituz gero

    oso zaila izango dutela taldea osatzea,

    ez baitago adin horretatik aurrera

    futbolean jokatzeko gogorik duen

    neska askorik.

    18 2002ko ur tar r i l a k 18/97.zenb .

    Alai Auzategia, 14 beheaTel: 943 14 31 12

    Ortega y Gasset, 2Tel: 943 86 22 06

    kirola

    Zumaiako Futbol Taldeko nesken taldeaarriskuan lege berri baten ondorioz

  • Zer iruditzen zaizue atera nahi duten legeberria?Adinetan banantzea egokia da, baina

    talde asko desager daitezke. Guk talde

    bat osa genezake, baina bederatzi bat

    jokalari talderik gabe geratuko

    lirateke. Gainera, neska gutxi dago

    futbolean aritzen dena, ondorioz, zaila

    da bi talde osatzea, batez ere herri

    txikietan. Hau guztia talde handiek

    beraientzat pentsatutako gauza da.

    Aldageletan giro ona al dago? Hau da, 14urtekoak taldean integraturik daude?Integraturik bai, baina adinaren kontu

    hori igarri egiten da; hala ere, denon

    artean ondo eramaten gara.

    Zuen lehen urtea da entrenatzaile moduan.Zaila al da? Pazientzia handia behar al danesken taldeak entrenatzeko?

    Bai, zaila da eta pazientzia handia

    behar da. Gainera, guk taldea denbo-

    raldia hasita zegoela hartu genuen eta,

    horrez gain, jokatzen egotetik taldea

    entrenatzen hastera aldaketa handia

    izan da guretzat. Batzuetan, gainera,

    ez gara denera iristen, baina beste

    pertsona baten laguntza dugu

    atezainak entrenatzeko, Esti Garcia

    Osarena.

    Aurten denboraldi bikaina egiten arizarete; hala eta guztiz ere, zuen jokalaririkez dago selekzioan. Zergatik?Maila altuagoko taldeetan bakarrik

    fijatzen direlako, nahiz eta gure

    taldean selekzioan jokatzeko moduko

    jendea badagoen.

    Denboraldi hasieratik hona jende gehiagojoaten al da zuen partiduak ikustera?Pixka bat gehiago bai, bainanormalean gurasoak eta lagunak. Penada jende gehiago ez etortzea. Hala ere,etortzen den jendea gustura egoten dagure partiduak ikusten, baina kontuaneduki behar dute mutilen partiduaketa neskenak ez direla berdinak.

    Klubean berdintasunez tratatzen diramutilen eta nesken taldeak?Inoiz baino gehiago, nahiz eta igartzendiren gauza batzuk, baina normala da.Zuzendaritza taldearekin eta gainon-tzeko entrenatzaileekin oso gusturagaude, denak laguntzeko prest daude,oso giro polita baitago.

    Basadi Auzategia, 9-A 2-B

    kirola

    192002ko ur tar r i l a k 18/97.zenb .

    Baina egokiena beraien iritzia

    eta gaur egungo egoera zein

    den galdetzea izango da:

    Horretarako, taldeko

    kapitaina, Esti Mora, eta

    entrenatzaileak, Itziar

    Beristain eta Eva Romatet,

    ekarri ditugu:

  • Xabier Aizpurua

    Abenduak 23 zituen, kalean hotza zennagusi eta baita pilotaleku barneanere. Zumaiako eskuz binakako pilotatxapelketa herrikoiaren finala jokatubehar zuten pilotariek izan zutennahiko lan gorputza berotzen. BatetikOliden eta Atorrasagasti, bestetik Ruizeta Ariala. Partida hasi zenean ezomen zeuden beraien onenean,Atorrasagastiren hitzetan, "berotugabe geunden eta horregatik egingenituen akatsak igarri egiten ziren".Dena dela, ezin esan gaizki hasizirenik, markagailua 5-0 zegoeneanaurretik baitzeuden. Handik aurrera15 tantora arte aurretik baina tartehandirik gabe joan ziren. Partida luzezihoan, pilotada askokoa zen jokoa etaez zen tanto motzik. Hala ere, Oliden-Atorrasagasti bikoteak errenkadanbeste sei tanto egitea lortu zuten eta21-16 jarri zen markagailua. Giroaparta harmailetan. Aurkariek tantobakar bat gehiago egiteko aukerabesterik ez zuten izan; 22-17 emanzioten amaiera partidari.

