AHTak Tolosaldean eragin dituen kaleen mapa

Post on 21-Jul-2016

245 views 5 download

description

 

Transcript of AHTak Tolosaldean eragin dituen kaleen mapa

16 Erreportajea Erreportajea 17

ERAIKINETAN KALTEAK

TolosaSortutako kalteen %83a konpontzeke daude.1. Torre baserriaren etxeko fatxada guztiz zikindu da,kamioiak eragindako lokatz zipriztinengatik eta harro-tutako hautsengatik. Teilatuan itoginak sortu ziren ka-mioien bibrazioarengatik eta ura sartu zen etxera. 2. Auzo txikia 6B etxeko tximinia teilatutik askatu da;erortzeko arriskuan dago.3. Laskurain Etxeberri baserrian bi urtez egon dira ba-serritik kanpo eta itzuli direnean pitzadurak, hezetasu-na eta hautsa aurkitu dute. 4. Isastegi Behekoan etxebizitzako fatxadan eta etxebarruan kalte handiak. Zizurkil5. Zortzi baserritako bizilagunek udalean jakinarazpe-na egin zuten kalteak izan zituztela. Udalak horren berrieman zion ETS-ri eta horrek txosten bat bidali zuen uda-lera kaltetuak aseguru etxeekin harremanetan jar zite-zen.

BIDEETAN KALTEAK

Alegia1. Aldabara doan GI3712 errepidearen egoera oso txa-rra da eta lanak bukatu ostean konpontzeko konpromi-soa ez da bete.2. Bazurka industrialdean lanean zebiltzan kamioienjoan-etorriak eragindako kalteen konponketak asko lu-zatu dira, ETS-k bere ardurak bere gain ez zituelakohartzen.3. Txupitxu errekaren albotik doan herri bidearen zabal-kundea konpontzeko konpromisoa ere ez da bete.Anoeta4. Kargatutako kamioiekin ohizkoa den baina erabilerahandiagoa ematen ari zaiolako, errepidean behera-etortze guneak nabariak izaten ari dira, Anoetako erre-pide eta herri bideetan. Arazoa San Juan kalean ikus-ten da eta Goi-Bailarako herri bidean.Asteasu5. Zabal Errekondo baserrikoak bideko lokatzarekin ke-xatzen dira eta Ugarte baserrikoak etxe inguruko bideanahiko kaltetua dagoenaren kexa dute. Hernialde6. GI-3412 errepidea itxita dago. Irikitzeko datarik ez duezagutzen udalak. Ikaztegieta7. Eraikuntza garaian jasandako kamioi eta ibilgailuenjoan etorrirako ibilbidea egoera txarrean, baita herrigu-nea gurutzatzen duen errepidea eta Zubi Aurre taber-natik Ezarri enpresara daraman errepidea ere. Legorre-ta eta Alegia tartean ere errepidea egoera txarrean. Tolosa1. Udalaren eskumenez kanpo dauden bideak noizkonponduko diren ez du udalak ezagutzen. Tolosakoherritarrei eragiten diete, esate batetarako, Aldabaradoan bidea.8. Olarraingo herritar batek bide publikoarekin muga-tzen duen bere bide pribatua ez dela konpondu adiera-zi du. 9. Aldaba Txikiko bizilagun batek bere jaberako bideaez dela birjarri esan du.

UR GERUZEN LEHORTZEA

Aduna1. Herriko iturriko eta beste iturburu bateko ur emarian etenak. Anoeta2. Ederriturri bezala ezagutzen den iturria, Axibarko bide on-doan dagoena, urik gabe geratu da berehala. 3. Gauza bera gertatu da Sorgintzulo erreka bezala eza-gutzen den ubidearekin Axibarko bidearen paralelodoana eta Zumalikardi erreka bezala ezagutzendenarekin, Zumalikardi baserriaren inguruan. Asteasu4. Zabal Errekondo baserrian, Anoeta alde-an zuen ur iturri bat desagertu da. 5. Zabal Goena baserrian, Anoeta aldeanzuen iturri bat galdu da. 6. Ugarte baserriak, bi iturri galdu ditu,bat erabat agortu da eta bestea desa-gertzen ari da. Biak legeztatuak zituen. Hernialde7. Herriko ur horniduran kalteak sordaitezkeela adierazten dute, aurrekoaekiditeko hartuko diren neurriak inorkazaldu ez dielarik. TolosaGaldutako iturburue-tatik %100-ean ezzaie behin betikokonponbiderikeman. Adibide mo-dura, bizilagun ba-tek 3 urte darama-tzala egoera honetanesan du. 8. Bidaurreta baserrian,Beheko-Iturri izeneko itur-burua lehortu datunela zulatzera-koan, Tolosa-Hernialderen za-tia bukatzear ze-goela. 9. Sagasti iturburuaere lehortu da.Zizurkil10. Zortzi baserritako ur deposituak hustu dira. 11. Fraisoro eskolan ez dute urik eta kamioibidez eramaten diete. Kalte honen berri ezdiote udalari jakinarazi.

