lanotadiscordante.files.wordpress.com  · Web viewOso egile emankorra izan zen, batik bat...

8
Erromantizismoa: -Garaia, ezaugarriak, -Chopin, Liszt, Verdi, Wagner Balleta Euskal Herriko Dantzak: -aurreskua, zortzikoa, arin-arina, fandangoa

Transcript of lanotadiscordante.files.wordpress.com  · Web viewOso egile emankorra izan zen, batik bat...

Page 1: lanotadiscordante.files.wordpress.com  · Web viewOso egile emankorra izan zen, batik bat pianorako lanak eginez: 57 mazurka, 27 estudio, 27 preludio, 21 nokturno, 20 baltse eta

Erromantizismoa:

-Garaia, ezaugarriak, -Chopin, Liszt, Verdi, Wagner

Balleta

Euskal Herriko Dantzak:-aurreskua, zortzikoa, arin-arina, fandangoa

Natalia Sánchez

Page 2: lanotadiscordante.files.wordpress.com  · Web viewOso egile emankorra izan zen, batik bat pianorako lanak eginez: 57 mazurka, 27 estudio, 27 preludio, 21 nokturno, 20 baltse eta

Erromantizismoa Erresuma Batuan eta Alemanian XVIII. mende amaieran eta XIX. hasieran sortu zen mugimendu artistiko, literario, kultural eta politikoa da, Ilustrazio eta Neoklasizismoko arau aristokrata, sozial eta politikoen aurkako mugimendu iraultzailea.

Pentsamendu eta idazkeraren askatasunagatik irudimen eta subjektibitatea dira mugimenduaren joera bereizgarrienetakoak, sentimenduaren garrantzia gailenduz.

Irrazionaltasunaren eta europar Erdi Aroko kulturaren pizkundeak, Erromantiko terminoaz beraien burua izendatzeko testuinguru egokia eskaini zien idazle gazteenen belaunaldiari. Ordu arte, termino hau neoklasizismoan destaina kutsuaz erabilia zen, erromantze literaturan emaniko ergelkeria eta fikzio ezin sinetsizko moduan.

Europar erromantiko guztiek sentimenduen ahalmen askatzailea azpimarratu zuten, erabat berria zen misio poetikoaren zentzuari eutsiz, idazlea nolabaiteko botere mistikoz dohatuz

Page 3: lanotadiscordante.files.wordpress.com  · Web viewOso egile emankorra izan zen, batik bat pianorako lanak eginez: 57 mazurka, 27 estudio, 27 preludio, 21 nokturno, 20 baltse eta

Frédéric François Chopin, jaiotzez Fryderyk Franciszek Szopen (Żelazowa Wola, Mazovia, 1810eko martxoaren 1a – Paris, 1849ko urriaren 17a) konpositore eta pianojole poloniarra izan zen, Erromantizismoaren garaikoa.

Oso egile emankorra izan zen, batik bat pianorako lanak eginez: 57 mazurka, 27 estudio, 27 preludio, 21 nokturno, 20 baltse eta 17 polonesa, tartean.

1837tik 1847ra George Sand (Aurore Dudevant) idazle frantziarrarekin oso harreman gatazkatsua eduki zuen.

Parisen hil zen, Frantziako hiriburuan, 39 urte besterik ez zuela, tuberkulosiak jota.

Ferenc (Franz) Liszt (ˈfɛrɛnʦ (fʁanʦ) list) (Raiding, Hungaria -oraindik Austriako Inperioaren parte zelarik-, 1811ko urriaren 22a - † Bayreuth, Alemania, 1886ko uztailaren 31a) musika klasikoko garai erromantikoko konpositore eta pianojole hungariarra izan zen.

Page 4: lanotadiscordante.files.wordpress.com  · Web viewOso egile emankorra izan zen, batik bat pianorako lanak eginez: 57 mazurka, 27 estudio, 27 preludio, 21 nokturno, 20 baltse eta

Giuseppe Fortunino Francesco Verdi (Le Roncole, Parma, 1813ko urriaren 10 – Milan, 1901eko urtarrilaren 27) musikagile italiarra izan zen, Erromantizismoaren garaikoa, opera landu zuena batik bat.

Lan ugariren egilea izan zen, haien artean Aida, Rigoletto, Il Trovadore edo La Traviata bezalako opera ospetsuak.

Bestela, Macbeth eta Otello William Shakespearek idatzitako lanak musikatu zituen.

Politikoki, "Risorgimento" edo Italiako batasuna sortzeko pertsona garrantzitsutzat jo izan dute. Ezaguna da "Viva VERDI" leloa, "Vittorio Emanuele Re D'Italia" erregearen alde egiteko erabilzten zutena. Izan ere, garai hartan Austrohungariar Inperioak bereganatuta zituen lurralde haiek.

Richard Wagner (Leipzig, Saxonia, 1813ko maiatzaren 22-Venezia, Italia, 1883ko otsailaren 13) konpositore, orkestako zuzendari eta poesiagile alemaniar handia izan zen, Erromantizismoaren garaikoa.

Espresionismo eta inpresionismoa garatu zituen. Lanik nagusia Der Ring des Nibelungen ("Nibelungoen eratzuna") da.

Hainbat urtez bizi izan zen Bayreuth herrian (Bavaria).

Page 5: lanotadiscordante.files.wordpress.com  · Web viewOso egile emankorra izan zen, batik bat pianorako lanak eginez: 57 mazurka, 27 estudio, 27 preludio, 21 nokturno, 20 baltse eta

Baleta dantza mota arautu bat da, Pizkunde garaian Italiako gorteetan sortua eta gerora Frantzian eta Errusian garatua. Dantzaren goi mailako forma tekniko bat da eta berezko hiztegia du. Eragin handia izan du dantza orokorrean eta balet-eskoletan irakasten da mundu osoan.

Balet-dantzaren obrak koreografiatuta egoten dira eta mimoa, antzerkia eta musika izaten dituzte.

Balet klasikoa da gehien ezagutzen den mota, batez ere bere teknika da azpimarratzekoa, hala nola, pointe jarrera, zangoen mugimenduak

Page 6: lanotadiscordante.files.wordpress.com  · Web viewOso egile emankorra izan zen, batik bat pianorako lanak eginez: 57 mazurka, 27 estudio, 27 preludio, 21 nokturno, 20 baltse eta

Aurreskua Euskal Herriko dantzarik ezagunena da. Gaur egun aurresku izena erabiltzen da baina behinola mutil-dantza edo soka-dantza erabiltzen zen. Gurkera bezala dantzatu ohi da ezkontza eta beste ospakizun batzuetan. Dantzari batek egiten du dantza txistulari batek doinua jotzen duen bitartean.

Zortzikoa euskal musikaren ezaugarri nagusia izan da askoren ustez, batez ere XIX. mendetik aurrera. XX. gizaldi hasierako abertzaleentzat zortzikoa Euskal Herrikoa zen bereziki, ez zegoen beste inon horrelakorik. Baina, egia esan, antzeko erritmoak hainbat lurraldetako herri-musikan aurki daitezke.

Arin-arina eta fandangoa zer den jakin nahi baduzu sartu hemen:

http://www.youtube.com/watch?v=NZf5XxNJlA8&feature=related

eta

http://www.youtube.com/watch?v=fW8lTm72Zeg&translated=1

Page 7: lanotadiscordante.files.wordpress.com  · Web viewOso egile emankorra izan zen, batik bat pianorako lanak eginez: 57 mazurka, 27 estudio, 27 preludio, 21 nokturno, 20 baltse eta