Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa

Post on 13-Jun-2015

135 views 3 download

description

Mintzatu plataformaren bertsio berria aurkeztu du Azkue Fundazioak 2013an. Baliabide gehiago, aukera gehiago eta sakeleko telefonoetarako aplikazioa baita ere, iOS eta Android sistemetarako. Mintzatu munduan zehar euskaraz hitz egiten den lekuak identifikatu eta zabaltzen dituen plataforma da. Euskaldunon sare soziala. Dokumentu hau plataforma horren nondik-norakoak, ezaugarri eta helburuak eta erabiltzeko pausuak biltzen ditu. Erabileraren eskuliburu gisa har daiteke. Animatu eta hasi Mintzatu erabiltzen!

Transcript of Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa

Euskarak munduan zehar betetzen duen tokia zabaltzen duen sare

soziala

2

Aurkibidea

• Laburpena

• Azkue Fundazioa MINTZATU EZAGUTZEN • Zer da Mintzatu?

• Helburuak • Osagaiak • Bilakaera

• Mintzaturen alderdi teknologikoa

• Zertarako erabil dezakegu Mintzatu

3

HAS GAITEZEN MINTZATU ERABILTZEN! • Nola parte hartu. Erabilpena pausuz-pausu

• Webgunearen bidez • Sakelako telefonoen bidez

LAGUNDUKO GAITUZU MINTZATU ZABALTZEN?

• Noretzat gerta daiteke interesgarria

• Elkarkidetza aukerak

4

• Noiz sortu zen Mintzatu: 2012ko azaroan aurkeztu zen lehen bertsioa. 2013ko abenduan bigarren bertsioa jarri da martxan. • Noren egitasmoa: Irontec enpresaren ideiatik abiatuta, Azkue Fundazioak

hartu zuen egitasmoaren ardura.

• Zein elementu nabaritzen dira Mintzatun: . Soilik euskaraz . Geokokapena . Parte hartzean oinarrituta . Sare soziala izatea

Laburpena

5

Azkue Fundazioak euskara sustatzen du sarean. Sare sozialak, webguneak, aplikazioak eta teknologia eta euskara lotzen dituzten egitasmoak sortu, garatu, asmatu edo zabaltzen ditugu. Euskara modu berritzaile eta modernoan aurkeztu nahi dugu eta gure egitasmoak didaktikotasuna lantzea eta atseginak izatea dugu helburu. Azkue Fundazioak Bilbon dagoen Euskararen Etxea kudeatzeko ardura dauka baita ere bai. Mota ezberdineko bisitak antolatzen ditugu: ikastetxeak, publiko orokorra, beste herri batzuetako turistak… Bisita doakoa da eta hilean behin larunbata goizez egin daitezke ere. Animatu eta etor zaitezte euskararen esperientzia bizitzera! www.azkuefundazioa.org www.azkuefundazioarenegunkaria.org

Azkue Fundazioa

6

Mintzatu ezagutzen

7

Mintzatu euskarak munduan zehar betetzen duen tokia sailkatu eta zabaldu nahi duen sare soziala da.

Dibertigarria Parte hartzailea

Soziala

Didaktikoa

Ludikoa

Teknologikoa

Praktikoa

Entretenigarria

Zer da Mintzatu?

8

Zein helburu bete nahi du Mintzatuk? • Euskarak munduan duen tokia bilatzea, identifikatzea, ezagutzea eta

zabaltzea. • Munduko euskaldun leku guztiak interneten zabaltzea. • Munduan zehar dauden euskaldunak harremanetan jartzeko erreminta

izatea. • Euskaraz aritu ahal izateko bide berriak zabaltzea. • Euskara sarean zabaltzea teknologiak ematen dituen aukera eta

baliabideetaz baliatuz. • Euskaraz ikasten ari direnentzat eta euskaldunontzat zerbitzua eskaintzea:

euskaraz egin dezaketen lekuak errez identifikatzeko balio izatea. • Euskararekiko ardura eta hizkuntzarekiko errespetua adierazteko tresna

bihurtzea. • Euskararen presentzia soziala nabarmentzeko erreminta izatea.

9

Mintzaturen osagaiak

10

• Euskara da elementu ardatza.

• Geokokapenaz baliatzen da lekuak sortu, etiketatu eta partekatzeko. Teknologia eta Google Mapsen baliabideak aprobetxatu egiten dira.

• Sare soziala da: erabiltzaileen parte hartzeari esker josten da edukiez plataforma.

