Post on 19-Jan-2021
BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA RED DE SALUD MENTAL DE BIZKAIA
1
NOLA JOKATU LARRIALDIAN
ARLO KOMUNITARIOAN
BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA RED DE SALUD MENTAL DE BIZKAIA
2
Gida hau egin du BOMSeko arlo komunitarioko Pazientearen Segurtasunaren Azpibatzordeak. Batzordeko kideak hauek dira:
Aurora Oña García. Erizaintzako gainbegiralea. Uribeko Eskualdea (2018 berrikustean)
Esther González Iñiguez de Gordoa. Psikologo klinikoa. Ajuriaguerrako OMZ
Izaskun Eraña Aranaga. Arlo Komunitarioko Erizaintzako adjuntua
Jon Lizarraga Sobrino. Ospitalizazioaren Ordezko Aukeretako arduraduna. Ezkerraldea Esk.
Juan Medrano Albeniz. Ezkerraldea Eskualdeko burua
Maite Del Campo. Erizaintzako gainbegiralea. Bilboko Eskualdea
María Echebeste Portugal. Uribeko Eskualdeko burua
Sonia Herrera Anaya. Erizaintzako gainbegiralea. Barrualdeko Eskualdea
Unai González Martín. Farmazialaria. Zamudioko Ospitalea
Ainhoa Valenciano González. BOMSeko antolakuntzako teknikaria.
Lankide hauek lagundu digute:
Sonia San Miguel López de Uralde. Barne medikuntzako medikua. Zaldibarko Ospit. (BOMS)
Jon Baraiazarra Ruiz. Erizaintzako gainbegiralea. Bermeoko Ospitalea. (BOMS)
Berrikusi duen erakundea:
Emergentziak- Osakidetzako Osasun Erakundea
2018ko apirila
BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA RED DE SALUD MENTAL DE BIZKAIA
3
− Ataurrea………………………………………………..………….............4
− Krisi konbultsiboa………………………………………………………….5
− Krisi hipertentsiboa………………………………………..…………........5
− Hipergluzemia...………….……………………………….……………….6
− Hipogluzemia………………………………………………..……………..6
− Disnea akutua……………………………………………….……............7
− Bihotz aurreko mina……………………………………………………….8
− Intoxikazioa benzodiazepinak edo hipnotikoak hartzeagatik..…….........9
− Intoxikazioa opiazeoak hartzeagatik……………………………….…....10
− Pazientea konorterik gabe / Jatorri ezezaguna duen koma……………10
− Bihotz-biriketako geldialdia………………………………………..........11
− Erreakzio alergikoa……………………………………………………….13
− Gorputz arrotz batek arnasbideetan eragindako buxadura (OVACE)….14
AURKIBIDEA Orr.
BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA RED DE SALUD MENTAL DE BIZKAIA
4
Gida hau egin da arlo komunitarioko zentroetako eta lantaldeetako langileentzat.
Kontuan hartu ditu arlo komunitarioak dituen baliabideak, zirkunstantziak, eta
jokatzeko ahalmena. Halatan, jarraibide batzuk bildu ditu, berehala esku hartzeko
premia handia dagoen kasuetan edo larrialdian, harik eta beharrezkoa den laguntzako
baliabide mota iritsi arte (Oinarrizko Bizi Euskarria, Bizi Euskarri Aurreratua, eta abar.).
ATAURREA
BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA RED DE SALUD MENTAL DE BIZKAIA
5
1. Ipini pazientea ahoz gora, kolperik eman gabe.
2. Beharrezkoa bada, aho barrua babestu gomazko edo larruzko objektu batekin;
edo bestela zapi batekin, korapilo bat eginda. Erabili ahal da, halaber,
Guedelen kanula bat. Ahoa itxita badago, ez da beharrezkoa izango.
3. Utzi mugimendu konbultsiboak egiten, seguruak badira.
4. Begiratu hipogluzemia duen.
5. Laguntza eskatu behar bada, utzi pazientea bakarrik. Bien bitartean, jarri
segurtasuneko albo-jarreran (PLS), ezkerreko alboko etzaneran.
