Laranja baten istoria

Post on 15-Jan-2016

73 views 0 download

description

Laranja baten istoria. Gehien gustatzen zaidan fruta laranja da. Neguan zein udan jaten ditut. C bitamina dute eta bere zaporea oso gustukoa dut. Neguan. Garai honetan C bitamina hartzean gripeen aurka babesten zara. Udan. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Laranja baten istoria

Laranja baten istoria

Gehien gustatzen zaidan fruta laranja da

Neguan zein udan jaten ditut.

C bitamina dute eta bere zaporea oso gustukoa dut.

Neguan

Garai honetan C bitamina hartzean gripeen aurka babesten zara.

Udan

Beroarekin asko freskatzen zaitu laranja bat hartzeak. Laranja naturalen zukua oso ona omen da gosarian.

Txarra

Alde txarra udan laranjak garestiago egoten direla da.

Zergatik izango dira garestiagoak udan???

......

BADA...

Neguko fruta direlako!

Eta…nondik datoz udan jaten ditugun laranjak?

BA... HEMEN UDA DENEAN HAN NEGUA IZANGO DEN

LEKUREN BATETIK .

udan jaten dugun laranja asko hego hemisferiotik dator

Adibidez, bere jatorria …

HEGOAFRIKA !!!

Ba, herrialde hori hemendik oso urrun

dago…

Hegoafrika dago ...

8.500 kilometrotara!!!

Kalkula dezagun...

Hegazkin batek 180 g CO2 inguru igortzen ditu ibilitako kilometroko eta pertsonako.

Hau da...

Hegoafrikatik hona hegazkinez bidaiatzen duen pertsona batek sortuko du ...

1.530 kg CO2

Baina ...Ez ari ginen laranjaz?

Pertsona batek pisatzen badu...

batazbestez 75 kilogramo ...

eta laranjekin parekatzen badugu...

Zenbat pisatzen du laranja batek?

“San Juan del Puertoko

lagun batek ea kilo eta

erdikoko laranja bat bildu du”

BAINA, LARANJA BATek, ARRUNTA, ERTAINA ...

Ba, 200 gramo inguru

Hau da….

Kilo bakoitzeko, bost laranja egongo lirateke

75 kilogramoko pertsona batekin parekatzen badugu 375 laranja sartuko litzaiguke!!!

Kalkula dezagun!!!...beno, neuk egingo dut...

Laranja bakoitzeko...

Hegoafrikatik heltzen zaiguna, eguratsera igortzen dira

4,08 kilogramo CO2

Zuhaitz bakoitzak ...

7 kilogramo CO2 inguru zurgazten du urtean airetik

Gutxi gorabehera ...

Hegoafrikatik hona bi laranjaren garraioak igortzen duen CO2a xurgatzeko zuhaitz bat

behar dugu

Hitz egin dezagun prezioaz

Laranja kilo batena ...

2 euro-koa izan daiteke

Kalkulatzera berriz !!!...beno, neuk egingo dut...

DEMAGUN...

Fruta-saltzaileak azken prezioaren %30a eramaten duela: 1,4 euro geratzen zaizkigu

Geratzen denaren %20arekin artekaria geratzen da: 1,12 euro geratzen zaizkigu

Geratzen denaren %16a muga-zergek balio dute: 0,94 euro geratzen zaizkigu

Geratzen denetik garraioak 0’8 euro kiloko balio du: 0,14 euro geratzen zaizkigu

Geratzen denaren %20a hango artekariak eramaten du.

Beraz ...

Nekazariari

0,11 euro geratzen zaizkio

beraz...

Neuk jaten dudan laranja zoragarri hori, oso oso urrun bizi den eta bere truke oso oso diru gutxi jasotzen duen pertsona batek landu du eta horretaz gain CO2 asko sortu da

eta, ez laranjak soilik!

Brasilgo sagarrak

Peruko piperrak

Txinako zainzuriak

Txileko gereziak

Peruko mandarinak

...........................................

Ondo pentsatuta hobea da bertako laranjak eta frutak

jatea ez?

eta...Zer gehiago egin

dezakegu?

(Egilea: Enrique Franco, Zurbaran BHIko Ingurumen Batzordearen kidea)

¿?