• SoLoMo filosofian oinarritzen da Mintzatu: Social – Local – Mobile. Lekuko hesparrutik (Local), jarduera soziala bihurtuz (Social) eta teknologia eta baliabide mugikorrak (Mobile) aprobetxatuz jarduera hori zabaldu egiten da.

• Horretarako sakelako telefonoetako App-ak erabiltzen dira: iOS eta Androiderako bertsioak.

• Euskararen sozializazioa sarean zabaltzen da eta horretarako internet sozialak erabiltzen dituen baliabideak aprobetxatuko dira: Facebook Connect, irudiak erantsi eta sare sozialetako profiletan zabaltzea (Facebook eta Twitter)…

11

• Gamifikazioa: Plataforman garaikurrak garatu ditugu, leku eta jarduetara lotuta. Erabiltzaileen arreta deitzeko eta erabilpena modu dibertigarrian sustatzeko asmotan.

• Sakeleko telefonoetako App-a garatu dugu, bai iOS eta bai Android sistemetarako. Erabakiorra da Mintzaturentzat aukera hau eskaintzea, unean-uneko geokokapena delako oinarria.

• Sare sozialen indarra aprobetxatu: erabiltzaileak Facebook-en kontua erabiliz sar daitezke plataforman; eta Mintzatun burututako jarduera sare sozialetan zabaldu dezakete une bakoitzean (Facebook eta Twitterren).

• Erabiltzaileen profila: Oharrak eta jardueraren berri kontrolatzeko sistema ezarri dugu.

• Euskara sustatzeko bide berriak bilatzeko helburuarekin lotuta, Mintzanet plataformarekin harremana lotu da Mintzatun.

12

• 2012ko azaroan aurkeztuta, lehen bertsioko Mintzatun hiru gauza egin zitezkeen:

• Leku berriak sortu eta identifikatu. • Unean geunden tokian etiketatu, hor geundela adierazi. • Lagunak egin plataformaren barruan.

• Abiapuntu honetatik hasita eta beta bertsio modura erabiliz, baliabide

gehiagoz hornitzea izan zen hurrengo erronka. Erreminta erabilgarri, dibertigarri eta praktikoa bilakatzea nahi genuen. Eta internet sozialak eskaintzen dituen baliabideei probetxua ateratzea.

• 2013ko abenduan hauek dira Mintzatu 2.0k aurkezten dituen aukerak: • Leku bakoitzean argazkiak erantsi daitezke ere eta leku bakoitzeko

iruzkinak egin.

• Lagunen arteko elkarrizketak burutu daitezke, plataformatik irten gabe.

Plataformaren bilakaera

13

Nola dago garatuta? • Datu baseak: MySQL • Programazioa:

• PHP 5.3.+ eta Zend Framework • Frontend: HTML5 + CSS3. • jQuery (javascript) • Google Mapseko APIaren azken bertsioa.

• Izen ematea eta autentikazioa: • Facebook Connect

• API-a: • Aplikazio eta webguneko web zerbitzuen arteko komunikazioa API JSON

aurreratuaren bidez burutzen dira. • App-ak:

• Sistema eragile bakoitzak eskatzen dituen baldintzetan oinarritutako interfazeen garapena.

• Geolokalizazio sistema (GPS baliabidea) erabiltzen dute unean-uneko inguruko edukiak erakusteko.

• Kode osoa GitHub delakoan askatuta dago

Mintzaturen alderdi teknologikoa

14

Mintzatuk hamaika aplikazio ezberdin izan ditzake. Hauek dira sare honetan egin daitezkeen jarduetariko batzuk: • Euskaraz egiten den lekuen munduko mapa ikusi.

• Euskaraz egiten den leku berriak sortu eta identifikatu.

• Uneko gure kokapenaren arabera inguru geografiko horretan Mintzatun

agertzen diren lekuak ikusi.

• Leku konkretu batetan euskaraz ari garela adierazi eta edukiez hornitu: iruzkinak, gomendioak, argazkiak…

• Munduko beste euskaldun batzuekin harremanetan jarri eta elkarrizketak egin.

Zertarako erabil dezakegu Mintzatu

15

• Ikuspegi ludiko batetik, euskararen erabilera sustatu modu dibertigarrian: zenbait lekutako garaikurrak lortzeko aukera. Jarduerari lotutako sariak dira.

• Euskararekiko ardura erakutsi, kontzientziazioa.

• Estres linguistikoari aurre egin.

• Mintzatzeko taldeak osatu. Minzanet plataformarekin lotu.

