ADIERAZLEAK

Post on 14-Jan-2016

72 views 4 download

description

ADIERAZLEAK. Zer dira?. Kimikan, derrigorrezkoa da disoluzioa noiz den azidoa eta noiz basikoa jakitea, adierazleak garrantzi handia izango duelako erreakzio mota bakoitzean. Adierazleak ez dute pH-a, baizik eta disoluzioak zer nolako pH-a markatze n dute. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of ADIERAZLEAK

Zer dira?• Kimikan, derrigorrezkoa

da disoluzioa noiz den azidoa eta noiz basikoa jakitea, adierazleak garrantzi handia izango duelako erreakzio mota bakoitzean.

• Adierazleak ez dute pH-a, baizik eta disoluzioak zer nolako pH-a markatzen dute.

• Azidotasuna edo basikotasuna kolorearen bitartez adierazten diguten substantziak erabiltzen ditugu:    adierazleak dira.

• Adierazleak, inguru azidoan edo basikoan dauden arabera, kolore bat edo bestea hartzen duten substantziak dira. Laborategian gehien erabiltzen diren adierazleak fenolftaleina, tinta oia, metilo gorria eta abar dira.

Adierazlea Inguru azidoa   Inguru basikoa

Paper unibertsala                                   

 urdina                   gorria

Fenolftaleina                   

kolorgea                              

gorria

Tinta oia                                      

 gorria                     urdina

Metilo gorria               gorria                     horia

Metilo laranja                                                      

horia                       urdina

pH AZIDOAK

Azidoen pH maila 7 baino txikiagoa da, are eta azidoagoa, pH txikiagoa.

Azidoak definitzeko lau modu daude: Arrhenius, Brønsted-Lowry, disolbatzaile-sistemaren definizioa eta Lewis

Arrhenius

• Azido bat hidrogeno-ioien kontzentrazioa handitzen duen substantzia bat da, hau da, uretan disolbatzen denean oxonio-ioiak (H3O+) sortzen dituena. Baseak, berriz, hidroxido-ioien (OH-) kontzentrazioa handitzen dutenak dira. Definizio honek muga argi bat dauka: azidoak eta baseak uretan disolba daitezkeen substantziak soilik izan daitezke.

Brønsted-Lowry

• Definizio honen arabera, azidoa protoiak (hidrogeno-nukleoak) ematen dituena da eta basea protoi-hartzailea da. Protoia eman ondoren, azidoa disoziatu egin dela esan ohi da. Azido batek eta bere pareko baseak azido-base bikote konjokatua eratzen dute. Arrhenius-en definizioan ez bezala, hemen uretan disolbaezinak diren substantziak ere kontuan hartzen dira. Brønsted-ek eta Lowry-k bakoitzak bere aldetik formulatu zuten definizio hau.

Disolbatzaile-sistemaren definizioa

• Honen arabera, azido batek, disolbatzaile autodisoziatzaile batean disolbatzen denean, disolbatzaileak berak eratutako katioien kontzentrazioa handitzen du (esaterako, H3O+ uretan, NH4+ amoniakoan, etab.). Basea, berriz, anioien kontzentrazioa handitzen duena da (hurrenez hurren, OH-, NH2-, etab.). Definizio hau ez da absolutua, konposatu bat azidoa izan baiteke disolbatzaile batean eta basea beste batean.

Lewis• Azidoa elektroi-bikoteak

har ditzakeena da eta basea elektroi-bikoteen emailea da. Hortaz, multzo honetan protoiak transferitu ezin ditzaketen substantziak sartzen dira, esaterako burdina(III) kloruroa, eta beraz Brønsted-Lowry definizioa baina zabalagoa da. Izatez, definizio horretan sartzen ez diren azidoei sarritan Lewis-en azido deitzen zaie.

pH azidoen ezaugarriak• Zapore garratza daukate

• Adierazleen kolorea aldatzen dute: tintaroi-papera urdindu eta metil laranja gorritu egiten dute, eta ez dute fenolftaleinaren kolorea aldatzen

• Metalekin erreakzionatzen dute, gatza eta hidrogenoa sortuz

• Metal karbonatoekin erreakzionatzen dute, ura,

CO2 eta gatza sortuz

• Baseekin erreakzionatzen dute, gatza eta ura sortuz

• Oxido metaliko batekin erreakzionatzen dute, ura eta gatza sortuz

• Elektrizitatea eroaten dute, disoziazio-mailaren funtzioan

• Katioiak sortzen dituzte, hala nola ioiak uretan

pH Basikoa

Basikoak dira 7 baliotik gorako pH-a daukaten disoluzioak sortzen dituzten substantziak direla.

Zenbat eta pH altuagoa izan orduan eta basikoagoa izango da.

Propietateak

Baseen propietate nagusiak hauek dira :• Zapore mingotsa (azidoek zapore garratza

daukate eta aldehido eta zetonek zapore gozoa daukate)

• Ukitu lingirdatsu edo xaboitsua, giza azaleko gantzen saponifikazioaren ondorioz

• Base kontzentratu edo indartsuak korrosiboak dira materia organikoarekin eta bortizki erreakzionatzen dute substantzia azidoekin

• Ur-disoluzioak edo base urtuek ioietan banantzen dira eta elektrizitatearen eroaleak dira

pH Neutroa

• Disoluzio bat neutroa izateko pH-a 7 edo 7 ingurukoa izan behar da.

pH-aren eskala

• Disoluzio bat azidoa,basikoa edo neutroa ote den jakiteko horien propietateekin loturik dagoen pH-a erabiltzen da.

Disoluzio baten pH-a paper adierazle batez zein pH-metro izeneko aparatu baten bitartez neur daiteke.

• Adierazleak landare gai batzuk dira eta disoluzio azido edo basiko batean sartzen direnean, kolorea aldatzen dute, harekin erreakzionatzen dutelako.

Substantzia baten pH-a ur disoluzio batean dagoenean neurtzen da.

• pH-aren eskala disoluzio baten izaera azidoa edo basikoa detektatzeko erabiltzen da.

AmaieraAmaiera