Falkirkeko gurpila

Post on 10-Jul-2015

281 views 1 download

Transcript of Falkirkeko gurpila

Falkirkeko Gurpila

Hasiera batean bi ubide ziren: Forth eta Clyde kanalak, 1777an eraikiak Grangemouth eta Falkirk portuen artean, Glasgow eta Eskozia mendebaldeko kostaldea lotzeko.

Falkirk eta Edimburgoko kanalen lotura 1822an amaitu zen. Zailtasun geografikoengatik, altueran bata bestearengandik 24 metroko aldearekin. Bi kanalak 11 esklusarekin elkartu zituzten.

1930an lotura hau erabiltzeari utzi zioten eta lurrez bete zuten beste erabilpen batzuetarako.

Milurtekoaren Batzordeak Eskoziako kanalak leheneratzea erabaki zuen, Glasgow Edimburgorekin berriro ere konektatzeko.

1963an hasi zituzten urezko karrusel erraldoi honen eraikitze lanak. Ideia bikain hau 2002an amaitu zuten eta Eskoziako sinbolo izatera iritsi zen.

Ingenieritzaren obra ikusgarri honek Falkirk Gurpila izena du. Munduan garraiorako dagoen urezko karrusel bakarra da.

Puntu honetan bi kanalek altueran 24 metroko aldea dute, zortzi solairuko eraikin baten altuera gutxi gora-behera.

Gurpilak 35 metroko diametroa du, eta kontrako zentzuan jarritako bi beso luzek osatzen dute, 15 metroko luzera dutenak.

Kanalaren beheko aldeaKanalaren beheko aldea

Kanalaren behekaldeko sarbideaKanalaren behekaldeko sarbidea

Txalupa bat txarnelera gerturatzen daTxalupa bat txarnelera gerturatzen da

Txalupak daude goi eta behekaldeanTxalupak daude goi eta behekaldean

35 m35 m

Biraketa hasi daBiraketa hasi da

biraketabiraketa

Amaitzeko zorianAmaitzeko zorian

15 minutu besterik ez du irauten prozesu honek.

Txarnelak 24m luze ditu eta 300 tonako txalupak har ditzake Txarnelak 24m luze ditu eta 300 tonako txalupak har ditzake

Gehiago jakiteko: Falkirkeko gurpila