• Eguneroko bizitzan hizkuntzaren erabilpenari aukera gehiago eman.

• Esparru ezberdinetan hizkuntzari merezi duen errespetua adierazi: lan-arloan, merkataritzan…

• Komertzio arloan kanpainak zabaldu.

• Hezkuntza arloan, euskara ikastearen hesparruan, erabilpena sustatu.

16

• Doako plataforma da.

• Webgunearen bidez edo Android/iOS App-ak deskargatuz sar gaitezke.

• Izena ematen da erabiltzaile gisa, gure jarduera partekatu ahal izateko.

• Plataformaren bidez edo Twitter/Facebookeko kontuak lotuz eman daiteke izena.

• Dinamika: • Unean-uneko geokokapena partekatzean datza. • Lekua bilatzeko aukera dago. • Edukiz josi dezakegu kokapen zehatz hori: iruzkinak, argazkiak… • Lekua sortuta ez balego, sortzeko aukera daukagu. • Leku bakoitza kategoria jakin batetan egituratzen da. • Mintzatun egindako jarduera beste sare sozialetan zabal genezake. • Gure erabiltzailea aurki dezakete beste erabiltzaileek.

Zer egin behar da Mintzatun aritzeko?

17

Has gaitezen Mintzatu erabiltzen!

18

Nola parte hartu. Erabilpena pausuz-pausu

Webgunearen bidez

19

Itxura Mintzatu.com lehenengoz zabaltzerakoan irudi hau agertuko zaigu:

Izena emateko edo saioa hasteko aukera

Mintzatuko mapa eta lekuak Izena eman edo saioa hasi

Jarduera - Azken lekuak

Jarduera - Azken erabiltzaileak

Aplikazioak deskargatzeko

Mintzanet egotasmoarekin lotura

Arduradunak

Nola parte hartu. Erabilpena pausuz-pausu

20

Datu guztiak unean eguneratuta, etengabe

22

Itxura - Lekuak

23

Itxura - Jendea

25

Itxura – Beste aukera batzuk

Beste aukera batzuk: • Kontaktua • Sakeleko

telefonoetarako aplikazioen deskarga

• Sare sozialen lotura

27

Saioa hasi

Erabiltzaile izena eta pasahitza

Facebook Connect bidez

28

Lehenengo begirada

Profila eta oharrak

Mapa eta lekuak

Bilatzailea

Azken erabiltzaileak

Azken lekuak

29

Erabiltzailearen hasiera

Oharrak: plataformako Lagunekin izandako harremana

Erabiltzailearen lagunak Egindako azken jarduerak

Erabiltzailearen profila: Lekuak, alkatetzak, datuak, garaikurrak, deskribapena, azken lekuak

30

Bilatzailea

Lekuak bilatzeko: • Izenaren bidez • Kategoria jakin baten arabera • Erabiltzailearen uneko

kokapenaren araberako emaitzen bidez

31

Bilatzailea : leku baten araberako bilaketa

Lekuaren araberako bilaketa • Lekurik ez balego: zuzenean

berria sortzeko aukera • Lekua sortuta badago:

• Kokapen zehatza mapan

• Leku horri buruzko informazioa

32

Lekuaren araberako bilaketaren emaitza • Kokapen zehatza mapan • Leku horri buruzko informazioa • Datuak aldatzeko aukera • Deskribapena / Kategoria • Erabiltzaileek argiratatutako

argazkiak • Alkatea (nagusia) nor den

adierazi eta ez balego, eskuratzeko aukera

• Leku horretako nagusiak zenbat biderrez egin duen check-in berton

• Berton check-in egiteko aukera • Lekuari buruzko iruzkinak • Lekuari buruzko datuen akatsak

zuzentzeko aukera

Bilatzailea : leku baten araberako bilaketa

33

Erabiltzailearen izenaren araberako bilaketaren emaitza • Izen horrekin agertzen diren

erabiltzaile guztien profilak zerrendatzen dira.

• Izenarekin koinziditzen ez duten erabiltzailerik ez balego, emaitzik ez dagoela adieraziko da.

