Gazteen adierazleak 2007 - · PDF filezkunde naturala edo saldo begetatiboa urria izan ohi...

Post on 06-Feb-2018

228 views 3 download

Transcript of Gazteen adierazleak 2007 - · PDF filezkunde naturala edo saldo begetatiboa urria izan ohi...

  • 2

    Gazteen adierazleak 2007Liburuxka hau Euskadiko Gazteen Panoramika bildumaren 1.argitalpenaren, alegia, Gazteen adierazleak 2007ren 5. kapitulua da.

    08. 15 eta 29 urte bitarteko gazteen hilkortasuna

    09. Hezkuntza eta euskara

    10. Jarduerarekiko harremana

    11. Lanbide egoera eta lanbide motak

    12. Etxebizitza emantzipazioa

    13. Aisia eta astialdia

    14. Gazteen delinkuentzia

    Sarrera

    01. Bilakaera demografikoa eta dentsitatea

    02. Egitura, sexuaren eta adin talde handien arabera

    03. 15 eta 29 urte bitarteko gazteak

    04. 15 eta 29 urte bitarteko gazteen egoera zibila

    05. Jaiotza tasa eta ugalkortasuna

    06. Atzerriko biztanleria

    07. 15 eta 29 urte bitarteko gazteen osasuna

    Argitaraldia: 1.a, 2007ko ekaina

    Ale-kopurua: 2.000 ale

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Kultura Saila

    Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco Donostia-San Sebastin, 1 01010 Vitoria-Gasteiz

    Internet: www.euskadi.net

    Egilea: Consultora Emic-Etic, S.L.

    Koordinazio editoriala: Bakarne Zuazua Astarloa

    Itzulpena: Lierni Landa eta Asier Irizar

    Diseinua eta diagramazioa: Canaldirecto www.canal-directo.com

    Fotokonposizioa: EPS www.euskoprintingservice.net

    Inprimaketa: Grficas Santamara, S.A.

    ISBN: 978-84-457-2585-6

    Lege Gordailua: VI-294/07

  • 3

    Kapitulu honetan jaiotza-tasak eta ugalkortasunak, fenomeno demografiko diren heinean, duten izari kuantitatiboa ezagutuko dugu. Aztertze lan honek erabateko garrantzia du, biztanleriaren berezko di-namikaz eta honek hazkunde demografikoan duen eraginaz informazioa ematen digulako.

    Sarrera gisa, aipa dezagun jaiotza-tasak eta ugalkortasun-tasak, joan den mendean, balio han-dietatik txikietara bilakatu direla. Gainbehera hori trantsizio demografiko izenez ezagutzen den al-daketa-prozesuaren baitan gertatu da. Estreina-koz, joan den mendeko 50eko hamarkadan, Frank Notesteinek proposatu zuen termino horren esa-nahia soila da: autoreak zioenez, premiak eragi-nik, nekazari-gizarte tradizionalek ugalkortasuna eta jaiotza-tasa altuak behar zituzten, hilkortasun-tasa larriak orekatzeko; industrializazioaren eragi-nez gertatu zen urbanizazioak, aldaketa ekono-miko eta sozialek eta heziketak hilkortasun-tasak batez ere, umeen artean eraitsi zituzten; eta ugalkortasuna eta jaiotza-tasak beheraka hasi zi-ren seme-alabak koste handiagoak baina balio urriagokoak bilakatu ahala (termino ekonomikoe-tan). Alderdi horretatik, horren hiru arrazoi ema-ten dira, elkarrekin lotuak: balio soziokulturalen aldaketa, seme-alaben kostuak eta seme-alaba berri bakoitzak eragiten dituen denbora- eta ener-gia-baliabideen gastua. Haurren hilkortasun-tasa jaitsi ahala, beste seme-alaba bat ekartzeko balioa eta nahia apaldu egiten dira, umeek bizirik iraungo duten ziurtasuna geroz eta handiagoa baita.