    Gazteak nagusiNahiz eta txapelketan zehar adinezberdinetako pilotariak ikusi,gazteenek soilik lortu zuten finalerairistera. Izan ere, inork ere ez ditu 18

    urte baino gehiago, eta AitzolOlidenen kasuan, txapelketako pilotarigazteenetarikoa txapeldun bilakatudela esan dezakegu, 16 urte besterikez baitauzka. Honela, bada, normaltzatjo genezake finala hasi aurretikizandako sentsazioak, Aitzolek esandigunez urduri zegoen, "aurretik bestehiru final jokatua naiz, baina galduegin nituen. Hemen, berriz, aukeraikusten nuen irabazteko, aurkarieiligatxoan irabazi baikenien, eta horre-gatik nengoen urduri".

    Bi txapeldunak urte asko daramatzatepilota munduan, eskola artekopartidak jokatuz, pilota eskolanjardunaz... batez ere jolas egitekoasmotan. Eta horrelaxe eman omenzuten izena txapelketarako ere;Imanolek, behintzat, hala dio,"frontoian geunden batean, izenaemateko papera ekarri zuten. Aitzolek

    bikoterik ez zuela eta, nik ere eznuenez, ba, elkarrekin aurkezteaerabaki genuen". Horrela, partida joaneta partida etorri, txapela eskuratudute. "Hasierako partidetan jolaseanibili ginen eta pixkanaka guztiakirabazten ari ginela ohartu ginen.Orduan, zerbait gehiagora iristeaposible zela pentsatu, eta gogorragosaiatzea erabaki genuen", adierazidigute.

    Finalean frontoian zegoen giroaapartekoa zela esan dute, alde batetikpiraguista taldea, eta bestetik Oikiaaldetik joandako tropela builaka etaanimuak emanez. Amak ere pozezgainezka omen dituzte, baita lagunakere. Horrek aurrera jarraitzeko indarraematen omen die, eta bide berberarieusteko asmoa dutela esan dute.Egaari entzunda bezala, txapelaplazan bertan galdu behar omen da-eta.

    20 2002ko ur tar r i l a k 18/97.zenb .

    Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959San Telmo, 12

    Tel. 943 860760

    kirola

    Oliden eta Atorrasagasti

    Jolaseanhasi,txapeldunamaitu

  • Txalotzekoa da zumaiar batzuek

    kiroletarako duten grina. Tripa festa

    eta nahi adina edatea zilegi den

    Gabonetako festetan (bai, aurten ere

    "kanta aleluia" eta "din-dan-don"

    madarikatuak entzun behar izan

    ditugu bozgorailuetatik; ea datozen

    Gabonetan bake santua ematen

    diguten), herritar talde batek kirola

    egiten jarraitu du. Masokismoa? Nork

    daki. Kontua da herritar gehienak,

    digestioa egiten, sofan botata

    geundela, beste batzuek Lubaki kirol-

    degian antolatutako Gabon Sarian

    parte hartu dutela. Ziur, gero, besteok

    adina jan eta edan dutela, baina, hala

    ere, beraien meritua txalotu behar da.Ez zarete makalak, errediola!

    Hiru kirol mota izan dira aurtengoanere Gabon Sarian: areto futbola,paddlea eta xakea. Taldeka, bikotekaeta bakarka. Parte hartzaile kopuruaridagokionez, aurreko urteetakokopurua izan da. Areto futboletan bosttaldek eman zuten izena, paddle-eanzortzi bikotek eta xake txapelketanhamaika parte hartzaile izan ziren.Gehienak zumaiarrak ziren, bainaxakean azkoitiar eta zestoarrak ereizan dira lehian.

