Egipto

Post on 20-Jan-2017

351 views 2 download

Transcript of Egipto

IDAZKERA HIEROGLIFIKOA

Idazkera hieroglifikoa Egipton garatu zen.Irudiak erabiliz, ideiak adierazten zituzten idazkera

horrekin.Tenpluetan honelako izkribu asko zeuden:

Egiptokoak politeistak ziren, hau da, hainbat Jainkotan sinesten zuten. Animalien buruekin eta giza gorputzekin irudikatzen zituzten Jainkoak. Jainkorik garrantzitsuenak Osiris eta Amon-Ra ziren.

Ra Eguzkiaren, zeruaren eta bizitzaren jatorriaren Jainkoa zen; Osiris landaretzaren eta nekazaritzaren Jainkoa, eta Anubis berriz, hiletaren Jainkoa zen.

Piramiderik ezagunenak Keops, Kefrén eta Micerino dira, hau da, Gizako piramideak dira. Gizako ordokian daude, Kairotik oso hurbil. Eskaileradun piramidean Zoser faraoiaren hilobia dago.

• Piramideak egiptoarren leku sakratuak ziren. Piramideek hilobi lana egiten zuten, faraoi momifikatuak gordetzen zituzten eta. Hainbat labirinto eta tranpa zeuden piramideetan, altxor-lapurrak ez pasatzeko.

Faraoiek botere jainkotiarrak zituztela uste zuten, eta gurtu eta sakrifizioak egiten zituzten. Faraoirik ezagunenak Ramses eta Tutancamon dira.

Gainera, apaizak oso boteretsuak ziren.