Corto Maltés

Post on 01-Jul-2015

721 views 17 download

description

Aurkezpen honetan Corto Maltésen jaiotza, bere bizitza, pertsonaiaren ezaugarriak, abenturak eta abar azaltzen dira. Hugo Pratt egilearen bizitza eta honek bere pertsonaian izan duen eragina ere aipatzen da.

Transcript of Corto Maltés

Aukezpen honetan, Hugo Pratt italiar marrazkilaria eta berak sortutako Corto Maltés pertsonaia eta bere abenturak ezagutuko ditugu.

Aukezpena bi atal nagusitan bananduta dago:

1. HUGO PRATT, CORTO MALTÉSEN EGILEA

2. CORTO MALTÉSEN BIZITZA

Azkenik, Corto Maltésen abenturen irudi batzuk ikusiko ditugu, ea Cortok zer esaten digun.

Espero dut zuen gustukoa izatea.

HUGO PRATT, CORTO MALTÉSEN EGILEA

Hugo Pratt 1927ko ekainaren 15ean jaio zen, Rimini hiriaren ondoko herrixka batean, Italian.1995ko abuztuaren 20an hil zen, Grandvauxen, Suizan.

Haurtzaroa Venezian igaro zuenez, berak veneziartzat du bere burua. Egileak argi erakusten digu bere lanetan Veneziarenganako lilura.

1937an Etiopiako kolonia italiar batera joan behar izan zuen bere amarekin. Hala, Afrikako kultura, historia eta ipuinak ezagutzen hasi zen.

Hugo Prattek swahilia, abisinioa eta herrialdeko ohiturak ikasi zituen. Hala, urte batzuk geroago Corto Maltesén eta bere gainontzeko lanetan islatuko zituen ezaugarriak bereganatzen hasi zen: beste kulturenganako errespetua.

Corto Maltésen komikietan, Hugo Prattek Historia eta Geografiaren erreferentzia ugari erabiltzen du.Pertsonaien bidaiak ongi adierazteko, mapak erakusten dizkigu.

Datu geografikoei esker, irakurleak abenturei buruzko informazio interesgarriak ezagutzen ditu: abenturak non gertatzen diren eta herrialde horietako pertsonaiak nolakoak izan daitezkeen.

Datu geografikoez gain, Hugo Prattek herrialde desberdinetako jendearen ezaugarriak bikain erakusten dizkigu bere komikietan. Bere lanetan agertzen diren pertsonaiak sortzeko, herri horietako jendearen irudietan oinarritzen da.

La Balada del mar saladoko bineta honetan agertzen diren pertsonaiak aurreko marrazkian oinarrituta daude. Hugo Pratt errealitatean oinarritzen zen bere komikietako pertsonaiak sortzeko.

Bineta honetan, Hugo Prattek errealitatetik hartutako ikurra bere lanean nola integratzen

duen ikus dezakegu.

CORTO MALTÉSEN BIZITZA

Corto Maltés 1887ko uztailaren 10ean jaio zen La Vallettan, Maltako irlan. Bere gurasoek Gibraltarren elkar ezagutu zuten, aita Cornualleseko marinel bat zen, eta ama “La Niña de Gibraltar” izenez ezagututako Sevillako ijito bat.

Haurtzaroan Cordoban igarotako urteetan, Cortok arabiar, judutar eta kristau kulturak ezagutu zituen, eta honek beste herrialde eta ohiturekiko lilura eta errespetua piztu zituen berarengan.

Bere aitaren nazionalitateagatik, Corto britainiarra da, baina benetan, herri eta porturik gabeko marinela da. Corto Maltések Las Antillaseko La Antiguan ezarri zuen bere egoitza, nahiz eta bere lekurik gustukoena Hong Kong izan.

Gaur egun beti duzue eskura

liburu edo komiki bat, hartu

eta irakurri, ez galdu aukera !!!

Nire abenturak bezain

interesgarriak bizi ditzakezue...

... eta mundu eta kultura

berriak ezagutuko dituzue.

Mila esker zuen

arretagatik.