    Areto futboleko txapelketa hiruegunetan jokatu zen, 24, 29 eta 31n.

    Tald egutxik parte hartzen zutela-eta,txapelketa azkarra jokatzea erabakizen. Lehen egunetan ligaxka jokatuzen eta urteko azken egunean finala.Partidu berdindu baten ondoren,EG.PG. taldeak irabazi zuentxapelketa. Estu-estu, 5-4 gailenduzitzaion Axier Kirolak taldeari.Hirugarren postuan Pea Las Petassailkatu zen eta laugarren Anboto.Azken bi horien sailkapena erabaki-tzeko, aurreko partiduetan izandakoemaitzen batez bestekoa atera zen.

    Xake txapelketa urtarrilaren 3anjokatu zen Lubaki jatetxean. Hamaikaparte hartzaileak bi taldetan banatuziren eta beraien artean partidakjokatzeari ekin zioten. Hamar minutuinguruko partida azkarretan jokatuzen txapelketa. Talde bakoitzekolehen bi sailkatuak finalerdietarapasatu ziren. Finalera azkoitiar bat,Juan Carlos Valor, eta zestoar bat,Egoitz Irure, heldu ziren. Partidaazkar baten ondoren, garaikurraAzkoitiara joan zen. Hirugarren postuazumaiar batek lortu zuen (MigelManterolak) eta laugarrena MiguelAngel Ruiz azkoitiarra sailkatu zen.

    Xakean bezala, paddle-ean ere bitaldetan banatu ziren partehartzaileak. Ligaxkaren ondoren,urtarrilaren 4an jokatu zirenfinalerdiak eta finala. Azken partiduanHuertos-Arrieta eta Urbieta-Telleriabikoteak izan ziren aurrez aurre.Udako sarian finala jokatu zuren bibikoteak, alegia. Finala Urbieta-Telleria bikoteak irabazi zuen,partidua 7-5, 75 irabazi ondoren).Hirugarren postuan Lazkano-Zeberiosailkatu ziren eta laugarren Luluaga-Aranburu bikotea.

    Hala joan zen Gabon Saria. Urteamaiera honetan gehiago.

    Urumea kalea z/gTel. 943 143058

    JUSTAtaberna

    Erribera kalea, 20

    eguneroko bazkariak

    kirola

    212002ko ur tar r i l a k 18/97.zenb .

    Gabon Saria, edo kirolaegiten tripa festengaraian

  • Garbiketa prozesuakUrte berria hasita dagoenean, gure buruari askotan

    gero beteko ez duguna zin egiten diogu: erretzeari

    utziko diogula, kirol gehiago egingo dugula, elikadura

    egokiagoa beteko dugula, azken finean bizimodu

    osasuntsu eta zoriontsuagoa izango dugula. Baina

    norberak bere osasun arazoen aurrean hartzen duen

    jarreran datza sendabidearen gakoa. "Mens sana in

    corpore sano", dio esaera erromatar ezagunak; beraz,

    hausnarketa prozesua ezinbestekoa da benetan geure

    osasunaren alde zerbait egin nahi badugu.

    Gabonetan egin ditugun gehiegikeriak osasunaren kalterako

    izan dira: alkoholdun edariak, koipedun elikagaiak, gozokiak

    Gorputzari lan handia eman diote digestiorako, eta, gainera,

    toxina asko pilarazten dituzte eta hainbat gaixotasunen

    agerpenean eragina izango dute. Toxina horiek odola azidifi-

    katzen dute, azido eta alkalinoen oreka puskatzen baita. Geure

    osasunaren alde zerbait egin nahi badugu, oreka berriz

    normaldu beharko da, hau da, desintoxikazio prozesua egin

    beharko dugu. Desintoxikazio prozesu honek garbiketa fisiko

    eta psikologikora eramango gaitu.

    Garbiketa prozesua egitea hainbat eratan plantea dezakegu.

