Post on 13-Mar-2016
description
*Herritarrari diru-laguntzak emoterako orduen udalak ordenantza serio bat egin
behar dauela eskatu gindun, Arteaztar guztieri aukera bardinek eskaintzeko.
*Udaletik zinegotzieri pasatutako txostena erdera hutsean agindutea gogor salatu
gindun. Artea UEMA (Udalerri euskaldunen Mankomunitatea) barruan egonda eta herri
euskaldun bat izinde, hemendik aurrera udalak euskeraz funtzionetea eskatu gindun.
-Aldatuz-en moziñoa kultur etxearen inguruan: Kultur etxea kudeatuteko elkarteak batzea
proposatu zaurien. Moziñoan guztiz argi geratuten ez zanez, batzarrak herritar guztientzako
zabalak izitea baieztatu gindun. EAJ-PNV 3alde, BILDU 2 alde, Aldatuz 2 alde.
KULTURA BATZORDEA:
Batzorde honetara AISIALDIAREN KUDEAKETA ARTEAN deitu dogun eztabaidarako txostena
eroan gindun, aisialdien inguruko ikuspegi integralagoa azalduz. BILDUn iritziz helburue ez da
kultur etxea egituratutea bakarrik, herriko aisiaren kudeaketea herritarren beharrizan eta
interesan arabera diseinetea baino. PNV eta Aldatuzen posiziñoak hurbilekoak ziren bitartean,
guk bestelako ikuspegi orokorrago bat erakutsi gindun.
Orokorrean bi puntu garrantzitsu aipatzen doguz txostenean: 1) Arteako aisiari buruzko
diagnostikoa egitea eta 2) Diagnostikoan emaitzan arabera plan bat egitea, kultur-edo aisi-
teknikari baten beharra aztertuz. Halanda be, proiektu honik martxan ipini bitartean, elkarteen eta
herritarren beharrizanei erantzutea funtsezkoa ikusten dogu.
OHIKO PLENOA: Azaroak 28
-Zergen igoera: PNVk zergak %3a igotea proposatu zauen hainbet arlotan. Bizi dogun krisi
egoera aintzat hartuta, herritarroi tasak igoteko momentu egokie ez dala azaldu gindun. Halanda
be, 2005etik eta 2007tik herriko zergak igo barik egon dire eta lehenago edo beranduago
igoeraren bat egotea aurreikusten gindun. Holan botatu zan:
PNV 3 alde, BILDU 2 abstentzioa, Aldatuz 2 alde.
batzorde hau egiteko data eskatzen egon garen arren, ez dogu inolako erantzunik jaso. PNV gure
proposamena oztopatu gurean dabil. Aldatuzek ez dau sei hilabete honitan ezelako interesik
erakutsi, azkenengo Azaroako plenoan “aurrekontu parte-hartzaileen alde gagoz, baina jada ez
dago denporarik” esan zauen arte. Orain arte denporea sobran auki dogu, baina borondaterik ez.
Hauxe da labur-labur orain arte boikoteatu dozkuen proposamena:
- Aurrekontu parte-hartzaileak udalaren demokratizazioranzko bidean ezinbestekoak
dire.
- Aurrekontuak errotik aldatuten dauzen metodologia parte-hartzaile barrie gure dogu:
• Jentearen parte-hartzea bermatuteko AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK IRAGARRI
(kartelak, esku-orriak…)
• AUZOETAKO BATZARRAK burutu: auzoetako batzarretan lehenengo aurrekontuen
barri emon behar da (diru-iturriek eta gastuek azaldu, aurreko aurrekontuak berrikusi); gero,
herritarren iritziek, ekarpenak eta kritikak jaso behar dire, aktak hartuz.
• Arlokako batzarrak: gaiek banatute (kultura eta kirola, gazteria…) be landu ahal dire,
jenteak interesa dekon horretan parte hartu daien.
• Batzarretako aktak aintzat hartute udalean AURREKONTUAK ahalik eta modu
zabalenean EZTABAIDATU.
• Aurrekontuak onartu ostean EMAITZAK JENDARTERATU, herritarrak informazio
zuzena jasoz (esku-orriak, udal-aldizkaria, kartelak…)
Aurrekontu parte-hartzailean proposamen txostena eta Kulktura eta aisialdiaren inguruko
txostena hurrungo helbide elektronikoan aurkitu ahal dozuz: