01 - Erein argitaletxea · RAMON SAIZARBITORIAREN HAMAIKA PAUSOELEBERRIA] 05 3 Guk idatzitakoa...

8
BILBO ZAHARRA euskaltegiko ikasle-irakasleek “Klasikoen irakurraldi etenik gabea” antolatu ohi dute urtero, ikasturtearen amaieran, euren “Ikasleen jaia” ospakizunaren baitan. Munta handiko ekitaldia da, duda- rik gabe, Arriaga antzokian burutu ohi dena: Hamabi ordu, laurehun ira- kurle, berrogeita hamar eragile sozial... Ekimen hau duela hiru urte hasi zen eta Axularren Gero liburuaren ira- kurraldiak eman zion hasiera. Bigarren urtean, Mogelen Peru Abarca libu- rua irakurri zuten. Hirugarrenean, Jon Miranderen Haur besoetakoa eta aurten, berriz, Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso izan da ekainaren 16an Bilboko Arriaga Antzokian irakurtzeko aukeratutako lana. Irakurketa eta jaia. Konbinazio bitxi samarra iruditu arren, ez da harri- tzekoa. Izan ere, gero eta ikasle-irakasle gehiago dago euskal literaturaz gozatzen dena eta klasikoak irakurriz ongi pasatzen duena. Zuk ere gauza bera egin dezazun animatu nahi zaitugu eta bide horre- tan laguntzeko, Hamaika pauso liburuaren gaineko hainbat proposamen aurkituko dituzu hurrengo orrialdeotan. Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak: • Ramon Saizarbitoria idazlearen gaineko hainbat testu motz irakurriko dituzu eta bertan egile honi buruz adierazgarrienak iruditzen zaizkizun ezaugarriak idatziz jasoko dituzu. • Ramon Saizarbitoriaren bi biografia labur irakurri eta bi testuen arteko desberdintasunak atzematen saiatuko zara. Hamaika pauso izenburua gaztelaniara nola itzuli den atzematen saiatuko zara eta eleberriari buruzko azalpen-testu batzuk irakurriko dituzu, liburuaren argumentu nagusiaren lehen hurbilpena zure hitzekin hainbat lerrotan osatu ahal izateko. Hamaika pauso eleberriko hainbat pasarte eta dagozkien pertsonaiak lotuko dituzu. • Eleberriko hainbat gertakariri izenburu egokia jarriko diezu, aukeran emandakoen artetik hautatutakoan. Sekuentziaren bukaeran, aukeran ematen zaizkizun lau jardueratatik bat aukeratu eta dagokion idatzia prestatuko duzu. B1 RAMON SAIZARBITORIAREN HAMAIKA PAUSO ELEBERRIA 01 418 418

Transcript of 01 - Erein argitaletxea · RAMON SAIZARBITORIAREN HAMAIKA PAUSOELEBERRIA] 05 3 Guk idatzitakoa...

BILBO ZAHARRA euskaltegiko ikasle-irakasleek “Klasikoen irakurraldietenik gabea” antolatu ohi dute urtero, ikasturtearen amaieran, euren“Ikasleen jaia” ospakizunaren baitan. Munta handiko ekitaldia da, duda-rik gabe, Arriaga antzokian burutu ohi dena: Hamabi ordu, laurehun ira-kurle, berrogeita hamar eragile sozial...

Ekimen hau duela hiru urte hasi zen eta Axularren Gero liburuaren ira-kurraldiak eman zion hasiera. Bigarren urtean, Mogelen Peru Abarca libu-rua irakurri zuten. Hirugarrenean, Jon Miranderen Haur besoetakoa etaaurten, berriz, Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso izan da ekainaren16an Bilboko Arriaga Antzokian irakurtzeko aukeratutako lana.

Irakurketa eta jaia. Konbinazio bitxi samarra iruditu arren, ez da harri-tzekoa. Izan ere, gero eta ikasle-irakasle gehiago dago euskal literaturazgozatzen dena eta klasikoak irakurriz ongi pasatzen duena.

Zuk ere gauza bera egin dezazun animatu nahi zaitugu eta bide horre-tan laguntzeko, Hamaika pauso liburuaren gaineko hainbat proposamenaurkituko dituzu hurrengo orrialdeotan.

Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:

• Ramon Saizarbitoria idazlearen gaineko hainbat testu motz irakurriko dituzueta bertan egile honi buruz adierazgarrienak iruditzen zaizkizun ezaugarriakidatziz jasoko dituzu.

• Ramon Saizarbitoriaren bi biografia labur irakurri eta bi testuen artekodesberdintasunak atzematen saiatuko zara.

• Hamaika pauso izenburua gaztelaniara nola itzuli den atzematen saiatukozara eta eleberriari buruzko azalpen-testu batzuk irakurriko dituzu,liburuaren argumentu nagusiaren lehen hurbilpena zure hitzekin hainbatlerrotan osatu ahal izateko.

• Hamaika pauso eleberriko hainbat pasarte eta dagozkien pertsonaiak lotukodituzu.

• Eleberriko hainbat gertakariri izenburu egokia jarriko diezu, aukeranemandakoen artetik hautatutakoan.

Sekuentziaren bukaeran, aukeran ematen zaizkizun lau jardueratatik bat aukeratueta dagokion idatzia prestatuko duzu.

B1

RAMON SAIZARBITORIARENHAMAIKA PAUSO ELEBERRIA

0141

8418

[RAMON SAIZARBITORIAREN HAMAIKA PAUSO ELEBERRIA]02

418

1 RAMON SAIZARBITORIA: LEHEN HURBILPENA

Ramon Saizarbitoriak idatzi zuen Hamaika pauso liburua. Bere biografia laburrairakurri aurretik, ordea, berari buruz hainbat argitalpenetan idatzitako pasartebatzuk irakurriko ditugu:

Testu motz hauek irakurrita, nolakoa irudikatzen duzu zuk Ramon Saizarbitoriaidazlea? Aukera itzazu berari buruz adierazgarriak iruditu zaizkizun hitz, moldeedo adjektiboak eta hemen idatzi:

............................... ...............................

............................... ...............................

...............................

Euskal kultura gaur (Jakin, 1997) liburuan Joan MariTorrealdaik euskal idazleen artean egindako inkes-taren arabera, azken 20-25 urteotako 10 euskalobra “hoberenen” artean Hamaika pauso,Espainolak eta euskaldunak, Ehun metro, Gizonabere bakardadean eta Ni ez naiz hemengoa zeu-den. Hau da, hautatuen erdiak zuzen-zuzeneangatazkari lotuak zeuden (beste bostak Obabakoak,Otto Pette, Narrazioak, Babilonia eta Azukrea bela-zeetan ziren). Ildo berean, inkesta horren arabera,hamar idazle “hoberenak” Bernardo Atxaga, AnjelLertxundi, Ramon Saizarbitoria, Joseba Sarrionan-dia, Joan Mari Irigoien, Koldo Izagirre, Txillardegi,Joxe Austin Arrieta, Joxe Azurmendi eta Juan MariLekuona ziren.

Mikel Soto

“Ezer baino lehen, Ramon gustatu zait oso istoriokontalari ona delako. Gainera beti aurkitzen duforma egokiena esan nahi duena esateko, eta bereaurkikuntza formalak batzuetan jenialak iruditzenzaizkit. Horrez gain, gaien sakontasunagatik eta gaisozialekiko sentiberatasunagatik ere oso atsegindut. Gauza guztien azpian jendearen zoriontasunanahi duela sumatzen da. Bere pertsonaia gaixoeksufritzen dutenean badirudi berak ere sufritzenduela haiengatik. Bere pertsonaiez urrikaltzen delaesango nuke”.

Mikel Hernandez Abaitua

“Argitalpenetik argitalpenera denbora tarte luzeauzteko joera du Ramon Saizarbitoriak, baina, eraberean, literaturaren esparrura beti itzultzen danobela mardul bat besapean duela. Asko dira idaz-le honen izena Ehun metro, Egunero hasten dela-ko edo Hamaika pauso-rekin lotzen dutenak, bes-teak beste, nobela haietan erabilitako teknikekezagun bilakatu dutelako Saizarbitoria. EuskalHerriko literaturan Nouveau Roman esatea RamonSaizarbitoria esatea da, edo horrela izan da orainarte behintzat”.

Estibalitz Ezkerra

“Saizarbitoria euskal eleberriaren modernizatzailenagusi gisa kontsideratua izan da hainbat urtez.Gero, hemeretzi urtez isildu da. Lehen mailan egoneta Atxagaren fenomenoa agertzen denean, bat-batean, baztertuta gelditzen da, eta ahantzia.Atxaga bihurtzen da euskal literaturako gunea, etaSaizarbitoria aspaldiko idazle bat. Bigarren maila-koa. Nire iduriko, Saizarbitoria idaztera bultzatuduen elementuetariko bat hori da, bere tokia galduizana. Berreskuratu nahi izan du. Eta itzuli denSaizarbitoriak lehen mailako eleberriak idatzi ditu.Ni, bere obran, xede horren, anbizio horren aztar-nak aurkitzen saiatzen naiz. Lehia horren aztarnaalegorikoak. Bi modelo literarioen lehia badago.Euskal literaturaren kontzepzio ezberdinak dituzte,gainera, biek. Ez dira ados”.

Ur Apalategi

“Berehala dakigu zer den Ramonena eta zer ez.Ramonek bere haragian bereganatu du hain pro-pioa zaion estiloa. Ez da esperimentua, estiloa bai-zik. Nere ustez. "Egunero hasten delako" hartatikasko akabatu, pulitu du bere estiloa.

Angel Lertxundi

“Ramon Saizarbitoria, euskal idazlerik onenetakoaeta dudarik gabe dotoreena, maisua da, halaber,gazteak eta xaharrak epatatzen, inor baino guaya-go eta iraultzaileago agertzen, tarteka”.

Xabier Mendiguren Elizegi

“Euskal idazleen artean mirespen bat aitortu behardut eta hori Ramon Saizarbitoria da. Ramonek goisukaldaritza egiten du”.

Arantxa Urretabizkaia

"Saizarbitoriaren eleberriak modernoak direla esa-ten denean, kontuan izan behar da nobelaren idaz-ketaz ari garela"

Mari Jose Olaziregi

*

[RAMON SAIZARBITORIAREN HAMAIKA PAUSO ELEBERRIA]03

2

A

Zalantzarik sortu bazaizu, jo 8. orrialdera.

RAMON SAIZARBITORIAREN BIOGRAFIA: ZERTZELADA BATZUK

Egilearen bizitzari buruz zerbait zehatzagoa jakin nahian, bi iturri desberdinetara jodugu. Hona hemen bi helbideotan Ramon Saizarbitoriari buruz irakur daitekeeninformazioa:

testua

Ramon Saizarbitoria Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944). Soziologoa.Gizarte Zerbitzuen arloan liburu ugari argitaratutakoa.SIIS Dokumentazio eta Ikerketa zentroko zuzendaria.Bere traiektoria profesionala dela eta EuskoJaurlaritzaren I. Sustatu saria eskuratu zuen 1994an.60ko urteetatik aurrera euskal hedabide gehienetanhartu du parte. 1967an LUR argitaletxea sortu zuenbeste idazle batzuekin batera, eta 70eko urteetan OhEuzkadi Literatur aldizkaria. 1992an IV. Rikardo Arregikazetaritza saria irabazi zuen. 1971n Kapitaina ipuinaipagarria argitaratu zuen Hegatsez liburuan.Nobelagile gisa da, halere, ezagunago: EguneroHasten Delako (1969), Ehun Metro (1976), Ene Jesus(1982) Kritika Saria, Hamaika Pauso (1995) Kritika Sariaeta Bihotz bi (1996) Kritika Saria. Aberriaren alde (abe-rriaren kontra) saio aipagarria 1999koa da. Gordenazazu lurpean (2000) Kritika Saria eta EuskadiLiteratura Saria 2001, Gudari zaharraren gerra galdua(2000), Rossetti-ren obsesioa (2001), Bi bihotz, hilobibat (2001) eta Kandinskyren tradizioa (2003) dira egile-aren azken liburuak.

Esan, irakurri berri duzun testuaren arabera, Ramon Saizarbitoriari buruzko hurrengo esaldiokEGIA ala GEZURRA diren:

EGIA GEZURRA

1.- Ramon Saizarbitoriak eleberriak baino ez ditu idatzi. ❏ ❏

2.- Donostiarra da Saizarbitoria. ❏ ❏

3.- Berak bakarrik jarri zuen martxan Lur argitaletxea. ❏ ❏

4.- Olerkaria ere bada Ramon Saizarbitoria. ❏ ❏

5.- “Ehun metro” filmaren gidoia idatzi zuen Ramonek. ❏ ❏

AIPAGARRI.- Relevante. Remarquable.ARLO.- Campo. Domaine.ESKURATU.- Conseguir. Réussir.HEDABIDE.- Komunikabide. Medio de comunicación. Moyen de communication.NOBELAGILE.- Novelista. Romancier/ére.SAIO.- Ensayo. Essai.SARI.- Premio. Prix.UGARI.- Asko. Mucho/a. Beaucoup.

