Nutrizioa II. Zirkulazio-aparatua eta iraitz-aparatua · Arteriosklerosis •Arteriak gogortu...

Post on 08-Apr-2019

247 views 1 download

Transcript of Nutrizioa II. Zirkulazio-aparatua eta iraitz-aparatua · Arteriosklerosis •Arteriak gogortu...

Nutrizioa II. Zirkulazio-aparatua eta iraitz-aparatua

Natura - 2. gaia

Ander Lasarte Etxarri (Paules LH-6)

Gaiaren aurkibidea

• 1. Zirkulazio-aparatua

• 2. Odolaren zirkulazioa

• 3. Iraizketa

• 4. Zirkulazio-aparatua eta iraitz-aparatua zaintzea

1. Zirkulazio-aparatua

Zirkulazio-aparatua

• Zirkulazio-aparatuak gorputzetik garraiatzen ditu hondakin-substantziak, mantenugaiak eta oxigenoa.

• Zirkulazio-aparatua osatzen dute:• Odol-hodiek.

• Bihotzak.

Odola• Gure gorputzeko zelula guztietara iristen da.

• Bi osagai nagusi ditu:

Plasma

• Urez osatutako likidoa da.

• Garraiatzen ditu:

• Mantenugaiak

• Hondakin-substantziak

• Beste batzuk (karbono dioxidoa).

Zelulak

• Globulu gorriak: odol-zelula ugarienak, gorriak eta oxigenoa eramaten dute.

• Globulu zuriak: defentsa-funtzioa betetzen dute (infekzioetatik babestu).

• Plaketak: zelula zatiak dira eta zauriak ixten dituzte.

• Tutu (tubo) antzekoak dira, eta odola tutu horietatik ibiltzen da.

• Hiru motatakoak:

Arteriak: odola bihotzetik organoetara eramaten duten hodiak dira.

Zainak: odola organoetatik bihotzera eramaten duten hodiak dira. (Zaina = bena)

Kapilarrak: odola organoetatik garraiatzen dute.

Bihotza

• Organo gihartsua da, etengabe taupadaka ari dena, odola gorputz osora bidaltzeko.

• Kaxa torazikoan dago, bi biriken artean.

• Bi ataletan banatuta dago, eta atal bakoitzean bi barrunbe (“cavidad”) daude:• Aurikula: zainak honetara iristen dira.

• Bentrikulua: arteriak honetatik ateratzen dira.

• Atal bakoitzeko aurikula bere aldeko bentrikuluarekin komunikatzen da balbula baten bidez.

2. Odolaren zirkulazioa

Odolaren zirkulazioa

• Odol-hodiek zirkuitu itxi bat eratzen dute, eta hortik dabil odola.

• Bihotzak taupada bakoitzean uzkurtu (sistolea) eta erlaxatu (diastolea) egiten ditu bere paretak.

• Mugimendu horiei esker, odola gorputz osora iristen da.

• Odolaren ibilbideari zirkulazioa deitzen zaio. Bi mota daude: biriketako zirkulazioa eta zirkulazio orokorra.

• Odolak bihotzaren eta biriken artean egiten duen zirkuitua da.

• Zirkulazio honetan gas-trukea gertatzen da: odolak karbono dioxidoa kanporatzen du eta oxigenoa hartzen du.

• Urratsak:

Zeluletan bildutako karbono dioxidoa

daraman odola eskuineko aurikulara

iristen da.

Eskuineko aurikulatik, odola

eskuineko bentrikulura

igarotzen da, eta birika-arterietatik

irteten da, biriketarantz.

Birika-albeoloetan gas-trukea gertatzen

da.

Oxigenatutako odola ezkerreko aurikulara

sartzen da, birika-zainetan zehar.

Handik ezkerreko bentrikulura iristen

da.

Zirkulazio orokorra• Odolak birikietara izan ezik, gorputzeko beste tokietara egiten duen

ibilbidea da.

• Ibilbide horretan, odolak oxigenoa eramaten du zelula guztietara eta zeluletan sortzen den karbono dioxidoa hartzen du.

• Urratsak:

Ezkerreko bentrikulua

uzkurtzen da, bihotzetatik kanpora

bultzatzen oxigenatutako

odola, aorta eta arterien bidez.

Aortan zehar, hodi gero eta

meheagoetara zabaltzen da odola

eta, azkenik, organo guztietako

kapilarretaraino iristen da.