    Gizarte industrialen bilakaera-eredu horretan, fun-tsean, aldaketa demografiko, sozial eta ekono-

    mikoen elkarreragina hautematen da, gizarteak antzinako erregimen demografikotik gaurkora pasa-tzean. Euskal eta espainiar gizarteek ere, industria-lizazio eta urbanizazio prozesuetan parte-hartzean, antzinako erregimen demografikotik gaurkorako trantsizioa bizi izan dute. Ikus ditzagun erregimen bakoitzaren bereizgarri nagusiak:

    Antzinako erregimena: jaiotza-tasa eta hilkor-tasun-tasa altuak ditu ezaugarri nagusiak. Ha-zkunde naturala edo saldo begetatiboa urria izan ohi zen, bai haur asko hiltzen zelako, bai ezbeharretan ere (etengabe gertatzen ziren go-seteak, izurriteak, gerrak, etab.) jende asko hil-tzen zelako.

    Erregimen modernoa: honen bereizgarriak, be-rriz, jaiotza-tasa eta hilkortasun-tasa apalak dira, bata eta bestea antzekoak; horrenbestez, haz-kunde naturala edo saldo begetatiboa urria da (negatiboa izateko joerarekin), biztanleriaren za-hartzeak hilkortasuna pitin bat altxatzen baitu.

    Bi erregimen horien artean elkarrekin loturiko fase zenbait garatu dira; orokorki, behintzat, hirutara ekar ditzakegu, hara:

    1.fasea: trantsizio demografikoaren hastapen horretan hilkortasun-tasa jaitsi egiten da, elika-duran, higienean eta osasun-sisteman egin di-ren hobekuntzei esker. Jaiotza-tasa mantendu edo, areago, igo egin da, bi arrazoirengatik, ba-tik bat: haurdun dauden emakumeek jasotzen duten arreta hobea da eta erditzean hiltzen diren umeak gutxiago dira, egunetik egunera.

  • Gazteen adierazleak 2007

    2.fasea: trantsizio demografikoaren erdigune ho-netan hilkortasun-tasak behera segitzen du eta jaiotza-tasa ere jaisten hasi da, hainbat faktorek batera eraginik: heziketa eta sekularizazioa herri-tar orori iristearren gertatu dira aldaketak gizar-te-mentalitatean, emakume-izaeran eta emaku-meak lan-merkatuarekin zituen harremanetan, sexualitatean eta ugalketan (antisorgailuak eta familia plangintza egiteko dispositiboak eskura-tzeari esker), ongizate-estatua garatu da, etab. Fase honetan, biztanleriaren hazkunde handi eta azkarra gertatu da.

    3. fasea: trantsizio demografikoaren kondar ho-nen bereizgarri dira hilkortasun-tasa apala eta gainbehera nabarmenean doan jaiotza-tasa: ho-rien ondorioz, hazkunde demografikoa urria, ze-roren parekoa edo, areago, negatiboa izango da.

    Trantsizio demografikoak izan dituen inplikazioak garrantzi handikoak izan dira Europako gizarteen-tzat: biztanleriaren hazkunde handi eta azkarra sor-tarazi du, bizi-itxaropena hirukoiztu egin da hilkor-tasunaren berebiziko murrizketari esker, familiaren tamaina txikitu egin da ugalkortasunaren murrizke-ta latzaren eraginez eta, ondoren, biztanleriaren za-hartze prozesuak aurrera egin du.

    EAEri eta Espainiari dagokienez, trantsizio demo-grafikoa aldi labur samarrean gertatu zen, Euro-pako herrialde garatuagotan jazo izan denaren aldean. Joan den mendeko 70eko hamarkada-

    ren hasieran, gainera, ugalkortasunak eta jaiotza-tasak balio urriak izan zituzten. Euskadin, esate baterako, 1975ean, ugalkortasun-indize sinte-tikoa (UIS) altu-altua zen oraino (2,7 ume), Espai-niako estatuan bezalatsu (2,8 ume). Bost urteko epe laburrean, ordea, ugalkortasuna ia herenera jaitsi zen, 1,9 umeraino eta 1980an belaunaldiak ugaltzeko mugaren azpira amildu zen (2,1 ume, emakume bakoitzeko). Hurrengo bost urteetan (1980-1985) antzeko beste beherakada batek UIS hori 1,25 umetan jarri zuen, une hartan Europak nozitzen zuenaren dezente azpitik, alegia: geurea planeta osoko ugalkortasun-tasarik apalenetako bat zen1.

