Post on 25-Jun-2015
description
Duela urte batzuk Afrikako oihanean Niko deituriko tximino onkote eta jostakina bizi zen.
Urte hartan lehorte izugarria gertatu zen eta animaliek gosea eta egarria pairatzen zuten. Horregatik Niko tximinoa burumakur zihoan oihanean zehar.
Ustekabean genio bat agertu zen eta frutaz beteriko otxara bat eman zion. Niko zur eta lur geratu zen. Orduan
genioak zera esan zion:Fruta hauek magikoak
dira eta oraindik magikoagoak izango
dira ondo erabiliz gero.
Eskerrik asko
erantzun zuen
tximinoak
Urte hartan lehorte izugarria gertatu zen eta animaliek gosea eta egarria pairatzen zuten. Horregatik Niko tximinoa burumakur zihoan oihanean zehar.
Etxerako bidean zebra zahar batekin topo egin zuen, gixajoak ezin zuen ibili
ere ez. Frutak ikustean esan zion: Emaidazu
zerbait mesedez, goseak
akabatzen nago
Orduan eskua luzatu eta fruta bat eman zion. Zebra mila koloretan piztu zen bere barne magia erakutsiz.
Niko Tximinoa triste eta pozik zegoen aldi berean. Alde batetik pozik zebra
gaixoa lagundu zuelako eta triste fruta magiko bat gastatu zuelako
Aurrera jarraitu zuen, beroa jasanezina zen, Nikok gero eta egarri gehiago zeukan eta horregatik fruta bat atera zuen jateko asmoz. Baina
bapatean lehoikume bat agertu zen.
Lehoitxo har ezazu fruta magiko hau,
egarria kenduko dizu eta horrela bidea aurrera egin ahal
izango duzu
Lehoikumea erabat harrituta geratu zen, orduan fruta magikoa bere esku txikitxoan
hartu eta ahora sartu zuen.
Gauza bera gertatu zitzaion elefante batekin, zorabiatuta zegoen lepaluze batekin eta hipopótamo
lodiarekin.
Horrela etxera iristean, fruta bakar bat geratzen zitzaion. Baina oso harro sentitu zen besteekin oso eskuzabala izan zelako. Orduan azken fruta zatia jateko prest zegoenenan…
Zarata handi bat entzun zen eta genioa agertu zen ke artean
Zer egin duzu fruta
magikoekin? Non daude?
Niko tximinoa oso urduri jarri zen eta bere burua justifikatzen hasi zen.
Zerbait gaizki egin zuelakoan. Baina genioak isiltzeko eskatu zion.
Esan nizun ba fruta magikoak zirela eta ondo erabiliz gero, oraindik magikoagoak izango zirela ezta? Ba zoaz kalera eta
begiratu zer egin duzun.
kalera ateratzean bapatean mirari bat ikusi zuen: euritan zegoen…
Bai horixe.Lehorteen ondorioz lehor zeuden lur guztiak, berde
zeuden eta janaria eta ura soberan zegoen oihaneko animali
guztientzako.
Niko tximinoa oso ongi sentitzen zen egindako ekintza onengatik eta gainera bere jarrera onari
esker, eta genioaren mirariari esker, zoriontasuna eman zien oihaneko animali guztiei.
.Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila
herriko plazan
AURREZAGUTZAK PIZTEKO
Ipuina irakurri baino lehen egin beharrekoa:1. Gaur "Niko tximinoa eta fruta magikoak".ipuina irakurriko dugu, izenburu horrekin zer gertatuko da zure ustez?2. Itxi begiak, erlaxatu eta oihanean zehar bidai magikoa egingo dugu.
- Zer ikusi duzue?- Nolakoa da oihana?- Ze animali bizi dira oihanean?- Ze eguraldi egiten du?
ABESTIA
Han zeuden kokodrilo
eta tximinoakArratoi txikiak
Ardi zuriakKatu, oilo, elefante.
Ez zen inor falta
Ez dakit nola esan dudan
Goazen berriz hastera
FRUTAK
SAGARRA
LARANJA
LARANJA
BANANA
MARRUBIA
ANANA
KIWI
LIMOIA
MADARIA
Mazedonia
OSAGAIAK
• Kiwi bat.• Sagar bat.• Madari.bat.• Limoi.bat.• Anana xerra bi.• Laranja bi.
NOLA EGIN
1. Lehenego frutak zuritu.
2. Gero frutak zati txikietan
moztu.
3. Katilu handi batetara bota .
4. Laranja eta limoia zukua egin.
5. Zukua katilura bota eta ondo nahastu.
AFRIKA
AFRIKARRAK