6. Adi ibili, zeren eta arnas gelditzea gerta daiteke!!!
7. Krisialdia minutu batean bukatu ez bada: DEITU 112ra
8. Bien bitartean… eman ahal zaio Valium IM-ko anpoila bat. Baina estatusa epileptikoa
ez bada, konbultsioa bukatuko da Valiumak efektua egin baino lehenago.
TA Sistolikoa ≥180 mmHg edota TA Diastolikoa≥110 mmHg
ELKARTUTAKO SINTOMATOLOGIARIK EZ BADU: Lehen Mailako Arretara bidali, balora dezaten.
ELKARTUTAKO SINTOMATOLOGIA BADU: Zefalea, zorabioak, bularraldeko mina, disnea…
DEITU 112ra
1. Eman Captopril (Cesplón®) 25mg VO (txikituta edo mastekatua), gehienez ere,
100mg.
2. Ipini mihipean Alprazolam 0,5mg.
3. Pazienteak erabateko atsedena hartu behar du.
4. Monitorizatu TA 15-30 minuturik behin.
KRISI KONPULTSIBOA
KRISI HIPERTENTSIBOA
BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA RED DE SALUD MENTAL DE BIZKAIA
6
DEITU 112ra kasu hauetan:
1. Gluzemia > 500mg/dl. (II motako diabetikoen kasuan). Sintomekin edo
sintomarik gabe.
2. Gluzemia > 250mg/dl (I motako diabetikoen kasuan). Hauetako sintomaren bat
badu:
• Hiperbentilazioa: azidosi metabolikoa izatearen ondorioz.
• Gonbitalarriak.
• Etengabeko gonbitoak.
3. Gluzemia > 300mg/dl; hauetako sintomaren bat badu:
• Portaera aldatzea.
• Egoera estuporosoa.
• Kontzientzia maila jaistea: logura, estuporra, koma, eta hidratazioa falta
duen susmoa.
Gluzemia < 70 mg/dl (3.9 mmol/l)
PAZIENTEA KONTZIENTE BADAGO:
1. Eman 20g glukosa, edo haren parekoa. Eman 15g-20g karbono hidrato
bakun: zuku edalontzi bat; edalontzi bat esne, azukrearekin; azukredun 3
gozoki …
2. Gluzemia neurtu 10-15 minutu geroago.
Hipogluzemiak irauten badu, eman karbono hidrato bakunak 15 minuturik
behin
PAZIENTEA INKONTZIENTE BADAGO (Ohiko diabetikoa):
DEITU 112ra
1. Jarri segurtasuneko albo-jarreran (PLS), ezkerreko alboko etzaneran.
2. Eduki zabalik uneoro pazientearen arnasbidea: Guedelen kanula
HIPERGLUZEMIA.
HIPOGLUZEMIA.
BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA RED DE SALUD MENTAL DE BIZKAIA
7
Antzeman bada DISNEA lotuta dagoela ARNASA HARTZEKO GUTXIEGITASUN
AKUTUAri, eta pazienteak aurretiaz arnasa hartzeko zailtasunak izan baditu,
DEITU 112ra
1. Lasaitu pazientea.
2. Agonduta eduki, edo erdi-eserita 45 graduan.
3. Larritasun-maila zein den ikusita, eman Metilprednisolona (Urbason®) 40 mg
IM 1mg/k. Adibidez, 80kg-ko heldu baten kasuan, 80mg Urbason®
DISNEA AKUTUA
BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA RED DE SALUD MENTAL DE BIZKAIA
8
1. Laguntza eskatu, eta
DEITU 112ra (Zalantza izanez gero, tratatu kasua miokardioko bihotzeko akutua balitz bezala).
2. Pazienteak erabateko atsedena hartu behar du. Eduki erdi eserita, eta eroso. Ez
utzi bakarrik.
3. PAZIENTEA LASAITU (maiztasun kardiakoa jaitsiko da).
4. Hurbildu DEA (desfibriladore automatikoa, edo erdiautomatikoa: kasua zein
den ikusita).
5. Miatu pazientearen konstanteak.
6. Baldin eta Tentsio Arterial sistolikoa >90 mmHg-koa bada, eman hauetako
nitratoa mihi azpitik:
• TRINISPRAY (0’4 mg nitroglizerina / 0,05 ml suspentsioan). Eman 1 - 2
haustutze (pulberizazio) (0,4 mg-tik 0,8 mg-ra nitroglizerina) mihi azpitik. Ez
irentsi listua segundo batzuetan. Berriro eman ahal da 5-10 minutu geroago.