*

[RAMON SAIZARBITORIAREN HAMAIKA PAUSO ELEBERRIA]04

418

Zalantzarik sortu bazaizu, jo 8. orrialdera.

B testua

Donostiako idazle aski ezaguna. Larramendi kaleanbizi izan zen umetan. Aita Mutrikukoa zuen eta amaazkoitiarra. Bi senide ziren. Fraide korazonistetan ibilizen eskolan, ez oso gustura. Rikardo Arregirekin hasizen kultur jardueratan parte hartzen, Zeruko Argiankolaborazioak egiten. Jarrai antzerki taldean ibili zen,baita irratian ere. Baina batez ere literatur jardunarekineman zuen zeresana: "Egunero hasten delako" libu-ruarekin (1969) euskal nobelagintza modernizatuzuen; "Ehun metro" eta "Ene Jesus" etorri ziren ondo-tik, berritzaileak horiek ere. Lur argitaletxearen bul-tzatzaileetako bat da. 70eko hamarkadaren bukae-ran "Oh Euzkadi" aldizkaria ere sortu zuten KoldoIzagirrek eta biek. Soziologoa da ikasketaz eta ogibi-dez. Gros auzora ezkondu zen. Etenaldi luze batenondoren, idazten jarraitu zuen; besteak beste"Hamaika pauso" eta "Gorde nazazu lurpean".

ASKI.- Nahiko. Bastante. Assez.BERRITZAILE.- Innovador/a. Novateur/trice.BULTZATZAILE.- Impulsor/a. Promoteur/trice.ETENALDI.- Pausa, interrupción. Interruption.FRAIDE,. Fraile. Religieux.HAMARKADA.- Década. Décade.JARDUERA.- Actividad. Activité.ONDOTIK.- Ondoren. Después. Après.SENIDE.- Hermano/a. Frère, sœur.ZERESAN.- Que hablar. Commentaires.

Konpara itzazu irakurri berri dituzun bi testuak eta esan:

1.- Zertan dira ezberdin bi testuok?...................................................................................................................

2.- Zein izan da, zure ustez, bi testuok desberdinak izateko arrazoi nagusia?...................................................................................................................

[RAMON SAIZARBITORIAREN HAMAIKA PAUSO ELEBERRIA]05

3

Guk idatzitakoa irakurri nahi izatera, jo 8. orrialdera.

HAMAIKA PAUSO ELEBERRIA

Hamaika pauso eleberriaren edukiari helduko diogu orain, baina, ezertan hasiaurretik, izenburuari berari erreparatuko diogu. Ba al dakizu nola itzuli zen liburuaren izenburua gaztelaniaz?

a- Once pasosb- Los pasos incontablesc- Los once pasos

Segidan, eleberriari buruz idatzitako hainbat testu irakurri ahal izango dituzu:

"Hamaika pauso" Ramon Saizarbitoria idazle donos-tiarrak idatzitako laugarren eleberria da, 1995ean argi-taratutakoa Erein argitaletxearen bidez.Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzendu.Liburua Angel Otaegiren fusilatzea testuinguru modu-ra hartuta dago idatzia. Tiro egin zuten pertsonezgain, lekukorik gabe hil zen Otaegi, eta bere bizitzakoazken momentuen fikziozko berreraikuntza egitenentseatu zen Saizarbitoria nobela honetan. Dena dela,eleberrian Daniel Zabalegi izena eman zion, fikziozko-tasuna nabarmentzeko. Liburuko protagonista nagusiaIñaki Abaitua da, hiztegi bat osatzeko lanean ari denidazlea. Lan horretarako Bartzelonara joan etaEduardo Ortiz de Zarate ETAko militantea ezagutukodu. Honek muga gurutzatzeko laguntza eskatzen dio-nean hasiko da bien arteko harremana eta apurka-apurka, Ortiz de Zarate Abaituaren bizitzan sartzenjoango da. Nobelan Ortiz de Zarateren pertsonaia daAbaitua eta Zabalegiren arteko lotura zuzena. ETAkokidea autoz eraman behar duen batean ikusiko du osotarte laburrean Abaituak Zabalegi. Bere fusilatzearenondoren kasuari buruzko xehetasunak biltzen hasikoda nobela bat idazteko asmoz.

