Euskal Mitologiaren ipuina

Post on 25-Jun-2015

2.588 views 7 download

Transcript of Euskal Mitologiaren ipuina

Basajaun, oso lasai eta pozik bizi izan zan basoan. Halako batean, txori

bat gerturatu eta eutson; - Tartalo basora itzuli da eta bertoko

umeak jaten hasi da.

Orduan Basajaun, oso haserre, basotik zehar abiatu zen Tartalo aurkitzeko asmoz. Bat batean, marigorringo dotore bat aurkitu eban. Maritxu Teilatuko zan eta opari bat eukan eskuetan. Basajaun momentu batez Tartalo ahaztu eta Maritxu

Teilatuko jarraitzea pentsatu eban:- Behar bada, Maritxu Teilatuko, Tartalorengana doa, bada ez bada jarraitu egingo diot.

Denbora bat Marigorringoaren atzetik ibili eta gero , basoan zegoen laku batera heldu ziren. Han Lamia

zegoen lotan. Maritxu Teilatuko, Lamiaren ondoan utzi eban oparia eta basotik galdu zan barriz ere.Lamiak ez zuen Maritxu Teilatuko ikusi baina

esnatzerakoan oihukatzen hasi zan;- Eskerrik asko Maritxu Teilatuko. Badakit zu izan

zarela, eskerrik asko.

Hata, huta, hata, huta…

Basajaun bere helburua betetzeko bideari ekin zion. Bat batean:- Hata, huta, hata, huta…Oihuak entzun ebazan.

- Tartalo izango da? Hurbildu egingo naz.Ez zan Tartalo izan. Mari zan, eta akelarre baten erdian zegoen.

- Hata, huta, hata, huta…

Akelarrea amaitu zenean Basajaun Marirengana hurbildu eta Tartaloren berririk baeukan galdetu eutson.

- Kaixo Mari.- Kaixo Basajaun.

- Ikusi ahal dozu Tartalo?- Tartalo ez baina bere ardiak hortik dabiz.

- Eskerrik asko Mari.- Ez dago zergatik.

Basajaun, Marik esandako bidea jarraitu eta han zegoen begi bakar bateko gizona. Basajaun beragana hurbildu zan.

- Kaixo Tartalo!- Kaixo Basajaun.

Umeak jaten zagozala entzun dot eta oso haserre nago zurekin!

- Bai baina…gose asko daukat eta baso honetan ez dot janaririk aurkitzen.

- Baina horregatik umeak jan? Hori oso gaizki dago Tartalo! Janaria behar badozu etorri nirekin eta nik

emango deutsut.- Eskerrik asko Basajaun.

Azkenean, Basajaun bihotz onekoa zenez, Tartalo lagundu eban eta ordutik aurrera oso pozik bizi izan ziren biak basoan.