    Baraualdi zorrotzenetik hasita (bestalde, benetan eraginko-

    rrena) norberaren arazoei egokitutako garbiketetara, aukera

    handia dago prozesua egiteko garaian. Prozesua gustura

    egitea ezinbestekoa da; horregatik, atsegin edo errazena

    aukeratuko dugu. Bost egunetan fruitu eta barazkien zukuak

    besterik ez hartzeak gorputza asko desintoxikatzen du: ura,

    infusio edo salda garbigarria edanez lagun dezakegu prozesua.

    Garbiketa prozesua luzatu nahi badugu, askoz hobeto, baina

    elikagai batzuen gabezia kaltegarri izan ez dadin, beste modu

    bat aukeratuko dugu prozesua egiteko: arroz integrala eta

    sagarrak besterik ez jatea astebetez, edo sirope de savia

    famatua bezain eraginkorra.

    Salda garbigarria: jarri egosten 250 g tipula, 250 g letxuga

    hosto, 250 g azenario, 2 sagar, apio pusketa bat, baratxuriak

    eta 2 litro ur. 40 minututan sutan eduki, iragazi eta hartze-

    rakoan, nahi izanez gero, limoi ura erantsi.

    Jende guztia animatu nahi nuke urtean behin bada ere, desin-

    toxikazio prozesu bat egitera, baina gogoratu gaitz sendae-

    zinak, diabetea, bihotzeko gaitzak badaude, beti ere

    egokiagoa izango dela sendagile edo terapeuta naturistarekin

    hitz egitea eta guretzako egokien litzatekeen garbiketa garbi-

    garria aukeratzea. Besterik gabe, urte berri osasuntsua

    guztiontzat.

    22 2002ko ur tar r i l a k 18/97.zenb .

    olarro zopaMedikuntza naturala

    Izaga Garcia. Dietista

    ADSL. Etxean behar al dugu?Ezer idazten hasi aurretik, onartu beharra daukat: ADSLak

    harrapatu nau. Modema ezagutu nuen lehenengo, eta hortik

    RDSIra pasatzea izugarrizko aldea izan zen. Baina RDSIaren

    prezioa eta abiadura ezagututa ADSLa ezagutu dudanean,

    hau da txunditzea! Baina etxean horrelakorik behar al dugu?

    Nola dabilen azalduko dut lehendabizi: ADSLa ez da gure

    etxean jarri beharreko telefono linea berri bat. Etxean dugun

    betiko lineatik guk telefonoz hitz egitean erabiltzen ez

    ditugun frekuentziak erabiltzen dituen sistema baizik. Horre-

    gatik ADSLa erabiltzean, aldi berean erabil ditzakegu

    telefonoa eta Internet, modem arruntarekin ez bezala.

    Horrez gain, betiko modemaren aldean abiadura handiak

    hartzen dituen sistema da ADSLa. Gainera, ez dugu deirik

    egin behar Internetera konektatzeko, etengabe konektatuta

    baikaude. Horrek esan nahi du, gure ordenagailua piztuta

    utziz gero, zerbitzari moduan ere jar dezakegula, baina hori

    beste kontu bat da.

    Beti bezala, ADSLak duen arazo handienetarikoa instalazioa

    da, monopolioa Telefonicak baitu: pentsa edozein

    konpainiak ADSL lineak eskaintzeko Telefonicaren lineak

    erabiltzen dituela. Laburtuz:

    Abantailak: abiadura azkarragoa, telefonoz aldi berean hitz

    egiteko aukera eta benetako tarifa laua.

    Desabantailak: Telefonicak monopolioa duela, garestia izan

    daitekeela Internet ez badugu asko erabiltzen.

    Atera kontuak. Telefono fakturaren beldurrez bizi bazarete,

    ez izan zalantzarik; bestela, zuek ikusi abiadurak hainbeste

    diru balio duen.

    Olarrua amarauneanJosu Walio. Informatikaria

  • Baltasar Etxabe, 5Tel. 943 14 31 35

    kultura

    232002ko ur tar r i l a k 18/97.zenb .