Bilatzailea : erabiltzaileen araberako bilaketa

34

Izenaren araberako bilaketaren emaitza • Izen-abizenak • Argazkia • Berak sartutako deskribapena • Zenbat leku zabaldu dituen • Zenbat leku berri sortu dituen • Zenbat alkatetza dituen • Zenbat lagun egin dituen

plataforman • Irabazitako sariak • Zein izan den partekatutako

azken kokapena • Mezua bidaltzeko aukera • Beste erabiltzaileen mezuak • Bere lagunek egindako azken

kokapen partekatzea

Bilatzailea : erabiltzaileen araberako bilaketa

35

Bilatzailea : erabiltzaileen araberako bilaketa

Profilaren informazio osoa erlaitz ezberdinetan antolatuta ere ikus daiteke

36

“Hemen nago” botoia • Kokapen zehatza bilatzen du eta

zabaldu egiten da

Gure kokapena zabaldu …

37

“Hemen zaude” botoia • Twitter eta Facebooken bidez gure

kokapena zabaltzeko aukera

… Eta partekatu

38

Laguna egin • Beste erabiltzaileari eskaera

bidaltzen zaio. • Beste erabiltzaile baten laguna ez

bazara bere profila ikus dezakezu. • Laguna duzunean, iruzkinak eta

elkarrizketak egiteko aukera izango duzu.

Lagunak egin

39

Nola parte hartu. Erabilpena pausuz-pausu

Sakelako telefonoen bidez

40

• Doako aplikazioak dira, bai Android eta bai iOS sistemetarako. Hauek zuzenean plataforma bakoitzeko merkatuan deskarga daitezke.

• Android sistemakoa deskargatzeko: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.irontec.mintzatu

• iOS sistemakoa deskargatzeko: https://itunes.apple.com/US/app/id742206894?mt=8

41

Android sistemako aplikazioa Hasiera

Hasierako pantaila • Mintzatu zer den azalpena • Atzamarrarekin ezkerretik

eskumara pasa daitezke edo goiko Play botoia sakatuz

42

Izena ematea eta saioa hastea

Izena emateko pantaila • Izena eman edo saioa hasteko • Facebook Connect-en bidez saioa

hasteko aukera. Facebookek baimena eskatuko du

43

Izena ematea eta saioa hastea

Izena emateko pausuak • Izena eman aukeratuz gero,

errejistro pantaileko inprimakia bete beharra dago.

• Eskatzen diren datuak: posta elektronikoko helbidea, plataforman erabiliko dugun izena/ezizena eta pasahitza.

44

Saioa hastea

Saioa hasi • Plataforman erabilitako posta

elektronikoa eta pasahitza sartu. • Pasahitza ahaztuta izatekotan,

badago berreskuratzeko aukera.

45

Erabiltzen hasi : lehenengo pantaila

Lehenengo pantaila • Saioa hasita dugunean pantaila

hau agertuko da. • Gure uneko kokapen

geografikoaren inguruan etiketatu izan diren lekuak agertzen dira, mapa eta lekuaren izenarekin.

• Menu nagusian sartzeko aukera ere badugu, goiko partean eta ezkerrean agertzen den Mintzatu (m) logoa sakatuz.

• Lupako ikonoa sakatuz (goian eta eskumako aldean), bilaketa pertsonalizatua egin genezake.

46

Bilaketak: lekuak eta erabiltzaileak bilatu

Lekuak eta jendea bilatzeko • Luparen bidez bilaketa egin

genezake, bai lekuak eta bai erabiltzaileak bilatzeko.

• Lekua bilatzeko: • “Lekuak” aukera sakatu →

lekuaren izena idatzi → luparen ikonoa sakatu.

• Bilaketaren araberako lekuak erakutsiko dizkigu. Leku berri bat sortzeko aukera izango dugu baita ere.

• Erabiltzaile bat bilatzeko: • “Jendea” aukera sakatu →

erabiltzailearen izena idatzi → luparen ikonoa sakatu.

• Bilatutako izenaren arabera plataforman dauden erabiltzaileen zerrenda agertuko zaigu.

47

Menua eta aukerak

Menuaren aukerak • Mintzaturen logoa (m) sakatu. • Aukera ezberdinak: Lekuak /

Lagunak / Esploratu / Profila / Ezarpenak

• Botoi bakoitzak pantaila ezberdin batetara bideratuko gaitu.

48

Menuaren aukerak : Lekuak

Menuaren aukerak :: Lekuak • Etiketatu izan diren azken lekuen

zerrenda ikusiko dugu.

49

Menuaren aukerak : Lagunak

Menuaren aukerak :: Lagunak • Plataforman egin ditugun

lagunen zerrenda ikus dezakegu. • Lagunen profilak zabaltzeko

aukera daukagu eta hauen jarduera ikusteko.

• Izena eta profilean duen argazkia agertuko zaizkigu.

