Kreazioa

Post on 05-Aug-2015

203 views 3 download

Transcript of Kreazioa

• Hasieran, dena iluntasuna zen. Orduan, Jainkoak hitz egin zuen:

-Izan bedi argia.

Eta argia izan zen.

• Ondoren, Jainkoak zeru handia zabaldu zuen ozeanoaren gainean,eta Lurra zimurtu zuen, aranak eta mendiak egiteko.

• Jainkoak landarez estali zuen Lurra: belarrez eta lorez, zuhaixkaz eta zuhaitzez.

• Eguzkiak argi egiten zuen egunez, eta Ilargia eta izarrak gauaren zain egoten ziren.

• Baina ez zegoen izakirik. Horregatik, Jainkoak zeruko, itsasoko eta lurreko animalia guztiak sortu zituen.

• Gero, Jainkoak gizona eta emakumea egin zituen, munduaz gozatzeko eta zaintzeko.

• Gizonari Adam eman zion izena,eta emakumeari Eva. Jainkoak esan zien:

-Ez izan gauza txarrak ezagutzeko gogorik.

• Dena ona zen eta Jainkoa oso pozik zegoen. Horregatik, hainbeste lan egin eta gero, atseden hartu zuen.

• Historio osoa irakurri nahi baduzu, Biblian aurki dezakezu.

• Hasiera 1, 1-31 eta Hasiera 2, 1-3