2012-05-30eko prentsa dossierra

Post on 22-Mar-2016

216 views 1 download

description

Gaurko prentsak gutaz dioena.

Transcript of 2012-05-30eko prentsa dossierra

Urtea bukatu baino lehenago dirua agortuko zaiolako Aldundiaren inplikazioa eskatu du Udalak Biltzar Nagusietan

Irudiak

Bizkaiko Foru Aldundian aritzen diren Bilduko ordezkariek babesa eman diote Karlos Arranzi./ Aiaraldea

Karlos Arranz gaurko agerraldian./ Aiaraldea

AITOR ASPURU SAEZ

• Urduña

2012.Mai.29 01:05

Bilduk Bizkaiko Biltzar Nagusietan agerpen publikoa egin du gaur. Koalizioak Bizkaiko udal guztietan mozio bat aurkeztuko duela iragarri du ekitaldi honetan. Mozio honen bitartez Foru Aldundiari udalekin mahai bat osatzea eskatuko dio.

Mahai honen bitartez Udalkutxaren kudeaketa aldatzeko eta akordioak bilatzeko aukera dagoela pentsatzen du koalizio independentistak. Era berean, mozioak Foru instituzioari eskatzen dio Ondare Higiezin Zergaren eta Ekintza

Ekonomikoen Zergen gaineko tresna gehiago ematea udalei, hauen bidez haien diru sarrerak handitu ahal izateko.

Bizkaiko zenbait Udalen egoera larriaren adibide gordin gisa, Karlos Arranzek parte hartu du prentsaurrean. Urduñako alkateak albiste txarrak zituela aurreratu du eta horrela izan da. Udalak 6 milioi euroko zorra duela adierazi du. Aurten,

Urduñako aurrekontuak apropos ez direla onartu aipatu du agerraldian Arranzek, ekonomikoki dituzten arazoak agerian uzteko. 2012an 4,5 milioi euro inguru jaso ditu Udalak eta 1,5 milioi zorrak ordaintzeko dira. Egoera honetan Udalak

ezingo die hainbat gasturi aurre egin; bankukoei, hornitzaileenei eta herritarren zerbitzuei.

Konponbide orokor baten bila

Karlos Arranzek gogoratu du 2008an Foru Aldundiak Urduñederraren akzioak erosi zituela eta horrela milioi bat euro eman ziola Ricardo Gutiérrez jeltzaleak zuzentzen zuen Udalari. Diru horrekin urte horretako kontuak saneatu ziren baina

arazo orkorra mantendu zen Bilduren ustez.

Orain, konponbide orokor bat eskatu du Bilduko ordezkariak Biltzar Nagusietan. Urduñako Udalak akordioak erdiesteko jarrera ireki bat duela ziurtatu du, baina muga batzuk argi eta garbi errespetatuz. Hor kokatzen ditu koalizio

independentistak hornitzaileekiko ordainketak ziurtatzea -langileak dituztelako- eta herritarren zerbitzuak ez murriztea, Bilduren iritziz lehentasuna dutelako. Arranzen iritziz, bankuetxei ordaintzea ez da premiazkoa, krisialdi ekonomiko

honetan ardura handia baitute.

Ardurak argitu nahian

Urduñako alkatearen iritziz gaur egun Urduñako Udalak bizi duen egoera Ricardo Gutiérrez eta bere taldearen ardura da. Arranzen aburuz, 2004an hainbat faktorek adierazten zuten Urduña krisian zegoela. Tokiko krisi horri nazioarte mailan

eman den krisia gehitu zaio gainera. Hala eta ere, koalizioaren esanetan garai horretako udal-taldeak bere azkeneko legealdian hurrengo 20 urteetan ordaindu beharreko zorrak bere gain hartzea erabaki zuen.

Era berean, Bilduk salatu du Foru Aldundiak ardura handia zeukala erabaki horietan, hauen gauzatzea posible egin baitzuen. Horregatik, Karlos Arranzek konpromisoak hartzeko gonbitea luzatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, Urduñako

egoera ekonomikoaren konponbidean inplikatu dadin. "Urduñak inbertsioak behar ditu, ez soilik zorrak ordaintzea" esan du alkateak.