Gehienez ere, 3 edo 4 aldiz.
• CAFINITRINA (1 mg nitroglizerina, 25 mg kafeina zitrato). Ahoan sartu
pilula, mastekatu baina ez irentsi, eta gero mihi azpian ipini. Berriro eman ahal
da 10 minuturik behin. Gehienez ere, 5 dosi.
• SOLINITRINA (0’8 mg nitroglizerina). Ahoan sartu pilula, mastekatu baina
ez irentsi, eta gero mihi azpian ipini. Berriro eman ahal da 10 minuturik behin.
Gehienez ere, 3 dosi.
7. Adi tentsio arterialari dosi batetik besterako denbora tartean.
8. Eman ahotik AAS (Aspirina ®) 160-325 mg (aspirina erdi bat).
Erne! Ez eman alergikoei ezta ohiko kontsumitzaileei ere.
Baldin eta AAS ez emateko indikazioa badago, Clopidogrel ® 75mg
BIHOTZ AURREKO MINA : antzematen bada jatorri kardiakoa izan ahal duela
BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA RED DE SALUD MENTAL DE BIZKAIA
9
DEITU 112ra
1. Jarri segurtasuneko albo-jarreran (PLS).
2. KONTUZ, gerta daiteke eta arnas gelditzea!: Prest eduki arnasa hartzen laguntzeko
materiala (Guedelen kanula + ambu).
3. Bihotz-biriketako geldialdia (PCR) egonez gero, suspertze-maniobra hasi
SINTOMA KLINIKOAK
• Logura izatetik koma egoerara
• Disartria
• Ataxia
• Hipotonia
• Bradikardia sinusala
• Kasu larrietan: arnasa gelditzea, eta hiltzea
INTOXIKAZIOA BENZODIAZEPINAK EDO HIPNOTIKOAK HARTZEAGATIK H
BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA RED DE SALUD MENTAL DE BIZKAIA
10
KONTUZ, gerta daiteke eta arnas gelditzea!: Prest eduki arnasa hartzen laguntzeko materiala
(Guedelen kanula).
Zalantza izanez gero:
DEITU 112ra
1. Eman Naloxona IM anpoila bat , 0,4 mg-koa
2. Eman berriro dosi berdina 2-5 minuturik behin – gehienez, 2 mg (5 anpoila)-
beharrezkoa izanez gero, edo harik eta miosia, arnas gelditzea, edo koma
bukatu arte.
KONTUAN HARTZEKOA:
• Eragin lezake abstinentzia-sindromea.
• Adi metadonaren kontsumitzaileei. Behin sintomak bukatuta, berriro has
daitezke kontsumitzen, zeren, batez beste, bizitza luzea baitute
DEITU 112ra
1. Arnasbidea zabalik eduki uneoro: Guedelen kanula
2. Jarri segurtasuneko albo-jarreran (PLS), ezkerreko alboko etzaneran.
3. Miatu konstanteak
SINTOMA KLINIKOAK
Triada klasikoa:
• Kontzientzia maila murriztetik koma egoerara
• Bradipnea arnas gelditzeraino
• Miosi puntiformea
INTOXIKAZIOA OPIAZEOAK HARTZEAGATIK
PAZIENTE INKONTZIENTEA/ JATORRI EZEZAGUNA DUEN KOMA
BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA RED DE SALUD MENTAL DE BIZKAIA
11
Suspertzen ez bada, inkontziente badago eta arnasarik hartzen ez badu:
Laguntza eskatu, hurbil diezaguten KDA (DEA) eta…
DEITU 112ra
1. Hasi konpresio torazikoak egiten: 100-120 konpresio minutuko
Jarri eskuaren orpoa bularrezurraren beheko zatiaren erdialdean
eta beste eskuaren orpoa aurreko eskuaren gainean.
Besoak zuzen eduki.
Jar zaitez bertikalean pazientearen bularraldearen gainean, eta zanpatu bularrezurra 5 zentimetro gutxi gorabehera.