    Urtarrilak 31, ostegunaLos ros de color prpura

    Zuz: Mathieu KassovitzAkt: Jean Reno, VincentCassel

    Orain gutxi Amelie zinta liluragarrian ikus ahal izan dugunMathieu Kassovitz aktorea estatu frantziarreko zinegilegazte garrantzitsuenetakoa da. Orain bospasei urtesekulako arrakasta lortu zuen Parisko auzo pobre bateanbizi ziren gazte batzuen istorioa kontatu zuen El odio filmbortitzean. Jarraian egin zuen Assassin(s) melodramailunarekin kritika oso txarrak jaso zituen. Orain urte etaerdi Donostiako Zinemaldian estreinatu zen Les riverespourpres interesgarri honekin, ordea, Kassovitz berriro erekritikarekin eta ikusleekin adiskidetu da. Zinema kriti-kariek pelikularen maila ona txalotu dute. Ikusleeidagokienez, Alpeetako mendikatean kokatutako thrillerhau azken urteetako pelikula arrakastatsuenetakoa daestatu frantziarrean.

    Zer eskaintzen duen Kassovitzek pelikula honekin? Ikuslealehen sekuentziatik harrapatzen duen thriller ikaragarria.El silencio de los corderos eta Seven bezalako filmetanmaisuki landutako psikopaten generoa hartu, eta UmbertoEcoren El nombre de la rosa eleberrian agertzen zenmonasterioaren antzeko espazio batean kokatu du Kasso-vitzek pelikula. Dekoratuek, espazioak, garrantzi handiadute pelikula honetako atmosfera tenebrista eta deserosoalortzeko. Unibertsitate hiri bat eta mendikate elurtu batenartean mugitzen den film bortitza da honakoa. Hilketadotoreak, istorio interesgarria eta ustekabeko amaieraeskaintzen digu Kassovitzek hain izenburu polita duenpelikula honetan.

    Fitxa-teknikoa

    Liburua: Lagun izoztua

    Egilea: Joseba Sarrionaindia

    Argitaletxea: Elkar

    Urtea: 2001

    Sarriren lehen nobelaEz dok amairu-ren garaietatik, euskal idazle garrantzi-

    tsuenetako bat da Sarri. Eta Martutenetik Imanol abesla-

    riaren bafleetan ezkutaturik ihes egin eta erbesteko toki

    ezezagunetatik idazten duenetik mito bat bihurtu da .

    Ipuin, narrazio, entsegu eta, batik bat, poesia liburu asko

    idatzi ditu urte guzti hauetan. Hor daude Izuen gordele-

    kuetan barrena, Narrazioak, Ni ez naiz hemengoa,

    Atabala eta euria, Gartzelako poemak eta Hitzen

    ondoeza, besteak beste. Hala ere gaur arte ez zuen

    nobelarik kaleratu. Lagun izoztua da lehenengoa, eta

    Joseba Jaka Fundazioaren saria jaso du.

    Bertan Goioren bizitza kontatzen da hiru istorio eta

    denbora ezberdin tartekatuaz. Batetik Kalaportu, Deba

    eta Mutriku artean dagoen arrantzale herrixka, eta

    fraideen eskolaren artean pasa zuen ikasturte bat,

    lehenaldian. Bestetik Hego Ameriketako erbestean

    errefuxiatuen eta inmigranteen ondorengoen babesean

    izoztuta, hitzik egin ezinda, pasatzen ari den denboraldia,

    orainaldian. Eta azkenik, etorkizunean, zientzialari

    batzuekin batera Antartidara, kontinente izoztura, egingo

    duen espedizioa.

    Nobela da baina Sarriren poesiarako gaitasuna da

    liburuak ematen duen gozamen handiena. Deskribapenak

    itzelak dira: Kalaportuko marinel tabernak, fraideetako

    klaseak, Nikaraguako sanatorioa, iceberg-en kolore eta

    mugimenduak... Normalean poesia kontrako eztarritik

    sartzen zaionarentzat sarbide polita.