    Autore batzuen iritziz, bigarrentrantsiziodemogra-fikoa bizi dugu oraintxe. Ron Lesthaeghek eta D.J. Van de Kaak termino hau joan den mendeko 80ko hamarkadan sortu zuten, mendebaldeko herrial-deetako familia eta etxeak osatzean, suntsitzean eta birmoldatzean gertatzen ziren aldaketak deskri-batzeko. Belaunaldiak ordezkatzeko mailaz behe-tiko ugalkortasun-indize sintetikoez gainera, (2,1), bigarren trantsizio demografikoaren beste ezauga-rrietako batzuk dira ezkongabeak ugaritzea, estrei-nakoz ezkondu eta lehen seme-alaba ekartzeko adina geroratzea, izatezko bikoteen hazkundea, ezkontzaz kanpoko jaiotzak ugaritzea, ezkontzen hausturen kopurua igotzea eta familia egituraren dibertsifikazioa (familia nuklearraren gainbehera etengabea eta bestelako familien gorakada: gura-so bakarrekoak, pertsona bakarrekoak, nukleorik

    gabeko pertsona anitzekoak, etab.). Lehen trantsi-zio demografikoan ez bezala (orduango osagai be-hinenak ugalkortasuna eta hilkortasuna izan ziren), bigarren trantsizio honetan bi aldagai demografiko horiek aski egonkor mantentzen dira (maila apal samarretan, ugalkortasuna, batik bat), baina sako-neko aldaketak gertatzen dira ezkontzeko modue-tan, ugaltzeko egutegian eta familia motetan.

    Ondoren, Biztanleriaren Mugimendu Naturala ize-neko iturriak emaniko informazio estatistikoari esker osatu diren hainbat adierazle kuantitatibo aztertuko ditugu. Hurrengoak jorratuko ditugu, ze-hazkiago:

    Jaiotza-tasa gordina: bizirik jaiotakoak, mila biz-tanleko.

    Ugalkortasun-indize sintetikoa: batez besteko ume-kopurua, potentzialki ugalkorra den kohor-teko (15 eta 49 urte bitarteko) emakume bakoi-tzeko.

    15-19, 20-24 eta 25-29 adin-taldeen ugalkorta-sun-tasa: bizirik jaiotakoak, adin talde bakoitze-ko 1.000 emakumeko.

    Ezkongabeko ama gazteen erditzeen ehune-koak: 15-19, 20-24 eta 25-29 adin-taldeetako amen erditzeak egondako erditze guztiekiko.

    1 SAN VICENTE ALFAMBRA, Javier. Claves demogrficas de la CAPV. In: Laevolucindemogrfica:impactoenelsistemaeconmicoysocial. Vitoria Gasteiz: Federacin de Cajas de Ahorros Vasco-Navarras, 2005. 40 or.

  • 1. Euskadi eta Espainia

    Ondoko taulan 1981 eta 2004ko jaiotza-tasagordi-nak (JTG) jasoko ditugu: balio horietan, bai EAEn bai Espainian, gainbehera nabarmena gertatu dela hau-tematen dugu: JTG, mila biztanleko, jaitsi da Euska-din (-3,4) eta Espainiako estatuan (-3,5). Jaiotza-tasak atzera egitearen ondorioz, Euskadin tasa hori 2004. urtean, 9,3 jaiotzakoa da mila biztanleko; Espainian, berriz, 10,6 jaiotzakoa mila biztanleko (ikus 1. taula eta 1. grafikoa).

    Zergatik da JTG apalagoa Euskadin Espainiako batez bestekoa baino? Ugalkorra den kohorteko (15 eta 49 urte bitarteko) emakumeen ugalkortasuna aintzat har-tu behar dugu. Balioak belaunaldi-ordezkapenaren oso-oso azpitik (batez beste, 2,1 seme-alaba emaku-me bakoitzeko) dituen ugalkortasun urriko testuinguru orokorrean, Euskadin bizi diren kohorte ugalkorreko

    emakumeek (15 eta 49 urte bitartekoek) espainia-rrek baino ugalkortasun-tasa apalagoa dute. Ondo-ko taulan ugalkortasun-indizesintetikoak (UIS)2 ikus di-tzakegu: hor frogatzen da, bai 1981ean bai 2004an, Euskadiko kohorte ugalkorreko emakume bakoitzak batez beste ume gutxiago duela Espainiakoak bai-no. Nolanahi ere, aztertzen ari garen aldian, UISen gainbehera Espainiako estatuan