Kolorearen teoria_2DBH_2ebaluaketa

Post on 21-Nov-2014

5.638 views 2 download

description

kolorearen teoria, koloreen tenperaturak...eta adibideak

Transcript of Kolorearen teoria_2DBH_2ebaluaketa

KOLOREAREN TEORIA

KOLOREAREN TEORIA

OINARRIZKO KOLOREAK

KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK

KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK

KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK

ZIRKULU KROMATIKOA

OINARRIZKO KOLOREAK

Hiru dira oinarrizko koloreak: magenta, horia eta zian. Oinarrizko hiru kolore hauen bitartez beste kolore guztiak lor daitezke.

MAGENTA HORIA

ZIAN

Oinarrizko koloreak euren artean binaka eta proportzio berdinetan nahastatzen baditugu, bigarren mailako koloreak lortzen dira: berdea, laranja edo gorria eta urdin iluna edo morea.

OINARRIZKO KOLOREAK

Argi koloreetan beste fenomeno bat gertatzen da. Laser edo argi ezberdinak gainjartzerakoan kolore gama osatzen da, baina argi iturri guztiak batuz gero ZURIA lortuko litzateke. Aldiz, argi guztiak amatatuz BELTZA lortuko genuke.

OINARRIZKO ARGI KOLOREAK

OINARRIZKO KOLOREAK

Oinarrizko koloreak euren artean binaka eta proportzio berdinetan nahastatzen baditugu, bigarren mailako koloreak lortzen dira: berdea, laranja edo gorria eta urdin iluna edo morea.

KOLOREAREN TEORIA

OINARRIZKO KOLOREAK

KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK

KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK

KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK

ZIRKULU KROMATIKOA

ZIRKULU KROMATIKOA

Zirkulu kromatikoa edo koloreen zirkulua kolore guztiak biltzen duen zirkulua da.

ZIRKULU KROMATIKOA

Oinarrizko koloreetatik abiatuz eta kolore nahasketak proportzio jakin batzuk aplikatuz egiten badira kolore guztiak lor daitezke.

KOLOREAREN TEORIA

OINARRIZKO KOLOREAK

KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK

KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK

KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK

ZIRKULU KROMATIKOA

KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK

Kolore beroak horia, laranja eta gorriaren

gamakoak dira.

Kolore beroek giro beroa, epeltasuna,

babesa, indarra eta antzerako zentzazioak

adierazten dituzte.

KOLORE TENPERATURA

KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK

Kolore hotzak urdinaren gamakoak eta berde ilunak dira. Kolore hotzek giro hotza, iluntasuna, gaua, tristura, urruntasuna eta antzerako zentzazioak adierazten dituzte.

KOLOREAREN TEORIA

OINARRIZKO KOLOREAK

KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK

KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK

KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK

ZIRKULU KROMATIKOA

KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK

Gama berdineko koloreak zirkulu kromatikoan elkarren ondoan daudenak eta kolore osagai antzerakoak dituztenak dira: kolore hotzak, kolore beroak, berdearen gama edo urdinaren gama adibidez.

KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK

Irudi bateko elementuak gama berdineko koloreekin margotzen direnean, kolore hotzak, kolore beroak, berdearen gama, urdinaren gama, e.a., irudian armonia sortzen da. Zer da armonia ? Irudian antzekotasuna edo berdintasuna lortzea, kolore guztiak antzerakoak direlako.

KOLOREAREN TEORIA

OINARRIZKO KOLOREAK

KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK

KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK

KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK

ZIRKULU KROMATIKOA

KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK

Kolore osagarriak zirkulu kromatikoan aurrez aurre daudenak eta kolore osagai desberdinak dituztenak dira: urdina eta laranja, gorria eta berdea edo kolore hotzak eta kolore beroak adibidez.

KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK

Irudi bateko elementuak kolore osagarriekin (gama desberdineko koloreekin) margotzen direnean, kolore hotzak eta kolore beroak erabiliz adibidez, irudian kontrastea sortzen da. Zer da kontrastea ? Irudian berezitasuna edo desberdintasuna lortzea, kolore batzuk euren artean desberdinak direlako.

KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK

Van Goghek koadro honetan kolore hotz eta

beroen arteko kontrastea erabili zuen,

gauaren hotza eta kafetegiko terrazaren giro epelaren arteko

bereizketa nabarmentzeko.

KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK

Irudi honetan kolore hotz eta beroen arteko

kontrastea ikus dezakegu. Hondoa

urdinez margotuta dago (kolore hotza) eta baldosak goriz eta

laranjaz (kolore beroak). Urdina eta laranja

kolore osagarriak dira.