Post on 03-Jul-2015
description
ARRUE PROGRAMA 04-05Haurren eta gazteen hizkuntza erabilera ikerketa-lana
EUSKAL HERRIKO KALEETAKO HIZKUNTZA-ERABILERAREN VI. NEURKETA
2011
ARRUE PROGRAMA 04-05Haurren eta gazteen hizkuntza erabilera ikerketa-lana
IBILBIDEA
•Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketak
•1989, 1993: Euskal Kulturaren Batzarra
• 1997, 2001: SEI elkartea
• 2006: Soziolinguistika Klusterra
• Urte guzti hauetan metodologia jorratu eta hobetu da (aldagai gehiago aztertzeko, datuak
errazago jasotzeko, datuen fidagarritasuna neurtzeko…).
• Atzerrian ikusmira handia sortu duen ikerketa da, nazioarteko soziolinguistikan aitzindari
baita behaketa bidezko erabilera neurketei dagokienez.
• 80ko hamarkadan sortutako oinarri teoriko eta metodologikoa. Lehen neurketak Siadecoren
eskutik.
• 260.000 herritarren erabilera behatzera iritsi zen
2001ekoa.
ARRUE PROGRAMA 04-05Haurren eta gazteen hizkuntza erabilera ikerketa-lana
NEURKETAREN BEHARRA
• Erabileraren datua hizkuntzaren egoera ezagutu eta baloratu ahal izateko ezinbesteko
aldagaia da. Egun aski onartua dago hizkuntza sustatzeko eta normalizatzeko ezein
egitasmoren jomuga, erabilera areagotzea izan behar dela.
• Hizkuntza errealitatea zehaztasunez ezagutzea ezinbestekoa da berau sustatzeko eginiko
ahaleginek zenbateko eragina izan duten ezagutzeko. Oinarri zientifiko sendoko
ikerketek soilik berma dezakete diagnosien balioa.
• Hizkuntza-plangintzan edo euskararen
normalkuntzan diharduten eragileek datu
soziolinguistikoen falta sumatzen dute. Ikerketa
hau da behaketa bidez (modu objektiboan)
jasotako Euskal Herri osoko datuak ematen
dituen bakarra.
ARRUE PROGRAMA 04-05Haurren eta gazteen hizkuntza erabilera ikerketa-lana
HELBURUAK
• Euskal Herriko kaleetan ematen den hizkuntza-erabilerari buruzko datu enpirikoak eskuratzea.
• Euskararen erabileraren berri zabaltzea euskal gizarteari, hizkuntza normalkuntza sustatzen diharduten eragileei eta bestelako interesdunei
• Hizkuntza-erabilerak Euskal Herrian azken 22 urteetan (1989-2011) izandako bilakaeraren berri ematea, euskararen berreskurapenari begira hausnarketarako balio dezan.
ARRUE PROGRAMA 04-05Haurren eta gazteen hizkuntza erabilera ikerketa-lana
PARTE HARTZAILEAK
• Soziolinguistika Klusterra:proiektuaren gidaritza eta koordinazioa.
• Batzorde Zientifikoa:
Gai tekniko-metodologikoetarako erabaki-gunea.
• Neurtzaileak: Datu-bilketaz arduratuko dira. Tartean lurralde eta hiriburu bakoitzeko arduradun bat egongo da.
• Iritzi-emaileak soziolinguistikan adituak):Emaitzak zabaltzerakoan datuen hausnarketa pertsonaletik irakurketa burutuko dute hausnarketa pertsonalekin. Lurralde eta gaien arabera banatuko dira.
• Finantziatzaileak: Ikerketaren diseinuan eta emaitzen zabalpenean parte hartuko dute.
ARRUE PROGRAMA 04-05Haurren eta gazteen hizkuntza erabilera ikerketa-lana
NEURRALDIAK
2011ko neurketan, aurrekoetan bezala, ibilbide bakoitzean 6 orduko datu-jasoketa egingo da, orokorrean:
• Asteazken arratsaldea (2 ordu) • Larunbat goiza (2 ordu) • Larunbat arratsaldea (2 ordu)
EGUTEGIA
Neurketa guztiak udazkenean burutuko dira.
LANDA-LANA
Neurtzaile talde profesionala eta ongi formatua arduratuko da datu-bilketaz. Ibilbide bakoitzeko neurketa bakoitza bi neurtzaileren artean burutuko da. Landa-lan osoa burutu ahal izateko, 150 neurtzailetik gorako taldea osatuko da.
NEURTZAILEAK
IBILBIDEAK
2006 diseinuan oinarrituz, 63 herritako 211 ibilbide neurtzea aurreikusten da.Horrez gain, beste 25 Udalek neurketa bereziak eskatu dituzte. Beraz, orotara 88 udalerritan egin dira neurketak.
ARRUE PROGRAMA 04-05Haurren eta gazteen hizkuntza erabilera ikerketa-lana
DATUAK
Neurketak hainbat aldagairen informazioa hizkuntza-erabilera datuekin gurutzatzeko aukera ematen du. Ondorengoak dira, 2011ko neurketak emango dituen datuak:
ARRUE PROGRAMA 04-05Haurren eta gazteen hizkuntza erabilera ikerketa-lana
ZABALPENA
Ondorengo bideak erabiliko dira neurketa eta bere emaitzen berri emateko. Guztietan egingo da ikerketaren finantziazioan lagundu duten erakundeen aipamena.
ARRUE PROGRAMA 04-05Haurren eta gazteen hizkuntza erabilera ikerketa-lana
EPEAK
2010 2011 2012 2013 I II III IV V VI VII VIII IX X XI XII I II III IV V VI VII VIII IX X XI XII
PRESTAKETA
DATU-BILKETA
ANALISIA
ZABALPENA
Hauek dira ikerketa gauzatzeko epe nagusiak.