50

Menuaren aukerak : Esploratu

Menuaren aukerak :: Esploratu • Mintzatun etiketatutako leku

guztien mapa. • Etiketen ikonoen arabera zein

motatakoak diren ezberdindu genitzake.

• Mapa handitu daiteke, zehatzago ikusteko.

51

Menuaren aukerak : Profila

Menuaren aukerak :: Profila • Norberaren profila ikusteko

aukera. • Zer ikusiko dugu?

• Gure argazkiak • Check-in egin izan dugun

lekuen zerrenda • Laguna egiteko eskaerak • Check-in egin izan dugun

azken lekua • Lortutako alkatetzak • Lortutako domina edo

garaikurrak

52

Menuaren aukerak : Ezarpenak

Menuaren aukerak :: Ezarpenak • Zer egin genezake atal honetan?

• Saioa itxi: Erabiltzailearen saioa itxi.

• Sare sozialak: Mintzatu kontua norberaren beste sare sozialetako kontuekin lotu (Twitter eta Facebook).

• Lizentziak: Aplikazioaren lizentziak berrikusi.

53

Lekuen profila

Lekuak: Leku baten etiketan sakatuz gero edo pertsonalizatutako bilaketaren baten emaitzean sakatzerakoan, leku horren profila agertuko zaigu: • Lekuaren datu fisikoak. • Argazkiak. • Berton check-in egin izan duten

azken erabiltzaileen zerrenda. • Iruzkinak egin ditzakegu

(bunbuiloaren ikonoan – goian eta eskumatara).

• Check-in egiteko aukera dago (izarraren ikonoak sakatuz – goian eta eskumatara).

• Argazki gehiago igotzeko aukera dago (kamararen ikonoa sakatuz – goian eta ezkerretara).

54

iOS sistemako aplikazioa Hasiera

Hasierako pantaila • Mintzatu zer den azalpena • Atzamarrarekin ezkerretik

eskumara pasa daitezke edo goiko Play botoia sakatuz

• “Parte hartu” botoia sakatuz izen ematera sartzen da.

55

Izena ematea eta saioa hastea

Izena emateko pantaila • Izena eman edo saioa hasteko • Facebook Connect-en bidez saioa

hasteko aukera. Facebookek baimena eskatuko du

56

Izena ematea eta saioa hastea

Izena emateko pausuak • Izena eman aukeratuz gero,

errejistro pantaileko inprimakia bete beharra dago.

• Eskatzen diren datuak: posta elektronikoko helbidea, plataforman erabiliko dugun izena/ezizena eta pasahitza.

57

Saioa hastea

Saioa hasi • Plataforman erabilitako posta

elektronikoa eta pasahitza sartu. • Pasahitza ahaztuta izatekotan,

badago berreskuratzeko aukera.

58

Erabiltzen hasi : lehenengo pantaila

Lehenengo pantaila • Saioa hasita dugunean pantaila

hau agertuko da. • Gure uneko kokapen

geografikoaren inguruan etiketatu izan diren lekuak agertzen dira, mapa eta lekuaren izenarekin.

• Menu nagusian sartzeko aukera ere badugu, beheko lerroan dauden aukerak sakatuz.

• Lupako ikonoa sakatuz (behean eta eskumako aldean), bilaketa pertsonalizatua egin genezake.

59

Bilaketak: lekuak eta erabiltzaileak bilatu

Lekuak eta jendea bilatzeko • Luparen bidez bilaketa egin

genezake, bai lekuak eta bai erabiltzaileak bilatzeko.

• Lekua bilatzeko: • “Lekuak” aukera sakatu →

lekuaren izena idatzi → luparen ikonoa sakatu.

• Bilaketaren araberako lekuak erakutsiko dizkigu. Leku berri bat sortzeko aukera izango dugu baita ere.

• Erabiltzaile bat bilatzeko: • “Jendea” aukera sakatu →

erabiltzailearen izena idatzi → luparen ikonoa sakatu.

• Bilatutako izenaren arabera plataforman dauden erabiltzaileen zerrenda agertuko zaigu.

60

Menua eta aukerak

Menuaren aukerak • Beheko partean beti ikusgai. • Aukera ezberdinak: Lekuak /

Lagunak / Esploratu / Profila / Bilatu

• Botoi bakoitzak pantaila ezberdin batetara bideratuko gaitu.

61

Menuaren aukerak : Lekuak

Menuaren aukerak :: Lekuak • Etiketatu izan diren azken lekuen

zerrenda ikusiko dugu. • Leku bat sakatuz gero horren aukera

guztiak ikusiko ditugu: • Lekuaren datu fisikoak. • Argazkiak. • Berton check-in egin izan

duten azken erabiltzaileen zerrenda.