Kapilarretan, odolak oxigenoa eta

mantenugaiak uzten ditu eta hondakin-

substantziak biltzen ditu.

Zainek odola hartu eta bihotzera

eramaten dute kaba zainetik.

3. Iraizketa

Iraizketa

• Iraizketa hondakin-substantziak odoletik kentzea eta kanporatzea da.

• Iraizketa iraitz-aparatuan, izerdi-guruinetan eta biriketan egiten da.

Iraitz-aparatua

• Osagaiak:

Giltzurrunak

• Iraitz-aparatuko organo garrantzitsuenak.

• Babarrun forma dute.

• Sabelaldean daude.

• Bertan gernua sortzen da.

Ureterrak

• Bi hodi dira.

• Gernua giltzurrunetatik gernu-maskuriraino eramateko funtzioa dute.

Gernu-maskuria

• Bertan metatzen da gernua, gorputzetik kanporatu aurretik.

• Poltsa forma du eta haren paretak elastikoak dira.

• Paretak uzkurtu eta zabaldu daitezke gernu kantitatearen arabera.

Gernubidea

• Gernua gernu-maskuritik gorputzaren kanpoko aldera ateratzen duen hodia da.

Gernubidea

Iraitz-aparatuaren funtzionamendua

• Gorputzeko odol guztia giltzurrenetatik pasatzen da, eta hauek odola iragazten (filtratzen) dute etengabe, hondakin-substantziak kenduz.

• Hondakin-substantzia horiek gernua sortzen dute, gero gernu-maskurira iristen dena.

• Gernu-maskurian metatzen da gernua, eta kantitate jakin bat metatutakoan gernubidetik kanporatzen da.

• Gernuaren %95 ura da, beraz, ur asko edan behar da ur galera hori konpentsatzeko.

Izerdi-guruinak

• Izerdi-guruinek izerdia sortzen dute.

• Izerdia urez osatutako likido bat da, baina baditu gatzak eta hondakin-substantzia batzuk ere.

• Izerdi-guruinak azala guztian zehar daude.

• Guruin bakoitza hodi luze bat da. Hodiaren muturra kanpoaldera ateratzen da, eta hortik ateratzen da izerdia.

4. Zirkulazio-aparatua eta iraitz-aparatua zaintzea

Zirkulazio-aparatuaren gaixotasunak

Arteriosklerosis

• Arteriak gogortu egiten dira.

• Arteriaren barruan gantza metatzean gertatzen da.

• Horren ondorioz, arterien barneko tartea estutzen da eta organoek ezin dute jaso behar duten oxigenoa eta mantenugaiak.

Miokardioko infartua

• Bihotzaren parte bat odol-zirkulaziorik gabe gelditzean gertatzen da.

• Bihotz-arteriak estutzen badira, bihotzak ez du jasotzen behar duen oxigenoaeta mantenugaiak odola ez zaiolako iristen.

• Orduan infartua gertatzen da. Izan daiteke larria edo arina.

Zirkulazio-aparatuaren gaixotasunak

• Gaixotasun horiei aurre egiteko beharrezkoa da ohitura onak izatea:

Dieta osasungarria

Ariketa fisikoa

Tabakoa eta alkohola ez

kontsumitzea

Dieta

osasungarria

• Ez hartu karbohidrato eta gantzgehiegi, gizentasuna (“obesidad”) sortzen dutelako.

• Saihestu animalia-jatorriko gantzak, arteriosklerosia sortzen dutelako. Hartu beste gantz mota batzuk (adibidez, olioa edo fruitu lehorrak).

• Ez hartu gatz gehiegi, zirkulazio-aparaturako kaltegarria baita.

Iraitz-aparatua zaintzea

•Ura galtzen dugu etengabe egunean zehar (gernua, izerdia, arnasketa…)

•Egunero gutxienez litro eta erdi ur edan behar da, giltzurrunek ondo funtzionatzeko.

•Egoera berezietan (bero handia, kirola, sukarra…), ur gehiago edan behar da.

Ur asko edatea

•Larruazala gorputzera bakteriarik ez sartzeko hesi moduko bat da, eta bertan daude izerdi-guruinak.

•Larruazala garbi izatea funtsezkoa da, izerdiabehar bezala gorputzetik ateratzeko.

Larruazala garbi izatea

Ander Lasarte Etxarri (Paules LH-6)