Zanpatzen duzun bakoitzean, zanpatu eta gero kendu erabat presioa bularraldetik, baina eskuak bularrezurretik kendu gabe.
2. Ahoz-ahoko arnasketa egin nahi ez badugu, edo ez badakigu, nahikoa da
zanpatzea.
3. Ahoz-ahoko arnasketa egiteko: zabaldu arnasbidea, eta egin 2 arnasketa.
BIHOTZ-BIRIKETAKO GELDIALDIA (PCR)
BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA RED DE SALUD MENTAL DE BIZKAIA
12
Arnasa normal hartu, eta ezpainak ahoaren inguruan jarri. Seguru egon ongi itsatsita daudela, eta jarraian putz egin, begiratu bularraldeari, zeren puztu behar den segundo batez, gutxi gorabehera.
4. Jarri KDA (DEA) aparailua prest egon bezain laster. Pegatinak itsatsi, irudietan
adierazten den bezala, eta jarraitu ikus-entzunezko argibideei.
Ez dezala inork pazientea ukitu KDA (DEA) aparailuak aztertzen duen bitartean.
Horrela adierazten badu, egin deskarga.
Deskargarik adierazten ez badu, jarraitu erreanimazioa egiten (RCP).
5. Jarraitu harik eta Bizi Euskarri Aurreratua (SVA) heldu arte.
Baduzu PCEH aplikazioaren berri?
Balio du ospitalez kanpoko asistentzia kardiakoa emateko
Oso informazio baliagarria emango dizu zuk zeuk ekiteko, baldin eta bihotz-biriketako geldialdi bat ikusten baduzu ospitaletik kanpo.
JAITSI EZAZU TELEFONO MUGIKORRERA!
BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA RED DE SALUD MENTAL DE BIZKAIA
13
ARINA bada (pruritoa/urtikaria):
1. Esan pazienteari joateko Lehenengo Mailako Arretara.
2. Baloratu metilprednisolona (Urbasón®) 40mg IM. 1mg/k eman behar zaion.
LARRIA bada (angioedema/ arnastea zailtzen badio / shock kasuan) eta sintoma
larriak baditu,
DEITU 112ra
1. Eskura eduki arnasbidea zabaltzeko materiala: Guedelen kanula
2. Jarri segurtasuneko albo-jarreran (PLS), ezkerreko alboko etzaneran.
3. Miatu konstanteak: Tentsio arteriala.
4. Behin ikusita zein den larritasun-maila, eman Adrenalina erdi bat, edo IMren
anpoila bat, (aukeratu gehien xurgatzen duen lekua: printzipioz, izterretik).0.3-
0.5ml disoluzio 1:1000ean. Dosi berdina eman ahal zaio 20 minuturik behin;
gehienez, 3 dosi.
5. Eman metilprednisolona (Urbason®) 40 mg IM. 1-2mg/k. Berriro eman ahal
zaio 30 minuturik behin; gehienez, 3 dosi.
ERREAKZIO ALERGIKOA
BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA RED DE SALUD MENTAL DE BIZKAIA
14
Jarraibide hauek pertsona heldu batentzat dira, baldin eta haurdun ez badago.
1. Trabamendua erabatekoa ez denean, animatu eztul egitera.
2. Trabamendua erabatekoa denean, edo eztul egiteak balio ez badu, eman 5
kolpe omoplatoen artean:
GORPUTZ ARROTZ BATEK ARNASBIDEETAN ERAGINDAKO BUXADURA (OVACE)
BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA RED DE SALUD MENTAL DE BIZKAIA
15
3. Buxadura askatzen ez bada, zanpatu 5 aldiz sabelaldea (Heimlich):
4. Oraindik buxadura askatzen ez bada, tartekatu 5 kolpeak omoplatoen artean
eta 5 zanpatzeak sabelaldean, harik eta arazoa konpondu arte, edo pazienteak
konortea galdu arte.
5. Aurreko neurriak ez badira eraginkorrak izan, LifeVac erabili (eguneko
ospitaleetan soilik eskuragarri dago).
6. Hala ere, buxadura askatzen ez bada, eta zerraldo erortzen bada, suspertze
maniobrak hasi:
BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA RED DE SALUD MENTAL DE BIZKAIA
16