Wikipedia

(…) Beste heriotzekin batera, Angel Otaegi da ardatz,bere bizitza trajiko-anonimoa. Pertsonaia-multzoaridagokionez, pertsona ezagun batzuk agertzen diraizen eta guztiz pertsonaia modura; beste batzuk errazidentifika litezke, nahiz eta izenez aldatuta egon. Milaistorio eta mila zati ditu Hamaika pauso-k errealitateafikzioarekin nahasita korapilo etengabean eta sinesga-rritasun eraberrituan. (…)

Mosaikoa eta grabitazioaEuskaldunon Egunkaria, 1996-02-03

Amaia Iturbide

Hamaika pauso oso obra txalotua izan zen: gaztela-niarako itzulpenaren arduradun Jon Juaristik harenbelaunaldiko euskal eleberri handia dela esan zuen,eta Olaziregi bat dator belaunaldi baten isla delakobaieztapen horrekin.Eleberria narrazio baten narrazioa da, aurreko narra-tzaileei buruz mintzatzen den hirugarren narratzailebatek kontatua. Kutxa txinatarraren barru-barruandagoen istorioa Daniel Zabalegi (Angel Otaegi pertso-naia historikoaren alter ego-a) 1975ean heriotza zigorrajasotako eta fusilatutako ETAkidearen bizitzako azkenegunen narrazioa da. Istorio hori berreraiki nahiandabil, hain zuzen, Iñaki Abaitua filologoa, eta aurrekoguztia kanpoko narratzaile batek kontatzen du.Eleberriaren gaia heriotzaren aurreko izua eta erabate-ko bakardadea da. Izu horrek kutsatzen du IñakiAbaitua ere, eta ez da narrazioa amaitzeko gauza izan-go; hala ere, Aldekoaren esanetan, filologoaren porro-ta eleberrigilearen garaipena da.

Euskal Literaturaren Hiztegia — Idazlanak Manu Lopez Gaseni

Hirurogeiko hamarkadan Ramon Saizarbitoriak euskalnobelari iraultza ekarri zion Egunero hasten delako dei-tutako obrarekin. Hurrengo urteetan 100 metro etaEne Jesus argitaratu zituen. Eta gero, euskal nobelarenmugak aurkitu bailituen, isiltasuna, ia hogei urtekomutualdia. Orain idazleak literaturarekiko zorra kitatunahi izan duela ematen du testu luze eta latz honekin.1975.eko fusilamenduak dira argumentuaren ardatza,eta hortik abiatuta azaltzen da zein eragin izan zutengertaera horiek lagun batzuengan, batez ere IñakiAbaitua izeneko pertsonaia konplexu eta kontraesanezbetetakoagan. Errealitatea eta fikzioa nahasiz (edohobeto esateko, errealitatearen adabakiekin sortutakofikzioaz) belaunaldi baten kronika egiten digu, desilu-siora daraman bidaian. Oroimena du horretarakolagun, eta oroimena lineala ez delarik, aurrera eta atze-ra saltoka dabilelarik, horrela aletzen zaizkigu kronikahonetako gertaerak ere. Liburu sakona, patxadaz ira-kurtzekoa. Batzuetan irakurleak pentsa lezake aurrerajarraitzeko nobelaren kontra borrokatu behar duela;hala ere, laster konturatuko da lan garrantzitsu batenaurrean dagoela, pasarte batzuk benetan antologikoakbaitira, eta ez bakarrik euskaraz idatzitako literaturan.

Isiltasunaren ondoren Javier Rojo / El Correo, 1996-05-16

Eleberriari buruzko erreferentzia hauek irakurrita, berridatziko al duzu zeure hitzekin nobelaren argumentu nagusia?

..................................................................................................................

...................................................................................................................

...................................................................................................................

[RAMON SAIZARBITORIAREN HAMAIKA PAUSO ELEBERRIA]06

418

4

Zalantzarik sortu bazaizu, jo 8. orrialdera.

Iñaki Abaitua, hiztegi-egileaIñaki Abaituak ez zekien haur bati hitz egiten. Aregutxiago negarrez bazegoen. Gauean haurraknegarrez esnatzen dituen bakardadeak ikaratzenzuen bera ere.

13.or.

Iñaki Abaituak gorroto zuen barre-algara hura,zorionaren adierazpen gehiegizkoa iruditzenzitzaiolako, edo zorion gehiegizko baten erakuspeninozentea, beharbada.

