PEIO ZIZAREA

Post on 09-Mar-2016

242 views 1 download

description

PEIO ZIZAREA

Transcript of PEIO ZIZAREA

PEIO ETA SAGARRA

Hau Peio da.

Peio ez da txakurra, ezta elefan-

tea ere.

Peio zizarea da eta oso txikia da.

Hau sagarra da.

Gorri-gorria da.

Eta Peio zizarea sagar barruan dago.

Eguzkia dagoenez Peio sagarraren

kanpoan ari da jolasten.

Hau madaria da.

Eta oraindik eguzkia dagoenez, Peio

madariaren kanpoan ari da jolasten.

Oso pozik dago.

Ai ene! Eguzkia joan eta euria eto-

rri da bapatean!

Ez bustitzeko, Peio madariaren ba-

rruan sartu da.

Eta ezin duenez jolastu, triste dago!

Hau platanoa da.

Euria joan denean haize bolada gogorra etorri

da.

Oraindik Peio zizarea etxetik irten ezinik dabil

eta platanoaren barruan dago.

Ezin da platanotik atera eta beldurtuta dago

haize bolada zakarrengatik.

Haizea joan denean, Peio zizarea pla-

tanotik atera da.

Platanoaren kanpoan dabil jolasten

eta oso pozik dago.

Peio zizareak asko jolastu du eta

orain bere etxera doa amatxorekin.

Eta joan aurretik zera esan digu:

“Agur Santa Martako neska-

mutilak”

Agur, agur, aguuuur!!