• Iruzkinak egin ditzakegu (Iruzkina atalean sakatuz eta hurrengo pantailako gehitu ikonoa aukeratuz ).

• Check-in egiteko aukera dago (goian eta eskumatara).

• Argazki gehiago igotzeko aukera dago (check-in aukeratuz, kamararen ikonoan sakatuz– goian eta ezkerretara).

62

Menuaren aukerak : Lagunak

Menuaren aukerak :: Lagunak • Plataforman egin ditugun

lagunen zerrenda ikus dezakegu. • Lagunen profilak zabaltzeko

aukera daukagu eta hauen jarduera ikusteko.

• Izena eta profilean duen argazkia agertuko zaizkigu. Eta check-in egin izan duen azken lekua.

• Erabiltzaile horrek lortutako alkatetzak eta dominak. Hauetako batean sakatuz, dagokion zerrenda ikusiko dugu.

• Atzera joateko goian eta ezkerretara.

63

Menuaren aukerak : Esploratu

Menuaren aukerak :: Esploratu • Mintzatun etiketatutako leku

guztien mapa. • Etiketen ikonoen arabera zein

motatakoak diren ezberdindu genitzake.

• Mapa handitu daiteke, zehatzago ikusteko.

64

Menuaren aukerak : Profila

Menuaren aukerak :: Profila • Norberaren profila ikusteko

aukera. • Zer ikusiko dugu?

• Gure argazkiak • Check-in egin izan dugun

lekuen zerrenda • Laguna egiteko eskaerak • Check-in egin izan dugun

azken lekua • Lortutako alkatetzak • Lortutako domina edo

garaikurrak • Plataforman argitaratutako

irudiak • Ezarpenetara sartzeko

aukera: sare sozialak lotzeko (Facebook eta Twitter); Saioa ixteko; eta lizentziak ezagutzeko.

65

Lagunduko gaituzu Mintzatu zabaltzen?

66

Mintzatuk gizartearen alor ezberdinetan erabil daitekeela eta baita helburu ezberdinekin aplikatzea ere posible dela uste dugu. Horrela, esparru ezberdin hauetarako aprobetxagarria izan zitekeen: • Publiko orokorrarentzat: guztion artean leku euskaldunen sarea osatzeko

aukera dugu.

• Erakunde publikoak: euskaraz egiten dutela eta hizkuntzarekiko ardura azaleratzeko aukera izango dute.

• Hezkuntza munduan eta ikasleentzat: euskara ikasten ari diren erabiltzaileek euskaraz praktikatzeko lekuak aurki ditzakete. Euskaltegi, elkarte eta erakundeek berton euskaraz egiten dutela adierazteko aukera daukate.

• Negozioak, dendak eta ostalaritza arloa: negozioetako jabeek ere euskararekiko ardura eta konpromisoa erakutsi dezakete.

Noretzat gerta daiteke interesgarria

67

• Mundu osoko Euskal Etxeak agertzeko aukera daukate. Munduan zehar

sakabanatuta dauden euskaldunak nora joan eta elkartzeko lekua aurkitu ahal izango lukete.

• Euskal jaiak, euskararen aldeko jaiak: urtean zehar euskararen aldeko jai eta ekimen ezberdinak ospatzen dira munduko hainbat tokitan (ikastolen aldeko jai ezberdinak, Korrika, AEK eguna, Euskararen Nazioarteko Eguna … ). Hauetan ere Mintzatu ardatz geografikoa bihurtu daiteke.

Beste ideiarik otu zaizu? Jarri gurekin harremanetan eta komentatuko dugu!!

68

Mintzatu euskararen erreminta transbersala da eta helburu eta egitasmo ezberdinekin lotu daiteke. Egun, adibidez, Mintzanet plataformari lotura egin diogu Mintzaturen webgunetik, euskaraz internet bidezko bideokonferentzia bat egin nahi duten erabiltzaileek errazago topatzeko inguruko beste erabiltzaile batzuk. Baina beste hamaika aplikazio izan ditzake! Azkue Fundaziotik ateak zabalik ditugu mundu osoko euskalzaleontzat. Egitasmo edo ideia bat badaukazue eta Mintzatu erabili nahi izanez gero, etorri eta kontatu eta zabalduko dugu!

Elkarkidetza aukerak

Has gaitezen euskaraz mintzatzen garen lekuak etiketatzen!

Eskerrik asko!