    Pertsonaiei ematen dizkien bueltak ere aipagarriak dira.

    Istorio bakoitzak narratzaile ezberdina dauka, beste

    istorio batetako pertsonaia bat, eta liburuarekin batera

    eskutitz bat dator irakurlearentzat, seilu eta guzti,

    pertsonaia batek besteari bidali eta honek ireki gabe

    erretzen duena.

  • Itsaso Ibarra

    Bertso Asteari Amets Arzallusek eta

    Joxe Agirrek eman zioten hasiera,

    Tomas tabernan hasi eta Erribera

    kaleko tabernetan egindako bertso

    poteoarekin. Saiora jende asko

    hurbildu zen eta tabernak leporaino

    bete ziren. Azken bertsoak Kofraiko

    balkoitik eskaini zituzten, bertsolari

    bakoitza alde batean jarrita, balkoitik

    balkoira aritu ziren bertsotan.

    Bigarren ekitaldia gabon zaharreko

    ajea pasatu ondoren izan zen. Urtarri-

    laren 3an Jon Maia eta Xabier Amuri-

    zaren eskutik bertsoak kaletik

    Forondako ganbarara iritsi ziren.

    Bertan XX. mendeko erradiografia

    egin zuten. Horretarako, azalpenak

    eman ondoren, Xalbador, Txirrita eta

    garaiko beste bertsolari batzuek

    hainbat gertakari historikoren

    inguruan eginiko bertsoak hartu

    zituzten ahotan, hala nola, Frankoren

    heriotzaren inguruan eginikoak, gerra

    garaikoak, etab. Emanaldi honek ere

    bertsozale asko bildu zituen bertara.

    Bertso Asteari amaiera emateko,

    Bertso Eskolak hogei urte betetzen

    dituela aitzakiatzat hartuta, bertso

    afaria antolatu zuten Anade elkartean

    urtarrilaren 4an. Afarian bertso

    eskolaren inguruko aurkezpena egin

    zen, hogei urtetan egindako hainbat

    ekitaldi gogora ekarriz. Bertso eskolako

    kide izandakoek Joanitorekin ikasitako

    bertso zaharrak abestu zituzten eta

    bat-bateko saioa ere izan zen.

    Afalostean, Joanito Dorronsoro Sariko

    (bertso paper lehiaketako) irabazleen

    izenak jakin ziren. Aurtengoan

    "Zumaiako Bertso Eskolak 20 urte"

    izan zen gaia eta bederatzi lagunek

    hartu zuten parte. Epaimahaikideak

    Jon Maia eta Eneko Dorronsoro izan

    ziren. Txapela, 30.000 pezeta (180,30

    euro) eta oroigarria Xabier Azkueren

    eskuetara joan ziren. Bigarren saria,

    15.000 pezeta (90,15 euro) eta

    oroigarria Josu Garatek eskuratu

    zituen.

    24 2002ko ur tar r i l a k 18/97.zenb .

    kultura

    AmetsArzalluseta Joxe

    Agirrebertso-

    poteoan.

    Bertso asteaAbenduaren 29an hasi zen Zumaiako Bertso

    Eskolak, Udalak lagunduta, hirugarren urtez

    antolaturiko Bertso Astea.

  • amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

    kultura

    252002ko ur tar r i l a k 18/97.zenb .

    Xabier Azkuerekinberriketan

    Nolatan animatu zinen lehiaketan parte

    hartzera?

    Bertso eskolako 20 urteak ezagutu

    ditut, hasieran ikasle izan nintzen eta

    gero irakasle ere bai. Ekitaldiak

    antolatzen ere jardun naiz. Gaiak

    eskatzen zidan lehiaketan parte

    hartzea.

    Zein errima eta doinu erabili dituzubertsoak osatzeko?Bederatzi puntuko handia. DoinuaAndoni Egaak Bertsotan Bai-enerabiltzen duena. Doinu luzea dagauzak esateko aukera ematen duena.