UBIDEETAN ARAZOAK

Anoeta1. Akulubiko ubidean obrak hasi zirenez geroztik, ur-bilketa ho-nen ur-emariak aldaketa handia izan zuen. 2. Zingira iturriko ur-hodiarekin arazoak dituzte.Hernialde3. Trenaren sarrera eta biaduktoa doazen parean herriko hor-nikuntzako hodia doalako, udala kezkatuta dago.

DESJABETZEAK

Anoeta1. Alkiza errekako biaduktoaren obran ez dira muga horiek errespetatzen ari eta proiek-

tuan irekita azaltzen diren gune batzuk itxi egin dira. Osintxulo gune naturalera joate-ko bide bakarra da; mendi-ibilbideen barruan dago eta asko erabili ohi den bidea

da.Aduna

2. Betelanak egiteko desjabetze aktak egin ziren. Hasieran betelana nekazal lu-rretan aurreikusi zen baina gero betelana Miravalles minara eramatea adostu

zen prozesu luze baten ondorioz. Akta horiek bertan behera utzi behar izan zi-tuzten eta jabeei komunikatu efekturik gabe gelditzen zirela. Bi urte baino

gehiago behar izan dituzte egoera zuzentzeko. Alegia3. Berazubi Txiki baserrian aldi batera-ko desjabetu zen lur zatian ez dituztehitzartutako baldintzak bete. Lur bege-tala bota behar zuten baina lur sailarenazken kapa harriz beteta dago eta ezeresan gabe zuhaitz batzuk landatu di-tuzte. Lur sailen arteko mugak oraindikjarri gabe daude eta egin den betelana-ren ondorioz oraindik ez dakite zeinden beraien lur zatia. Tolosa4. Desjabetzak jasan dituzten herrita-rren %50-ak agindutako dirurik ez due-la jaso adierazi dute. 5. Bidaurreta baserrian, Tolosako 9.poligonoa, 74 zenbakia sailan ezin izandute sartu eta erabili, obrak direla me-dio.6. Isastegi-Behekoari 56 zenbakiaduen lur saila hondakinez beteta utzidute. Lur begetala botako zutela hitze-man zuten baina ez da horrela izan.Egin diren betelanen ondorioz aldapahandia geratu omen da eta lur sail ho-rretan ezin omen da lanik egin. 78 zen-bakia duen lur sailan lanak amaitutaomen daude baina oraindik mugakmarkatu gabe daude. Aldi baterakoegin zuten azken desjabetzaren diruaoraindik ez omen dute jaso, azken data2014-12-31 omen zen.

OBRAREN ZARATAK

Asteasu1. Zabal barrena baserria, Mintegia baserria, Zabal Errekondobaserria eta Ugarte baserrian zaratagatik kexatu dira. Aduna2. Obraren zaratak oso nabariak dira eta hainbat kexa izan dira.Batez ere gaueko zaratak eragin dute gehien herritarrengan, bai

tunel barruan lan egiten dutenean eta baita kanpoko betelaneralurrak eramaten dituztenean. Egunean 24 orduz lan egiten dute.

Gauetan ere eztanda izugarriak eman dira tunel barruan. Tolosa

3. Zarata bereziki gauean.

ERREKANAMUARRAINAK HILDA

Anoeta1. Joan den abuztuan Alkizako erre-kan, obrako gunetik behera, ehun-ka amurrain ikusi ahal izan ziren hil-da Edurka pabilioiaren aurrean.Erreka honetan, azkeneko urteetanamuarrainak birpopulatzeko lane-an ibili dira. Probabilitate osoz, ger-takizun hura errekara egindakoisurketa toxiko batek eragin zuen.

BAIMENIK GABEKOZUNDAKETAK ETAAKTIBITATEAK

Zizurkil1. Udal baimenik gabe, hormigoinahasgailu mugikor bat martxandago. Udalak hainbat baimen etadokumentazio eskatu arren, ez daaktibitatea legeztatu eta dokumen-tazioa tantaka iristen ari zaie.TolosaBizilagun batek jakinarazi du berejabegoan baimenik gabeko zunda-ketak egin zirela obra hasi aurretik.

ZULOAK

Hernialde1. Lur-sail partikular batean eginden zuloa. Zuloa egin zenenan ezzuten inongo berririk jaso eta infor-mazio falta salatu beharra dago.Lur-jabeari ezer jakinarazi baino le-hen, lur saila hesitu zioten. Lur-sailatapatzeko egin behar dituzten la-nen berri zehatzik ez dauka jabeakezta udalak ere. Ikusten denagatikizugarrizko bideak prestatu beharradauzka zuloa dagoen lur-sailerairisteko eta ez diote inolako berme-rik ematen lur-jabeari. Zizurkil2. Zulo bat sortu zen abenduan,5x5 metrokoa. ETS-tik udalari jaki-narazi zioten tapatu eta gero.

TOLOSALDEKO UDALEK BILDUTAKO KALTEEN ZERRENDA

a016_ataria 26/3/15 16:20 Página 1