15.or.

Daniel Zabalegi, heriotza zigorra jaso eta fusilatutako ETAkidea1942. urtean jaioa. 1,70 luze, 84 kilo. Hamabostirabaziko zituen atxilotu zutenetik epaitu arte igaroziren zortzi hilabeteetan; baita atzera galdu ere,pelotoi aurrean bista finkatzeko magnolia adar bataukeratu zuenerako. Ardo koloreko angioma batekestaltzen zion eskuinaldeko masaila, begi ondotikezpain ertzera. Hortik zetorkion “muturbeltz” goi-tizena. Haren sumarioan azaltzen ziren poliziareninformeetan hainbat aldiz irakurri ahal izango zuenbezala, “beste ezaugarririk ez”.

13.or.

J.J. Lasa, psikiatraJ.J. Lasa psikiatraz oroitzen da: antiojoak bekokian,begi nekatuak igurzteko ohiko keinua egiten. “Etmuriemur” esan zuen hark ere, eta Hernani kalekotrafiko hotsak errubrika jarri zion esapidearen izu-garriari. Esku hutsak erakutsi zizkion, finak, delikatuak,“horixe dugu” adierazteko diagnostiko txar batematera beharturik balego bezala. Gero, besoakgurutzatuz, heriotzaz ohartzeak eraginiko errosarioluzea aletu zuen: “Haurrak heriotzaz jabetzearekinhartzen du bere indibidualtasunaren kontzientzia”,edo “gizona bere hildakoen sarraskiak ehorztendituenetik da gizon” eta beste asko, ildo horreta-koak. Irribarre egiten zuenean distiratsu agerizitzaion beheko ezpaina, goikoa baino lodiagoa,eroria.

19.or. Eduardo Ortiz de Zarate, ETAko militanteaEduardo Ortiz de Zarate a. Edorta, Zator, Zapa,Zadorra, esaten zuen Daniel Zabalegiren sumarioanageri zen poliziaren informeak. Gasteizen 1950eanjaioa. Ekonomialari ikasketak amaitu gabea.Beltzarana, aldizka bizarra luzatzen utzi ohi du.Ezaugarri, sudur gainetik gora bekokia gurutzatzendion ebatondoa.

23.or.

Susana, Iñakiren maitaleaSusana, berriz, mundu petral baten eredurik jatorre-netakoa izateaz gain, fisikoki ez zen oso erakargarria.

44.or.

Beheko ezpainak goikoa, zertxobait besterik ezbazen ere, gainditzeko modua –negarrez hastekozorian zirudien- ez zitzaion sekula gustatu, eta gai-nerakoak ez zuen interes handiagorik: begi gaz-tainkara txiki biziek, sudur harroak, gehienez ereneska polit bat definitzen zuten. Ilea oso motza era-bili ohi zuen, tankera hartako aurpegi txiki eta biri-bil bati zegokionez. Gorputzez ez zen hain diskre-tua, eta estiloa zuen.

47.or.

HAMAIKA PAUSO ELEBERRIKO PERTSONAIAK

Eleberritik aukeratu ditugun pasarte batzuk irakurri ahal izango dituzu orain.Horietako bakoitzean pertsonaia baten gaineko deskribapena edo azalpenaeskaintzen zaigu.

Lot ezazu ondorengo esaldi bakoitza dagokion pertsonaiarekin:

1.- Kopetan orbaina du....................................................................................................................

2.- Bere aurpegiarekin bat datorren ile-orrazkera du....................................................................................................................

3.- Pisuarekin gorabeherak ditu....................................................................................................................

4.- Bakarrik egoteko beldur da....................................................................................................................

5.- Begiak marruskatzeko ohitura du....................................................................................................................

[RAMON SAIZARBITORIAREN HAMAIKA PAUSO ELEBERRIA]07

5

Guk idatzitakoa irakurri nahi izatera, jo 8. orrialdera.

HAMAIKA PAUSO ELEBERRIKO HAINBAT GERTAKARI

Liburutik hartutako hainbat pasarte dituzu orain ere irakurgai. Testu-zati bakoitza-ri buruzko izenburu bat idatzi dugu, testuei behar bezala lotzen saia zaitezen.Kontuan izan lau testu daudela eta sei izenburu. Bi, beraz, sobera daude.

a) Zure besoetan gorde nahi dutb) Lekukoaren fusilac) Senideak kanpoan, maitalea barruand) Emakume izan nahi duten gizonen teoriae) Euskaldun guztiak trabestiak diraf) Pelotoia prest

A testua ....... C testua .......B testua ....... D testua .......