    Irabazi duzun lehen txapela izan al da?Beste sari batzuk ere irabazi ditut,eskola mailako sariak. 1992anGasteizen Euskal Herri mailako lehia-ketan bigarren geratu nintzen. AndoniEgaak lortu zuen saria.

    Hau lehenengo txapela izan daniretzat eta ilusio handiz jaso dut.Emozionantea izan zen Joanitokematea, beti miretsi izan dut etapozez hartu dut saria bere eskutik.

    Oraingoan bertso paper lehiaketa irabaziduzu. Bapateko lehiaketa egingo balitzanimatuko zinateke?Garai batean aukera izan nuenbapatean aritzeko eta ez nuen partehartu. Orain ere ez nintzatekeanimatuko, horretarako ahalmenberezia behar da.

    Zer moduzko giroa egon zen afarian?Lehengo aldiz egin da sari banaketaafari baten ondoren. Lagun asko bilduginen eta polita izan zen beste partehartzaileek beren bertsoak abestea.

    Bertsotarako gaitasun horijaiotzezko ezaugarridela pentsatu izan du askokhorien artean "Basarri"baina azken bi hamarkadetanlanean buru-belarrigure eskolak bertso zaharrakhartuta beti oinarrisortzen ikasten ere lagundudio hainbat zumaiarrieta guztien mugarrisendo eta gozagarribertsolaria "egiten" delafrogatzeko nahi dut jarriabuela eta abuelo haienbiloba erakusgarri

    Bertso-munduak berez badituzenbait joera mistikohainbat ekintza zeremoniatsudiruditenak erritodotrina horren predikuetanbertsoa bera da jainko badakizue garai bateanapaiz izan zen Joanitogure herrian fede berriazabaldua digu nahikoehunka neska-mutikobihurtuta akolitosinesmen horri gogor eusteaeskatzen du belaunikoguk hola bizi dugun artean bertsoa ez baita hilko

    Bertso-eskola oraintxe dagobetetzear hogei urtehezkuntza-mailan egin duenaazpimarratu nahi nukeopari gisa abenduaren hamaseia har lezakeazken saioan gazte guztieklan bikaina egin duteeta soinean bertso-eskolenzigilua daramateEgaa dute uharteinguratuta daukatezazpi itsasok bustitzen dituharen lurrak orain arteBelodromoko herrian aurtenbertso-eskolak alkate

  • KONTROL MENTAL IKASTAROABehin udal agintari bati entzungenion: "hau da hau burua kontro-latzeko gogoa!". Badirudizumaiarrek gogoko dutela buruakontrolpean izatea. Foronda KulturEtxean antolatzen diren ikasta-

    roetan jendeak duen erantzunaz ohartzean, badirudihala dela, jendeak burua kontrolpean izan nahi duela.Hori dela-eta, eta udazkenean antolatutakoikastaroak izan zuen arrakastaren ondorioz, kontrolmental ikastaroa jarriko da martxan aurten ere.Otsailaren 9tik martxoaren 16ra bitartean, larun-batero izango da ikastaroa. Izenemateak Forondanegin beharko dira otsailaren 5a baino lehen.Matrikula, ohi bezala, dohain izango da.

    26 2002ko ur tar r i l a k 18/97.zenb .

    urtarrila

    25ostirala

    ANTZERKIAEsther Uriareneskutik Urak

    dakarrena... glu,glu, glu22:00etan

    Aita Mari zinean

    9larunbata

    10:30etan

    Foronda Kultur

    Etxean

    agenda

    BAINIKA IKASTAROAAurten ere bainika ikastaroa izangoda. Aurreko urteetako ohiturarijarraituz, hainbat herritar arituko dirakultur etxean bainika erara jozten.Otsailaren 1etik hasi eta maiatzaren31 arte izango da ikastaroa. Bitxanda izango dira, arratsaldeko3etatik 5etara eta 5etatik 7etara.Matrikula 36 euro izango dira, etaizenemateak hilaren 18tik 29ra eginahal izango dira Foronda KulturEtxean.