A testuaUkatu egiten du eskaintzen zaion benda beltza,buruaren zirkin apal batez, eta begirada bere ado-rearentzat nahi lukeen lekukoaren bila galtzen zaio,alferrik. Aurrean, fusilek osatzen duten lerroa hertsiegin da, hiltzaile bakoitzak besteen artean ezkuta-tu nahi balu bezala. Masailak kulaten kontra estutudituztenean jada, begientzako euskarri bila ahale-gintzen da, ikararen zorabioaren ihesi, «Apunten»oihu ozena entzuten du. Hostoen firfirak buruaitzularazten dio, ordea, eta zeru urdina dakusa.

84-85.orr.

C testuaItzuli da Julia. Hatz txikienaren eta nagiaren arteaneusten dion zigarroa erretzen, kea goseti irentsiz.Oinetan esertzen zaio Iñaki Abaituari, artilezkoalfonbra zuriaren gainean, eta zigarroa uzten ezduten hatz gihartsuak haren hatzei lotzen zaizkie,gora egiten dute, xalto ttikika, eserlekuaren albobatean abandonaturik daukan besoan zehar, lepo-aren bila. Zehatzak dira hatz gihartsuen mugimen-duak. Eta Iñaki Abaitua haragiaren tristeziaz mintzoden kanta baten leloaz oroitzen da.- Maitasuna egin nahi nuke –esaten du, zergatik jakingabe, edan izanak ematen dion ausardiaz profitatze-ko, besterik gabe. Nolanahi ere, egin nahi lukeen edoegin dezakeen azken gauza da maitasuna, ahitutasentitzen baita, une batetik bestera ingurune guztiazorabio batean bueltaka hasiko ote zaion beldur.“Besarkatu egin nahi zintuzket” esan behar ziokeen,norbaiten besoetan gordetzeko gogoa baitu.Baina “maitasuna egin nahi nuke” esan du, etaJuliak “nik ere nahi dut” erantzuten dio, belaunikojarriz, gerritik besarkatzen duelarik, altxa dadin.Gero, pausoa baldar, ibilera zalantzakor, sala guru-tzatzen dute, Arantxa eta Ionen aurretik pasatzean–Ion etzana, ustez iluntasunean gordea, etaArantxa zurrun, haren buruari magalean eutsiz,gorpu baten beilan bailegoen– haien begiradanabarmenaren deserosotasuna sentituz.

201-202

B testuaEgunero, gosaldu ondoren, Diego bela egitera irte-ten zen, eta umeak hondartzara jaisten ziren berenbalde eta palekin. Egunero, halaber, haiek irtenbezain laster, Susanak eta berak larrutan egitenzuten leihopeko sofa gainean. Otzanki onartu ohizuen sexu saioa, haren sua baretzea gero eta zaila-go bazitzaion ere. Azkenerako higuingarri gertatuzitzaion haren aho txikia, muxin egiteko ateratzenzuen mutturtxoa, –“ez nauzu maite, ez nauzu bate-re maite, gaizto horrek”–. Higuingarri gertatuzitzaion aho hura, zabal-zabal egin eta, goseti,amaierarik gabeko mihia berearen bila luzatzenzuenean, berak estoikoki estuturik zeuzkan hortzenkontra.

261.or.

D testua–Beharbada, hor datza euskaldunok jateko dugunzaletasun neurriz gainekoaren esplikazioa. Sabelaemakume haurdunaren neurrira gizentzea lortzendugun arte. Libreki espekulatuz, trabestismo eraezkutuko baten adierazgarri litzateke.Hain zuzen ere, pontxo berdez jantziak esplikatzenzuena:–Bueno, yo lo he debido de leer en alguna parte, yseguramente es pura especulación –esan zuen nor-bait iraintzeko beldurrez–. Alguien, no sé quién,decía que el hombre vasco se refugia en la sociedadhuyendo de la mujer pero, precisamente para,poniéndose el delantal, asumir roles que son tradi-cionalmente femeninos.–Una forma peculiar de travestismo que estaría enrelación con una sexualidad cuando menos peculiar.Berriro ere algarak.–No me digas que no lo sabías.–No lo sabía, de verdad.

34-35.orr.

INPRIMATEGIA:GERTUOñati, Gipuzkoa

LEGEZKO GORDAILUABI- 2251/81ISSN: 0212-6788

[RAMON SAIZARBITORIAREN HAMAIKA PAUSO ELEBERRIA]08

418

2

3 4

ERANTZUN-ORRIA

1.- Lehenak Saizarbitoria idazlea, egilea, aurkezten du, batez ere. Eta bigarrenak,berriz, bere bizitzari buruzko datu pertsonalak ere ematen ditu. Bigarren testua irakurlearengandik hurbilago dago hainbat molderi esker:“idazle aski ezaguna” “ez oso gustura” “Gros auzora ezkondu zen”. Horretazgain, aipamen ugari egiten ditu idazlearen bizimoduaren gainean: Larramendikalean bizi izan zela umetan, gurasoak nongoak ziren, nora ezkondu zen…

2.- Testuak irakurle ezberdinek irakurriko dituztela.

Sekuentziaren bukaeran gaude. Orain arteko jarduerak eginda, aukera hauek proposatu nahi dizkizugu, zuretzat egokiena dena har dezazun:

1.- Sekuentzia egin aurretik Ramon Saizarbitoria idazlea eta Hamaika pauso liburuaz zenekiena etaorain dakizuna konparatu eta jaso duzun informazio berria idaztea.

2.- Zure ezagun batek galdetuko balizu zein den Hamaika pauso liburuaren gaia, zer erantzungozenioke? Gomendatuko al zenioke? Zergatik?

3.- Errepasa ezazu sekuentzian barrena bildu duzun informazioa eta osa ezazu testu bakar bat nonirakurle batek Ramon Saizarbitoria idazlea eta Hamaika pauso eleberria deskubrituko dituen.

4.- Azkenik, irakurri duzun guztia kontuan hartuz, liburua irakurtzeko gogoa piztu al zaizu? Kontaiezaguzu zergatik.

Zure aukera edozein izanda ere, zure lana bidaltzera animatu nahi zaitugu, [email protected] mezu bat idatziz.

RAMON SAIZARBITORIAREN BIOGRAFIA: ZERTZELADA BATZUK 1.- GEZURRA2.- EGIA3.- GEZURRA4.- EGIA5.- GEZURRA

HAMAIKA PAUSO ELEBERRIAb aukera da zuzena. Izan ere, hamaika zenbakia euskaraz izan bai-taiteke, baita ere, “asko”.

Hamaika pauso eleberriaren protagonistetako bat Daniel Zabalegida. Pertsonaia honen bizitzako azken momentuen fikziozko berre-raikuntza egiten du Saizarbitoriak liburu honetan, frankismo garaianfusilatutako Angel Otaegi ETAkidearen fusilamenduarekin paralelis-moa eginez. Gogoan izan garai hartako azken fusilamenduak izan zirela Txiki etaOtaegi ETAkideenak, FRApeko hainbat kideenekin batera, Franko hilaurretik. Baina liburuko benetako protagonista Iñaki Abaitua da, hiztegi batosatzeko lanean ari den idazle-hiztegigilea. Bartzelonara joan etaEduardo Ortiz de Zarate ETAko militantea ezagutuko du han. Honekmuga gurutzatzeko laguntza eskatzen dionean hasiko da bi pertso-naien arteko harremana eta pixkanaka, Ortiz de Zarate Abaituarenbizitzan parte izaten hasiko da. Ortiz de Zarateren fusilatzearen ondoren, kasuari buruzko xehetasu-nak biltzen hasiko da Iñaki Abaitua eleberri bat idazteko asmoz.

HAMAIKA PAUSO ELEBERRIKOPERTSONAIAK

1.- Eduardo2.- Susana3.- Daniel4.- Iñaki5.- J.J. Lasa

5 HAMAIKA PAUSO ELEBERRIKOHAINBAT GERTAKARI

A testua fB testua cC testua aD testua d

6 HAMAIKA PAUSO ELEBERRIA: LABURBILDUZ

Euskal Autonomia ErkidegokoAdministrazio OrokorraHABEwww.habe.euskadi.netTel. 943 02 26 00Faxa: 943 02 26 01e-mail: [email protected]: [email protected]

DISEINUA ETA MAKETAZIOA:Zirrimarra/Truke (Andoain-Beasain)

HABE aldizkariaVitoria-Gasteiz kalea, 320018 DONOSTIA